Post on 25-Jul-2020
Jarduera Txostena2015
1
AURKIBIDEA
AURKEZPENA 2
1.- ZERBITZUAK 4
1.1.- DIAGNOSTIKO ETA TRATAMENDU ZERBITZUA 4
1.2.- HEZKUNTZA ZERBITZUA 4
1.3.- EGUNEKO ARRETA ZERBITZUA 6
1.4.- ETXEBIZITZA ZERBITZUA 7
1.5.- FAMILIEI LAGUNTZEKO ETA ELKARTZE EKINTZAKO ZERBITZUA 8
2.- 2015. URTEKO MUGARRIAK 9
3. URTEKO KONTUAK 22
3.1. EGOERAREN BALANTZEA 22
3.2. EMAITZEN KONTUA 23
2
ME
MO
RIA
Urtero bezala, Elkartearen Urteko Memoriaaurkeztera gatoz; 2015ekoa, oraingo honetan.
2015. urtea 2012-2015 Plan Estrategikokoazkena izan da. Elkarteak bere zeregina ohikoparametroen arabera gauzatzen jarraitu du,Gipuzkoako gizarteak sufritzen jarraitzen duenkrisialdi-egoera orokorraren ondorioak guztizsaihestu ahal izan gabe, nahiz eta izan badirenetorkizun hurbilari dagokionez nolabaitekobaikortasuna eragiten duten adierazleak.
Elkar teak kudeatzen dituen zerbitzueidagokienez, honako hauek azpimarraditzakegu:
Diagnostiko eta Tratamendu Zerbitzuakjarraitzen du administrazio publikotikbideratutako kasu kopuru gero eta handiagoajasotzen. 18 urtetik beherakoen kasuan, 506familia inguruk jasotzen dute zerbitzu horrenlaguntza. 143 pertsonak, adin guztietakoek, izanzuten 2015ean beren lehen harremanaGAUTENArekin. GAUTENAk 2015ean behinbaino gehiagotan jo du Eusko JaurlaritzakoOsasun Saileko arduradunengana, arlohorretan sortzen ari den beharrizan gero etahandiago hori dela-eta, baina momentuz ezinizan da eskura dauden bitar tekoenhobekuntzarik zehaztu.
Hezkuntza Zerbitzuak gela bat gehiagoeskuratu du, eta dagoneko hemezortzi gelaegonkor kudeatzen ditu GAUTENAk, guztiakikastetxe publiko nahiz itunduetan. 2015. urteamaieran, GAUTENAk 95 ikasle eskolatzenzituen zuzenean.
Eguneko Arreta Zerbitzuak Azkarate Eneaeraikinean eskaintzen zituen plazak lekualdatuahal izan ditu, Donostiako Benta Berri auzokoSimona Lajust kalea 4, behea helbidekoKomunitatean Integratutako Unitate berri batera,udal kiroldegiaren aurreko oinezkoen kalebatean. Instalazio horrek IntegratutakoUnitateetako plazen eskaintza zabaltzekoaukera eman digu, horiei onura ateradiezaieketen beharrizan-profilentzat.Aurrerapauso positiboa da zalantzarik gabe, eta
etorkizun hurbilean jarraitutasuna izatea esperodugu. Eguneko Arreta Zerbitzuak 103 pertsonahelduri ematen die laguntza.
Etxebizitza Zerbitzuak sei etxebizitzatako 70plazako edukierari eutsi dio, bere baitan hamabibizikidetza-unitatetan banatuta, aldi berean.Hala, plaza berriak irekitzeko beharra egiaztatuda. Bada Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurreanformalki ezarritako itxaron-zerrenda bat, eta,halaber, zenbait beharrizan gehigarri ereidentifikatu ditugu, askotariko arrazoiengatik –AEN duten pertsonen adina, esate baterako–eskabidea formalki ezartzea lortu ez dutenak.Espero dugu gutxi barru horiei erantzunaemateko gai izatea.
Helduentzako Zerbitzuek –Egunekoek etaEtxebizitzakoek– behin baino gehiagotaneskatu diete Aldundiari eta Udalei horieklurraldeari dagokionez deszentralizatzeko,baina momentuz ezin izan da halako hedatzerikzehaztu.
Familiei Laguntzeko Zerbitzuak Aldunditikjasotzen duen finantzaketa areagotu egin da biarlotan. Alde batetik, aldi baterakoegonaldietarako «Atseden» zerbitzuan, etabestetik, zerbitzurako langile berri bat kontratatuahal izan delako. Urteko azken hilabeteetanzerbitzu horren jarduketa birformulatu da, etaharentzako hiru hartzaile nagusi zehaztuondoren –Autismoaren Espektroko Nahasmenaduen pertsona, familiak eta elkartea–, FamilieiLaguntzeko eta Elkartze Ekintzako Zerbitzuaizena hartu du. 2015ean ere baliabide publikoakgaitu ziren Irun-Bidasoa eremuan aisialdi-jarduerak indartzea helburu duen ezohiko planbaterako.
Instalazioei dagokienez, 2015ean Benta BerriEguneko Unitate berria ireki zen apirilean, etaondoren Azkarate Enea eraikineko lehensolairuaren berritze-lanei ekin zitzaien.Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte PolitikakoDepartamentuak bere gain hartu zuen harenkostuaren funtsezko finantzaketa. Horrela, tokiegoki bat gaitzea lortu da, Familiei Laguntzekoeta Elkartze Ekintzako Zerbitzuari zuzendua
AURKEZPENA
3
GA
UT
EN
A
nagusiki. Hainbat bulegori eta elkar tudaitezkeen bi bilera-gelari esker, zerbitzuarenbaldintzak hobetuko dira, tokia, funtzionaltasunaeta berotasuna irabazita.
GAUTENAk 2015ean bere lan-ildoei eutsi diehonako hauetan: kalitatearen alorrean –EFQMeredua eta FEAPS eredua / ErabatekoInklusioa–, bere jarduketan ardatz etiko bataplikatzean, Talde Profesionalaren eraketan,
esparruan (Gipuzkoako Foru Aldundia),bai eta udaletan ere. Abenduaren 23an,goi-mailako lehen instituzio-harremana gauzatuzen foru-talde berriarekin, 2016-2019 legegin-tzaldirako lankidetza bideratze aldera.
Urteko bigarren seihilekoan, GAUTENAkgogoeta estrategikoko prozesu bat abiarazi du,laugarren Plan Estrategikoari (2016-2019)forma emateko. Oraingo honetan, Zuzendaritza
«Guraso Eskola» Familien Prestakuntzarakoprograman, eta I+G+b ekimenetan lankidetza-lerro bati eutsita.
Erakundeekiko harremanei dagokienez,urtean zehar GAUTENAk aktiboki jarraitu duhainbat foro eta erakundetan parte hartzen:Gipuzkoan toki- eta lurralde-mailan, FEVASPlena Inclusión Euskadi erakundean partehartuta, eta Confederación Autismo España etaPlena Inclusión (FEAPS) erakundeekikolankidetzan. Era berean, Autismo Europaelkartean parte hartzen jarraitu du, eta, besteakbeste, maiatzaren 2an Bartzelonan izandakoBatzar Nagusira bertaratu zen.
Ur tero bezala, harreman estua edukiduguadministrazioetako arduradunekinOsasun eta Hezkuntza arloetan (EuskoJaurlaritza) eta Gizarte Politikaren
Batzordeak –familiek osatua– eta BatzordeZuzendariak –profesionalek osatua– elkarrekinegiten duten lanaz gain, familien ordezkariekosatutako «foku-talde» bat identifikatu da(Zuzendaritza Batzordeko ordezkariak izan alaez), aipatutako gogoeta-prozesuan modudemokratiko eta parte-hartzaileagoan sakontzealdera. Emaitza hori barne-adostasunaren etapartaideek egindako ingurunearen azterketarenondorio da.
Azkenik, GAUTENAk laguntza eskertu nahidio Euskadiko administrazio publikoari –Gizarte Politikako Departamentuari (GFA),Eusko Jaurlaritzako Osasun eta HezkuntzaSailei–, bai eta udalei, KUTXAko GizarteEkintzari eta gure elkartearen sostenguekonomikoa ahalbidetzen duten enpresei etapartikularrei ere.
4
ME
MO
RIA
1.1.- DIAGNOSTIKO ETATRATAMENDU ZERBITZUA
Osasun Sailaren txosten baten arabera,127 kasu berri diagnostikatu ziren, 18 urteraarteko pertsonen artean, 2015ean. Guztira,143 pertsonak eduki zuten lehenengoharremana GAUTENArekin. Horietatikguztietatik, % 70 inguru Diagnostiko etaTratamendu Zerbitzuan sartu ziren.
1.- ZERBITZUAK
GAUTENAren Diagnostiko eta TratamenduZerbitzua Zumarragan, Eibarren, Arrasateneta Donostian eskaini da 2015ean ere,mediku psikiatra batek eta 6 psikologokosatutako talde bati esker.
Banakako eta taldeko esku-hartzeaz gain,aurten familia-taldeekin egindako esku-hartzeak gauzatzen hasi dira, berezikiAsperger duten pertsonen familietan.
1.2.- HEZKUNTZA ZERBITZUA
2015ean, gela berri bat ireki daErrenterian, Gurutzeko Alabak ikastetxean.Gela horren bidez, Oarsoaldeko ikasleeijarraitutasuna ematea espero da: lehenhezkuntzan Bizarainen (lehengoLangaitzen) ibili eta gero, bigarrenhezkuntzan ikasketa horien guneankokatutako gela horretara pasako baitira.
Udan, entitate titularrak lagata, bainugelabat egokitu genuen, ur beroko dutxa etaohatila batekin, behar dutenekgarbiketarako eremu eroso bat izandezaten.
Zentroko talde osoak oso harrera ona egindie iritsi berri diren gure bost ikasleei etahaien irakasleei, eta horri eskeregokitzapena oso azkarra izan daguztientzat.
Hezkuntza Zerbitzuko ikasleak gero etagehiago dira. 2104-2015 ikasturtea 91ikaslerekin amaitu genuen. 2015-2016ikasturte honetan, guztira 95 ikasle daudeikasgela egonkorretan; horietatik zortzikberen ikastetxean eta ikasgela egonkorbatean banatzen dute beren eskolatze-aldia.
Zumarragako Antio Baseliza
5
GA
UT
EN
A
Hezkuntza Sailaren bidez, harreman sarriaizaten jarraitzen dugu Berritzeguneekinikasleen orientazioari eta segimenduaribegira. Gipuzkoako Lurralde Ordez-karitzako eta Lakuako HezkuntzaBerrikuntzako arduradunekin elkartu garahainbat aldiz, ikasgela egonkorretan egitenden lana nahiz hark helburu dituen ikasleakargi eta garbi zehazteko helburuz.
Profesionalak trebatzeko jarduereidagokienez, logopeda baten gidaritzapeandiharduen taldeak jarraipena izan du2015ean ere. Talde horretan, gelaegonkorretako ikasleen kasuak aztertzendira, arreta komunikazioan jarrita. Ondorenegindako ebaluazioaren arabera,gogobetetasuna erabatekoa izan da eta,horregatik, datorren urtean antzeko eskemabatekin jarraitzea pentsatu da, bainajokaera disruptiboen alorrean lan eginez.
2015-2016 ikastur te honetan, 27pertsonak egin dituzte praktikakikasgela egonkorretan. Honako zentrohauetatik etorri dira: MondragonUnibertsitateko Irakasle Ikasketak; EHUkoIrakasle Ikasketak; EHUko Pedagogia;Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko
Irakasle Ikasketak; eta Tolosako LagundiSortzez Garbia, Andoaingo Leizaran,Bergarako Mariaren Lagundia eta Nazaretikastetxeetako Goi Mailako GizarteratzeModulua. Baita Easo Institutuko HaurHezkuntzako Modulutik, DeustukoUniber tsitateko Gizar te InklusiokoMasterretik eta Valentziako UnibertsitatekoHezkuntza Beharrizan BerezietakoMasterretik ere.
FEVAS federazioko erakundeenkoordinazio-bileretan par te har tzenjarraitu dugu, ikasketa-aldiarekin lotutakogaien inguruko segimendua egiteko.Urriaren 16an, zerbitzuaren arduradunaketa Elkar teko Batzordeko ama batekFEVASek eta Deustuko Unibertsitateakbigarren hezkuntzako etapari buruzegindako ikerketaren inguruan antolatutakoeztabaida-jardunaldi batean hartu zutenparte. FEVAS erakundeetako profesionalok,Hezkuntza Saileko ordezkariekin –IsabelGalende, Berritzegune Nagusikoarduraduna– eta esparru akademikokozenbait aditurekin batera (Delfín Montero,Angeles Parrilla, Javier Tamarit, GerardoEcheita eta Climent Giné), «La secundariaa examen» dokumentua aztertu genuen.
Gurutzeko Alabak ikastetxeko gelako kideak (Errenteria)
6
ME
MO
RIA
1.- ZERBITZUAK
hango malgutasuna eta proposamenakbat datoz «zahar tze aktiboaren»printzipioekin.
Era berean, garrantzitsua da OriamendikoEguneko Zentroko Zahartze Unitateasendotu dela nabarmentzea. Oso ondofuntzionatzen duen zentro bat da, eta
Aipatu beharreko beste hobekuntza batZabalegin geure erabilerarako utzi digutenEkobaratzea da. Kutxa Ekoguneak sortua
da, hainbat udalekin lankidetzanGipuzkoako zenbaitudalerritan hedatutakoBaratze Parkea Sarearenbarruan. Hainbat EgunekoZentrotako eta Unitatetakohiru talde ari dira Ekobaratzerajoaten, laborantza-irizpideekologikoak errespetatutabaratzezaintzan aritzera.
Ur te honetan,hainbat Lanbide Heziketako
ikastetxetako eta unibertsitateko12 ikaslek prestakuntza-praktikak egindituzte gurekin, eta beren ebaluazioaneskerrak adierazi dituzte zerbitzukopraktiketan aritzean burututakojarduerarengatik.
1.3.- EGUNEKO ARRETA ZERBITZUA
Aurtengo honetan 103 pertsonak jasodute gure zerbitzu honen laguntza, etaguztira 26 langile izan ditugu.
Izan ere, bi profesionalberri iritsi zaizkigu,barne-igoerakoprozesu batenbidez. Profesionalhoriek ongiezagutzen zutenz e r b i t z u a r e nb a l i a b i d e e nfuntzionamendua,aurretik hainbatordezkapen eginbaitzituzten.
Aur tengo berritasunhandiena Benta Berriko KomunitateanIntegratutako Unitate berria ireki izana da,horrek aukera eman baitu zerbitzuaberrantolatzeko eta zentroen, taldeen etaprofesionalen osaera aldatzeko.
Eguneko zentroko gazteak, Ekobaratzean lanean
Eguneko zentroko talde batek Iranzura (Nafarroa)egindako ateraldia
7
GA
UT
EN
A
1.4.- ETXEBIZITZA ZERBITZUA
Aurten pertsona kopuru berak jarraitu dugure zerbitzua erabiltzen, ez baitaerabiltzaile berririk sartu. Itxaron-zerrendanjarraitzen duten familiei asteburukoegonaldi-programa bat eskaini diegu,gure etxebizitzetako hirutan (Goizalden,Berion eta Azkorten), pertsona bakoitzarenprofila etxebizitzarik egokieneko talderaegokitzeko helburuz. Asteburu bakoitzeanlau familiari eskaintzen zaie asteburukoegonaldi hori, familiak eta FamilieiLaguntzeko etaElkar tze EkintzakoZerbitzuak adostutakomaiztasunarekin.
Arretaren barruangarrantzi handienaduen alderdietako batosasun-alorra da,zalantzarik gabe. Biesku-hartze modudaude. Lehenengoaprebentzio-lana da,eta aztertu beharrekoanomaliarik edosintomarik badendetektatzeko proben bidez gauzatzen da.Nagusiki, analisiez, erradiologia-probez,odontologiaz, podologiaz eta elikadura-jarraibideei inguruko gomendioez arigara. Bigarren esku-hartze moduagaixotasun edo ebakuntza zehatzensegimendua da, batez ere neurologianeta familia-medikuntzan. Esan beharradago guztira 545 esku-hartze gauzatudirela urte osoan zehar.
Etxebizitza bakoitzean proposatutakojardueren artean, 2015 honetan Senda Vivaparkera egindako ateraldia azpimarratunahiko genuke, udan erakundeakantolatutako opor-programez gozatu ezin
duten pertsonek parte hartu ahal izanbaitzuten jarduera honetan. Horrelakojarduerak egiten direnean, poztasun-mailahandia izaten da beti.
Aisialdiko jardueren ildo horretan bertan,komunitatean antolatutako jolas-jardueretan parte hartzen duten pertsonenkopurua handitu da; arrakasta handienaduten jarduerak dantza, eskulanak etaspinning-a dira. Uda honetan, uztailean,piraguismoa egin da larunbat goizetanKontxa hondartzan.
Zugarramurdi leize-zuloetara egindako ibilaldia
Urtero bezala, instalazioetan hobekuntzakegiten jarraitu dugu; zehazki,etxebizitzetako altzariak, pintura, lastairaketa ohe artikulatuak berritu dira. Asteroinstalazioetan mantentze-lanak egitekohitzarmen bat sinatu dugu, eta alorgarrantzitsu horretan hobetzeko osolagungarria izaten ari zaigu.
Azkenik, esan beharra dago BizitzaProiektua aplikazioaren garapena etahedatzea funtsezko lanabesa dela, etabertan erregistratzen ditugula, banaka,per tsona bakoitzaren bilakaera- etasegimendu-alderdiak, alorrik garrantzi-tsuenetan.
8
ME
MO
RIA
1.5.- FAMILIEI LAGUNTZEKO ETAELKARTZE EKINTZAKOZERBITZUA
Aurten, GAUTENAren Familiei LaguntzekoZerbitzuak bi hobekuntza garrantzitsuizan ditu. Alde batetik, ATSEDENprogramaren finantzaketa handituda, eta horrek hobekuntza handiaekarri dio programaren garapenari.Halaber, taldearen egitura hobetzealortu da, psikologo-profilekohirugarren pertsona bat gehituta(Maider Iparraguirre). Bi hobekuntzahoriek gauzatzeko, funtsezkoa izan daGipuzkoako Aldundiko Gizar tePolitikako Depar tamentuakfinantzaketa handitu izana.
Zerbitzuko aldaketa horiek baliagarriakizan zaizkigu hura berregituratzeko, eta halaFAMILIEI LAGUNTZEKO ETA ELKARTZEEKINTZAKO ZERBITZUA izena hartu du.Zerbitzuaren ikusmolde berri horretanpertsona guztiei eta haien familieihelarazi nahi diegu gure laguntza, laguntzagehien behar dutenak barne har tutaeta laguntza-premia txikiagoa dutenprofilentzat ildo berriak irekita, baitaelkar tze - dinamizazioari dagokionguztian ere.
Zerbitzuaren beste berritasun batBidasoako eskualdean aisialdi-jardueretanegin ahal izan dugun esku-hartzea da.Esku-hartze puntuala izan da, horretarakolortutako finantzaketa zehatz bati eskeregina. Aldundiak berak eskatuta egin dirajarduera horiek eta, horrela, asteburu eta
ATENEASP antzerki taldearen emanaldia Lugaritzen
URDINDUZ 2015 dela-eta Zumarraganantolatutako kontzertua
udaleku irekiak antolatu ditugu Irunen etaHondarribian artatutako pertsonentzat.
Zerbitzuak ohiko jarduerak burutzen jarraitudu. Familiei laguntzeari dagokionez,«GURASO ESKOLA» nabarmendu nahidugu, Familien PrestakuntzarakoPrograma, gero eta garrantzi handiagoahartzen ari baita.
Per tsonei laguntzeari dagokionez,Gizarteratzeko eta Gizartean ParteHartzeko jarduerez gain (aisia etaastialdia), laguntza-premia txikiagoa dutenpertsonentzat esku-hartze ildo berriak irekiizana nabarmendu nahi genuke, berezikieskola- eta lanbide-orientazioaridagokienez.
Elkar teari laguntzeari dagokionez,familientzat antolatutako jarduerez gain,erakundea hobera egiten ari dakomunikazioaren alorrean, sare sozialenbultzadari esker eta gure elkartekideekikokomunikazio-ildoak hobetuta.
9
GA
UT
EN
A
Otsaila
Urtarrila
ASPERGER SINDROMEARENNAZIOARTEKO EGUNAASPERGER SINDROMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA zela-eta, Príncipe zinemetan «PLANETA ASPERGER» filmaproiektatu zuten. Regina Cortés kidea dugu protagonistetakobat, eta ondoren mahai-inguru batean hartu zuen parte.
2.- 2015. Urteko Mugarriak
Regina Cortés-ek filma eman ondorengomahai-inguruan parte hartu zuen
FAMILIEN POZTASUN MAILAEZAGUTZEKO INKESTAK2015ean zehar, familien poztasun-maila ezagutzeko inkestakegin ziren Diagnostiko eta Tratamendu, Hezkuntza etaEtxebizitza Zerbitzuetan; emaitzak oso onak izan ziren.
Diagnostiko eta Tratamendu ZerbitzuaInkestako item guztien batez besteko aritmetikoa 7,9 puntuda, 0tik 10erako eskalan.
Hezkuntza ZerbitzuaInkestako item guztien batez besteko aritmetikoa 7,8 puntu da.
Etxebizitza ZerbitzuaInkestako item guztien batez besteko aritmetikoa 8,6 puntuda.Hiru inkestetako puntuaziorik handiena «Giza Eskubideak»alorrari dagokio, 9,1 punturekin.
10
ME
MO
RIA
ETXEBIZITZA ZERBITZUARENJARDUERAKEtxebizitza bateko taldea GBCren saskibaloi-partida batikustera joan da. Etxebizitza Zerbitzuan hainbat jarduera egindituzte: surfa, kirola, ateraldiak,… Horrek esperientzia-aberastasun handia eman die zerbitzu horretan daudenpertsonei.
PROFESIONALENTZAKOPRESTAKUNTZA2015ean prestakuntza-plan bat gauzatu da; horretarako,erakundearentzat eta zerbitzuentzat interesgarriak diren gaiakidentifikatu dira, eta profesionalek jasotako eta Prestakuntza etaTrebakuntza Prozesuak kudeatutako eskakizunak baliatu dira.Horien guztien artean, profesionalek ondoen baloratutakoaknabarmendu nahiko genituzke:
Herstura-nahasmenduak (Isabel de Paula)Elikadura-nahasmenduak (María Llorente)Portaera-arazoak, jokabide-laguntza positiboa (JesúsGarcía, Gautenako psikologoa)Jolasaren garapena (Vanesa Casares)Gaitasunen inguruko prestakuntza (FEVAS)Hannen metodoa, Denver metodoa eta FamilianZentratutako Plangintza
2.- 2015. Urteko Mugarriak
Etxebizitza Zerbitzuko gazte-talde bat GBCren partida bat ikustera joan zen
11
GA
UT
EN
A
MartxoaFAMILIEN TOPAKETAMartxoaren 8an eta 9an familientzako topaketa bat antolatuzen Arantzazun. Topaketa bizia eta oso aberasgarria izan zenparte-hartzaile guztientzat.
GURASO ESKOLAMartxoaren 26an eta GURASO ESKOLA programaren baitan,Joaquín Fuentes doktoreak hitzaldi bat eman zuenZumarragan, «Eguneraketa autismoaren ingurukoikerkuntzan» gaiari buruz.GURASO ESKOLA programak 10 hitzaldi eta 2 lantegi izanditu urtean zehar, honako hauen eskutik, besteak beste: IngeLazkoz, Ana Osa, Félix Arregi, Olatz Aizpuru, Agustín Illera,Diego Granados notarioa, Mª José Goñi, José Luis Basoko(Atzegi Tutoretza Fundazioko zuzendaria) eta Itxaso Martí.
12
ME
MO
RIA
ApirilaETIKARI BURUZKO HOBEKUNTZATALDEAEtikari Buruzko Hobekuntza Taldeak, GAUTENAkozerbitzuetako profesionalek osatuak, jarraitu du esku-hartzearen ardatz garrantzitsu hori garatzen. Azpimarratzekoakdira zerbitzu guztietako profesionalentzat antolatutakoprestakuntza-ekintzak, «Tratu txarrak» eta «Konfiden-tzialtasuna» gaien inguruan.Halaber, nabarmendu beharra dago aur ten bigarrenebaluaketa etikoa egin dela GAUTENAren zentro guztietan.Horretarako, erabilitako lanabesean, zeina taldeak berak sortuabaita, hobekuntzak egin behar izan dira. Balioespen-emaitzekprestakuntzan, dokumentuetan eta abarretan esku hartzekoildo berriak gehitzeko balio dute.Datorren urterako, ardatz hori familien eta lagundutakopertsonen beraien partaidetzara zabaltzea da helburua.
URDINDUZ 2015Oraingoan URDINDUZ Zumarragan antolatu zen.Nabarmentzekoa da apirilaren 19an egindako kontzertua,bertan estreinatu baitzen «Zentzumenaren burbuilak» lana,Ferrer Ferrán artistak GAUTENArentzat sortua. Era berean,aipatzekoa da ere apirilaren 26an Antiora egindako igoera. Gureneska-mutilek, gainera, Euskal Herriko Itzuliko Zumarragakoetaparen hasierako zinta moztu zuten.
2.- 2015. Urteko Mugarriak
Zumarragako zenbait gaztek Euskal Herriko Itzuliko etaparen hasierako zinta moztu zuten
13
GA
UT
EN
A
Maiatza
AUTISMOA DUTEN PERTSONENTZAKOZERBITZUEN BISITA DANIMARKAN
Apirilean, GAUTENAko profesionalek eta familiek osatutakotalde batek AARHUSeko (DANIMARKA) SPECIALOMRADEzerbitzuak bisitatu zituzten.Danimarkako lan-bisitaldiaren xedea hiru helburu nagusitanzehaztu zen, oraingo honetan:Alde batetik, Danimarkan autismoa duten pertsonei ematenzaien erantzunarekiko alderaketa orokor bat egitea.Bestetik, AEN duten pertsonen zahartzea nola lantzen ari direnezagutzea.Eta azkenik, AEN duten pertsonen artean autonomiahandienekoei eta, bereziki, funtzionamendu-maila handikoautismoa eta Asperger sindromea duten pertsoneilaguntzeko zer-nolako programak eta politikak dituztenezagutzea.
EOS-EN KONTZERTUAMaiatzaren 28an Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertubatez gozatzeko aukera izan genuen berriz ere, orkestrakFEVASekin daukan lankidetzari esker.
14
ME
MO
RIA
Ekaina
BENTA BERRIKO KOMUNITATEANINTEGRATUTAKO UNITATE BERRIAMaiatzean hasiera eman zitzaion GAUTENAren EgunekoArreta Zerbitzuko Komunitatean Integratutako Unitate berribati. Unitate berria BENTA BERRI auzoan dago, kokaleku ezinhobean, komunitate-baliabidez inguratua.
ATENEASP ANTZERKI TALDEAEkainean, gure ATENEASP antzerki taldeak arrakastahandia izan zuen Bartzelonako Arte Jaialdian, Accesit bateskuratu baitzuen JOSEP CLUSA sarian. Ekainaren 26an,Donostiako ohiko antzezpena egin zuten.
2.- 2015. Urteko Mugarriak
Benta Berri unitatearenbarrualdea
Gure antzerki taldeak arrakasta handia izan zuenBartzelonan
15
GA
UT
EN
A
UztailaGAUTENAREN PARTE HARTZEAEHU-KO IKASTAROETAN
Uztailaren 20an, 21ean eta 22an, GAUTENAko profesionalek«AEN DUTEN PERTSONENTZAKO LAGUNTZAZERBITZUAK: ORAINA ETA ETORKIZUNA» ikastaroa emanzuten, EHUk antolatutako UDAKO IKASTAROEN barruan.
GAUTENAREN UDALEKU IREKIAK
Uztailean zehar, GAUTENAren Familiei Laguntzeko etaElkartze Ekintzako Zerbitzuak Udaleku Irekien Programaantolatu zuen. 72 haurrek eta gaztek hartu zuten parte, 40monitorerekin batera. Programa Donostian, Irunen,Hondarribian, Andoainen, Zarautzen, Arrasaten, Elgoibarreneta Zumarragan gauzatu zen.
LANGILEAK
2015eko uztailean barne-igoera bat egin zen: 3 langile berrihautatu ziren. GAUTENAko langileak (217) honela zeudenbanatuta abenduaren 31n:
LANGILEAK 2015
Gizonezkoa Emakumezkoa Guztira
Zuzendaritza 1 0 1
Teknikariak 1 8 9
Hezkuntza 4 77 81
Eguneko jardueren zentroa 9 22 31
Etxebizitza Zerbitzua 24 41 65
Administrazioa 0 3 3
Ofiziozko profesionalak 6 8 14
Arduradunak 5 2 7
Laguntzako monitoreak 2 4 6
GUZTIRA 52 165 217
16
ME
MO
RIA
Iraila
AbuztuaUDALEKUAKAbuztuan zehar, GAUTENAren Familiei Laguntzeko etaElkartze Ekintzako Zerbitzuak Udaleku Programa antolatuzuen, eta bertan 150 haurrek, gaztek eta helduk hartu zutenparte, 90 monitorerekin batera. Programa 7, 12 eta 15eguneko txandatan gauzatu zen, Donostian, Altsasun,Donezteben, San Asension eta Lizarran.
2.- 2015. Urteko Mugarriak
IKASGELA EGONKOR BERRIAERRENTERIANIrailean GAUTENAren Hezkuntza Zerbitzuko IkasgelaEgonkor berri bat jarri zen abian. Errenteriako GURUTZEKOALABAK ikastetxean jarri da, eta 18. ikasgela da.
GAUTENAKO KIDE BERRIEI HARRERAIrailaren 29an bilera bat egin genuen azken hilabeteetanGAUTENAra etorritako familia guztiei harrera egiteko.Horrez gain, Familiei Laguntzeko eta Elkartze EkintzakoZerbitzuak aktibo mantentzen ditu familia-taldeak, elkartekofamilientzako topaguneak eskaintzeko helburuarekin.
OBRAK AIETENAbuztuan, Aieteko eraikinaren lehen solairua birmoldatu zen.Solairu horretan, nagusiki, Familiei Laguntzeko eta ElkartzeEkintzako Zerbitzuko eta Hezkuntza Zerbitzuko profesionalenbulegoak daude kokatuta, bai eta bi bilera-gela ere.
17
GA
UT
EN
A
UrriaELKARGIZAELKARGIZA sor tu zen, GAUTENAren HezkuntzaZerbitzuaren, Eguneko Arreta Zerbitzuaren eta EtxebizitzaZerbitzuaren erabiltzaileek erabiltzaileentzat egindakoaldizkaria.
AUTISMO GINEBRAREN BISITA(SUITZA)Asko dira gura lana ezagutzeko interesa duten erakundeak.Autismo Ginebrak urrian egindako bisitaldia nabarmendu nahidugu; izan ere, elkarte horretako arduradun nagusiek, SuitzakoParlamentuko kide batekin batera, Gipuzkoako gizarteratze-esperientziak ezagutzeko aukera izan zuten. Alde batetik, gelaarrunt bateko ikasle baten esperientzia ezagutu zuten, eta,
ELKARGIZA aldizkariaren lehen zenbakia
18
ME
MO
RIA
bestetik, ikasgela egonkorretako esperientzia. Bisitaldi horretanondorioztatutakoak Suitzako Hezkuntza ministroari aurkeztudizkiote, bertan gurearen gisako sistema bat ezartzekoasmoarekin.
HITZALDI ZIKLOAUrrian, GAUTENAK AUTISMOARI BURUZKO MINTEGI ZIKLObat antolatu zuen berriz ere. Oraingo honetan, hauek izanziren hitzaldiak:
Urriaren 6an, «Laguntza txikia behar dutenAENdun pertsonak», MERCEDES BELINCHÓN(Psikologian doktorea, Madrilgo UnibertsitateKonplutentsean)
Urriaren 13an, «Zahartzea», ANTONIO AGUADO(Psikologian doktorea)
Urriaren 20an, «Desafio-portaerak», JESÚSGARCÍA (GAUTENAko psikologoa)
2.- 2015. Urteko Mugarriak
Genevako taldearen bisitaldia GAUTENAren Ikasgela Egonkor batean
19
GA
UT
EN
A
Azaroa PRESTAKUNTZA, KIROLEGOKITUAREN FEDERAZIOARENESKUTIKPablo Marañón, Agustín Illera eta Jimmy Brosa partaide izanziren «Kirola adimen- eta garapen-desgaitasuna dutenpertsonentzat» mahai-inguruan, Kirol Egokituaren Federazioakantolatutako ikastaroaren barruan.GAUTENAko profesionalek esku-hartze ugari egin zituztenhainbat ikastaro eta biltzarretan.
KALITATEANabarmendu nahi dugu aurten ere, azken hamar urteetan eginizan den moduan, erakundearen ebaluaketa bat egin delaEFQM ereduaren arabera kanpoko aholkulari batenlaguntzaz, eta 500 puntu baino gehiagoko puntuazioa lortudugula, hau da, EUSKALIT Kalitatearen Euskal Agentziak berekanpo-ebaluaketan ematen zuen urrezko Q haren baliokidea.FEAPS kalitate-ereduan (Erabateko Inklusioa du izena orain)lanean jarraitzen dugula aipatu beharra dago, datozen urteetanBikaintasun maila eskuratzeko xedez. Erakundea kalitate-ereduetara egokitzeko prozesuak behar bezala barneratu dira,gizartean ondo onartuta dauden ereduen araberako ikuspegiorokor bat eskaintzen digute erakundeaz eta etengabekohobekuntzari begirako jardunbide profesional bat proposatzendute, GAUTENAren politikaren oinarrizko hiru ardatzakerrespetatuta: bizi-kalitatea, etika eta erakunde-garapena.
20
ME
MO
RIA
AbenduaI+G+bIkerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuetako lankidetzaridagokionez, 2015ean zehar GAUTENAk GAIArekin lanean jarraitu zuen(Euskadiko informazio- eta komunikazio-teknologien arloko enpresenklusterra), bi ildotan: IKUSGIZA proiektua (Autismoaren EspektrokoNahasmenduak dituzten pertsonekin eskubideetan oinarrituta lanegiteko aplikazio bat), eta LAGUNGIZA aplikazioa, norberak kudeadezakeen intuiziozko bizi-proiektu bat ahalbidetuko duen aplikaziobaterantz aurreratzeko asmoz, haren bidez, ahal den neurrian, AENduten pertsonek beraiek, beren familiek eta beren erreferentziazkoprofesionalek parte hartze aldera.Bestalde, AEN duten pertsonen Estatuko erregistro bat (RETEA)abiarazteko proiektuko aldez aurretiko azterketetan parte hartu genuen.
2016-2019 PLAN ESTRATEGIKOARENprestaketa2015. urtea GAUTENAren hirugarren Plan Estrategikoko azken urteaizan da. Ohi dugun bezala, Plan Estrategiko bakoitzeko azken urtekobigarren seihilekoan barne-gogoetarako prozesu bat jarri genuenmartxan, familien eta lan-talde profesionalaren ordezkariekin.Oraingo honetan, Foku Talde bat sortu zen, familien ordezkariek –Zuzendaritza Batzordeko kideak zein kide ez direnak– etaprofesionalen Batzorde Zuzendariaren ordezkariek osatua. Taldea,zortzi pertsonak osatua, sei aldiz bildu zen 2015eko uztailaren etaabenduaren artean. Hainbat ordutako baterako analisiei esker, familieneta profesionalen beharrizanei eta horiei eman beharreko erantzuneiburuzko adostasuna eguneratu ahal izan zuten. Foku Taldearenekarpenak Zuzendaritzako Batzordera eta Batzorde Zuzendariraeraman ziren bitan, haietan ere gogoan hartze aldera.Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko goi-arduradunei helarazi zitzaizkien 2016-2019 Plan Estrategikoa ahalbidetuzuen lanaren eduki nagusiak, eta hark 2016ko lehen hilabeteetan«ibilbide-orri» bat ezartzeko konpromisoa hartu zuen, bertan adierazitazer laguntza nagusi esleitzea aurreikusten duen Gizarte PolitikakoDepartamentuak 2016-2019 aldian GAUTENAri.2016-2019 Plan Estrategikoak hiru estrategia-ildo nagusi identifikatuditu:
«Pertsonak, familiak eta gizartea»Elkarteak AEN (AGD) duten pertsonei eta haien familiei erantzunaemateko duen gaitasuna areagotzea eta zerbitzuen eta esku hartzekoildoen eskaintza zabaltzea, laguntza-beharrizanen profiletara egokituzeta banakako laguntza-programen bidez, AEN (AGD) duten pertsoneneta haien familien bizi-kalitaterik onena bermatzeko helburuz.Horretarako, hurbilketa etikoak eta eskubideetan oinarrituak baliatukodira, eta AENak Gipuzkoako gizartean presentzia izatea bermatukoduten gizarte-inpaktuko lerroak ezarriko dira.
2.- 2015. Urteko Mugarriak
21
GA
UT
EN
A
«Laguntza-zerbitzuak»Plaza berriak eta laguntza-lerro berriak irekitzea, AEN (AGD)duten pertsonen eta euren familien premiei bizitza-ziklo osoanahalik eta erantzun zabalena ematen zaiela bermatzeko.
«Erakunde-garapena»Kalitate-ereduen, pertsonen kudeaketaren, ezagutzarenkudeaketaren eta I+G+b-ren aplikazioan sakontzea etaaurreratzea, inguruko beste erakundeekin lankidetzan.
SUPER AMARA KONTZERTUAAbenduaren 11n SUPER AMARAk GAUTENAren aldeantolatutako ongintzazko kontzertu hunkigarri bat egin zenKURSAALen, eta PALOMA SAN BASILIO eta ABESBATZAKOMUTILAK izan zituen protagonista.
Supar Amararen kontzertu solidarioak Kursaalekoentzun-aretoa bete zuen
GABONETAKO HAUR PARKEAAbenduan, gainera, Gabonetako zenbait haur-parketan izanginen, ateak ireki baitzituzten desgaitasuna dutenhaurrentzat: Zarautzen, FICOBAn eta KURSAALen(LANKOR), hain zuzen.
GA
UT
EN
A (
AU
TIS
MO
A E
TA B
ES
TE
LA
KO
GA
RA
PE
N N
AH
AS
ME
ND
U O
RO
KO
RT
UA
K D
ITU
ZT
EN
PE
RT
SO
NE
N G
UR
AS
OE
N G
IPU
ZK
OA
KO
EL
KA
RT
EA
)
EGO
ERA
REN
BA
LAN
TZEA
AB
EN
DU
AR
EN
31n
ITX
ITA
KO
EK
ITA
LD
IA(e
uro
tan
)
3. U
RT
EK
O K
ON
TU
AK
3.1.
Eg
oer
aren
bal
antz
ea
AK
TIB
OA
2.01
52.
014
ON
DA
RE
GA
RB
IA E
TA P
AS
IBO
A2.
015
2.01
4
A)
AK
TIB
O E
Z-K
OR
RO
NTE
A4.
448.
144
4.56
4.56
8A
) O
ND
AR
E G
AR
BIA
4.56
3.15
84.
756.
564
I. Ib
ilget
u uk
iezi
na71
6.82
776
8.47
0A
-1)
Fond
o pr
opio
ak29
8.96
429
4.31
3
III. I
bilg
etu
mat
eria
la3.
692.
320
3.78
7.18
2I.
Sor
rera
ko z
uzki
dura
/Fon
do s
ozia
l29
4.31
329
2.57
2
VI.
Epe
luze
ko f
inan
tza-
inbe
rtsi
oak
38.9
978.
916
IV. E
kita
ldik
o so
bera
kina
4.65
11.
741
A-3
) H
artu
tako
diru
-lagu
ntza
k, d
ohai
ntza
k et
a le
gatu
ak4.
264.
194
4.46
2.25
1
B)
AK
TIB
O K
OR
RO
NTE
A1.
135.
200
1.21
7.66
7B
) PA
SIB
O E
Z-K
OR
RO
NTE
A65
.972
95.9
86
III. E
rabi
ltzai
leak
eta
ber
ezko
ihar
duer
ako
zord
unak
50.9
6462
.697
I. E
pe lu
zeko
hor
nidu
rak
65.9
7295
.986
IV. Z
ordu
n ko
mer
tzia
lak
eta
kobr
atze
ko b
este
lako
kon
tuak
578.
889
454.
638
C)
PAS
IBO
KO
RR
ON
TEA
954.
214
929.
685
VII.
Epe
labu
rrek
o pe
riodi
fikat
zeak
20.8
39II.
Epe
labu
rrek
o ho
rnid
urak
22.0
2632
.178
VIII
. Esk
udiru
a et
a be
stel
ako
aktib
o lik
ido
balio
kide
ak48
4.50
870
0.33
2VI
. Har
tzek
odun
kom
ertz
iala
k et
a or
dain
tzek
o be
stel
ako
kont
uak
928.
313
897.
507
VII.
Epe
labu
rrek
o pe
riodi
fikat
zeak
3.87
50
AK
TIB
OA
GU
ZTIR
A5.
583.
344
5.78
2.23
5O
ND
AR
E G
AR
BIA
ETA
PA
SIB
OA
GU
ZTIR
A5.
583.
344
5.78
2.23
5
3.2.
Em
aitz
en k
on
tua
GA
UT
EN
A (
AU
TIS
MO
A E
TA B
ES
TE
LA
KO
GA
RA
PE
N N
AH
AS
ME
ND
U O
RO
KO
RT
UA
K D
ITU
ZT
EN
PE
RT
SO
NE
N G
UR
AS
OE
N G
IPU
ZK
OA
KO
EL
KA
RT
EA
)
ALD
U-IR
AB
AZI
EN
KO
NTU
A2.
014K
O A
BE
ND
UA
RE
N 3
1n IT
XIT
AK
O E
KIT
AL
DIA
(E
uro
-un
itat
eak)
2.01
52.
014
1. B
erez
ko ih
ardu
erar
en e
raku
ndea
ren
sarr
erak
8.55
4.57
68.
313.
388
7. J
ardu
erar
en b
este
lako
sar
rera
k1.
591
5.50
1
8. P
erts
onal
-gas
tuak
(6.4
31.6
73)
(6.3
16.1
83)
9. U
stia
pene
ko b
este
lako
gas
tuak
(2.1
27.8
33)
(2.0
23.0
04)
10. I
bilg
etua
ren
amor
tizaz
ioa
(287
.787
)(3
25.4
18)
11. E
kita
ldik
o em
aitz
ari e
gotz
itako
kap
ital
diru
-lagu
ntza
k, d
ohai
ntza
k et
a le
gatu
ak29
2.05
734
2.76
6
14. B
este
lako
em
aitz
ak9.
095
10.0
83
A)
JAR
DU
ER
AR
EN
EM
AIT
ZA
10.0
267.
133
14. S
arre
ra fi
nant
zario
ak5
96
15. G
astu
fina
ntza
rioak
(5.3
80)
(5.4
88)
B)
ER
AG
IKE
TA F
INA
NT
ZA
RIO
EN
EM
AIT
ZA
(5.3
75)
(5.3
92)
C)
ZE
RG
A A
UR
RE
KO
EM
AIT
ZA
4.65
11.
741
D)
EK
ITA
LD
IKO
SO
BE
RA
KIN
A4.
651
1.74
1
ASOCIACIÓN GUIPUZCOANA DE AUTISMOGIPUZKOAKO AUTISMO ELKARTEA
GAUTENA
C/ Francisco López Alen, 420009 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN
Apartado 100020080 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Tel.: 943 21 53 44 / 21 52 49
Fax: 943 21 52 39
info@gautena.org
www.gautena.org