Post on 20-Feb-2020
www.gustoko.euwww.bilbaoexhibitioncentre.com
kalitateaeta jatorriacalidady origen
2020 / 03 / 6 - 8
Nekazaritzaren sektoreko elikagaien eta gastronomiako produktuen erreferentziazko azokak hitzordu berri bat dauka BECen.
2020ko martxoaren 6tik 8ra bitartean Gustoko azokaren hirugarren edizioa egingo da zuzenean aurkezteko bertako kalitatezko produktuak, era sostengarrian eta artisau eran eginak, eta elikadura arloko premia berriei erantzuteko.
Eta hori guztia, bertako produkzioa errespetatuz eta bioaniztasuna defendatuz, eskualdeetako paisaiak, ingurumena eta ondare kulturala mantentzeko.
KALITATE ETA JATORRI AZOKAREN 3. EDIZIOA
Bertako elikadura eta artisautza sektorearekin lotutako ekoizleei, enpresei edo erakundeei zuzendua, Gustoko topagune paregabea da merkataritza eta negozio harremanak sustatzeko.Erakusketa-gunean, parte-hartzaileek beren kalitatezko produktuak aurkeztuko dituzte eta zuzenean saldu ahal izango dizkiete bertaratuei. Aurreko edizioan bezala, Gustoko azokak espazio berezi bat izango du eskualdeetako artisautza, folklorea eta ongizate-eskaintza erakusteko, bakoitzak aurkeztu ahal ditzan bere ibilbide gastronomikoak eta landa-turismoa.
KALITATEZKO PROTAGONISTAK ARTISAU ETA GOURMET PRODUKTUAK
KALITATEZKO MARKA BEREIZGARRIAK
JATORRI-DEITURAK ETA AGBak (Adierazpen geografiko babestuak)
PRODUKTU EKOLOGIKOAK ETA BIOLOGIKOAK
SLOW FOOD PRODUKTUAK
TURISMO GASTRONOMIKOA
ERAKUSKETA- GUNEA SALMENTA ZUZENAREKIN
Gustoko bi motatako bisitariei zuzenduta dago.
PUBLIKO GOURMETA
Profesionalek egun erdiko azoka esklusibo bat izango dute, Gustokok eskaintzen dien guztia hurbiletik eta lehen eskutik ezagutu ahal izateko.
Banatzaileak:
Saltoki txiki espezializatuak,
tokiko produktoreekin
eta oro har erakusleekin
harremanetan jarri
nahi dutenak.
Azalera handiak,
gainerakoengandik bereizteko
estrategia gisa tokiko produkzioaren
aldeko apustua egiten dutenak.
Ostalaritzako profesionalak,
tabernak, jatetxeak, hotelak,
txokoak eta elkarte gastronomikoak,
landetxeak…
Ohiko banaketa-kanalek eskaintzen dutenaz bestelako elikadura-alternatiba bat bilatzen duten amaierako kontsumitzaileak. Hau da, tradiziora, kalitatera eta hurbiltasunera itzuli nahi dutenak.
Azken edizioan 16.000tik gora bisitari hurbildu ziren Gustoko azokara, batik bat Euskadi/Akitaniatik. Azokara orobat azaldu ziren Kantauri-Pirinio eremuko gainerako eragileak (Galiziatik Midi-Pyrénées eskualderaino iparraldean, eta Nafarroatik Gaztela eta Leongo iparralderaino hegoaldetik).
PU
BLI
KO
PR
OFE
SIO
NA
LA
AM
AIE
RA
KO
PU
BLI
KO
A
PROFESIONALENTZAKO JARDUERAK
Alderantzizko misioa, erakusketarien eta erosle-ordezkarien (gourmet kanaletakoak, hotelak, denda espezializatuak, azalera handiak, e.a.) arteko bilerak.
Dastaketa libre eta esklusiboak profesionalentzat.
AMAIERAKO PUBLIKOARENTZAKO JARDUERAK
Dastaketak eta uztartzeak.
Show Cooking saioak erakusketa-guneko produktuekin.
Txosnak kalitate ziurtatuko pintxo eta edariekin.
Turismo gastronomikoko eta landa turismoko gunea.
Kultur etxea: Artisautzako erakustaldiak eta Gustoko azokaren filosofiarekin bat datozen proiektuen aurkezpenak.
JARDUERA PARALELOAK ETA ZERBITZUAK
Produktuen aurkezpenak.
Folklorea: Desfileak musika tradizionalarekin “Kalejira” formatuan.
Haurtzaindegi zerbitzua.
Haurrei zuzendutako hezkuntza-gunea: modu osasuntsu eta arduratsuan elikatzea zein garrantzitsua den erakusteko jarduera hezitzaile dibertigarriak.
“Nirea” proiektua: Lehen sektorearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta hura balioan jartzeko esparruak.
Pic-Nic guneak: Erakusleek eskainitako produktu eta proposamenak bereziki dastatzeko diseinatutako eremuak.
Kontsigna: Azokan erositako produktuak dohainik gordetzeko.
Hitzaldi zientifikoak.
Lehiaketa gastronomikoa.
Produktuen dastaketa eta salmenta zuzena, eta beste jarduera bikain anitz publiko profesionalarentzat nahiz amaierako publikoarentzat. Horixe eskaintzen du Gustokok.
JARDUERA BIKAINEN ASEKADA
Gustokoren bigarren edizioan erakusketari, bisitari, erakunde eta kolaboratzaileen areagotze garrantzitsua eman zen, eta sare sozialetako jarraipena ere handiagoa izan zen. Igoera nabarmen horrek azoka egonkortzen du eta indarra ematen dio hurrengo edizioei begira.
Erakusketariak: 308
Bisitariak guztira: 16.220
Bisitari profesional kontrolatuak: 1.261
Alderantzizko misioan parte hartutako erosleak: 35
Erakunde kolaboratzaileak: 35
Web orriko bisitariak: 32.159
Web orrian bisitatutako orri kopurua: 138.566
Facebook-eko jarraitzaileak: 4.332
GUSTOKO 2018, AZOKA ERROTU BAT
(*) 2016ko edizioarekin alderatuta
*%50eko igoera
*%26ko igoera
*%29ko igoera
*%30eko igoera
*%133ko igoera
*%32ko igoera
*%44ko igoera
*%95eko igoera
2018
Gustoko 2018 azokak ahogozo oso ona utzi zien bisitariei eta erakusleei: “Gustoko Euskadiko kalitatezko produktuen azoka handia da”. María Jesús Álvarez. Asturias Printzerriko Landa Garapeneko sailburua
“Partehartzea azokan oso baliagarria gertatu zaigu gure Oliba Olio Birjina Estra ezagutzera emateko eta iparraldeko eremuan harremanak egin eta esperientzia komertzial handiagoa eskuratzeko. Hitz bakarrean laburbiltzen da hori guztia: ESKERRIK ASKO”. Aceite Más del Señor
“Eskerrik asko talde guztiari zuen lanagatik eta egin diguzuen abegiarengatik. Hurrengoan elkartuko gara berriro”. Dolo Suárez. Ajo Negro
“Eskerrik asko Gustoko antolatu eta egiteagatik. Oso pozik gaude parte hartu izanagatik”. Gelati-Gelati
“Oso pozik gaude, berriz ere etorriko gara eta Extremadurako ekoizle gehiago parte hartzera gomendatuko diegu. Harremanetan jarraitzea espero dut. Zorionak antolakuntzagatik”. Naturvie
“Plazer bat izan da beste behin ere Gustoko 2018n egotea. Harremanetan egongo gara 2020. urtean egingo den III. edizioari begira, eta lanean hasiko gara denok horretarako. Jende zoragarria zarete”. Maite. Orduñako Zaporeak
“Urte askotarako GUSTOKO! Ederra izan da zuekin lan egitea eta gure hondar aletxoa jartzea GUSTOKO den zentzumenentzako esperientzia honetan. Kontatu gurekin behar duzuen guztietan”. Arbaso
“Asko gustatu zait aurtengo edizioa, antolakuntza, erakusleak, kalitatea, aniztasuna… hots, ia dena. Jarrai ezazue helburuak gainditzen”. Miel de Zeanuri (Landa-Garapenerako Elkartea)
ASEBETETZEA ETA SENTSAZIO ONAK
www.gustoko.euwww.bilbaoexhibitioncentre.com
HARREMANETARAKO DATUAK
ORDEZKARITZAK
Iparraldea eta Hegoaldea: Gorka García Jn.Tel: +34 94 404 00 32ggarcia@bec.eu
Erdialdea: Francisco Javier González Jn.Tel: +34 91 84 65 010fjgonzalez@bec.eu
Katalunia eta Levante: Francisco Oliva de Mesa Jn.Tel: +34 93 66 62 552foliva@bec.eu
Galizia eta Portugal: Roberto Gómez Lorenzo Jn.Tel: +34 986 36 76 54rlorenzo@bec.eu
Kolaboratzaile nagusiak