Post on 06-Mar-2016
description
BENETAKO ISTORIOAK ETA
BESTE IPUIN BATZUK
Ikasturtea: 2011-2012 Ikasgela: 6.A
ARANTZABELA IKASTOLA
EGILEA IZENBURUA
Nahia lopez de Agileta Hainbat istorio
Clara Stock Fabila
Eneritz Garrido Ni eta nire familiaren hiru istorio
Iker Ocio Ate itxiak
Abel Garzón Beldurrezko istorioak
Endika Soto Istorioak
Gorka Escalante Txikitako istorioak
Nereida Hernández Nire amaren istorioak
Dorleta Pumar Nire aitona Marcianno eta pasaiako portua
Noelia Bruno Txakur azkarra
Uxue Goya Akanpalekuaren ezustea
Ania Lopez Jolas arriskutsuak
Unai Oleaga Nire Gertakizuna
Asier Gomez Nire bi ezbehar
Irune Palacios Behiak eta Militarrak-
Jon Perez de Mendiola Tren geltokilo istorioa
Nuria Perez del Notario Bidai bat perura
Braian Molina Nire Istorioa
Sheila Hernandez Bira bat munduari
Ainara Olave Ezpata eta animalia magikoa
Hugo Dones Animalien salbazioa
Iker Chouza Bizikletaz lasterketa
Miriam Pagonabarra Handi izeneko gizon handia
HAINBAT ISTORIOINJEKZIOA
Nire aita Alberto txikitan, oso bihurria zen, herri txiki batean bizi zen Ullibarri Nagusian. Bere ama Irene, aita Jesus, arreba Inma, bi anai Raul eta Santi eta aitona Benitorekin bizi zen. Herria ez zen oso haundia ezta oso ezaguna, ez zituen tabernarik, medikurik... baina eskola bazuen, nire aita bere adineko bakarra zen. Nire aitaren aita, herriko erizaina zen, injekzioak jartzen zekielako.
Egun batean, nire aitari injekzioa jarri behar zioten eta nire aitak aurreko gauean non izkutatu ahal zen pentsatu zuen , injekzioak beldurra ematen ziolako. Eguna iritzi zen eta sotora jeitsi, kupela barruan sartu eta manta gainean jarri zuen. Nire aitona Jesusek "Alberto" ohiukatzen zuen baina nire aita lokartuta zegoenez ez zuen entzuten. Bilatzen aritu ziren baina ez zuten aurkitzen. Azkenean, itxaropenik gabe herriko
elizara igo eta kanpaiak jotzen hasi ziren. Herriko guztiak bilatzen ari ziren herriko leku askotara joan ziren: errotara, baserrietara, eskolara...baina ez zuten aurkitu. Nire aitaren aitona, Benito, oso gizon jakintsua zen, adina ere bazuen, eta otu zitzaion sotora jeiztea, kupeletan begiratzeko. Horrela egin zuen.
Sotora jeitsi zen,kupelak begiratu zituen, eta han zegoen nire aita Alberto. Errieta bota zioten eta gainera injekzioa ipini zioten. Nire aita ez zen berriz izkutatu injekzioa jartzea tokatzen zitzaionean.
LAPURKETA
Istorio hau Ekuadorren gertatu zen, gaueko 8:00ak ziren eguzkia
joanda zegoen. Nire ama bidai luze batetik zetorren, etxera iristeko
2 km falta ziren baina autobus bat hartu behar zuen. Motxila eta
kapela batekin zetorren, kapela nire amari oparitu zioten. Autobusa
beteta zegoenez ezin izan zuen hartu. Nire ama, Marimar, zekien
arriskutsua zela hain zuzen zonalde hori. Honena zela hurrengo
autobusa itxarotea, baina nire amak oinez joatea erabaki zuen.
Jakinda kartzela erdian zegoela eta hortik arriskutsua zela ibiltzea
ordu horietan. Aldapa igotzen hasi zen. Hurrutitik kartzela ikustean
eta argirik ez ikustean eta inor kalean ez egotea beldurra eman zion
eta buelta eman zuen. Aldapa jeizten zegoenean eta argietara iristen
zegoenean nabaritu zuen, norbaitek sorbaldatik hartu zuela eta
kapela kendu nahi ziola baina ez zuten lortu. Azkenean erlojua kendu
zioten. Ondoren nire amak ohiukatu zuen eta emakume batek bere
ahotsa ezaguna egin zitzaion. Emakume hori oso bihotz onekoa zenez
nire ama etxera eraman zuen. Etxean konturatu ziren mina hartu
zuela kristal batekin belaunean, oraindik orbaina badu. Emakume
horrek esan zionez Peteteko bandakoak izan zirela eta hurrengo
egunean beraiengana joango zela erlojua eskatzera ezagutzen
zituelako.
Hurrengo egunean, aguretso batek galdetu zion nire amari ea lapurtu
zuten emakumea bera zen, nire amak baietz erantzun zion eta
galdetu zion zergatik ezin zuen lagundu aguretsoak horrela esan zion:
norbait sartuko balitz armak aterako zituzten baina lapurrak bakarrik
lapurtu nahi zintuzten eta ez minik egin.
Larunbatero, nire gurasoen koadrila kartzelara joaten ziren, jendea
bisitatzera. Gizonak gizonekin eta neskak neskekin. Urte bat geroago,
kartzelara joan ziren bisitatzera eta emakume batek esan zion nire
amari: "Petete bandako agintaria aurkeztuko dizut". Baimena eskatu
zuten eta gizonen aldera jo zuten. Nire amak galdetu zion Peteteri:
"Ez zara nitaz gogoratzen?" Ihaz zaborlekura bota ninduzun. Petete
bandako agintariak farre egin zuen eta horrela erantzun zion: "Ez, ez
naiz gogoratzen pertsona asko atrakatu ditut baina ez dut inor hil.
Nahia Lopez de Aguileta
FABILA Orain kontatuko dizuedan istoria Blancarena da, emakume bat 28 urtekoa. Blancak lagundu zion hartz txiki bati, janaria hartzen, zeren eta bere lagun batzuk ezin zuten janaria eman. Blancak lortu zuen hartzari janaria ematea jeringuilla batetik. Dena hasi zen animali parke batean, Sobronen kokatuta dagoena. Blancak ezagutu zuen Carlos, guardia forestal bat zen, Carlosek esan zion Blancari hartza deitzen zela Fabila.
Aste batzuk pasa eta gero, Fabilak edaten zuen bere esnea biberoi batean. Gero hilabete bat pasa ondoren bere esne dosiak, egun guztietan eman behar zizkion. Botila batetik litro erdikoa. Egun batzuk pasa eta gero Fabilak jaten zuen: pensua, haragia edo arrain pixka bat. Bitartean Blanca ateratzen zen hartzarekin, eta irakasten zion zuhaitzetara igotzen, igeri egiten eta mendian korrika egiten. Blanca portatu behar zen hartza bat bezala. Lehenengo berak egin behar zuen txiza leku batean gero Fabila leku berean egiteko, horrela ikasten dute, pozik eta libre.
Fabila handia egin zenean, eraman zuten parke handiago batera eta han hartz txiki batzuk izan zituen. Han mutil batzuk expertoak zeudenez, laguntzen zioten hartzari. Zeren eta Fabila egon ahal zen txikitatik mendian. Blanca oso pozik geratu zen Fabilarekin denbora hori egoteagatik.
Blanca Gasteizera ailegatu ondoren, egin zuen marrazki bat Fabilarena. Oso triste geratu zen eta Carlosek kontsolatu zuen,
esaten berriro Fabila ikusiko zuela. Clara Stock
NI ETA NIRE FAMILIAREN HIRU ISTORIOK
1979. urtea zen. Anai-arreba ziren bi ume logela batean zeuden. Anaia lau urteko mutiltxoa zen. Ile marroia, eta begiak marroiak ere zituen. Bere izena Raul zen. Bere arreba sei urteko neskatxoa zen. Ile beltzarana eta begi berdeak zituen. Bere izena Maria zen. Biak oso bihurriak eta oso kuriosoak ziren. Biak batera abenturazale bikote galanta osatzen zuten.
Egun batean, biak lurrean eserita zeuden. Bat-batean animalia txikitxo bat beraien aurretik pasa eta ohe azpian izkutatu egin zen. Biek batera galdetu zioten elkarri:
-Zer izan da hori? Biak bi aldiz pentsatu gabe, ea zer zen ohe azpira joan ziren. Raul konturatu egin zen ohe azpian zegoenak buztana zuela, eta beldurrik gabe, eskua ohe azpian sartu eta animalitxoa buztanatik hartu eta atera egin zuen. Maria eta Raul liluratuta geratu ziren animaliatxo hori sagutxoa zela ikustean. Orduan ohe gainean eseri ziren eta Raulek hauxe esan zuen:
-Sagutxo honek izena behar du, ezta? -Bai!!! Eguzki izena berarentzat polita da, ezta -Bai, baina Ibai gehiago. -Ez, Mayi izango da. -Bai zera, Zuhaitz izango da. Bat-batean sagutxoa Raulen eskuetatik irten eta ohe barruan sartu zen. Maria eta Raul ero bezela hasi ziren sagutxoa bilatzen. Bapatean, KLAS!!!Ohea apurtu egin zen. Beraien ama berehala etorri zen. Kezkatuta galdetu egin zuen:
-Baina, zer gertatu da hemen? Zoazte oraintxe bertan logela hontatik kanpora!
Umeak atera egin ziren eta ama logelan utzita sukaldera joan ziren. Amak esan zuen kalera irteteko asmoa baldin bazuten, krema jarri behar zutela eta hori egin zuten, baina ez zuten jarri krema, betuna baizik. Agur esan amari eta kalera irten ziren. Ama ez zen konturatu umeek aurpegia guztiz urdina zutela. Txirringak hartu eta paseo bat ematera joan ziren. Ikusten
zuten jendea barrez lehertzen zen, pitufoak bezela zeudelako. Jakin zutenean ziztu bizian pozara joan eta hor sartu eta garbitu egin ziren. Baina, euria egin zuenez korronteak lokatz pilo eraman zuen pozetara. Atera zirenean uretik, monstruak diruditzen zuten. Orduak eta orduak egon ziren jolasten. Gaua etorri zenean, etxera joaten, txakur bat urbildu eta negarrez hasi zen. Txakurrari Txipi deitu zioten. Nire yaya (amoñi) edo beraien
ama adoptatu egin zuen Txipi, eta primeran bizi ziren guztiok batera. Nire yayak kontutako istorioa da.
1979.urtetik 21 urte pasa ziren, eta urte horretan, 2000. urtean, ni jaio nintzen. Txagorritxun jaio nintzen (Gasteiz), baina ni jaio eta bi egun pasa eta gero Harora bueltatu ginen. Hor primeran pasatzen nuen nire aitak egindako xabu erraldoiarekin, xabu horretan zen modu bakarra ni lokartzeko. Behin nire ahizpa Harora etorri zen. Nire ahizpa besoetan hartuta ninduen. Bapatean nire ahizpak estropezu egin eta sorte tzarrez arrosa mata batera erori ginen. Gutxigatik baina niri ez zitzaidan ezer gertatu, tamalez nire ahizpak kriston kolpea hartu zuen sorbaldan, eta ziztada asko, baina dena-dela ez zitzaaion ezer graberik gertatu. Nire ama etorri zenean susto ederra hartu zuen nire ahizpa eta ni arrosa matetan etzanda ikusi gintuenean. Nire amak altzatzen lagundu zigun, eta hirurak barrezka hasi ginen. Urte horretan ni bi edo hiru urte eukiko nituen. Nire ahizpak kontatutako istorioa da, bestela ni ez nintzen oroituko.
Oso ondo pasatzen nuen Haron baina nire gurasoek ez zuten lanik aurkitzen eta Gasteizera etorri ginen. Gasteizen txakur bat euki genuen, Anny izenekoa. Berak egunero esnatzen ninduen. Nire amak goizero Annyri ni esnatzeko esaten zion, eta berak, kasu eginez nere logelara etortzen zen, nere ohera igo eta zaunka hazten zen. Behin, Annyrekin bainugelan sartu nintzen eta atera ginenean biok goitik behera makilatuta geuden. Amak ikusi gintuenean farrezka hasi zen Anny eta biok geneuzkan “pintengatik”. Annyri rimela bota, espainak margotu, “txuri” batzuk jarri eta azkazalak margotu nizkion eta ni berdin. Pailasoak ematen genuen. Hori nire amak kontatutako istorioa da.
Hauek izan dira nire amaren eta bion hiru istorioak. Ez dakit gustuko izan duzuen baina espero dut intrigarekin irakurtzea. Hauek izan dira gaurkoz istorio guztiak.
ENERITZ GARRIDO CARRASCOENERITZ GARRIDO CARRASCO
ATE ITXIAK
Oporretan eta asteburu batzuetan nire aitonaren herrrira joaten naiz. Herri txiki bat da, oso alaia eta nire lagunekin oso ondo pasatzen dut.Orain jendea giltzekin ixten ditu ateak, baina lehen denak ateak irekita uzten zituzten.
Orain dela urte batzuk egun batean 2 ume kalean zeuden jolasten eta bat-batean esfera gorri bat ikusi zuten.Hiru metrotara zegoen altueraz eta erdian leihoak bezala zeuden. Gero esfera hori espaziora oso azkar joan zen. Alboko herrietan ere ikusi zuten eta hurrengo egunetan ikertzera joan ziren zer zen ikusteko. Urte batzuk geroago, egun batean 80 urteko emakume bat hilda agertu zen eta aldizkarietan agertu zen. Poliziak denbora asko zeraman herrian eta ez zekiten gizon bat burutik gaizki zegoena zen. Bi aste geroago ,jendeak garrazi bat entzun zuen eta etxe batera joan ziren. Han emakume bat zegoen aulki batean lotuta eta lepoan zauriak zituen. Emakumeak esan zuen norbaitek kolpeak eman zizkiola eta aulki batera lotu zuela. Poliziek uste zuten pertsona bera zela, beste emakumea hil zuenarena, baina gauza batzuk ez zeuden oso garbi. Azkenean, emakumeak esan zuen bera izan zela eta lagunak izan arren, borrokatu ziren. Herriko jendea beldurtuta zegoen horren ondorioz, eta atea giltzekin ixten hasi ziren. Hori pasa ondoren inoiz ez dute ateak irekita uzten.
IKER OCIO
BELDURREZKO ISTORIOAK``ZERAMIKAZKO Pailasoa´´
Behin, txikia nintzenean (3 edo 4 urte nituenean) nire arrebari
Natalyri, 8 edo 9 urte zituenean, pelutxezko pailaso bat eman zioten.
Pelutxeak zeramikazko burua eta
ohialezko gorputza zuen, baina eskuak
platikozkoak eta azkazalak zorroztuak
zituen. Nire arrebari asko gustatzen
zitzaion pelutxea baina niri ez, nik
beldurra nion eta beldur handia
gainera.
Beti negarrez esnatzen nintzen eta lepoa atzamarkatuta. Eta
horrela eman nituen egunak eta egunak, baina egun batean nire ama
geratu zen nire logelan gau hartan eta ez nuen negarrik egin. Beste hiru
egun pasa eta ez nuen negar egin baina laugarren gauean, berriz, negar
egin nuen eta hurrengo gauetan berdin. Nire ama desesperatuta zegoen.
Pailasoa ohial zatitxo batzuk zeuzkan. Egun batean meditxo moduko bat
zeukan. Gau batean, esnatu nintzen eta aurpegian odola nuen, nire ama oso
beldurtuta zegoen, sendatu zidan eta bere ohean lo egin nuen. Hurrengo
egunean, nire lehengusinekin pasa nuen gaua eta berriz ere negarrez hasi
nintzen. Pailasoa ohearen alde batean ikusi zuen.
Goizean, pailasoa hartu zuen eta zaborreko kamioira bota zuen. Bi
astetara, pailasoaren txanoa agertu zen etxean. Nik ez nuen berriz negar
egin ezta odoletan hasi. Hortik aurrera nire ama askoz lasaiago egon zen.
``MAMUAREN PAUSOAK´´
Historia hau nire amari gertatu zitzaion 15 urterekin. Nire amona oso
gaixorik zegoen eta nire ama eta nire aitona oso beldurtuta zeuden nire
amonagatik. Hurrengo goizean esan
zieten nire amari eta nire aitonari amona
hil zela. Oso triste zeuden. Nire amari
esan zioten etxean takoiak eta
musikaentzuten ziren. Bi aste barru
etxean nire amak entzun zituen nire amonaren irratia eta takoiak
ibiltzen etxetik.
ABEL GARZON
ISTORIAK
1. ISTORIANire aita, gaztea zenean, lagun batzueKin
erabaki zuen mendira igotzea eta han lo
egitera joatea losakuarekin. Ondoren
Santorkari izeneko aintzira batzuetara
joatea erabaki zuten eta hor lotan gelditu.
Igel eta arrain asko zeuden. Aintzirak
izoztuta zeuden eta erabaki zuten oinez pasatzea aintziraren gainetik
punta batetik bestera, baina aintziraren erdian zeudenak erori ziren
uretara eta ertzean zeudenak ez. Arropa bustita zeukatenez, hotz ziren
eta sua egin behar zuten berotan sartzeko eta hipotermiarik ez
hartzeko. Manta askorekin estali izan behar zuten.
2-ISTORIA
Nire aita txikia zenean txakur bat zuten baina egun batean joan zen
bakarrik mendira. Hurrengo egunean nire aita eta nire aitona bere bila
joan ziren mendira. Egunak egon ziren bilatzen txakurra eta gau batean
aurkitu zuten. Bere txakurra zen, dudarik gabe, eta etxera joan ziren
postazunez eta oso alai. Txakur horrek nire aitonaren ardiak zaintzen
zituelako, ardizain alemaniarra zen.
3-ISTORIA
Nire amonak anai bat zuen eta egun batean
ohar bat utzi zuen mahaian. Jartzen zuen
mendira joan zela bere buruaz beste
egitera eta jartzen zuen putzu batera bota
zela. Metro asko zituenez, bonberoak ez
ziren ausartzen jaistera, baina nire
amonaren beste anai bat hausartu zen behera jaistera. Ez zuten aurkitu
eta oraindik ez dute aurkitu, inor ez da joan beheraino. Orain leku hori
Torka de Vizente deitzen da
4-ISTORIA
Nire amaren aitak ardiak zaintzen zituen eta egun osoan pasatzen zuen
mendian. Suge bat ikusten zuenean hiltzen zuen eta liebreak ere bai.
Menditik jaisten zenean eta etxera ailegatzen zenean aurkitutakoa jaten
zuten.
5-HISTORIA
Asteburu honetan kantabriako herri batean Arroyo izenekoa gertatu
zait istorio hau. Joatean orkatz bat ikusi nuen errepidean, kotxea
gelditu eta hartu genuen, txikitu eta etxera eraman genuen. Etxean
4 hanka ditut eta adar bat oso polita.
ENDIKA SOTO
Txikitako Istorioak
Niri eta nire arrebari txikiak ginenean gauza asko gertatzen
zitzaizkigun eta orain kontatuko dizkizuet batzuk:
1-Udan, Torrebiejara bidai bat egin genuen ama, aita, arreba eta laurok.
Lehenengo, hondartzean egon ginen,
erostera ere eta arratsaldean ama
garbitzen zegoenean, ni, nire arreba
eta nire aita paseo bat ematera joan
ginen. Minutu batzuk pasatu ondoren,
galdu nintzen. Kioskora joan ziren pipak erostera eta galdu nintzen. Ni
beste leku batetik joan nintzen eta beraiek beste leku batetik. Azkenik,
bi neska aurkitu ninduten,eta zaindu aita eta arreba agertu arte. Aurkitu
nindutenean oso keskatuta eta nekatuta ikusi nituen.
2-Nire arreba 4 edo 5 urte zituenean , nire aita lanean ari zen eta ama
erostera joan zen nire amonarekin. Nire arreba etxean geratu zen nire
osabarekin. Baskaltzen eman zion, jolastu zuen eta Rosa nekatuta zegoela
mahai azpian lo geratu zen. Osabak ez zekien non zegoen, azkenean ikusi
zuen lotan mahai azpian. Deitu zion amari eta zer egin galdetu zion.
Amak esan zion ohera eramateko. Amak eta amona ailegatu zirenean, Rosa
mahai azpian zegoen oraindik.
Osabak manta bat jarri zion eta amak
galdetu zion zergatik ez zuen ohera eraman.
Erantzun zion ez zuelako nahi esnatu.
Farregure handia eman zion amari eta
amonari gertatu zena.Aita etorri zenean
amak kontatu zion zer gertatu zen.
3-Urte bat edo bi nituenean, nire aitak
wiski edalontzi bat utzi zuen mahaian. Nik
banekien oinez egiten, mahaia ez zen oso
altua eta nire ama arropa ateratzen
zegoela,aitari deitu zion. Esan zion
edalontzia urrutiago jartzeko, nik ez
hartzeko. Aitak esan zion ez nuela
hartuko. Igo nintzen eta edan nuen wiski
pixka bat. Edan eta gero, nire aitak ikusi ninduen, amari deitu zion eta
nire aitari errua bota zion. Ironiaz esan zion “ez dela ailegatzen” eh? eta
hortik joan nintzen. Aurkitu ninduten paretan kolpeak ematen. Saiatu
ziren hartzen, baina ezin zuten. Handik ordu batzuetara lotan nengoen.
GORKA ESKALANTE
NIRE AMAREN ISTORIOAK
ILE MOZKETA
Nire ama oso ondo portatzen zen klasean. Baina egun batean ez zen hain
ondo portatu. Nire ama klasean zegoen eskulan batzuk egiten eta
andereñoa ordenagailuan zegoen. Bat-batean ume batzuk joan ziren
andereñoarengana eta esan zioten Begoña(nire ama) eta beste batzuk
neska bati ilea mozten ari zirela. Andereñoak ez zien kasurik egin. Minutu
batzuk pasa eta gero beste ume batzuk jooan
ziren andereñoarengana eta gauza bera esan
zioten: Begoña neska bati ilea mozten ari da.
Andereñoa ez zien kasurik egin. Minutu batzuk
pasa eta gero neska bat joan zen neskaren ile
batzuekin, eta andereñoa ikustean altzatu zen
eta haiengana joan zen, ikusi zituen bi neska besoetatik hartzen neska,
beste neska ahoa estaltzen eta nire ama ilea mozten. Andereñoak
paretaren kontra jarri zuen eta errieta bota zion. Gero arratsaldean
neskaren amak artazi batzuk hartu zituen eta nire amaren atzean korrika
joan zen eta nire amonari esan zion bere alabaren pelukeria ordaindu
behar zuela.
Eta nire amona ezan zion ezetz eta uzteko nire ama pakean.
SUKALDARIA
Urte batzuk pasa eta gero nire ama bere lagunekin
oso aspertuta zegoen eta esan zien ea jolasten zuten
sukaldatzera, eta besteak joan ziren
sartaginak eta horrelakoak hartzera. Nire ama
zuhaitzetako ostoak hartzera joan zen. Gero esan zien
bere lagunei jateko baina bere anaiari ez zion utzi jaten ze ezin zen jan.
Hurrengo egunean bere lagunak gaixorik zeuden.
KOTXEAREN ISTRIPUANire ama haundia zenean, nire aitarekin kotxean zegoen eta ikusi
zuten kotxe bat buelta haundi bat ematen airean eta gero erortzen. Nire
amak eta aitak ikustean buelta eman zuten eta kotxea, ikusi zuten. Jeitzi
eta gero, neska txiki bat ikusi zuten kotxetik ateratzen eta esan zien
bere ama kotxearen barruan zegoela eta istripu bat izan zutela. Nire
amak neska hartu zuen eta kotxera eraman zuen eta nire aitak neskaren
ama ikustera joan zen ea ondo zegoen. Bakarrik klabikula apurtu zuen,
anbulantziari deitu zioten eta etorri zirenean nire ama eta aita etxera
joan ziren.
Espero dut istorioa hauek gustatzea.
NEREIDA HERNÁNDEZ
NIRE AITONA MARCIANO ETA PAISAIKO PORTUA
Nire aitona arrantzalea zen, eta Pasaiko portuan atrakatzen zuten itsasontzia. Arrantzatzen zituzten legatzak iparraldeko itsasoan. Hau da, Erresuma Batua eta Irlanda tartean.
Itsaso horietan, neguak oso gogorrak ziren eta olatu oso handiak zeuden eta behartuta zeuden Irlandako portura joaten. Beraiek hara joaten zirenean kontrabandoa egiten zuten, Whiskia eta Tabakoa ekartzen zutelako. Guerra bukatu ondoren, nire aitonak eraman zuen nire osaba itsasontzian Frantziaraino. Bera mando republikanokoa zen, eta Frankoaren poliziak bere bila zeudelako. Eta han osabak aurkitu zuen lana Burdeosen, ardoa eta koñak egiten.Itsasontziko tripulaziokoek batzuetan, joan behar zuten itsasontzi batzuk erreskatatzera arazoak zituztelako edo itsasontzia urperatu zelako.Askotan, istripu oso larriak zituzten eta joan behar zuten portura sendatzeko.
Egun batean, istripu oso larria izan zuten, beraiek izandako istripurik larriena izan zen. Pasaiako portu ondoan zeudenean talka egin zuten harri batzuekin eta S.O.S. deiak egin behar zituzten. Kapitainak esan zuen inor ez zela uretara botako nahiz eta portua hurbil egon, olatuak oso handiak baitziren eta oso arriskutsua baitzen. Baina, arrantzale batek ez zion kasurik egin eta uretara bota zen portua hurbil zegoelako eta ailegatuko zuela pentsatzen zuen. Baina, itotuta hil zen.
Egun horretan, kasualitatez, nire amona jarri zuen Marinako irratia. Hor entzuten zen itsasoan gertatutako guztia, berak ez zuen inoiz irratia jartzen. Momentu horretan, “Pasajes de San Juan” itzasontzia urperatzen ari zela esan zuten Marinako irratitik eta orduan nire amonak hartu zuen nire izeba eta joan ziren ziztu bizian Pasaieko portura ikustera ea nire aitona ateratzan zuten itsasontzitik. Nire amona eta nire izeba Chelo oso beldurtuta zeuden.
Itsasontzia ia urperatuta zegoenean, salbamentuko txalupak joan ziren erreskatatzera. Gero etortzen ari zirenean portura, nire amona eta nire izeba zeuden itxaroten.
Portura aiegatu zirenean, nire amona Carmen eta izeba Chelo zeuden itxaroten. Nire aitona Marciano, nire amona Carmen eta nire izeba berriro elkarrekin zeudenean, nire izeba Chelok esan zion nire aitona Marcianori:
-Aita, oso gaizki pasa dut zure itsasontzia urperatzen ari zenean.Eta nire aitonak erantzun zion...-Lasai alabatxo, ez kezkatu. Banago hemen zurekin eta zure amarekin.Etxera zihoaztenean nire aitona Marcianok kontatu zien nire amona Carmeni eta nire izeba Chelori nola gertatu zen istripua eta bat hil zela itota.
DORLETA PUMAR DIAZ DE GARAYO
TXAKUR AZKARRA
Bazen behin txakur bat oso azkarra zena, txakur hori nire aiton-
amonarena zen. Beltza zen, Luki zuen izena eta oso polita zen.
Txakur horrek nire aitonaren auzoko bat gorroto zuen eta ezin zuen
ikusi, ikusten zuenean joaten zen berarengana koska egitera. Nire aita, 24
urtekin lanera joaten zen motorrarekin eta beti bueltatzen zen etxera
ordu berean (ordubietan), txakurra oso azkarra zenez, beti itxaroten
zion kalean eta bi kilometrotara zegoenean txakurra kalean egoten zen,
egun guztietan gauza bera egiten zuen.
Egun batean nire aita lanera joan zen motorrarekin egunero bezala,
lanetik bueltatzean istripu bat euki zuen. Baina bere aitak eta amak ez
zekiten ezer, ordubiak ailegatu
zirenean bere ama kalera joan zen ea
txakurra kalean zegoen, zeren eta ez
zuen etxe barruan aurkitzen. Berriro
sartu zen etxean bilatzera eta
bapatean aurkitu zuen txakurra aulki
baten azpian etxanda ateari begira,
dardarka eta nedarrez. Nire amonak galdetu zion nire aitonari.
-Zuk badakizu zer gertatzen zaion txakurrari ?
-Ez dakit. (esan zuen nire aitonak)
Bi edo hiru minutu eta gero, nire amonaren telefonoa entzun zen eta
hartu zuenean:
-Nor da?
-Ospitaletik deitzen dizut
esateko zure semeak istripu
bat izan duela motorrarekin,
baina ez kezkatu zeren eta
hobeto dago.
Nire amona joan zen korrika
nire aitonarengana eta esan
zion..
-Badakit zergatik dagoen txakurra horrela.
-Zergatik?(esan zuen nire aitonak)
-Manolok istripu bat izan duelako motorrarekin eta txakurrak bazekien
zerbait pasatu zitzaiola.
NOELIA BRUNO
AKANPALEKUAREN EZUSTEAAKANPALEKUAREN EZUSTEA Behin, nire ama eta bere lagun batzuk, 18 urte gutxi-gora-behera
zituzten, eta parranda guztietara joatea asko gustatzen zitzaien. Denek
batera oso ondo pasatzen zuten baina oso erraz bildurtzen ziren ere bai.
Oso alaiak ziren eta eta beti elkarrekin egoten saiatzen ziren.
Egun batean, nire ama eta bere
lagun koadrila elkartu ziren eta
batek esan zuen:
-Entzun dut berbena bat dagoela
Iturmendin, joan nahi duzue?
-Noski baietz- esan zuten denek.
Plana prestatu eta denak batera
Iturmendirantz abiatu ziren, gauean
ailegatu ziren. Euria ari zuen eta
kanpai denda jartzeko tokia aurkitu
behar zuten. Belar asko zegoen toki
batera ailegatu ziren, han jarri zuten kanpai denda eta berbenara joan
ziren. Han oso ondo pasatu zuten. Denek oso lagun onak egin zituzten eta
beraiekin pasatu zuten gau osoa. Lagunetako batek esan zuen:
-Nik uste kanpai dendara bueltatzeko ordua dela.
-Ez mesedez, oraindik ez, oso ondo pasatzen ari gara eta.
Azkenean, hain ondo pasatzen ari zirenez, gustiz ahaztu zitzaien
esandakoa. Orduak eta orduak pasa ziren eta egindako lagun berriak
etxera joan beharra izan zuten, neke-neke eginda zeudelako. Leku
horretan, aspertzen hasiak zeuden eta batek esan zuen: ongi da baina ez
denbora gehiegi -esan zuen nekez.
-Oraingoan bai ordua dela lotara joateko, ezta?
-Egia da
-Ongi da, goazen.
Kanpai dendara ailegatu eta lotara sartu ziren. Hurrengo goizean, zarata
batzuk entzuten ziren eta mutiletako bat begiratzera joan zen. Bapatean
behi batzuk ikusi zituen eta korrika bueltatu zen. Denei azaldu zien zer
ikusi zuen, baina ez zuten
sinistu. Baina bapatean:
-Muuuu!!!
Orduan, denek sinestu zuten.
Denei beldurra ematen zien
ateratzea eta han eman zituzten orduak.
Azkenean, gizon bat pasatzen ikusi zuten eta laguntza eskatu zioten.
Gizona oso atsegina zenez, behiak erditik kendu zituen eta atera ahal
izan zuten.
UXUE OLARIZU GOYA
JOLAS ARR IS KUT SUAK
Bazen behin Mercedes izeneko neskato bat. Mercedesi, Merche
deitzen zioten eta izen horrrekin gelditu zen. Merche oso neskato polita
zen, ile kiskurra zuen, urre kolorekoa eta beti oso lirain janzten zen. Bost
anai-arreben artean nagusiena da. Merchek, Lola izeneko lagun bat zuen
eta oso ondo pasatzen zituen egunak berarekin, nahiz eta izkutatu nahi
izan behar zuela behin baino gehiagotan bere amak edo Lolaren amak ez
harrrapatzeko.
Egun batean, Merche Lolarekin zegoela ez
zekiten zer egin, petsatu eta pentsatuz bat-batean
medikutara jolastea erabaki zuten. Merche medikua
zen eta Lola gaixoa. Merchek eskultatu zion,
kristalezko ontzi batekin, bere altuera neurtu zion,
pisatu zuen eta bat batean esan zuen:
- Gaixorik zaude, ospitalean geratu
beharko zara, tratamentua behar duzu.
Merche sukaldera joan eta azukrea
hartu zuen, gero despentsara igo zen
eta han zegoen ardo botila hartu zuen,
azukrearekin nahastu eta botika bat
izango bazen bezela, Lolari eman zion. Botila osoa edan zuen eta eseak
egiten ibiltzen hasi zen, hain moskortuta zegoen, Lolak ezin zuela bere
etxera igo. Lortu zuenean etxera joatea Lolaren amak esan zion:
-Ai nire Lola!!, ai nire Lola!!, zer gertatu zaizu nire Lola maitea?.
-Merche izan da -esan zuen neskatoak urduri.
Merchek, Lolaren ama bere bila
zegoela jakin zuenean azkar-azkar
tximinian izkutatu zen eta ez zen
atera afaltzeko ordura arte.
Gaur egun, istorio hau eta beste
batzuk bere loba-bilobei kontatzen
dizkie. Bere loba-bilobak oso ondo pasatzen dute berarekin baina
bakarrik batzuekin asko egoten denez hauek gehiago dakite eta ni
horietako bat naizenez asko maite dut eta asko gogoko ditut bere
istorioak, abentura modura.
ANIA LOPEZ
NIRE GERTAKIZUNAEgun batean, nire familiakoek erabaki zuten Tenerifera joatea. Ni
oraindik oso txikia nintzen, 2 urte nituen bakarrik. Ilusio handia egiten
zidan hegazkinez joatea baina, beldurra ere banuen. Gabonetako oporrak
ziren eta ez zen oso garestia izan. Bidaia guztia
lotan joan nintzen eta ez nintzen ezertaz
konturatu. Ailegatu bezain laister Apartahotel
batera joan ginen, etxe modukoak ziren. Oso
polita zen, gauza asko zituen, igerilekua,
teniseko zelaiak...Buelta bat ematera atera
ginen eta gabonak zirenez pinuak oso ondo apainduta zeuden. Afaldu
ondoren, oso nekatuta geundenez lo egitera joan ginen.
Hurrengo egunean, “ Teidera” joan ginen eta oso ondo pasa genuen.
Ondoren, Santa Cruzera joan ginen, Tenerifeko hiriburua, eta
hondartzara joan ginen bainua hartzera. Gero, “Loropark” batera joan
ginen. Horrela egunak eta egunak pasatu ziren. Baina egun batean, oso
arraroa izan zen, beste egunetan izugarrizko tenperaturak egon zirelako
(30ª), benetan izugarria zen euritea izan zen. Tenerifen “persianak” ez
zeudenez, Gasteizen bezala, etxe guztia urez bete zitzaigun. Nire aita
konturatu zen, nik deitu niolako eta altxatu bezain laister ikusi zuen lurra
urez beteta zegoela. Nire gurasoak, nire arreba eta laurok batera lo egin
genuen goxo-goxo. Logeletarako zerbitzuei deitu eta beste etxe batera
eraman gintuzten.
Egun batzuk pasatu ondoren,
Gasteizera bueltatu ginen
hegazkinez, orduan ez neukan
horrenbeste beldurrik.
Gasteizera iritsi ginenean
barre batzuk bota genituen gogoratzean zelako bidaia egin genuen, baina
hala ere, oso ondo pasa genuen eta argazki politak atera genituen .
UNAI OLEAGA
NIRE BI EZBEHAR
Bi urte nituenean Aranbizkarran bizi nintzen, nire aita, nire ama eta
nire anaiarekin. Aranbizkarrako jaiak ekainean ziren eta ni han nengoen
nire aitarekin.
Barraketatik buelta batzuk eman ondoren tren bat zen barraka bat ikusi
nuen, eta barrakan igo nintzen.Trenean igota nengoenean hasieran oso
ondo zihoan baina gauzak aldatu ziren.Trena kanpora joan zen!
Trena atera zen momentuan trenean lan egiten zegoen neska joan zen.
Trenak aurrera jarraitu zuen baina metro
batzuk aurrerago gelditu egin zen.
Geroago, polizia etorri egin zen eta neskaren
bila joan ziren, Aranbizkarra hauzo osotik
jarraitu zioten baina ez zuten harrapatu.
Gero nire aitak ni atera ninduen eta gero
beste ume bat lurrera erori zena. Ondoren ez dakit nola baina beste
barraka batzuetan igo nintzen.
Azkenik etxera joan, afaldu eta nire aitak ohera sartu ninduen.
Hurrengo egunean nire zaintzailearekin nengoen eta barraketara joan
ginen baina trena ez zegoen, seguruenik poliziak eraman zuen. Baina beste
barraka dibertigarri batzuk zeuden adibidez:koltzoneta intzableak....
Barraketan egon ondoren etxera jatera joan ginen, baina igogailuan
igotzen geundenean igogailua gelditu egin zen.
Igogailuaren goialdean lekutxo bat zegoen eta
nire zaintzaileak handik sartu ninduen nire
amari deitzeko. Igogailua martxan jarri izan
balitz aplastatuko ninduke, baina suertez ez
zen martxan jarri, eta nik nire amari deitzera
abiatu nintzen.
Lau pisu igo ondoren ateari deitu, igogailuan ataskatu ginela esan eta
berarekin igogailua zegoen lekura jeitzi ginen.
Ondoren nire amak nire anaia eta zaintzailea
ateratzen saiatu zen eta 5 minutu ondoren
kanpoan zeuden. Gero eskaileretatik igo eta
etxera sartu ginen. Etxean geundenean nire
amarekin jan eta arratsaldean nire lagunarekin
(Jon) futbolera jolastera joan nitzen, jolasten
oso ondo pasatu nuen.
Ordu batzuk jolasten pasa ondoren Joni agur esan eta etxera joan
nintzen. Jonekin oso ondo pasa nuen futbolera jolasten.
Zelako egunak pasa nituenak.
ASIER GOMEZ CALVO
Behiak eta militarrakOrain dela urte batzuk, nire aitak
hamahiru edo hamalau urte zituenean,
Abetxukon bizi zen eta egun batean hau
gertatu zitzaion:
Nire aita lagunekin kaletik zihoan,
eta behi batzuk pasa ziren bereien ondotik. Beraientzat arraroa zen,
behiak pasatzea hortik. Gero, hiru edo lau minutu ondoren, militar batzuk
pasa ziren, aurretik ikusitako behiak, arrapatu nahian behiak ihes egin
zutelako. Behiak parke batera joan ziren, eta han aitona bat zegoen,
zuhaitz batean txisa egiten, eta jendeak
ohiukatzen zion handik kentzeko. Baina
aitonak ez zuen entzuten.
Txisa egin eta gero, aitonak begiratu zuen
eta behiak ikusterakoan zistu bizian, makila
utzi eta zuhaitzera igo zen.
Txakurra eta pertsonaLarunbat batean bostetan, nire aita bere lagunekin geratu zen
eskubaloian jolasteko. Azkena ailegatu zen jokalaria, txakur batekin
heldu zen. Txakurrak nire aitari alde guztietara jarraitzen zion eta bere
oinera igotzen zen. Nire aitak eta beste lagunek barre egiten zuten.
Lagunak azaldu zien besteei, bere txakurra zeloan zegoela, eta usaina
prakan itsatsita zuela eta again horregatik txakur hark jarraitzen zion.
Partida jolasteko autobusa hartu behar zuten Abetxukon eta denak igo
zirenean txakurra ere autobusera igo zen. Orduan gidariak esan zuen :
-Norena da txakur hau !
Eta nire aitak eta bere lagunek esan
zuten beraien ez zela, eta txakurra jaitsi
zuten. Autobusa martxan jarri zen, eta
txakurra atzetik jarraitzen zien.
Autobusa geltokietan gelditzen zen, eta gidariak berriro esaten zuen:
-Zer egiten du txakur honek hemen ?
Eta nire aitak eta bere lagunek barre egiten zuten txakurra lagunaren
hanketan behin eta berriz igotzen zelako. Beste geltoki batera heldu
zirenean txakurra berriro ere agertu zen, eta bere lagunaren oinetara
igotzen zen. Geroago, oinez joan ziren Mendizorrozaraino, eta txakurra
atean utzi zuten. Aldatu ziren, gero partidua hasi zuten, eta txakurra
kantxan zegoen, bere lagunaren oinean igotzen. Eta beste taldeko
jokalariek esaten zuten:
– Arbrito, falta, falta ezin dira txakurrak hemen egon !!
Eta denak barrezka hasi ziren, txakurra hartu zuten eta gela batean
sartu zuten. Jolasean aritu ziren eta txakurraren zaunka entzuten zen.
Azkenean, joan ziren nire aita eta bere lagunak etxera. Eta abritoak
txakurra etxera eraman zuen.
IRUNE
TREN GELTOKIKO ISTORIOA
2005eko uda zen, nik 5 urte nituen eta familiarekin oporretan
nengoen. Katalunyako kostaldeko herri batera joatea erabaki genuen,
herriak Santa Susana izena zuen. Herria ez zen oso handia baina hotel
eta apartamentu asko zituen oprretan egoteko leku egokia zelako, baita
hondartza bat ere zuen. Eguraldia ez zen oso ona izan eta turismo pixka
bat egiteko, Bartzelonan egun bat pasatzea erabaki genuen. Bartzelona ez
zegoen oso urrun herriarekin konparatuta, gutxigorabehera trenez
joanda ordubete irauten zuen bidaiak. Bidaia hori Bartzelonan egon
nintzen lehenengo aldia izan zen. Santa Susanatik Bartzelonara zihoan
trena 9:30etan atera zen.
Hiria ikusteko autobus batean eseri
ginen eta ikusi nahi genituen gauzak
ikusteko autobusetik jaitsi ahal ginen,
adibidez:Sagrada familia, Camp nou
futbol-zelaia, Portua, Bartzelonako
katedrala, Guel parkea...baina
Bartzelonara beranduago heldu ginen tren geltokian problema bat izan
genuelako.
Tren geltokian geunden, eta goiz heldu ginenez trena itxaroten egon
ginen, beranduago, trena heltzeko minutu gutxi gelditzen zirenez nire aita
joan zen billeteak erostera eta trena heldu zenean, konturatu ginen ez
genuela billeteak ziurtatu, egin behar zelako, orduan nire aita mementu
batean joan zen billeteak ziurtatzera, nire ama, ni eta nire anaia, trenean
sartzen ginen bitartean. Bat-batean, treneko ateak itxi ziren, nire aita
konturatu zen eta billeteak ziurtatuta zeudenean korrika etorri zen
trenean sartzen lortzeko, baina ez zuen lortu eta geltokian bakarrik
geratu zen.
Nire ama urduri jarri zen eta “ mi marido, mi marido” oihukatzen
hasi zen, orduan, begiratzailea heldu zenean nire ama gertatu zen guztia
kontatu zion eta billeteak ez genuela esan zionean, begirale hark bakarrik
irteera bat aurkitu zuen, hurrengo geltokian jaistea eta nire aita etorri
arte itxarotea.
Hurrengo trena heldu zenean, igo ginen eta aitarekin hitz egiten
egon ginen gertatu zenari buruz.
Azkenean, gutxi gora behera
12:00etan, Bartzelonara heldu
ginen, goizeago heltzea
pentsatuta geneukan gauza gehiago
bisitatzeko baina gertatu zena
gertatu zenez, ordu horretan heldu ginen eta planeatuta geneukan gauzak
ikusteko ikusi genituen:Sagrada familia, Camp nou futbol zelaia, Portua,
guel parkea, Akuarioa, Bartzelonako katedrala...20:00etan gutxi gora
behera Santa susanara bueltatzeko trena hartu genuen, ez zitzaigun ezer
gertatu baina bueltan bide osoa lotan pasatu nuen oso nekaturik
nengoelako.
JON PEREZ DE MENDIOLA
BIDAI BAT PERURABazen behin lagun talde bat, jolasten zegoena herriko parke batean.
Han zeuden lau lagun: Laura, Mikel, Amaia eta Ander. Lagun bat falta zen,
baina jolasten jarraitu zuten. 12:00ak ziren eta oraindik ez zen etorri,
Lauraren mugikorrarekin deitu zioten. Arratzaldean, berriro deitu zioten
eta herrian ez zegoela esan zuen, Perun zegoela. Guztiak gelditu ziren
triste baina uda zenez, jende asko zegoen eta guztiak galdetzen zuten ea
Aitor non zegoen. Bere familiarekin Perura joan zela, han bere aiton-
amonak zeudelako azaltzen zien.
Egun batean, jolasten ari ziren eta pentsatu
zuten gauean ateratzea, eta horrela egin
zuten. Jolasten ari zirela, gizon bat agertu
zen, guztiak oso beldurtuta geratu ziren eta
etxeetara joan ziren. Hurrengo goizean,
hizketan ari ziren eta gauean ikusitako pertsona bera ikusi zuten,
konturatu ziren herriko gizona zela. Gau guztietan ateratzen ziren ea
ikusten zuten gizon hura, baina ez zekiten nor zen. Goizeetan, herritik
joaten ziren baina ez zuten ezer ikusten, gizon asko ikusten zituzten
baina esaten zuten ez zirela pertsona hoiek. Orduan, jarraitu zuten gau
guztietan ateratzen, baina batzuk ez ziren ateratzen, beldurra
zeukatelako. Aspertuta zeudenez joan ziren etxera eta goizean pentsatu
zuten bidai bat egitea. Gurasoei esan zieten eta Perura joan ziren
Aitorrekin egoteko eta gertatutako gauza guztiak kontatzeko. Laurak,
grabatu zuen gizonaren historia. Uztailean, joan ziren Perura eta han
gelditu ziren hilabete bat. Gertatutako gauza guztiak kontatu zioten eta
triste geratu zen, gurasoei baita ere kontatu zioten eta esaten zuten,
historio polita zela. Han gauza asko ikusi zuten, baina ez ziren
beldurrezkoak.
Azkenean, Perun, oso ondo egon ziren
Aitorren familiarekin. Perun, gauza gutxi
zeuden eta gaueetan hitz egiten zuten
Aitor gaizki egongo zela Perun. Hilabete
bat pasa zen eta oraindik Aitor 15 egun
gehiago egon behar zen. Oso gaizki pasatu
zuen Aitorrek, bere lehenengo aldia joaten zela Perura. Bere aiton-
amonak eta guztiak herrira etorri ziren bizitzera eta etxe txiki bat erosi
zuten. Asko joaten zen aiton-amonen etxera, esaten zuelako oso polita
zela. Aiton-amonak, oraindik ez zeukaten lagunik baina hilabete bat barru
lagun asko euki zituzten. Lagunei, kontatzen zien, Perun nola dagoen eta
esaten zuten, han ez zegoela tabernarik eta ogi gutxi jaten zutela.
Primeran pasa zuten bere bizitza osoa eta hortik aurrera lagun asko izan
zuten, jatorrak zirelako. Aitor, Laurak, Mikel, Amaia eta Ander bizitza
primeran joan zen eta gero eta lagun gehiago izan zituzten.
Hortik aurrera urtebetetze eta guztiz ospatzen zuten eta istorio
asko kontatzen zituzten, gauza asko gertatzen zitzaizkielako guztiei.
Nuria Perez del Notario
Nire Istorioa Bazen behin herri bat 100 pertsonekin. Baina pertsona horietatik bat
ez zen pertsona. Bera Lami erregea zen, oso potere haundiak zituen
eta berak nahi zuena ekartzen zioten: Pertsonak, Ura, Hamburgesak,
Pastelak, Tarta… Lami erregeak zeuzkan mamarru
batzuk eta mamarru horiek berak nahi
zuena emanten zioten: Dirua, Zapatak,
Trajeak… Egun batean Lami eregeak
Alkateari eskatu zion herriko neska politena
eta Alkateak esan zuen baina nola emango
dizut nire anaiaren neska? Eta Lamiak esan
zion: Ez badidazu ekartzen sure semeak eta zure neska hilko ditut.
Alkateak esan zuen: Bale, nire anaiaren neska emango dizut baina
ondo tratatu. Beste egunean neska Lamiaren etxean zegoenean
Lamiak esan zion zuk egidazu sopa bat eta ez badidazu ondo
egiten hilko zaitut. Neskak esan zion bale, sopa egingo dizut, baina
ez egin minik mesedez. Neskak pentsatu zuen eeeeeh? Sopa pozoitzen
badut, Lamia hilko da ezta??? Orduan neskak sopa egin zuen eta
Lamiari eman zion. Lamiak esan zion: Ummmm ze gosoa!! Eta neskak
esan zuen eskerrikasko. Lamiak bukatu zuenean esan zuen: zer
uste duzu tontoa naizela ala? nire mamarruek dena esan didate,
sopa hori pozoinduta zegoela eta ni hiltzea nahi zenuela.
Neskak esan zuen ez, ez, ez, nik hori ez dizut egin ta lamiak
erantzun zion. Joan zaitez kalera eta pentsatu egin duzuna eta
gero sartu pentsatzen duzunean zer egin duzun sartu. Neska
itxaron zuen etxean zaratarik ez egotea.
Neska etxean sartu zen zaratarik egin
barik, lamiak zuen lekuan. Mamarruak ireki
kajoia eta hartu zuen kontu handiarekin
lehiotik korrika joan eta mamarruak hasi
ziren bai, bai, jauna! zure aginduetara eta orduan Lamia korrika batean
altzatu ohetik eta neskaren atzetik korrika hasi zen. Neskak korrika
asko egiten zuen eta Lamiak ezin zuen harrapatu eta esan zuen
mamarruak, neska baino korrika gehiago egin nahi dut eta hori gertatu
zen.
Lamia neskaren atzetik zegoen eta oso azkar egiten zuen
korrika lamia orduan neska mamarruak zeuden kaxa ireki ta
mamarruak bota zituen eta Lamia desagertzen ari zen ura
bezala eta azkenean nexka Erregina bihurtu zen eta oso ondo
bizi izan ziren.
Braian Molina.
BIRA BAT MUNDUARI
Duela urte batzuk, bazen famil ia bat, 2 neska, ama bat eta a ita bat osatzen zutena. Aita arrantzalea zen eta ama nekazaritzan eta etxeko laboretan lan egiten zuen. Neskak 2 ziren, bat 5 urtekoa eta bestea 2 urtekoa. Amak i le oso-oso luzea zuen eta maite zuen bere famil ia , oso jatorra eta bihotz onekoa zen, asko maite zuen natura eta asko erreparatzen zuen. Aitak i le motza eta beltza zuen, begi berdeak zituen, beti a lkondara zuri eta praka marroi batzuekin joaten zen. 5 urteko neska, Maite deitzen zen, i le luzea eta kizkurra zuen marroi kolorekoa, begiak berdeak zituen bere aitak bezelak kamiseta zuri eta falda beltz batekin joaten zen. 2 urteko neska, Maialen deitzen zen, i le motza koletekin eta laranja zuen, begi marroiak zituen, soineko urdin batekin joaten
zen.
Famil ia sakabanatu zen, ama gaixotasun bitxi batengatik hi l zen eta handik gutxira a ita etxetik joan zen. Maite eta Maialen bakarrik geratu ziren. Maitek zerbitzari lana aurkitu zuen eta Maialenek, bere amak egindako lanak
egiten zituen. Maitek erakutsi zio lako.
Egun batean, Maitek bere aita bi latzera joatea erabaki zuen, maletak egin eta mundu osotik bi latzera joan ziren. Ez zuten dirurik eraman, orduan oinez joango ziren. Lehenik, Egiptora ir itsi Ni lo ibaia ikusi zuten. Egiptoko jendeak
mesede bat eskatu zien, esfingea bukatzen laguntzea, horren ordez dirua, janaria , ura eta lo egiteko lekua emango zizkiten. Maite eta Maialenek baietz esan zieten eta 2 astetan esfingea bukatuta zeukaten. Ondoren New Yorkera ir itsi ziren eta jendeak l ibertateko estatua bukatzen laguntzeko eskatu zien, horren trukez Egiptoko jendeake skaini zien guztia emago zieten, 3 astetan bukatu zuten. Gero dirua zutenez hegazkin bat hartu zuten Pariseraino eta beste mesede bat, Eifel dorrea bukatzen lagutzeko eskatu zieten, honetan 4 aste pasatu zuten egiten, taxi bat hartu eta Txinara joan ziren eta harresi handia egiteko eskatu zieten, hemen 4 hi labete zeramatzaten. Klaro ez Egipton , ez New Yorken, ez Parisen eta ez Txinan, ez zen bere aita agertzen. Indiara ir itsi ziren eta Tag mahala ikustera joan zirenean enperadorea ikusi zuten. Maiteri ezaguna iruditu zitzaion gizon hori , orduan hurbi ldu eta konturatu zen nor zen, BERE AITA ZEN ! Diru asko irabazi zuenez enperadorea bihurtu zen eta bere alabataz ahaztu zen.
Azkenean dena ondo atera zen, Maitek eta Maialenek ez zuten gehiago lan egin eta bere aita aurkitu zuten eta Indian bizitzen geratu ziren.Eta hala bazan edo ez bazan sar dadi la kalabazan eta atera dadi la gasteizko plazan.
SHEILA HERNANDEZ
EZPATA ETA ANIMALIA MAGIKOA
Bazegoen herri txiki bat Mendi Altu izenekoa. Jendeak esaten zuen magikoa zela bi gauzengatik: animalia magikoak zituelako eta ezpata magiko bat zegoelako. Bazegoen herri hartan lehenago errege bat eta bere animalia magikoa Idi deitzen zena. Idik zeukan energia bat oso poteretsua. Erregeak esan zion ezpata aldatu behar zutela lekuz eta bere energia behar zuela, bestela sorte txar -txarra etorriko zen jendearentzat. Idik baietz esan zuen eta hori egin zutenean sorte-txarra joan zen.Erregea hil zenean bost egun pasa eta gero, Idi bakarrik geratu zen 1.000 urte eta oraindik bizi da. Egun batean Pello eta bere lagunak Violeta eta Ander herri horretara, Mendi altura joan ziren, ezpata ikusi zutenean Anderrek istorioa kontatu zion eta Pellok nahi zuen Idi aurkitu ikusteko nolakoa zen. Baina beraiek ez zekitena zen, Idi gardena egin ahal zela.
Pello eta bere lagunak ezpataren bila abiatu ziren. Bat-batean zarata bat entzun zuten eta Pellok Idi ikusi zuen. Idi gardena egin zen beldurra zuelako baina denbora pasa eta gero lagunak egin ziren. Egun batean Deimon izeneko mutil
batek Idi harrapatu zuen , eta esan zion bere energia behar zuela ezpata bera zegoen lekura itzultzeko. Idik ezetz esan zuen, baina Deimonek ez zion kasurik egin. Pello eta bere lagunak konturatu zirenean ezpataraino igo ziren eta ikusi zuten Deimon
Idiri bere energia kentzen, eta Pellok esan zion:-Askatu ezazu Idi!Deimonek ezetz esan zuen eta Pellok esan zion :-Mina haundia ematen diozu!
Baina Deimonek ez zion kasurik egin orduan Pellok erantzun zion:-Bestela zorte txarra etorriko da eta Idi hil egingo da !Deimonek erantzun zion:-Hori gezurra da, kondairak baino ez dira.-Ez egiak dira.-Erantzun zion PellokEta Pello bat-batean ezpatatik erori zen. Baino bere lagunek ikusi zuten Pello ezpatatik erortzen, orduan Anderrek hegazkin bat ikusi zuen eta Bioletak esan zion hegazkina hartzea Pello salbatzeko. Salbatu zutenean, Deimonen amak galdetu zien non zegoen bere semea, beraiek esan zuten beraiekin joatea, orduan ama beraiekin eraman zuten. Ezpatara ailegatu zirenean Pellok ikusi zuen Idi min handia ematen ari zitzaiola, hilko zuela . Orduan Deimonen amak adierazi zion:-Ama hori gezurra da , kondairak baino ez dira!-Ez egiak dira! -Erantzun zion Pellok.-Eta Deimonek erantzun zien:-Egiak?-Bai egiak!-Erantzun zion amak.-Orduan Deimonek ezpatari buelta eman zion , bestela sorte txarra ez ailegatzeko eta Idi bizirik jarraitzeko. Buelta eman zutenean Idi oso nekatuta zegoen , orduan lo egitera joan zen .
-Esnatu zenean , Deimonek barkamena eskatu zien guztiei baina batez ere, Idiri mina haundia egiteagatik. Egunak pasa eta pasa ziren eta Idi oso ondo pasatu zuen Pellorekin, Bioletarekin eta Anderrekin Igerilekura joan ziren, futbolean jolastera, baita rugbian , tenisean... etb. Aste bat pasa eta gero agur esateko eguna heldu zen Idi eta besteak oso triste jarri ziren , Idik Mendi altuan geratuko zela eta ta bere Pello lagunak bere herrrira itzuliko ziren. Baina Pellok esan zion bisitatzera etorriko zirela noizbaiten. Pello , Bioleta eta Ander etxera heldu zirenean beraien guresoei , dena kontatu zienten eta oso ondo pasatu zutela esan zieten.
AINARA OLAVE
Animalien salbazioaUrte asko atzera joanda, gezurra ematen badu ere, animalia guztiak
iraungilzorian egon ziren gauza txar batengatik, beno gizon batengatik, istorio hau gertatu zen eta orain kontatuko dizuet.
Bazen behin Araban, Urederraren hastokian, Aizkorri aldean, artzain bat, urte gutxikoa, 11 edo 10 zituen eta pizka bat maltzurra zen. Maltzurkeri asko egiten zituen, baina animaliekin ez zen maltzurra, ikusten bazituen gaizki zeudela: hanka edo hegoa apurtua edo holako gauzak gertatu zitzaizkiela, ardiak ematen zizkion eta joaten zen mendira ardiekin eta egun osoa pasa eta gero animalia gaixoturen bat edo animalia zaurituren bat ikusten bazuen aitari eramaten zion berak sendatzeko.
Egun batean ehiztari bat ikusi zuen eta zuahizka baten atzean jarri zen zen begiratzeko, orduan hartz polit bat ikusi zuen eta ehiztariak hartza hil egin zuen. Mutila mugitu zen eta ehiztariak entzun zuen, mutikoa ikustean hil egin zuen. Handik zebilen arrano batek dena ikusi zuen eta bere etxerantz eraman zuen. Aitak, bere semea hilda ikustean emazteari kontatu zion. Orduan aitak arranoa geratu zuen eta Breka deitu zion. Handik gutxira seme bat izan zuten eta Beowulf izena jarri zioten. Breka eta Beowulf lagun handiak egin ziren, Beowulf Brekaren hizkuntza ikasi zuen eta Brekak kontatu zion zer gertatu zen bere anaiarekin. Asko haserretu zen, animaliaz eta gizakiz osatutako tropa batzuk egin zituen. Ehiztaria ohartu zenean, tropa batzuk egin zituen baina hauek ez zeuden gizakiz osatuta mountroz baizik. Beowulf animalia bakoitzarentzat metalezko armadurak eraiki zituen. Eguna iritzi zenean Beowulf tropa guztia bereganatu zuen eta borroka hasi zen eta
animalien taldea mounstro guztiak hiltzen joan ziren baino gero ez, gero beraiek animalia gehienak hiltzen joan ziren Breka bakarrik utzi arte. Beowulfek eta bere gizonek munstro eta ehiztaria hil egin zuten eta Beowulf eta Breka bakarrik geratzen ziren. Munstroak berbizi ziren eta Beowulfek eta Brekak berriz hil zituzten baina orain lantza berezi batzuekin. Gauza bakarra geratzen zitzaien egiteagatik, egin zuten baina minduta, Eberest mendia igo eta jainkoei eskatu animalia guztiak berpiztea eta dena normalitatera bueltatzea eta horrela gertatau zen.
HUGO DONES
BIZIKLETAZ BIZIKLETAZ LASTERKETALASTERKETABazen behin 12 urteko ume bat Pedro izenekoa. Ile leuna eta
marroia, begi urdinak, sudur txikia, belarri ertainak, aho haundia eta azal beltzarana zuena . Ohianaren erdian bizi zen bere ama eta aitarekin. Etxea egurrez eta lastoz egina zegoen baina oso ondo bizi ziren.Egun batean postaria etorri zen eta Pedro korrika atera zen gutunak hartzera. Gero etxera bueltatu zen eta gutunak ireki zituen, horietako bat lasterketa bati buruz zen eta bere aita lasterketa horretan parte hartu nahi zuen eta parte hartu zuen.
Lasterketa eguna iritzi zen, aita bere bizikleta hartu eta beste guztien atzean jarri zen.
Atera zirenean Pedroren aita besteak aurreratzen hasi zen eta horrela lehena jarri arte. Lehenengo postuan berrogeita lau kilometroz egon zen baina bigarrenarekin helmugara iritzi zen. Azkenengo 100-metrotan Pedroren aita lurrera erori eta
bigarrena zihoana bere gainean erori zen, biak ospitalera eraman zituzten zauriak sendatzeko. Han lau hilabete eta erdi egon behar izan zuten. Hurrengo lasterketa bost hilabete barru zen eta ezingo zuten ondo prestatu lasterketa. Lau hilabete eta erdi pasa ziren eta Pedroren aita eta beste txirrindularia ospitaletik atera ziren eta lasterketa prestatzen hasi ziren biok batera. Lasterketa eguna iritzi zen eta Pedroren aita eta beste txirrindularia irteeran jarri ziren. Epaileak irteera eman zuenean,
Pedroren aita eta beste txirrindularia oso atzean geratu ziren lasterketa hau oso zaila zenez pentsatu zuten ezin izango zutela irabazi, baina kilometroak eta kilometroak pasatzen ziren bitartean jendea pasatzen hasi ziren. Ihes egin zuen taldeari jarraituz gero harrapatu zituzten eta helmugara iritzi baino lehen Pedroren aita bere laguna eta beste txirrindulari bat ihes egin zuten eta beraiek hiru batera iritzi ziren helmugara eta Pedroren aita esprinean oso txarra zenez azkenengo 100-metrotan ihes egin zuen eta helmugara bakarrik sartu zen, gero bere laguna bigarren geratu zen eta beste txirrindularia hirugarrena geratu zen.
Pedroren aita oso pozik zegoen eta Pedro eta bere ama, baita ere. Horregatik hurrengo egunerako baskari berezia prestatu zuen eta familia osoa gonbidatu zuen baskari horretara eta guztiok oso pozik bizi izan ziren.
IKER CHOUZA
HANDI IZENEKO GIZON HANDIA
Bazen behin, Maider izeneko neska bat. Duela bi aste 12 urte bete zuena. Bere aita, ama eta bere nebarekin bizi zen. Bere neba txikia zen, 3 urte zituen .
Egun batean, Maiderrek esan zien gurasoei, ea bere urtebetetzea ospatzeko ahal zuen bere lagunak gonbidatu film bat ikustera. Gurasoek baietz esan zuten. Orduan, Maider eskolara joan zenean, bere gelako lagunei esan zien urtebetetzerako ospakizuna eta lagun guztiek baietz erantzun zioten.
Eguna iritsi egin zen, Maiderren lagun guztiek itxaroten zeuden pelikula ikusteko. Maider iritsi zenean lagun guztiak pozik barrura sartu ziren. 3Dimentsiotan zegoen pelikula bat ikusiko zuten. Pelikula ikusi baino lehen, Maiderrek palomitak erosi zituen, gominolak ...Dendatik atera bezain azkar, pelikula ikustera joan ziren .
Pelikula bukatu eta gero, gurasoak kanpoan itxaroten zeuden . Gurasoak esaten ari ziren etxera joateko baina umeek, Maiderren lagunak, ez zuten nahi. Orduan, Maiderren lagunak eta Maiderrek gurasoak gogatu egin zuten eta jatetxe batera joan ziren afaltzera guztiak elkarrekin . Denek, bokata bat afaldu zuten . Maiderrek eta lagunek
bokata bukatu bezain laister izozki bat jan zuten. Afaltzen bukatu zutenean, ordaindu eta bakoitza etxerako bidean abiatu zen. Guztiak hurbil bizi ziren . Maider eta bere lagunak gurasoak baino aurrerago zeuden, eta bat-batean zebra bidean gelditu ziren, ume guztiak, semaforoa gorria zegoelako eta gizon haundi bat ikusi zuten zebrabidea gurutzatzen. Ume guztiek beldurtuta pauso bat atzeruntz egin zuten. Gizon handi hori, pauso batez zebra bidea pasa eta mendira abiatu zen. Umeak beldurtuta gurasoengana joan ziren. Gurasoek ez zuten sineten, farre egiten zuten . Umeek ezer esan gabe beraien artean, bakoitza bere
etxera joan zen. Gurasoek esaten zuten pelikula ikusi zutelako zela .Hurrengo egunean, Maider eta bere lagunak eskolara joan ziren. Hamaiketakoa jaten ari zirenean, Maiderren lagun batek esan zuen ea zergatik ez ziren joaten mendi horretara, gizon hori joan zen mendira. Denek baietz esan zuten. Gizon hori berriro ikusteko eta erreala ea zen jakiteko mendi horretara joan behar zirela, gizon handi eta indartsua han bizi behar zelako .
Hurrengo egunerako geratu ziren, goizean-goiz gurasoek ez konturatzeko. Maider etxera joan zen motxila prestatzera, arratsalderako .
Eguna iritsi zen, Maider seietan altxatu zen , sei terditan bere lagunekin geratu zelako. Sei terditan lagun guztiak Maiderren etxera iritsi ziren . Maider atea itxi eta etxetik irten zen . Mendira abiatu ziren. Geldialdi asko egin zituzten eta bat-batean, konturatu ziren lurrean aztarnak zeudela, oso handiak . Ume guztiak pentsatu zuten gizon handienarenak zirela eta aztarnak jarraitu egin zuten.
Aztarnak bukatu egin ziren, eta bat-batean burua guztiek batera altxatu zuten, eta etxe handi-handi bat ikusi zuten. Aurrera joan ziren, ate ondoan jarri ziren eta konturatu egin ziren leiho batetik gizon handia ikusten ari zela zer egiten zuten. Umeak oihuka eta beldurtuta, korrika hasi ziren. Gizon handia negarrez hasi zen, ez zuelako nahi umeak beldurtu eta joatea. Gizon handi-handiak esan zien gelditzeko piskat batean eta umeak beraien artean begira hasi ziren. Azkenean, umeak geratu ziren uste zutelako gizon handia pertsona oso ona zela .
Gizon handia bere bizitza kontatu zien umeei: Handi deitzen zela, jende guztiei beldurra ematen ziela bere izaeragatik... eta bat-batean negarrez hasi egin zen . Bere tantak euria egiten zuen bezala ziren eta umeak triste jarri ziren Handi horrela ikustean, triste. Handik ume guztiei bere etxe handia erakutsi zien eta esan zien bera oso bakarrik sentitzen zela etxe handian eta esan zien umeei ezin zutela inori kontatu bera hor bizi
zela edo existitzen zenik . Ume guztiek esan zuten ez ziotela inori esango Handi hor bizi zela edo existitzen zenik .
Maiderrek erlojua begiratu zuen eta konturatu zen 8:30ak zirela eta ia-ia ikastolara joateko ordua zela. Handiri agur esan zioten eta ikastolara abiatu ziren menditik jaitsi bezain laister.
Guraso guztiak konturatu ziren bere seme-alabak ez zeudela bereien ohean goiz hartan eta denak beldurtuta eskolara joan ziren ea hor bazeuden. Bat-batean, konturatu ziren kale batetik zetozela denak ikastolara joateko. Ume guztiak gurasoak ikusi zutenean urduri jarri ziren. Guraso guztiak beraiengana joan ziren eta denak galdezka hasi ziren ea non egon ziren jakin nahian. Ume guztiek esan zuten paseo bat ematera joan zirela mendira. Gurasoek dena sinestu zuten eta umeak eskolara abiatu ziren .
Hilabete bat pasa eta gero, mendira irteera bat egin zuten, gela osoa. Mendira igo zirenean Handi ez zegoen, ez bere etxea ezta bere aztarnak ere. Umeak elkarri begira hasi ziren, ez zuten sinesten. Handi joan zen beste herri batera edo ez zen existitzen .
ETA HALA BAZAN EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA GASTEIZKO PLAZAN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
MIRIAM PAGONABARRAGA