Post on 30-Aug-2019
JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA
2
3-5 URTEETAKO UMEENTZAKO JOLAS KOOPERATIBOAK
FRUITARBOLA 19,50€
1-4 jokalari, 4-8 urteetako umeentzat.
Jolasaren zeregina Pepa udareondoari gereziak biltzea
laguntzea da, baina bele txikiari gerezi gorriak eta
goxoak ere gustatzen zaizkio... Gai izango al zarete
gereziak biltzen belea fruitarbolara iritsi baino lehen?
Taldean jolastu egiten bada eta oroimen ona izanez
gero, gerezi guztiak bildu ahal izango dira.
PICCOBELLO 31,50 €
Jolas hau 3 urtetik gorako 2-8 jokalarientzako da. Jolasa hasi
baino lehen eta arropa garbituz gero, arropa guztia
eguzkitan eseki behar da (kolore desberdinetako prenda bat
soka bakoitzean). Hau egin ondoren, ikusten dugu zeruan
hodei beltz-beltzak datozela eta euri zaparrada bat jausteko
arriskua dagoenez konprobatzen dugu arropa lehorra
dagoela eta hasten gara jolasa arropa batzeko.
Arropa guztia batzen badugu 8 euri tantak lorategira jausi baino lehen, orduan irabaziko
dugu; baina 8 euri tantak jausten badira lorategira eta oraindik arroparen bat baldin badago
esekita, orduan talde osoak galduko du partida (jokoa).
ESKUTIK HELDUTA 31,60 €
Jolas hau 1-6 umeentzako da, 3 urtetik aurrera.
Jolas hau 1-6 umeentzako da, 3 urtetik aurrera. Oso
jolas erraza eta erakargarria txikiekin jolasteko eta
interkulturartekotasunaren barruan sartzeko.
Ume guztiak elkarrekin jolastuko dute mundu
guztiko umeen kate handi bat egiteko eskutik
helduta. Horretarako, beso zabalik dauden ume-irudien estanpak erabiliko dira. Ume guztiak
dira lagun! Jolasa, dauden bi dadoekin hasiko da: batak esango dizue neska ala mutilezko
estanpa jarri behar duzuen, eta besteak, kapela izango duen ala ez.
3
VARIALAND 31,60 €
Irudimenez betetako eraikitze jolasa. 1-4 jokalari, 3
urte baino gehiagoko umeentzat. Begira! Karratu
multikoloredun hauetan zenbat gauza ikus
daitezkeen! Animaliak, txitoetatik hasi eta
behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi
eta zelai mota mordoa eta arrainak dituen urmael
bat, eta, ukuiludun baserri eroso bat eraikitzeko
paretak, teilatuak, ateak eta leihoak. Eta karta mota
oro zerua irudikatzeko: eguzkia, lainoak, ortzadarra edo urdin eder bat bestela.
FELIX TXITXARROA 19,50 €
2 eta 4 lagunen artean jolasteko jolas
kooperatibo bat da hau. 4 urtetik aurrerako
umeentzat. Felix txitxarroari eta gainontzeko
arrainei gustatuko litzaieke ostadarraren jolasera
ibiltzea. Baina entzun arretaz: arrain handia zain
dago txitxarro txikiak ehizatzeko. Nola
moldatuko zinatekete txitxarro txiki guztiak taula
erdian elkartzeko eta haiekin ostadar arrain bat
osatzeko? Kontuz ibili beharko duzue, Buble
maltzurra izango duzuen zain...
DADOETAKO IPOTXAK 14,70 €
3 urtetik aurrerako 2-8 jokalarientzako jolas hau
duzue. Oso jolas koloretsua, kontzentrazioa eta
ikusmen-bizkortasuna lantzeko. Mahai gainean
ipotxen 56 oholtxoak ahoz gora jarriko dira eta
geroago, hiru koloreetako dadoak bota beharko
dira txandaka. Arineketan topatu beharko duzue
dadoetan agertu diren 3 kolore dituen ipotxa.
Jokalari bakoitzaren txanda errespetatzeko, taldeari eskatuko diogu isilik egotea jokalari
bakoitzari denbora emateko bere ipotxa aurkitzen. Baina beti egongo gara prest laguntza
emateko bilatzen den ipotxa nondik dagoen seinalatzeko. Ipotx bat topatuz gero, memoriako
lana egin beharko duzue bere 3 kolore berriro ateratzen badira.
4
AZENARIOEN LAPURRA 10,90 €
Oso jolas erraza eta bidaian eroateko formatuaz. 4
urtetik aurrerako 1-6 partaiderentzako lankidetza
lantzen hasteko jolas apropos bat da hau. Taldeak 4
azenario lortu behar ditu untxiari irabazteko, ordea,
honek 4 azenario lortzen baditu, orduan jolasak
irabaziko zaituzte.
Baina azenarioak jaso baino lehen landatu eta ureztatu
beharko dituzue eta horretarako irudietako dadoa bota
beharko duzue eta honek esango dizue zer egin.
Bizkor, untxia gose da eta azenarioen bila etorri da.
ANIMALIAK ELKARREKIN 20,50 €
Animaliei asko gustatzen zaie piramide handia osatzea. Nork
lortuko du pinguinoa krokodiloaren gainean eta sugea ardiaren
ondoan ipintzen?
Gaitasunezko jolas dibertigarria 2-4 jokalarientzat eta jokalari
batentzako ere aldaera du. Adina 4-99 urte.
Eskuko psikomotrizitatea eta abilezia lantzeko animaliak
piramidearen gainean jartzerakoan, oso jolas erakargarria.
NIRE LEHEN LANKIDETZA-JOLASA 26,90 €
2 urtetik gorako umeentzako jolas honekin animali
batzuen soinuak egiteko, psikomotrizitatea ere apur
bat lantzeko, eta lankidetza txikitatik praktikan
jartzeko oso jolas aproposa da.
Quenotte arratoi txikiak benetako oihal-etxetxo
batean igaro nahi du gaua. Baina horretarako, eta
artza, untxi, ahate, ardi bat eta zuen laguntzaz,
etxetxoaren pieza guztiak lortu behar ditu
Quenottek. Guztiok elkarrekin oso ondo pasatuko
duzue jolas honetan.
5
HONDAR MERKATARIA 18,00 €
Jolas honek ilunpean gera daitekeen gela bat izatea eskatzen
du. Lehenengo zatiak irauten duen bitartean izarrak lanpara
indartsu batekin argitzen dira.
Oso jolas magikoa txikiekin jolasteko ohera joateko ordutan.
JOLAS GAITEZEN ANIMALIEKIN 10,90 €
Animalia handiekin eta txikien jolasteko bilduma 2 eta 6 jokalari
artean, 4 urtetik 9 urte bitartekoak.
Jolas honek 3 aldaera ezberdinak ditu jolasteko, baina oinarria
antzekoa da. Adi egon behar zarete animali desberdinen tamaina
ezagutzeko. Nor izango ote da zoologikoko zaintzailerik onena?
Bizkortasuna, memoria eta zorte ona dira jolas honen osagaiak.
PRINTZESA ETA ILARRA 26,50 €
Bi trebetasun jolas, 2-4 jokalari, 3-12 urte bitartekoak.
Jolas hau ipuin batean oinarrituta dago, eta guk printzesari
prestatuko diogu ohea bera atseden ona izateko.
Lortuko dugu? Kontuz, printzesa honek koltxoi batzuen gainean
lo egiten duelako.
SWINGOLO edo BAMBOLEO TXIKI 19,50 €
5 urtetik gora, 2-4 umeentzat.
Koloreetako pieza guztiak, lorearen gainean jarri behar dituzue
lorearen oreka mantentzen piezak ez jausteko. Lortuko duzue?
Oso jolas erraza eta edonora eraman daiteke oso txikia dela eta.
Gainera, koloreak eta animali batzuen izenak ikasteko baliagarria da.
6
6 URTETIK GORAKO UMEENTZAKO JOLAS KOOPERATIBOAK
BARATZA ETA ERROIA 39,10 €
Hona hemen 20 urte baino gehiago dituen jolas bat,
eta adin guztientzakoa da, 5 urtetik aurrera. 2 jokalari
baino gehiago jolas dezakete.
Udaren amaieran, taldeak frutazko pastel handi bat
prestatu nahi du. Horretarako baratzean hezten diren
frutak batu beharko ditu. Baina kontuz, otarre
bakoitzean ez badira fruta bakoitzeko gutxienez 2
pieza batzen, honek esan nahi du erroiak jan dituela
falta diren frutak eta orduan pastela egitea ezinezkoa
izango da.
Jolas honetan, koloretako dado batekin jolastuko duzue, eta fruta bakoitzak bere kolorea
edukiko du dadoan. Taldeak jolasari irabaziko dio otarre bakoitzean fruta bakoitzeko 2
ale/pieza izango direnean.
HOP! HOP! HOP! 32,50 €
Jolas koperatibo hau 5-6 urtetik gorako 2-10
jokalarientzako da. Artzaina bere artaldea eta
txakurrarekin mendira igo da, eta han eguna pasatuz
gero haize gogorra hasten da eta baserrira bueltatzea
erabakitzen du. Horrela, artaldea arriskutik kanpo
(salbu) geratuko da.
Artzaina, ardi guztiak eta txakurra heltzen badira baserrira haizeak zubia ibaira bota baino
lehen, orduan taldeak irabaziko du. Baina zubia jausten bada eta ardiaren bat edo txakurra
zubia igaro barik geratzen bada, orduan jolasak irabaziko zaituzte, eta jokoa bukatuko da.
Gai izango al zarete artzainari ardi guztiak aterpera eramaten laguntzeko?
SALBA EZAZUE IPUINEN ALTXORRA! 36,00 € Familiako eta lankidetzako ipuin jolasa, 5-99 urteko 2-4
jokalarientzako.
Lankidetza jolas honen helburua, lorategiko fitxak
mugitzearen bitartez, azpian dauden eta bat datozen
ipuin-liburuaren orrien bi erdiak aurkitzea da, guztion
artean ipuin liburua berregiteko. Ipuin-liburua jolasaren
amaieran osatzen da, salbatu dituzuen liburu-orriak lokarriarekin lotuz.
7
AMONA MANTANGORRIEN INAUTERI DANTZALDIA 36,00 €
Udaberria heldu da eta marigorringoek inauteri
dantzaldi bat ospatu nahi dute. Marigorringoak
mozorrotu beharko dira eta horretarako, bakoitzak
eduki beharko ditu kolore desberdinetako 5
makilatxo. Baina kontuz, jolasean ere inurri goseti
batzuk agertuko direlako marigorringoek prestatu
duten merienda jateko asmoz.
Oso jolas bitxia, koloretsua eta polita. Joko bakoitzean ezberdina izango da. 5-6 urtetik
gorako jokalarientzat, baina nagusiei ere asko gustatzen zaie.
TXERRITXOEN BRIGADA 29,50 €
Lasterketa jolas ezohikoa, 4 urtetik gorako 2-7 jokalarirentzat.
Brigada alai hau kolorezko 7 txerritxok osatzen
dute; izugarri gustatzen zaie landetan zehar
lasterketak egitea, bide estuetatik, hain estuak
non ezin baitute elkar aurreratu, gainetik salto
eginez edo beste baten bizkarrera igota izan ezik.
Baina jakina, lasterketa hau egin dezakete ez
direlako txerritxo arruntak, benetako zirko txerritxoak baizik. Eta lastertzeaz aspertzen
direnean, beti daude akrobaziak eta piramide bikainak egiteko prest.
MARE POLARE 36,00 €
Partaide kopurua: 2– 4 partaide bitartean, 4 urtetik 99
urte arte. Hara! Izugarrizko arraina! Arrain zopa goxoena
lortzeko emozioz beteriko lehiaketa bat. 4 urtetik
aurrerako 2 – 4 “Inuit”ek bitartean jolastu ahal izango
dute. Gainera jolas aldaera oso kooperatibo bat
barneratzen da.
Jolasaren helburua: Partaideak ahalik eta azkarren bere janarirako arrainak hartu behar
dituzten Inuitak dira. Iglu itxura duen izotz-koskorrera, behar dituen arrain kopuru egokia
eta konbinazio egokiarekin iristen den lehen Inuitak jolasa irabaziko du.
8
TOC! TOC! 10,50 €
5-6 urtetik gora, 2-10 jokalari. Ipuinetako pertsonaien
liburuxka bat, makilatxo magikoa, eta ipuinetako pertsonaien
kartak. Hau da jolas honen edukia.
Ikusi-bizkortasuna eta kontzentrazioa lantzeko jolas aproposa
da hau. Txandaka, jokalari batek hartuko du karta bat eta
horretan agertzen diren ipuinetako pertsonaiak makilatxo
magikoaz seinalatu beharko ditu ipuinetako liburuxkan. taldeko
besteek karta berdina mahai gainean topatzen duten bitartean.
Nor izango ote da bizkorrena?
Bestaldetik, eta jolasaren erabilpena zabaltzen, jokalarien sormena landu dezakezue. Hots,
txanda bakoitzean makilatxo magikoa duen umeari edo pertsonaien karta aurkitzen duenari
kartan agertzen diren pertsonaiekin istorio/ipuin labur bat asmatzeko eskatzen badiozue.
MAMU-ESKOLA 39,50 €
5 eta 99 urte bitarteko 1-6 mamu-ikastunentzat
ikaragarria den joko-bilduma. Beldurraren Gazteluko
mamu-eskolako ikasleak oso aztoratuta dabiltzate.
Gaur fantasmologiako azken azterketa egingo dute.
Mamu-ikastunek lanbidea menderatzen dutela erakutsi
behar dute. Adi dagoenak eta trebea denak gazteluko
egoiliar asko uxatuko ditu eta azterketa nota onarekin
gaindituko du. Jolas hau aldaera desberdinak eskaintzen
ditu. Batean taldeak ahal da irabazi.
ARKATZ KOOPERATIBOA 39,90 €
2-10 pertsonen artean, marrazki elkarreragileak
osatzeko jolas sortzaile eta dinamikoa. Edozein
adinarentzat, leku itxietan edo kalean jolas daiteke.
Haurtzaindegietan, eskoletan, geriatrikoetan eta
ludoteketan jolasteko.
Jolasaren helburua denon artean marrazki bat
osatzea da, jokalari bakoitzak soka bakar bati eutsiz.
Kapazak izango zarete beste aldaera desberdinak
topatzeko jolas honi?
9
ERAIKUNTZA KOOPERATIBOA 35,90 €
5-99 urteko 2-4 jokalarientzako eraikuntzazko jolasa.
Jolasaren helburua, erregea gaztelura iritsi baino lehen,
denon artean gazteluko hiru patioetan eraikuntza bat
egitea da. Elkarkidetza indarra egiten du!
Karta bat altxatu eta hor agertzen den eraikuntza eraiki
behar da. Baina adi egon, koloreetako piezak ezin dira
eskuekin hartu baizik eta eraikin-gailua berezi bat erabili
beharko duzue. Taldearen lana hiru eraikuntzak osatzea da
eraikin-gailuak dauzkan lokarrietatik helduz. Bizkor,
eraikuntza bakoizteko areazko denbora besterik ez duzue.
ARRAUTZAREN DANTZA 16,70 €
Arrautza-joko “saltaria”, 5 eta 99 urte bitarteko 2 - 4
jokalarirentzat.
Nor izango da gai arrautza gehien eskuratu eta puntu gehien
lortzeko? Ez da erraza izango arrautzak boteka eta jabez
aldatzen ariko baitira eta gainera, norbaitek bere
arrautzetako bat erortzen uzten duen bezain laster amaituko
da partida.
INURRIAK 30,50 €
Lankidetzarako jolasa, 1-4 inurri indartsurentzat, 6-99 urte bitartekoak. Lehiaketa aldaera,
inurrien 2-4 lagunentzat.
«Goazen, azkar!», oihu egiten die Herkules
inurriak bere inurri lagunei. Arineketan inurriek
inurritegia eraiki behar dute Anton hartz
inurrijalea heldu baino lehen. Baina zein izango
ote da biderik zuzenena inurritegia mantentzeko
behar diren egurrezko zutabeak lortzeko?
Ziur aski, guztien laguntzaz kapazak izango zaretela inurritegia garaiz eraikitzen.
10
DORTOKEN LASTERKETA 20,50 €
Noizbait ikusi al duzue dortokek lasterketa bat egiten? Hau bai
harrigarria, ezta? Ba jolas honetan dortoken lasterketako
partaideak izango zarete. Zein dortoka iritsiko da lehena
baratzera?
Oso dortoka trebeak dira eta batzuetan bat bestearen gainean
igotzen dira aurreratzeko edo besteak eraman ditzaten. Oso jolas
ona da hau ezkutatuko identitateaz, eta estrategia ezberdinak
erabiltzen diren arren, ez dugu jakingo gure onura edo beste
jokalarien onurako izango denik.
2-5 jokalarientzat 6 urtetik gora. Nahiz eta umeentzako antza izan,
jolasa oso atsegina eta interesgarria da helduentzat.
AGIL’ UP! 12,90 €
6 urtetik gorako 2-10 jokalarientzat.
Oso jolas erraza eta ezertarako konplexua. Zibota jaurtiki
egiten da eta biraka dabilen bitartean, koloreko piezekin
ahalik eta altuago dorre bat egitean datza jolasa.
Dorreak bikoteka, taldeka edo talde osoaren laguntzaz egin daitezke, lankidetza eta taldeko koordinazioa lantzeko asmoz.
HODEIAK 22,50 €
5 urtetik gora, 2-4 jokalari. Zer da hori? Jirafa edo
elefantea ote da? Askotan, zerura begiratzen duzuenean ez
dituzue halako animalien irudiak edo beste objektuak
ikusten hodeien artean?
Orain, zuen txanda da. Margotu beharrean, hodeien antza
duten pieza desberdinekin animali, objektuak eta abar
irudikatu beharko duzue taldeko beste kideek asmatzeko.
Oso jolas ona sormena eta irudi mentala lantzeko.
11
LUIGIREN SAFARIA 10,20 €
Elefantea hanka batez mantendu egiten da, lehoiak ipurdia
astindu egiten du eta tximinoak keinu dibertigarriak egiten ditu.
Oso ondo pasatzen dute animaliek Luigiren safarian. Nork
gogoratuko ditu animaliek keinuak eta hauek era zuzen batean
burutu? Jokalari guztiak mugitu arazi egingo dien memoriazko
jolasa. 2- 5 jokalarientzat. Adina 5-99 urte.
CRAYOLINO 18,50 €
Sormena lantzeko jolas bat da, 8-9
urtetik aurrera, 2 edo 5 jokalarientzat.
Kartetan agertzen diren irudiak taldeak
asmatu behar ditu, baina dadoek esango
dizuete zelan jolastu: koloretako dadoak
esango dizue zein den asmatzeko irudia;
eta zenbakietako dadoak egin
ditzakezuen marrazki kopurua.
Baina kontuz, ezin da irudikatu kartan agertzen den marrazki bera -bakarrik dadoa
botatzerakoan izarra ateratzen bazaizue orduan bai daitekeela-, bestela horren inguruko
marrazkiak besterik ez dituzue egingo.
KOLORETAKO JENGA 14,00 €
Jenga dorre bikain honen jatorrizko jolasa da. Dorrearen solairu
bakoitza hiru egurrez osatua dago. Solairu bateko egurrak
aurreko solairuko egurrekiko alderantziz jarriak daude.
Oso erraza da jolastea: koloretako dadoa botatzen da eta
agertzen den koloreko egurrezko pieza bat esku bakar batez
hartu eta azkeneko pisuan jarri behar da. Dorrea handitzen doa
baina oinarria gero eta meheagoa da.
12
ESANDA ETA EGINDA! 33,40 €
Marraztu eta asmatu egin behar den, komunikazioa eta
lankidetzarako jolasa, 7-99 urteko 2-6 jokalarientzako.
Jolasaren helburua, denbora bukatu baino lehen, errege
edo erreginaz egiten duen jokalariak beste jokalariei
objektu bat ondo deskribatzea da, beste jokalariek
asmakizuna asmatu egin beharko dutelarik. Horretarako,
pantaila batean asmakizunaren objektua marraztu egiten
da iman batzuen bitartez.
10 URTETIK GORAKO NESKA-MUTIL ETA HELDUENTZAKO
JOLAS KOOPERATIBOAK
BAMBOLEO 53,50 €
8 urtetik gorako pertsona 2 eta 8 artean egiteko jolasa.
Primerakoa familian jolasteko. Helburua da egurrezko
taula gainean jarri diren piezak kentzea. Ahalik eta
pieza gehien kendu behar dira, jakina. Ez da zeregin
erraza. Egurrezko taula batera eta bestera kulunkatzen
baita kortxozko bolaren gainean. Eta noski, taula
erortzeko arriskuan egongo da beti. Beste modu batera
ere jolas daiteke. Taula gainetik piezak kendu
beharrean, taula gainean jarri beharko dira.
BAUSACK 53,50 €
"Bausack" eraikin zakua 8 urtetik gorako pertsona 1 eta 8 artean
egiteko jolasa da. Eraikinak egiteko hainbeste aukera ematen ditu
kasik ezinezkoa dela eraikinik errepikatzea.
Aukeran dauden piezak eta eraikuntzen barietatea amaiezina da.
"Babelgo Dorrea" eta "Eraikitze katea" oso egokiak dira
haurrentzat. "Knoch Out" jolasa gazte zein helduentzat da
aproposa.
13
VILLA PALETTI 36,00 €
Trebeziazko jolasa 8 urtetik gorako 2-4 (zorabiatzen ez
diren) arkitektorentzat. Bill Payne-k sortua
Limoiondoen herrialdean bizi zen pertsonaia xelebre bat,
lagunek "Paletti" esaten ziotena. Amets bat zeukan: bere
aitonak, bera baino are xelebreagoa zenak, halako
batean hasi baina diru faltagatik bukatu ezin izan zuen
luxuzko gaztelua eraikitzea. Palettik ere ez zeukan
dirurik, baina ideia aparta izan zuen. Zergatik erosi
zutabe gehiago beheko solairuetan inork erabiltzen ez
zituen zutabe mordoa bazegoen? "Burutazio aparta,
Paletti", esan zioten lagunek, eta halaxe ekin zioten
abentura berri bati. Izan ere, Villa Paletti hura benetan gauza berezia baitzen. Gaur egun
inork ez du ulertzen Paletti jaunaren villa zergatik ez den jada existitzen. Adituak sinetsita
daude asmatzaile bikaina zela eta bere garaiko jendeak gutxietsi egin zuela haren talentua.
PALAZZO PALETTI 124,50 €
Jolas hau, Villa Paletti herraldoia da, eta horrela aukerark ematen ditu talde haundientzat.
Berako taularen diametroa 60 zm.koa da. Zutabeak gutxi gora behera 13 zm. Neurtzen
dituzte. Eta Palazzoren altuera 80 zm.koa ahal du izan!. Ondo pasa.
JUNGLE SPEED 22,50 €
Karta eta erreflexu jolas bat da hau. Bertan 4 lagunetik
10 lagunetara izan daitezke partaide. Garaipenera
eramango gaituzten elementuak hauek dira: begirada
zorrotza, esku azkarrak eta nerbio solidoak. Oihan
urbanoko egun estresagarri baten ostean, familiako
pow pow-aren garaian edo udara solstizio batean
Jungle Jam jolasak erronka egiten dio zure erreakzio
azkartasunari, barrea egin arazten du eta izpiritu
txarrak baretzen ditu. Askatzen adrenalina kopurua
dezenteari esker Jungle Jam jolasa anfetamina legal
bat dela esan genezake eta aspermenaren aurkako
botikarik ona dela ere esango genuke.
14
KALEIDOS 38,00 €
10 urtetik gorako adin guztietako 2 edo jokalari
gehiagoentzat. Lau taldetan jolas daiteke jolas
honetara, hainbat irudien fitxa ezberdinak
daudelako talde bakoitzarentzat, baita arkatzak
eta papera ere.
Hizkiak dituztenetako karta bat altxatu behar da
jakiteko zein hizkitik hasiko diren bilatu behar
dituzuen hitzak eta areazko erlojua martxan jartzen da. Zuen helburua da hizki horrekin
hasten diren ahalik eta hitz gehien topatzea.
Talde guztiak helburu komun baterako jolasteko ere aukera dago. Kasu honetan, lau taldeen
artean egin behar duzuena da 20-25 hitz ezberdinak aurkitu areazko erlojuak irauten duen
denboran.
ITSASOA JOKOAN 32,50 €
Jolasa hauen historia desberdina da: “Itsasoa Jokoan”
jolasean, jokalarien helburua petrolio ontzi batek
petroliozko gailetak botatzen dituenak jasotzea da.
Jokalariek lortu ahal izango dute hondartza mehatxatu
egiten duen petroliozko kapa geldiarazten? Jolas
kooperatibo honetan, jokalariek irabazi egin nahi badute,
elkarren artean koordinatu egin beharko dituzte beraien jokaldiak. 1-6 jokalarientzako, 10
urtetik aurrera.
ELUR JAUSIAK 29,50 €
”Elur Jausiak” jolasean, herrialdera larrialdizko lau
deiadar iritsi egiten dira. Garaiak diren lau
mendikateetan, hegazkin bat apurtu egin da eta bidariak
arriskuan daude.
Eguraldia oso txarra da: elurra geroz eta ugariagoa da
eta mendikateen arteko bidea ixteko mehatxua dago.
Herrialdean lau talde antolatzen dira eta hauetako
bakoitza mendikate desberdin batera abiatu egingo da.
3-4 jokalarientzako. 7 urtetik aurrera.
15
T’CHANG 37,40 €
Jolas hau txinatar labirinto batean garatzen da.
Estrategia handiko jolas bat da, baina kontuz,
baten bat labirintoan galdu daitekeela eta orduan
ez duzue irabaziko.
Jolas honek, helburu ezberdinak ditu:
1. topatu beharko da egiazko sarrera;
2. Tangram puzzlearen 7 piezak jaso beharko dira Tangramen irudi bat egiteko atera
baino lehen;
3. jokalari guztiek batera atera beharko dute labirintotik.
Labirintotik mugitzeko ipurtargiak beharko dituzue eta hauek labirintoan zehar ezkutatzen
dira. Beraz, baten bati amaitzen bazaizkio ipurtargiak orduan bera dagoen lekuraino joan
beharko dugu guk soberan ditugun ipurtargiak emateko (lankidetza praktikatzeko era bat).
Baina kontuz, animali pozoitsuak ere badaudela eta perlesia bat sufritzeko arriskuan
zaudete, geldi-geldirik geratzen beharrean. Beraz, taldeko lankidetza beharko da.
2-8 jokalarientzat, 8 urtetik aurrera.
HAMSTERRAREN GURPILA 51,70 €
2 eta 20 lagunentzat (4 taldeetan), 8 urtetik gora.
Askotan hamsterrak gurpil baten barruan ikusten ditugu
korrika egiten, gurpila bira eta bira. Baina kasu honetan,
zuek kontu handiz ibili beharko duzue gurpila bira ez dadin.
Bestela, barruan jarri beharko dituzuen koloreetako pieza
ezberdinak jausiko dira eta galduko duzue.
Kapazak izango zarete gurpilaren mugimendua
kontrolatzeko eta horrela irabazleak izateko?
JAUSGAILUA 114,50 €
Jausgailua, adin guztientzako talde handiak erabiltzeko
jolas aproposa da.
Jausgailu batekin hainbat eta hainbat jolas egin
daitezke: iglu bat istorioak kontatzeko barruan,
borobilean ibiltzen garen bitartean kolore edo zenbaki
bateko jokalariak jausgailuaren azpitik pasatu,
jausgailuaren barruan ezkutatu segundo gutxitan, baloi bat jausgailuaren goiko muturretik
mantendu gutxienez 3 buelta, eta abar.
16
ZUHAITZA 36,50 €
6 urtetik gorako pertsona 1 eta 8 artean egiteko jolasa.
Jokalari bakoitzari pieza kopuru berdina ematen zaio.
Lehen jokalariak erabakitzen du zailtasun maila, enborra
euskarrian nola ipintzen duen. Txandaka, jokalari bakoitzak
pieza bat ipintzen du berak aukeratutako lekuan, esku
bakarrarekin beti.
BIKAIN 43,50 €
10 urtetik gorako gazte eta helduentzat, 1-8
artean jolasteko.
Itzala handi bat hedatzen ari da unibertsotik eta
zuek zuen indarrak erabili beharko dituzue
berak aurrera egin dezan eragozteko.
Orban beltza aurrera badoa ertzeraino, orduan itzalak irabazi eta zuek, jokalariek, galdu
egingo duzue. Beraz, jokalariek orbanak aurrera egin ez dezan eragozteko, kolorezko zirkulu
batean itxi beharko dute. Baina, zein estrategia erabili? Non eta nola kokatu fitxak? Bertsio
lehiakorrean bezala bertsio kooperatiboan ere zortea hor dago, izan ere fitxak poltsatik atera
behar dira, komeni ala ez.
BLOKUS 39,50 €
Familia osoarentzako gogoeta jolas harrigarria. 7 urte
baino gehiagoko 2-4 jokalarientzat. Helburua taula
gainean gehienez 21 pieza jartzea da.
Nola jolasten da?
Kolore ordena jakin batean jolasten da: urdina, horia,
gorria eta berdea. Lehenengo jokalariak pieza bat
aukeratu eta taula gainean jartzen du. Jarritako lehen
piezak taularen bazter batean egon behar du. Kolore
bereko piezak elkar ukitzen egon behar dira angelu
batean, eta angeluetan bakarrik. Jokalari batek jada piezarik ezin koka dezakeenean,
jolasteari utzi behar diozue. Guztiak jolasaren kontra jolasteko ahalik eta pieza gehienak jarri
beharko dituzue. Zorte ona!
17
TRANS EUROPA 24,50 € TRANS AMERICA
9 urtetik gora 2-6 jokalarientzako.
Jokalari bakoitzaren helburua, beren
kartetan marraztutako bost hiriak
trenbideen bidez elkartzea da. Jokalari
batek helburu hori lortu duenean,
jokaldia amaitu egiten da. Familientzako
jolas aproposa, Transamerica bezalakoa
baina Europako maparekin.
TANGRAM 12,50 €
Tangram-a 7 peza geometrikoz osaturiko buruhaustea da.
Honekin 1.400 marrazki desberdin osatu daitezke, txinatar
itzalak bezala.
Forma finkoak zailenak dira baina oso aberasgarria da, poesiaz
betetako buruhauste hau, eratu eta asmatzea.
KRISKITIN-SUGEA 22,50 €
Aurreko jolasean bezala arrautza guztiak jartzea lortzen duen
lehenengoa izango da irabazlea. Kasu honetan, jokalari guztiek
sugeen arrautzak izango dituzte eta dadoan agertuko den joko-
taularen sugearen kolorean jarri beharko ditugu arrautzak. Baina
kontuz, zure arrautza jartzerakoan beste arrautzen bat erakartzen
badu eta zurearekin elkartzen bada, orduan biak hartuko dituzu
joko-taulatik eta txanda galtzen duzu. Eta arrautzen bat taulatik
aterako balitz, orduan hau ere zuretzat hartu beharko zenuke,
nahiz eta zure arrautza beste batekin ez elkartu.Era kooperatibo
batean jolas daiteke ahalik eta arrautza gehienak talde osoa
jartzen saiatzen bada (9 arrautzekin probatu).
TASSO 31,50 €
Estrategiazko jolas honetako helburua da egurrezko pieza
guztiak jartzea lehenengoa izaten. Ez da berezko jolas
kooperatiboa baizik eta lehiakorra, baina pentsatzea
laguntzen gaitu. Honetaz aparte, ikusmena eta
kontzentrazioa lantzen da.
18
AUTO ILARAK 21,50 €
9-10 urtetik gora jokalari batentzat edo batzuentzat.
Kotxe gorria auto ilara handi batean sartuta dago eta
berandu egingo zaio bere hitzordura heltzeko. Lagunduko
diozue auto ilaratik ateratzen? Banaka edo taldeka jolas
daiteke.
Karten erronkak gero eta zailagoak izango dira, eta auto-
ilarak gero eta handiagoak, bai zuen buru-argitasun eta gaitasun guztiak erabiltzen
badituzue, ziur lortzen duzuela. Animo!
TANTRIX eta TANTRIX TXIKI
32,00 € (Handia) 12,00 € (Txikia)
Mundu osoan ezagututa eta Web orria duen jolas bat da.
10 piezekin jolasten hasi daiteke. Helburua da kolore bateko
biribilak ixtea: lehenengoz 3 piezekin, geroago 4, 5, 6…
Jolas honen zailtasuna da maila handi batean fitxak osatzen
dituzten koloreetako biribil guztiak aldi berean itxi behar direla.
ESKALADA (Laster)
Hona hemen mahaiko jolas bat komunikazio eta kontzentrazioa
lantzeko. Oso jolas erraza da baina adi egon behar gara, kide
baten aginteak ondo jarraitzeko.
Jokalari bat jolasaren aurrean jartzen da eta beste biak jolasaren
alboetan, alboko soka bat hartzen dutelarik. Helburua da kanika
bat erabat zulotuta dagoen taulatik igotzea, kanika zulo batetik
sartu barik.
Goraino heltzen bada kanika orduan taldeak irabazten du, ordea,
kanika zulo batetik sartzen bada, galtzaileak izango zarete.
19
BEDI-BEDI (Laster)
Jolas honekin, binaka edo hirunaka elkarrekin jolasteko, konfiantza
eta komunikazioa landuko da. 10 urtetik gora.
Taldeko kide batek mozorro bat jarriko du begiak estaltzeko,
orduan besteak/ek karta bati buelta emango dio/te eta begiak
estalita dituenak kartan agertuko den eraikuntza egin behar du,
bere kide(ar)en aginte eta aholkuak kontutan hartzen. Geroago
rolak aldatuko dira kide guztiek eraikitzen aukera izateko.
KARTETAKO JOLAS EZBERDINAK
DIGIT 8,20 €
Jolas estrategikoa da, adi egotea eskatzen duena. 8
urtetik gorako 2-4 jokalarirentzat aproposa.
Kartetan azaltzen diren irudiak egin behar ditugu,
makilatxo bakarra mugituz. Jolasaren helburua kartarik
gabe geratzea da. Lankidetzako era batean ere egin
daiteke.
GAUZA MIRAGARRIEN BASOA 9,50 €
Karta-joko kooperatiboa eta memoria lantzeko, 10 urtetik gorako 1-10 jokalarientzat.
Jauregi batean, pertsona bat gaixotu egin da eta
bere bizitza salbatzeko taldeko kide guztiak “Gauza
miragarrien basora” joan beharko duzue, eta han ,
guztien arteko laguntzaz eta lankidetzaz 7 objektu
magiko topatu beharko dituzue eta berriro
jauregira bueltatu.
Baina basoan sorginak eta bele lapurrak bizi direla esaten da. Baita zazpi ipotx gaiztoak,
ahalegin guztia egingo dutela 7 objektu magikoak topatzeko zuek baino lehenago, eta
horrela, ipotxak (jolasa) irabazleak izango dira. eta gazteluko pertsona bere etxera
eramango dute esklabo moduan. Adi egon zuen memoria ondo lantzeko.
20
DIXIT 32,50 €
2-6 jokalarientzat, 8 urtetik aurrera (aldaeraren
arabera).
Jolas honetan, jokalariak ipuin-kontalariak izango dira.
Txandaka, jokalari bat “ipuin-kontalaria” izango da eta
karta baten izenburua edo erlazionatuta dagoen esaldi
bat sortu beharko du.
Besteek, ipuin-kontalariari karta bat emanez gero, karta
guztien artean asmatu beharko dute zein den ipuin-
kontalariaren karta. Jolas honek, aukera ezberdinak ditu jolasteko.
Baina badago aldaera berezi bat, pertsonen ezaugarriak adierazteko. Zelan ikusten gaituzte
besteek? Eta zuk, zelan ikusten duzu zeure burua? Karta baten bidez, taldeko kideek esango
dizuete zelan ikusten zaituztete. Oso aukera ona sentimenduak eta iritziak errespetuaz
adierazteko, noski.
SET! 15,50 €
Karta jolas bat, estrategikoa, 81 kartekin eta denak
desberdinak.
SET bat hiru kartaz osaturik dago, baina SET bat
lortzeko ondoko galderak egin beharko dira:
- Kolorea: erabat berdina edo erabat ezberdina da?
- Itxura: erabat berdina edo erabat ezberdina da?
- Zenbakia: erabat berdina edo erabat ezberdina
da?
- Edukia: erabat berdina edo erabat ezberdina da?
Orduan, galdera guztiei BAIETZ erantzun badiezue, lortzen duzue SET bat. Adibidez, kutxan
ikusten diren 3 kartak:
- Kolore (berdea, morea edo gorria) desberdina? BAI.
- Itxura (karratu luzea, olatua edo obalatua) desberdina? BAI.
- Zenbakia (1, 2 edo 3) berdina? BAI.
- Eduki (barrukoa: beterik, erdizka edo hutsik) berdina? BAI.
21
GIZAKI-OTSOAK 12,50 €
10 urtetik gorako 8-18 jokalarientzat.
Jolas honetan, jokalari bakoitzak rol ezkutatua dauka eta
bakarrik batzuek ezagutuko dute besteen rola. Herrixka
batean, fenomeno misteriotsua gertatzen ari da. Gauero,
herriko biztanle bat hilda agertzen da. Zer gertatzen ari da.
Gizaki-otsoak herrira heldu direla omen da. Baina nortzuk
dira?
Nekazariek ez badute ezer egiten berehala, herriko biztanle
guztiak hil egingo dira eta Gizaki-otsoak izango dira irabazleak.
LOBO 77 8,90 €
Joko erraza eta dibertigarria, 8 urtetik 108 urtera
bitartekoentzat; 2-8 jokalariek jolas dezakete. Jokoaren
helburua “77”-ra edo beste “bikote” batera ez heltzea
da. Zenbaki horiek lortzen dituzten jokalariek fitxa bat
emango dute.
Baina kontuz, matematikan ona izan behar zarete,
bestela erratzen bazarete zenbatzerakoan beste fitxa
bat galduko duzue.
SERPENTINA 8,90 €
Jokoaren idei nagusia: kartekin domino teknika erabiliz "sugeak"
egitea lortu behar da. Jokalari batek suge bat bukatzen duenean,
kartak biltzen ditu, karta adina puntu lortuz.
Ahal dugu ere denon artean sugeak bilatu. Zenbat aurkituko
ditugu? Jolas honekin ahal da jolas fisikoak egin.
22
TRUKEME Bake Heziketarako Ekimen eta Jolas Kooperatiboen Esparrua Simón Bolívar 8 B -- 48010 Bilbao Tfnoa: 94.400.99.99 trukeme@bakeola.org www.trukeme.org Arduraduna: Igor Uzkudun OHARRA: Garraioa ez dago sartuta jolasen prezioan. Jolasen bila pasatu
behar da ala garraioen balioa ordaindu. KOMETA-ko kolaborazioarekin: Beste jolasetan interesatuta baldin bazaudete, Kometa-ko Web
orrialdera joan zaitezkete: www.kometak.com Kometan dagoen
edozein jolas Trukeme-ra ekarri daiteke salmentarako.