Post on 23-Jan-2020
Gorbeiako bizidunak
eta pertsonaia
mitologikoak
Lehen Hezkuntza
Irakasleentzako materiala
Gorbeia Parke Naturala
9. programa: Gorbeiako bizidunak eta pertsonaia mitologikoak
2 Lehen Hezkuntza
Aurkibidea
1. Sarrera 3
2. Kokapena 3
3. Helburu orokorrak 4
4. Bisita egunerako gomendioak 5
5. Jarduerak 6
Bisitaldiarenaurretikojarduerak. 6
Bisitaldianburutukodirenjarduerak. 8
Bisitaldiarenondorengojarduerak 10
I.Eranskina: Edukien erlazioa diseinu kurrikularrarekikoII.Eranskina: Gurasoentzako oharra
9.programa: Gorbeiako bizidunak eta pertsonaia mitologikoak
3Lehen Hezkuntza
1. Sarrera
Hezkuntza programa honen ideia orokorra, bizidunen (landaredi eta fauna) arteko erlazioa eta beraien ezaugarriak ezagutzea da. Honekin batera, naturarenganako errespetuzko jarrerak bultzatu eta EuskalHerriko kulturako pertsonaia mitologikoak ezagutuko ditugu.
ProgramadidaktikohauLehenHezkuntzakohiru zikloetara bideratuta dago, eta Diseinu kurrikularrean zehaztutako hainbat eduki landuko dira (ikus I.eranskina).
Ikasleek landa koaderno baten laguntza izango dute.
Programahauhiruzatitanbanatutadago:
1. Bisitaldiaren aurretiko jarduerak;edukiak ikastetxean lantzeko.
2. Bisitaldian burutuko diren ekintzak;Parketxera bisita eta ibilbidea.
3. Bisitaldiaren ondorengo jarduerak;aztertutakoa sakondu eta ebaluatzeko balio izango dutenak.
Bisitaldi hau goizeko 10etatik arratsaldeko4etara burutzea aurreikusten da, betiereikastetxeko ordutegiaren beharrizanetara moldatuz. Denbora gehiena landa lanari eskainiko diogu, ingurua zuzenean behatzeari.
2. Kokapena
Gorbeiako Parke Naturala 1994.urteanizendatu zen eta EAEko babestutako guneetatik zabalena da 20.016hektarearekin. Hauek Bizkaiko eta Arabako lurraldeetan bananduta daude.
Gorbeiako Parketxea, Areatza herrian kokatuta dago eta bertara heltzeko Bilbo eta GasteizlotzendituenN-240errepideahartubeharko dugu
9. programa: Gorbeiako bizidunak eta pertsonaia mitologikoak
4 Lehen Hezkuntza
3. Helburu orokorrak
1. Talde-jardueretan parte hartzea,betiere erantzukizunaz eta erakonstruktiboan jokatuz; besteeilagunduz eta elkartasunez jokatuz;funtzionamendu demokratikoarenoinarrizko printzipioak aplikatuz;guztion helburuak lortzeko norberareneta besteen ekarpenak balioetsiz, eta elkartasunez komunitatearen alde eginez inolako bereizkeriarik gabe (generoan, arrazan, kulturan, erlijioan edo besteedozertan oinarritutako diskriminaziorik gabe).
2. Natura-, gizarte eta kultura-ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea; ingurunearen antolaketa,ezaugarriak eta harremanak aztertzea eta ingurumenari zein bizi-kalitateari buruzko erabakiak hartu eta ulertzea, gero eta konplexuagoak diren espazio-eremuen ezagueran aurrera egiteko.
3. Berezko nortasuna eratzea, norberaren lorpen-,esfortzuetahobetze-motibazioasustatuko duten estrategien alde eginez, gizaki autonomo eta besteekin harremanean ari den gizartekide gisa garatzeko.
4. Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako tradizio ludikoek eta fisikonahiz kirolekoek duten gizarte eta kultura-kutsua aintzat hartzea, euskal kulturaren eta beste kultura batzuen balioak errespetatzeko eta balioesteko;
horretarako, herri-jolasak eta-adierazpenak eta jolas eta adierazpentradizionalak egingo dira.
5. Literaturaz gozatzea, generoaskotako literatura-testuak irakurriz eta entzunez, bai euskal literaturakoak, bai inguruko literaturetakoak, bai literatura unibertsalekoak. Jarduera horiek gozamena eman behar diote ikasleari, etabaliatueginbeharditusentikortasunestetikoa handitzeko, hizkuntzaaberasteko eta nortasun kulturala, soziala eta pertsonala eraikitzeko.
6. Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientzia pertsonalak ezagutu eta onartzea, haien pribatutasun-espazioa eta guzti, eta, halaber, gainerakoekikodesberdintasunak errespetatzea eta autoestimua indartzea, bizitzapertsonaleko hainbat alderdiri era positiboanaurreegiteko.
9.programa: Gorbeiako bizidunak eta pertsonaia mitologikoak
5Lehen Hezkuntza
4. Bisita egunerako gomendioak
Gorbeiako Parke Naturalera eginiko bisitaldiak, irakasleek klasean garatutako unitate didaktikoen artean erabili ahalizango duten tresna izatea du helburu. Horretarako, behaketa zuzenean, datuen bilketan eta hausnarketan oinarritutako metodologia aukeratu dugu.
Programa hau burutzeko irakasleriaren laguntza izatea oso garrantzitsua da.
Bestalde,bisitaldiarenaurretiketaondoren,ikasleek ekintza osagarri batzuk burutzea proposatzen dugu, alde batetik ikasleakmotibatzeko eta bestetik, ikasitakoaebaluatuetaazaldutakoedukiakfinkatzeko.
Azalpenak osatzeko, ikasle bakoitzak landa koadernobatjasokodu.Koadernoakhainbatariketa ditu eta ibilbidean zehar burutzen diren geldiune desberdinetan zein Parketxe barruan beteko dira.
Programa behar den bezala aurrera eramateko eta metodologia egokiena erabiltzeko, oso garrantzitsua da taldea oso handia ez izatea. 40 ikasleko taldeaaproposenalitzateke,halaere50pertsonakotaldeak ere hartuko dira.
Normalean, ibilbide didaktikoa eginbitartean taldea bitan banatuko da. Hau delaeta,ikastetxetikgutxienezbiarduradunetortzea gomendatzen da. Taldea 45 ikasle baino gehiagokoa bada berriz, hiru talde
egingo dira eta ikastetxetik gutxienez hiruirakasle etortzea gomendatzen da. - Talde kopurua Parketxeko hezitzaileen esku geratuko da.
Horretaz gain, garrantzitsua da bisita aurreko egunean ikasleei arropa eta oinetako egokiak, hala nola arkatza edo boligrafoa ekarri dezaten gogoraraztea.
Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu garraio gastuak eta janaria, ikastetxearen konturaizango direla, gainerako jarduerak berrizdohainik dira.
Argibide gehiago nahi izanez gero Parketxeko telefonoa 946739279 da eta helbide elektronikoa gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus da.
9. programa: Gorbeiako bizidunak eta pertsonaia mitologikoak
6 Lehen Hezkuntza
5. Jarduerak
Bisitaldiaren aurretiko jarduerak.
Arestianaipatudugunez, interesgarria litzateke ikasleekaurretiazariketabatzukburutzea.Jarraian, horietako batzuk ikus ditzakegu, aukeratu zuen ustez zuen mailara gehien egokitzen direnak:
1.Hurrengoanimalietatikborobildukoloregorrizanimaliabasatiaketaberdezetxe-abereak.
TXAKURRA BASAKATUA TXERRIA ARDIA
BASURDEA ARRANOA KATUA OREINA
AZKONARRA OILOA
2. Ikasleek Gorbeiako Parke Naturalari buruzko informazioa bilatu beharko dute: kokapena, hedadura, klima, bertako animaliak, zuhaitzak… Ondoren, talde bakoitzak Gorbeiako Parke Naturaleko gai baten sakonduko du eta denen artean gida txikitxo bat osatu dezakete.
3. Ikasleei mitologia zer den galdetu eta mitologiari buruz dituzten ideiak arbelean idatzi.Ondoren,haurrenezagutzatikabiatuzhainzabaladengaihonetazhitzeginetamuralbatosadezakete.HorrelahaurrekGorbeiaraetorriaurretikideiabatizangodute.
9.programa: Gorbeiako bizidunak eta pertsonaia mitologikoak
7Lehen Hezkuntza
4. Nola mugitzen dira animaliak? Kokatu bakoitza dagokion taulan:
ERLEA ZIZAREA TXIMELETA ARMIARMA
SAGUA KAKALARDOA INURRIA SUGANDILA
SUGEA MARRASKILOA TXORIA
OREINA BAREA MARIGORRINGOA
HEGAZ IBILIZ NARRAZ
Oharra; hurrengo helbide honetan, bai irakaslearentzat eta bai ikaslearentzatbeharrezkoa duzuen informazioa aurkituko duzue:
www.amaroa.com
9. programa: Gorbeiako bizidunak eta pertsonaia mitologikoak
8 Lehen Hezkuntza
Bisitaldian burutuko diren jarduerak.
Ordutegia.
Ordutegi hau gutxi gorabeherakoa da eta ikastetxearen ordutegira eta irakasleen eskakizunetara molda daiteke.
Gorbeiara bisitaldia egiten duzuen egunean burutuko diren ekintzen banaketa hurrengoa izango da:
GORBEIAKOPARKETXERABISITALDIA
Parketxean, Gorbeiako Parke Naturalari buruzko erakusketa bat aurki dezakegu, berau altueran oinarrituta dagoelarik.
Erakusketa eta ikus-entzunezko sistema aurreratuen laguntzaz, ikasleek landa koadernoan, aukeratutako hezkuntza programarekin erlazionatutako hainbat ekintza burutuko dituzte.
10:00-10:30 Taldearen harrera eta Saldropora igo
10:30-13:30 Ibilbidea (hamaiketakoa barne)
12:30-13:30 Ibilbidea
13:30-14:00 Areatzara autobusez
14:00-15:00 Bazkaria
15:00-16:00 Gorbeia Parke Naturaleko Interpretazio zentroa
9.programa: Gorbeiako bizidunak eta pertsonaia mitologikoak
9Lehen Hezkuntza
Saldropoko ibilbidea
Hezkuntza programa honen ideia orokorra, bizidunen (landaredi eta fauna) arteko erlazioa etaberaienezaugarriakikertzeada.Honekinbatera,naturarenganakoerrespetuzkojarrerakbultzatu eta Euskal Herriko kulturako pertsonaia mitologikoak ezagutuko ditugu.
Hezkuntza programa Saldropoko atsedenlekuan hasiko dugu. Saldropoko hezegunea inguratzenduen1,5km-koibilbidehaulaua,zirkularraetazailtasunikgabekoada;ordubietaerdiko iraupena duena.
Ibilbidean zehar hainbat geldiune egingo ditugu gure hezkuntza programako edukiak garatzeko.
Inguru hau egokia da eskaintzen digun dibertsitateagatik (harkaitzak, errekak, basoak,larreak,…), honek pertsonaia mitologiko bakoitza kokatzen lagunduko digu eta gainera paisai bakoitzaren landaredi eta fauna esanguratsuena ezagutuko dugu.
Ibilbide honen helburua ikasleak, natur ingurunea eta euskal kultura erlazionatzea izango da.
9. programa: Gorbeiako bizidunak eta pertsonaia mitologikoak
10 Lehen Hezkuntza
Bisitaldiaren ondorengo jarduerak
Jarraian,bisitaldiaetageroezagutzakfinkatzekoburutuditzakezuenariketakdituzue:
1.BorobilduanimaliahauetatikGorbeiakoParkeNaturaleanbiziezdena:
AZERIA LEHOIA ARDIA ZALDIA
ELEFANTEA MOFETA HARTZA ORKATZA
2. Zer ematen digu animalia bakoitzak?
BEHIA ESNEA/ARTILEA
ARDIA URDAIAZPIKOA/TXORIZOA
TXERRIA EZTIA
ERLEA ARRAUTZAK
OILOA ESNEA/HARAGIA
3.MarraztuGorbeiakoirteeranaipatudenetagustukoenduzunpertsonaiamitologikoa.
4. Euskal mitologiari buruzko “amaroa” orrialdea erabiliz, antzerki bat prestatu eta antzeztu;www.amaroa.com
9.programa: Gorbeiako bizidunak eta pertsonaia mitologikoak
11Lehen Hezkuntza
I. ERANSKINA: Edukien erlazioa Diseinu Kurrikularrarekiko
Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako hiru zikloetara zuzenduriko programa honetan, diseinukurrikularrak zehaztutako ikasgaietako hainbat eduki landuko dira.
• Natura,GizarteetaKulturaIngurunearenEzagueraarloa:1.edukimultzoa(Inguruneaetahurairaunaraztea);2.edukimultzoa(Izakibizidunenaniztasuna);3.edukimultzoa(Osasuna eta garapen pertsonala); 4. edukimultzoa (Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza ).
• GorputzHezkuntzaarloa:4.edukimultzoa (Mugimen-kultura:aisialdiaetadenboralibrerako hezkuntza).
• Matematikaarloa:4.edukimultzoa(Informazioatratatu,zoriaetaprobabilitatea).
• Hizkuntzakarloa:1.edukimultzoa(Entzutea,hitzegiteaetaelkarrizketanaritzea);2.eduki multzoa (Komunikazio idatzia: irakurtzea eta idaztea).
9. programa: Gorbeiako bizidunak eta pertsonaia mitologikoak
12 Lehen Hezkuntza
II. ERANSKINA; Gurasoentzat oharra
Bisita egunerako prestaketan laguntzeko asmoz, gurasoei eman diezaiokezuen ohar bat bidaltzen dizuegu.
Esperoduguerabilgarriaizatea;
Guraso agurgarriak:
Ohar honen bidez zuen seme/alabak Gorbeiako Parke Naturalera egingo duen txangoaren berri eman nahi dizuegu.
* Txangoaren eguna: _____________________________________________
* Irteera ordua eta lekua: _________________________________________
* Itzulera: ______________________________________________________
Umeek txangora honako hauek eraman beharko dituzte:
* Hamaiketakoa eta bazkaria.
* Arkatza eta borragoma.
* Zira edota berokia.
* Mendirako oinetako egokiak.
Estimados padres y madres:
Mediante esta nota os queremos informar sobre la excursión que realizará vuestro/a hijo/a al Parque Natural de Gorbeia.
* Día de la excursión:______________________________________________
* Hora y lugar de salida:___________________________________________
* Vuelta: ________________________________________________________
El día de la excursión los/as niños/as tienen que llevar lo siguiente:
* Almuerzo y comida
* Lápiz y goma
* Chubasquero y/o ropa de abrigo.
* Calzado adecuado para el monte