Bakterioak

Post on 28-Jun-2015

1.854 views 0 download

description

Lanaren egileak: Eneko Asin,Iker Hernáez, Oihane Etxaide, Hirune Trujillo

Transcript of Bakterioak

AURKIBIDEA

• Sarrera• Bakterioen egitura• Bakterioen funtzioak• Eubakterioen sailkapena

Bakterioak moneroen erreinuan dauden zelula prokariotoak dira. Formaren arabera lau motatakoak daude:

• Baziloak: bastoi formakoak dira.adib:difteria kukutxestula, tetanosa, tuberkulosia, hestesukarra,tifusa...

• Kokoak: pusika formakoak edo biribilak dira.adib: meningiitisa, pneumonia, alborengoa, eskarlatina...

• Esperiloiak: espiralformakoak dira. Adib: siflia, aldizkako sukarrak...

Baziloak

Kokoak

Espiriloak

Bakterioen egitura:

• Kapsula: Egitura zehazturik ez daukan eta gluzido eta glukoproteinetan aberatsa den konpoko geruza bal da.

• Pareta: Bilgarri sendo eta zurrun bat da, eta bakterio-zelulei forma ematen die.

• Mintz plasmatikoa: Bere egitura zelula ekuariotoen egituraren berdina da, zelula eukariotoetan bezalaxe, zelula mugatzea eta substantzien iragatea erregulatzea dira bere funtzioak.

• Zitoplasma: Eukariotoen funtzio bera betetzen dute.

• Bakterioaren DNA: Bakterioaren DNA nukleoide izeneko toki batean aurkitzen da, kondentsatua eta histonen antzekoak diren proteinekin loturik. DNAren funtzioa informazio genetikoa mantentzea eta metabolismoaren funtzionamendua gidatzea da.

Bakterioen funtioak:

• Nutrizioa: beren espezieek metabolismo-mota guztiak burutu ditzakete.

• Harremana: bakterio askok mugikortasuna dute (mugimendua); argi-estimuluei (fotoaktismoa), estimulu kimikoei (kimioaktismoa) eta ingurunearen muturreko bariazioei (endosporak sortzea) erantzun diezaiekete.

• Ugalketa: Ugalketa asexuala erdibiketaren bidez egiten da. Ugalketa parasexualeko kasuak ere gerta daitezke. Ugalketa-mota horretan, bakterioen artean informazio genetikoa trukatzen dute (konjugazioa, transdukzioa eta transformazioa).

Eubakterioen sailkapena:

Bergeyen eskuliburuaren arabera, bakterio talde nagusiak ondoko hauek dira:

• Bakterio purpura eta berdeak: pigmentu gisa bakterioklorofila duten bakterio fotosintetiko anaerobikoak dira.

• Zianobakterioak edo alga berde-urdinxkak: pigmentu gisa klorofila eta fikozianina izeneko beste pigmentu urdin bat duten bakterio fotosintetiko anaerobikoak dira.

Proklorofitoak: a eta b klorofila duten fotosintetikoak. Tilakoide-motako mintzak dituzte. Gehiengoa aszidien taldeko prokordatuekin endosinbionteak dira.

• Bakterio nitrifikatzaileak: kimioautotrofoak. Konposatu nitrogenatu ez-organikoak erabiltzen dituzte konposatu organikoak sortzeko. Bi talde daude: amonioaren bakterio oxidatzaileak eta nitritoak oxidatzen dituztenak.

Nitrogenoa finkatzen duten bakterioak: Gram negatibo aerobioak dira. Atmosferako nitrogenoa finkatu dezakete.

• Espiroketak: meheak, luzeak eta izurtuak dira. Oso ohikoak dira ingurune urtarretan. Patogenoak ere izan daitezke animalia eta gizakietan

• Azido laktikoaren bakterioak: oxigenoarekiko toleranteak diren bakterio anaerobio Gram positiboak dira. Azido laktikoa sortzen dute hartziduraren bidez. Garrantzitsuenak Streptococus eta Lactobacillus dira

Mikroplasmak: Bakterio-paretarik gabeko bakterio txikiak dira, mintzean esterolak dituztenak. Gehienak patogenoak dira.