Post on 08-Mar-2016
description
Nahia Fernández
Irantzu Urdaibai
5. maila
Orain dela bi mila urte Egipton Hafadu izeneko
faraoi bat zegoen, oso harroputza zen . Berak Egiptoko
irudiak, monumentuak eta horrelakoak, bere antza izatea
nahi zuen, baina herritarrek ezin zuten jasan bere
harrokeria. Horrela ba urte batzuk pasatu ziren.
Egun batean Egiptoko herritarrak beragana joan ziren
kexaz ezin zutelako gehiago jasan. Baina piramidera joan
zirenean han ez zegoen faraoia. Horrela egon ziren egun
askotan eta faraoia ez zen inondik agertzen baina eurek
ez zuten amorerik eman.
Bi urte pasatu ziren eta faraoia ez zen inondik agertzen. Azkenean
asperturik zeudenez errenditu nahi zuten, baina gazte ausarta
batek esan zuen ez errenditzeko, aurkituko zutela faraoia eta
horrela harrapatzen zutenean zigortuko zutela. Eta ez ziren
errenditu, baina gazte batek, asperturik, ezin zuen gehiago, eta joan
egin zen.
Bidetik etxerantz zihoala oihu beldurgarri bat entzun zuen eta
korrika abiatu zen, oihu hori zetorren lekura hurbildu zenean
amildegi baten zegoela ikusi zuen baina ez zuen inor ikusten.
Bat-batean, zerbait misteriotsuak sakatuz, amildegitik behera jauzi
zen.
Hortik aurrera jendeak pentsatzen zuen faraoiaren espiritua izan
zela sakatu ziona eta inor ez zen gehiago hurbildu amildegi
horretara eta “Faraoiaren amildegia” izendatu zuten.
EGONGO AL DA GURE ARTEAN FARAOIAREN ESPIRITUA?