Post on 26-Mar-2016
description
Ados Teatroa San Cristóbal, 4,6º-B 20012-Donostia. adosteatroa@adosteatroa.com 943278109
ADOS TEATROAKAurkezten du:
Lola ikusten baduzu, esan aberatsa dela.
IDAZLEA ETA ZUZENDARIA: GARBI LOSADA
AKTOREAK:LIERNI FRESNEDOKANDIDO URANGAAINHOA AIERBE
BERTSIOAK Euskara eta Gaztelania
IRAUPENA 90 minutu
ESTREINALDIA Donostiako Antzoki Zaharra 2008ko Urria. Egunak: 23,24,25,26
BIRA Bira egiteko aukera: 2008ko Azaroaren 1etik aurrera.
KONTRATAZIOA GAUPASA Produkzioak
Ados Teatroa San Cristóbal, 4,6º-B 20012-Donostia. adosteatroa@adosteatroa.com 943278109
SINOPSIA
Isabelek, gaueko irratsaio batetako esatariak, errealitatean jazotzen diren gertakari eta istorioak ikertu eta bere entzuleei kontatzen dizkie ondoren. Egun batean, desagertu egiten da inolako arrastorik utzi gabe. Inork ez daki non dagoen, ezta ihes egin edota norbaitek eraman duen ere. Bizirik ote dagoen ere ez daki inork.
Norbaitek, bere gauzen artean, egun batzuk lehenagoko egunkarian azaldutako iragarki bitxi baten egunkari-zatia topatuko duen arte: “Lola ikusten baduzu, esan aberatsa dela”.
Isabel, Lolaren arrastoaren atzetik abiatu ote da? Ezagutu egiten al du? Gehiegi dakielako desagertu ote da?
Ados Teatroa San Cristóbal, 4,6º-B 20012-Donostia. adosteatroa@adosteatroa.com 943278109
TRHILLERRA
Lola ikusten baduzu… trhiller moduan planteatzen da. Hainbat istorio
desberdin batzen dituen intrigazko istorio baten moduan.
Isabelen etxea, istorio guztiak beregain hartzen dituen unibertso amaigabea da.
Bizitako istorioak, amestutakoak edota irudikatutakoak. Bizirauteko istorioak.
Isabel duela hiru urte ez da bere etxetik artera. Agorafobia dauka. Baina
gaixotasunak, emakume tristea bilakatzetik urrun, bere talentua garatzera
behartu du. Bere bi talentuak: istorioak kontatu eta mundu desberdinak
sortzeko gaitasuna, eta baita, entzuteko gaitasuna ere.
Isabel irratiko esataria da. Bere gaixotasunak okerrera egin zuenetik, bere
etxean ezarritako estudiotik darama irratsaioa. Isabelek gauero bere entzuleek
kontatzen dizkioten istorioak entzun eta, besteen bizitza zatitxoekin, munduak
birsortzen ditu bere mundutik atera ere egin gabe. Bata bestearen bidez sortzen
den istorioz beteriko istorio bat ehunduaz, kutxa barruan dauden beste kutxak
bezala. Orenez kanpoko deien ehun bat. Beldur eta itxaropenezkoa. Bakardade
eta adiskidetasunezkoa.
Baina gau batean Isabel bere etxetik desagertu egiten da inolako arrastorik utzi
gabe. Non dago? Ihes egin du? Nola? Zergatik? Norbaitek eraman egin du?
Bizirik al dago?
Ados Teatroa San Cristóbal, 4,6º-B 20012-Donostia. adosteatroa@adosteatroa.com 943278109
DRAMATURGIA
Dramaturgia etengabe elkar nahastuko diren hiru plano narratiboetan mugituko
da. Kokaleku batetik beste batetara jauzi egingo dugu, orainalditik, hurrengo
momentura edota iraganeko momentu batetara.
Narrazioa orden kronologiarik gabe garatuko da. Istorioaren fokua bilatuaz beti
ere. Generoaren berezkoak diren iraungitze puntuek istorioa aurrera bultzatuko
dute, suspensea gori-gorian mantenduaz.
Isabelen desagerpena. Misterio bat.
Ikerketa, poliziaren irudiaren beharrik gabe, lagunen, bizilagunen eta lankideen
testigantzen bidez izango da.
Telefonoaren txirrinak joko du. Anak laguntza eske deituko du. Isabel, irratiko
esatari ezaguna, desagertu egin da. Ordu batzuk baino ez dira etxean ez
dagoela baina Anak badu nahikoa arrazoi urduri egoteko. Isabelek agorafobia
dauka. Ez da bere etxetik ateratzeko gai. Urteak dira ez dela etxeko atalasea
zeharkatzeko gai. Ezta eskailburura ateratzeko kapaz ere. Norbaitek
derrigorrean atera du etxetik. Norbaitek bahitu egin du. Edota zerbait
okerragoa… Une honetatik aurrera, lagunen eta bizilagunen testigantzekin,
ikerketa bati hasiera emango zaio Isabelen desagerpenaren inguruan.
Istorioak gauean. Mundu onirikoa.
Isabelek gauero bere irratsaioan kontatzen dituen istorioak. Berearekin bat
egiten duten benetako edota irudikaturiko istorioak.
Ados Teatroa San Cristóbal, 4,6º-B 20012-Donostia. adosteatroa@adosteatroa.com 943278109
Iraganerako bidaia.
Egunkarian argitaratzen den iragarki batek “Lola ikusten baduzu, esan aberatsa
dela”, hankaz gora jarriko du Isabelen bizitza, bere sekretuei aurre egitera
behartuaz.
ESPAZIO ESZENIKOA
Espazio airetikoa eta denbora gabekoa proposatzen da, eszenak ematen diren
konbentzio espazialari lagunduko diona. Tratamendu bera izango dute atrezzo
eta utilleriako elementu bakanek.
Eszenografiako hormak mugikorrak eta zeharrargitsuak izango dira, argiaren
tratamenduaren arabera moldatuko direnak, proiektatuko diren irudi finko eta
mugikorrentzat pantaila bezala ere baliagarri izanaz. Eszenografia aldakorra
izango da berehalako denbora-espazio aldaketak ahalbidetuko dituena,
narrazioaren erritmoa geldiaraziko luketen trantsizioen beharrik izan gabe.
Dramaturgiaren moduan, espazio-eszenikoa ere, hiru planotan mugituko da:
Errealitatetik kanpoko espazioa. Hau argiaren bidez definituko da soilik.
Bertan Isabelen desagerpenaren ikerketa garatuko da, lagunen eta
bizilagunen testigantzen bidez.
Gorpuzdun espazioa. Honek hainbat espazio definituko ditu: Isabelen
irratiko estudioa eta etxea, hotel batetako logela, hilerria…
Irudimenezkoa eta onirikoa den hirugarren planoa. Bertan Isabelek bere
entzuleei kontatzen dizkien istorio guztiak gertatuko dira.
Hiru plano hauek elkarren artean bat egin eta nahastu egingo dira istorioaren
beharren arabera. Pertsonaiak erraztasunez eta berehala pasako dira espazio
batetik bestera, ekintzari, generoak eskatzen duen erritmoa emanaz.
Ados Teatroa San Cristóbal, 4,6º-B 20012-Donostia. adosteatroa@adosteatroa.com 943278109
FITXA ARTISTIKO ETA TEKNIKOALola ikusten baduzu, esan aberatsa dela
Idazlea eta zuzendaria GARBI LOSADA
Aktoreak LIERNI FRESNEDOKANDIDO URANGAAINHOA AIERBE
Euskarazko bertsioa DORLETA URRETABIZKAIA
Eszenografia MARKOS TOMÁS
Argiztapena XABIER LOZANO
Audiobisualak ARIA EKOIZPEN AUDIOBISUALAK
Jantziak CRISTINA IBÁÑEZ Tailerra
Atrezzo LA GALLINA CIEGA
Eszenografiaren errealizazioa ESKENITEK
Soinua AZTARNA ESTUDIOA
Zerbitzu teknikoak LIMBO ESCENA S.L
Arduradun teknikoa RICHI ROMANOS
Erregidorea CELES GUTIERREZ
Zuzendari laguntzailea DORLETA URRETABIZKAIA
Ekoizpen zuzendaritza NAGORE PLAZAOLAKOLDO LOSADA
Ekoizpen burua JOSE ANTONIO VITORIA
Marketing SANTIAGO SUEIRAS
Banaketa GAUPASA Produkzioak
Ados Teatroa San Cristóbal, 4,6º-B 20012-Donostia. adosteatroa@adosteatroa.com 943278109