Post on 09-Jul-2015
Harremana
Helburuak
- Ornodunetan nerbio-sistema zentrala eta nerbio-sistema periferikoa bereiztea.
- Nerbio-bulkaden transmisio-noranzkoa azaltzea, sortzen direnetik gauzatzen diren arte.
- Nerbio-sistemen eboluzio-joerak azaltzea (eta sistema endokrinoena).
- Pertsonen guruin endokrinoak identifikatzea.
- Hormona batzuk izendatzea, eta horiek ekoizten duten guruina eta betetzen duten funtzioa azaltzea.
- Nerbio-koordinazioaren eta hormona-koordinazioaren arteko aldeak adieraztea.
Nerbio Sistema Sistema endokrinoa
Nerbio Sistema
Erreakzioa
Nerbio sistemaren eta sistema endokrinoaren arteko elkarrekintza.
Adibidea: mina.
Sistema endokrinoaEnergia
Nerbio sistemaren funtzio nagusiak honela sailkatu daitezke:
1. Funtzio sentsoriala: NS-ak gure ingurugiroko (kanpokoa) eta gure gorputzeko (barne-ingurunea) informazioa hartzen du, zelula sentsitibo edo hartzaileen bidez.
2. Integrazio eta oroimen funtzioak:
Integrazio-funtzioa: Behin informazioa hartuta, garrantzi gabeko sentimenezko informazioabaztertu egiten du eta hautatutako informazioa garuneko alde motoreetara garraiatzen daerantzun egokiak sortzeko asmoz.
Oroimena: Informazio sentsorialaren portzentai txiki batek baino ez du bat-bateko erantzunasortzen. Gehiena, batez ere garun azalean, ekintza motoreen geroko kontrolerako eta prozesuintelektualetarako gordetzen da. Gero, oroimena erabiliz informazio berria sailkatzen da.
3. Funtzio-motorea: Behin informazioa integratua (prozesatua), egokiena den erantzuna NS-akdituen eferentzien bidez gorputz-atal eta organo ezberdinetara garraia daiteke, non kontrol-prozesu egokiak martxan jarriko diren.
Garunkortexa
(gainazala)
Zerebeloa
Enborentzefalikoa
Nerbio Sistema
Zentrala
Garuna nerbio-sistemako eta gure organismo osoko
organorik konplexuena da.
Bi hemisferiotan banatzen da, ezkerreko eta eskubikoa.
Garun-azala kanpoaldeko atala da, eta gainaldea tolesdura
ugariz zeharkatuta dauka. Tolesdura horiek, garun-
zirkunboluzioek, alegia, handiagoa egiten dute garunaren
azalera.
Azal motorra: Nerbioen bidez seinaleak bidaltzen
dizkie muskuluei, mugimenduak gauzatu ditzaten.
Azal sentsoriala: Ukimenaren, tenperaturaren,
minaren eta dastamenaren errezeptoreek bidalitako
infoa jasotzen du nerbioen bidez.
Ikusmen azala: Begiek hautemandako estimuluak
jasotzen ditu.
Entzumen-azala: Hotsen estimuluak jasotzen ditu.
Asoziazio-azala: Infoa analizatzen du eta horren
araberako erantzunak prestatzen ditu. Oroimenari,
pentsamenari eta erabakimenari loturiko funtzioak ditu.
Nerbio Sistema
Zentrala
Zerebeloa garunaren azpian dago, enbor
entzefalikoaren atzealdean.
Garuna bezala 2 hemisferiotan bereizita dago,
haren erditik bermisa deritzon zerrenda bat
luzatzen baita.
Mugimenduen koordinazioaz eta gorputzaren
jarreraz arduratzen da.
Enbor entzefalikoa, garunaren eta bizkarrezur-
muinaren artean dago.
Bi parte ditu:
- Pedunkuluak: garunaren hemisferio banatatik
datozen bi axoi multzo.
- Bizkarrezur-erraboila: konkor moduko bat,
bizkarrezr-muinarekiko lotunean kokatuta.
- Berak kontrolatzen ditu arnasaren erritmoa,
bihotz-taupadak, eztula, usinak, goragaleak...
- Garunera informazio garrantzitsua uzten du
pasatzen.
Nerbio Sistema
Zentrala
Bizkarrezur-muina, enbor entzefalikoaren luzapena da,
babestuta dago bizkarrezurraren barruan.
Soka mehe baten antzekoa da. Barnealdean gai grisa
(neurona gorputzak) dauzka eta kanpoaldean, gai zuria
(axoiak).
Nerbio Sistema
Zentrala
- Nerbio-sare somatikoa: Batik bat muskuluen borondatezko mugimenduak
kontrolatzen ditu, zehazki eskeleto-muskuluenak.
- Nerbio-sare autonomoa: Muskuluen oharkabeko mugimenduak kontrolatzen ditu,
zehazki bihotzeko muskuluenak eta muskulu lisoenak,bai eta odol-hodietako eta
beste sistema batzuetako muskuluenak ere.
Nerbio Sistema
Periferikoa
* Nerbio Sistema Sinpatikoa eta Parasinpatikoa
Bi sistemok zenbait organo erregulatzen dituzte. Sinpatikoak organoak kitzikatu egiten ditu eta parasinpatikoak lasaitu.
- Sistema sinpatikoak jarduera fisikorako eta ekintzarako prestatzen du gorputza. Aktibatzen denean, bihotz taupadak arintzen ditu, presio arteriala gehitzen du eta glukosa eramaten du odolera.
- Parasinpatikoak, aktibatzen denean, kontrakoa egiten du. Bihotz taupadak moteldu, presioa gutxitu…
Artropodoak (FILUM)- Intsektuak (KLASEA)
Artropodoen hormonek animaliaren metamorfosia eta exoeskeletoaren aldaketa erregulatzen dute.
Sistema
endokrinoa
Intsektuen metamorfosia (tximeletak)
Larbaren “gorputz hegodun” ataletik “hormona juvenil” deritzona jariatzen da, honek metamorfosia inhibitzenduelarik. Baina ingurugiroaren aldaketen ostean (argiaren edo tenperaturaren emendioaren eraginez) “gorputzhegoduna” PTTH (hormona protorazikotropikoa) jariatzen hasten da. Honek guruin prototorazikoan ekdisonahormonaren jariapena eragiten du. Hormona honek “hormona juvenil”-ak probokaturiko metamorfosiareninhibizioa eragozten du eta metamorfosia probokatzen du.
Principios del desarrollo (2010) Wolpert L.
Ornodunak (FILUM)- Anfibioak (KLASEA)
Anfibioen hormonek animaliaren metamorfosia erregulatzen dute.
Sistema
endokrinoa
Anfibioen metamorfosia (igelak)
Ingurunearen aldaketek, elikadura mailaren emendioa adibidez, kortikotropinaren hormona askatzailea (CRH)-ren jariapena eragiten dute hipotalamoan. Hormona honek hipofisian tirotropina (TSH) askatzea eragiten du.Honek guruin tiroideengan ekiten du, honek T3 eta T4 hormonak jariatu ditzan. Hormona hauek dira metamorfosiaeragingo dutenak. Hormona hauek, hipotalamoan eta hipofisian CRH eta TSH-en sintesia mantentzea eragiten dute.
Principios del desarrollo (2010) Wolpert L.
Gizakietan Sistema endokrinoa, nerbio sistemarekin batera, erregulazioaz arduratzen den sistema da. Kasu honetan, sistema endokrinoak barne medioa kontrolatuko du, hau da, gorputzaren barne funtzionamendua.
Funtzio hau, odolera jariatzen diren sustantzien bidez egiten da; HORMONEN bidez hain zuzen. Hormona elementu kimiko txikiak dira eta odolean zehar garraiatzen dira.
Sistema
endokrinoa
Hipotalamoa
Ornodunek duten garuneko egitura da eta guruin endokrinoa ere bai, zenbait hormona jariatzen dituelako. Bere estimulazioak nerbiosistema autonomoaren hainbat erantzun sortzen du eta Hipofisiarekin ere lotura estua du.
Funtzioak
- Oreka hidrikoa mantendu
- Gorputzaren tenperatura erregulatu
- Metabolismoa kontrolatu
- Loa erregulatu
- Gosea, egarria, asetasuna eragin
-Tentsio arteriala erregulatu… Portaeran eragin: amorrua, beldurra, sexu gogoa…
- Emozioekin lotuta dauden erantzun fisikoak ere eragiten ditu.
- Hipofisiaren jarduera kontrolatu.
Hipofisia
Entzefalo azpian dagoen guruin endokrinoa da, ilar baten tamainakoa.
Funtzioak
- Hormona ugari jariatzen ditu eta hormona horietako bakoitzakbeste hainbat guruinetan du eragina: giltzurrun gainekoetan, tiroidean eta sexualetan beste batzuen artean.
Bi zati bereizten dira:
- Adenohipofisia: Zati endokrinoa dela esaten da. Hormona gehienakhemen jariatzen dira.
- Neurohipofisia: Hipofisiaren atzeko zatia da. Zati nerbiosoa dela esten da. Bi hormona jariatzen ditu: ADH eta oxitozina.
Ornodunak (FILUM)- Ugaztunak (KLASEA)- Primateak (ORDENA)- Hominidoak (FAMILIA)- Homo (GENEROA)- Homo sapiens (ESPEZIEA)
Sistema
endokrinoa
Sistema
endokrinoa
Sistema
endokrinoa
Zein hormonak erantzuten diete honako egoerei?
– Hazkuntza.
– Kalean doan bati doberman batek erasotzen badio.
– Eguerdiko bazkariaren ondoren.
– Nerabezarora iritsi den neska baten kasuan.
– Erditzeko momentuan umetokiko uzkurdurak hasi zaizkion emakumeari.
– Haurrari titia emateko behar duguna.
– Diabetes gaixotasunarekin erlazionatuak.
– Giltzurrunek ura birxurgatzeko behar dutena.
Sistema
endokrinoa
Nerbio sistema vs Sistema endokrinoa
Ezaugarriak Nerbio sistema Sistema endokrinoa
Estimuluaren jatorriaKanpo ingurunea eta barne ingurunea
Barne ingurunea, nagusiki
Erantzun motaMuskuluak uzkurtzea eta guruinak jariatzea
Prozesu desberdinen erregulazioa (metabolismoa, hazkundea, garapena, ugalketa...)
Informazioaren transmisioaren arduradunak
Bulkada elektrikoak Hormonak
Transmisio-bidea Zirkuitu neuronalak Odola
Transmisio-abiadura Handia (100 m/s)Txikiagoa (33cm/s-0,3mm/s)
Erantzunaren iraupena Laburra Iraunkorra