Post on 04-Jul-2015
Santoñako Udaletxea
Analisia
Orubea
Orubea 165 x 70 m ingurukoa da (11550m2).
Orubearen limiteak San Martingo
hondartza, itsas pasealekua, Almirante
Carrero hiribidea eta zezen plaza dira.
Inguruko Eraikinak
Orubearen inguruan hainbat eraikin publiko daude: zezen
plaza, Telefonica eraikina, Merkatu zaharra… Eraikin hauek
eragin zuzena dute udaletxearen proiektuan.
Orubearen bi aldeetan hiriaren bi ardatz nagusi itsas ondoko pasealekuraino
iristen dira. Aurrenekoa hiriaren sarreratik dator, bigarrena aldiz, hiriko espazio
publiko nagusienetako batetik. Carrero Blanco hiribidea ere, ardatz nagusi bat da
pasealekuarekiko paralelo doalako.
Kale eta espazio Publikoak
Pasealekua
Itsasoak orubearen gain izugarrizko indarra dauka. Hala, pasealekua
hiriaren elementu garrantzitsuenetako bat delarik, ikusmirak Laredoko
penintsulara zabalduz. Udaletxe berriak bista hauek kontutan izan beharko
ditu, itsasotik ikusten den altxaera bereganatuz.
Orube alboko etxebizitzak
Orubearen ipar aldean kokatzen diren bizitza bakarreko
etxebizitzak mantendu egin dira, udaletxearen eskalari
lagundu egiten baitiote.
Hasierako hausnarketak_Eraikina=Hito
Eraikin publikoak hiri barneetako hito izan dira hiriaren
historia guztian zehar. Erdi Aroko hirian bereziki, eraikin
publikoak kaleen buruetan kokatzen ziren. Gaur egun ere,
ohizko praktika da.
Hasierako hausnarketak_Hiriaren Altxaera Nagusia
Itsaso ertzean dauden hirietan, hiria eta naturaren arteko
kontaktu hau hiriaren gune ezagunenean bilakatu ohi da.
Beraz, kontaktu hau oso ondo zaindu behar da. Udaletxe
berriak itsasoari aurpegia eman beharko lioke hiriari
bizkarra eman gabe.