Coulant

Post on 14-Aug-2015

22 views 4 download

Transcript of Coulant

COULANT

Txokolatezkoa

4 arrautza Fondant txokolatezko 115gramo 75gramo gurina 75 gramo azukre 75 gramo irina Kakao (edo Cola cao) apur bat AUKERAKOA

Osagaiak

Neurgailu ontzia edo baskula bat Koilarak Labana/ganibeta Barillas batzuk [ez badituzu sardexka erabili] Bol 1 Mikrouhin labea edo kazola txiki bat berotu ahal den bol

batekin Behe bat (tamiz) [ez baduzu iragazki bat erabili (gure

kasuan bezala)] Flan-ontziak Hozkailua edo izozkailua (denboraren arabera) Labea

Beharrezko tresnak

4 arrautzak bol batean jarri. Azukrea gehitu.

Bi osagai hauek ONDO NAHASTU barillas batzuk erabiliz. Txokolatea urtu. Gurina urtu.

Bi osagai hauek urtzeko (bakoitza bere aldetik) bi aukera ditugu:a) MIKROUHINEAN: desizoztu aukeran apurka-apurka, 30

segundoz jarri eta begiratu eta apur bat mugitu, horrela guztiz urtu arte.

b) MARIA BAINUAN: pixkanaka-pixkanaka urtu. KONTUZ! Txokolatean ezin da urik jausi /sartu.

1. urratsa

2.urratsa

1. urratsean genuen nahasketan gurin urtua eta txokolate urtua gehitu.

Nahasketa ondo egin, hau da, osagai guztiak ondo nahastuta geratu behar dira.

3. urratsa

Nahasketara irina gehitu. Irina gehitzean

gomendagarria da behe (tamiz) bat erabiltzea aire gehiago sartzeko.

Dena ondo nahastu.

4. urratsa

Coulantak labean sartuz gero flan-ontzietan itsatsita ez geratzeko … Flan-ontziak gurin apur

batekin igurtzi edo koipetu. Flan-ontzietan kako apur

bat bota. Kakorik ez izanez gero, irin

apur bat erabili daiteke, baina gero Coulant-ak apur bat zuriago gera daitezke.

5. urratsa

Flan-ontziak nahasketarekin ia-ia goraino bete.

6. urratsa

Nahasketa flan-ontzietan dagoela jalkitzen utzi. Bi aukera:

a) Hozkailuan 12 orduz.b) Izozkailuan 2 orduz.

Izozkailuan eginez gero, 10 minutu lehenago atera apur bat epeltzeko.

Labea aurretik berotzen jarri 200ºC-tan.

7. urratsa

Labean sartu gutxi gora behera 10 minutuz. OHARRA: aholkagarria

da lehenengo bakarrik bat sartzea, eta moldetik ateratzean oso urtuta badago oraindik hurrengoak denbora apur bat gehiago izatea, aldiz, barrukoa urtzen ez bada apur bat gutxiago.

8. urratsa

Labetik atera(punta batez ingurukoa askatu)

Buelta eman(koilara batez kolpetxo batzuk eman)

On egin!