Post on 24-Mar-2016
description
1
2. Zikloko ikasleak
2012/13 ikasturtea
2
AURKIBIDEA
orrialdea
1. Arranoa, Beñat Lapresa……… 3 2. Barraskiloa, Ane Saenz ……… 4 3. Elefantea, Celia Díaz …………. 5 4. Sugea, Hugo Almeida ………… 6 5. Igela, Markel Villach ………….. 7 6. Izokina, Ainara …………………. 8 7. Krokodiloa, Izaskun Pérez …. 9 8. Kakalardoa, Lucia González .. 10 9. Marrazoa, Iman Drissi ……….. 11 10. Karramarroa, Naia Blanco .. 12 11. Saia, Lander Fernández …… 13 12. Armiarma, Turia Drissi ……. 14 13. Txakurra, Aimar Alonso …… 15 14. Tximeleta, Irantzu Loero ….. 16 15. Txita, Josune Rodríguez ….. 17 16. Muskuilua, Unai Pérez …….. 18 17. Untxia, Danish Ali …………… 19 18. Zaldia, Mikel Nestares …….. 20 19. Zizarea, Iker Pérez …………. 21
3
Arranoa
Arranoa izaki ornodun bat da eta hegaztia da.
Neurriari dagokionez metro bat neurtu ahal du eta
asko pisatzen du.
Arranoa hegazti harraparia da, berak
harrapatutako animaliak jaten ditu, beraz
haragijalea da.
Gorputza lumaz estalita dauka. Bi hego ditu eta
moko zorrotza.
Animalia hau desagertzeko zorian dago.
Beñat Lapresa
4
BARRASKILOA
Barraskiloa, ornogabe bat da eta moluskua da.
Normalean hezetasunean agertzen da, basoetan edo
belardietan.
Gramo gutxi pisatzen du, eta oso txikia da. 400 espezie
daude eta maskorduna eta gorputz biguna du. Gorputza
litatsua du eta 2 antena ditu.
Belarra jaten du, beraz, belarjalea da.
Motel mugitzen da eta alde batetik bestera joatean,
tentakuluak etengabe mugitzen ditu, eta babaren aztarna
uzten du pasatzean.
Barraskiloa, sukaldaritzan, oso elikagai preziatua da eta
jatetxe ospetsuetan saltsan eskatu ditzakezu .
Ane Saenz de la Cuesta
5
ELEFANTEA
Elefantea izaki biziduna, ornoduna eta ugaztuna da . Afrikako oihanean bizi da. Elefanteak 6 m luze neurtzen du normalean eta kumeek 120 kg pisatzen dituzte jaiotzean . oso handiak dira eta oso altua. Elikatzeko moduari dagokionez Belarjaleak dira. kumeak amaren sabeletik jaiotzen dira , beraz, bibiparoak dira . belarri handiak eta tronpa luzea dute .
Celia diaz
6
ERREGE SUGEA
Errege sugea animalia
ornoduna eta narrastia da.
Normalean Asian,hego-
ekialdean bizi dira.
Narrastia handi bat da,4’5
eta 5 m arteko luzera izan
ahal du eta pisua 15 kg-
koa izan daiteke.
Animalia haragijalea da,
eta beste suge batzuk jaten
ditu batez ere.
Suge hauek oso
beldurgarriak dira eta
arriskutsuak ere bai.
Hugo Almeida
7
IGELA
Igela izaki bizidun ornoduna da,anfibioa , hain zuzen ere. Igela ibaietan bizi da. Gorputzari dagokienez, 3-9 zentimetro neurtzen ditu ,eta 200-500 gramo inguru pisatu ahal du. Igelaren itxura berdea da normalean, baina batzuk gorriak izan daitezke; eta hanka luzeak ditu salto egiteko. Igelak haragijaleak dira, batez erez intsektuak jaten dituzte. Datu interesgarri bezala, esan behar da, batzuk pozoitsuak direla.
Markel Villach
8
Izokin arrunta
Izokin arrunta izaki bizidun ornoduna eta
arraina da.
Ozeano Atlantikoan edo ibaietan bizi ohi dira
arrain hauek.
150 cm neurtzen ditu, eta 46 kiloko pisua izan
ahal du.
Izokinak marroiak dira, tanta beltz eta gorriekin.
Itsas aldera abiatu baino lehen, ordea, azalaren
kolorea urdin bihurtzen da.
Beraien elikatzeko moduari dagokionez, itsas
intsektuak jaten dituzte adibidez:
ephemeroptera, trichoptera eta diptera
izenekoak, baina denetarik jaten dute, beraz
orojaleak dira.
Izokinaren arrantza XIX mendean hasi zen,
handik aurrera mundu osoko jendeak ezagutzen
du eta oso gustuko du. Izokin ezagunenak
Noruegakoak dira.
Ainara
9
Krokodiloa
Krokodiloa izaki bizidun ornoduna da.
Narrastien klasekoa, hain zuzen ere.
Animalia hau, normalean, oihanean bizi da.
Harrak 6 edo 7 metroko luzera izan dezake
eta emeak 1 edo 2 metroko luzera. 500 eta
900 kg arteko pisua izan ahal du.
Krokodiloak ahoa handia du, hortz
zorrotzak ditu eta gorputza ezkataz estalita
dauka.
Haragijale bat da.
Lehorrean bizi da, baina askotan uretan
sartuta daude.
Krokodiloen lurrazala oso preziatua da
zapatak edo poltsak egiteko.
Izaskun Perez
10
KAKALARDOA
Kakalardoa izaki bizidun ornogabea da intsektuko familiakoa,
hain zuzen ere.
Kakalardoak basoan edo oihanean bizi dira.
Elikatzeko moduari dagokionez, kakalardoak belarjaleak dira.
4,7 zentimetro eta 11 zentimetro arteko luzera izaten du
normalean. Oso estua da , 25 gramo pisua du.
Beltz-beltza da.
Nahiz eta bere izena kakalardoa izan batzuk etroa deitzen diote.
Lucia Gonzalez
11
MARRAZOA
Marrazoa izaki bizidun ornoduna da, arrainen klasekoa
hain zuzen ere.
Itsas tropikalean bizi da.
Gorputzari dagokienez, aldakorra bada ere, handienek
18 metroko luzera izan dezakete eta pisuak, marrazo
motaren arabera, desberdina izan dezake.
Marrazoa handia da. Buru handia, itsas laburra eta
begi ertainak ditu. Arraina denez ,hegalak ditu eta
sorbaldan hegatsa bat du ,normalean ur gainetik
ikusten dena. Marrazoa harrapari odol zale da , eta
beste arrain batzuez elikatzen da. Marrazoa oso
arriskutsua da.5 edo 10 ume izan al ditu.
Iman.
12
KARRAMARROA
Karramarroa izaki bizidun ornogabea da, krustazeoen
klasekoa,hain zuzen ere.
Ibaietan bizi da, haitz eta harri tarteetan.
Karramarroek, gutxi gora behera, 11cm neurtzen dute, eta pisua
80g ingurukoa izan ohi da.Gorputza exoeskeleto gogorrez estalita
dago eta atzapar bi ditu.
Karramarroaren beste datu interesgarri bat atzeraka ibiltzen dela
da.
Mota askotako karramarroak aurki ditzakegu ere kolore
desberdinetakoak ere.
Karramarroaren oskolaren barruan haragia dago eta haragi hori
gizakiok jaten dugu.
NAIA BLANCO
13
SAIA
Saia izaki bizidun ornoduna eta hegaztia da.
Shael eskualdean bizi badira ere Europan ere aurki
ditzakegu.
Oso handia da, metro bateko neurria izan ahal du.
Gorputza lumaz estalita du eta bi hego handiak ditu.
Animalia haragijalea da, baina ez ditu beste animalia
batzuk harrapatzen, baizik eta hildako animaliaz
elikatzen da.
Lander Fernandez
14
ARMIARMA
Armiarma animali ornogabea da , araknidoa , hain zuzen ere.
Armiarma basoetan eta zelaietan bizi da.
Gorputzari dagokienez , 0’5mm eta 9cm bitarteko luzera izan dezake eta pisuaren
arabera desberdina da.
Armiarmaren itxura oso txikia da eta gorputza bi zatitan banatuta daukate ,
abdomena eta toraxa.
Elikagaiari dagokionez, armiarma harraparia da eta orojalea da.
Datu interesgarria da , 20 sailkapen desberdin proposatu direla armiarmetarako.
Turia Drissi
15
TXAKURRA
Txakurra izaki bizidun ornoduna da, ugaztuna, hain
zuzen ere.
Bere bizilekua etxea edo baserria da, nahiz eta
batzutan kalean bizi den.
Batzuk handiak dira eta beste batzuk txikiagoak dira,
txakurra motaren arabera. 35 eta 45 kg bitarteko
pisua izan ahal dute txakurrek tamainaren arabera.
Azala ilez estalita dute eta lau hanka dituzte.
Haragijalea da, baina goseak dagoenean denetarik
jan ahal du.
Txakurrek zuri-beltzean ikusten dute.
Aimar alonso
16
TXIMELETA
Tximeleta,izaki ornogabea da, intzektuen klasekoa, hain zuzen
ere.
Tximeleta naturan bizi da.
Tximeleta bakoitzak neurri desberdina du eta tximeleta bakoitzak
pisu desberdin bat du, baina intsektua direnez nahiko txikiak
dira.Hegoak dauzka eta bi antena ere bai.
Belarjalea da eta munduan 15.000 espezie baino gehiago daude.
Irantzu Loero
17
Txita Txita,izaki ornoduna eta hegaztia da. Mundu guztian zehar barreiaturik daude. Ez da oso handia,horregatik ez du asko neurtzen.Ez du asko pisatzen oso txikia delako. Txitaren gorputza lumaz beteta dago eta ezin du hegan egin. Beraiek orojaleak dira, denetarik jaten dute,baina bereziki garia eta artoa. Txitak obiparoak dira,arrautzetatik jaiotzen dira. Txitak egon behar du hogeita bat egun arrautsean,atera baino lehen..
Josune Rodríguez
18
MUSKUILUA
Muskuilua izaki bizidun ornogabea da ,moluskua, hain zuzen ere.
Itsasoko uretan bizi da,normalean arroketan itsatsita.
Txikiak dira, 10cm-koak gutxi gorabehera .Oso gutxi pisatzen
dute. Gorputz biguna dute eta kanpotik maskorra gogorra dute
babesteko.
Belarjaleak dira.
Guri asko gustatzen zaizkigu tomatearekin.
Unai Perez
19
UNTXIA
Untxia izaki bizidun ornoduna da,ugaztunen klasekoa. Mundu guztian barrena zabaldutako animalia da. Gorputzari dagokionez, normalean txikiak dira,7 eta 10 cm artean izaten du, eta pisua, 800-1.000gr artean. Erbien antza handia dute,baina potoloagoak dira.Belarriak motxagoak dituzte. Untxia animalia belarjalea da,horrek esan nahi du bere elikadura barazkiez bakarrik osatua dagoela. Datu interesgarri bezala ,esan behar da,untxiak jaten ditugula eta oso azkar ugaltzen direla.
Danish Ali
20
ZALDIA
Zaldia animalia ornodun,eta ugaztuna da.
Zaldiak normalean baserrietan eta mendietan bizi dira batez ere
belartokietan.
Zaldiaren tamaina, lepagainerako altuerak zehazten du eta 8cm eta 192 cm
artekoa izan daiteke.
Lauoineko eta lepo luzeko equidosen familiako animalia da. Iletsua da eta
oso indartsua da.
Belarjalea da, landareak eta belarra jaten ditu.
Zaldiak, urtetan, erabili izan dira garraiobide gisa eta askotan baserri
lanetan ere bai.
Mikel Nestares
21
ZIZAREA
Zizarea animalia ornogabea da, anelidoa, hain zuzen ere. Edozein lekutan bizi da
zizarea.
Gorputzari dagokionez, 30 cm neurtu dezake alde batetik bestera. Espezie tropikal
batzuk lau metrokoak izan daitezke.Pisua espezien arabera aldatzen da.Zizareek gorputz
luzanga dute.Elikagaia dagokionez ,hondatutako elikagaiak eta gorpuak jaten dituzte,
batzuk hostoak jaten dituzte.
Beste datu interesgarrien artean aipatzekoak dira adibidez bere baitan 13 familia eta
5.000 espezie baino gehiago dituela. Zizarea lurgeruzak nahasten dituen animalia bat da.
Ezagunena lur zizarea da.
Iker Pérez