Post on 31-Jul-2015
EGIPTIAR ARTE IRUDIKORRAK
FUNTZIOA
EZAUGARRIAK
ESPAZIOAREN KONTZEPZIOA
TIPOAK - GAIAK
• Jainkoaren eta erregearen aintza gorestea.
• MIKROKOSMOS bat, beste mundu bat sortzea.
Irudikatze antinaturalista eta estereotipatua; forma
eskema zehatz batzuen errepikapenean oinarritzen da.
• Iraunkortasuna artearen bidez artearen bidez
errealitatea iraunkorra izatea nahi dute;
esentziaren, formen aldaezintasunaren bilaketa.
• Azalera laua
• Aurrekotasunaren legea
• Idealismoa / Kanona Ez da natura imitatzen. Irudiak
erregelen eta kanonen ondorio dira (ez artistaren
gustuaren ondorio); hieratikotasuna, formen
geometrizazioa, aurpegi, jarrera espresio gabeak,
almendra itxurako begiak …
• Perspektiba okerraren legea
• Hierarkia legea
2D artelanak gehienetan muralak, arkitekturarekin lotuta.
• Distantzia bakarra planoaren paraleloa: ez da sakontasuna irudikatzen, espazioari buruz pentsatzen.
• Hondoa neutroa; irudiak gainean jartzen dira eta idazkera hieroglifikorako balio du.
• Konposizio sinplea: figuren justaposizioa + eszenak bineten bidez
• Oinarrizko perspektiba: figuren gainjartzea + cavalieri perspektiba
Arte irudikorrak jainkoak eta faraoiak goresteko dira; hauen zeregina balore
sozial finkoak erakustea da. Ondorioz tipoak ez dira aldatzen.
• Banakakoak: ugariena erregea edo beste pertsonaia zutik, hanka bat
bestea baino aurrerago duela ia beti edo eserita (eskribauak…);
eskuak izter gainean, gorputzari atxikita bere luzetasunean edo bat
bularraren kontra izaten zituzten.
• Taldeak: Faraoia + emaztea: eskuak elkarturik konposizioaren erdian;
emaztea senarra bizkarretik/besotik helduta; senarra jarrita + emaztea
zutik, seme bat edo gehiagorekin.
• Eguneroko bizitza: estatuatxoak ogibideren bat betetzen, hil
ondorengo bizitzarekin harremana; errealismo handiagoa.
• Ehiza gaiak, arrantza, oturuntzak … nagusienak zerbitzariak
eginkizunak betetzen
• Hil ondorengo bizitza / heriotzarekin lotutako gaiak: Indar gaiztoen
garaipena hildakoaren alde, Anubis jainkoa zerraldoa baltsamatzen…
• Jainkoen historia, gudak: garaipenaren adierazle, hilobietan sarritan.
- ESKULTURA EXENTOA
EZAUGARRIAK
INPERIO ZAHARRA
INPERIO ERTAINA
• Xehetasun gutxi ezaugarri anatomikoei dagokionez
• Arropek zimurdura gutxi azaltzen dute:
o Gizonezkoetan irmotasun sentsazioa.
o Emakumezkoetan gorputzari itsatsita.
• Aurpegiak espresio gutxi (irribarre arkaikoa), begirada infinituan galduta (ikuslearen begiradaren
gainetik)
o Zenbaitetan gizatasun gehiago (herriko alkatea): goi mailako pertsona ez denean,
idealizazio gutxiago azaltzen dute.
• Besoak gorputzari lotuta (gelditasuna)
• Polikromia (batez ere egurrean)
• Perspektiba ez dute lantzen
• Faraoiaren errepresentazioa:
o Hieratikotasuna + idealizazioa
o Eskematikoa
o Handitasunera joera
o Denboratik at
o Begiak kristalezko arrokak
o Jainkotasuna adierazten duen bizar faltsua
o Aurrekotasuna
o Mugikortasun eza (zurruntasuna)
• Beste errepresentazioak:
o Ez dira irudikapen hain formalak/ofizialak
o Naturalismo gehiago, idealizazio gutxiago
• Inperio Zaharreko ereduak jarraitu nahi dituzte
• Faraoiaren irudikapena:
o Eskultura monumentala eta arkitektonikoa
nabarmentzen da → Erregeak bere boterea
erakutsi behar du etsaiei aurre egiteko
o Erregea denborarekin lotuago dago (adina)
• Beste errepresentazioak:
o Egurrezko estatua txikiak ere ugariak dira
eguneroko bizitzako errealitatea, eszenak
irudikatuz (zerbitzariak, maketak)
• Kubo estatuak ere aipagarriak izango dira
INPERIO BERRIA
AZKEN ALDIAN - BEHE GARAIA
GREZIAR ETA ERROMATAR GARAIA
• Faraoiaren errepresentazioa inperio zaharrean
antzera:
o Arkaismoak, formalismoa, hoztasuna,
akademizismo ofiziala azaltzen ditu
o Estatuari kolosala (pilonoetan …) mukulu
biribilekoa baino gehiago nabarmenduko da
• Ekialdeko eragina:
o Barne errealitatea irudikatzeko joera
o Idealtasuna ezaugarri berriekin batera dator:
dotoretasuna, forma eta lerroak leundu egiten
dira (bekainak, ezpainak, begien ingerada,
silueta)
• Samurtasuna eta naturaltasuna azalduko da artean
(Akenathonen garaia)
• Umea besoetan duen irudia sarritan azaltzen da
• Kubo eskultura arrunta bilakatzen da, azalera
lauetan idatziak eginez
• Ezegonkortasun politikoa → IRAULTZA (arlo orotan) =
Aldi honetan ezaugarri nagusiena
• Antzinako ereduak jarraitzen dituzte orokorrean
• Faraoien kanona eraldatzen da (adinaren aztarnak)
• Erretratuak azaltzen dira
• Eskultura egiptoar eta greziarraren sintesia
• Amaieran greziar eskultura helenistikoa gailentzen
da
- BAXUERLIEBEA ETA PINTURA
EZAUGARRIAK
INPERIO ZAHARRA
INPERIO ERTAINA
• Marrazkia, kolorearen gainetik gailentzen da
o Marrazkiaren trazua pintura beltzarekin estaltzen da
o Trazuak oso ziurrak eta definituak dira
o Kolore lauak erabili ohi ziren oro har
• Eguneroko gaiak + heriotza ondorengokoak irudikatzen dira
• Konposizioan konbentzionaltasuna
• Aurrekotasunaren legea
• Perspektiba okerraren legea
• Ez da erabiltzen perspektiba sakontasuna irudikatzeko, gainjartzea/tamaina desberdinak baizik
o Ez dago espazioa /sakontasuna irudikatzeko ardura berezia
• Tamaina desberdinak hierarkia azpimarratzeko ere (hierarkia legea).
• Lehen erliebeak dinastien aurretiko garaikoak dira
• Silexezko/marfilezko labanen heldulekuak, mazoak,
faraoien izenekin estelak, hilobietako erliebeak
(eguneroko eszenak …), arbelezko paletak
• Erliebea eta pintura batera doaz
• Mastabetako hormak ziren euskarri erabilienak
pinturarako
• Konbentzionalismoak (…)
• Mukulu biribileko eskultura nahiago dute
• Erliebea → hilkutxetan eta tenpluetan
• Pintura → hipogeo barruan batez ere
• Askatasun handiagoa dute irudikapenek
o Pertsonaiek jarrera dinamikoagoak
o Eszena konplexuagoak
INPERIO BERRIA
AZKEN ALDIA - BEHE GARAIA
GREZIAR eta ERROMATAR ALDIA
• Tekniken garapena eman zen
• Tenpluetako pilonoetan + hilobietan gai berdinak
azaltzen dira
• Faraoia estatuaren buru eta heroia da
o Gizarte segurtasuna erakusten duten
gaiak nagusitzen dira: jaiak, oturuntzak,
natura, lorategiak, aintzirak, loreak,
fruituak, arrantza, ehiza, intimoak,
emakumearen gorputza (erotikotasuna),
heriotzaren aurrean sufrimendua
(hiletariak) …
o Tenpluetako erliebetan faraoien ekintzak
irudikatzen dira (belikoak …)
• + Ekialdeko eragina… (ikusi mukulu biribileko
eskultura…)
• Atzera begiratzeko joera (lehenaldia) eta persiarren
eragina nabaritzen dira behe garaian
• Greziarren eta erromatarren eragina nahasten dira
azken aldietan: naturalismo gehiago izango dute
irudiek
ARTE APLIKATUAK
- URREGINTZA
EZAUGARRIAK
- ZERAMIKA ETA BEIRA
EZAUGARRIAK
- LIBURU ILUSTRAZIOA
EZAUGARRIAK
• Urrea oso preziatua zen (izaera sinbolikoarengatik)
o Jainkoen metala, eguzkiaren haragia (ustel ezina)
…
• Gauza sakroak → urrezkoak, urreaz estaliak izan behar
zuten
• Altzariak, bitxiak, tenpluetako ateak, guda-gurdiak …
• Bitxiak teknika ezberdinez lantzen ziren (zizelatua, filigrana,
inkrustazioa)
• Inperio Berrian maisutasun teknikoa azaldu zuten zeramika
beiratuaren teknikan
• Zeramikak funtzio erlijiosoa eta erabilgarria zituen
• Beira ez da gardena (opakoa): harri sasi- preziatuen itxura
du
• Kutunak, figuratxoak, ontziak …
• Papirozko erroilu pintatuak (hildakoen liburuak)