Post on 22-Jan-2021
1
BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA
PROBA LIBREA
GIZARTE EREMUA
2015EKO MAIATZA
IZEN-DEITURAK: ____________________________________
SINADURA:
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA IKERKETA SAILA
2
Lehen zatia
Galdera bakoitzak 0,25 puntu balio ditu.
Puntuazioa, guztira: 4,5 puntu.
1. Kokatu honako ibai hauek dagokien isurialdean:
- Júcar
- Ebro
- Guadalquivir
- Ibaizabal
- Miño
- Bidasoa
- Duero
- Tajo
Bizkaiko Golkoa
Isurialde Atlantikoa
Isurialde Mediterraneoa
2. Lotu zutabe bietan azaltzen diren gertakari historikoak:
1 Matxinadetatik azkena 1804an gertatu zen.
Jauntxoen eta burgesen arteko borroken
arteko azken adibideetako bat da: jauntxoak
landa-aristokratak ziren, eta burgesak, berriz,
bilbotarrak batez ere.
Foruen Abolizioa
2 Hitzarmena Oñatin sinatu zuten (Gipuzkoan)
Espartero jeneral isabeldarrak eta Maroto
jeneral karlistaren hamahiru ordezkarik,
Zamakolada
3
1839eko abuztuaren 29an. Horrekin, lehen
karlista amaitu zen.
3 1812 eta 1836 bitartean gertatu zen, Espainian,
monarkia absolutua desagertu eta gero. Estatu
liberalaren printzipioetako bat zentralismoa
zen, eta, ondorioz, legeen eta erakundeen
berdintasuna estatua osatzen zuten probintzia
guztientzat; izan ere, erakunde politiko eta
ordenamendu juridiko desberdinak irauten
zuten bizirik.
Bergarako
Besarkada
3. Lotu zutabe bietan azaltzen diren termino geografikoak eta definizioak
1 Kontinentearen sakonunea, itsasoak hartzen
duena. Luzanga eta estua izan ohi da, hegal
altu eta malkartsuez inguratua. Kuaternarioko
glaziazioaren ostean, izotzak urtu eta itsasoko
urak igotzean sortu zen.
Tundra
2 Gasak edo lurrunak, lursail baten pitzaduretatik
isurtzen direnak, edo laba hoztean sortzen
direnak.
Fiordoa
3 Klima hotzetako berezko landaredia: goroldioa,
likenak eta zenbait zuhaitz nano.
Eguraldia
4 Lurrazalaren toki edo eremu batean une edo
denbora-lapsus jakin batean gertatzen diren
fenomeno atmosferiko guztien multzoa.
Fumarola
4. Adierazi zer bloketakoak izan ziren honako herrialde hauek Gerra Hotzean.
- Alemaniako Errepublika Federala
- Polonia
- Alemaniako Errepublika Demokratikoa
- Erresuma Batua
- Errumania
- Italia
- Kanada
- Hungaria
- Frantzia
- Danimarka
- Bulgaria
4
Bloke Komunista
Bloke Kapitalista
5. Behatu mapa, eta erantzun labur-labur: zer egoera historikotan kokatzen da?
5
6. Kokatu mapan aintzira hauek:
- Titikaka
- Baikal
- Superior
- Victoria
7. Testu honen bidez zin egin zuen Eusko Jaurlaritzako kargu batek. Zein karguk?
"Jaungoikuaren aurrean apalik
euzko-lur ganian zutunik
asabearen gomutaz
Gernika'ko zuaizpian
nere aginduba ondo betetzia zin dagit"
6
8. Adierazi paisaia honen ezaugarrietako batzuk. Zein eremu geografikotan kokatuko
zenuke?
7
9. Ordenatu kronologikoki honako datu historiko hauek (erabili 1 zaharrena
adierazteko, eta 10 berriena adierazteko):
CECA sortu zen
Urriko iraultza Asturiasen
Espainia UNESCOn sartu zen.
Dorre Bikien aurkako atentatua New Yorken
Espainia NBE Nazio Batuen Erakundean sartu zen.
Bigarren karlistada
Vietnamgo Gerra amaitu zen
Misilen krisia Kuban
Euskal Autonomia Erkidegoko lehen hauteskunde autonomikoak
Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoak berrezarri ziren
10.- Zure ustez, Euskal Herriko ondarearen zati izan daiteke irudian azaltzen den
zuhaitza? Zein motatako ondarearena? Argumentatu erantzuna
Arimekortako hagina
8
11. Adierazi biztanleria-piramide honetako bi ezaugarri.
12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G):
KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio.
Herrialde baten produkzio-faktore bakarrak dira: lurra, kapitala eta kontsumo-
maila.
Eskaria eskaintza baino handiagoa denean, prezioak igotzen dira.
Bi zerga-mota daude: zuzenekoak eta zeharkakoak.
9
Sektore publikoak ez du eragiten merkatu-ekonomian.
13. Lotu zenbaki bidez zutabe bi hauetako terminoak eta haien kontzeptuak.
1 Giza habitataren ezaugarriak
azaltzen ditu.
Soziologia
2 Taldeen interes-jokoak eta arau
ezkutuak ematen ditu aditzera.
Ekonomia
3 Estatu-formak aztertzen ditu, baita
zelan eragin duten estatu-formek
gizarteen garapenean.
Antropologia
4 Aztertzen du zelan erabiltzen
dituzten gizakiek eta gizarteak
baliabide produktiboak.
Geografia
5 Aztertzen du zer ikasi duen gizakiak
historian zehar eta nola eragiten
duen horrek gizartean duen
jokaeran.
Politika
14. Adierazi zer herrialde zeharkatu behar duzun Madril eta Mosku lotzeko lerro
zuzen imaginario baten bitartez.
10
15. Lotu erregimen politikoak eta haien definizioak.
1 Gobernu-sistema bat da. Sistema horretako
botere betearazlean, figura hauek bereizten
dira: estatuburua (monarka edo lehendakaria)
eta gobernuburua (lehen ministroa eta abar).
Gobernuburuak gidatzen du ministro-kabinetea
edo -kontseilua, eta parlamentuaren aurrean
erantzuten du kudeaketa politiko
betearazleagatik.
Erregimen
aristokratikoa
2 Erregimen honetan –dela pertsonalista, dela
instituzionaldua–, boteretik hurbil daudenek
eta nola edo hala botereaz baliatzen direnek
nagusien edo goragokoen aurrean erantzuten
dute, eta ez hainbeste herritarren aurrean. Goi
hierarkiekin ondo moldatuta, ezikusiarena egin
dezakete lege-ordenamenduen aurrean, eta
botereaz abusatu beren posizioaren eta
hierarkiaren ondorioz abusatu ahal duten
neurrian.
Erregimen
parlamentarioa
(parlamentarismoa)
3 Gobernu-mota bat da, zeinean herritar gutxi
batzuei ematen baitzaie botere subiranoa.
Teorian, gobernatzeko egokienak dira herritar
horiek.
Erregimen
autoritarioa
16. Behatu irudia, eta erantzun. Egilea edo titulua ezagutzen duzu? Arteko zer
estilotakoa da? Eman zure iritzia egileak azaltzen duen formari eta gaiari buruz.
11
17. Azaldu Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 14.1. artikuluaren esanahia,
alegia:
14.1 artikulua.- Jazarpenik jasanez gero, pertsona orok du edozein herrialdetan
babesa bilatu eta izateko eskubidea.
18. Definitu "hazkunde begetatibo" termino demografikoa
12
Bigarren zatia
Irakurri testua, eta erantzun galderei.
3 puntu guztira
Bitcoin bat nahi baduzu, galdetu Cambrilsen Escalitchari buruz –845 euroan saltzen
ditu–, edo hobeto galdetu Basybil sevillarraz (503 euroan). Geratu Internet bidez
kafetegi batean, eta eraman smartphonea moneta birtual horren transferentzia
ziurtatzeko. Izan ere, ez da ikusten, ez ukitzen, eta benetan ere ez da existitzen, baina
urtarrilean 10 euroan ordaintzen zen, eta orain, berriz, 500 euroan, merkatu
misteriotsu, anonimo eta gero eta zabalago baten nahieran.
Bitcoina 2009an sortu zuen Satoshi Nakamotok –inork daki ez hura pertsona edo talde
bat den; nolanahi ere, ez da geratzen haren arrastorik–; moneta-sistema
deszentralizatua, anonimoa eta segurua da, gobernu eta bankuetatik independentea;
moneta zifratua da, eta P2P zirkulazio-sistema du, berdinen arteko sistema.
Nakamotok moneta-sistema osoa utzi zuen antolatuta: aldian-aldian moneta sortu 21
milioi bitcoinera heltzeko 2140. urtean (egun, 11 milioi daude), eta sariak eman
informatikoei, zeren matematika-eragiketa konplexu-konplexuak dituzten transakzioak
balidatu behar dituzte milaka ordenagailutan, zeinek eragozten baitute bitcoin bera
eragiketa bat baino gehiagotan erabiltzea.
Moneta, izan, kode kriptografiko bat da, jendeak ordainketak egiteko trukatzen duena.
Jabe bakoitzak diru-poltsa elektroniko bat edo gehiago ditu, gako publiko bat dutenak
ordainketak jasotzeko, eta gako pribatu bat ordainketak egiteko. Sistema horretan,
inork ezin du monetaren jabe edo administratzailea izan –Nakamotok berak ere ez–,
ez monetaren balioa manipulatu.
Sortu zen urtetik, moneta birtualaren sinesgarritasuna gero eta handiagoa da, hala
Interneten, nola merkatu fisikoan. Europako Banku Zentralak 2012an ohartarazten zuen
ezen, bitcoinak aurrera segituz gero (eta segitu du), kalte egingo diola banku zentralen
izen onari. Joan den astean, Estatu Batuetako Senatuak hitzordua jarri zien
ekonomialariei monetaren aldeko eta kontrako argudioak entzuteko. Hori gertatu
bitartean, bitcoinak gora-goraka egin zuen ziztu bizian, gero abiadura berean jaisteko.
Horixe bera gertatu da urte osoan: adituen azalpenak monetaren balioa bezain
iragankorrak izan dira.
Udaberri honetan, Txipreko Nicosia Unibertsitateak onartu egingo du matrikulak
bitcoinetan ordaintzea Moneta Birtualei buruzko Master batean. Seattlek, Starbucks
lurraldeak, Microsoftek eta Anatomía de Greyk bitcoina onartzen dute. Saxbe anaien
kamioneta ospetsu bilakatu da bitcoinak onartzen dituelako ogitartekoak ordaintzeko.
Benetan, astebetean, kasu bi baino ez dira gertatu, "baina jendeak inbertsio modura
gordetzen dituelako bitcoinak" –aitortu dio Tom Sexbek GetWireri–. Muga gurutzatuta,
Vancouverren, The Waves kafetegiak lehen kutxazain automatikoa jarri du, moneta
ukiezinak ematen dituena paperezko dolarren truke.
Kanadako hiri berean, Mike Yeungek Bitcoin Cluba sortu du moneta horren erabilera
sustatzeko. Ekonomikak ikasten dituen ikasle batek bitcoina eta Skype konparatzen
ditu. "Pertsonen arteko trukea, ahotsarena edo diruarena, bitartekariei ezer ordaindu
gabekoa".
13
Urtarrilean, 106 milioi eurokoa zen bitcoin-merkatuaren kapitalizazioa. Gaur, berriz,
6.430koa da. Haren hazkunde neurrigabeari buruz gehiago arduratzen dira agintariak
kontsumitzaile partikularrak baino, zeren azken horiek nahita eskuratzen baitute
moneta hori.
Asmatu egin dute Internetek dena eta denok aldatuko gaituela iragarri zutenek.
Internet heldu da, eta paperezko diruaren eraginkortasuna ere zalantzatan jarri du.
El País 2013
GALDERAK:
1. Azaldu testuaren ideia nagusiak.
2. Azaldu testuko esapide hauen esanahia:
- Moneta-sistema deszentralizatua, anonimoa eta segurua
- Bitcoin
- Moneta birtuala
3. Azaldu labur-labur zein den zure iritzia testuak planteatzen duen arazoari
buruz, eta arrazoitu.
4. Zer titulu jarriko zenioke artikuluari?
14
Hirugarren zatia: Lan-mundua
Galdera bakoitzak 0,5 puntu balio ditu.
Puntuazioa, guztira: 2,5 puntu.
1. Definitu labur-labur "laneko arriskua langilearentzat" terminoa
2. Definitu labur labur "produkzioaren deslokalizazio" terminoa
3. Adierazi laneko arauei buruzko honako esaldi hauek egia (E) ala gezurrezkoak
(G) diren:
Estatuak ematen ditu arau nazionalak.
Erkidegoko arauak berdinak dira munduko herrialde guztientzat.
Nazioarteko arauak Europar Batasunetik datoz.
Oro har, enpresaburuen eta langileen artean erabakitzen dira laneko
arauak.
15
4. Lotu terminoak eta kontzeptuak, Europar Batasunetik zirkulatzeari buruz
Maastrichtko Tratatuak ezarritako helburuei buruzkoak.
1 Espainiako edozein langilek lana bila
dezake Europar Batasuneko edozein
herrialdetan, eta alderantziz.
Ezartzeko askatasuna
2 Espainiako edozein enpresaburuk
gauzatu ditzake jarduerak Europako
edozein herrialdetan, eta Europako
edozein enpresaburuk Espainian.
Zerbitzu-emate librea
3 Edozein profesional independentek
lan egin dezake Europar Batasuneko
edozein herrialdetan, herrialde
horretan bizi ez arren. Nahikoa da
Europako herrialde kide batean
bizitzea.
Langileen zirkulazio librea.
5. Lotu lan-eskubidearen printzipioei buruzko terminoak eta kontzeptuak:
1 Arau batean zalantzarik edo
anbiguotasunik badago,
langilearentzat ahalik eta zentzurik
mesedegarrienean aplikatuko da
araua.
Eskubideen ukaezintasunaren
printzipioa.
2 Kasu berean arau bi edo gehiago
aplikatu ahal badira,
langilearentzako mesedegarriena
aukeratuko da.
Langilearen alde printzipioa.
3 Langileak ezin die uko egin legez
onartuta dituen eskubideei.
Araurik mesedegarrienaren
printzipioa.