Post on 03-Mar-2016
description
2010eko Uztailaren 22-koa -22 Juillet 2010 - 1,15 E - N° 3066- ISSN 0767-7643
Guti aski duenak denakbaditu
(Boileau)
Kantore egile paregabeaBere burua aitzinean emaitea ez omen zuen batere maite Alexis Etxekopar Attulik. Alta, igandean handizki ohoratua izanen da, merezimendu osoz. Fama handiko kantoreak utziak ditu Xiberuari, Xahakoa, hau ezagunena menturaz, Bedatsean, Erresiñola, Oilar zaharra eta bertze. Duela bost urte zendua da Attuli. Hunen kantore eta gaineratiko idazlanen biltzen arizan da ongi ezagutu duen Patrick Queheille Kanpo, 46 urteko barkoxtarra, Attuliren mireslea. Eta bildu baino gehiago egin du, taulen gainera ekarri bai obra, bai bizitza, kantore famatuenaren izenburua emanik pastoralari, Xahakoa. Bigarren pastorala du hor idazten Patrick Queheille Kanpok. 1998an plazaratu zuen “Herriko semeak” pastorala, orduan barkoxtar hiru seme zituela ohoratzen, Pierra Topet Etxahun koblakaria, Beñat Mardo, hau ere koblakari handi izana, eta Leon Uthurburu, Hego Ameriketan gaindi ibilitakoa.
Attuliren kantoreen bidez, hunen bizitza jastarazia izanen zaiku, bereziki gaztaroa, orduko ingurugiroan, bigarren mundu gerla garaian, alemanen okupatzealdia,
erresistentzia, mugalariak, libratzea... Geroztikako urtetan Xiberuak ezagutu duen euskal kultur berritzeaz ere mintzo zaiku Xahakoa pastorala, Etxahun Iruri koblakari eta pastoral idazlea, Martxe Eiharzet dantza erakasle eta pastoral errejent izana, Germain Lechardoy errejent ohia hau ere, Attuli bera eta bertze batzu izanik berritze horren eragile suhar.
Hiru emanaldiXahakoa pastorala hirutan emana izanen da, Jean Fabien Lechardoy errejentak gidaturik, dantzak aldiz Catherine Arçanuthurryk kudeaturik eta kantuak Sophie Larrandaburuk. Lehen emanaldia uztailaren 25eko da, igande arratsaldeko 3.30etan. Bigarrena uztailaren 31n, larunbat arratseko 9etan. Eta hirugarrena agorrilaren 8an, igande arratsaldeko 3.30etan. Tokiak haatik 2200etara mugatuak izanen dira aldi oroz. Gisa hortan hobe txartelak aitzinetik hartzea, 13 eurotan (12 urtez pekoentzat urririk) Atharratze eta Mauleko turismo bulegoetan bai eta Barkoxeko saltegietan, edo 14 eurotan interneten bidez, www.xahakoa.org gunean.
Hurbiltzen ari zaio egun handia Barkoxeko
herriari. Alabainan, igandean dute
barkoxtarrek eskainiko Xahakoa pastoralaren
lehen emanaldia. Herriko seme bat dute ohoratuko,
Alexis Etxekopar Attuli idazlea (1924-
2005). Bertze herriko seme bat delarik obra
horren idazlea, Patrick Queheille Kanpo.
Patrick Queheille
Kanpo, Xahakoa
pastoralaren idazlea
Kantu errepikan, Sophie Larrandabururekin
Xahakoa pastoralaren errepikaldi denboran
Barkoxen,igandean
AlexisetxekopArAttuliohorAtuA
Gure Hitza
OlagarroaAlemanian bizi da akuario edo arraindegi batean, Oberhausen hirian. Paul du izena eta oso famatua da Alemania guzian eta, hemendik goiti, mundu guzian azti zahar bat bezala jokatu delakotz.Bi ontziren gainean ezarriak ziren futbolean Alemanen kontra ari zirenen banderak eta Alemanena; erakusten zuen aitzinetik, batean pausatuz nor izanen zen irabazlea. Xuxen arizana da Alemanen alde bainan aurrefinalean Alemania Espainiaren kontra jokatzera zoalarik Espainiaren alde eman du iritzia eta finalean ere. Ez da sekulan tronpatu!Hau, bai, Espainiarekin egiazki munduko xapelduna.
Mundu zabalean
Ortziak
Ez dakit nork nundik ateratua duen hori bainan bulta huntan aditzen da uda guzia ortzitsua izan ditakeela. Egia erran, gure eskualdean, ez dugu oraino segurik hortaz biziki arranguratzerik bainan Frantzia behere hortan jadanik aldi bat baino gehiago, eta azkenik egun hotan, ukanak dituzte gaitzeko ortziak, makur asko ere ba… Bero pisu zakar batzuetarik landa… Ortziak merke beraz hor gaindi!
Ortziak aipatzearekin, gogorat laster heldu ere zauku ainitz ortzi mota izaiten dela baz-terretan, uda ala negu berdin! Eta ez bakarrik zeruko hodei beltz batzuk beroaldi handixko baten ondotik ekartzen dituzten horiek… Ortziak noiz nahi gisa hartako giro nahasia izaitearekin…
Nola ez dira izanen ortziak ikustearekin handi-mandi batzu nola dabiltzan, dena es-pantu eta larderia, beti eta gehiago botere gose eta diru gose, denak azpitik atxiki nahi, heientzat denak haizu! Beharrik badira hein batean bederen arrastaño bat ezartzen dio-tenak, denen buru izari bat atxik dezaten… Nahiz batzuetan izari bat atxikiz ere aise urrunegi joaiten ahal diren! Zernahi gisaz, jendarte batean, handiak beti handituz eta ttipiak alde bat ttipituz edo beti berdin hein xuhurrean geldituz, luzarat ez da onik izai-ten ahal!
Zonbat gisetarat ez dira ere jokatzen aitzin-dari atrebitu batzu beren nagusikeria sobe-rakinaren zama nornahiri jasanarazi beha-rrez! Ez da etsenplu baten emaiteko baizik bainan nola ez dira ortziak izanen berriz ere Euskal-Herrian gaindi, ikusten dugularik Pa-risen eta Madrilen zoin axola guti duten gure nortasunaz! Eta konparazione nola ez da sukarrik jauziko Udalbiltzaren auzi oker hori bezalako ixtorio batzuekin? Itxura guzien arabera, zinez mendekio hutsezko auzia!
Horiek hola, ez gira beti ortziak gogoan egoi-ten ahal! Aroa ortzitsua izanikan ere. Fran-tziako Itzulia ere hor da, erran daut norbaitek. Egia, itzuli hori ere hor da. Bainan hortarik hasiz geroz, aipa dezagun izaitekotz Erro-biko festibala, Itsasuko bazterrak airostuko dituen sail ederra, Gau-Argiren ondotik segi-dan heldu zaukuna. Aipa dezagun Xahakoa pastorala, Barkoxek eskain tzen daukuna helduden igande aratsaldean lehenik eta geroxago beste bi aldiz oraino... Aipagarri ere Baionako bestak, batzuen gostuko bu-rrunba handiegia balinbadute ere, euskal kolorez gero eta gehiago jaun tziak halere, ez baita guti hori bera! Eta beste hitzordu fran-go, gure nortasunaren lekuko, gure iguzki lore nolazpait, ortzi guzien artetik bada ere…
Janbattitt Dirassar
Gehexan Pontto
Kenya, Malawi, Namibia, Zinbabwe, Burundi, Rwanda, Bahamas, Haiti... eta ikerleek ere badute orain nun berma.• Mexikan beti segitzen du droga zikin horren gudukatze hilkorrak. Orai berriz 60 hil, heietan gazteak ere, poliziakoak, horiek orok 9.000 heriotzetara ekartzen baitute trafiku ilun horren ondorioz bizia galdu dutenak.• Irakiako abrekeriak ere beti aipatuz, horra kamikazsuizidioen beste balentria bat 43 hil eta beste hainbeste kolpatu egin dituena armadako zaintzaleetan.
• Indian, ikaragarriko errekontrua Sainthia hiriko geltokian! Han gelditua zen trein baten kontra oldar gaitzean joan da beste trein bat, arrastak amor emanik itxura guzien arabera. Ondorioz, hiruetanhogoi bat hil eta zernahi kolpatu, gutienez ehun eta berrogoi.
• Italian, beste asko naziotako gisan, bere neurriak hararazten ditu oraiko krisia ekonomiko hunek. Beren hautsimautsiak egin behar ukan dituzte han ere gobernuak eta zenatuak. Holaxet du Berlusconik butxetaren xuhurtze plana onetsarazi azken horri 24,9 miliar euroko diru kontua onartaraziz deputatuen ganbarari uztail huntan. Xuhurtze horren arabera, funtzionarioek jornalak mugatuak izanen dituzte urte batez oraingo neurrian, bai eta berdin ere ministerioen butxetak eta eskualdeenak. Horien bidez dute xede 2012ko PIBa %2,7tan gelditzea, aldiz %5,3koa zutelarik 2009koa.• Alemaniak berriz udako treinen berotasunean ditu bere izariak zaindu beharko. Hango Siemens abiadura haundiko treinak ez ditu 32 gradu baino gehiago jasaiteko eginak Deutche Bahn konpainiak bere aire kondizionatuaren segurtatzeko, joanden asteko bero horietan pana batzuek sendiarazi dien bezala: izan dituzte alabaina osasuneko alditxartze ta enegu batzu, baitezpadako neurri batzu harrarazi dizkietenak.• Espainia munduko xapeldun atera da futbolean orai orok dakigun bezala. Bainan ez dira horrekin ere patar guziak zelaitxoak han ere. Halanola Bartzelonako Barça futbol ekipa 155 miliuneko zorrekin hartu behar ukan du uztailaren 6 huntan president berriak, kluba famatu hori izanagatik ere Espainiako xapelduna. Zorretan, baina ez kobratua, diru eskas horren guziaren tapatzeko mailegu bat ardietsi dute denaden xapeldun horiek.
• Ipar-Koreak itxurak ditu hobekienik zaintzen, burua gora dabilalarik beste nazioen aitzinean munduan gaindi. Han gaindiko inkesta batzu egin dituen Amnesty International erakundeak deitoratu du herri horrek ez duela dolar bat ere jende bakar osasun kontuentzat. Alta, gaineratekoan,
operazioneak aneztesiarik gabe, jateko eskasia, medikuak janaz pagatuak, edo ezin ukan!...• Mandela eguna ospatu dute joan den igandean Hegoafrikako Joannesburg hirian gizon famatu horren 92 urtekari. Beltzen eta Zurien berdintasuna bere bizi guzian oihukatu eta hein on batean ardietsi duen gizon haundi horrek ainitz urte eta sakrifizio gostarik, presondegi, eta mila afruntu, bere familia eta sortherri tttipiko 95 haur ditu bakarrik bere
inguran nahi ukan, halere jende pobre eta xeheak zituelarik gomitatzen ospakizuneko bazkari anaikor baterat.• Greziak bere zorren ziloaren tapatzeko urrats haundi bat egin du, herrian bere alde itzultzen ari zaion herritarren konfiantxari esker. Mailegu gisa baten bonak ontsa joanik diruketa ederra bildu ere du, hots miliar bat eta 500 ehun euro bilduz, ehuneko 4,55eko intresean. Intres hori ehuneko 7 taraino joaiten ahal zen eta ministro diruzainak ez du gorde batere bere atsegina, beraz kobratzearen beldurrak urrunduz baitoatzi herri hortan.• Portugala da orai erdi beldurti gelditzen dena gure Europan hunen konduak justuxago baitaude, bainan azken hunen diruzainak ere ez du etsitzen batere. Europear batasunari dagokio orai, joanden maiatzean berritu tratu orokor batzueri esker elgarren merkatuen plomuratzea. Horri buruz ditu azkenik mentura batzu emanak Klaus Regling Europaren aleman kudeatzaileak Financial Times kasetan.• Sida edo hiesa gaitzaren kontrako biltzar nagusia egin da, hau 18garrena. Austriako Vienne kapitalean, ainitzen begien idekaraztekoa baduena. Badira orai 30 miliun jende munduan gaitz hortaz joak direnak eta horren artamenen alde urrats pollit batzu egin baziren behin, orai ageri da munduko krisia ekonomiko hunek dirulaguntzen xuhurtze doi bat ekarria duela. Behar litazke 25 miliar dolar dirutan bildu orotara VIH virus horren nolazpait artatzeko eta luzaran bentzutzeko, eta urrun gaudela erakutsi da Viennean. Afrikaldeko herri pobreak dira gehienak, Bolikosta, Etiopia,
Ixtripu izigarria !
2
Han eta HeMen
Euskal Herriko Artxibategiak ateak zabaldu
Harrigarri da ikustea nola espainol abertzalismoa sutan jartzen duten espainol estatuko futbolarien balentriek eta hori Kataluniako eta Euskal Herriko futbolari hoberenen laguntzari esker eta nola, ber denboran, Espainiako auzitegiek Kataluniako gehiengoak hautatu estatutua xehatu duten eta nola Euskal Herriko Udalbiltzako hautetsiak auzipetzen dituen. Ber denboran ere Europako Espainol lehendakaritza bukatzen da. Nehork ez baldin badu deusik erran torturatzen den estatu baten buruzagiak holako kargu bat eskuraturik, ez da pentsako Europako herrialdetako manatari gorenak kezkatuko direla
Frantzian libro eta Espainian debekatua den hautetsi elkarte bat auzipetua delakotz. Berrikitan Egunkariaren aldeko jujamenduak erakutsi du espainol estatuan podoreen nahasketa onartzen ez duen legegizon belaunaldi berri bat badagoela. ANAI ARTEAK erabaki bera gogo onez ikus lezake Udabiltzako 22 hautetsi auzipetuentzat. Deus ez dute egin eta behar bezalako auzirik ez daiteke egin ere lekukotasun beharrezkoenak aitzinetik baztertuak izan direlakotz. Lehen urratsa liteke demokraziaren bidean, hark bakarrik baitu bakea Euskal Herriratuko.
Anai Artea
Udalbiltza auziperatua :Demokrazia espainol manatarien kranpoipean
Orain arte Pauen atxikiak ziren departamenduko artxibo guziak, hemendik aitzina ekainean Baionan ateak ireki dituen artxibategian atzemaiten ahal dira Euskal Herriari dagozkionak. Baiona eta Euskal Herriko artxibategi honek hiru mila metro kuadroko eremua hartzen du. Artxibategia kanpotik ikusirik erdian kubo gorriska bat nagusitzen da, pareta eta berinezko egitura batek inguratzen duela. Erdiko kubo hori artxiboen biltegia da eta eraikinaren bi herenak okupatzen ditu. Hamaika kilometro linealeko kapazitatea du eta hamalau artxibo biltegiz osatua da, bertan tenperatura eta hezetasuna zehazki atxikiak direlarik neurri egokian.
Biltegiak desberdinak dira dokumentuen neurrien arabera : ttikiak apalategi mugikorretan biltzen dira, aldiz handiak apal finkoak dituzten biltegietan. Baina apalategi horietan kokatu aitzin hainbat fase pasatu behar izaiten dituzte.
Harrera gelan egiten zaie lehen kontrola dokumentu berriei. Kuarentena gela batean ezartzen dira eta beharrean tratatuak dira. Ondotik sailkapen gelara pasatzen dituzte. Sailkapena egin ondoren artxibo biltegietan biltzen dira. Manipulazio guziak kontu handiarekin eta eskularruz horniturik egiten dituzte. Artxibo biltegietara eraman dokumentu horiek dira edozein bisitarik ikusten ahalko dituenak. Baina horretarako bisitariak badu zer egin. Karta egiteko nortasun agiria eta argazki bat ekarri behar ditu. Horra itzulia abantxu bururatua dugula, azken aipagaia sarreraren eskuin aldean erakusketa bat paratua da, oraindik
eta azaro arte ikusgai izanen dena. Euskal Herriaren historia ezagutzera eramaiten gaitu bost zentzuak landuz joko interaktibo bidez. Artxibategi berrian ari diren langiletan badira hiru euskara emaiten dutenak. Erakundearen estreina ofiziala beti luzatuz doa, hasieran errana zuten lehen ministroa bera etorriko zela xingolaren moztera, beraz haren agendak manatuko zuela data. Demoek iragarri dute estreinaldi egun ofizial hartan ekarriko dituztela artxibategira, Paueko artxibategitik hartu zituzten frantses iraultza denborako Uztaritzeko bi liburuak.
Uztailaren 14ean
Omenaldi Larrunen eta manifestaldi Miarritzen
Larrun kaskoan, EAJ alderdikideak
EAJ alderdiak ikurriñari omenaldia egin dio uztailaren 14ean Larrun kaskoan, Arana Goiri anaiek Bilbon 1894eko uztailaren 14ean ikurriña lehen aldikotz agertzearen oroimenez. Kari hortara, Ipar eta Hegoaldeko alderdikide multxo bat bildu da Larrun mendi gainean, batzu oinez joanik, besteak treinez.
Miarritzen aldiz, Segi gazte mugimenduak deialdia eginik, berrehun gazte bildu dira Frantziaren uztailaren 14eko ospakizunak salatzeko, “Hau ez da Frantzia, Euskal Herria baizik” leloarekin. Miarritzeko Herriko etxeari buruz zoatzilarik haatik, polizak manifestaldia geldiarazi du gas nigargarriak erabiliz.
EEP-tik Garazi-Baigorri herri elkargorat
Bi urte doi doia iraganik Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari gisa, GaraziBaigorri herri elkargoko administrazio zerbitzuen zuzendari bilakatuko da Estebe Eyherabide datorren urriaren 15etik harat. 2008ko urriaren 16an hartu zuen EEPko zuzendari kargua, Jean Claude Iriart ordainduz. Zurrumurruek baitiote EEPren baitan dagon krisialdiaren ondorioz lekutzen dela hortik Estebe Eyherabide, hunek dio haatik ez dela batere holakorik.
300 euroko ixuna2007ko uztailan, Frantziako Itzuliaren garaian, Larraine aldeko bideetan Euskal Herriaren eta euskal presoen aldeko tindaketak egiten ari ziren hiru gazte, Haritza Galarraga, Emilie Martin eta Leire Larronde, arrastatu zituen polizak. Joan den astean iragan dira Paueko auzitegitik eta zigortzat 300 euroko ixuna, “sursis” delakoarekin, ukan du bakotxak.
3
BBK CajaSur bankoaz jabetu da
Bizkaiko aurrezki kutxak CajaSur Kordoba aldeko aurrezki kutxaren kontrola hartu du Espainiako bankuko batzordearen baimenarekin. Iragan maiatzaren 22an, Unicajaren kontrolpera pasatzeko operazioak huts egin zuen. Hastapenetik, CajaSurren kontrola hartzeko hautagaiak, BBK, Unicaja, Cajasol, Banco Sabadell eta Banca Civica ziren.
Cajasurren kontrolarekin, Bilbo Bizkaia Kutxa Espainiako zazpigarren bankoa bilakatuko da, 48.700 milioi eurotako aktiboekin. Horietako 29.800 kutxa bizkaitarrarenak dira eta, gaineratekoak, Kordobakoarenak.
Urteak badu Euskal Herriko aurrezki kutxen (BBK, Kutxa eta Caja vital) elkartzearen proiektua aipatua dela orain arte bururatu ez dena. Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak dionaz BBKk CajaSur eskuratzeak euskal aurrezkikutxen bat egitea lagundu dezake.
Etxebizitzaren prezioa beheititua
Etxebizitzaren prezioak %3,8ez egin du behera Euskal Autonomia Erkidegoan eta %4,4ez Nafarroan urteko bigarren hiruhilekoan. Etxebizitza berriaren metro karratuaren prezioa, 1.846,70 eurotan dago, 2009ko epe berean baino %4ez merkeago.
Bigarren eskuko etxebizitzaren prezioari dagokionez, 1.854,90 eurotan dago metro karratua, %3,3ez merkeago.
Donostian dago metro karratuko preziorik karioena (3.680,30 euro) eta horren segidan daude Bartzelona (3.418,10 euro), Getxo (3.277,50 euro) eta Madril (3.275 euro).
Zapatero eta EAJ-PNVren arteko akordioa ?
Egonkortasuna bermatzeko bere gobernuari, Zapatero lehen ministroak EAJPNV ren 6 deputatuen behar gorria badu, gehiengoa bermatuko liokeen 165 deputatuen sustengua lortzeko. Publikoki hitzarmen sendo batetaz hitz egitearen proposamena egin dio lehen ministroak EAJPNVri.
Sekulako aldaketa eragin lezakeen hitzarmena. Jazko martxoko hauteskundeen ondorioz, Euskal Herriko sozialistek Patxi Lopez lehendakari kargura helaraztea lortu zuten, ezker abertzalea legez kanpo ezarriz eta PPrekin akordio politiko harrigarria eginez. Egoera aldatu da sozialistentzat. PPkoek mehatxua egin dute akordioa izenpetua bada
jeltzaleekin, euskal gobernua dutela sustengatuko. Iñigo Urkullu alderdi jeltzaleko buruak jakinarazi dio Zapaterori akordioaz hitz egiteko prest dagoela bainan ezinbesteko baldintzek onartuak izan behar dutela. Hala nola euskal autogobernuaren sendotzea, Europan Euskal Herriaren presentzia onartzea eta Euskal Herriko gizartearen etorkizun politikoa errespetatzea. Egibarrek dionaz, Ibarretxeren proposamenarekin zerikusia balukeena gauzatua izaiteko. Aste hau erabakikorra izan laiteke Zapateroren gobernuarentzat.
Milaka jende Udalbiltzako auzipetuen alde
Milaka pertsona bildu dira Bilbon Udalbiltzako 20 auzipetuei elkartasuna agertzeko asmoz. ETAko ustezko kide izatea eta diru publikoak bidegabeki erabiltzeagatik auzipetuak dira. “ Udalbiltza Aske ! Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari” lelopean egin dute manifestaldia. Parte hartzailetan, Peio Urizar EAko idazkari nagusia, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea, Aintzane Ezenarro, Aralarreko bozeramailea, Tasio Erkizia eta Oskar Matute, ezker abertzaleko eta Alternatibako bozeramaileak eta Jone Goirizelaia abokatua. Auziak segituko du aste huntan.
Belauntzi portu gehiegi hegoaldean ?
Greenpeace erakundeak salatu du euskal kostaldeak pairatzen duen egoera. Greenpeacek dionaz, Espainiar estatuko emendatze gehiena jasan du Hego Euskal Herriko kostaldeak, belauntzi portuen aldetik. 1985 tik 2006ra, hego kostaldean 1.280 tik 4.825ra pasa dira belauntzi portuetako kokaguneak. Halaber 171 900 etxebizitza eraikiak izan direla itsas bazterrean salatu dute, mediterraneo aldean bezala, hots, 515 etxebizitza itsas bazter kilometroko.
Greenpeacek salatu du kimika alorreko industriaren ku
tsagarrienetarik %12ak, euskal kostaldean kokatzen direla
Arnaldo Otegi askatzeko eskatu dio Gerry Adamsek Espainiako Gobernuari
Gerry Adams Sinn Feineko presidentak, Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea aska dezan eskatu dio Espainiako Gobernuari. Zeren preso zigorra antidemokratikoa baita eta euskal gatazka konpontzeko oinarrizko printzipioen kontrakoa delako. Adamsek dio Otegiren helburu nagusia, aterabide demokratikoa eta baketsua lortzea dela eta presondegian izaiteak Euskal Herrian bakea eraikitzeari zailtasuna ezartzen diola.
2009ko urritik preso dago Otegi, eta gaur Logroñoko presondegian aurkitzen da. Adierazpen eta galdera berak egin ditu Alfonso Sastre idazle ospetsuak.
Itsasoaren nibela 49 zentimetroz altxatu daiteke mende azkeneko
Mende hunen bururatzean, itsasoaren nibela 49 zentimetro goitituko dela diote AztiTecnaliako ikertzaileen prebisioek. 1950ko urtetik 1,8 milimetro altxatu da itsasoaren batez besteko maila munduan eta euskal kostaldean berriz, 2,1 milimetroz. 1993ko urtetik, itsas maila urtero 3 mm ari dela altxatzen ohartarazi dute eta heldudiren urtetan igoera hori handituko dela. Itsas maila altxatzearen ondorioen artean, uholde irriskua ere neurtu dute, urak bereganatu ditzakeen lekuak zein izan daitezkeen ikusiz. Hala nola hondartzak 15 eta 30 metrotaraino desagertu daitezkeela kalkulatu dute.
Mikel Olaciregui Zinemaldiko zuzendariak irailean dimitituko du
Mikel Olacireguik Donostiako Zinema Jaialdiaren zuzendariak bere kargua utziko du aurtengo edizioaren bukaeran. Jose Luis Rebordinosek hartuko du segida. 1993. urtean iritsi zen
Mikel Olaciregui Zinemaldira eta hunen buru zen 2001az geroz.
Lau Senegaldar erasotuak Araban
Lantaron Arabako herrian, lau senegaldar erasotu eta zauritu dituzte. Horietako bat egoera larrian aurkitzen da. Lan egiten zuten Curvados Quintin enpresatik, ustezko bi erasotzaile kanporatuak izanak ziren jarrera «xenofoboa» agertzeagatik. Bi kaleratuek, beste zenbait pertsonarekin, Senegaldar langileak atera arte goaitatu dute enpresako ate aitzinean, ihes egin ez zezaten, autoaren errotak zilatuz. Kolpeka erasotu dituzte, horietako bat larriki zaurituz.
Ertzaintzak trafiku isunak berehala eskuratuko Ertzaintzak berehala eskuratzen ahalko ditu errepide kontrolen ondorioz ezarri isunak, informazio eta komunikazio sistemak hobetzeko prozesuaren ondorioz. Banko txartelaren bidez ordaintzen ahalko dira isunak. Berri ona hala ere, isunak sistema berri honekin berehala ordaintzean, %50 gutiago ordaindu beharko dutela gidariek.
Milioitik gora pertsona, Kataluniako Estatusa murriztearen epaiaren kontra
Milioi bat pertsonatik gora bildu dira Bartzelonako karriketan, espainiar auzitegi konstituzionalak, Kataluniako estatusaren inguruan eman epaiaren kontra. Kataluniako hiriburuan bildu den manifestaldi haundienetarik bat.
Delako epaiak dio, Kataluniako estatusaren 14 artikulu Espainiar konstituzioaren kontrakoak zirela : hoietan « nazioa gara » zion hitzaurrekoa.
Alderdi gehienetako agintariek manifestaldian parte hartu dute : Montilla generalitateko presidenta sozialistak, Ernest Benach parlamenteko presidentak eta Jordi Pujol eta Pasqual Maragall generalitateko presidente ohiek.
Iñigo Urkullu, EAJko presidenta eta Patxi Zabaleta Aralarreko zuzendaria ere manifestaldian izan dira beren alderdiaren laguntasuna adierazteko.
Kataluniako alderdi gehienek, salbu PPk, gutieneko hitzarmena sinatu dute Auzitegi Konstituzionalaren epaia kritikatuz eta Katalunia nazio bezala definitzen duen Estatusaren hitzaurre «konstituzionala» oinarritzat hartuz.
HeGOaldean
Udalbiltzaren alde elkartasunez…
4
Joanden maiatzean « Nolako Eliza, halako apezak » izenburuko artikulua idatzi ondoan, eskura erori zait 2009ko ekainean JeanLouis Bruguès apezpikuak (Vatikanon « Congrégation pour l’Education Catholique » erakundearen idazkaria) semenarioetako errektoreeri eman hitzaldia: apezgaieri eman behar den formakuntzaren ardatz nagusiak agertzen ditu « ahoan bilorik gabe ». Gutienez, argitasunaren meritua dauka ! Pondu zonbait altxatu ditut...
1/ « ...erakasle eta hezitzaileek uko egin behar dute alderdi kritikoz markaturiko oinarrizko formakuntzari... » dio JL Bruguèsek ! Erran nahi baita, burua « garbi » (hutsik ?) duteno, dogmak, erritoak, sinesmenak, ohidurak behar zaizkote besterik gabe buruan sartu apezgaieri, jakite haueri buruzko galdeketa kritikoari niholako tokirik utzi gabe.
2/ Vatikano II.az egin den « interpretazioa » (ez Vatikano II.a bera, bistan da) suntsitzen du: [Vatikanoko II. Kontzilioak desiratu « munduari idekidura » interpretatu da « sekularizazioari konbertsio» bat bezala ] dio JL Bruguèsek. Eta erraiten du
garbiki « betiereko bizia », « azkeneko errealitateak », « bekatua », « grazia », « bizitza teologala » baztertu direla, bakearen, justiziaren eta gizatiar ekintzen zerbitzura jarriz. Aldi berean, liturgia eskuragarri eginez, « sakratuaren alderdia (edo zentzua) galdu » dela dio.
3/ Aipatzen du ere apezgai berrien « nortasun » bilaketa: sakratuaren gizonak izan behar dute, gizarte sekularizatuari buru eginen dutenak, beren « diferentziak » goraki aitortuko dutenak, bereziki etika mailan.
4/ Hitzaldia bururatzean erraiten du: «Zuen (semenarioetako errektoreen) egitekoa da, belaunaldi batetik ondorateko pasaia baino gehiago, Vatikanoko II. Kontzilioaren interpretazio batetik beste baterako pasaia harmonikoki bermatzea, eta, beharbada, eliz eredu batetik beste baterako pasaia. »
Gauzak argi daude. Eliza mota hunek « mundua » ikusten du etsai bezala, Elizak bere nagusitasuna baieztatuz menderatu behar duen etsaia. Hemen
aldarrikatzen den Eliza sekta haundi bat da, bere egiak, bere erritoak, bere ohidurak inposatuz bere nortasuna baieztatzen duena. « Eliza gudularia » deitu daitekeena, berarekin ados ez direnen kontra, sekularizazioaren kontra eta ere beste erlijioen kontra guduka ariko den Eliza.
Eta nun bilatuko dira gisa hortako apezgaiak ? Erlijio tradizionalak gizarte estatu bat eta « pribilejioak » segurtatzen dituen guneetan, erran nahi baita gune kontserbadoreetan; edo ere gure gizartean « kokaezinen » artean, segurantzizko koadro batean kokatu beharra dutenen artean.
Hau da beraz Erromatik amesten den eta bidean jartzen ari den Eliza: arrotza egiten zaigun Eliza, iraganari buruz itzulia, Jesu Kristotaz baino gehiago bere buruaren nortasunaz eta eraginaz axolatua. Erdigordeka bezala eta lañoki sarrarazi nahi daukuten Eliza.
Bestelako alternatiba...Hein huntaraz geroz, gal
dera hauxe da guretzat: gisa
hortako ahaleginari nola buru egin ?
JeanLouis Davantek (2010eko ekainaren 3ko HERRIAn « Nolako fededünak, halako apezak » artikuluan) eskaintzen du bidea: « Beti ütürriala ützüliz, ...gure fedea nola bizi eta nola erran gure mündü hontan, gure hizkuntzan, oraiko hitz eta moldeekin » elgarrekin bilatuz.
Gauden keinkan, irriskua da egoera berri huni nolabait egokitzea, edo isolatzea, edo kritika hutsean gelditzea, edo e tsitzea. Bainan jende ainitz dago Elizan gaizki bizitzen ari dena, zerbaiten beha dagona. Dena perfektoa izan ez bada ere, eskutan dugu Vatikano II.etik sortu eta berrogoita hamar urtez landu ondarea. Nola utziko dugu hau guzia bazterrera ?
Baretasunez edo serenitatez jokatu beharra dago: apez eta laikoen arteko lokarriak berindartuz, Kontzilioak markatu bideeri leialki jarraikiz, ahal duguna eginez eta erranez, Eliza mailan erresistentzia aktibo bat bultzatuz, esperantza atxikiz.
Hori da datozen hilabetetan gure artean eztabaidatu eta bidean jarri beharko ginukeena...
Peio Ospital
eGun eta biHar
ErrepublikaBeti bezala, uztailaren 14ak ekarri dauku Errepublika eguna. Euskaraz hola deitzen duguna nahiz berenaz ez den baitezpada errepublikaren besta bainan Frantziarena. Usaiako ospakizunak izan dira denetan, lekuka euriak eta ortziek doi bat nahasi badituzte ere. Parisen ere euri uhar batzu jasan behar ukan dituzte eta bestalde ez da izan bestarik Eliseo jauregiko parkean, ez aro txarraren gatik bainan sosari kasu egin behar delaeta. Aitzineko urtetan, zernahi jende gomitatua izaiten zen besta hortarat… Aurtengo berezitasuna, Parisen zirela Afrikatik etorri lau ehun bat soldado, frantses kolonia ohietakoak, herrialde horiek beren gain jarriaketa duela xuxen 50 urte. Denek ikusteko gisan nolazpait herrialde horiek Frantziaren adixkide handi daudela. Kolonia ohi horietako herrialdeburu gehienak ere hor ziren preseski. Egia erran, hori ere eztabadabide izan da bainan goazen paso, ez beti minkor agertzeko!
Beti Parisen!Horiek hola, “afrikanoekin” ala gabe, asko gisetarat frango gogoetagarria ditake Pariseko os
pakizun nagusi hori. Handizki egiten dena errepublikako presidenta denen aitzineko. Zendako egiten da beti eta beti Parisen? Iduri Parise baizik ez den Frantzian, gaineratiko hiri eta bazterrak ez biziki konda! Zendako ez da egiten eman dezagun urte aldizka, batean Parisen eta bestean beste hiri batean? Zendako holako lehentasuna emaiten zaiote, gostaia gosta, armadari eta armadak dituen muntadureri? Frantzia indarrean dela erakusteko mundu guziari? Zendako ez asma izaitekotz, hori ere urtealdizka bederen, beste gisako ospakizun zerbait?
Ez litake goizegi!Egun hotan badira berriz ere mintzatu direnak galdetuz “Mar-seillaise” frantses himnoaren hitzak zendako ez diren azkenean kanbiatzen. Bainan lañoki mintzatzen ahal dea hortaz? Badira kantu horri hain atxikiak nun itsuski kexatzen baitira kanbiatze gisa hori aipatu orduko, norbaitek bizirik larrutzen ari balitu bezala! Bekatu handia omen litake kantu horren hitz bakar bat ere aldatzea, hoinbeste gizon badirela hilak Frantziaren tzat kantu hori zutela ezpainetan,
heieri denek zor diotegula gaitzeko errespetua! Bizkitartean, nehork ezin uka kantu hori gerlari kantua dela, jendea jazartzerat eta odol ixurtzerat deitzen duena! Ez litake goizegi beraz hitzak kanbiatzen balire! Kantu baketsu bat, elkartasun kantu bat, aise hobe litake.
Buruko minaEz guri sobera galda zertan diren untsa usain txarra hedatzen duten diru ixtorio nahasi horiek! Egun guziz zerbait berri ateratzen da handik edo hemendik bainan egunetik egunerat, argitzeko partez, gero eta ilunago agertzen dira afera horiek. Bi egunez segidan, polizak bere gomendio atxiki ditu Liliane Bettencourt andere aberats puxantaren adixkide eta laguntzaile ezagutuak diren lau presuna, zernahi galde egiten zaizkiotela. Bereziki andere horrek Suisan ixilka pausatu diru meta batzuen gainetik. Horien artean Patrice de Maistre ontasun kudeatzaile famatua. Lauak libratuak izan dira, nehork ezin erran zer jinen den ondotik. Hainbestenarekin, gutien ustean zerbait berri ateratzen ere da Eric Woerth minixtroa apaldu beha
rrez, berak deneri ihardokitzen du haatik halako errabia samur batekin… Artetik erraiteko, joanden igandean segurik etzuen iduri hain kexu. Frantziako Itzulian zen Tolosako alde hortan, untsa goxoan, bere emaztearekin, pena guziak ahantziz orobat, Bernard Hinault txirrindulari xapeldun ohia zutela segitzaile.Azkenean, diru ixtorio horiek hain dira nahasiak nun buruko mina ere emaiten baitaukute! Deusik ezin gehiago konprenituz. Bainan batzu ez ote dira ari preseski saltsa nahas eta nahas, joanden astean ginion bezala, gutarteko norbaitek deus guti konprenitzeko gisan? J-B D
JainkOa bizia JendeaerrOMatar
neO-tradiziOnaliSMOari buru
Patrice de Maistre, Bettencourt andere
aberats okituaren ontasunak kudeatzen
dituen gizona…
5
kOStaldean
Urruñako “sorgin ttipiak”
Urruñako elizan, helduden igandean, uztailak 25, aratsaldeko 6etan, izanen da organo kontzertu bat zinez arraroa. Hor entzuten ahalko dira bi organo joile gazte fama handikoak, organoaren estreinaldian, joanden udazkenean, hor zirenak eta berriz heldu direnak untsa gogotik Urruñarat, berek erranik organo berri hori paregabea dela berek aski untsa menperatzen dituzten musika zati batzuentzat. Urruñako organoaren aldeko elkarteak ditu gomitatu eta berehala baietz erran diote. Jean-Claude Gui-darini eta Emmanuel Pelaprat biak Tolosakoak dira eta “sorgin ttipiak” deitzen ere dituzte, organo joko guzien segeretuak errotik badazkitelakoan. Funtsean, aitzina egon giten sorgi
nen munduan, besteak beste emanen dute Paul Dukas musikagile handiaren “L’Apprenti sorcier” obra berezia. Berekin ukanen dute ere biziki boz ederra duen kantari bat , Nicole Fournié, opera askotan entzun dena eta nazioarteko lehiaketa handi batzuetan saristatua izana dena.
Gitarra joile handi bat…
Hendaiako Jondoni Bixintxo elizan, ortzegun huntan, joanden astean hemen berean
erran bezala entzuten ahalko dira bi musikari guziz jeinutsu, Arimany flautarekin eta Carles Pons gitarrarekin. Eta ondoko ortzegunean, uztailak 29, tenore berean, beste gitarra joile bat alimaleko fama duena, munduan gaindi zernahi ikusgarri eta kontzertutan partaide ibilia eta beti ibilki, Javier Gar-cia Moreno.
Alaiak beti kantuz!Hendaian bai eta inguruko herrietan biziki ezagutua da, eta preziatua ere, Alaiak taldea, duela 25 urte sortu zena. Euskal kantuak maite zituzten hendaiar multxo batek zuen xutik ezarri. Geroztik egin du bide beti gogo berarekin, beti kantu eta kantu! Bere hamargarren diska egun hotan ateratu du eta aski izen asurtia eman dio, “Beti Kantuz”. Hamasei kantu orotarat, batzu arrunt berriak. Lan herrikoia, artixta lana, arrakasta handia merexi duena aitzinekoen gisa. Aurkezpena untsa goxoki eta sanoki egin dute besta alegera
baten karietarat…
Gauak gau sute gaitza HendaianIzigarria izan da bestenaz joanden gauean Hendaian gertatu dena eta egia erran oraino handiagoa izanen zen jendetan ere makurrak izan balire. Goizeko oren bata ondoxean beraz, eta oraino mugimendu poxi bat bazelarik karriketan, Errepublika eguneko ospakizun batzu ez hain aspaldian bururatuak, norbaitek su eman du Maitena izeneko etxebizitza agentziari. Berina bat hautsirik, barneko alderat ixuri dute ezantzaki zerbait eta hari su eman! Sua laster azkartu da eta burrustan hedatu. Bulegoak itsuski fundituak, gaineko aldeko bi bizitegiak ere ba, heietako jendeak halere aski goiz ateraturik suaren menetik, lekuko batzuk berehala abisaturik. Ka rrikan aparkatu bi auto ere fundituak izan dira. Hendaiako auzapeza, Battitt Salaberry, berehala han zen, laguntza eskaintzen ziotela gauak gau beren etxetik joan behar izan zuteneri. Gaitzetsiz bixtan da gertakari hits hori, bestalde ere ainitzek salatu dutena zentzugabekeria hutsa izan dela erranez, ikusiz lekukoak ez balire erne ibili aise kalte handiagoak izaiten ahalko zirela. Tokian berean, ez da kausitu aldarrikapen seinale bihi bat. Lekuko batzuen arabera, bi lagun ziren su eman dutenak, aurpegia gordea, bainan beste lekukotasun batzuen arabera, hiru eta beharbada lau ba omen zitazkeen, biga balinbadira ere ausartenik agertu…
Hamar kolpatu errekontru bateanDonibane Lohizunen, batere funtsik gabe gertatu da gaitzeko ixtripua eta aski toki ederrean, untsalaz lanjerik batere ez den tokian, Azkaine aldetik hirirat sartze hortan. Zerbait gisaz, goizeko hamekak irian, auto bat zeiharka joan da ezker alde eta beste auto bat jo
Hordago erakustegian
du oldarrean. Orotarat, hamar lagun kolpatuak izan dira, batto aski handizki. Errekontru horren ondorioz, bulta batez galkadura handia ere izan da errebidean, sasoin huntan goizetik arats baita hor gaitzeko mugimendua.
Jostatu nahi, pausatu nahi…Donibane Lohizunen, tirabira zonbait Akotze aldean. Inguruko jende batzu arranguratu dira kanpaleku batean aratsarekin berant arte bazela sobera arrabots, musika ere biziki azkar ezarria. Gau batez, norbaitek deiturik, kaxketadunak izan dira zer gertatzen zen ikuska, galdetu ere musika hein batean gelditzea. Biharamunean, hango udatiar batzuk dute dei egin herriko etxeari, uda betean astean bizpahiru aldiz bederen musikak irauteko aratseko 11ak ondoxe arte bederen. Uztailagorriletan segurik tenore hortan ez dela oraino hain beranta.Denen buru, iduri du hautsimautsi batetarat helduak direla, denek borondate on poxi bat erakutsiz.. Lehen ere izan dira holako eztabadak. Sasoinean, batzuk berant arte besta egin nahi, jostatu nahi nolazpait, eta beste batzuk pausatu nahi, ez baitira oporretan bainan egun guzia lanean ari...
Eurixkak ez ditu lotsatu…Donibane Lohizunen, XardinaBesta zuten beraz joanden larunbat aratsean eta ederki joan da! Goizean, eta aratsaldean ere oraino, eurixka zen alta bainan eurixka horrek ez ditu lotsatu bestaren prestatzen ari zirenak, Arin elkarteari errotik atxikiak eta elkarte hori beti kar berarekin lagundu nahi! Eta aratsari buruz, aroak arras onerat egin du! Jendea bildu da azkarki. Giroa ere arraroa, Alaiak eta beste han zirela bazterren harrotzeko!
« Sarako zubi zaharraren aitzinean », MartinLaurent Partarrieu artixta ezagutuaren margo eder bat
Donibane Lohizunen, Jondoni Jakobe karrikako Hordago erakustegian helduden larunbatean, uztailak 24, idekiko da erakusketa bat guziz gustagarria. Ikusten ahalko dira Martin-Laurent Partarrieu eta Bruno Lo-gan margolarien obra batzu, bai eta Sabine Cherki xixelkariarenak.
JeanClaude Guidarini eta Emmanuel Pelaprat.
Javier Garcia Moreno
6
kOStaldean
baionako bestak beti berritzen ariDuela hogei bat urte Baionako bestak egin zituenak nekez aur-kituko ditu aurtengoetan orduko erreferentzia berdinak, hainbeste aldaketa badira metatuak urtetik urtera geroztik. Aurten ezagun da aldaera fierra Santespietako auzoa alaituko duten anima-zioetan, bete betean ageriko da bestak nola beretzen dituen pro-grama ofizial aitzineko egunak ; oparo azalduko da egunazko pro-gramaren aberastasuna.
Santespieta xuri eta gorrizDenboran Baionako besten ezkina zerbait baizik ez zuen bizitzen Santespietako auzoak : egia korsoa haraino joaiten zela, kaskoinek pare bat birla lehiaketa antolatzen zutela Errepublika plazan… eta beste gauza guti, ez erraiteko deusik. Aurten Santespieta zinez bestan barne da, irekidura baino bi egun lehenago Errepublika plazak aterbetuko du braderia, orain arte Baiona zentrokoaren biharamunean itoa bezala izaiten zena ; ostegun eta ostiral gauetako hamarretan kantaldi he rrikoi eta ozenak aterbetuko ditu plaza horrek berak ; ostegunean kantari okzitandarrak, ostiralean Bosgehio eta Otxalde euskal taldeak. Santespieta dukegu ere melodia suabeen kokagune : ostiralez arratsaldeko bostetan Andoni Agirre eta Kristi Gjezi piano eta xirribikan Santespietako elizan eta igandean oren berean zinagogak dizkio euskal kantuari ateak zabalduko, Tolosako Hodeiertz eta Ordiziako Oroith taldeekin. Nork erran zuen Baionako bestetan zinbunbun hutsa baizik ez dela entzuten ? Nola utzi aipatu gabe auzo horretako « Fronton du rail Bayonnais » pilota plazak biziko duela lehenbiziko emazte pilotarien lehiaketa aurten !Besta aitzineko egunetan jada bestaPariatzen dut hainbat jende hurbilduko dela Santespietako braderiara heldu den astelehen goizean Baionako bestetako jantzitan. Afera onak egin eta arratsean Mathieu Chediden kontzertua ; asteartean braderia nagusia zentroan eta gauean katedralean Iparraldeko orkestraren kontzertu ozena, Beethovenen zazpigarren sinfoniarekin. Asteazkenean lehiaketen eguna eta goizetik haste : helduen BAMeko lasterkal
diari txikiena gehitzen zaio aurten ; biper moleta lehiaketak gormantak tirriatuko ditu, oro xuri/gorri jantzirik. Arratsaldez hiru lehiaketa berri : battelekuena Errobian, herri jokoak poternako belardian, eta bost orenetan errugbian Iparraldeko selekzioa Euskadikoaren kontra Chrysalide elkartearen laguntzeko. Modernean Mastersak bi orenez aitzinatu dituzte ; bestak lau oren berantago baizik ez dira ofizialki irekiko baina astelehenaz geroztik, ekitaldi guzietan jantzi xuri gorria izanen da nagusi, jendeak bestak ireki aitzin gozatuko ditu, bi aldiz gehiago a tsegin.Egun argiko programa jaun eta jabeLaupabost urte hauetan « Karrikaldiak » euskal nortasuna ekartzen dio Baiona zentroari arratsaldez lauetatik aitzina. Aurten jantzia ttikiegi bezala da, eta euskal animazioak goizetik abiatzen dira ; euskal museoak « Gorria museoan » eskaintzen digu goizeko hamarrak eterditik haste, eta musikaldi bat eguerdi eterdi eta oren bata eterdia artean, hor baititugu ezagutuko, Txanbezpel edo « Hiru karakoilak » ; Lakarra plaza oren beretan euskal kantuen oihartzun izanen da ; Buhaminak emazte kantoreak irekitzen du zikloa ostegunez eta Paueko « Lagunt eta maitak » hetsiko larunbatean.Nork erran zuen Baionako bestek Jainkoari lekurik ez diotela eskaintzen ? Gutiz ez utz, besten programan hiru meza proposatuak dira igande goizean : besten meza katedralean Erro bat taldea kantari, « familien meza » Santespietako eliza miragarrian, Oraibat taldearekin, eta « banden meza » presentatzen ez dena San Andreseko elizan ; gomitek elizako lekuen erdiak hartzen dituzte, usaiako mezalariek usu ez baitute lekurik atzemaiten ahal. Hauxe fede kartsua ! Beste erlisioak ez dira kanpo egonki, zinagoga jada aipatua dugu, eta Protestanten tenploak larunbat arratsaldeko bostetan Maddi Oihenarten boz suabea ezagutuko du, Julie Laderach xirribikan lagun.
Aholku praktikoakTrankiltasunean besta egiteko molde hoberena autobusaren hartzea da : badabiltza autobusak Baionara Hendaiatik, Garazitik eta Mauletik ere. Lehenbiziko itzulerak arratseko zortzitan abiatzen dira. Ez da emana baina, jakinik kasketadunek isunen raketa antolatzen dutela auto partikularren artean Baionako ateragune guzietan, merezi du bietan pentsatzea. Hobe beraz moltsa heinean hurbil tzea Baionako bestetara ; asteazkenetik igande gaueraino ekitaldi guztiak urririk dira, salbu pilota mastersak eta zezen plazako kon tzertuak. Jan edariak ez dira merke, oihal etxolaren kanpaleku munizipalean paratzeko hirurogei euro atera behar da. Edozein xehetasunen ukaiteko telefono bat : 0 820 42 64 64.
Inaki Zerrada (txixtua eta ziganteak), baionesetan euskaldunenaeta euskaldunetan baionesena.
lapurdi kostaldeko laborariak aHt-ren kontraLapurdi Kostaldeko hamarnaka laborari elgarretaratu dira Urruñako Herriko Etxe aitzinean, Paueko Laborantza Ganbarako arduradunak han bilduak zirelarik, AHT proiektuak hunkiko dituen etxaldeen diagnostikoa egiteko. Laborariak deituak ziren diagnostiko horren osatzera, bainan urrats horren betetzea errefusatu dute, haien arabera desmartxa hori AHTren onarpen bidean sartzen delakotz. Eta behin ta berriz goraki salatu dute AHT proiektu suntsizailea. ELB sindikatak sustengu osoa ekartzen die laborari hoieri.
Urruñako Herriko Etxe aitzinean astelehen goizean
bizi : hemengo eta lurreko arazoei heltzekoEz dute kolore bera erakusten, ez dituzte tematika berdinak lantzen, baina hala ere BIZI mugimendu berriak badu “Demoen” zerbait. Duela urtea sortua dotzena bat presunen artean, horietan behar bada erdia “demoak”, 133 kide kondatzen ditu urtea berantago. Ez bila Bizi mugimenduan euskal tematikarik, munduari, hobeki e rrana planetari begira nahi dute lanean arizan.Klima beroketaren inguruan andana bat formakuntza burutu dute, ekarrarazi dituzte adituak, askotan egun bat eterdirentzat ; kontuetan agertzen da 1500 presuna hurbildu direla hamazazpi formakuntza saio desberdinetara ; Bizitasuna erakutsi du elkarteak hainbat eta hainbat ekintza ezbortitz antolatuz, hiruzpalau bakarrik txirrindulak baliatuz, egunaz gehienetan baina gauaz ere, saltegietako argiak behar gabetan pizturik daudela salatzeko. Baionan,
Angelun, Miarritzen, Hiriburun, Heletan, Hendaian, Bizi mugimenduak zerbait antolatu du. Non diren “demoak” ezagun ? BIZIk ere umorea baliatzen duela bere ekintzetan.Biziren hirugarren lan ildoa eragileen hurbilketa da ; txirrindulaz ibiltzeko gora beherak aztertu dituzte, hor dira ohartu 1100 jende badabiltzala txirrindolaz BAMen, ainitzak promenada alde, baina andanatto bat lanerako ere ; BAMeko txirrindula karta margotu dute eta lekuz leku gune gaixto eta lanjerosak zenbatu dituzte.
Bizi mugimendukoek, larunbatean, Angeluko Crédit Agricole agentzia batean ekintza bat burutu dute, salatzeko banku horrek eta bertze batzuk munduan gaindi gure sosarekin eremaiten duten politika kaltekorra
Segur xifrek beherakada erakusten dutela, eta bizitegi partikular ala kolektibo gutiago eraiki dela iaz aitzineko urtearekin parekatuz ; doi bat eztitu da ere bastiza zahar/berritzeen lana. Geroari buruz ofizialeak arranguratsu dira debis gutiago galdatzen zaiela, froga partikularrek eraikuntza edo berritze buxeta tinkatzen dutela. Iparraldeko ofizialek beste mamu bat arra agertzen ikusten dute, alegia hegoaldeko ofizialeak gero eta usuago datozela honat eta lanbidea kentzen dietela prezio apalagoak proposatuz. Oroit gara duela hamabost urte jada horrela mintzo zirela, geroxeago boterera hupatu zen ezkerrak balore gehituaren zerga apaldu eta ixildu baitziren.
Xantier berri bat garapen iraunkorrarena irekitzen ari zaie ofizialeei ; alegia deus ez behartuak dira beren lan moldeak aldatzera, dela ekaiak dela lan moldeak egokitu behar baitituzte energia kontsumo apalagora. Eraikuntzako sektoreko Eskal Eureka mulko/klusterrak estimatzen du ofizialeak behar direla metodo berrietara moldatu.Kluster horrek berak abiatu dituen ikerketen kari xifre esperantzagarriak ateratzen ditu, eraikuntza sektoreak dituen langile gazte beharretaz. Dio hemendik bi urtetara beharko direla ordezkatu mila lanpostu Iparraldeko eraikuntza sektorean : 325 hargin, 180 plonbero, 150 plastur/igeltsero, 125 elektrizizta, 120 zurgin eta 60 maiasturu.
eraikuntza ahultzen eta berritzen
7
Herriz HerribidarraiLarunbatean, mendi maratoia – Uztailaren 24ean, larunbat huntan beraz, iraganen da Euskal Herriko III. Mendi Maratoia (42,195 km). Goizeko 7etan abiatuko da plazatik, maratoilariek beharko dituztelarik igan ingu
ruko kaskoak, Artzamendi (908 m), Irubela (965 m), Gorramakil (1067 m), Gorramendi (1074 m) eta Iparla (1044 m). Segur, ez da edozeinen meneko lasterkaldia ! 2008an, Jean eta Beñat Laxague ziren nagusitu (4.59’),
emaztetan aldiz Marilyn Bayol (6.57’). 2009an marka horiek hautsiak izan ziren, garaile Aritz Kortabarria Arrasatearra (4.21’) eta emaztetan Marie Pierre Larroude (6.15’). Larunbatean ikusiko nork hartuko dien lekukoa, antolatzaileek prima berezi bat hitzemaiten dutela jazko markak hautsiak balinbadira. Animazionea izanen da egun osoan plaza bixkar hortan eta janaldia self moduan arratsalde osoan, lasterka ari ez direneri ere idekia.
Bestak ongi bururatu – Joan den astean baiginion bestak untsa hasiak zirela, oraikoan dezagun erran arras ederki bururatu direla, gazteek programa po llita pikoan emanik. Zikiro bestak 1350 afaltiar bildu ditu, sekulan baino gehiago beraz, oihalezko aterbe nasaian. Azken eguneko Aidez Aire ikusgarrian menturaz nahiko zen baino jende gutiago da etorri, 400 bat sartze halere, xiberotar ikuskizun eder horrek plaza betexago bat mereziko zuelarik. Dena den, hor ginen guziak loriatu gira xiberotar dantzari eta kantari airos horiekin, eta ondotikako Niko Etxart eta Robert Larrandabururen kantaldiak ere atseginez bete gaitu. Oro har, beraz, besta guziz ederrak aurten !
Aritz Kortabarria, jazko irabazlea
Xiberoko Botza kanpainan hortzez eta haginezUdak bazterrak eijer emaitearekin, Xiberoko Botzako langile eta lagüntzaileek etxezetxe kanpaina egiten düe. Iragan neskenegünean hasirik, herrietan gainti kurritzen dira herritarren lagüntzaren galtatzeko. Irrati honen ibilmoldean ezinbestekoa da üda oroz biltzen düen sos zione hori. Lagüntzeko prest denak deit beza Xiberoko Botzara (05 59 28 29 87). Besteak, beren etxetik iragaiten direlarik ikusten dütüe, eta jenteak baliatzen dira irrati horren programazioaz ohar egiteko. Jakin behar da ere bestalde lagüntzak xüxenka igorten ahal dütüela entzülek helbide hontara : 18, Victor Hugo karrika, 64130 Maule. Xiberoko Botzeko irratilariek eskerrik hanitx erraiten düe aitzinetik. Kanpaina jarraitzen dizie uztailaren hogeita bosta artino.
Enpresa berri bat XiberunArtzainak Xiberoko enpresa taldean sartü da berriki Lagarde, Bordelen erosi berri düan enpresa. Apirila hatsarrean hasi dira lanean 9 langile GEMA enpresa ohiaren egoitzan. “Epareuse” eta “broyeur” delakoak egiten dütü laborantxarentako ala DDEarentako. Lagarde markak zütüan hitzarmenekin jarraikiko düe Xiberotik, Khun edo Vicon bezalako marka ezagüner tresneria saltzez. Piezak kanpoan eginarazten dütüe, eta Maulen muntaketa lanak egiten. Urtean berrehun eta be rrogeita hamar tresnaren saltzera heltü nahi lüküe, eta ahalaz laster langile berrien hartzera ere. Artzainak taldeko ASMA enpresak, bestalde, tresna berriak asmatü behar lütüzke eta Lagarde enpresari eginarazi.
Inkesta publikoa zabalik SarrikotapenSarrikotapeko hondarkintegi xedea aitzina doa, inkesta püblikoa hasi berri da arramaiatzaren 22an. Herritarren informatzeko eta beren ikusmoldearen berri ükeiteko, hiru inkesta egilek permanentziak egiten dütüe Sarrikotako herriko etxean eta Maulen herri alkargoaren egoitzan. Bil ta Garbi sindikatak abiatü prozedürak dütüan lau ataletarik biga dira herritarrer aipatüko zaitzenak : xedea oroen interesekoa ote den eta hondarkinen tratatzeko haütatürik izan den sistema egokia den. Sarrikotako zentroan, eginik datekealarik, urtean 20 000 tona hondarkin tratatü behar lirateke, eta 10 bat langile enplegatü lan horren egiteko. Inkesta zabalik date bederen agorrilaren 5a arte.
La Verna oroer zabalikMündüko hamargerren leize handiena Xiberoan da, Santa Grazin. 1953an harpeikerzale talde batek atzaman ondoan, EDF leize
barneko ur jauziari interesatü zen elektrizitatea ekoizteko xedearekin. 1960an lürpeko bide bat zilatü züan, bena azkenean ez zen elektrizitatea ekoizten hasi. Urte zonbait berantago, SHEMak züan ura gisa hortaz baliatü. Uztailaren lehenaz geroztik pübliko zabalari zabalik da La Vernako leizea. Aramitze, Santa Grazi eta Ereta herriek bat eginik ONF eta fran tses espeleologia federakuntzaren partaidetzarekin sortü da xede turistiko hau. 900 000 euro ezarri dütüe orotara leize handia güne turistiko bilakatzeko. Orotara bost langile ariko dira lanean, eta xede hontako partaideen aitzin ikuspenen arabera, egün bakotx 220 jente errezebitü behar lüküe.
Baldi, Maddi Oihenarten lan berriaMaddi Oihenartek Juantxo Zeberiorekin batean plazaratü berri düan diskak Baldi dü izena, eta hitzaren erranahi desbard ine ta r ik “ümil” haütatü dü barkoxtarrak. Hitzen egile haboroenak idazle ezagünak dira : Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Itxaro Borda, Leire Bilbao edo Joxean Artze. Horietaz gain, hiru kantore xiberotarrez dira : “Bortü Txoria” Alexis Etxekopar “Attuli” zenarena, “Plañu niz” eta Maddi Oihenartek berak idatzi “Hitz bat” kantorea. Aldi hontan NoCd Records argitaletxearekin plazaratzen dü diska.
Mauleko zinegelak hogei urte ospatuMauleko zinema joanarazten düan Maule Baitha alkarteak biltzar nagusia egin dü, hogeigarren urtemüga markatü aitzin. 2009ko programazioan 16 000 bat so egile bildü dira orotara, proposatürik izan diren 227 filmen üngüruan. Alkarteak filmez gain haurrentako hainbat proposamen egin dütü, eta Culturamerica hamabostaldia antolatü ere, besteak beste. Kontüen aldetik berriz, zenbakiak ez dira hain positiboak, eta barne ikerketa bat abiatü düe geroan zoin bide jarraiki beharko düen argitzeko. Zinemaren nümerizatzea ere aipatzen da orano, nahiz eta sos ütürriak ez diren segürtaturik ; 180 000 bat euro balio lütüzke filmak hiru dimentsioetan ikusteko beharrezko den materialak, eta sos zione horren % 30 Akitaniak segürtatzen ahal balüke ere, ez da hain argi estatüak zonbat eka rriko lüküan... ageriko beraz. Dena den arramaiatzaren 26an Maule Baithak bere 20 gerren urtebürüa ospatü dü.
(Xiberoko Botzaren laguntzarekin
bildutako berriak)
Makea-lekorneHerriko bestakBerri hauek igortzean bestak ez dira bukatuak, bainan erranen dut ezin hobeki iragaiten ari direla! Ortzegunean, gure biltokia
mukurru betea ginuen eta zor dautzuet, bi antzerki emanaldiak ederki iragan direla. Beraz esker beroak gutarterat etorri direneri eta gora Makeako Jostakin taldea, eta guri lotu diren Mendiondoko bi haurñoak. Eta bixtan da Pantxoa Cousteau eta Pantzo Irigarai! Ortziralean, zikiroak eta Adartza taldeak mundu bat bildu dute eta jateko 800 gazte alai! Pintxo gaua, Bidegarai ostatuan, ezin hobeki iragan da ere.PilotaXitoetan, erranen dut goraki, Bastien Iribarne eta Iban Jauregiberri xapeldun atera direla, emaitza eder batekin 3017, B.A.C.ekoak garaiturik. Zenbakiek ez dute deus erran nahi,
zeren partida borrokatua eskaini daukute lau pilotariek. Beraz gora Airetik eta B.A.C. eta haien segitzaileak.Besta kari baginituen bi partida xapelgo nagusiari lotuak direnak. Beraz, ttarroetan: Itsasu 30 (Larzabal Rosse), Senpere 21 (Suertegarai Jauregi). Berdintzeak: 14, 15, 19 eta 20etan. Lehen mailean: Amulet Lucu 30, Jauregiberri St Esteben 12. Haatik, Etxebarne eta Karrikartek galdu dute. Bigarren mailean irabazi Bidegarai, Oxarangok. Arinek ere irabazi, Etxeverria eta Hiriartek. Beraz ongi segi! P. I.
Jostakin taldeko antzerkilariak
B. Iribarne eta I. Jauregiiberri xapeldunak
8
Herriz HerriHeletaPilota: Helduden larunbatean iraganen dira Erregelun palaantxazko finalak, arratsaldeko 4, 5 eta 6 orenetan. Ondotik, zintzur bustitzea deneri eskainia izanen da eta afaria Agerria ostatuan eginen da, 20 eurotan. Parte hartu nahi dutenek deitu behar dute Agerria ostaturat 05.59.37.62.90 edo 05.59.37.62.81 Ttotte Larre ostaturat.Mus : Idioineko ostatuan iragan lehiaketen irabazleak: 1. maila: Ainciart Etchegoyen, galtzale
Gachen Lagourgue; 2. maila: Ladebat Tharrault, galtzale Bedexagar Duffaud; 3. maila: Bidondo Arramendy, galtzale Idiart Bolazugoa. Goresmenak eta eskerrak antolatzaileen partez.
2garren maileko irabazdun eta galtzaleak
aiherra
Dolu: Uztailaren 12an, lagundua izan da bere azken egoi tzarat Germaine Oustrieres, 79 urte zituelarik. Zonbeit denbora hautan osagarriaren alde borroka ari izan ondoan, Izpurako zaha
rretxerat erretiratua zen eta han eman du azken hatsa, Jainkoak bere ganat deitu baitu, eman diezala merezitutako betiereko pausua. Dendakiak onhar ditzala gure doluminak. C. M.
azkarate
Beti estonatuko gitu Xipri gure erretor ohiak. Joan den igandean Aiherrako elizan ospatu baitu bere apeztasunean sartzeko 50.urteburua, elizara etorria zen “Aiherrako gazteria” pesta komitekoek aurtengo pestetan eskainia zioten ator pollita soinean. Egia da Xiprik gazteak maite dituela eta heier keinu bat eginez hasi du eguna.Kantu alaiak hautaturik, meza bizi bizia iragan da, funtsean irratietatik zabaldua izan dena. Ahoan bilorik gabe kondatu ditu Afrikako eta hemengo elizaren arteko desberdintasunak, nola hango mintzairak baliatuz emaiten zituen mezak, berdin 3 mintzairetan meza bera, eta nola hunat itzultzean, hemengo mintzaira euskara gero ta gehiago bazterrera utzia zen, tolerantzia faltaren seinalea. Meza bururatu eta parropiak deneri eskaini du preziatua izan den hurrupaldia, eta herriko 4 gazte dantzari eta 2 soinalarik dantza bat eskaini diote Xipriri. Aihertar ta Izturiztar ainitzez inguraturik, ahantzi gabe auzo herrietarik etorriak zirenak, bururatu da 50.urteburua.Goresmenak zuri, eta ongi etorri oraino gure artean !!
Larunbat eta igandean, parti-dak Aiherrako plazanXapelketa denboran, partida ainitz jokatzen baita gure herriko plazan, horra beraz helduden asteondarrean, partida ederren mentura badugula, Frantziako xapelketaren kondu, finala erdiak.Larunbat arratsaldean, 3tarik goiti 3 partida. Xitoetan, U RRUNAAIRETIK, gaztetxoetan : URRUNA 1DENEK BAT 1, eta azkena 5tan artekoetan : DONAPALEU 1BAIGORRI 2Igande arratsaldean, beste finala erdiak, tenore beretan. Xitoetan, 3tan, BAC 1BAC 2, ondotik gaztetxoetan, AIRETIKBAIGORRI 1, eta 5tan artekoetan, DENEK BAT 1BAIGORRI 1. Agorrilaren 12…Orroit oraidanik, Frantziako federazioneak antolatzen duen aste nagusiaren barnean, ortzegunarekin, agorrilaren 12an, finalak Aiherrako plazan jokatuko direla. Goizarekin, Akitaniako koparen finalak gaztetan, eta arratsaldean, Frantziako xapelketaren finalen aldi, xitoetan, gaztetxoetan eta artekoetan. Egun eder baten mentura dudarik gabe. Orroit beraz orain beretik !!
Xipri Arbelbide gazteen erdian joan denigandean
Duela 50 urte apeztu zen
Txiko eta Alai Oñatira
Ikusle gehixago mereziko zuen 35garren artzain xakur txapelketa hunek. Aroa beroa zen, halere, artzainek beren xakurrrekin erakutsaldi ederra eskaini daukute. Gehienek lan ona eginik, hoberenak tinko zauden sailkapenean. Azken finean, Txiko (Marcel Hualde) da lehen atera eta Alai (Michèle Acheritogaray) bigarren. Hauek dira beraz Oñatiko txapelketa haundian parte hartuko dutenak. Ondotik, hurbil hurbila sailkatu dira, Xintxo (JeanPaul Iriquin), Umil (Jean Acheritogaray), Izar (Juan Miura), Biba (Gilles Etchegoyen), Argi (Albert Hualde) eta Pintto (Beñat Parachu). Fermin Mihurak talenduz kudeatu du txapelketa guzia, kanpotiar ikuslierrentzat xehetasun guziak emanez eta azpimarratuz artzaina eta bere xakurraren arteko lotura.DoluGermieta Errekaldeko Robert Léon Mendibilek, frango gazterik utzi du mundu hau. Bere laborantxa ttipiarekin, han eta hemen lan egiten zuen, bainan, azken urte hauetan, osagarri a rrangura haundiak bazituen eta gaina hartu diote 54 urte zituelarik oraino. Ehorzketak ortzirale aratsaldean iragan dira. Doluminak eskaintzen ditugu bere lau anai arreberi eta familieri bai eta nahigabe hunek hunkitzen dituen guzieri.Bihotzez elizanGaur, Getariako kantari talde hunen entzuteko parada ukanen dugu elizan. Duela hamabost urte sortua, gaurregun 28 gizon kantarik osatzen dute taldea. Véronique Soulé anderea zuzendari, ahots teknika hobetuz, kantu egitaraua aberastea dute helburu ; bi CD dituzte eginik eta hirugarrena helduden urtean grabatzekoa dute. Lehen partea Kantiruki hemengo emazte taldeak segurtatuko du. Beraz, hitzordua ortzegun arats huntan, 21.00tan elizan. Sartzea : 10 E.
Baxenabarreko trofeoaUrte guziz, sokatirako lau taldeen arteko guduka dugu hau eta trofeoa eskuratzen du, bi urtez segidan garaile denak. Azkenik, Jutsik ereman zuen, aurten beraz berriz haste. Hor lehiatuko dira Jutsi, Banka, Donazaharre eta Baigorri usaiako indar jokoetako bost probetan. Artetik, aizkoran Otegi gipuzkoarra eta Recondo nafartarraren arteko zoin gehiagoka. Ikustekoa izanen da ere Miren Urkolaria nexkatoa, 110 kiloko harri altxan. Ikusgarria igande huntan, plaza nagusian, arratsaldeko 16.30tan.Pilota.Euskal Ligako finalak jokatu ondoan, huna Zaharrer Segiko pilotarien emaitzak : Esku huskan. Benjamin mailean, M. Berterretche eta M. Hualde 30 – Denek bat 28. Minimo mailean : M. Ascery eta F. Oteiza 30 – Alcasena eta X. Bascans 10. Kadet B mailean : F. Ernautene eta M. Labat 10 – Sara 30. Kadet A mailean : F. Berterreche eta D. Barneche 28 – Irisarri 30. Joko garbian. Benjamin mailean : Semerena, Suzanne eta Cherbero 27 – Aviron 40. Junior mailean : Riouspeyrous, Lucu eta Cadot 40 – Amikuze : 20. Errebotean. Junior mailean : Cadot, Riouspeyrous, Lucu, Goñi eta Haristoy 9 – Aviron 13. Beraz 7 finaletarik 3 irabazle. Biba gure pilotariak eta horietaz arduratzen direnak.
baigorri
Hiru lehenak : Marcel Hualde, Michèle Acheritogaray eta JeanPaul Iriquin beren xakurrekin
9
Herriz Herri
Herriko bestak eta ezkontze Aurtengo herriko bestak eta Oihansorokoak biziki airosak eta jendetsuak izan dira eta omore onean iragan dira. Besta horien ondotik joan den astean ezkontza bat izan da Lasako
elizan. Marcel Bidart eta Etcheverry Cecilek elgarri baia eman dute. Horra Elixaldean etxeko segida gazte hauek harturik, zer etsenplu ederra. Goresmenak eta agiantza hoberenak eskaintzen ditugu bi gazte hoieri. F. J.
SuhuskuneEtsaminak: Atseginekin jakiten dugu eskolako urtea ongi bururatu dutela, ardietsiz « Brevet des Collèges » delakoa Susperreguy Marina, Etchegoin Xalbat, Diriart Patricia, Lapegue Peio eta Oillarburu Leirek;
« Baccalaureat » aldiz, hau « bikain » aipamenarekin, Sallaberry Stéphanek. Biba zuek gazteak, pasatu bakantza onak, helduden sartzean aitzina segitzeko.
azkaineBataio: Gorka Rekalde eta Téo Etchegaray haurrak bataiatuak izan dira. Bizi zaitezte uros eta zorionak aitameri.Heriotze: Hiru herritar joan zaizkigu aste bat barne Jainkoaren etxerat. Pauline Arizaga, sortzez Goyenaga, 80 urte, 6 haurren ama, beti irriarekin bertzen laguntzerat ekarria, azken ilabete hautan etxe horietan zagona, ondarrik Adina xahar etxean, goizean sartu eta aratsean azken hatsa eman, familia inguruan zuela. Jean Cuesta, 76 urte, 8 haurridetarik gazteena, Aljerian ere ibilia, ilabete guti xahar etxean zela, eritasunak ereman du. Bixenta Darboure, 96 urte, zonbait urte Sarako xahar etxean zela. Jainkoak ditzala bere lorian, zuk irakurle otoitz bat hiruentzat.Jostetak: Ortzegun huntan 22an, haur guziak gomit dira
2etarik 6ak arte eta sei urtetarik 15 arterainokoak, urririk, katiximarat joaiten edo ez joaiten, jostetak A.C.E. mugimenduak antolatuak. Igor zuen haurrak gostura.SerresLarunbatean, 10 orenetan meza kaperan Jondoni Jakoberen ohoretan, aratseko 9ak eta erditan kontzertua.Abisu: Gure elizaren garbitzea luzatua izan da astelehen 26erat. Borondate oneko guziak, zatozte! Egun hortan ere gure plazan pilota partida esku huska. Astearte 27an elizan 9ak eta erditan kantuak, Aizkoa koroarekin.Bakantzak: Udan ez ditzagun ahantz gure eriak zonbait etxetan eta eritegietan. Harat hunatean bisita eginez edo bertze zerbait gisaz.
M. L.
SenpereSortzeGauden ilabetean izan ditugun sortzeak: Amotzen: Xane LopezMendiboure, Theo Frederic BarthelemyRoche, Ibai eta Alaia Boulay biritxiak; Ibarrunen: Ibai Saubaber, Elaia Trichine, Timeo Coute; Elbarrunen: Jeanne Gullou Fougere, Lorenzo Jean Bruno Santoni; Artzirinen: Nadeia Berrio.Zorionak, bizi luze eta urosa sortu berrieri eta goresmenak horien aitameri.JubilauaGauden larunbatean Uztaritzeko serorategi komentuko kapera handian izan da zeremonia bat osoki ederra. 12 serorek ospatu dute beren jubilaua. Batek 70 urte serora sarturik, bertze zonbeitek 60 urte eta bertzeek 50 urte. Azken multxo huntan ginuen gure herritar Jeanine Sein. Horren kariaz bere anaia Gregoire eta hurbileko jendakiarekin aurkitu gare herritar eta adixkide ainitz. Gure serora maiteari ohore ekarriz, denbora berean horrentzat eta horko bere lagunentzat otoitz egina izan da. Mezaren emaile J. Pierre Etcheverry Sarako jaun erretora, bere
inguruan zituela serora horien bidez hunkituak diren parropietako erretorak. Meza ondoan azken agur bat egin diogu gure Jeanine maiteari. Erran dauku aste huntan hegaldatzen dela Afrika zolarat, Bolikosta herrialdean zonbeit egunentzat utziak zituen bere lagun eta baitezpadako laguntza beharretan diren jende gaixoen erdirat. Bihotz bihotzetik desiratu diogu orai duen osagarri on berarekin eta Jainko maitearen graziarekin behar duen kuraia bere lan goresgarriaren egiten ahal izaiteko.PilotaEuskal Herriko xapelgoaren finaletan galtzale izan ditugu hiru andana. Errebotean: Michel Larrea, J. Marc Higos, Pierre Irazoqui, Didier Lacroix eta Stephane Zamora. Esku huska: helduetan bigarren mailean: Pantxo Valencia eta Sebastien Laurencena; gaz tetxoetan (B) mailean: Peio Fournier eta J. Pascal Jorajuria.Bainan xapeldun bat badugu, Irisarriko Guichandut lagunarekin Xabi Bereterbide Amoztarrak kadet gazteen mailean xapela bildu dute. Ohore xapelduneri eta goresmenak bertze guzieri.
kanboAndra Mari Eskola :Ikasturtea jada bukatua dela duela 3 aste ! Behar dugu aipatu Andra Mari eskolako haurrek beren erakasleen laguntzarekin, muntatu dutela pesta arras pollita, eskola urte undar hortan, Kanboko kiroldegian. Ondotik, burraso, haur eta erakasle elgarretaratu dira eskolan ogitartekoen partekatzeko, denborak lagundurik, memento goxo baten pasatzeko ere.Memento berezi bat izan da ere 4 erakaslendako, hauek beste eskola batetarat joanen baitira heldu den ikasturtean. Eskertuak izan dira eta opariak eskainiak izan zaizkiote. Azpima rratu behar da 4 horietarik batek, Pascale BrustSan Juan, uzten duela Kanboko eskola Angelurat joaiteko haur enbalierretaz arduratzeko. Bazuen 15 urte Kanbon zela, zonbait urtez egon da ere eskolako zuzendari. Ezagutu dutenek erraiten ahal dute ainitz lan egin duela eskolarentzat eta denbora frango eman. Denak pausa ditela ongi oporretan, iraila ez baita hain urrun !!!
Mutxikoak dantzatu :Herriko Dantzak elkarteak bigarren hitzordu bat proposatzen du euskal dantzak maite dituzten guzieri. Kiki Bordatxo taldeko musikariekin, mutxikoak eta beste dantzatzen ahalko dira ostiral aratsean, uztailaren 23an, elizako plazan, 21tik 23ra.
Ekialdeko desbideratzea :Joanden astean estreinatua izan da Kanboko herri eta kontseilu orokorreko hautetsi eta arduradunekin. Termetako zubitik sartzen den Hazparneko bidea eta Marienia ondotik pasatzen den Itsasu eta Baionako bideak lotzen ditu zuzenean, Kanboko hiri barnetik pasatzerik izan gabe. Kamioi gutiago izanen dira hiri barnetik pasatuko direnak eta autoentzat ere lasterrago izanen da.
Trinketeko partidak :Uda guziez bezala Kanboko trinketak eskuhuskako partidak antolatzen ditu ortzegun aratsetan 21etan, berezkoekin. Uztaileko azken partida izanen da ortzegun arats huntan. Agorrilean izanen dira 5, 12, 19 eta 26etan.
banka
Heriotze Larrarteko Alexandre Bordagaray itzali zauku 75 urtetan joan den aste undarrean. Berria hedatu delarik (irratien bidez bereziki), ezagutzen zuten guziak harriturik gelditu dira. Alabainan, ospitalean sartu aitzin iduri zuen usaiako osagarri onean zagola, salbu operazione serios baten ondorioz bihotzak ez dakola ukaldia atxiki. Alexandre ainitz ezagutua zen kantuaren bidez, zeren bere seme alabekin PilPil taldean ari baitzen eta azken ateraldia dozena bat egun lehenago egina zuten Aiherran aratsaldearekin eta aratsean Senperen. Berdin « Arbasoak mintzo » emankizunetan entzuten ahal ginuen, bere biziko orhoitzapenen kondairetan eta ixtorio kondatzen ere Mendibil bere herritar lagunarekin. Maitasun eta errespetu handia zaukan erlearentzat eta horiekin lan egitea oso gustukoa zuen, ez zituelarik aise jasaiten oraiko pozoinkeriek egiten
duten makurra abere balios horier. Ofizioz arotza izanez, maite zuen zerbitxu egitea bere esku abilekin eta ezetz erraitea neke zitzakon, salbu urtzo sasoinean ez dut uste nehork sobera eskatzen zuen, zeren denek bazakiten orduan zituela bere oporrak.Pentsatzekoa zen bezala, oste bat adixkide etorri da familiari juntatzerat ehorzketa mezarat, zointan memento biziki hunkigarriak bizi izan baititugu.Cachenaut Donapaleuko jaun erretorak biziki ederki kudeatu du zeremonia, inguruan zituela bertze zortzi apez. Hor entzun ditugu Laka, Xalbador eta Mihura bertsu eder bedera emaiten eta ere kantari batzuk eskaini dituzte kantu batzu. Memento gogorrena izan ahal da, entzun dugularik Alexandre bera kantatzen « Lau sasoinak », azkenik atera zuten « Hegaldaka » diskatik. Hor pizatzen ginuen zinez heriotzea eta iragan bizia, argiki ikusiz izaitearen e rrealitatea. Gero hilerrian bururatzeko denek kantatu dugu « Gizon egin Jesus Jauna », « Jeiki jeiki » airean. Alexandreren memorioa eta harekin iragan denbora goxoak gogoan, familiari, gure dolumin bizienak eskaintzen dazkogu. P. L.
Gabadi
10
Herriz Herri
Urtero dugu hitzordua denen gogoetan sartua,
Hariztegiaren itzalean bazkari goxo, umoretsu ta alaitsua.
Antxon AMILIBIAk dauku paella prestatuko,
LUKU anaiak, Patxi IRIART eta Mizel MATEO pertsutan dira arizango, eta bazterren alaitzeko
KIKI BORDATXO ! Izanen baita kantu eta giro, gauza frango irabazteko,
OTE LOREk du komita zabaltzen berriro.
larresorro
EstreinaldiGanden larunbatean herriko enpleatuen atelier berriaren inaugurazionea zen. 9 enpleatu
badira urteko. Hor ziren Baionako suprefeta Laurent Nuñez, Vincent Bru kontseilari orokorra eta Peyuco Duhart herri elkargoko lehendakari ordaina. Battit Labordek egin du mintzaldia. 510185€ gostatu da ateliera, 91.184€ estaduaren dirulaguntza eta 400.000€ zahar etxetik. Eskerrak eman diozkate beraz Nuñez jaunak bai eta zahar etxeko lehendakariari, Isabelle Sarciart andereari, ahantzi gabe lehengo auzapeza Jean Aniotzbehere, zeren haren ideia baitzen. Bertze jaun horiek ere mintzatu dira hitz ederrak erranez. Ondotik izan da edateko eta jateko, omore onean bukatu da eguna.
Zazpiak Bat taldearen erromeria zen larunbatean. Gazteak izan pilotan edo dantzan aski ongi aritu dira, erran behar da denbora arraroa zutela, ez beroegi, lainotsu. Jende asko izan dute afaltzen. Denak satifos ziren egun goxo bat alaitasunean pasatu dutelakotz, partikulazki lehendakaria Delphine Goyeneche. Milesker etorri diren guzieri eta lana egin duteneri.
Uztailaren 11n igandearekin, Kontseilu Orrokorrak eta Sarako Turismo Bulegoak antolatua zuten GR8 aren ibilaldia. 470 bat jendek parte hartu dute, arratsaldeko oren bat eterdiak inguruan bukatu dute. Beharden bezala
ko denbora izan dute kurri ibiltzeko, lainotsu, iduzkirik gabe. 40 bat jendek lana egin dute ibilaldi hortan. Sarako ikastolak
salgai zituen taloak eta edariak. Milesker handi bat deneri, partikulazki lana egin duteneri. Egun hortan bazen Lantegi eta Gastronomiaren feria. Atzeman dut presentatzaile gutti zela, usaian gehiago izaten da, jendea ere uzkur zagon.Elizan lan bazuek egiten dituzte, itaitzureko zingazko tuioak saindatu eta ehaztegia berritu. Ameztoy saratar enpresak egin ditu lan horiek.
Abisu: Uztailaren 23an ortziralez arratseko 8ak eterditan kontseiluaren bilkura herriko etxean.Uztailaren 24an, larunbata, errebotean pottok, behor eta behoken primak. Ondotik bazkaria. Biharamunean, igandea, kermeza. Errebotean goizean meza, ondotik pilota, zozketa eta edatekoa egun guzian. Polikiroltegian aperitifa eta bazkaria, jatekoa nahi dutenek etxerat ereman eguerditan salgai izanen da. Egun berean arratseko 9ak eterditan elizan euskal kantuak Goraki taldearekin.-Uztailaren 28an, asteazkenez, Lezetan arratseko 8 orenetan Gau Eñararen behatzea eta hitzaldia.
Pilota: Artekoak, Riobo ImanolSarie Bastien, Frantziako xapelgoan galtzaile 2430 Larresororen kontra.
Ganex
Sara
Ezkerretik eskuinerat, Aniotzbehere, Bru, Laborde, Nuñez eta Duhart.
Harrizko zubiko bazkaria Uztailaren 25 ean, eguerditan
Udan kantari - Bigarren aldikotz, LagunArte konpainiak « Udan Kantari – « Chant basque d’aujourd’hui » deitzen den saioa proposatzen dauku. Uda huntan, sei kontzertu izanen dira agorrilaren 19a arte, ortzegun guziz, Hazparneko Misionesten kaperan iraganen direnak, arratsaldeko 7etarik aitzina. Hazparneko Herriko Etxeak lagundurik, sartzea urririk izanen da.Jadanik, juanden ortzegunean, uztailaren 15 an, ikusgarri bat antolatua izan da “ Bilika” deitzen dena Didier Ithursarry, esku soinu joleak eta Kristof Hiriart, kantari – perkuzio joleak bat eginik aurkeztu dute jende alde pollit baten aurrean.Uztailaren 22 an, ortzegun huntan beraz, izanen da udako bigarren hitzordua :“Bapatean», batbateko musika eta dantza nahasten dituen performantzia batzuen ekoizpena da. Testuek, hitzek, dantzak eta musikak dituzten oinarri amankomunak xekatuz, garaikideak diren forma batzuen idazte eta sortze elkarlan baten eramatea da helburua. Ekintza guziak baino lehen, alde batetik esperimentazio lan bat egina da adierazpen artistiko desberdinen artean, eta bestalde, aurkezpen publikoaren lekuaren azterketa egiten da. Aitzinetik egiten den azterketa lan horrek, emanaldia elikatzen du aldi oro. Espazioak, soinuak, mugimenduak, batzuetan hi tzek, ikusgarri bakar eta berezi bat sortzen dute, beti lekuari lotua. Inprobisaketak artista eta ikuslearen artean harreman berri bat sortzen du, ikusteko eta entzuteko manera aldatzen ditu, berriz itzuliz ikusgarrigintzaren berezitasunetara: Gauza iheskorra, mementoa, aitzinetik jakin ezin dena. Uztailaren 29 an : « Bihauri »
ikusgarria proposatua zautzue, Maddi Oihenart kantaria eta Julie Läderach, txelo jolearen topaketatik sortu da Bihauri bikotea. Euskal kantuaren mugetan barna eramaiten gaitu. Urrundik datorkigun ahotsaren graziari nahasten zaizkio txelo garaikidearen garasiak. Kontraste eta kolore bidai hortan abia gaiten, ohikoa eta bapatekoaren hegaletan. Agorrileko hiru emankizunak geroxago aipatuko dauzkizuegu. Jakitekoa da, juanden urtean Ikusgarri hauek 1000 jendez goiti bildu zutela Misionesten kapera eder huntan.Aste undarreko ikusgarriakUztailaren 24 an, egun guzian Merkaldia izanen da karriketan. Piperada zoingehiago bat ere izan beharra da orori idekia izanen dena. « Elgarrekin » kantari taldeak kontzertu bat emanen du Hazparneko eliza nagusian, aratseko 9 tan. Kantari talde hunek buruzagi berria dauka.Uztailaren 25ean aratsaldeko 6tan: Behi lasterrak izanen dira karriketan.“Hegalkanta” kantari eta musikari taldeak kontzertu bat emanen du Hazparneko Elizan uztailaren 25an, aratseko 9 ak eta erdietan hasiko dena.
HazparneJulie Laderach ( biolontxelo) eta Maddi Oihenart (ahotsa)
lasaEzkontza Uztailaren 10ean espos ginuen gure herritar Cécile Etcheverry Jauberriko alaba bere biziko lagun hartzen zuela Marzel Bidart Banka Elixaldeko semea. Ohi den bezala lehenik herriko etxean Michel Idiart auzapezak legez elgarretaratu ditu, gero segitu dute beren urratsa horientzat lorestaturik zagoen elizan. Etcheverry apezak jende oste haundi baten aitzinean ospatu du ezkontzako sakramendua meza eder batean. Aldi huntan ezteiliarrek ez dute urrun joaiterik izan, aurten altxatua dugun salak lehen aldikotz ateak zabaldu baititu horientzat. Hor egin dute besta, jan, edan, kantu, dantza gaitzeko giroan. Banka eta Lasa elkarturik, Adartza taldea soinulari, etzen nihundik bertzela izaiten ahal. Bankan biziko den bikote gazte huni desiratzen dakogu egun eder horrek ondorio onak ekar dezazkion ainitz zorion eta suerterekin. Gure goresmenak zueri Cécile eta Marzel eta ere zuen etxekoeri. M. G.
11
abiSuak
N° Commission paritaire 0514 G 84998
Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA
Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10
herria@wanadoo.frimprimerie.labourd@wanadoo.fr
URTESARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :
Bandarekin : 97 E edo 127 $ Gutunazalean : 180 E edo 210 $
Hego Ameriketan : 97 E Afrikan : 87 E Asian : 102 E
Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA
Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3
Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.B. DIRASSAR
Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR
Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG
Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai AugustinChaho
64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10
Éditions Basques
SCP BOULOUS-CHEVALLIERSociété d’Avocats
15, rue Raoul Perpère - 64100 BAYONNE
Tel : 05.59.31.21.21 fax : 05.59.31.21.29
VAGUES ET VACANCESIMMOBILIER
Société à Responsabilité Limitée au capital de 7.622,45 euros
Siège Social : 34, Avenue du Golf - 64200 BIARRITZ
R.C.S. BAYONNE B 390 858 967
PERTE DE LA MOITIE DU CAPITAL SOCIAL
Aux termes d’un procès verbal de délibérations extraordinaires en date du 10 Juin 2010, l’associé unique de la société
« VAGUES ET VACANCES IMMOBILIER »,
a décidé qu’il n’y avait pas lieu à dissolution anticipée de la société en application de l’article 22342 du Nouveau Code de Commerce.
Pour avis,Le Gérant
Herriz Herri
SARL. G.I.S.S.A.R.L. au capital de 20 000 euros
Siège social : Route de Cambo64100 BAYONNE
R.C.S. : B 317 004 737
Avis dans un Journal d’annonces légales
Aux termes du procès verbal de l’assemblée générale extraordinaire du 29/06/2010, il résulte que :
Les associés ont constaté la dissolution par arrivée du terme de la Société à compter du 30/06/2010 et sa mise en liquidation amiable.
L’assemblée générale susvisée a nommé comme liquidateur amiable Maître JeanPierre ABBADIE demeurant 4 Place du Château Vieux, avec les pouvoirs les plus étendus pour réaliser les opérations de liquidation et parvenir à la clôture de celleci.
Le siège de la liquidation est fixé 4 Place du Château Vieux à BAYONNE (64100), adresse à laquelle toute correspondance devra être envoyée, et, actes et documents relatifs à la liquidation devront être notifiés.
Le dépôt des actes et pièces relatifs à la liquidation sera effectué au Greffe du Tribunal de Commerce de Bayonne.
Mention sera faite au RCS : Bayonne.Pour avis.
AVIS DE CONSTITUTION
Aux termes d’un acte sous seing privé en date du 13/07/2010 à Jatxou, il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes :
Dénomination sociale : ZEN IMMOForme sociale : Société Civile Im
mobilièreSiège social : Kurutzaldea
64480 JatxouObjet social : Gestion de biensDurée : 99 ans, à compter de son
immatriculation au Registre du Commerce et des Sociétés
Capital : 100 eurosGérance : Zenou Fabrice, Kurutzal
dea 64480 JatxouImmatriculation : la société sera
immatriculée au R.C.S. de Bayonne.Pour avis
CTI SANTE15/17 rue des Pontots
Espace Jeanpi - Le Forum64100 Bayonne
Sarl au capital de 49 000 ERCS Bayonne 452 324 411SIRET 452 324 411 00027
APE 6202 A
Aux termes de l’assemblée générale ordinaire du 8 juin 2010 la collectivité des associés a maintenu par vote à la majorité Monsieur Pierre Thomas à la gérance pour une durée d’un an venant à expiration à l ‘issue de l’assemblée générale ordinaire annuelle appelée à statuer sur les comptes de l’exercice clos le 31.12.2010, conformément aux statuts, Monsieur Lahitte Pierre partant.
Dépôt légal au Greffe du Tribunal de Commerce de Bayonne Pour avis
AVIS DE CONSTITUTION
Aux termes d’un acte sous seing privé en date du 21 juin 2010 à BIARRITZ (64200), il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes:
FORME: Société à responsabilité limitée
DENOMINATION: SUZBESIEGE SOCIAL: 10, rue Jeanne
d’Arc 64200 BIARRITZOBJET: la location de biens immobi
liers meublés, leur gestion et leur administration
DUREE: 99 années à compter de son immatriculation au registre du commerce et des sociétés
CAPITAL SOCIAL: 3 000 €uros divisé en 300 parts de 10 €uros
APPORT EN NUMÉRAIRE: 3 000 €uros
GERANCE: Monsieur Jacques VIGNES demeurant au 2, place de la Haute Bielle à REBENACQ (64260)
IMMATRICULATION: au RCS de BAYONNE
Pour avis, le représentant légal
FRANTSES ENIA Lizeoak, helduden sartzeko, Gizarte Kultura etaKomunikazioa erakasle ordezkari bat bilatzen du, 3 ilabeterentzat denbora osoz,BEP eta Baxo Profesional mailetan erakasteko.Motibazio gutuna eta CV delakoa helbide huntarat hel araz otoi lehen bai lehen :FRANTSES ENIA Lizeoa64 220 DONIBANE GARAZITél : 05 59 37 22 35
Berriz xapeldunLuzeko jokoan irabazi xapelaren ondotik horra KapitoHarri pilota batasuna bigarren xapel baten jabe, joko garbin edo atxiki ttipian, jokolari helduetan lehen mailean. Juanden igande aratsaldean Kanboko pilota plazan irabazi dute Angeluko Hardoitarrak taldearen kontra burutik buru aitzinean ereman duten partida baten ondotik 40 eta 28. Uztariztarrentzat ari ziren: E neko Sarratia, Eneko Pelletrat eta Bruno Irachabal. Goazen beraz segi amentsetan juanden astean nion bezala bertze xapel batzuetaz, Frantziako xapelgoan haatik oraikoan pilotaren aste handian. Uztariztar mutikoak ahalak badituzue hortako, eta pretentziorik gabe xantza on zueri.
Xardina bestaOrtzirale huntan Labourdins elkarteak antolatzen du Bilgunen xardina jate bat urte oroz egiten duten bezala aratseko 8etarik goiti. Animazio bat segurtatua da apairu denboran Uztaritzeko gaiteroekin eta kantari batzuekin. Apetitu on deneri.
uztaritze
Ahaizemendiko bestaAsteburu huntan eginen da Ahaizemendiko besta.Larunbatean, uztailaren 24a, oinezko ibilaldi bat antolatua da herriko plazatik Ahaizemendiko erraboteraino; abiatzea eginen da 9ak eterditan eliza ondotik. Bakotxak bere bazkaria berekin ekarri behar du, gainerat heltzean denak elgarregin baizkaiteko. Besta komiteak eskainiko ditu jan aitzineko edariak. Ber denboran, 9ak eterditan hasirik, mus lehiaketa bat izanen da Etxekoborda ostatuan, izenak tokian berean emaiten dira. Aratsaldeko 7 orenetan, Dantza Bietan taldeko dantzari gazteek ikusgarri bat emanen dute eta ondotik zikiro jatea eginen da Mizpirarrak taldeak alaiturik.Igandean, uztailaren 25a, goizeko 10ak eterditan, meza bat izanen da Ahaizemendiko errabotean eta ondotik prosesionea ondoan den kartierreko kurutzerat. Jar lekuak eta, behar orduan, aterbea segurtatuak izanen dira. Eguerditan, pilota partida izanen da lehengo jokolari hoberenekin: Aranburu eta Martiarena alde batetik, Carricart eta Duhau bertzetik. Gero, paella jatea izanen da Etxekoborda ostatuan.
Ortzaize
EzkontzaBerriki ezkondu dira David Durruty Gure Ametsako semea eta Cécile Elicetche Irisartarra. Bi gazte hauek geroxago auzo herrirat joanen zauzku haatik, Donamartirin hasia baitute egoitza berria. Goresmenak, bizitza goxo bat ereman dezatela!Xipriri goresmenakDuela 50 urte apeztua, urtemuga hori joan den igandean nahi izan du ospatu Aiherran esker onezko meza bat e manez. Elizkizun jendetsu eta hunkigarri hortan ainitz Izturiztarrek ere parte hartu dute merezi zuen bezala, gure apez arduradun izan baita dotzena bat urtez eta oraino ere ardura gutartean, beti zerbitzu egiteko prest. Goresmenak! Eta berriz ere milesker emaiten daukuzun guziarentzat.KermezaIrailaren 5eko kermezaren prestatzeko 2. bilkura ostiral huntan eginen da aratseko 8:30tan parropiako gelan. Usaiako arduradunak gomit dira eta berri zenbait balitz hobe.
izturitze
bunuzeDolu Battitti Astabie Berrokoak mundua utzi du 70 urtetan. Familiaren doluminari juntatzen gira.
larzabaleEzkontzeDaniel Mainhagiet hargin zibiztarrak Johana Meline hartu du espos laguntzat. Goresmenak bikote gazteari. Zorionean bizi ditezela!
lan eSkaintza
12
telebixta leihotik
aSteburukO HitzOrduak
Bahituak: Artikulu hau idazten dudalarik badu 200 egun bahituak izan direla orain nasaiki aipatzen diren bi frantses kasetariak beren Afganistar lagunekin. Egia erran, bahituak bezain laster aipatu ditu « Herriak », hala nola, astero, gogoarazten dituen munduan gaindi dauden bahitu guziak.Buruz buru: Hala nahi zuen presidentak eta hautatua zuen France 2 gatean aratsetan telebixta leihoan agertzen den David Pujadas kasetaria. Tokia: Eliseoko jauregiaren terraza eta ez bulegoa, bertze presidentek hautatzen zutena.Galdegin zioten mintzatzea, beharrezkoa zela, frantsesek jakin zezaten egia eta zurrumurruen ixilarazteko. Oren bat pasa arizan da, beraz, David Pujadasen galdeei erantzuten.Zer jakin dugu? Woerth ministroa gizon zuzena dela eta erretreten auzia bururatuko zela irailean eta igual zaizkiola manifestaldiak, legea, beharrezko legea, aurkeztua eta bozkatua izanen zela irailean, eta jadanik aipatu zuen bezala aldatuko zuela gobernua urrian.Ez ditut hemen denak aipatuko; halere, bere erranetan izan da bat harrigarria holakorik ez nuelakotz sekulan entzun. « Bouclier fiscal » delakoaz mintzo zelarik erran du deplauki bera, president izan baino lehen, bazirela irabazten zutenaren ehuneko ehuna pagatzen zutela zergetan (?) eta hobeki ulertzeko, 1.000 euro irabaziz 1.000 euro pagatzen zutela (sic). Gaixo jendea lanean debaldetan ari! Eta nola bizi?Xumeki oroitarazten dut (diot ere) « bouclier fiscal » delakoa ez dela atzokoa, hasi zela Fabius ministro zelarik %70etan, gero Balladurek %60etan ezarri zuela eta azkenik Sarkozyk %50etan. Halabiz!Nor da...? Entzunik Lizarazuk egin dituen kritikak, Anelka oldartu zaio eta galdegin du: nor da Lizarazu? Eta nik, orain, diot: nor da Anelka?Frantziako itzulia: Lance Armstrongek ez du zortzigarrena irabaziko. Frantziako itzulia bururatuko du halere. Dirudianez biga bakarrik gelditzen dira: Andy Schlek eta Alberto Contador. Pirinioetako maldek, jujeak iduri, emanen dute erabakia, azken guduka izanen delarik bakarkako lasterkadan, Bordeletik Pauillac hiriraino. Igandean bukatzen da Frantziako itzulia.
J. H.
OrtziraleanKanbon, Arnaga egoitzaren eta inguruko parkearen bisitaldia (10.30), Chantecler antzerkia gogoan. Elizaren aitzineko plazan (21.00), mutxikoak eta dantzaldia Kiki Bordatxorekin.Hendaian, Kanetako portuan (18.30), xardinajatea. Zokoburuko plazan (21.45), herriarteko orkestraren kontzertua.Uztaritzen, Bilgunen (20.30), xardina besta.Altzürüküko elizan (21.00), Gau Izartsü kontzertua.Donapaleun, Amikuze plazan (21.00), euskal dantzak Burgaintzi taldearekin.Arrangoitzeko elizan (21.00), Adixkideak koroa.Azkainen, herriko plazan (21.30), euskal dantzak Ikasleak taldearekin.
larunbateanBidarrain, Euskal Herriko mendi maratoia.Angelun, Quintaou plazan, kukusomerkatua.Saran, pottokaren eguna.Getarian, herriko plazan, zaharkimerkatua (09.0013.00). Toki berean (21.00), Marmitakogaualdia.
Baionako katedralean, (19.15), Haizegoak taldearen kontzertua.Hazparnen, feria eguna karriketan. Elizan (21.00), Elgarrekin koroa.Hendaian, Jondoni Bixintxo elizan, (21.00), Aquillon koroa.Azkainen, Xurio plazan ( 21.30), indarjokoak. Baionako zezenplazan (21.30), Roberto Alagna kantuz, Luis Mariano zena gogoan.Miarritzen, hondartza handian (21.30), Kostaldeko Big Band orkestra.
igandean-Larresoron, harrizko zubiko besta.Barkoxen (15.30), Xahakoa pastorala.Saran, kermeza eguna. Elizan (21.30), Goraki abesbatza.Baigorrin, herriko plazan (16.30), indarjokoak.Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzineko plazan (11.15) Espainiako dantzak, Katixa bere lagunekin. Erromardin (21.30), behi lasterrak.Urruñako elizan, (18.00), organo kontzertua, Guidarini, Pelaprat eta Fournié.
Biriatun (18.00), artzain xakur lehiaketa.Hazparnen (18.00), behi
lasterrak karriketan. Elizan (21.30), Hegalkanta taldea.Miarritzen, Santa Eugenia eliza aitzinean (11.15), euskal dantzak Pinpirinak taldearekin. Santa Eugenia plazan (19.15), herriko Harmoniaren kontzertua. Mazon parkean (21.15), indarjokoak.Bidarten, herriko plazan (21.30), euskal dantzak Xinkako taldearekin.-Senperen, jauregi xaharraren sahetsean (21.30), behi lasterrak.
asteburuanBidaxunen, Bastidan, Donazaharren, Arrosan, Donoztirin, Arbonan, Zuraiden eta Ozeraiñen, herriko bestak. Bai eta Urruñako Pausu auzoaldean. Eta ere Ortzaizeko Ahaizemendi auzoaldean.Itsasun, Errobiko festibala.Azkainen, Serres auzoaldeko bestak bai eta zaharkiferia.Haltsuko elizan, ortziralean eta larunbatean (21.00), Udako musikaldia.Angelun, Sable d’Or hondartzan, Beach rugby festibala.
lehuntzen, elizaren bisita
gidatua
Uztailaren 23an, ostiral arratsaldez (16 :30), Maritxu E tcheverry artehistorialariak Lehuntzeko elizaren bisita eginaraziko du interesaturik laitezkeen guzieri. Historia aberatseko eliza da Lehuntzeko eliza, ErdiAroan abadia bat izanik hor. Bederatzi mendetan barnako historia hortaz ditu bisitariak argituko Maritxu Etcheverryk. Antolatzaile, Eusko Ikaskuntza.
Segundo Olaeta bizkaitarra gaztetan umezurtz gelditu zen, Gernikako musikari batek bere etxean hartu, eta gazte gazterik murgildu zen musika eta erritmaren munduan. Handik urte batzutara dantza talde bat eratu zuen, Elai Alai. Baina Espainako gerla zibilak indarra hartzen zuela ikusirik, garaiko Euskal gobernuari galdegin zion ea Elai Alai taldea izan zitekeen euskal kulturaren erakusle Europan zehar. Eta taldea osatzen zuten 40 haurrek estatutik ateratzeko baimena izan zuten. Parise ondoko etxe batean egon ziren, eta abantxu gauero erakustaldi/ ikuskizunak eskaintzen zituzten Parise eta Fran tziako hainbat lekutan. Urte horietan baleta ikasten hasi ziren eta euskal dantza tradizionala baletarekin nahasten. Baina bigarren mundu gerla lehertu zen, eta Euskal Herrian familiek beren haurrak galdegiten
zituzten, beraz taldea desegin zen. Olaeta familia (Segundo aita, Rosario ama, eta bost semealabak: Jabi, Bittor, Lide, Lurdes, Miren Tere) Miarritzen gelditu zen 1939 eta 1944 artean. Urte horietan hainbat dantza eskola sortu zituzten, Miarri tze, Baiona, Uztaritze eta Donibane Lohi tzunen; hortik Begiraleak, Xelistarrak, Orai Bat, Oldarra… taldeak sortu direlarik. Azkenik 1945ean itzuli ziren Bilbora Olaetatarrak.Bizkaiko Foru Aldundiak apailatu erakusketa da, Olaeta familiak, bere urteetako ondarea Bizkaiko Foru Aldundiako Kultura sailari eskaini baitio. Estreinatu du
baiona Olaeta-tarren erakusketa euskal Museoan
telarik erakusketa Euskal Museoan, erran daiteke bat egin dutela Miarriztarrek (Jakes Abeberry kontseilariak eta Filipe Oihanburu Olaeta taldeko dantzari izanak), bai eta Baionesek, Rafael Zulaika museoko zuzendariaren ondoan baitzen Monik Larran Lange departamenduko kultur kontseilaria ; Josune Ariztondo Bizkaiko kultur deputatua hor zen jina Olaeta hemengo kultur ondarea dela markatzeko. Olaeta erakusketa zabalik dago euskal museoan irail hasiera arte.
Estreinaldi egunean…
13
Han eta HeMen
Ikas, zerbitzu publiko saihestezina
Lau urterako elkarkidetza hitzarmen berri bat izenpetu dute joan den ostiralean Ikas pedagogia zerbitzuak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Hezkunde Nazionalak. Lehen hitzarmena 2002an izenpetua izan zen, Maite Erdozaintzi-Etxart Ikaseko lehendakariak oroitarazi duenaz. 2006an berritua izan zen, finkatuz bereziki Ikasek betetzen duen zerbitzu publikoa. Eta ez nolanahiko zerbitzu publikoa ! Kalitate handikoa, bai ikasmaterialgintzan, bai pedagogia mailan, bai hizkuntzan, Max Brisson EEPko buruak seinalatu duen bezala. “Etxe dinamikoa da Ikas, ekoizten duen ikasmaterialgintzan tradizionea eta modernitatea bikainki uztartzen dituena” dio bere aldetik Jean Louis Nembrini Akademiako errektoreak, Hezkunde Nazionalak bi erakasle Ikasen zerbitzuko uzten dituelarik. Kalitate handiko lana egiteko haatik, laguntzak ere araberakoak behar direla diote ohartarazi Ikaseko buruak. Botere publikoek, EEPren bi
dez, 180.000 euroko lagun tza ekartzen diote 2010 huntan. “Baitezpadakoa da, haatik, are gehiago lagunt dezagun Ikas zentroa, etorkizunari buruzko desafio berriak bete ditzan, batetik euskarazko irakaspena garatuz baitoa, bertzetik iraultza numerikoari egokituriko tresna berriak ekoitziz” du gehitu Max Brissonek. Aines Dufau Ikaseko zuzendariak hain zuzen diaporama baten bidez materialgintza hortaz hitz egin du, erakutsiz zer lan handia deraman Uztaritzeko zentroak, dela liburu, dela afitxa, diska, dvd, tresna numeriko eta bertze, sorkuntzak eta itzulpenak tartekatuz. Uztaritzeko mediateka aberatsa ere hor du Ikasek, 20.000 liburu eta bertze gisako altxorrez ontua, ikastetxeen zerbitzuko. Mementoko, Uztaritzeko Lota etxean dute kafira Ikaseko 7 kidek (zortzigarren langile bat badagolarik Xiberuan). 2011n haatik lekuz aldatuko da, Uztaritzeko Herriko Etxe ondora joanez, gela egokiago batzutara.
Hitzarmen berria izenpetzerakoan, Jean Louis Nembrini errektorea, Max Brisson EEPko burua eta Maite ErdozaintziEtxart Ikaseko burua
Konpostela bide bat
Erakusketa Santa Eukeniako elizapean Biarritzen
uztailaren 24tik agorrilaren 15a arte
Jondoni Jakoberen urte sainduaren kari, Hargaineko Ama Birjina parropiak antolatu duen erakusketak Jondoni Jakoberen bidea garatzen du. Ez bakarrik ibilbideak bainan ere Konpostelarako bidean zehar beilariek egiten duten barneko ibilaldia. Urririk da eta idekia egun guziz, uztailaren 24etik agorrilaren 15a arte, arratsaldez (16:0019:00) eta gauez larunbat eta igandetan (21:0023:00). Bisitariak gauza frango atxemanen du bere ikusmina asetzeko.Taula batzuk kondatuko dute beilaren historia eta mota askotako bideena, gure deparmendua zeharkatzen dutenak azpimarratuz : Arles hiritik jiten dena eta Somport lepoa zeharkatzen duena, Olorue gaindi, beste hiruak IZURArat eta GARAZIrat heltzen direnak, eta azkena, gutxi ezagutua, itsas bazterreko xendra segitzen duena, Biarritzen gaindi. Puska anitz, bilduma pribatuenak edo Donapaleuko erakustokienak ezarriak izanen dira elizapean : taula zehazgarriak, zizelak, apostoluaren soingan, baita ere “crédential” deitu agiria, botafumeiro, kantu, olerki, lemari buruzko posta tinbre bilduma… Astean bi aldiz, beilari batzuk beren beilaren kondaira eginen dute, eta partekatuko holako esperientziek zer ekarri dien. Izanen dira ere bideohitzaldiak arteaz edo beilari buruz historian zehar, kontzertuak elizapean, Oldarra taldeak emanik, edo elizan, Brabant eskualdeko abesbatza batekin.Apostolu sainduaren besta ohoratzeko, uztailaren 25eko meza, goizeko 11etan, kantatua izanen da Santa Eukenia elizan, Kantariak eta Santa Teresako koralekin. Ihidoy jaun apezak segurtatuko du predikua : hura da beilarien abegi izpirituala landu duen lehena, Nabarrenkoxeko erretora zelarik. Jondoni Jakoberen bidea egin duten guziak bihotzez gomit dira. Azkenik, ROYAL zinegela elkartzen da gertakari horrekin : bere egitarauan “Saint Jacques, la Mecque” Colline Serreauren filma programatu du. Agerraldi guziak urririk dira, salbu filma.
Nafarroako historian berezitua da Béatrice Leroy miarriztarra, Paueko unibertsitatean ErdiAroko historia erakasle izana, lurralde hortaz ainitz obra jadanik argitaraturik. Nafarroaz liburu
berri batekin heldu zaiku aldi huntan ere, Vivre en Navarre à la fin du Moyen Age, 145 o rrialde irakur errexak, Atlantica etxeak argitaratzen duena. Sail desberdin batzu jorratzen ditu, Nafartar
rak beren ingurumenean, Eliza nafar jendartean, mauro eta judu elkargoak, bizia hirietan, bizia gortean, noblezia Nafarroan... (17 eurotan salgai).
Jean Dercourt Zientzia Akademiako idazkariak kudeaturik, talde lan bat argitaratu du Atlantica etxeak Antton Abbadia zientzialari euskaltzaleaz (18101897), hunen sortzearen berrehungarren urtemuga kari. Antoine d’Abbadie, de l’Abys-sinie au Pays Basque, voyage d’une vie erdal liburuak omen handiko gizon horren ibilbidea dauku kondatzen bai eta Hendaiako Abbadia jauregiko ontasun miresgarriak. Aita Xiberotarra zuen, UrrustoiLarrabilekoa, ama aldiz Irlandesa. Irlandan sortua balinbazen, Hendaian zuen bere
kafira, ViolletleDuc arkitekto famatuari eraikarazi zion jauregian, artetik mundua kurriturik, bereziki Etiopia, han 12 urte egonik. Jakitate handiko gizona zen, astronomo, geografo, kartografo, hizkuntzalari (14 hizkuntza min tzatzen omen zituen), euskaltzale, bertzeak bertze Lore Joko famatuen sortzailea. Hori guzia zaiku kondatua 210 orrialdeko liburu huntan, kolorezko argazki askoz apaindurik eta Jean Dercourten aitzinsolasa Xarles Videgainek euskaraturik (14 euro).
Antton Abbadia bizi baten bidaia
Béatrice Leroy berriz ere Nafarroaz
14
kirOlak
pilotaMadalena sariak
donapaleun
Lambert - Harismendy....... 40Bielle - Oçafrain ................. 37Amikuztarrek badaukate pilota, eta hobe. Eta ez Donapaleun bakarrik, ezagutua baita Garazi eta beste batzuetaraino segitzen den horgo pilotazale saldo ederra. Irrisku batzu ere hartzen dituzte beren bestetako partidentzat, gazteago batzuekin, hemen bezala, hor baitira gertatzen ustegabe batzu ere, ez dea hala Oçafrain beti zintzo habilena! Beraz Armendaritzen hala, eta Donapaleun hola, parioez axolatu gabe.Jeannots ............................ 40Bonetbeltx .......................... 37Lehen partida hunekin, landestar beso haundikoa gutiz nausitu makear pilotari finari, hiru tantoz hemen ere.Waltari - Etcheto ................ 40Alfaro - Kurutcharry ........... 32Ikustekoa zen beste finalerdi hau ere igandean hor berean, alta ez zelarik hola beharra. Ibarrola eta Paxkal Ezcurra ziren ari beharrak baina eskuak ez badira fidagarri, Waltariren
tiroen ekartzeko, orduan kasu! Horra zertako behartu diren lotsarik ez duten Alfaro eta Kurutcharry. Oraino berdin ziren partida erditan, baina hor izan baitira kubatarraren 10 boteak ere. Bi irabazleen finala pasatua izanen da, asteartean, kaseta hau agertu orduko.
Kanboko trinketa berriz biziTellier - R. Dermit ............... 40Goicoetchea - Heguiabehere ..39Eta bizi bizia ere, bi gazte horiek aitzinean, xahar horien mutil. Baina xaharra erran ditakea hein hortako pilotariendako? Ortzegun arats huntan ukanen dute Kanboko finala bi lehen horiek, Ezcurra eta Heguiabeheren kontra.
Garatenean plazagizonAguirre - Benesse .............. 50Lavielle - Lazcano .............. 14Berriz erran eta ere, ikusi izan dugu 5014, eta 5012 ere, pilotari berezko haundienen artean, suerteak hala emanik M. Etchegoin, R. Dufourg, F. Daguerre, G. Urrutia, eta beste hoberen batzuen den
boran. Astelehen huntakoaz, ez dugu deusik erranen, salburik hau bakarrik, oren batez jendea kanpoan zen ondoan: lau putiko horien plazagizontasuna! Egun txarra zuten, eta, halere, ez dugu tuntik entzun horien ahotik ateratzen falta egin ondoan. Hori ere da pilotaria, gizona, kanpotik nola nahi mintzo diren batzuek jakin behar luketena.Eta gu beraz, nola mintza astelehenekoaz? Galtzale landestarra mintzatu dugu doidoia jalgitzean eta ikusi bazuela berak aski dolu partidaz. Eta zertako mintza urruñarrarekin, jakinez egona dela luzaz ari gabe, kolpaturik, orai berriz plomuratuko delakoan. Eta publikoa? « Jokoak adarrak makur tik » zion batek, Martikorenaren kantua. Bainan berriz hor izanen hura ere, helduden astean Garatenean, pilotaren eta gure herriaren maitez. Beharrik!Amotzeko bestetan, SenperenEzcurra I - Heguiabehere .. 40A. Inchauspe - X. Lambert 33Zahargazteak beraz Amotzeko trinket izarikoan. Ala lehenen gostukoak ote hango izariak? Urtea eman dute bai gazteek behin bainan hauk oro ikasi artean, biba zaharrak eta sotoko oporra!
Aste haundian (Ligakoa)- Luzean, gazteetan, Aviron Baionesak 13 eta Hazparnek 9. Bestalde, Billabonak 13 eta Bidaxunek 11. Xapelgoan Baionesak 13 eta Baigorrik 9.- Esku huskan, bigarren mailean, MonceOndars Ducassou 30 eta Laurencena Valencia 20. Hauk senpertarrak eta xapeldunak garaztar eta i tsasuar nahaste.
HegoaldeanTuteranApezetxea - Merino II ........ 22Idoate - Zezilio ..................... 8
Aritz Lasa - Zubieta ........... 22Titin - Beroitz ..................... 17
ArrigorriaganArretxe II - Peña ................. 22Urrutikoetxea - Zearra ....... 20
Idoate - Eulate ................... 22Apezetxea - Goñi III ........... 15Azken hau Quintanar Pierran jokatua.
AntzuolanMuguruza - Jauregi ........... 22Andreu - Irureta ................. 18
Mendizabal ........................ 22Atxotegi .............................. 14Hau laueterdian.
Bego
Laduche-Berasategui ........ 30Harotcarene-Ducassou ..... 29Udako lehen partidarentzat, uztailaren 14ean, jendalde ederra bildu da Ezpeletako plaza bazterrean, aroa dudakoa izanikan ere. Partida nagusian, lau pilotariek joko biziki ona egin daukute. Lehen batean, HarotcareneDucassou parea aitzinean balinbazen, ondarrik LaducheBerasa
tegui hurbildu zaizkie, berdindu ere 29tan eta garaipena ardietsi Azkaindarrek, azken kintzea marran trenkatzen zuelarik Marc Berasateguik.Uztailaren 28an, asteazkenez (17:00), Etchevers Arbeletche / Harotçarene Kurutcharry. Aitzin partidan (16.00), Ezpeletako gazteen arteko partida. F. C.
Ezpeletako plazan
Xinako mugan, Pakistan aldetik, hiru mendi badira elgarren ondoan, biga zortzi mila metro baino goragokoak , besteak kasik beste hainbeste, munduko gorenetarik beraz! Gisa batez, mendi bakar bat et hiru kasko!
Mendigoizale bakar batzu dira jadanik hiruetarat hupatu izan direnak. Eta joanden egunean gertatu dena da hiru euskaldunek egin dutela balentria hori, horiek dira Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza eta Juan Vallejo. Zazpi mila metrotan muntatu kanpalekutik gauaz abiaturik, sei oren eman ditu lehenik Alberto Iñurrategik gailur nagusirat heltzeko, gero lau orenez jautsi da berriz goiti joaiteko mendia zeiharkatuz bigarren gailurrerat buruz. Hirugarren kaskoa ere menperatu
dute azkenean, ederki gostarik eta bigarren entseguan, lehenean bidean gelditurik izigarriko haize basa bazelakotz! Azken hiru ehun metroen igotzeko hamar oren eman dute bainan ez etsitu, ez barkatu, denen buru partida irabazi, ez baita balentria txarra!
Hiru euskaldun horiek baino lehen, bi mendigoizale talde ziren, biga bakarrik, hiru kaskoetarat hola helduak, bat polonesa eta bestea japonesa!
Hiru mendigoizaleeuskaldunen balentria!
Hiru mendigoizale atrebituak
Ducassou, Harotcarene, Berasategui eta Laduche
15
inbidO
euSkal diaSPOraPiknik sasoin betean Euskal Ipar Ameriketan barna
Ugandan ere, nahasmendu handiak
Pilpilean, gorigori, bizibizi dabil uda Estatu Batuetako euskaldunen tokietan. Iragan asteburuan jende andana polita bildu zen Goodingeko (Idaho) euskaldun bestara. Heldu den asteburuan, Renoko piknik eta bestaren tenorea da, larunbatean gehienik. Ondarreko hamar urteetarik goitiko usaian bezala, hiri erdian eginen da, Wingfield Park leku ede rrean. Goizeko hamarretan abiaturik, Zazpiak Bat dantzariak, bertsulariak, aizkolariak, txingaprobak, irrintzixapelgoa, euskal janaria eta Euskal Herritik jinik Patxi eta Beloki trikitilariak arizanen dira. Gaueko dantzaldia, heiek joko dute, Sands kasinoan. Igandean, meza izanen da katedralean, eta ondoren nahi dutenak, Louis Erreguible mauletarraren Louis’ Basque Corner ostatuan bilduko dira, elgarrekin bazkaltzeko. Chino Kalifornian, bizkitartean, segitzen dute ‘Centro Basco’ jatetxean ospatzen Berterretche
tarrek ostatua duela 40 urte hartu eta geroztik hor ari direla, lehenik aitamak, Monique eta Peio; Peio 2001ean hil eta gero Moniquek eta haurrek Bernadet te , Jeanne eta Joseph segitu dute; eta egun, Monique ‘supervisor’ dela, haurrek kudeatzen dute beti bezain arrakastatsu segitzen duen lekua. Chinoko ‘Centro Basco’ ostatua Chinoko euskaldunen biltoki nagusia izan da ondar 70 urtetan. Argentinatik Kaliforniara pasatu ziren JeanBaptiste eta Grace Robidartek hasi zuten 1940ean, eta zonbait euskaldunen eskuetatik pasaturik, 1970ean Berterretchetarrek hartu zuten. 40 urtez atxikitzea ospatzeko, helduden
ibiakoitzean ere, besta bat eginen dute Centro Bascon, 70. hamarkadako jantziz. Zorionak hemendik, 40 urteendako, familiari eta, bistan da, Chino inguruko euskaldun guzieri ere, urtebetetzea guziena baita. Eta emekiemeki heldu gira ahantxu hilabete ondarrera, eta ez ahantz hilabeteko ondarreko astean dela Boisen ‘Jaialdi’ ali
maleko euskal besta handia! Mintzatuko gira hortaz, baina behar da erran, besteak beste, Hendaiako talde bat izanen dela aurten Jaialdin, Mutxiko elkartea. Euskal Herritik 23an behar dute partitu, eta heldu den astean Boisera abiatu aitzin, behar dute asteburu huntan San Frantziskotik pasatu. Izan ere, igandean, uztailaren 25ean, e manaldia eginen dute Basque Cultural Centeren, menbruen bazkariaren ondotik, 2:30etan, goiti beheiti. 27 lagun dira pidaiatuko, gazteenak 17 urte eta ezhaingazteenak 66. Heietarik 5 musikariak dira eta beste 22 dantzariak. Bidasoaz bi aldeetako kideak biltzen dituzte eta segur San Frantziskon eta Boisen estonatuko direla heien dantza moldeen indarra eta bizitasuna ikusirik. Zorte on pidaian, eta San Frantziskon ez nihaur Renon ibiliko bainiz bainan Boisen segur elgar ikusiko dugula. Heldu den aste arte, irakurle!
Joseba Etxarri
Joanden hilabetean, hemen berean ari ginen Kirgizistan Asia barneko herrialdeaz, erranez ardurenean aipaldi guti zuela gure eskualdetan, nun etzen han nunbait zerbait nahasmendu handi izaiten… Gauza bera erraiten ahal da Afrikako Uganda herrialde hortaz. Uda huntan, batbatean egunkari eta gaineratikoetan hartu du toki asko, Kanpala hirinagusian bi atentatu izigarri izanik, egun berean eta kasik tenore berean, bi lehergailu, indar handikoak, zartaturik, bat jatetxe batean eta bestea kiroldegi batean. Orotarat, 74 hil eta beste hainbeste kolpatu. Bazter guziak harrituak bixtan da eta harrituak baino gehiago ere! Hango jendea arrunt izitua, gertatu denaren gatik segur bainan ere beldurrarekin ondoko egunetan berriz ere holakoak izaiten ahal litazkeela… Nehork ez du hortaz duda mikorik, islamixta sasigudari batzuen lana izan da hori eta horrek erakusten du sasigudari horiek gero eta atrebituagoak direla… Orai arte Uganda iparraldean zuten agertzen hein bat larderia, jende frango musulmanoak diren eskualdean. Azken denbora hotan iduri du kanpotik ukaiten dutela laguntza ederra, zartagailu eta beste gerlako muntadura. Bereziki Somalia eta Sudan herrialdetako ixlamixta batzuen ganik…
Inglesak egonak nagusi…
Uganda herrialde hori bere gain jarria da 1962an, ez du beraz oraino mende erdirik. Inglesek zuten moldatu eta kudeatu, lehengo lau erresuma batetaraturik 1892an, arras erresuma derberdinak, mintzairaz bereziki. Eremuz Frantziaren erdia ez arras, jendetzez 32 miliun biztanle nunbait han, kondaketa duela bi urte egina.Berrikitan aipatu Ginean frantsesa den bezala, hor inglesa dute denen arteko lotura egiten duena. Orotarat, badira alabainan 35 mintzaira, horietarik dotzena bat segurik erabiliak eskoletan eta onartuak ere egun guzietako biziak manatzen ahal dituen urrats askorentzat. Konparazione,
lege guziak inglesez agertzen dira bainan itzulpenak egiten
dituzte swahili eta beste zonbait mintzairetan. Swahili hori artetik erraiteko berrogoi bat miliun jendek mintzo dute Afrikan, Ugandan eta auzoko herrialde zonbaitetan.Erlisionez, ainitz girixtino bada, gutienez % 75. Erdiak katolikoak, beste erdiak protestantak. Musulmanoak %15 edo gehixago. Gaineratikoak atxikiak daude Afrika barneko sineste xahar batzueri. Sineste horien eragina beti sendi omen da ere haatik, gisa bat edo beste, girixtino eta musulmanoen artean Lur ona frango bada Ugandan. Laborantzako untsa baliatzen direnak. Kafe, kotoin, sukre, lur sagar ezti, ba
dute ekoizpen asko. Eskualde batzuetan abere hazkuntzari ari dira gehiago. Industria guti.
Ainitz zalaparta!Uganda bere gain jarriz geroz, ainitz zalaparta izana da hor gaindi. Egia erran, behin hasteko eta bat, lanak dituzte elgar untsa hartzen, leinu edo etnia desberdinen artean ezin akomeatuz. Bestalde, 1971n nagusi handi plantatu zen oraino denek gogoan duten Amin Dada famatua, larderia handiko diktadore bilakatu zena denbora guti barne, eta zortzi urteren buruan baztertua izan zena nahasmendu handi batzuen ondotik…Geroztik ere, bada kalapita
ederrik. Duela zazpi urte finkatu legenagusiaren arabera, ez da gehiago alderdi bakar bat baizik eta, hauxe da bitxikeria urrunetik behatzen duenarentzat, herritar guziak alderdikide ekarriak dira. Azken urte hotan haatik, bada naski idekidura zerbaiten abiadura bat bezala, Yoweri Museveni presidentarekin… Bainan hau da beltza, iparraldeko eskualde bat badela biziki nahasia dagoena hamar bat urte huntan. Ugandako musulmano gehienak han dira bizi eta han dute islamixta talde batzuk beren kafira muntatua. Gero eta ausartago ere dabiltza, dena nagusikeria, hala diote harat norapait doi bat sartzen diren berriketari bakarrek. Islamixta horiek dira nagusitzen ari, han berean lehenik bainan ere Uganda guzian gaindi beldurra sararaziz, beldur bat azkarki emendatu dena, ez da harritzeko, joanden eguneko attentatu horiekin…Ugandari so dauden ainitzek herrialde horren geroa gero eta ilunagoa ikusten dute. Ondoko egunetan ageriko zeri buruz doatzin…
Muslaria
Euskal dantzen erakusle paregabe izanen dira Mutxiko elkartekoak San Frantziskon eta Boisen
16