Post on 23-Jun-2020
EiTB MULTIBOX ARETOABasurtuko Kaputxinoak, 248013 BilboTelf: 946 563 000 PRÍNCIPE ZINEMAK
San Juan kalea, 10
20003 Donostia
Telf: 943 421 247
FLORIDA ZINEMA
San Prudencio, 22-24
01005 Gasteiz
Telf: 945 231 323
GOLEM BAIONABaiona etorbidea, 5231008 IruñeaTelf: 948 174 141
CINÉMA ITSAS-MENDI29 rue Bernard de Coral64122 UrruñaTelf: (0033) 0559 243 745
GOLEM ALHONDIGAArriquibar plaza, 448008 BilboTelf: 946 070 767
Zinegabonak zikloa egonkortzen ari da. Hirugarren urtez, Euskal Herriko zenbait aretoetan haurrek euskarazko filmak ikusteko aukera izango dute. Hain zuzen, animaziozko 11 filma. Zineuskadik, EiTBrekin elkarlanean, neska-mutilei egindako oparia da, sarrerak euro bakarrean salduko baitira.
Abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitartean luzatuko den zikloa berrikuntza nagusi batekin dator: bikoizketa tailerra. Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo da, eta bertaratzen direnek filmetako pasarteak nola bikoizten diren ikusi eta ikasiko dute, Bikoizketa-aktore profesionalen laguntzarekin. Eta ausartzen denak, ahotsa grabatzeko aukera izango du.
Gozatu zinemaz euskaraz Zinegabonak-ekin!
2016/01/03 11:00h.IRUÑEA (Golem Baiona)
2016/01/02 11:00h.BILBO (Golem Alhondiga)
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Zuzendaria: Harald Siepermann eta Boris Aljinovic
Urtea: 2014
Iraupena: 80 minutu
Gidoia: Bernd Eilert, Douglas Welbat, Daniel Welbat, Harald Siepermann
Sariak: Sevillako Europako Gazte Festibaleko Europear saria
Rose printzesak hatza ziztatu du, hamabietako kanpaiak jo baino lehen; 18 urte betetzera zihoala. Horrekin batera erresuma osoa ehun urteko loaldian erori da. Boboren erruz, Dellamorta sorgin gaiztoak bere helburua lortu du. Ipotx txikiak eta bere lagunek printzesa salbatu eta egindako okerra zuzendu nahi dute. Musu bat esnaraziko du printzesa, eta ipotxek badakite Rose printzesa Jack sukaldariarekin maiteminduta dagoela. Jack, ordea, preso dago Delammortaren gazteluan. 7 ipotxak gaztelura joan, Jack askatu eta Rosengana eramango dute, musu batekin printzesa esnatzera.
7. IPOTXA
BILBO (EiTB - Multibox)
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Zuzendaria: Alexandre Astier eta Louis Clichy
Urtea: 2014
Iraupena: 85 minutu
Gidoia: Alexandre Astier
Kristo aurreko 50. urtean Erromatarrek Galia hartua dute. Galiar herri bakar bat geratzen da libre, saiatu arren, erasotzaileek ezin dutelako menperatu. Egoerarekin suminduta, Julio Cesarrek taktika aldatzea erabakitzen du. Luxuzko erromatar herri bat eraikitzen hasten da: “Jainkoaren egoitza”. Gure galiar lagunak luxuzko bizitzaren tentaldia saihesteko gai izango ote dira? Asterix eta Oblexis, eta haien herrikideak, Cesarrek jarritako amua irentsiko al dute?
2015/12/29 11:00h.
ASTERIX
Kalifikazioa: 7 urtetik gorakoentzat
Zuzendaria: Tadayoshi Yamamuro
Urtea: 2015
Iraupena: 93 minutu
Gidoia: Akira Toriyama
Son Gokuk eta bere lagunek Frizer enperadorearen armadako Sorbet eta Tagomaren aurka borrokatu beharko dute. Azken hauek eraldatze berria egitea lortu dute, Lurra erabateko hondamendira eramateko asmoz. Goku eta Vegeta, ordea, Bills eta Whisekin ari dira entrenatzen. Beraz, haiek itzuli bitartean Gohanek, Satan Txikik, Krilinek eta beste lagunek aurre egin beharko diete inbaditzaileei. Frizerrek bere indar ikaragarria erakustea erabakiko du eta Goku eta Vegetak bakarrik egingo diote aurre, lurra hondamenditik salbatzeko. Lortuko al dute?
BILBO (EiTB - Multibox)2015/12/30 11:00h.
DRAGOI BOLA
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Zuzendaria: Ricardo Ramón eta Angel Izquierdo
Urtea: 2012
Iraupena: 70 minutu
Gidoia: Antonio Zurera
URRUÑA (Itsas-Mendi)2016/01/03 11:00h.
Gertakizun bitxi-bitxi batzuek klima aldarazi dute herensugearen mendian. Tenperaturaren bat-bateko jaitsierak hotzaren hotzez eta ilunpean utzi du lurraldea. Basoa hiltzear dago eta Robin elfo txikia, basoaren, zaindaria, bizitza suntsitzen ari den gaitzari aurre egiteko, laguntza eske ari zaie jainkoei. Laguntza jaso bai...baina ez hark espero zuena!
HARITZAREN BIHOTZA
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Zuzendaria: Peter Lepeniotis
Urtea: 2014
Iraupena: 90 minutu
Gidoia: Peter Lepeniotis, Lorne Cameron eta Daniel Woo
DONOSTIA (Príncipe)2016/01/02 11:00h.
Surly katagorriak eta bere adiskideek fruitu lehorren denda batean egundoko lapurreta egiteko asmoa dute. Eta asmo horretan, ohartu gabe, gangster batzuk prestatzen ar diren banku-lapurreta batean nahasturik aurkituko dira. Lortuko al dute onik ateratzea?
HURRAK ETA LAPURRAK
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Zuzendaria: Ben Stassen eta
Jeremy Degruson
Urtea: 2013
Iraupena: 85 minutu
Gidoia: Ben Stassen eta James Flynn
Jabeek kalean utzitako katutxo bat babes bila dabil, ekaitzak astintzen duen egun batean. Ezustean, tramankulu bitxiez betetako etxe harrigarri batean sartuko da. Agure mago bat bizi da bertan, katakumeari harrera beroa egiten diona. Mago zaharrak etxean dituen gainontzeko animaliek, ordea, ez dute begi onez hartuko eta katakumeak bere lekua bilatu beharko du. Egoerak okerrera egingo du agure magoa gaixotu eta ospitalera eramaten dutenean eta bere ilobak, aberasteko helburuarekin, etxea saldu nahi duenean. Gure katu heroiak etxe magikoa babesteko, eta gainontzeko animalien begirunea lortzeko, saiakera egingo du.
2016/01/03 11:00h.BILBO (Golem Alhondiga)
MAGIAREN ETXEA
2016/01/02 11:00h.IRUÑEA (Golem Baiona)
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Zuzendaria: Jan Rahbek
Urtea: 2015
Iraupena: 80 minutu
Gidoia: Thomas Borch Nielsen eta Jan Rahbek
Marko Makako, bere ametsetan, krimen handiak argitzen dituen polizia atsegina da. Errealitatean, ordea, uharte tropikal lasai bateko hondartzazain arduratsua baino ez da. Lulu ederra berarekin maitemintzeko itxaropena zapuztu egingo zaio Karlo xarmangarria uhartera iristen denean eta Markoren hondartzan tximu erraldoi itxurako kasinoa eraikitzen duenean. Jeloskor, Karlo ikertzen hasiko da, susmagarri delakoan. Zuzen dabil gainera, Karlok uhartea bereganatu eta bere burua presidente izendatu nahi duela deskubrituko baitu.
2015/12/28 11:00h.BILBO (EiTB - Multibox)
MARKO MAKAKO
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Zuzendaria: Takashi Yamazaki eta Ryüichi Yagi
Urtea: 2014
Iraupena: 95 minutu
Gidoia: Takashi Yamazaki
2016/01/02 11:00h.GASTEIZ (Florida)
Nobita Nobi nahiko mutil traketsa da, egoera korapilotsuak sortzeko gaitasun aparta duena. Sewashi haur misteriotsua ezagutuko du, XXII. mendetik datorren bere hereniloba omen da, etorkizun beltza izango duela kontatzen diona. Baina ba omen dago irtenbide bat: Doraemon robota. Elkarrekin hainbat abentura igaro ostean, katu kosmikoak egoera iraultzeko irtenbidea topatuko du: maitasuna.
STAND BY ME DORAEMON
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Zuzendaria: Ernesto Padrón
Urtea: 2014
Iraupena: 73 minutu
Gidoia: Ernesto Padrón
Tom Txiki nekazal familia txiro batean bizi da. Uztak hondatzen dizkion intsektu izurrite batek eta laranja itxurako ispilu magiko batek abentura bidean jarriko dute: ispiluak bere ametsetako emakumea zein den azalduko dio, eta hirira joango da. Bidean, erregeren jauregia ilunpean eta urik gabe kontatuko diote. Erregeak ordainsari bikaina emango dio jauregiari itzala ematen dion zuhaitza bota eta urik gabe utzi duen ur-putzua zabaltzen duenari: markes titulua eta bere alaba Denise, emaztetzat. Tom Txiki zur eta lur geratuko da ispiluak erakutsitako emakumea Denise dela ohartzen denean.
TOM TXIKI
2016/01/03 11:00h.GASTEIZ (Florida)
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Zuzendaria: Yunfei Wang
Urtea: 2014
Iraupena: 76 minutu
Gidoia: Yunfei Wang
URRUÑA (tsas-Mendi)2016/01/02 11:00h.
YUGO & LALAYugo 10 urteko neskatila bihurri eta abenturazalea da. Aitari etengabe istorio bera kontatzen dio: hodeietako fantasiazko erresuma bateko bisitari bakarra izan dela. Hodeietako erresuman, Lala eta Osaba Artza ezagutu omen zituela, eta hirurek Tigre Jeneralaren aurka borrokatu zutela, Erresumako agintariaren aurka.
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Zuzendaria: Oskar Santos
Urtea: 2013
Iraupena: 92 minutu
Gidoia: Jorge Lara eta Francisco Roncal. Josep Escobarrek sortu eta Ediciones Bk argitaratutako “Zipi eta Zape” komikian oinarrituta.
Sariak: Sevillako Europako Gazte Festibaleko Europear saria
Zipi eta Zape Esperantza ikastetxean daude zigortuta, bertan pasa beharko dute uda. Zuzendaria, zorrotz eta beldurgarria da. Zipi eta Zape laster jabetuko dira ikastetxean jolasak debekatuta daudela. Hala, Kaniken Kluba sortuko dute, zuzendariaren aginduei jaramonik egin gabe. Adimena, ausardia eta adiskidetasunaz baliatuz, ikastetxean gordetzen den sekretu misteriotsua aurkitu eta euren bizitzako abentura zirraragarriena biziko dute.
2016/01/03 11:00h.DONOSTIA (Príncipe)
ZIPI-ZAPE
BIKOIZKETA TAILERRA
11:00h
28/12/2015
29/12/2015
30/12/2015
BILBO(Golem Alhondiga)
DONOSTIA (Trueba Zinemak)
GASTEIZ(Florida Zinema)
BIKOIZKETA TAILERRA
PROGRAMAZIOABilbo EiTB
11:00h
28/12/2015
29/12/2015
30/12/2015
Marko Makako
Asterix
Dragoi Bola
BILBOEiTB - Multibox aretoa
SARRERA: doan (beharrezkoa da HIRU3 Komunitateak banatutako gonbidapena aurkeztea).
Film guztiak euskarazko bertsioan emango dira.
PROGRAMAZIOA
11:00h
2016/01/02 7. Ipotxa
Magiaren etxea
Hurrak eta lapurrak
Zipi-Zape
Stand by me Doraemon
Tom txiki
Magiaren etxea
7. Ipotxa
Yugo & Lala
Haritzaren bihotza2016/01/03
BILBOGolem Alhondiga
DONOSTIAPríncipe Zinemak
GASTEIZFlorida Zinema
IRUÑEAGolem Baiona
URRUÑAItsas-Mendi
Sarrerak proiekzio-aretoetan egongo dira salgai.
Film guztiak euskarazko bertsioan emango dira.