Post on 15-Aug-2021
Aurkibidea
1 Memoria de actividades 2016 • Lagun Artean
Eskerrak
2 Txostena 2016 • Lagun Artean
Eskerrak eman nahi dizkiegu erakunde publiko eta pribatuei, bazkideei, boluntarioei eta bestelako
kolaboratzaileei 2016an emandako laguntzagatik. Zuen guztion laguntzarik gabe Lagun Artean ez
litzateke posible izango.
¡Eskerrik asko!
Aurkibidea
3 Txostena 2016 • Lagun Artean
Non gaude 4
Nor gara 5 Kudeaketa aurreratua 7 Zer egiten dugu 8 Eguneko arreta 9 Egoitza arloa 12 Prestakuntza arloa 16 Eraldaketa soziala 18 Arlo Ekonomikoa 22
Non gaude
4 Txostena 2016 • Lagun Artean
EGOITZA SOZIALA Julio Urkixo 5, lonja.
48014 Bilbo
Tel. : 94 447 24 87
Faxa: 94 476 50 50
lagun-artean@lagun-artean.org
www.lagun-artean.org
Nor gaude
5 Txostena 2016 • Lagun Artean
Lagun Artean irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta bere lan-esparrua gizarteko esku-hartzea da.
1984ko urtarrilaren 17an eratu zen modu ofizialean LAGUN ARTEAN HARRERA ZENTROA izenarekin.
Erabilera Publikoko erakundetzat aitortu zen 2011. urtean, eta Gizarte Interesekotzat 2014. urtean.
Etxerik gabeko pertsonen gizarteratzea eta eraldaketa soziala bultzatzen jarduten du.
EGITEKOA
Lagun Artean Harrera Zentroa Bilboko
Elizbarrutiko Caritasera lotuta dagoen irabazi
asmorik gabeko elkarte bat da, eta etxerik
gabeko pertsonak edo gizarte-bazterkeria
egoera larrian dauden pertsonak
gizarteratzeko prozesuan laguntzen du.
Horretarako, harrera, diagnostiko soziala,
ostatua eta oinarrizko beharren estaldura,
esku-hartze biopsikosozioedukatiboa eta
prebentzioa, salaketa eta gizarte-
sentsibilizazioa baliatzen ditugu.
IKUSPEGIA
Bidezko gizartearen alde egiten dugu,
bazterkeriarik egon ez dadin, baina
dagoen bitartean, Bilbon ezagunak izan
nahi dugu bazterkeria arriskuan edota
gizarte-bazterkerian dauden pertsonak
artatzen dituen irabazi asmorik gabeko
erakunde moduan. Gure esku-hartzea
gizartearen errealitate berrietara
egokitzen dugu, eta babesgabetasun
handiagoa duten pertsonengana jotzen
dugu bereziki.
BALIOAK
Kudeaketa aurreratua
6 Txostena 2016 • Lagun Artean
BARNE EGITURA
67 KAL1
5 emakume 62 gizon
31 profesional
14 emakume 17 gizon
14
pertsona praktiketan
11 emakume 3 gizon
62 bazkide 31 emakume
21 gizon
69 boluntario 33 emakume
36 gizon
1 KAL: Komunitatearen aldeko lanak egiten dituzten pertsonak
ZUZENDARITZA BATZORDEA
BATZARRA BATZORDE
ETIKOA
LAN-TALDEA
ZUZENDARITZA
Kudeaketa aurreratua
7 Txostena 2016 • Lagun Artean
PREMIE Kudeaketa aurreratua
2016aren amaieran Premie ziurtagiria berriztatu genuen, 2019ra arte. etorkizunera
begira, Kudeaketa Aurreratuaren ildotik hasi gara lanean.
2014-2017 I. BERDINTASUN PLANA
2014-2017 aldirako ezarritako lehenengo
Berdintasun planean murgilduta gaude.
Emakunderen erakunde laguntzailearen
izendapena jaso genuen otsailean, Bizkaiko
Artxibategi Historikoan, eta Emakundek
sustatutako Bai Sareko partaide gara.
MILANGO ITUNA SARIA Bilboko
Udalak 2016ko deialdiko sari bat eman
digu, elikadura-xahutzerik gabeko
mundu baten aldeko Milango Itunaren esparruan, EHUko
Ostalaritza Eskolarekin elkarlanean
aterpean ematen ditugun afariengatik.
INGURUMEN BATZORDEA
Lagun Artean taldeak ingurumen arloko batzorde bat dauka. 2016ko ekintzen artean, Aize Onak
Baserrirako energia arloko birgaikuntza eta eraginkortasun proiektua aipatu beharra dago, EDP
Fundazioarekin elkarlanean.
Zer egiten dugu
8 Txostena 2016 • Lagun Artean
Gure lanaren helburua gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonen GIZARTERATZEA
bideratzea da. Pertsona bakoitzari gizarte-laguntza pertsonalizatua eskaintzen diogu, beren
ezaugarri eta gaitasunei erantzuteko. Pertsonen beharrizan eta gaitasunak identifikatzeko
diagnostiko bat hartzen dugu abiapuntutzat. Hori oinarri hartuta, Arreta Plan Indibidualizatu bat
garatzen dugu, pertsonarekin eta bere erreferentziazko profesionalekin batera. Plan hori gisa
moduan erabiliko dugu prozesu osoan.
Banakako esku-hartze sozioedukatiboa burutzeko metodologia laguntza-harremanean
oinarritzen da, hau da, pertsonei gizarteratzeko prozesuetan laguntzen zaie, harreman-loturak sortuz
eta haientzat erreferente izanez. Burutzen ditugun jarduerak arlo hauetan oinarritzen dira:
arriskuaren prebentzioa, gizarte eta lan arloko sustapena, berdintasuna eta lankidetza eta beste
gizarte baliabide batzuekiko osagarritasuna. Gure lana proiektu hauen barruan kokatzen da:
EGUNEKO ARRETA: Zerbitzu Irekiak eta Erabilera anitzeko Gizarteratze-zentroa
EGOITZA ARLOA: Gaueko Zentroa eta Egoitza Dispositiboak.
PRESTAKUNTZA ARLOA: Tailer sozialak eta Prestakuntza Profesionala.
Ondoren, ibilbide aurkeztu da, hau da, sarbidea eta horien arteko lotura.
SMUS ESKAERA ZUZENA
DERIBATZEA
BFA
GAUEKO
ZENTROA
ZERBITZU
IREKIAK
TAILER
SOZIALAK
ERABILERA
ANITZEKO
GIZARTERAT
ZE-
ZENTROA
Emakume
Programa
ÁGORA
RAMON Y
CAJAL
MUGABE
Immigrazio
Programa
AIZE ONAK
BASERRIA
ALDEBARAN
PROGRAMA
BETANIA
LUZARRA
MENDIPE
Helduz
Programa
ETXEZURI
Liza
Programa
MENDIGANE
Bitartekaritza Programa
BETIRAKO / HEGAZ / ECEIZA
GIZARTERATZEA
Eguneko arreta
9 Txostena 2016 • Lagun Artean
ZERBITZU IREKIAK
Oinarrizko beharren estaldura zerbitzua (gosaria, kafea-berotasuna, garbitegia eta higienea eta
komuna) Bilboko etxerik gabeko pertsona guztientzat. Gainera, gizarte baliabide sozialei buruzko
informazioa eta orientazioa ematen da, baita Gizarteratze-prozesuak hasteari buruzkoa ere.
ORDUTEGIA
Gosaria: Astelehenetik igandera 8:00etatik 08:30era.
Kafea / Higienea /Garbitegia: Astelehenetik ostiralera 14:00etatik 15:30era.
EMAITZAK2
2 Higiene Zerbitzuaren (dutxak) inguruko datuak 2016ko abuztutik abendura bitartekoak dira.
4.869
Gosari
1.283
Dutxa
1.019
Garbitegi Zerbitzu
8.698
Kafe
Eguneko zentroa
10 Txostena 2016 • Lagun Artean
BALIO ANITZEKO GIZARTERATZE-ZENTROA
BALIO ANITZEKO GIZARTERATZE ZENTROAREN (CISP) helburua
gizarteratze-prozesuak abiatzea da adinez
nagusiak diren etxerik gabeko pertsonekin,
sexu-bereizketarik gabe. 20 leku ditu, eta
horietatik 15 Bizkaiko Foru Aldundiarekin
adostuta daude. Ordutegia 09:00etatik
14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
bitartekoa da. Asteburuetan aisialdi
jarduerak antolatzen dira.
HELBURUAK
- Aldi batean edo nahiko modu
iraunkorrean gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan bizi diren pertsonak
marjinaltasunean ez bukatzea edo kroniko ez bihurtzea.Pertsona horiek kalean bizitzeagatik
pairatzen duten narriadura murriztea.
- Baztertutako edo bazterkeria arrisku handia duten pertsonak gizarteratzen lan egitea,
harrera, negoziazio, planifikazio eta laguntza prozesuaren bitartez.
EMAITZAK
32 Pertsonak jaso dute
arreta 31 gizon
1 emakume
98,09%
Okupazioa
157,38 egun
Batez besteko
egonaldia
Helburuak 41% Beteta
55% Zati batean
Eguneko zentroa
11 Txostena 2016 • Lagun Artean
EKINTZAK
Zeharkako gaitasunen tailerrak: Eguneroko bizimodurako trebetasunak, “ikasten ikastea”,
matematikak, Euskal Herriko kultura…
Kudeaketa emozionalari laguntzeko taldea
Gaztelania eta alfabetatze klaseak atzerritarrentzat (3 maila)
Eskola-graduatua eta irakaskuntza ertainei laguntzeko klaseak
Ingeles eskolak
Marrazketa eta pintura tailerra
Sukaldaritza tailerra
Erlaxazio tailerra
Informatika eta internet
Kirolak (futbola eta igeriketa)
Eztabaidak eta bideoforuma
Irteera kulturalak eta txangoak
Egoitza arloa
12 Txostena 2016 • Lagun Artean
GAUEKO ZENTROA
Gaueko Zentroa 32 leku dituen gaueko
aterpea da, eskakizun ertainekoa, eta etxerik
gabeko pertsonei premiazko ostatua eskaintzen
die. Bestelako zerbitzuak ere eskaintzen dira:
Higienea eta dutxa, kontsigna, gosaria, afaria eta garbitegia. Egonaldia aldakorra
izan daiteke, egoera psiko-sozialen arabera. Hala
ere, egonaldiaren luzapena gizarteratze-
prozesuarekin lotuta dago beti.
HELBURUAK
- Ostatua ematea eremu egoki, seguru eta
estalian, gaua igarotzeko eta norberaren
gauzak gordetzeko.
- Oinarrizko beharrak asetzea: elikadura (gosaria eta afaria), higienea eta dutxa, arropa garbitu
eta lehortzea.
- Laguntza soziala ematea gizarteratze-prozesuetan.
EMAITZAK
409
Pertsonak jaso dute
arreta 400 gizon
9 emakume
310
Pertsona desberdin
%94ko
Okupazioa
24 eguneko
Batez besteko
egonaldia
Egoitza arloa
13 Txostena 2016 • Lagun Artean
EGOITZA DISPOSITIBOAK
Gure egoitza arloan tutoretzapeko 12 etxebizitza ditugu, guztira 64 pertsonarentzako
lekuarekin. Horietako 5 Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartuta daude eta gainerakoak guk geuk
kudeatzen ditugu. Heziketa arloko izaera duen etxebizitza bat daukagu,“intentsitate
handikoa”deitzen duguna, gazteei zuzendua. Gainerakoak intentsitate erdikoak dira eta bazterkeria
egoeran dauden pertsonak, etorkinak eta adingabeen ardura duten emakumeen prozesuak
babestera bideratuta daude. Bizitzeko eremu gisa sortu dira eta etxerik gabeko pertsonentzako
daude pentsatuta, gizon zein emakumeak, 18 eta 60 arte artekoak eta adingabeen ardura dutenak.
EMAITZAK
-
OKUPAZIO TASA ETA ARRETA JASOTAKO PERTSONAK
BFArekin hitzartutako egoitza-dispositiboak
Guk geuk kudeatutako programak: Immigrazioa, Emakumea eta Bitartekaritza
106 Pertsonak jaso dute aurreta
= 71 gizon 24 emakume
11 adingabe
ETXEZURI
%67,6
8 gizon
MENDIGANE
%90,98
7 gizon
MENDIPE
%95,2
8 gizon
LUZARRA BETANIA
%82,6
15 gizon
6 emakume
BITARTEKARITZA
%97,40
16 gizon
EMAKUMEA
%91,20
18 emakume
7 neskatila / 4 mutiko
AIZE ONAK
%95,30
29 gizon
Egoitza arloa
14 Txostena 2016 • Lagun Artean
BFA-REKIN HITZARTUTAKO EGOITZA-DISPOSITIBOAK
ALDEBARAN PROGRAMA: TAU SAREA Hezkuntza intentsitate ertaineko etxebizitzak
dira gizarte-bazterkeria egoera arin edo ertainean dauden pertsonentzat. Gaur egun bi egoitza-dispositibo ditugu.
Guztira 14 pertsonarentzako lekua dago.
Luzarran 9 gizonentzako lekua eta
Betanian 5 emakumerentzako lekua.
ALDEBARAN PROGRAMA:
KRONIKOTASUNA
Hezkuntza intentsitate ertaineko etxebizitza,
egonaldi ertain-luzekoa, kronikotasun-egoeran
dauden pertsonentzat. Baliabideak Mendipe izena
dauka eta 4 pertsonarentzako lekua dago.
HELDUZ PROGRAMA 18 eta 23 urte bitarteko gazteentzako emantzipazio etxebizitza deitzen zaio, eta
ondorioz, heziketa intentsitate handiko
alojamendu zerbitzua da. Etxezuri izeneko
etxebizitza bat daukagu, 7 gizonentzako
lekuarekin.
LIZA PROGRAMA Heziketa intentsitate ertaineko etxebizitza bat dugu
gizarteratze fasean dauden eta toxikomania arazoak dituzten pertsonen
tratamenduari laguntzeko. 4 gizonentzako
lekua duen dispositiboa da, Mendigane izenekoa.
Egoitza arloa
15 Txostena 2016 • Lagun Artean
GUK GEUK KUDEATUTAKO EGOITZA DISPOSITIBOAK
IMMIGRAZIO PROGRAMA
AIZE ONAK BASERRIA Heziketa maila ertaineko etxebizitza bat da,
gizarte-bazterkeria egoeran edota arriskuan dauden etorkinei harrera emateko.
Baliabideak 10 pertsonarentzako lekua da, eta
soilik gizonei zuzenduta dago.
EMAKUME PROGRAMA Heziketa maila ertaineko etxebizitzak dira,
bakarrik dauden edota adingabeen ardura duten emakumeentzako. Hiru
etxebizitzako sare bat dugu, guztira 14 lekurekin:
Ágora: 6 leku, emakume eta
adingabeentzat.
Mugabe: 6 leku, emakume eta
adingabeentzat.
Ramón y Cajal: 2 emakumerentzako
lekua.
BITARTEKARITZA PROGRAMA Zubi-etxebizitzak dira, DBE baino diru-sarrera
baxuagoak dituzten eta gizarteratze-prozesua
bideratzeko laguntza behar duten pertsonei
bideratuak. 2016an gizonentzako hiru
etxebizitza genituen, guztira 12 pertsonentzako
lekuarekin:
Betirako: 4 pertsona.
Hegaz: 4 pertsona.
Ecieza: 3/4 pertsona.
Prestakuntza arloa
16 Txostena 2016 • Lagun Artean
TAILER SOZIALAK Tailer sozialek heziketa arloko esku-hartze
programa osatzen dute, eta bertan norberaren
baliabideak eta gaitasunak indartzeko
prestakuntza eskaintzen da. 2016an eguneko 13
leku eduki ditugu. Astelehenetik ostiralera,
10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
bitarteko ordutegia dauka.
HELBURUAK
- Etxerik gabeko pertsonentzako oinarrizko prestakuntza ematea, gizarteratzea bultzatzeko.
Eguneko Zentroan esku-hartze prozesuak abiatzeko sarbide izatea.
EKINTZAK
- Gaztelaniazko prestakuntza atzerritarrentzat
- Izaera psikoedukatiboko tailerrak
- DBHn eta lanbideko heziketa zikloan (erdi mailan
edo goi mailan) gradudun izateko prestakuntzan
laguntzea.
EMAITZAK
68
Pertsona 64 gizon
4 emakume
%94ko
Okupazioa
76,21 egun
Batez besteko
egonaldia
Prestakuntza arloa
17 Txostena 2016 • Lagun Artean
NEKAZARITZAKO LAGUNTZAILEAREN LANBIDE ZIURTAGIRIA
2016an lanerako prestakuntzaren
aldeko apustua egiten jarraitu dugu,
Lanbiderekin elkarlanean. Aurten bi
ikastaro eman ditugu nekazaritza
arloko laguntzaile izateko. 370 orduko ikastaroa izan da eta
Artxandako Aize Onak baserrian eman
da. Datak: irailaren 28tik abenduaren
23ra eta abenduaren 27tik 2017ko
martxoaren 28ra.
HELBURUAK
- Beharrezko eginkizunak
garatzea barazki jangarrien
espezie eta aldaerak sortzeko prozesua osatzeko.Nekazaritza praktika osagarriak egitea uzta
bikainak lortzeko, betiere kalitatea, ingurumenaren babesa eta errentagarritasun ekonomikoa
kontuan hartuta.
EMAITZAK
22 Pertsona
330 Eskola ordu
40 Praktika
ordu kanpoan
2 ikastaro
Eraldaketa soziala
18 Txostena 2016 • Lagun Artean
BESTE BI PLATAFORMA
Beste Bi plataformak hamar urte bete ditu 2016an,
etxegabekoak ikustarazten eta gizarte inklusiboagoaren alde
lan egiten. Apirilaren 28an Posada de los Abrazos aterpeko
sutean hildako pertsonak gogoratu genituen, Beste Bi
plataformaren ekimenez. “Zubiak elkartzeko, ez bizitzeko”
lelopean, 200 pertsona baino gehiago batu ginen Bilboko
Areatzan, etorkizunean etxerik gabeko inor egon ez dadin
aldarrikatzeko.
ELIZBARRUTIAREN 2016KO KEINU SOLIDARIOA
Beste urte batez, maiatzaren 6an, Elizbarrutiaren Elkartasun
Keinuarekin bat egin dugu. Aurten ingurumena hartu dugu
gogoan. Hauxe izan da leloa: “Denon etxea zaintzea”.
Planetaren aurka egindako gehiegikeriak salatu ziren, bereziki
pobrezia egoeran dauden pertsonei eragiten baitiete.
MUNDUKO ARROZAK
Aurten ere, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta
Zabalako taldeen arteko koordinazioari esker,
Munduko Arrozak ekimena antolatu zen.
Ekainaren 4an ospatu genuen kultura arteko
jaialdi hori, dagoeneko hamahirugarren edizioa
bete duena.
Eraldaketa soziala
19 Txostena 2016 • Lagun Artean
ITAKA-ESCOLAPIOS AZOKA SOLIDARIOA
Martxoaren 11, 12 eta 13an Itaka-Escolapios Azoka Txiki Solidarioaren 33. Edizioa
antolatu zen. Oraingo honetan Lagun
Artean elkartera bideratu zen lortutako dirua.
Otsailean Lagun Artean elkarteko kideak lehen
hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoko
ikasgela guztietan egon ziren, etxerik gabeko
pertsonekin egiten den lana azaltzeko.
GAUEKO TOPAKETA
Lagun Arteanek egoitza arloko bazterkeria egoera larrian dauden pertsonen inguruko EAEko III. Azterketan parte hartu du . Urriaren 26ko
gauean 112 pertsona lokalizatu ziren lotan
Bilboko kaleetan. Lagun Artean Deustu, San
Inazio eta Ibarrekolanda kaleetan zehar ibili
zen.
EMAKUMEOK BIDEAN
Aurten Emakumeok Bidean Sareko partaide
bihurtu gara, beste zazpi erakunderekin batera,
emakumeen aurkako indarkeria salatzeko.
Hilabete bakoitzeko azken ostegunean
kontzentrazioak egingo dira Bilboko hainbat
lekutan.
Eraldaketa soziala
20 Txostena 2016 • Lagun Artean
LA CAIXA FUNDAZIOAREN
BOLUNTARIOTZA ASTEA, AIZE ONAK-EN. Urriaren 3tik 7ra.
BILBAO BASKET: “ UN PARTIDO UNA CAUSA”
AZAROAK 20.
BOLUNTARIOTZAREN AZOKA DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN
IRAILAK 22
PLATAFORMA NORTE. SEVILLAKO GIZARTE BALIABIDEETARA BISITA
Ekainak 1 eta 2
Eraldaketa soziala
21 Txostena 2016 • Lagun Artean
SAREAK ETA FOROAK
EAPN. Pobreziaren eta Gizarte-bazterkeriaren aurkako Europako Sarea
Euskadin.
GIZARDATZ. Gizarte Ekimen eta Esku-hartzeko Erakundeen Elkartea.
EZETZ! Indarkeria matxistaren aurkako elkarteen euskal sarea.
EKAIN. Gizarteratzearen aldeko Euskadiko Sareak.
FIARE. Banka Etikoa.
BESTE BI. Etxerik gabeko pertsonen egoitza-inklusioaren aldeko
plataforma.
ECOSISTEMA. Bizkaiko 7 gizarte erakundearen sareko lana, etxerik
gabeko pertsonei etxebizitza-estaldura emateko.
PLATAFORMA NORTE. Etxerik gabeko pertsonen kolektiboarekin lan
egiten duten Estatuko iparraldeko erakunde publiko eta pribatuen sarea.
EMAKUMEOK BIDEAN. Hirugarren sektoreko erakundeen sarea,
emakumeekin esku hartzeko praktika onak eta estrategiak ezarri eta
egoera bidegabeak salatzen dituena.
ZURRUMURRUEN AURKAKO ESTRATEGIA. Bilboko Udalak
diskriminazioaren aurka bultzatutako estrategia. Deustun parte hartu
dugu.
Arlo ekonomikoa
22 Txostena 2016 • Lagun Artean
DIRU-SARRERAK
GASTUAK
74%
12%
2% 10%
2%
Instituciones públicas
Instituciones privadas
Aportaciones usuarios
Donaciones
Otros ingresos
58%
9%
9%
9%
2% 0%
1%
8% 4%
0%
Gastos de personal
Arrendamientos
Mantenimientos infraestructuras Ayudas o servicios a usuarios
Administración y oficina
Tributos y gastos financieros
Seguros
Servicios exteriores
Arlo ekonomikoa
23 Txostena 2016 • Lagun Artean
URTEKO KONTUAK
DIRU-SARRERAK
Erakunde publikoak 988.196.48
Erakunde pribatuak 102.862,13
Erabiltzaileen ekarpenak 25.104,16
Dohaintzak 135.440,47
Bestelako diru-sarrerak 28.447,81
DIRU-SARRERAK guztira 1.280.051,05
GASTUAK
Langile gastuak 835.821,57
Alokairuak 119.124,29
Azpiegiturak mantentzea 49.405,40
Erabiltzaileentzako laguntza edo zerbitzuak 91.741,03
Administrazioa eta bulegoa 25.775,89
Zergak eta finantza gastuak 1.992,30
Aseguruak 8.417,65
Kanpo zerbitzuak 142.953,33
Amortizazioak 46.985,34
Bestelako gastuak 6.714,04
GASTUAK guztira 1.328.930,84
EMAITZA -48.879,79
FINANTZATZAILEAK
ERAKUNDE PUBLIKOAK ERAKUNDE PRIBATUAK
Bilboko Udala – Gizarte Ekintza Saila
Bizkaiko Foru Aldundia – Enplegu, Gizarteratze eta
Berdintasun Saila
Eusko Jaurlaritza
Enplegu eta gizarte Gaietako Saila
Lan Zerbitzu Publikoa - Lanbide
Gandarias Fundazioa
La Caixa Fundazioa
Menchaca de la Bodega Fundazioa
Víctor Tapia - Dolores Sainz Fundazioa
Bilboko Elizbarrutiko Caritas
BBVA Territorios Solidarios
Kutxabank. Gizarte Ekintza
EDP Fundazioa.
IKUSKARITZAK
Ikuskaritza ekonomikoa: Auren Consultores Norte SL enpresa.
Sare Ekonomiko Alternatibo eta Solidarioaren Gizarte Ikuskaritza (REAS)
NOLA LAGUNDU DEZAKEZU?
BOLUNTARIOTZA Gure proiektuetan boluntario moduan parte hartzeko
aukera dago.
BAZKIDE Lagundu gizartearen eraldaketan.
DOHAINTZA Egin bat "Hobe ohea kartoia baino" kanpainarekin
BBK ES34 2095 0355 70 3830607841
LABORAL KUTXA ES87 3035 0057 90 0570043812
LEGATU SOLIDARIOA Testamentuan gizarte erakunde hau sar dezakezu.
ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBA Enpresa pribatuek aukera dute gure gizarte lanarekin bat
egiteko.