Komikia

Post on 03-Jul-2015

2.393 views 9 download

Transcript of Komikia

KOMIKIAREN HIZKUNTZA

• Komikia espresio artistiko bat da, testua eta imajinen arteko fusioa.

• Imajinak (hizkuntza ikonikoa) eta testuak (ahozko hizkuntza) binetetan oinarritzen dira; hauek komikiaren unitate narratiboak dira.

Bineta

• Binetek istorio bat espazio eta denboran sekuentziatua agertzen dute, idazketa sistemaren arabera antolatuta; ezkerretik eskuinera ordenaturik eta goitik behera hemen, beste zenbaitetan (Japon …) eskuinetik ezkerrera eta goitik behera.

– Eszena: eskenatoki berdinean garatutako binetek osatzen dute.

– Sekuentzia: eszena desberdinek osatzen dute; hauek elkarrekiko harremana dute.

• Figura unitateek komiki formatu desberdinak osatzen dituzte: tira, orri erdia edo lamina (orri osoa). Akzioa imajinen jarraipenean gertatzen da; hauek bineten bidez ezberdintzen dira, binetak narrazioaren unitate minimoak dira.

• Binetetan komikiaren elementu esanguratsuak aurki ditzakegu: pertsonaiak, testua, dekoratua …

Garrantzitsua da kontuan hartzea bineten itxura eta tamaina, eragin zuzena baitaukate narrazioaren izaeran eta giroan.

Erritmo narratibo monotono bat lortu nahi badugu, lauki itxura duten binetak erabiliko ditugu.

Alderantziz, mugimendua adierazi nahi badugu, itxura irregularra duten binetak erabiliko ditugu.

Enkuadrea

- planoa

• Enkoadraketak binetan irudikatzen den espazioa mugatzen du. Denbora zehatz batean gertatzen den akzioa agertzen du.

• Planoak irudikatutakoa ikuslearekiko distantzia harremanean jartzen du.

• Enkoadratzeko edo planoa aukeratzeko, kontuan hartu behar dugu adierazi nahi dugun asmo narratiboa eta espresioa.

– Dramatismoa adierazi nahi badugu, lehenengo plano bat aukeratuko dugu.

– Aldiz, giroa nolakoa den azaldu nahi badugu, plano orokor bat aukeratuko dugu.

Plano panoramikoa: akzioa gertatzen den giroa deskribatzen du. Pertsonaiak ez dira bereizten. Eskenatoki hedatua, jendetza, multzoa irudikatzen du.

• Enkuadreak edo planoak giza figura hartzen du erreferentziatzat.

Plano orokorra: figura osorik agertzen da, eszena ere deskribatzen da; eszenaren ikuskera orokorra eskaintzen du, pertsonaiak testuinguruan kokatuz.

Plano osoa: erreferentzia bezala pertsona hartzen du eta oinetatik bururaino enkoadratzen du.

Hiru laurdeneko planoa edo plano amerikarra: figura belaunetaraino irudikatzen da. Mugimendua eta aurpegiko espresioa ikusten ditugu.

Erdi planoa: figura gerri aldean moztuta agertzen da. Pertsonaiaren espresioak garrantzia hartzen du.

Erdi plano hurbila edo lehen plano printzipala: bustoa edo bularretik burualderainokoa hartzen du. Arreta figuran zentratzen da.

Lehen planoa: figuraren aurpegia (espresioa azalduz) agertzen da, edo honen atal zehatz bat (eskua …), objektu bat ...

Lehen – lehen planoa: aurrekoa baino hurbilagoa, pertsonaia kokotsetik kopetaraino irudikatzen du.

Plano detailea: pertsonaiaren edo objektuaren zati zehatz bat agertzen du.

Plano subjektiboa: pertsonaiaren ikuskera adierazten du; pertsonaiak ikusten duena enkoadratzen du.

Ikuspuntua

- angelua

• Enkoadratzean elementu garrantzitsu batek hartzen du parte: ikuspuntuak. Akzioa ikusten duguneko lekua dugu ikuspuntua.

• Ikuspuntuaren arabera modu desberdinetan ager ditzakegu eszena ezberdinak. Angelu baten edo beste baten aukeraketak efektu desberdinak sortuko ditu.

Ikuspuntu horizontala: akzioa begien altueran gertatzen da, enkoadratzen den pertsonaia edo objektuaren altueran. Ikuspunturik erabilgarriena dugu.

• Pikatua: eszena goitik angelu baten pean ikusten dugunean. Txikitasun sentsazioa sortzen du.

Ikuspuntu zenitala: ikuspuntua goian dago eta elkarzuta da objektu edo pertsonaiarekiko.

Kontrapikatua: pertsonaiak eta objektuak behetik ikusten dira. Handitasun sentsazioa sortzen du.

Nadir ikuspuntua: burua altxatu eta zerurantz begiratzen dugunean daukagun ikuspuntua dugu.

Ikuspuntu aberrantea: enkoadratze oso inklinatua, desorekan, egoera “arraro” batean azaltzen da, desoreka, asaldadura, larritasuna … ala kreatibitatea adieraziz.

Ikuspuntu ezinezkoa: errealitatean ezinezkoa litzatekeen gunean kokatzen da ikuspuntua.

Gorputz hizkuntza

• Komikiaren osagai beharrezko bat giza figura eta mugimendua dira. Komikigileak kontuan ditu pertsonen mugimenduak bere komikiko pertsonaiak marrazteko.

• Gorputzaren jarrerak hitzen esanahia aldatu edo definitzen du.

axolagabetasuna

haserrea menpean hartzea

ihesa

• Bestelako keinuen kodigo moduko bat ere bada: ahoaren, ezpainen, bekainen, begien keinuen arabera emozio desberdinen adierazpena, sudur iluna mozkorra edo hotza adierazteko …

Keinuen hizkuntza

• Aurpegiak sentimenduak eta gogo- aldartea islatzen ditu (gorputzak, eskuek bezala); ilea, ahoa, ezpainak, begiak eta bekainak aldatuz hainbat irudikatu ahal izango dira:

– Ahoa eta bekainak beherantz kurbatuak: tristura.

– Ahoa eta begiak guztiz zabalduta: harridura edo beldurra.

– Ahoa gorantz kurbatuak: poza.

– Ahoa zabalik eta haginak estutzen: hipokresia, malezia.

– Ahoa eta bekainak zatituta, zimurtuta: haserrea adierazten dute.

– …

tristura beldurra poza

barrezka satisfakzioa mesfidati, erretxin

nigarrez

malezia

Ahozko hizkuntza

• Testua komikien hizkuntzaren atal bat da; pertsonaien pentsamenduak eta elkarrizketak adierazteko erabilia.

• Akzioari, lekuari edo denborari buruzko argigarriak ematen ditu, baita soinuak eta zaratak adierazi ere, onomatopeien bidez.

– Puxika deritzan forma borobil, karratu edo irregularretan sartuta agertzen dira pentsamendu eta elkarrizketa hauek, orokorrean.

Puxika bi zatiz osatzen da: gorputza edo silueta (bertan testua doa) eta buztantxoa (mezua nork esaten duen adieraziz).

o Puxikaren itxura mezuaren esanahiarekin lotuta joaten da.

o Buztantxoaren itxurak ere informazioa ematen digu.

Pertsonaia negarrez, izerditsu edo hotz bada, malkoz inguratuta agertzen da puxika.

Buztantxo bat baino gehiago agertzen badira: pertsonaia bat baino gehiagok mezua adierazten du.

nigarra edo izerdia

Zerraz moztuta egongo balitz bezala agertzen bada: pertsonaia oihukatzen ari da.

Txikitzen den borobil ez jarraituen bidez agertzen bada: pertsonaia pentsatzen ari da.

Pentsatuz

Oihu!

Xuxurlatuz

Hizketan

Puxika inguratzen duen marra jarraitua ez bada, pertsonaia xuxurlatzen ari dela adierazten du.

– Kartela: narratzailearen ahotsa da; ez da pertsonaiarekin harremanean kokatzen. Orokorrean, binetaren goi aldean kokatzen da eta laukizuzen forma du.

– Kartutxoa: bineten arteko lotzaile bezala jokatzen duen kartela mota da. Binetaren espazioa testuak betetzen du. Forma desberdinak har ditzake (pergaminoa, aspaldikoa bada narratzen ari dena).

Onomatopeiak

• Letren bidez soinu edo zaratak imitatzen dituzte eta bineten adierazkortasuna areagotzen dute. Itxurak eta koloreek zaraten zentzua osatzen dute. Onomatopeiak batzuetan puxiken barruan ere agertzen dira.

• Onomatopeia gehienak ingelerako aditzak dituzte jatorritzat: sniff (usainak, negar edukia), splash (zipriztindu), glup (irentsi)... Hau guztia amerikar komikiek duten eraginagatik da.

Elementu paralinguistikoak

• Hitz itsusiak adierazteko erabiltzen diren zeinuak dira, adibidez, sugeak eta apoak.

Ikus metaforak

• Oso elementu esanguratsuak dira komikian. Egoera jakin batzuetan erabiltzen dira eta askotan ahozkoan izan badiren adierazpenak ikusizko lengoaian adierazten ditu.

– Galdera ala harridura ikurra pertsonaien buru gainean: zalantza ala harridura adierazten du.

– Bonbilla, argiontzia piztuta: ideia bikaina dela adierazteko.

– Enborra eta zerra: pertsonaia lo seko dagoela adierazteko erabiltzen da.

– Bihotza: amodioa.

– Izarrak: mina.

– Diru makina: dirua.

– Zapoak, sugeak … ahotik irteten: oso haserre.

ideia bikaina

dirua

oso haserre

amodioa

lo seko zalantza

harridura

mina

haserrea

Elementu zinetikoak

• Elementu zinetikoen bidez pertsonaiak edo objektuak egiten dituzten mugimenduak azaltzen dira.

• Marra kurbo, zuzen edo moztuen bidez irudikatzen dira eta mugimendua edo desplazamendua adierazten dute.

Ibilbidea: desplazamendu baten ibilbidea adierazten dute; sinpleak (marra bat edo zenbait), solidoak (marren arteko tarteak koloreztatua, gehienetan zuriz) ala simulatuak (zipriztin lorratzak …) izan daitezke.

Talka: elementuen arteko talka adierazten du. Izar irregular baten bidez ager daiteke eta honen zentroan talkaren efektua agertzen da.

Golpe edo erorkera baten ondoriozkoa denean, lerro zinetiko solido zirkularrak ere erabiltzen dira.

Hauts hodeiak: desplazamendu arin bat adierazteko erabiltzen dira. Objektu edo pertsonaiari lagun egiten diote bere ibilbidean; askotan ibilbidea irudikatzen duten lerro zinetikoekin batera agertzen dira.

Mugimendu errepikatua: mugimenduan dagoen pertsona edo objektuaren silueta zirriborratuz irudikatzen da, lerrotxoez inguratuz edo atal batzuk errepikatuz.

Dardara: Figuren inguruan lerro dardaratiak agertzen dira. Batzuetan inguratzen duen objektu edo pertsonaia dardaraz deformatua agertzen da. Hotza, urduritasuna edo beldurra adierazten dute.

Mugimendu laburra: mugitzen den objektuaren edo pertsonaren inguruan lerro kurbatuak marraztuz irudikatzen da. Mugimendu gogor eta jarrai bat adierazten dute.

Lerro zinetiko horizontalak: ezkerrerantz ala eskuineranzko mugimendua adierazteko erabiltzen dira; abiadura adierazteko ere erabili izan ohi dira (zenbat eta lodiago abiadura azkarragoa).

Lerro zinetiko erradialak: binetaren edukiari enfasia ematen diete. Golpe fisiko ala psikologikoentzat, abiadura oso azkarrarentzat erabiltzen dira; normalean binetaren zentrotik markora, ala ihes puntu batetatik erradialki sakabanatuz, lodiagotuz irudikatzen dira.

Lerro zinetiko bertikalak: Bertikalean ere goranzko ala beheranzko mugimendua adierazteko erabiltzen dira; baina batzuetan animo kontrajarria eta bestelako sentimenduak adierazten ditu. Pertsonaia esaten ari denari enfasia emateko ere erabiltzen da.

Zinetika kurboa: mugimendu kurbatua deskribatzeko, adierazteko erabiltzen dira lerro ala bestelako elementu grafikoak (zipriztinetan, golpeetan …).

Lerro zinetikoak pertsonaian: Lerro zinetikoak pertsonaiari aplikatu ahal zaizkio, abiadura sentsazioa areagotzeko. Zuri – beltzeko irudietan lerro zinetiko hauek beltzez agertuko dira; irudi kromatikoetan, lerro zinetikoek ukitzen duten pertsonaia edo objektuak duen kolorearen berdina izango dute askotan, mugimendu efektua areagotuz.

Ez fokatzea: ez fokatzea ere erabili ohi da mugimendu efektua areagotzeko (argazkietan ematen den mugimendu efektua irudikatuz).

Errepikapena, gainjartzea: pose edo mugimenduen errepikapena, gainjarriz ala ez, sekuentzia zinematografikoaren efektua irudikatuz.

Euria, zipriztinak, uraren efektuak

Efektu bereziak

Haizea

Elurra

Eztanda

Sua

Kea

Izpi, errainu, distirak

Telefonoa

Split-panel

beste efektuak

Irratia

kolore urdinez

laino barnean

Oroitzapenak

Ahots bereziak (alienak, errobotak …)

Telepatia

Ametsak

Inkontzientzia Hipnotizatzailearen begietan islatua

Isla

Metahizkuntza

Komikia komikiaren barruan

Pertsonaiak binetak zeharkatzen … borroka dela eta

Sinbolismoa

Adimen boteretsuak 3 bineta hartzen ditu

Biktima sokak inguratzen du, eta jasandako lintxamendua beso anitzek irudikatzen dute

Sentsazioak irudikatzeko modu sinbolikoa (zorabioa espiralaren bidez …)

kolorea