Post on 12-Jun-2015
description
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
22
Aioba
Addonia
AjeArruti.com
A-V-S Added Value Solutions
Berritek
Berrituz Servicios Informaticos
Bitek
Bizikide
Breaking Molds
Buzzko
Bunt Planet
Cargatronic
Civitas 21
Datik
Delifunart
Deskontu
Detalent
Ekiona
Enigmedia
Especialvista
Farsens Solutions
Garena Asesoramiento y Formación
GorkaG
Gorka Labarga
Graphenea
Hagoos
IE Team
In-Metals
Iurismatica
Laboratorios Miramón S.L.
Mamikin
Maquinaria y Vehículos Urola S.L.
Metallied Power Solutions S.A.
Mexxi Administracion
Move Branding
Musicanaiz
Oianko Txoperena
Najaraba.com
ONGi
ProsumerLab
SAYYES D+I
Sinnple
Synergica
Ubiquads
Wattiocorp
WaveGarden
Proposamen hau Adegiren Ekintzaile Foroak egin du eta enpresa hauek osatzen dute:
• LABURPEN BETEARAZLEA
• 1. EAE-KO EKINTZAILETZAREN ERRADIOGRAFIA (2011)
• 2. LANEKO ILDOEN ARGUDIOA ETA PROPOSAMENA
• 2.1. Abiapuntua: EKINTZAILEA
• Ekintzaile izatea Gipuzkoan
• Kultura eta gizartea
• Hezkuntza: ekintzailetzaren etorkizuna
• 2.2. Ingurunea: EKOSISTEMA EKINTZAILE entzutetsua
• 1. Kultura eta giro soziala
• 2. Soiltzea, ekintza, inpaktua
• 3. Lidergo partekatua: publiko-pribatua
• 4. Ekintzaileen prestakuntza
• 5. Giza kapitalaren mugigarritasuna eta konektagarritasuna
• 2.3. Helburua: ENPRESAKO LEHIAKORTASUNA
• 1. Burokrazia gutxitzea
• 2. Zergak eta administrazio publikoak
• 3. Finantzaketa
• 4. Giza kapitala
• 5. Erantzukizun mugatua (Kaudimen-gabeziari buruzko legeria)
• 3. ONDORIOAK
• 4. BIBLIOGRAFIA ETA OHARRAK
4
8
9
9
10
10
11
12
15
15
16
17
17
18
20
20
21
21
22
23
25
AURKIBIDEA
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
4
Adegiko Ekintzaileen Foroa osatzen dugun ekintzaileok partekatutako hausnar-
ketaren ondorioz sortutako “Gipuzkoa ekintzailea garatzeko Proposamen Ire-
kia” izeneko lan-dokumentu honen bidez, Gipuzkoako gizarteari gure esperien-
tzia, ikuspegi eraldatzailea, ezagutza eta balioak eskaini nahi dizkiogu aldaketa
sakonak jasaten ari garen uneotan.
Gure proposamena egiteko, hainbat datu-iturriren azterketa egin dugu (ikus
bibliografia) egun ekintzailetzak Euskadin bizi duen egoeraren irudia erakuste-
ko asmoz. Horretarako, bereziki azpimarratu ditugu Global Entrepreneurship
Monitor (GEM) ikerlaneko datuak. Horrekin lotuta, ekintzailearen batez besteko
profila honako hau dela ikusi dugu: adin ertainekoa, sektore helduetan nego-
zioa abiarazi duena, gaitasun handia duena, kapitala sustatzaileak edo haren
ingurukoek jarri dutena, eta enpresaren neurria mikroETEa dena.
Ekintzailetzaren abiapuntuko egoeraren oinarria atera ahal izateko, ezinbeste-
koa da ekintzaileak inertzia berriak sortzeko betetzen zuen oinarrizko eragile
gisa betetzen duen rola ulertzea. Lehen atalak ekintzaileen jarrera, abilezia,
gaitasun eta motibazioak azpimarratzen ditu bereziki; izan ere, proiektuak sor-
tuta, eragin positiboa izaten dute eskualde bateko ekonomiaren dinamismoan.
Enpresaburuen irudiaren prestigioa modu sozialean handituko duten balioak
zabaltzeak duen garrantzia kontuan hartuta, ikerlan ugariek agerian utzi dute
ordea, bilakaera oso ahula dela. Kultura eta arau sozialak oraindik ere oztopo
dira, katalizatzaile izan beharrean. Horrenbestez, arriskuak hartzeko beha-
rra, porrotarekiko tolerantzia eta enpresaburuaren irudia goratu ahal izateko,
ezinbestekoa da heziketa arloko ekintzei eta komunikazioari lehentasuna ema-
tea ekintzailetza etapa goiztiarretatik hasita bultzatu ahal izateko.
“Ekosistema ekintzaile entzutetsua” izeneko atalean, aldiz, inguruneak betet-
zen duen rol garrantzitsua aztertuko dugu jarduera ekintzailean duen eragina
dela eta. Ekosistemaren rola oinarrizkoa da portaera ekintzaileak ahalbidetuko
dituzten aukerak, gaitasunak eta balioak izateko. Ingurunearen azterketa
ikusita, ezinbestekoa da onartzea ekosistema sistema konplexua dela. Eskualde
bakoitzean oso modu ezberdinean eragiten duten aldagai ugarik osatzen dute
ekosistema hori. Hori dela eta, defendatzen dugun lehen ideia hauxe da: ezin
daitezke beste eskualde batzuetan hartutako erabakiak kopiatu, lurralde mai-
lako dinamikak oso ezberdinak baitira. Isenberg-ek eta Bankinter Fundazioaren
azterketak eskaintzen duten testuingurua kontuan hartuta, gizarte ekintzaile-
rantz aurrera egin ahal izateko lehentasuna duten bost laneko ildo proposatu
ditugu. Hauek dira bost ildo horiek jasotzen dituzten beharrak: kultura eta
giro soziala aldatzea; burokrazia soiltzea (ekintzara eta inpaktu ebaluagarriak
lortzera berriro zuzendu beharko litzateke); lidergo publiko-pribatu partekatua
bultzatzea; bizitza osoan egin beharreko heziketa-prozesuen alde egitea; eta,
azkenik, sistemaren eta giza kapitalaren mugigarritasunaren eta konektagarrita-
sunaren alde egitea.
Proposamena jasotzen duen azken atalak enpresako lehiakortasuna lantzen du.
Bertan, sortu berriak diren enpresek eta hazkunde-prozesuari aurre egin behar
diotenek lehiatzeko eta eragingarri izateko duten gaitasunean eragin zuzena
LABURPEN BETEARAZLEA
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
5
duten oinarrizko esparruak daude garatuta. Enpresako lehiakortasuna hiru
ikuspegitatik ulertzen dugu: enpresako beharrak uztartzen dituena, hazkundea-
ren eta iraunkortasunaren oinarri gisa lankidetza onartzen duena; eta, azkenik,
lurraldearen balioa enpresa-proiektu bat garatu ahal izateko aktibo gisa ulert-
zen duena. Ikuspegi hirukoitz horretatik abiatuta, bost esparrutan erreforma
espezifikoak egin behar direla uste dugu: burokrazia gutxitzea, zerga arloa eta
administrazio publikoak erreformatzea, finantzaketa errazteko beharrak, giza
kapitalak enpresan duen balioa eta, porrota gertatuz gero, norberarekin ondare-
erantzukizuna ez zigortzea lortzea.
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
6
PROPOSAMENAREN ZERGATIA
Adegiren Ekintzaileen Foroa pertsona ugarik osatzen dute eta hauxe da haien
ezaugarri komuna:
• Enpresako proiektua, negozio-ideia, sortu izana edozein juridikotan.
• Ekintzailetza gure proiektuekiko eta partaide garen gizartearekiko konpromi-
so-jarrera gisa bizitzera bultzatzen gaituzten ezaugarri pertsonalak partekat-
zea, gure jardueratik eratorritako irabazi ekonomiko legitimoaz eta desiratuaz
haratago.
Gizartearekin dugun oinarrizko lehen ekarpena lanpostuak eta aberastasuna
sortzea direla uste dugu. Hortik abiatuta, gure proiektu eta enpresetako kide
diren pertsonekin batera sortu nahi ditugu laneko harremanak izateko modu
berriak: gardenak, konpromisoa biltzen dutenak, meritukratikoak, berdinta-
sunezkoak, horizontalak... Horietan, alderdi guztiek bakoitzak egindako ekarpe-
naren eta merituaren arabera irabazi beharko lukete.
Foro hau osatzen dugunok urtebete daramagu ekintzailetzaren inguruko
esperientziak, bizipenak, arrakastak eta porrotak partekatzen, eztabaidatzen
eta lantzen. Taldea anitza eta kide ugari biltzen dituena da. Ekonomia-sektore,
enpresa-tipologia eta garapen-egoera (sortzea, sendotzea, haztea) ugaritako
ordezkaritza zabala du. Beste nolabait esanda, ezagutza ugari pilatu dugu. Eta
hori administrazioarekin, gizarte-eragileekin eta, oro har, herritarrekin partekatu
nahi dugu, ekintzailearen euskarri den ekosistemako oinarrizko alderdia osatzen
baitute.
Erabilgarritasun publikoaren filosofia eta metodologia dira gure inspirazio-
iturriak. Hau da, komunitate anitza eta arduratsua osatzen duten, eta erabakiak
hartzeko gaitasuna eta boterea duten eta gure ondoren iritsiko direnei ekintzai-
letza erraztuko dieten neurriak har ditzaketen pertsonei entregatzeko bokazioa
duten pertsonek osatzen duten elkarrekin sortzeko modua da gure inspirazio-
iturria.
Erabilgarritasun publikoaren definizioan komunitate batek, mesede kolektiboa
lortzeko helburuarekin kudeaketa-eredua ezarrita, sortzen duen baliabidea
dela ikusten badugu, deskribapen horrek gurekin bete-betean bat egiten duela
uste dugu. Esan dugun moduan, gure ezagutza ekintzaileen komunitate gisa
eta ikuspegi eraldatzailea eskainita haztea da gure helburua. Garai likidoak,
konplexuak eta etengabe aldatzen ari direnak bizi ditugu. Hori dela eta, be-
harrezkoa da iraunkorragoa eta berritzaileagoa den sistema ekonomiko eta
produktiboarekin gizarte hobea eraikitzen asmatzea.
Gainera, Global Entrepreneurship Monitor (GEM) txostenetik eta gure esperien-
tziatik jasotako Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren erradiografiatik
abiatuta, diagnostikoa eta laneko ildo batzuk eskaini nahi ditugu. Era berean,
egokia eta ezinbestekoa iruditzen zaigu kultur eta hezkuntza arloko balio eta
ukiezinak aipatzea haiek ekosistema ekintzailean duten eragina egiaztagarria
baita. Badakigu azkenaldian, agian, horren inguruko mezu gehiegi ari direla
sortzen eta horrek saturazioko eta sinesgarritasuna galtzeko arriskuak izaten
ditu. Gure ustez, modu kolektiboan barneratu eta ikas daitekeen oinarri solidoa
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
7
eta guztion onura eraikitzeko ideia lantzea da gakoa. Hauxe litzateke gure desio
nagusia: laneko dokumentu bizia eskaintzea, beste pertsona eta eragile batzuei
ideiak jasotzeko, ekarpenak egiteko, kritikatzeko, batzeko eta abarretarako ba-
liagarria izango litzaiekeena. Hori lortuz gero, lan hau ez litzateke hemen hilko,
etengabe berrikusi eta erabili egingo bailitzateke.
Aurrez ere badakigu gure lana ez dela berritzaile izatea proposatutako ideiei,
diagnostikoei eta laneko ildoei dagokienez. Gure bereizgarri nagusia modu
kolektiboan hausnarketa egiteko eta elkarrekin erronkei aurre egin ahal izateko
“kanpamentu nagusi” bihurtu den proposamena egiteko gai izan garela da.
Hori dela eta, ez dugu sektore publiko eta pribatuak egin ohi dituen aldarrika-
penen betiko “check list” zerrenda aurkeztu nahi izan. Bistakoa denez, alda-
rrikapen horiek guztiak ditugu eta, nolabait, nagusien zirriborroa egin dugu.
Proposamen honi bilakaera emateko aukera izango dugula pentsatu nahi dugu
(eta hala uste dugu). Horretarako, Euskadiko ekintzaileen ekosistema hobetzen
eragin zuzena izango duten eragile nagusiekin eztabaidatu nahiko genuke.
NOR DA EKINTZAILEA EAE-N?
NOLAKOAK DIRA HAIEN NEGOZIOAK?JARDUERA
FINANTZAKETA
DIMENTSIOA
EKINTZAILEIZAN DAITEKEENA
EKINTAILEA EKINTZAILESENDOTUA
BATAZ BESTEKO
ADIÑA
35URTE
%42 %58 %41 %59 %36 %64%68,8
%53,2%53
,2k LEHIA HANDIA D
U
77,5%EK EZ DU
NAZIOARTEKO
BEZERORIK
BALDINTZA FORMALAK BALDINTZA INFORMALAK
Iturria:Global Enterpreneurship Monitor Euskal Autonomia Erkidegoa, Txosten betearazlea 2011Eusko Ikaskuntza, Orkestra, 2012
Beharra da arrazoinaguzia
Beste arrazoibatzuk
Aukera da arrazoi naguzia
BATAZ BESTEKO NEURRIA:1,7 LANGILE
4,2 LANGILE
5 URTEKO EPEAN ESPEROTAKO
ENPLEGUA
lehen mailakoikasketak
goi mailakoikasketak
>42 hilabete<42 hilabete
bigarren mailako ikasketak
%5EK BAKARRIKESPERO DU 19LANGILE BAINOGEHIAGO IZANGO DITUAELA 5URTEKO EPEAN TRANSFORMATZAILEA
%24,1
ENPRESEI ZUZENDUTAKO
ZERBITZUAK
%23,8
ERAUZKETAKOA%1,4
KONTSUMORA ZUZENDUTA
%50,6
EKINTZAILEARENTZAKOOZTOPO NAGUZIAK
%1,3
%25,8
%73,1
LEHEN ETA BIGARREN
HEZKUNTZAEKIN
TZAIL
ETZARI
EKITEKO E
SAGUTZ
AK
ETA T
REBEZIAK
MERKATUKO OZTOPOAK
EKINTZAILEENTZAKO
FINANTZAKETA
MERKATU DINAMIKA ARAU SOZIA
LAK
ETA K
ULTURALA
K
AUKERAK
IZATEA
EKINTZ
AILEAREN
BALORAZIO
SOZIA
LA
1. EAE-KO EKINTZAILETZAREN ERRADIOGRAFIA (2011)
1
2
%18
%47
%35
%25
%45
%30
%25
%37
%38
FINANTZAENTITATEAK
BUSINESS ANGELS-AK
3F’s: FAMILY, FRIENDS AND FOOLS
ABIAN JARTZEKO
BEHARREZKO KAPITALA
FINANTZAKETAKO ITURRI NAGUSIAK:
GUZTIA JARRI DU
%50EK
FINANTZAKETA PIXKAT JASO DU
%41,9K
EZ DU EZERJARRI
%8,1EK
ZENBATEKO KAPITALA JARRI
DU EKINTZAILEAK?%18,1 %18,6
%33,4 %29,8
3
EZ DU PRODUKTU
BERRITZAILERIK
BATAZ BESTEKO
ADIÑA
40URTE
BATAZ BESTEKO
ADIÑA
47URTE
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
9
2. LANEKO ILDOEN ARGUDIOA ETA PROPOSAMENA
2.1 Abiapuntua: EKINTZAILEA
Ez dago ekintzailetzarik ekintzailerik gabe. Enpresa bat sortzeko prozesua
bizkorra eta erraza izan dadin baldintza eta gorabehera onenak izanda ere, hori
guztia alferrikakoa izango litzateke aukerak ikusteko intuizioa, sormena, ideia
berritzaileak, iniziatiba, etorkizunerako ikuspegia eta lidergoa duten pertsonarik
ez balego.
Global Entrepreneurship Monitor (GEM) proiektuko ereduaren arabera, ekint-
zailetza da enpresak sortzeko jarduera eta kultura ekintzailea batzetik ateratzen
dena. Horrekin lotuta, ekintzailetza ekonomia baten lehiakortasuna hobetzeko
faktore esanguratsua da eta, era berean, ekonomia eta gizarte mailako dinamis-
mo eta hazkunderako ezinbesteko faktorea da.
Dena den, ekintzaileek ez dute soilik berrikuntza praktikara eramaten; gaine-
ra, ELGAk ekintzailetzaren inguruan kaleratutako datuen arabera, ekintzaileek
eskualde mailako esparruak indartzen laguntzen dute, erreferentziazko ereduak
eta ikerkuntzak aplikatzeko metodoak eskaintzen dizkie hezkuntzari, erakunde
handietan berrikuntzak ezartzen laguntzen dute (barne mailako ekintzailetza)
eta enplegua sortzen dute.
Arrazoi horiengatik eta beste batzuengatik, gaur egun bizi dugun egoera eko-
nomiko eta sozialaren baitan, ekintzailearen izaerak garrantzi berezia eskuratu
du: krisia, langabezia handia eta enplegu-egituran gertatu diren aldaketak direla
eta, gero eta gehiago bultzatu ohi da nork bere lana sortzea ahalbidetuko dion
enpresa sortu ahal izateko bere denbora eta ondarea arriskuan jartzeko gai den
eta, batez ere, lanpostu berriak sortuko dituen pertsonaren profil profesionala.
Hitz gutxitan esanda, negozio berriari ekin dioten pertsonen jarrerak, gaita-
sunak, trebeziak eta motibazioak eragin positiboa izan ohi dute eskualde bate-
ko ekonomiaren dinamismoan.
Horrekin lotuta, ekintzaile bihurtzeko duten motibazioaren eta aldez aurretiko
prestakuntzaren arabera, ekintzaile mota ugari bereiz dezakegu. Infografian
ikusi dugun moduan, ekintzaile bihurtzen diren gehienek bigarren mailako edo
goragoko ikasketak dituzte. Horregatik, atal honetan, unibertsitarioen profila
abiapuntutzat hartuta aztertu dugu Gipuzkoako ekintzaile potentziala.
Enpresen zuzendaritzan eta antolakuntzan prestakuntza espezifikoa duten
EHUko Gipuzkoako campuseko unibertsitateko ikasleen profil ekintzailearen
azterketa konparatiboa jasotzen duen ikerlana oinarritzat hartuta, honako hau
ondoriozta dezakegu gizarte ekintzailea posible izan dadin: “ezinbestekoak
dira maila metaekonomikokoak diren aldagai batzuk eta faktore soziokultural
batzuk, balioen eskala, antolakuntza politiko-juridiko-ekonomikoko oinarrizko
ereduak, kohesio soziala, memoria kolektiboa, aldaketarako, ikaskuntzarako eta
ekintzailetzarako prest egotea, eta enpresaburuaren estatus soziala”.
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
10
Ekintzaile izatea Gipuzkoan
Tradizio historikoa dela eta, Gipuzkoa ekintzaileen lurraldea da. Carmen Segu-
rolak Euskal Geografi Elkargorako (2010) egin zuen Gipuzkoa: XXI. mendearen
hasierako lurralde historikoa ikerlanean honako hau irakur dezakegu: “XXI.
mendearen hasierako... lurralde historikoa tradizio industrialeko esparrua da eta
oraindik ere sektore ekonomiko horretan espezializatuta dago. Iraganetik bere
horretan irauten duten ezaugarri batzuez gain (enpresa txikia eta ertaina, eta
metala arloko adarrak nagusi izatea, adibidez), ezaugarri berritzaileago batzuk
ere sortu dira: enpresen teknifikazioa eta modernizazioa, egitura industrialaren
dibertsifikazioa edo halabeharrez jasan duten nazioartekotze-prozesua”.
Edonola ere, lurraldeko politika eta administrazio arloko erakundeek duela
hainbat bosturteko detektatu zuten gazteen artean espiritu ekintzailea bultzatu
beharra dagoela. EHUren txostenaren arabera, “ekintzailetzako kultura bultzat-
zea eta enpresa berrien sorkuntzari laguntza ematea garrantzizko jarduera-ildo
bihurtu da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publiko ugarien artean
oro har eta Gipuzkoako lurralde historikoan bereziki. Azken urteotan, Euskal
Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio publiko ugarik nabarmendu dute
ekintzaile bihurtzeko eta enpresak sortzeko espiritua bultzatu beharra dagoela”.
Baina ekimen horien emaitzak oraindik ere ez dira oso nabarmenak. EHUko
txosten horretan bertan irakur dezakegu honako hau: “egindako landa-lanaren
ondorio nagusi gisa nabarmendu dezakegunez (...), EHUko Gipuzkoako campu-
sean enpresen zuzendaritza eta antolakuntza arloan prestakuntza espezifikoa
duten ikasleen profil ekintzaileak ertaina-baxua dela ematen du edo, gutxienez,
hori gertatzen da Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetan egindako
beste ikerlan enpiriko batzuetan lortutako profilarekin (Toledano, 2006; Vecia-
na et al., 2000; Díaz et al., 2007) edo ikerlan honetan jaso ahal izan ditugun
beste unibertsitate batzuen inguruko emaitza batzuekin alderatzen baditugu”.
Ekintzailetzaren antzekoak diren karreretako ikasleen % 22k bakarrik aztertu du
bere kontura lan egiteko aukera, adibidez. Horrenbestez, gipuzkoarren artean
espiritu ekintzailea sustatu ahal izateko aurrena zeregin handia dugula ondo-
rioztatzen dugu.
2003an Europako Batzordeak Liburu berdea. Europako espiritu ekintzailea
izenekoa argitaratu zuen. Bertan zehaztuta dagoenez, enpresen sorkuntza
bultzatu ahal izateko beharrezkoa da goi mailako hezkuntzak eta prestakuntzak
enpresaburuaren lanbidearen aldeko jarrera eta sentsibilizazioa indartzea. Ho-
rrez gain, gazteen motibazioa zein gaitasuna, eta enpresa-jardueraren balorazio
soziala hobetu beharko lirateke.
Espiritu horren arabera, hurrengo atalean landuko ditugu enpresaburuaren eta,
horrenbestez, ekintzailearen, haien jarduerak garatzeko garaian oinarri diren
arau sozialen eta kulturalen, eta etorkizuneko ekintzaileak trebatu ohi diren
hezkuntza mailako testuinguruaren balorazio sozialean eragina duten faktoreak
(GEM proiektuko ikerlanetan informalak deitzen zaie).
Kultura eta gizartea
Ekintzailetzaren balioak positibotzat hartzen dituen kultura soziala eskatzen du
ekintzailetzak.
GEM kontzeptu mailako testuinguruak eta ekintzailetzari buruzko literaturak
ingurunearen baldintzei ekintzailetzako jarduera bultzatu ahal izateko eta
lurraldeko garapen ekonomikoan duten inpaktuan funtsezko rola ematen
diete. Horien artean, informalak deitzen zaienek (eta denborak aurrera egiten
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
11
duenean egonkorrak izan ohi dira) gizarte mailako jarrerak, balioak eta kultura
biltzen dituzte.
Gipuzkoako unibertsitarioei buruzko ikerketan Rocher (1985) aipatzen dute:
“kultura nahiko formalizatuta eta ikasita dauden, eta pertsona ugarik parte-
katzen dituen pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko moduen multzo sendoa
da...”. Ekintzailetzaren ikuspegitik, gaur egun, kultura eta arau sozialak bult-
zadarako faktorea beharrean, oraindik ere oztopo dira eta, batez ere, arriskuak
hartzeari, porrotarekiko tolerantziari eta enpresaburuaren irudiari dagokienez.
Azken horrekin lotuta, nabarmendu beharrekoa da Gipuzkoako campuseko
ikasleek balorazio ertaina dutela enpresaburuen estatus sozialaren inguruan.
Horrekin lotuta, ordea, nabarmendu beharrekoa da “inkestari erantzun ziote-
nen artean, balorazio-perspektiba baxua edo oso baxua dutenenen kolektibo
aipagarria dagoela”.
Ekintzaileok enpresak sortzen ditugun eta enpresaburu izatea aukeratzen
dugun neurrian, gure ustez, ezinbestekoa da enpresaburuek berrikuntzak
eraikitzen, enpleguak sortzen, ekonomia dinamizatzen eta lurraldearen gara-
pen orokorra lortzen betetzen dugun rol garrantzitsua ezagutarazi ahal izateko
ahaleginak egitea. Horrekin lotuta, Bankinter Berrikuntza Fundazioko Espainia-
rako Berrikuntza Agenda. Berrikuntza eta ekintzailetza hobetzeko erronkak eta
proposamenak izenekoan gazteei zuzendutako komunikazioari lehentasuna
eman beharra dagoela aipatu dute. Horren helburuak ekintzailetza bultzatzea,
arriskuarekiko gorrotoa gutxitzea, gizalegezko izaera bultzatzea eta bizitzako
aukerak handitzea dira. “Komunikazio horrek zuzendu behar du gure marka-
herrialdearen elementu bereizgarri berrikuntza eta ekintzailetza bihurtzeko
helburu komunaren inguruan kontzientzia kolektiboa sortzeko prozesua.
Horretarako, lana barnean hasi behar dugu, herrialde baitako iritziaren ingu-
ruan jardunez, hasierako ahalegina Espainian berrikuntzako eta ekintzailetzako
kultura garatzera zuzendutako komunikazio-estrategiak diseinatzeko eta abian
jartzeko lanean oinarrituta.
Bestalde, eta nahiz eta azken urteotan enpresaburuei, berrikuntzari eta
ikerkuntzari buruzko informazioak gero eta presentzia handiagoa duen es-
pezializatutako argitalpenetan, gure ustez garrantzitsua izango litzateke ohiko
komunikabideetan inpaktu handiko ekintzailetza arloko arrakastako kasuak
(eta berriro gertatu direnak), enplegua sortu izanaren adibideak eta bokaziozko
ekintzaileen adibideak erakustea. Ekintzailearen bidean porrotak gertatzeko
aukera normalizatu eta ekintzailetza gizarterako erabilgarria eta erakargarria
den aukera profesional gisa erakutsiz gero, etorkizuna berrikuntza arloan bilat-
zera bultzatu ahal izateko hautemate-aldaketa susta dezakegu gazteen artean.
Hezkuntza: ekintzailetzaren etorkizuna
Puntu honetan dugu jokoan Gipuzkoako ekintzailetzaren etorkizuna. Gizarte
batek ekintzailetza sortzeko baldintzak bete ditzan, beharrezkoa da curriculu-
metan iniziatibarekin lotutako gaitasunak (ezagutzak, gaitasunak, trebeziak eta
jarrerak) eta enpresak sortzeko eta hazteko beharrezko ezagutzak garatuko di-
tuen hezkuntza unibertsala izatea. Baina azken urteotako GEMeko txostenetan
(Espainiako egoera aztertzen dutenetan zein Euskal Autonomia Erkidegoaren
ingurukoetan) ikus dezakegunez, hezkuntza gizarte ekintzailea garatzeko traba
bihurtu da behin eta berriro nabarmendu dutenez.
Goi mailako hezkuntzaren kasuan, lurraldean baditugu ekintzailetzari babesa
emateagatik azpimarratu beharreko zentroak: Mondragon Unibertsitatea eta
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
12
bertako LEIN gradua (lidergo ekintzailea eta berrikuntza) edo Deustu Unibertsi-
tatea (Innovandis izeneko bertako titulua eskaintzen du).
Baina Gipuzkoako ikasleen profil ekintzaileari buruzko ikerlanaren arabera,
“inkestari erantzun diotenen artean, gehienek uste dute prestakuntza baxua
edo oso baxua dutela eta ehuneko txiki batek bakarrik uste du prestakuntza
altua edo oso altua duela”. Haien prestakuntzari dagokionez, balorazio onena
jaso duen alderdia ezagutzei buruzkoa da; okerrena, aldiz, esperientziak jaso
du.
Egoera kezkagarria da eta, bereziki, hasierako infografian ikus dezakegun mo-
duan, Euskadiko ekintzaile kontsolidatuen % 38k goi mailako ikasketak dituela
kontuan hartzen badugu.
Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da literatura zientifikoan maiz egiaztatu
izan dutela lotura zuzena dagoela ekintzaileen hezkuntza mailaren eta ekint-
zailetzako proiektuen kalitatearen (lehiakortasuna, inpaktua, eskalagarritasuna,
bizitza luzera...) artean (2012ko Espainiako GEM txostenean ikus daiteke).
Beharrezkoa da ekintzailetzari buruzko gaitasunak eta edukiak hezkuntza maila
guztietan lantzea, berrikuntzan eta nazioartekotzean inplikatutako ekintzaile
bihur daitezkeenen belaunaldiak sor daitezen.
Eta ez soilik lehen eta bigarren hezkuntzan, eta unibertsitatean. Izan ere, EHUko
ikerlanean Benavides et al. (2004) edo Toledano (2006) aipatuz adierazten
duten moduan, “goi mailako hezkuntza portaera ekintzailearen ezaugarri diren
gaitasunak bizitza osoan mantendu ahal izateko beharrezkoak diren gaitasunak
garatzera ere zuzendu beharko litzateke: sormena, malgutasuna, nekaezin-
tasuna, egokitzeko gaitasuna, ikasteko eta arazoak konpontzeko trebezia eta
abar”.
2.2 Ingurunea: EKOSISTEMA EKINTZAILE entzutetsua
Ekintzailetzaren inguruan egindako ikerlanek ezinbesteko egitekoa ematen
diote ekintzailearen alboko inguruneari jarduera ekintzailea bultzatzeko. Aipa-
tutako ikerlan horiek ekintzailetzaren eta lurraldearekin horrek duen loturaren
inguruan sakontasunez egin dituztenak eta ekintzaile izateko portaeraren ingu-
ruko urteko indizeak dira.
Euskadiri buruzko 2010eko GEM txostenaren arabera, “ekosistema ekintzailea
izenekoak funtzionamendu ona izan dezan, beharrezkoak dira pertsonengan,
erakundeetan eta lurraldean eragina izango duten kultura ekintzailea ahalbi-
detu eta erraztuko duten inguruneak”. Haien rola ezinbestekoa da portaera
ekintzaileak erraztuko dituzten aukerak, gaitasunak eta balioak izateko”.
Gai horren inguruko bibliografiatik bereziki aipagarria iruditzen zaigu Daniel
Isenberg irakaslearena. Nazioarteko aditu entzutetsua eta Babson Entrepre-
neurship Ecosystem proiektuarne sortzailea da. Isenbergek dioenez, ekosistema
ekintzailea sistema konplexua da eta hainbat aldagaik osatzen dute hurrengo
grafikoan ikus dezakegun moduan:
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
13
Fuente: El arte de innovar y emprender, nº14, Fundación de la Innovación Bankinter, pág. 80.
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
14
Faktore horietako bakoitzak ekosisteman zer inpaktu duen zehatz-mehatz
finkatzea ia ezinezkoa da. Izan ere, kasu bakoitza berezia da eta berezko
testuingurua behar du. Hori dela eta, Isenbergek ondorioztatu duenez, garran-
tzitsuena faktore horiek guztiek “noranzko berean joatea da”. 2011. urtean,
Isenbergek gomendioei jarraiki, Bankinter Fundazioak Berrikuntzarako Agenda
Espainiarako. Berrikuntza eta ekintzailetza hobetzeko erronkak eta proposa-
menak izeneko ikerlana argitaratu zuen. Bertan jaso zuten EAErako eta hango
ekintzailetzako ekosistemarako egindako azterketa. Hura prestatzeko lanean,
profil, esperientzia eta sektore ugaritako aditu taldeak hartu zuen parte (auto-
nomia-erkidegoko ekintzaile nagusiek osatu zuten). Diagnostiko haren ondo-
rioak aipagarriak iruditzen zaizkigu; izan ere, gaurkotasun handia izateaz gain,
ekintzailearen ikuspegitik abiatuta daude jasota, eta ez batez ere akademikoa
edo erakunde mailakoa den ikuspegitik abiatuta.
Hausnarketako talde horrek, EAEko alderdi positiboak (tradizio industriala,
berritzeko etengabe egiten duen ahalegina, esperientzia, politika industrialen
baitan berrikuntzarako duen gaitasuna eta nazioarteko kluster lehiakorrak
izatea) baloratzeaz gain, EAEko ekosistema ekintzaileko elementu bereizgarri
hauek identifikatu zituen:
Iturria: Espainiarako Berrikuntza Agenda. Berrikuntza eta ekintzailetza hobetze-
ko erronkak eta proposamenak. Bankinter Fundazioa, 2011.
Gaur egun gure enpresa-proiektuak Gipuzkoako lurralde historikoan garatzen
ari garen ekintzaile gisa, diagnostiko horrek azpimarratutako ildoak zuzenak
direla uste dugu. Aurrerapauso bat emanda eta guztion artean gizarte ekintzai-
learen garapena lortzeko asmoarekin, gure ustez lehentasuna duten laneko ildo
batzuk proposatu nahi ditugu:
• Kultura eta giro soziala.
• Soiltze administratiboa. Ekintza. Inpaktua.
• Lidergo publiko-pribatu partekatua.
• Bizitza osoan zeharreko hezkuntza.
• Giza kapitalaren mugigarritasuna eta konektagarritasuna.
Ildo horiek lantzeko garaian, tokian tokiko errealitatea abiapuntutzat hartzea
ezinbestekoa dela uste dugu. Eskualde asko (gehienak) hurrengo Silicon Valley
izenekoa eraiki nahian ari da, baina, egiaz, hura eredua beharrean, adibidea
baino ez da. Kaliforniako lautada entzutetsu haren kasuak kasualitatearen zati
handi bat du; izan ere, jatorrian aparteko gorabehera batzuk gertatu ziren eta
oso zaila da horiek han berriro errepikatzea eta are zailagoa beste herrialde
batzuetan errepikatzea. Egin ditugun benchamarking-eko ariketak oinarritzat
hartuta, hainbat eskualde aztertzen baditugu (Sillicon Valley, Tel Aviv, Txileko
Santiago eta abar), esperientzia interesgarriak (arrakasta izan dutenak zein po-
rrot egin dutenak) atera ditzakegu, baina “beste batzuek egin dutena imitatze”
hutsak ez du arrakasta bermatzen. Eskualde bakoitzak bere berezitasun eta
espezifikotasunak ditu. Hori dela eta, beharrezkoa da gure hazkundea gure iza-
teko moduaren arabera topatzea. Horrek, gure ustez, oinarrizko bi ondorio ditu:
a) Denbora, ahaleginak eta baliabideak behar dira. Beharrezkoa da esperi-
mentazioko eta ikaskuntzako dinamika jarraitua ezartzea eta horrek ekarri ohi
duen ziurgabetasuna onartzea. Horrekin lotuta, gure eragile publiko eta priba-
tuei inplikazio eta konpromiso maila handia eskatu beharko genieke.
b) Ekosistema ekintzailea ez dago aurrez diseinatuta, ez da baldintzen check-
lista betetzearen modukoa; izan ere, ekosistema denez, etengabeko bilakaeran
dago eta hura osatzen duten izaki bizidunen mende dago. Esperientziak erakus-
ten digunez, I+G arloko eragileak, enpresa-sehaskak, arrisku-kapitala, business
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
15
angels-ak eta finantzaketa publikoa dituen eskualde batek ez du bermatuta
bertako ekosistema ekintzaileak ondo funtzionatzea. Zergatik? Batez ere, au-
rreko puntuan aipatu dugun moduan, ekintzailerik gabe ez dagoelako lurralde
ekintzailerik. Lurralde ekintzaileko (pertsona ekintzailea) eragile nagusiarengan
inpaktu handia duen faktore kualitatibo bat ere badago eta “azpiegituraren”
edo kultura ekintzailearen antzeko garrantzia du. Zaila da kultura aldatzea,
baina ez dago beste irtenbiderik; ez dugu beste modurik ikusten. Gipuzkoarren
artean pentsamolde ekintzailea handitzeko beharrezko ekintza guztiak jarri
behar ditugu abian.
Erreferentzia-puntu gisa ohar horiek eta lehen zehaztu dugun EAEko ekintzai-
letzako ekosistemaren testuinguru espezifikoa kontuan hartuta, jarraian, doku-
mentu honetan proposatutako laneko ildoak azalduko ditugu labur-labur.
1. Kultura eta giro soziala
Aurreko atalean aipatu dugun moduan, krisi ekonomikoak garrantzi sozial han-
dia eman dio ekintzaileari. Dena den, gure ustez, ekintzailetzari ekin diotenen
ikusgarritasuna eta onarpenaren arrazoia ez da soilik autoenplegua langabezia-
tasak handitzearen aurrean hartzen den irtenbidea. Beharragatik ekintzailetzari
ekitea ekintzailetzaren aukeretako bat baino ez da. Bestalde, bigarren aukera
(hau da, aukeraren ondorioz bideratzea ekintzailetza) ere estereotipo sozial bi-
hurtu da. Seguru asko, beste kultura batzuetatik inportatu dugu sinesmen hori
eta horrekin ere ez gatoz bat enpresak sortzen ditugun guztiok.
Ekintzaile gisa, gure ustez, ezinbestekoa da oinarri-oinarritik lantzea ekintzai-
letzaren aldeko ingurune soziala. Horrekin lotuta, arreta berezia jarri behar da
espiritu ekintzailearen garapena eta hedapena bultzatzen duten faktoreetan.
Horretarako, garrantzitsuak dira hauek:
• Ekintzaileek eta ekintzailetzari babesa emateko erakundeek zein ekimenek
komunikabideetan duten ikusgarritasuna handitzea.
• Hezkuntza arautuan eta etengabeko prestakuntzan ikaslearen autonomia
bultzatzea; hau da, arazoak konpondu ahal izateko bere burua antolatzeko
duen gaitasuna.
• Ikerkuntzaren eta zientziaren rol sozial eta ekonomikoa duin bihurtzea.
• Ekintzailetza arloko erreferentzia-ereduak eskaintzea eta esparru akademikoe-
tan barneratzea. Adibide horiek guztiak ez lirateke soilik ekintzaileen arrakas-
tetan barneratu beharko: gure ustez, garrantzitsua da porrotaren (eta lehen
negozioarekin asmatu ez duenarena) irudiak duen estigma desagerraraztea eta
gertaera hori ekintzailetzaren baitako ikaskuntzaren zati bihurtzea.
2. Soiltze administratiboa; ekintza, inpaktua
Euskadiko ekosistemaren ezaugarrietako bat ekintzailetzari babesa emateko
250 eragile eta programa baino gehiago daudela da. Azpiegitura hori ez da
behar adina eragingarria, nahiz eta neurri batean beharrezkoa den.
Irtenbide bat aurkitzeko helburuarekin, gaur egungo jarduera-programak eta
azpiegitura soiltzera eta optimizatzera bideratutako laneko ildoa proposatu nahi
dugu. Ekimen zehatzen artean, hauek azpimarratu behar dira:
• Esperimentaziora eta ikaskuntzara zabalik dauden eta emaitzetara bideratuta
dauden politikak eta programak zehaztea. Laguntza emateko programek iraun-
gipen-data izan beharko lukete, baina ez aurrekontu mailako kreditua agortu
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
16
izanak erabakitakoa, baizik programa horiek hobetu eta eguneratu izanak
zehaztutakoak. Horretarako, programa horiek etengabekoa eta parte-hartzailea
den ebaluazio-sistema eta nazioarteko adituen lankidetza izan beharko lukete.
• Iraungipen-data horrez gain, garrantzitsua da programa horiek malguak
izatea. Helburua ekintzaile izateko prozesuan benetan laguntza ematea da eta
prozesu hori era askotakoa izan eta/edo fase ezberdinetan egon daiteke. Horre-
kin lotuta, ezinbestekoa iruditzen zaigu ekintzailetzaren egoeraren eta motaren
arabera programa ezberdinak garatzea, eta ez eduki teknologia dutenetan
soilik oinarritzea. Horrez gain, ekimenaren inpaktu potentzialari eman beharko
litzaioke lehentasuna (horrenbestez, helburuak kalitatea izan beharko luke, eta
ez kantitatea).
• Laguntza emateko erakunde kopurua gutxitzea eta haien lotura politikoa
desagerraraztea. Horretarako, lehenengo eta behin egin beharrekoa erakunde
ugarien laguntzak bateratu eta lerrokatzea da. Bigarrenik, erakunde horiek ere
iraungipen-data izatea eta enpresak eta ekintzaileak barneratzea proposatzen
dugu. Ebaluatzaileek eta laguntza emateko langileek osatu beharko lukete.
Langile horiek aditu independenteak izan beharko lukete eta txandakatu egin
beharko lirateke ezagutza berritzen dela bermatzeko.
• Sistema auto-iraunkorra bultzatzea, ez diru-laguntzen kulturan oinarrituta
dagoena. Kultura horrek ez du arriskuak onartzen laguntzen eta horrek ere ez
du laguntzen porrota onartzen/baloratzen.
• Eragingarritasuna neurtzea: programa eta eragileen inpaktua ebaluatzea.
3. Lidergo partekatua: publiko-pribatua
Ekosistema ekintzailearen garapena ez da erakunde publikoen zeregin esklusi-
boa. Izan ere, enpresen sektoreak ere garapenean sartuta egon beharko luke
hasiera-hasieratik. Zehazki, sendotuta dauden enpresak ekintzailearentzat eta
haren ingurunearentzat kapital-iturri garrantzitsua direla uste dugu. Horrenbes-
tez, ekintzaileen eta ezarrita dauden enpresen arteko elkarrekintza maila handi-
tu beharra dagoela uste dugu.
• Politikak eta planak diseinatzeko balio handia duen kapital intelektuala (eza-
gutza).
• Ekintzaileen mentoring-ean, enpresa-sehasketan eta ekintzaileei zuzendutako
beste jarduera batzuetan mesedegarria izan daitekeen kapital “inteligentea”.
• Finantza-kapitala: ezinbestekoa izaten da enpresa-proiektua abiaraztean.
Ekintzaileok ere lagundu egin behar dugu ekosistema hori garatzen. Gure ustez,
gai horrekin lotutako politikak eta planak garatzeko ezagutzak eskain ditzakeen
eragile garrantzitsu bihur gaitezke. Gainera, hezkuntza-sistemarako, enpreseta-
rako eta, oro har, gizarterako prestakuntza ekintzailean lagundu eta bozgorailu
gisa lan egin dezakegu ekintzailetzarekin lotutako jardunbide onak bidaltzen
dituzten esperientziak hedatzeko: arrakastak zein porrotak.
Lidergo partekatu horren zati bat eragile sendotuek (publiko eta pribatuek)
ekintzaileei benetako babesa ematean oinarritu behar da. Lortu beharreko
lehenengo gauza bezeroak eta erreferentziak izaten dira eta, horrekin lotuta,
administrazio publikoak eta enpresa nagusiek funtsezko rola izaten dute. Lehe-
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
17
nengo eta behin, erosketa publiko berritzailearen moduko programak garatu
behar ditugu (ekintzaileentzako aukera izaten dira) eta, gainera, ekintzaileekin
elkarlana bultzatu behar dugu. Horren moduko ekintzak oso lagungarriak izan
daitezke Euskadiko ekintzaileak eta haien arrakastako esperientziak jendaurrean
erakusteko.
4. Ekintzaileen prestakuntza
Ez da gure zeregina plan akademikoak proposatzea, baina ekintzaile gisa gra-
duatu berriak diren gazteak kontratatzen ditugunez, hezkuntza arloan nolabai-
teko gabeziak daudela hauteman dugu eta haietako batzuk aipatu nahi ditugu
garrantzitsuak direlako. Helburua, ordea, ez da soilik ekintzailetzaren aldeko es-
piritua unibertsitarioen artean bultzatzea. Gure ustez, beharrezkoa da hezkunt-
za eta prestakuntza maila (irakaskuntza arautua eta etengabeko hezkuntza)
guztietan txertatzea aberastasuna sortu ahal izateko aukerak detektatzeko,
arriskua eta ziurgabetasuna kudeatzeko eta baliabideak antolatzeko gai diren
pertsonak trebatzen lagunduko duten gaitasunak eta ezagutzak.
Capital Humano aldizkariak Espainiako ekintzailearen profilaren inguruan argi-
taratutako artikuluan irakur dezakegun moduan, “esperientzian oinarritutako
irakaskuntzako metodoak erabiltzea ezinbestekoa da enpresa mailako gaita-
sunak eta trebeziak garatzeko. Ohiko irakaskuntza-metodoak (eskola magistra-
lak bezalaxe) ez dira egokienak ekintzailetzaren aldeko pentsamoldea garatze-
ko”. Horregatik, garrantzitsuak iruditzen zaizkigu honako hauek:
• Prestakuntza ekintzailea (maila guztietan) zabaltzea ekintzailetzarekin eta
enpresako ezagutzarekin lotutako ikasgai eta ikastaroekin.
• Hezkuntza interaktiboa eta esperientziala bultzatzea. Hezkuntza horrek
praktikak bildu beharko lituzke eta ziurgabetasunarekiko eta porrotarekiko
tolerantzia garatu beharko luke ahalegina eta dedikazioa balioak oinarritzat
hartuta.
• Unibertsitateko ikerkuntzatik eratorritako teknologiaren transferentzia bult-
zatzea eta hori emaitzekin lotzea. Horri esker, lurraldeko enpresa berritzaileetan
ezagutza eta aberastasuna sor daitezke.
• Unibertsitateek enpresaburu eta ekintzaileen sareekin duten harremana han-
ditzea.
• Ikerlarien artean zientzia eta teknologia arloko start-upen sorkuntza bultzat-
zea. Horren arabera, enpresa-arrakasta izan duten zientzialarien kasuak azpima-
rratu beharko lirateke.
Enpresa-kudeaketako ikasleek eta irakaskuntza teknikoetako ikasleek elkarrekin
egindako lanak bultzatzea.
5. Giza kapitalaren mugigarritasuna eta konektagarritasuna
Proposamen honetako atal ugaritan ikusi dugun moduan, gizarte ekintzailea
garatu ahal izateko oinarrizko gakoa da enpresako jarduera abian jartzea eraba-
kitzen duen pertsona. Hori dela eta, Gipuzkoako ekosistema ekintzailea garat-
zearekin lotutako laneko ildoetako batek pertsonetan oinarritu beharko lukeela
uste dugu.
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
18
Gaur egun, enpresa-ekimen ugari beste enpresa batzuekin egindako lankidet-
zan oinarrituta daude. Negozio-eredu gisa nagusi da sareko lana balio-katea
sortzearen moduko beste eredu tradizional batzuen aurrean. Gaur egungo
ekintzailearen helburua sareko hazkundea da. Enpresa txikien arteko lankidet-
zak dinamismo handia sortzen du gaur egun ekonomian, proiektuak ia etenga-
be abiaraziz. Gainera, sortutako lana eta biltzen dituen arintasun handia direla
eta, inpaktua handia izaten dute.
Ildo horretatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu giza kapitalaren mugigarritasun
eta konektagarritasunera bideratutako ekintzak garatzea. Esparru honen baitan
eskuragarri dauden aukera ugarien artean, hauek azpimarra ditzakegu:
• Ekintzaileen arteko lankidetza-sareak bultzatzea eta aktibatzea. Ezagutzako
eta esperientziako gune garrantzitsuak dira eta lurraldean inpaktu handiko
proiektuak sortzea errazten dute.
• Enpresa-jarduera Euskadin abiarazi nahi duten atzerriko ekintzaileak erakart-
zea. Ekintzaile horiek, nazioarteko lankidetza posibleetarako harremanen sarea
EAEri eskaintzeaz gain, tokiko etorkizuneko beste ekintzaile batzuentzako
inspirazio-iturri bihur daitezke. EAEk badu aurretik ere programa mota horietan
esperientzia arlo zientifiko-teknologikoan. Ikerbasquek beste herrialde batzue-
tako talentu ikerlaria erakartzeko eta atxikitzeko lan egiten du ikerkuntza zienti-
fikoa Euskadin garatu ahal izateko. Ekintzaileak erakartzeko antzeko programa
garatzeak eragin handia izan dezake Gipuzkoa gizarte ekintzaile gisa garatu
dadin.
• Start-upen artean profesionalen, edo haien eta sendotutako beste entitate
(enpresak, I+G arloko eragileak...) batzuen arteko mugigarritasuna erraztuko
duten laneko neurri espezifikoak abian jartzea. Ildo honen baitan, barneko
ekintzailetza gaia landu beharko genuke. Izan ere, hazten ari den ekintzaile
mota da eta inpaktua lortzeko potentzial handia du.
2.3 Helburua: ENPRESAREN LEHIAKORTASUNA
Ekintzailetzaren fenomenoa hainbat esparru (guztiak dira funtsezkoak) kontuan
hartuta aztertu eta hausnartu beharko litzateke bizi dugun (jasaten ari garen)
errealitatea hobeto ulertzen lagunduko liguketen argudio sendo bihur daitezen.
Ekintzailearen izaera ikuspegi humanista eta instituzionaletik aztertu dugu. Ora-
in, ordea, ikuspegi ekonomikotik edo lurralde mailako lehiakotasunetik aztertu
behar dugu.
Bizi dugun depresio ekonomiko, sozialeko eta politikoko egoera berria dela eta,
beharrezkoak dira birsorkuntzako prozesu berriak eta, horretarako, beharrezkoa
da ekintzailetzaren aldeko apustua sendoago egingo duten mekanismoak zein
diren ulertzea ahalbidetuko ligukeen hausnarketa.
2003ko Enpresa Espirituari buruzko Liburu Berdean ere aipatzen ziren “enpre-
sa berriak sortzeko oztopoak”. Iraganean, gaur egun bezalaxe, ideia nagusiak
erabat baliozkoak dira:
“Duela gutxi hobekuntzak gertatu diren arren, europarrek, batez ere, enpresa
bat sortzea oztopatzen duten traba administratiboei diete beldur. Enpresa be-
rriek zailtasunak dituzte behar duten hasierako kapitala eskuratzeko”.
2.1 et 2.2 ataletan ikusi dugun moduan, ekintzailetzaren azterketa hainbat
ikuspegitatik egin beharra dago. Ekintzailearen izaera eta hura ahalbidetzen
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
19
duen erakunde mailako ingurunea ezagutzea funtsezko faktoreak dira. Kapitulu
honen oinarrizko helburua eratu berriak diren enpresen eta hazteko prozesua
bizi duten enpresen lehiakortasunean eragin zuzena duten oinarrizko esparruak
zehaztea da.
Hemen aplikatu dugun enpresa mailako lehiakortasun-kontzeptuak kontuan
izan beharreko oinarrizko hiru dimentsio jasotzen ditu:
• Jarduera nagusiak sortzen eta garatzen diren lurraldea.
• Lankidetza. Oinarrizko puntua da; izan ere, enpresa gehienak txikiak dira.
• Enpresa bakoitzeko beharrak.
Lurraldearen kontzeptua ezinbestekoa da enpresa-pilaketaren kontzeptutik era-
torritako onuren garrantzia ulertzeko. Pilaketek kostu potentzialak zein onura
hipotetikoak biltzen dituzte: azpiegituren erabileran pilaketa eta lan-merkatu
atrofiatuak kanpo-eragin negatiboen adibide argiak dira.
Hori dela eta, enpresen garapen iraunkorrak pilaketa geografiko soila baino zer-
bait gehiago eskatzen du. Lehia mailako abantailak xurgatu ahal izateko eragi-
leen arteko lankidetzak eskaintzen ditu onurak (adibidez, balio-kate txertatua).
Horren adibide argia izaten da hornikuntzak elkarrekin erosita eratorri ohi diren
kostuak partekatzea, proiektu berritzaile arriskutsuei aurre egitea edo nazioarte-
ko merkatuetan sartu ahal izateko partzuergoak sortzea (Piore and Sabel, 1984;
Becattini, 1991; Schmitz, 1995). 90eko hamarkadaren hasieratik izan dugun
adibide argiena barruti industrial eta klusterretako lankidetzako esperientzia
arrakastatsua izan da. Izan ere, aukera sortu dute “high-road to competition”
izenekoaren oinarri gisa berrikuntzan zentratuta “low road to competition”ek
sortzen duen kostuen kontroleko politika zorrotzarekin kontrajarrita (Pyke, Bec-
catini, Sengenberger, 1990).
Berrikuntza ikaskuntza kolektiboa sortzeko edozein ezagutza mota sortzeko,
hedatzeko eta erabiltzeko prozesua dela esan dezakegu. Ondoren, produktu,
zerbitzu, antolaketako modu... berriak modu inkrementalean edo disruptiboan
produzitzeko gaitasunean gauzatzen da ikaskuntza hori. Horrekin lotuta, be-
rrikuntza ez da soilik garapen teknologiko bidez edo zientzia eta teknologiako
(I+G arloko politika, patenteak...) politikaren ondorioz sortutako produktuen
multzoa; izan ere, enpresen eta ingurunearen arteko ikaskuntza interaktiboko
prozesu soziala ere bada (‘learning by doing’ eta ‘learning by interacting’ izene-
koa, adibidez, Lundvall, 1992; Jensen et al., 2007).
Prozesu hori ezagutza intentsiboan eta aurrerapen teknologiko etengabean
oinarritutako jarduerak nagusi diren ingurune aldakorretan gertatzen da. Hori
dela eta, ezinezkoa da eragile bakar batek biltzea berritzeko beharrezkoak diren
trebezia guztiak. Berrikuntza lortzeko horregatik da beharrezkoa lankidetza
izatea eta sareak sortzea (Von Hippel, 1988; Freeman, 1991; Lundvall, 1992;
Powell et al., 1996).
Hala ere, berrikuntzak sortzeko lankidetzari itxuraz ematen zaizkion garrantzia
eta aitorpena handiak diren arren, ETEen ezaugarri nagusia ez da izaten lan-
kidetzarako eta sareetan parte hartzeko joera izatea. Oinarrizko datua da hori
kontuan hartzen badugu ETEek arazo gehiago dutela I+G arloko lanak beren
kabuz hartzeko. Hori dela eta, enpresa handiek baino mendekotasun handiagoa
izaten dute kanpoko baliabide zientifiko eta teknologikoekiko. Vickery-k (1998)
edo Asheim et al.-ek(2003) egindako nazioarteko ikerlanetan agerian geratzen
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
20
den moduan, ETEak desabantaila-egoeran daude berezko teknologiak eta era
guztietako berrikuntzak garatzeko garaian. Gainera, enpresa txikienak izaten
dira sare berritzaileetan gutxien parte hartzen dutenak.
Testuinguru hori mintegi egokia da “soft policies” izenekoak garatzeko. Haien
helburu nagusia enpresen hazkunde organikoa eta ETEen arteko zein haien eta
enpresa handien arteko lankidetzako harremanak hasiera-hasierako faseetatik
zailtzen duten oztopoak desagerraraztea da. Oztopo gutxiagoko inguruneak
lurraldeko eragile guztien (administrazio publikoak, unibertsitateak, ikerkuntza-
zentroak...) eta ETEen arteko harremanak erraztuko lituzke harreman naturala-
goen bidez, informazioa partekatuta eta sareak sortuta (Aranguren et al. 2010).
Garrantzitsua da ikuspegi lagungarri hori ulertzea; izan ere, Marcet-ek (2012)
dioen moduan, “diru publikoak negozio bat bizkor dezake, baina iraunkorta-
suna bezeroek ekarri ohi dute. Diru-laguntzagatik eta ez horren ustea zutelako
berritzen ziren enpresak sekula ez ziren enpresa berritzaile bihurtu; izan ere, se-
kula ez zuten serio pentsatu berrikuntza zela merkatuetan egoteko eta hazteko
haien modua”.
Hori dela eta, egitura mailako ahultasuna bizi dugun uneotan, hobetzeko bost
esparru edo ardatzetan oinarrituko gara. Uste osoa dugu horiek behar adina
landuz gero, denboran jarraitua izango den inpaktua lortu nahi duten Gi-
puzkoako enpresa berriei laguntza eman diezaiekeela.
Hauexek dira esparru horiek:
1. Burokrazia gutxitzea
Izapidetze guztiak arintzea izan beharko litzateke Euskadiko Administrazio
Publikoaren funtsezko jarduera-ardatza proiektuak ez daitezen kudeaketa-lan
ugarietan geratu. Dokumentuekin, lizentziekin, enpresa sortzeko espedientee-
kin, lokalak irekitzekoekin, langileak kontratatzekoekin edo enpresa batean
gara daitekeen beste edozein jarduerarekin lotutako burokrazia gutxitu, soildu
eta bateratu egin beharko litzateke.
Denok ezagutzen dugu Espainian enpresak sortzeko prozesuari dagokionez
Doing Business nazioarteko sailkapenaren (185etik 136. postua) inguruan Mun-
duko Bankuak eman duen datua.
Batez besteko kopurua 28 egunekoa da, baina ohikoa izaten da prozesuak den-
bora gehiago eskatzea. Eta datu hori Gipuzkoaren kasuan aplika daiteke.
Ezinbestekoa da, beraz, alderdi hori hobetzea. Behin eta berriro eskatu izan
dugu ahalorde guztiak dituen bulego bakarra ekintzailetzan hasteko erabakia
hartzen duen edonori laguntza eta koordinazioa eskaini ahal izateko. Gure
ustez, Gipuzkoako eta Euskadiko administrazio publikoek, uneotan, aukera
bikaina dute hori ahalbidetuko luketen erreformak egiteko.
2. Zergak eta administrazio publikoak
Administrazio publikoetatik enpresetako lehiakortasuna hobetzeko lana sa-
kon daiteke zergen kudeaketa modu eragingarriagoan erabilita. Horri esker,
enpresek likidezia handiagoa izango lukete iraunkortasunean eta hazkundean
inbertitzen jarraitzeko.
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
21
Beharrezkoa da jarduerako lehen urteetan zerga arloko pixkanakako ordainke-
ten jarduera-ildo argia izatea. Hori dela eta, lehen bi urteetan, enpresa berriak
jarraian zehaztuko ditugun zergak ordaintzetik salbuetsita geratu beharko luke
eta hirugarren urtetik aurrera, dagozkion zenbateko osoak ordaindu beharko
lituzke.
Helburu horietarako erabili beharreko neurri espezifikoak honako hauek izango
lirateke: autonomoen kuota kentzea; kontratatutako langileen Gizarte Segu-
rantzako % 100eko hobaria; eta sozietateen gaineko zerga salbuetsita izatea
sortu berria den edozein enpresatan lehen bi urteetan. Azken neurri horrek ez
du diru-bilketako kosturik; izan ere, zaila izaten da sortu berriak diren enpresek
irabaziak eskuratzea lehen urteetan, baina ekintzailetzari bultzada eman eta,
enpresa berri horien kasuan, administrazioko kostuak ekidingo lirateke.
Horrez gain, bi BEZ moten ordainketak eta kudeaketak iraunkortasuneko zail-
tasun larriak eragin dizkie enpresa horiei diruzaintzako kudeaketan eragin oso
zuzena baitute. Alde batetik, jasandako BEZa ez zaie sortzen arrazoizko denbo-
ra baitan (batez ere, horren eragina jasan dute nazioarteko merkatuetan saldu
eta lan egiten dutenek).
Eta, bestalde, fakturatzen duten enpresa guztiek dakitenez eta jasaten dutenez,
enpresek jasanarazitako BEZa Ogasunari aurreratu behar izaten diote kobratu
aurretik.
Azkenik, enpresen tipologia hau sendotu eta hazteko pizgarri boteretsua izango
lirateke neurri hauek: administrazio publikoen ordainketen politika eragingarria
(berankortasuna) eta inbertitutako zenbatekoen eta startup batean sortutako
galeren araberako dedukzio fiskal erakargarrien programa Venture Capital/Busi-
ness Angels-entzat.
3. Finantzaketa
Kredituaren murrizketa estrukturala da eta, birkapitalizatu ondoren, erakundeak
berriro mailegatzen hasiko dira. Sortu berriak diren enpresek egoera hori jasaten
dutenen taldea osatzen dute eta, horretarako, beharrezkoa da legeria aldatzea
finantzaketako modu berriak sortzea erraztu eta “business angels” izenekoen,
inbertsio-funtsen eta enpresako proiektuei kreditua ematen dieten gainerako
eragile publiko eta pribatuen egoera nabarmen hobetu ahal izateko.
Egiaztatu dugun moduan, gabezia hori bereziki dramatikoa da 1 eta 5 M euro
arteko finantzaketa handitzeko beharra duen eta hazteko aukera handiak
dituen start-up baten kasuan. Ez dago tokiko inbertsiorik eta ez dugu atzerrikoa
erakartzen asmatu.
Epe ertainera eta luzera begira, aukera posibleetako bat Elkarrenganako Ber-
medun Sozietateei Estatuko funtsak eta abalak ematea eta sozietate horiek
produktu berezi gisa ekintzaileei abalak ematea litzateke.
4. Giza kapitala
Ekintzaileari dagokion atalean arrazoitu dugu ekintzailetzaren inguruko eraba-
kiak hartzeko garaian zergatik den garrantzitsua pertsonak jartzea erdi-erdian.
Sortu berria den enpresa baten kasuan, baliabideak eskuragarri izan gabe
talentua erakartzeko modu bakarra sor daitekeen irabazi potentzial horren zati
bat eskaintzea da. Espainian, start-upek ez dute lortzen beharrezko talentua
erakartzea ezin dutelako enpresa handiekin lehiatuta ordaindu, eta ezin dute-
lako aukerekin ordaindu.
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
22
Barne mailako ekintzailetza ere hasiera-hasieratik kontuan hartu behar den
aukera da. Izan ere, erakundeetan kualifikazio handia eta profil egokia duten
langileak daude, eta haiek bultza ditzakegu horretara. Arrakastako kasu eredu-
garri gisa Europako liburu berdean aipatzen den moduan, Frantziako Gober-
nuak enplegatutik enpresaburu bihurtzeko aldaketa erraztu nahi du. Enpresen
sorkuntza bultzatzera zuzendutako ekimen orokorraren baitan dago ekintza
hori eta enpresa bat sortu nahi duten (modu independentean zein patroiare-
kin) langileek aurrean izan ohi dituzten oztopoak gutxitzera zuzenduta dauden
neurriak ere biltzen ditu. Gainera, enplegatu izaten jarraitzen duten enpresa-
buru berriei jarri ohi zaizkien gizarte eta zerga mailako karga diskriminatzaileak
bertan behera utziko ditu.
5. Erantzukizun mugatua (Kaudimen-gabeziari buruzko legeria)
Lege-aldaketa egin beharra dago oinarri-oinarritik ekintzailearen ondare
mailako erantzukizunaren irismena mugatu ahal izateko. Enpresa bat ixteak
beste bat etorkizunean berriro ez sortzea eragin dezake kargek agerian jarrait-
zen dutelako eta ez direlako iraungitzen enpresa (pertsona juridikoa da) ixten
denean. Gaur egungo legeriarekin, ekintzailearen ondare mailako erantzukizu-
naren irismena ahula izaten da proiektuak irauten duen etapan eta enpresa itxi
ondorengo etapan. Horrek arriskuarekiko gorrotoa sortzen du orainaldian zein
etorkizunean.
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
23
Adegiko Ekintzaileen Foroa osatzen dugun ekintzaileok partekatutako hausnar-
ketaren ondorioz sortutako “Gipuzkoa ekintzailea garatzeko Proposamen Ire-
kia” izeneko lan-dokumentu honen bidez, Gipuzkoako gizarteari gure esperien-
tzia, ikuspegi eraldatzailea, ezagutza eta balioak eskaini nahi dizkiogu aldaketa
sakonak jasaten ari garen uneotan.
Gure proposamena egiteko, hainbat datu-iturriren azterketa egin dugu (ikus
bibliografia) egun ekintzailetzak Euskadin bizi duen egoeraren irudia erakuste-
ko asmoz. Horretarako, bereziki azpimarratu ditugu Global Entrepreneurship
Monitor (GEM) ikerketako datuak. Horrekin lotuta, ekintzailearen batez besteko
profila honako hau dela ikusi dugu: adin ertainekoa, sektore helduetan nego-
zioa abiarazi duena, gaitasun handia duena, kapitala sustatzaileak edo haren
ingurukoek jarri duena, eta enpresaren neurria mikroETEa dena.
Ekintzailetzaren abiapuntuko egoeraren oinarria atera ahal izateko, ezinbeste-
koa da ekintzaileak inertzia berriak sortzeko betetzen zuen oinarrizko eragile
gisa betetzen duen rola ulertzea. Lehen atalak ekintzaileen jarrera, abilezia,
gaitasun eta motibazioak nabarmentzen ditu bereziki; izan ere, proiektuak sor-
tuta, eragin positiboa izaten dute eskualde bateko ekonomiaren dinamismoan.
Enpresaburuen irudiaren prestigioa modu sozialean handituko duten balioak
zabaltzeak duen garrantzia kontuan hartuta, ikerketa ugariek agerian utzi duten
errealitatea, ordea, bilakaera oso ahula dela da. Kultura eta arau sozialak orain-
dik ere oztopo dira, katalizatzaile izan beharrean. Horrenbestez, arriskuak hart-
zeko beharra, porrotarekiko tolerantzia eta enpresaburuaren irudia goratu ahal
izateko, ezinbestekoa da heziketa arloko ekintzei eta komunikazioari lehenta-
suna ematea ekintzailetza etapa goiztiarretatik hasita bultzatu ahal izateko.
“Ekosistema ekintzaile entzutetsua” izeneko atalean, aldiz, inguruneak betet-
zen duen rol garrantzitsua aztertuko dugu jarduera ekintzailean duen eragina
dela eta. Ekosistemaren rola oinarrizkoa da portaera ekintzaileak ahalbidetuko
dituzten aukerak, gaitasunak eta balioak izateko. Ingurunearen azterketa
ikusita, ezinbestekoa da onartzea ekosistema sistema konplexua dela. Eskualde
bakoitzean oso modu ezberdinean eragiten duten aldagai ugarik osatzen dute
ekosistema hori. Hori dela eta, defendatzen dugun lehen ideia hauxe da: ezin
daitezke beste eskualde batzuetan hartutako erabakiak kopiatu, lurralde mai-
lako dinamikak oso ezberdinak baitira. Isenberg-ek eta Bankinter Fundazioaren
azterketak eskaintzen duten testuingurua kontuan hartuta, gizarte ekintzaile-
rantz aurrera egin ahal izateko lehentasuna duten bost laneko ildo proposa-
tu ditugu. Hauek dira bost ildo horiek biltzen dituzten beharrak: kultura eta
giro soziala aldatzea; burokrazia soiltzea (ekintzara eta inpaktu ebaluagarriak
lortzera berriro zuzendu beharko litzateke); lidergo publiko-pribatu partekatua
bultzatzea; bizitza osoan egin beharreko heziketa-prozesuen alde egitea; eta,
azkenik, sistemaren eta giza kapitalaren mugigarritasunaren eta konektagarrita-
sunaren alde egitea.
Proposamena jasotzen duen azken atalak enpresako lehiakortasuna lantzen du.
Bertan, sortu berriak diren enpresek eta hazkunde-prozesuari aurre egin behar
diotenek lehiatzeko eta eragingarri izateko duten gaitasunean eragin zuzena
3. ONDORIOAK
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
24
duten oinarrizko esparruak daude garatuta. Enpresako lehiakortasuna hiru
ikuspegitatik ulertzen dugu: enpresako beharrak uztartzen dituena, hazkundea-
ren eta iraunkortasunaren oinarri gisa lankidetza onartzen duena; eta, azkenik,
lurraldearen balioa enpresa-proiektu bat garatu ahal izateko aktibo gisa ulert-
zen duena. Ikuspegi hirukoitz horretatik abiatuta, bost esparrutan erreforma
espezifikoak egin behar direla uste dugu: burokrazia gutxitzea, zerga arloa eta
administrazio publikoak erreformatzea, finantzaketa errazteko beharrak, giza
kapitalak enpresan duen balioa eta, porrota gertatuz gero, norberarekin ondare-
erantzukizuna ez zigortzea lortzea.
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
25
4. BIBLIOGRAFIA ETA OHARRAK• ALEA, A. (2012). Euskadi Nación Start-up (I y II). Ekoberri. Foro de Economía,
17 y 25 de marzo de 2012. Disponible en internet:
http://blogs.deia.com/ekoberri/2012/03/17/euskadi-nacion-start-up-i/
http://blogs.deia.com/ekoberri/2012/03/25/euskadi-nacion-start-up-ii/
• ALEMANY, L.; ALVAREZ, C.; PLANELLAS, M.; URBANO, D. (2011). Libro Blan-
co de la Iniciativa Emprendedora en España. Barcelona: Esade Entrepreneurship
Institute; Fundació Príncep de Girona, 2011.
Disponible en internet:
http://itemsweb.esade.es/wi/research/eei/Investigacion/LBIEE_DocumentoFi-
nal_27-07-2011_RevOct11.pdf
• ARANGUREN, M.J., LARREA, M.; WILSON, J. (2010) “Learning from the Lo-
cal: Governance of Networks for Innovation in the Basque Country”, European
Planning Studies, vol. 18, no 1, 47-65
ASHEIM, B.T.; ISAKSEN, A.; NAUWALERS, C. & TÖDLING, F. (2003). Regional
innovation policy for small- medium enterprises, Edward Elgar, UK
B+I STRATEGY. (2008).Proceso de reflexión estratégica tendente a diseñar el
Plan de Euskadi Sociedad Emprendedora.
http://www.slideshare.net/innobasque/plan-de-euskadi-sociedad-emprendedora
• BECATTINI, G. (1991) Italian industrial districts; problems and perspectives,
International Studies of Management and Organization 21, 83–90.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO. (2012). Comunidad Autónoma del País Vasco.
Ley 16/2012, de 28 de junio, de Apoyo a las Personas Emprendedoras y a la
Pequeña Empresa del País Vasco. 19 de julio de 2012, núm 172, p. 51776.
Disponible en internet:
http://www.boe.es/boe/dias/2012/07/19/pdfs/BOE-A-2012-9666.pdf
• LAPETRA, R.J. (2012). No diga ‘siliconvaley’, diga Israel: un verdadero ejército
de start-ups. Noticia publicada el 3 de marzo de 2012.
Disponible en internet:
http://www.elconfidencial.com/tecnologia/2012/03/03/no-diga-siliconvaley-
diga-israel-un-verdadero-ejercito-de-startups-1939/
• CALATRAVA, E. (2012). Una ‘start-up’ llamada Israel (VIII). “Capital y Riesgo”.
20 de marzo de 2012.
Disponible en internet:
http://www.expansion.com/blogs/capitalriesgo/2012/03/20/una-start-up-llama-
da-israel-viii.html
• COLABORA BORA. Sobre el Procomún. Publicado en www.colaborabora.org.
Disponible en internet:
http://www.colaborabora.org/colaborabora/sobre-el-procomun/
• COMISIÓN DE LAS COMUNIDADES EUROPEAS. Libro verde. El espíritu em-
presarial en Europa. COM (2003) 27 final. Bruselas, 2003.
Disponible en internet:
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
26
http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/site/es/com/2003/com2003_0027es01.pdf
• DERBAIX, F. (2012). Mis propuestas para Startup Spain. Blog de François
Derbaix, 30 de noviembre de 2011.
Disponible en internet:
http://francoisderbaix.com/2011/11/30/mis-propuestas-para-startup-spain/
• DOING BUSINESS (2013) http://espanol.doingbusiness.org/data/exploreeco-
nomies/spain/
• ENCINAR, J. (2011). 10 medidas para que en España haya más Startups. Blog
de Jesús Encinar, 7 de junio de 2011.
Disponible en internet:
http://www.jesusencinar.com/2011/06/10-ideas-concretas-para-que-haya-mas-
startups.html
• ESPÍ, M.T.; ARANA, G.; HERAS, I; DIAZ DE JUNGUITU, A. (2007). Perfil Em-
prendedor del alumnado universitario del campus de Gipuzkoa de la UPV/EHU.
Revista de Dirección y Administración de Empresas. Nº 14 (diciembre 2007)
p.83-110.
Disponible en internet:
http://www.sc.ehu.es/oewhesai/material%202008/Perfil%20Emprendedor%20
del%20Alumnado.pdf
• FREEMAN, C. (1991). Networks of innovators: a synthesis of research issues,
Research Policy 20, 499–514.
• FUNDACIÓN INNOVACIÓN BANKINTER. (2010). El arte de innovar y emprender.
Disponible en internet:
http://www.fundacionbankinter.org/system/documents/8154/original/FTF_XIV_
El_arte_de_innovar_y_emprender.pdf
• FUNDACIÓN INNOVACIÓN BANKITER. (2011). Agenda de la Innovación para
España. Retos y propuestas de mejora de la innovación y el emprendimiento.
Disponible en internet:
http://www.fundacionbankinter.org/system/documents/8201/original/Agen-
da_de_Innovación_para_España.pdf
• GLOBAL ENTREPRENEURSHIP MONITOR. (2012). 2011 Informe GEM España.
Fundación Xavier de Salas.
Disponible en internet:
http://www.gemconsortium.org/docs/download/2262
• GLOBAL ENTREPRENEURSHIP MONITOR. (2011). Comunidad Autónoma del
País Vasco. Informe Ejecutivo 2010. Iñaki Peña Legazkue dir. – Donostia: Eusko
Ikaskuntza, Orkestra.
Disponible en internet:
http://www.emekin.net/documentos/es/Informe_gem_2010.pdf
• GLOBAL ENTREPRENEURSHIP MONITOR. (2012). Comunidad Autónoma del
País Vasco. Informe Ejecutivo 2011. Iñaki Peña Legazkue dir. – Donostia: Eusko
Ikaskuntza, Orkestra.
ISSN: 1889-5468
Disponible en internet:
http://www.orkestra.deusto.es/images/publicaciones/archivos/InformeGEM2011.pdf
GIPUZKOA EKINTZAILEA GARATZEKO PROPOSAMEN IREKIA
27
• ISENBERG, D. (2011). How to Foment Entrepreneurial Revolution. The Babson
Entrepreneurship Ecosystem Project.
Disponible en internet:
http://entrepreneurial-revolution.com/wp-content/uploads/2010/07/How-to-
foment-an-entrepreneurial-revolution-IEF-jan-12-20111.pdf
• INSTITUTO VALENCIANO DE INVESTIGACIONES ECONÓMICAS. (2008). El
perfil del emprendedor en España. Capital Humano, 2008, nº 93.
Disponible en internet:
http://www.ivie.es/downloads/docs/ch/ch93.pdf
• JEFFERSON INNOVATION SUMMIT. (2011). Principles for an innovative and
entrepreneurial society.
Disponible en internet:
http://www.jeffersoninnovationsummit.org/declaration.php
• JENSEN, M.B.; JOHNSON, B.; LORENZ, E.; LUNDVALL, B.A. (2007). “Forms of
knowledge and modes of innovation”, Research Policy, vol. 36, 680-693
LAFUENTE, A. (2007) Qué es el Procomún. Publicado en medialab-prado.es el
30 de agosto de 2007.
Disponible en internet:
http://medialab-prado.es/article/video_que_es_el_procomun
• LAFUENTE, A. (2007). Taller de Prototipado. Artículo publicado en medialab-
prado.es.
Disponible en internet:
http://medialab-prado.es/mmedia/5/5347/5347.pdf