Post on 01-Sep-2019
2017-2018 IKASTURTEA 5 URTE
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
1
ZURRIOLA IKASTOLA
HAUR HEZKUNTZA
5 URTE
2017-2018 IKASTURTEA 5 URTE
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
2
SARRERA
Haurtzaroa oinarrizko garaia da orduan ezartzen baita gerora ere izango den
pertsonaren izatea. Hau jakina zen, baina azken urteetan, zientzian oinarrituz,
ikerketek ere hori baieztatu dute. Hau guztia dela eta aldaketak datoz
ikaskuntzan-irakaskuntzan eta hezkuntzaren paradigma berri baten aurrean
gaude; haurra da bere bidearen protagonista eta heldua umearen bide-lagun.
Azken honek haurraren lorpenak aitortu eta balioesten dituen.
Hezkuntzaren lehen etapa honen xede nagusia haurraren garapen osoa
bideratzea da, ikaskuntza aktiboa eta autonomoa baimenduz, eta jolasean
oinarrituz.
Haurraren garapen osoaren ikuspegitik, haurra ulertzeko moduaren oinarrizko
printzipio metodologikoak dira ondorengoak:
Errespetua haurraren izate osoari. Haurra bizitzaren lehenengo unetik
pertsona aktiboa, bizia, sentikorra eta harbera da. Haur bakoitzak bere
garapen-erritmoa dauka.
Konfiantza haurraren berezko garapen-ahalmenari. Bere jarduera
autonomoa eta erritmo biologikoak errespetatuz konfiantza izan beregan
bere gaitasunak garatuko dituela.
Haurraren ziurtasun fisikoa eta emozionala bermatu behar dugu,
baldintzak eskainiz eta bere beharrekiko sentikortasuna adieraziz.
Hau guztia honela izanik, hezitzaileak haurraren ondoan egon behar du, bere
bidelagun izan behar du. Helduak haurrari segurtasuna eman behar dio, egiten
dituen behaketetan oinarrituz testuinguruak sortu behar ditu haurrak era
autonomoan esploratzeko, esperimentatzeko eta jolas librean aritzeko.
2017-2018 IKASTURTEA 5 URTE
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
3
1. ESPAZIOAK ETA EGUNEROKO DINAMIKA
Ikastolan haurrarentzat proposatzen ditugun espazio, material, jarduera eta
denboraren antolaketak haurraren ongizatean eta garapenean eragin zuzena
dute. Honek, gure antolaketan zein espazioen etengabeko azterketa egitera
behartzen gaitu, honek haurraren garapen osoan (psikomotorrean, afektiboan,
sozialean zein kognitiboan) eragina baitu.
2.1 ESPAZIOAREN ANTOLAKETA
Jolasa, gozamena edo plazerra baino gehiago da, behar bat da. Haurrarentzat
jolasa bere burua eta inguratzen dion mundua ezagutzeko eta barneratzeko duen
lehenengo ikaskuntza-tresna da.
Baieztatu dezakegu, jolasaren erabilera lehenengo urteetan, hezkuntza
prozesuaren bide naturalena dela. Horregatik uste dugu, gela txokoetan
antolatzeak, hau da, espazio desberdinak eskaintzeak, haurrari espontaneoki
jolasten eta berez ikas dezan laguntzen diola. Izan ere, haurraren munduan,
jolastea eta ikastea bat datoz, ezin dira banatu, haur bat jolasten dabilenean
ikasten ari da.
Gure espazioetan oinarrizko txoko batzuk dauzkagu. Hauetariko bakoitzean
haurraren jolaserako aberasgarria izango den materiala eskaintzen dugu.
Bestalde, tarteka beste txoko batzuk ere izango ditugu, momentuan lantzen ari
garen gaiaren edo haurren interesen araberakoa.
2017-2018 IKASTURTEA 5 URTE
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
4
2.1.1 TXOKOAK:
Jolas sinbolikorako txokoa:
Txoko honek haurraren sozializazioaren garapenerako beharrezkoak diren
elementuez baliatzeko bidea ematen digu, hala nola, familiaren imintzioa, rolak,
ekintzak, pertsonen arteko harreman mota ezberdinak, jokabide mota egokiak...
Honekin batera garapen intelektualean (funtzio sinbolikoan) eta garapen afektiboan
ere eragin handia du.
Materiala:
Etxe batean aurkitu daitezkeen elementuak.
Panpinak, oihalak eta arropak.
Adierazpen plastikorako txokoa:
Gune honetan komunikaziorako aukera desberdinak eskainiko dira. Sormenari,
adierazpen grinari eta komunikatzeko beharrari eskaintzen zaion gunea da.
Haurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren
erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio eta esperimentazioaren bidez.
Prozesuari emango zaio garrantzia eta ez emaitzari.
Materiala:
Plastilina, argizarizko margoak, tenpera, orriak, txotxak, kola,
errotulagailuak, ingurune naturalak eskaintzen dizkigun materialak,
berrerabiltzeko materiala, tresna desberdinak,…
Liburutegia:
Hizkuntza adierazpenak bideratzeko, eta hizkuntza idatziarekin harremanetan
jartzeko gunea izango da. Hizkuntza komunikazio tresna izanik hauek garatzeko
erabilera desberdinak landuko dira, ahozko nahiz gorputzeko lengoaiaren
2017-2018 IKASTURTEA 5 URTE
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
5
bitartez. Modu berean irakurtzeko zaletasuna suspertzen lagunduko duen
jarduerak bideratuko dira.
Materiala:
Testu mota desberdinak: ipuinak, aldizkariak, errezeta liburuak,
egunkariak…
Gelan lantzen diren ipuinak.
Txotxongiloak
Hiztegi txartelak, gelako izenen txartelak,…
Liburutegian goxo egoteko eta atsedena hartzeko espazio bat ere badago, haurrak
hala behar duenean bertara jo dezan.
Jostailu txokoa:
Txoko honen helburua atentzioa, memoria, asoziazio eta pertzepzio gaitasunak,
espazio eta denboraren egitura, koloreen ezagutza, koordinazio biso-motorea
delakoaren koordinazioa eta aspektu motorearen garapena dugu. Era berean,
sormena eta kontzentrazioa garatzen laguntzen du ere.
Materiala:
Puzzleak, tamaina eta mota desberdinetako eraiketak, enkajeak, animaliak,
kotxeak, mahai jolasak, …
2.1.2 PSIKOMOTRIZITATE GELA
6 urte arte, haurra gorputzaren bidez bizi eta komunikatzen da. 6 urtetik aurrera,
gorputzaren bidezko komunikazioa gutxitzen doa, eta aho hizkuntzak indar
handiagoa hartzen du.
Psikomotrizitateko gela, gorputzaren bidez adierazpen librea ahalbidetzen duen
unea da, "gorputzean" eta "gorputzaren bidez" adierazteko bidea ematen duen
testuinguru bat. Norberaren “Nia” eraikitzen laguntzen du.
2017-2018 IKASTURTEA 5 URTE
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
6
Hori dela eta, psikomotrizitate gelako jarduera ondoren adierazten dena lortzeko
bideratua izango da:
Haurraren komunikazioa erraztea, hasieran hitzik gabekoa, eta pixkanaka
hizkuntzaren bidezko komunikazioa sartuz.
Ekintza eta jarduera sortzaileak estimulatzea.
Haurraren autonomia garatzea.
Psikomotrizitate gelara astean behin joango gara.
2.2 ADIN ANIZTASUNA BERMATZEN DUEN ANTOLAKETA
Gure egoitzan, adin ezberdinen arteko komunikazioa baimendu nahi dugu
haurrarentzat aberastasuna delako. Gazteagoek nagusiagoengandik imitatuz
ikasten du, eta nagusiari, zaintza jarrera hartuz gain, pentsamendua egituratzen
laguntzen dio.
Jendartean adin ezberdinetako haurrak naturalki elkartzen dira, ume bakoitzak
askatasuna du nahi duenean nahi duenarekin egoteko, beti ere bere interesen
eta beharren arabera.
Hau guztia bermatu dadin, solairu bakoitzean adin desberdinetako haurrentzako
pentsatutako espazioak ditugu, hots: 3 urtekoen espazioa, 4 urtekoen espazioa
eta 5 urtekoen espazioa. Espazio hauen arteko komunikazioa eta zirkulazioa
librea da egunaren momentu batzuetan. Honela, aukera ematen diogu haurrari
bere solairuan libreki nahi duen espazioa, nahi duen ekintza, nahi duen haurrekin
harremantzeko eta modu honetan, taldeak berez sortuz, interesen, erritmoen eta
beste hainbat premien arabera.
2017-2018 IKASTURTEA 5 URTE
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
7
2.3 DENBORAREN ANTOLAKETA: EGUN BAT IKASTOLAN
9:00-9:30 Harrera malgua
9:30-10:30 Zirkulazio librea
10:30-11:30 Elkargunea eta hamaiketakoa
11:30-12:00 Ataria
12:00-12:30 Goizaren amaiera: jolasa, ipuina, abestiak.... Jangelara edo etxera
joateko prestatu
12:30-14:00 Ataria
14:00-15:00 Bazkaria
15:00-15:30 Harrera eta elkargunea
15:30-16:15 Zirkulazio librea
16:15-16:30 Ataria
16:30-17:00 Agurra
Bi momenturi garrantzia berezia eman nahi diegu:
Harrera garaia: Goizeko lehen momentuari “harrera garaia” deitzen diogu, eta
honen helburua haurrari eta familiari arreta eskaini ahal izatea da. Ordutegi
malgua du, familia bakoitzaren erritmoak desberdinak direla ulertzen dugulako.
Honela, haurrak erabakiko du prest dagoenean zein espazioetara joan nahi duen
jolastera, besteekin elkarrizketa bat hasteko edo libururen bat lasai begiratzeko.
Hau horrela egiten dugu oso lagungarria ikusten dugulako bai ume, bai guraso
eta baita irakaslearentzat ere; hartu-emanak goxatzen laguntzen baitu.
Agurra: Egunaren azken momentuari “agurra” deitzen diogu, eta honi ere
garrantzia ematen diogu. Aukera ematen du egunaren errepasoa egiteko: egin
duguna gogoratu, uste gabe sortu direnak aipatu, sentipenak adierazi…
2017-2018 IKASTURTEA 5 URTE
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
8
2.4 EKINTZAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA
Ekintzan oinarritutako ikaskuntzari ematen diogu garrantzia. Sortuko zaizkion
erronka berriei aurre eginez era esanguratsuan ikasiko du, eta ohartu gabe
hezkuntzaren oinarrizko konpetentzia orokorrak garatzen joango da.
Adimen aniztasunak landu nahi ditugu ere, zaletasunak eta nahiak bultzatuz eta
errespetatuz. Norberaren interesetatik jaiotzen baita ikasteko motibazioa eta
honek eragiten baitu ikasketa esanguratsua. Horretarako, testuinguru anitzak
ipintzen ditugu.
Haurrak bere interesetatik ikasten du. Horregatik, helduok adi egon behar dugu
bere barruko motibazioa aktibatzeko. Sariak eta zigorrak ez dira lagungarriak.
Lortu duen arrakasta da saririk hoberena, eta zigorrek asko kulpabilizatzen dute.
Hau dena giro atsegina sortu dadin zainduz, honek haurrari ziurtasuna ematen
diolako.
Errutinak eta ohiturak (arduradunen lana, eguraldia…) ohiko moduan lantzen
jarraituko dugu haurraren garapenerako onak direlako. Mota honetako ekintzek
ziurtasuna ematen diote haurrari, eta pentsamendua antolatzen laguntzen dio.
Hauetaz gainera, beste hainbat jarduera ere modu desberdinean landuko ditugu:
Jolas librea: Aurretik aipatu bezala espazioak txokoetan antolatuta ditugu eta
bertan, jolasaren bitartez, hainbat gaitasun garatuko ditu.
Proposatutako jarduerak: Ipuina ardatz duten lan proposamen batzuk ditugu
ikastolan. Haurrari interesgarriak zaizkion gaietatik abiatuta sortutako ipuinak
dira. Ipuinez gainera beste hainbat jarduera proposatzen zaizkio haurrari, bere
gaitasunak garatzen lagunduko diotenak: abesti-jolasak, olerkiak, asmakizunak,
antzerkiak, …Haurrek tarteka beren karpeta eramango dute etxera. Haurrekin
karpetan dagoena begiratzeko tarte bat hartu ezazue, mesedez.
Proiektuak: Gure proposamenez gainera, adi egoten gara haurrak dituen
interesetara eta hauek oinarri hartuz beste hainbat gai edo proiektu landu
ditzakegu. Haurrak hamaika galdera ditu ezagutzen ari den munduaren inguruan
2017-2018 IKASTURTEA 5 URTE
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
9
eta erantzun bila dabil, helduok askotan ez dauzkagun erantzunak. Honelako
galderak aprobetxatu behar ditugu, elkarrekin ikertuz ikasteko.
Bestalde, ikastolako ateak irekita daude familientzat eta egin ditzakezuen
ekarpenentzat. Familiekin bizitako esperientzietatik ere gauza asko eta oso
interesgarriak ikasten ditugu.
Irteerak: Lagunartean ondo pasatzeko, bai eta ,besteak beste, gure inguru
hurbileko zenbait parke eta leku ezagutzeko helburuarekin ikasturtean zehar
zenbait irteera aurreikusten ditugu, hurrengoak:
Zinemara: urriak 11 (Lotte2) eta martxoak 19 (Koko2).
Uliara egun pasaz 2 jarduera didaktiko burutzeko.
Naturaz gozatzeko “Lore-baratzera” irteera.
Hondartzara irteera.
Igeldora.
Urgulera irteera egun pasa.
Goiz batean d-BUSera.
Larrotxene eta Okendo liburutegira 15 egunetik behin.
“Albaolara txangoa”
Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira goiz pasa.
Irteera luzea: 3 egunez, Arritxuloko aterpetxera (Oiartzun),
maiatzak30, 31 eta ekainaren 1ean.
INGELESA
Ikastolan Eleanitz proiektua dugu. Honen xedea euskara ardatz duen
eleaniztasuna modu orekatuan garatzea da.
Haur hezkuntzako etapan gure helburua haurrarengan ingelesarekiko interesa
piztea da, honekin harreman positibo bat eraikitzea, betiere modu ludiko eta
atsegin batez. Astean zehar hurrengo aukerak izango ditu haurrak honetarako:
2017-2018 IKASTURTEA 5 URTE
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
10
Lanketa testuinguru espezifikoan, hau da, ingelez gelan. Artigal-en
“Ready for a Story” metodoa erabiltzen dugu. Istorioetan oinarritzen da,
eta hasieran istorioak antzezpen kolektiboen bidez kontatzen dira.
Emozioz jositako ipuinak dira, eta haurrak ez dira ikusleak, aktoreak
baizik, pertsonaiek esaten duten guztia errepikatzen duten aktoreak.
Material osagarri zabalarekin hornitzen dira istorioak: muralak, abestiak,
hiztegia, ipuintxoak (books), panpin itsaskorrak, fitxak, eskulanak,
elkarrizketen oharpenak hartzeko koadernoa (Scrapbook), etabar. Urtean
zehar hiru istorio landuko ditugu eta honetarako astero bi saio izango ditu
talde bakoitzak, goizez.
Lanketa ohiko testuinguruan, hau da, gelan. Asteko bi arratsaldetan
irakaslea haurraren geletara joango da, bere eguneroko dinamikan ingelesa
txertatzeko eta hizkuntza berriarekin familiarizatzeko. Saio horietan ohiko
jarduerak burutuko dira: jolasak, abestiak, ipuinak, eskulanak, edota beraien
jolasean murgiltzea.
2. JAI OSPAKIZUNAK
Haur Hezkuntzako helburu orokorretan definitua dagoen ondorengo helburua
lortzeko: "Gure gizartearen kultur adierazpenak ezagutzeko (ohiturak,
folklorea, tradizioak...), horiekiko jakin-mina eta begirunezko jarrera
agertuz", Euskal Herrian tradiziozkoak diren festa hauetan parte hartzen dugu
urtero ikastolako ikasle guztiekin batera:
San Tomas:
Abenduaren 21ean, San Tomas egunean oporretan gaudenez, 20ean ospatuko
dugu festa hau ikastolan. Goizean "benetako" Olentzero dator guregana eta
gelaz gela joaten da haurrekin hitz egitera, eta beraien mezuak jasotzera.
Danbolinean erretako gaztainak ere jaten ditugu.
2017-2018 IKASTURTEA 5 URTE
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
11
Arratsaldez DBHko 4. mailako ikasleek, kurtso amaierako bidaiarako diru pixka
bat ateratzeko, txistorra ogitartekoa ekartzen dute Villa Soroako haurrentzat.
Gabon eguna:
Gabon egunean, goizean, Gros auzoan zehar, ikastolako ikasle, irakasle eta
gurasoek Olentzeroa ateratzen dugu. Ekitaldian gurasoek ere parte har
dezakezue. Horretarako baserritarrez jantzita joatea nahitaezkoa da.
San Sebastian eguna: “Danborrada”:
San Sebastian eguna ospatzeko, urtarrilaren 19an (ostirala) arratsaldean,
sukaldariz jantzita (praka urdinak; alkandora, mantala eta zapi txuria), denok
Hurrara joango gara danborrada jotzera. Gurasoek ez duzue festa honetan parte
hartzen, ikustera zatozte soilik.
Kaldereroak:
Otsailaren lehenengo larunbatean Donostian ospatzen den festa dugu hau.
Bezperan, aurtengo ikasturtean otsailaren 2an, arratsaldean, guztiok kaldereroz
jantzita konpartsa bat osatzen dugu eta dantzatzeaz gain, zartagin edo panderoz
lagunduta, festa honetako kanta tradizionalak abesten zeharkatzen dugu Gros
auzoa. Festa honetan gurasoek ere parte hartzen dute, beti ere kaldereroz
jantzita.
Inauteriak:
Inauterietako ostiralean, otsailaren 9an, arratsaldez konpartsa erraldoi bat atera
ohi dugu auzotik dantza eginez. Mozorroek euskal inauteriekin zerikusia dute.
2017-2018 IKASTURTEA 5 URTE
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
12
4 ETA 5 URTEKO HAURREN INAUTERIETAKO MOZORROA
2017-2018 IKASTURTEA 5 URTE
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
13
3. EUSKARAZ BIZI
Proiektu honen helburu nagusia ikastolako partaide guztiengan, ikasle, langile
eta gurasoengan, euskararen erabilera sustatzea eta eragitea da. Helburua
partaide guztien artean euskara normaltasunez erabiltzea da. Horretarako
plangintza zehatzak bultzatzen ditu proiektu honek.
Irakasle eta langile guztiok konpromiso argia hartzen dugu proiektu honen alde
eragiteko, baita dagozkigun arloetan formazioa hobetzen jarraitzeko ere.
Gurasoen kasuan, ikasleen hizkuntza erabileran familiak duen garrantzia bereziki
azpimarratu nahi dugu. Horren harira, Ikastolako Gurasoen Euskara
Batzordeak prestatutako dekalogoa ere txertatu dugu txosten honetan (Ikus
hurrengo orrialdea).
Guraso euskaldunek beren artean euskara erabiliz modurik eraginkorrena dute
seme-alabengan ahalik eta hizkuntza erabilera eta gaitasun onena ziurtatzeko.
Guraso erdaldunek ere, euskararekiko interesa erakutsiz seme-alabengan era
baikorrean eragin dezakete. Horrez gain, zer esanik ez, euskara ikastera
animatzen badira .
Argitxo iratxoa: Ulian bizi den iratxo magikoa da Argitxo. Tarteka bere berri
izango dugu, gertakizun desberdinak iragarriko dizkigu eta bere mezuekin
euskaraz hitz egitera animatuko gaitu; Argitxok ez baitu beste hizkuntzarik
ulertzen.
2017-2018 IKASTURTEA 5 URTE
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
14
GURASOEN EUSKARA BATZORDEA 2017KO IRAILA
EUSKARAREN ERABILERA HANDITZEKO PROPOSAMENA
1. IZAN EREDU Umeek ez dituzte aginduak maite, ereduak kopiatzen dituzte. Beraz,
gurasook izan behar dugu eredu.
2. ESKOLA EUSKARA ERABILTZEKO GUNEA
Ikastola gune egokia da euskara erabiltzeko, baldintza egokiak ditu:
ezagutza altua eta jarrera baikorra du jendeak. Askorentzat gune egoki
bakarrenetakoa da euskaraz aritzeko.
3. ERABILI EDO SAIATU Nork bere gaitasunaren arabera erabil dezake euskara. Ulertzen
duenak besteoi euskaraz egitea oztopatu gabe, zerbait dakienak euskaraz
erantzun errazak emanez…
4. LEHEN HITZA EUSKARAZ Egunon! Agur! Zer moduz! batekin hasteak euskaldun bezala
identifikatzen zaitu eta gure lehen irudia da garrantzitsuena.
5. GUZTION ESKU
Hizkuntzaren erabilera ekintza kolektiboa da beti. Adostasunera irits
gaitezke gure solaskideekin.
6. JOERA ALDATU Hauts ditzagun egoera hauek: 4 euskaldun+ erdaldun bat=
gaztelaniaz. Edo are larriagoa dena 4 euskaldun= gaztelaniaz.
7. GOGOZ EKIN BIDEARI
Motibazioak, ezagutzak eta erabilerak elkar elikatzen dute. Euskara
erabiltzen den lekuan ezagutza handitzen da eta ez dakitenen ikasteko
motibazioa handitzen da. Baikortasuna, berriz, motorra da.
8. URRATSEZ URRATS Bakoitzak bere egoera eta beharren arabera ikas dezake euskara. Ez
dakiena ikasten hasi daiteke, gutxi dakienak erabilera eta ezagutza hobetu
dezake eskolan eta dakienak besteei lagundu diezaieke erabileran.
Gogoeta honekin bat egiten baduzu eta Gurasoen Euskara Batzordean
parte hartu nahi baduzu, euskararen erabilera handitzeko giltza magikoa
zurea bada edo zure iritzia eman nahi badiguzu helbide honetara idatz
diezagukezu:
euskarabatzordea@zurriolaikastola.net
2017-2018 IKASTURTEA 5 URTE
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
15
4. GURASOEKIN HARREMANA
Bilera orokorrak:
Urriaren 5ean: Harrera garaiaren berri eman eta gure antolaketaz zein
metodologiaz hitz egiteko.
Maiatzaren bukaeran: Taldearen prozesuaren berri emateko eta Arritxuloko
egonaldiaz hitz egiteko.
Gurasoekin bakarka:
Zuen seme-alabaren garapenari buruzko informazioa trukatzeko, urtean
gutxienez 2 aldiz elkartuko gara zuekin. Edozein motatako kezka edo beharra
ikusiz gero, behar den maiztasunez bilduko gara.