Post on 27-Aug-2020
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
GUIILAUME FAUVEAU
Migratzaileei atseden hartzeko aukera eskaintzen die Baionako Pausa egiturak, zeina gizarte zibilaketa tokiko instituzioek elkarlanean bultzatua baita b5.000 migratzailetik gora pasatu dira bertatik b 4-5
Baiona,migratzaileenpausaleku
Euskara Eskola publikoanarriskuan ikusten dute
murgiltze ereduaren garapena
3G7koen gailurra G7 Ezplataformakoak negoziatzen
ari dira non egin kontragailurra
2Ostirala
2019ko apirilaren 26aX. urtea396. zenbakia
www.iparraldekohitza.eusieh@hitza.eus
Ekhi Erremundegi Beloki Baiona
Ez hurbilegi, ez urru-negi, ez du lan errazaPirinio Atlantikoeta-ko prefetak G7koengailurraren kontra-
koei zer leku eman erabakitzeko.Joan den astean Baionako supre-fekturan egin zuten bilkuran,kontra gailurra Hendaian (Lapur-di) egiteari buruz ados jarri ziren,baina Kotte Ezenarro PSko auza-pezak kontrako iritzia agertu dujadaneko. G7 Ez plataformakoekabisatua dute, baimenarekin alabaimenik gabe, mobilizazioakegin eginen dituztela. AurtengoMaiatzaren 1eko mobilizazioaG7koen gailurraren kontrako di-namikan kokatuko dute, eta hel-du den uztailaren 13rako ere ma-nifestazioa antolatuko dutela ira-garria dute. G7 Ez plataformakoek hiru bil-
kura izan dituzte FrantziakoGobernuaren ordezkariekin.«Herve Jonathan suprefetarekinbildu ginen bi aldiz, eta azken bil-kura suprefetarekin eta Eric Spitz
prefetarekin egin genuen, Baio-nan. Kontragailurra egin ahalizateko lekuen proposamenakekarri genituen bi aldeek», azal-du du Hartzea Lopez G7 Ez plata-formako kideak. Akize (Landak),Donibane Garazi... berehala baz-tertu zituzten plataformako kide-ek. «Ez dugu onartuko gailur ofi-zialetik urrunegi ala bakartuakizatea». Hendaian egiteko proposame-
narekin jarri ziren ados, bainaherriko auzapezaren ahotsa daorduan altxatu dena. «Neguan,17.000 herritar gara, baina, udan,50.000 ere izaten gara hondartzaeremuan bakarrik. Ez da posible,salbu jendea eta komertzioakarriskuan jartzen baditugu. Ezdakit nola har ditzakegun 7.000-8.000 pertsona», deitoratu duEzenarrok. Kanpotik etorrikodiren taldeez, berriz, bere arran-gura azaleratu du. «Nik tokikoakezagutzen ditut, Bizi, LAB... Bizikiongi lan egiten dutenak. Bainakanpoko taldeen kasuan nik ezdakit nor zertaz arduratzen den.Eta ez dakidanean, ez ditut eraba-
kiak nolanahika hartzen. Orain-goz, biziki dudakor nago». Plataformako kideen arabera,
kontragailurra G7koen gailurra-
ren ondorio bat besterik ez da,eta, beraz, prefetari dagokio kon-trakoentzat lekua aurkitzea.«Haren esku Ezenarro konben-tzitzea, eta, bestela, beste zerbaitproposatu beharko digu». Hartzea Lopezen iritziz, Ezena-
rroren erantzunak erakusten dudenak «deseroso» direla gailu-rraren antolaketarekin. «Garaizdira dena bertan behera uzteko.Mantentzen badute, kontragailu-rra izanen da, modu batera edobestera». Frantziako komunika-bide zenbaitetan, Poliziako etaJendarmeriako buru batzuenadierazpenak zabaldu dituzte az-ken asteetan, G7koen gailurrauda betean eta eremu horretanantolatzearen kontra mintzatuz.«Gailurra ez du inork nahi. De-nek erraten dute ez dela ideiaona», gaineratu du Lopezek.Euskal Herritik kanpora ere
kezka sortu du G7koen gailurrak.Seignosse herriko auzapezak(Landak) deitoratu du turismoarikalte handia eginen diola agorrilbukaeran. Hain zuzen ere, herri-ko hotelik gehienak beteak iza-
nen dira, baina ez bakantzetaraetorritako turistez, Miarritzekogailurra zaintzera etorritako se-gurtasun indarrez baizik. Hote-lentzat urte ona izanen dela ustebadu ere, gainerako sektoreeknormalean dituzten irabazienlaurdena gal lezaketela uste du.Ororen buru, Seignosse herriahelmuga turistiko gisa kaltetuaizanen dela uste du. «Hona etor-tzeko ohitura dutenak aurtenbeste leku batera joanen dira; ho-rrek erran nahi du beharbada ezdirela ondoko aldi batean itzuli-ko». Azken asteetan, G7koen gailu-
rraren kontra mobilizatzekodeialdiak zabaltzen ari dira Euro-pako sare anitzetan. Berriki, JakaHorien asanbladen asanbladaagorril bukaeran Euskal Herriraetortzea aipatzen hasi da, ATTACelkarteak ere bere udako uniber-tsitatea kontragailurrarekin batunahiko luke, eta Notre Dame desLandeseko (Bretainia) Ambaza-dak antolatzen duen aste interga-laktikoa ere Euskal Herrian egi-nen dute aurten, agorrilaren 19tik26ra. G7 Ez plataformari dagokio-nez, manifestaziora deitu duteuztailaren 13rako.
Gazteen saretzeaOtsailean abiatu zuten Oldartugazte dinamika, eremu anitzeta-ko Ipar Euskal Herriko gazteakG7ren kontra mobilizatzeko hel-buruarekin. «G7koen gailurrariaurre egiteko tresna bat nahi ge-nuen, inolako etiketarik gabe etaahalik eta gazte gehiena biltze-ko», azaldu du dinamikan partehartzen du Unai Arkauzek. Gaz-teen prestakuntza eta ekintzabultzatu nahi dituzte, hilabeteanekinaldi bat antolatuta. Orainarte, internazionalismoari bu-ruzko hitzaldiak eta FrantziakoPoliziaren «errepresio estrate-giez» aritu izan dira Oldartun,besteak beste. Aurtengo Maiatzaren 1eko mo-
bilizazioa G7koen gailurrarenkontrako dinamikan hitzordugarrantzitsua izan zitekeela pen-tsaturik, gazteak saretzeko for-mula baten bila hasi ziren. Or-duan iritsi zen LABen proposa-mena: sindikatu eta eragileenartean mobilizazio bateratua egi-tea. CGT eta LAB sindikatuekinbatera, Bizi, talde feministak etagazte blokea izanen dira. Hor, Ol-dartu, Aitzina, Klimaren aldekogazteak, eta inoiz egitura bateaninplikatu ez diren gazte andanaelkartuko dituzte. «Elkarlan horiG7koen gailurrera arte atxikinahiko genuke, eta espero dugugazte eremu gehiago ere ukitzerairitsiko garela».
G7koenaren aitzinean, kontragailurra non egin negoziatzen ari dira G7 Ez plataformaeta Frantziako estatuko zerbitzuak. Mobilizaziorako deialdiak emendatzen ari dira.
Baimenarekin ala baimenik gabe
G7koen gailurraren kontrako elkarretaratzea, Miarritzeko Hotel du Palais aitzinean, joan den abenduan. ISABELLE MIQUELESTORENA
Ez da posible, salbujendea eta komertzioakarriskuan jartzenbaditugu. Oraingoz,biziki dudakor nago»Kotte EzenarroHendaiako auzapeza
«Garaiz dira dena bertan behera uzteko.Baina, kontra gailurraizanen da, modu bateraedo bestera»Hartzea LopezG7 Ez plataforma
«Elkarlan hori gailurreraarte atxiki nahikogenuke, eta esperodugu gazte eremugehiago ere ukitzea»Unai ArkauzOldartu gazte dinamikako kidea
‘‘
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aGaiak
Joanes Etxebarria Maule
Ainhoa, Irisarri etaAngeluko eskolapublikoetan eus-karazko murgil-tze eredua plan-
tan ezarri nahiak trabak ditu pa-rean. Apirilaren 5ean, JacquelineGourault Frantziako LurraldeenKohesioaren eta Lurralde Kolek-tibitateen ministroak Senatuaneskola publikoetako murgiltzeereduaren kontrako adierazpe-nak egin eta biharamunean, Eus-kal Konfederazioak honela labur-bildu zuen Frantziako Gobernua-ren jarrera: «Eskola publikoetanmurgiltze eredua gelditu nahi dueta murgiltze eredu osoa eskain-tzen duten ikastolak ito nahiditu».«Gure kezka joan den urrian
sortu zen, ikuskariak aipatu zue-larik eskola publikoan murgiltzesistema gelditua izanen zela»,oroitarazi du Beñat Arrabit Eus-kararen Erakunde Publikoko(EEP) presidenteak. Urte bukae-ran, hautetsien delegazio bat Pa-risera joan zen ministerioko tek-nikari batekin euskararen irakas-kuntza aipatzera, eta berriz
harritu ziren, «murgiltze ereduakonstituzioaren kontrakoa» zelaentzun zutelarik, Arrabitek dio-naz. Apirilaren 4an, Gouraultek
gisa bereko argumentuak emanzituen, Alsazia aipagai zuela:«Ezin zaie [murgiltze irakaskun-tza] arrazoiz gurasoei inposatu;hargatik, Kontseilu Konstituzio-nalak jujatu du eskola publikoanmurgiltze eredua Konstituzioa-ren kontrakoa dela».
Ezjakintasunetik abiatuzBiga Bai eskola elebidunetako gu-rasoen elkarteko ordezkari MarieAndree Oureten erranetan, ezja-kintasuna da erran horien abia-puntua: «Erakusten du ez dueladosierra ontsa ezagutzen; hori ezda egia. Ez da sekula inposatzenez elebiduna, ez murgiltze ere-dua: beti familien hautua da».Gehitu du, gainera, «kezkaga-rria» zaiola erabakiak hartzea«zuzenak ez diren» informazioe-tan oinarrituz.Arrabiten ustez, argumentuak
zentzurik ez du: «Bistan da egitenditugun gauza guztiak legearenbabesean egiten ditugula. Konsti-tuzioak gauza bat erraten du, bai-
na erraten du ere hizkuntza gu-txituak (euskara, bretoia, katala-na, okzitaniera...) Frantziaren on-darearen parte direla eta begiratubehar direla. Ez dakit zozokeriabat den, baina ezjakintasunakerranarazten ditu halako gauzak.Espero dut ezjakintasuna baizikez izatea». EEPk Gourault ministroari gu-
tun ireki batekin ihardetsi zion,Edouard Philippe Frantziako Le-hen ministroari eta Jean-MichelBlanquer Hezkuntza Nazionale-ko ministroari ere zuzenduz:«Hezkuntza Ministerioari etahunkiak diren beste ministerioeidei bat helarazi nahi diegu, ira-kaskuntza publiko eta katolikokomurgiltze ereduko sailen garape-na euskarazko eta euskararenirakaskuntzaren garapen politi-kan behin betiko integra deza-ten». Arrabit EEPko presidenteak,
Benedicte Luberriaga PirinioAtlantikoetako Departamendu-ko lehendakariaren ordezkoaketa Mathieu Berge Akitania Berri-ko lehendakariaren ordezkoakizenpetu zuten gutuna. «Beha-rrezkoa» zen, Marie Andree Ou-reten ustez. Azpimarratu du EE-
Pren gutun hori hiru instituzioe-tako ordezkariek sinatu dutela.«Beharrezkoak dira hemengohautetsien laguntza eta sostenguhoriek, eta pentsatzen dugu be-har direla harrotu eragile guztiak:bai guraso eta gizarte zibila oro-
korrean eta bai, lehentasunez,hautetsi guztiak».
Etxegarairen gutunaEEPren joan den asteko gutunirekiaz gainera, Ipar Euskal He-rriko Hitza-k jakin duenez, JeanRene Etxegarai Euskal Elkargokopresidenteak ere gutun bat pres-tatu du Jean Michel BlanquerHezkuntza Nazionaleko minis-troari igortzeko. «Damurik»ikusten du, dionaz, «Estatuak in-flexio puntu bat» euskarazko ira-kaspenean. EEPk egin zuen bezala, Euskal
Elkargoko buruak oroitarazi dioministroari murgiltze eredua ezdela «inposaketa» bat. Irisarri,Ainhoa eta Angeluko eskaereiuko eginez eta «haurdanik mur-giltze esperimentazioen garapenageldituz, sail publikoaren irakas-kuntza elebidunaren sistemaosoa zalantzan ezartzeko arris-kua» ikusten du. Ministroariohartarazi dio 17 eskoletan plan-tan ezarri direla esperimentaziohoriek; garapena gelditzearekin«ikasle horiek beste ikasketa sai-letara joateko» arriskua badelagehitu du, eta elkarte munduko-ak eta konfesionalak aipatu. Murgiltze ereduak eskoletako
gurasoen oniritzia duela ilustra-tzeko, bi datu zehaztu ditu Etxe-garaik: eredu berriarekin esperi-mentatzeko Irisarriko gurasoen%84ren onespena eta Ainhoakogurasoen %95. Marie Andree Ou-retek ere baieztatu du geroz etaguraso gehiago dira sistema ho-rren zale: «Inportantea da siste-ma zabaltzea; gurasoek ere ikus-ten dute hori, geroz eta eskolagehiagotan galdetzen baitute sis-tema bera hedatzea. Aitzinamen-du gaitza da sistema elebidunahobetzeko, orokorrean».EEPren eta Euskal Elkargoko
buruaren ihardokipenak baikor-tzat jo dituzte elkarrizketatu era-gileek. Euskal KonfederaziokoSebastien Casteten ustez, «gaiamaila politikoan kokatzen da, etaJean Rene Etxegaraik ordezkari-tza bat muntatu eta Parisen hi-tzordu bat hartu beharko luke;baina ez ministerioan, gorago». Ouretek, testuinguru zabala-
goan kokatuz, ez du ulertzengobernuaren azken hilabeteeta-ko jarrera: «Ez dugu ulertzennolaz Euskal Herrian ez direnuzten plantan ezartzen heldu densartzerako galdeginak diren hiruesperimentazio berri horiek (Ain-hoan, Irisarrin eta Angelun) etanolaz denbora berean onartzenduten eta dei bat ere egiten denKorsikan heldu den sartzeanmurgiltze klase batzuen irekitze-ko».
EEPren ondotik, Jean Rene Etxegaraik gutun bat igortzekoa du Jean Michel Blanquerministroari, eskola publikoan murgiltze ereduaren garapena ez oztopatzea eskatzeko.
Murgiltze eredua garatu nahiz
Joan den martxoaren 20an Irisarriko eskolan murgiltze ereduaren alde egin zuten mobilizazioa. GUIILAUME FAUVEAU
Kezka urrian sortu zen,ikuskariak aipatuzuelarik eskolapublikoan murgiltzesistema geldituko zela»Beñat ArrabitEEPko presidentea
«Inportantea da sistemazabaltzea; gurasoek ereikusten dute hori, gerozeta eskola gehiagotangaldetzen baitute»Marie Andree OuretBiga Bai guraso elkarteko bozeramailea
«Ordezkaritza muntatueta Parisen hitzordu bathartu beharko lukeEtxegaraik; baina ezministerioan, gorago»Sebastien CastetEuskal Konfederazioko langilea
‘‘
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26a Gaiak
Oihana Teyseyre KoskaratBaiona
Azarotik, bost
mila pertso-
natik gora
aterpetu dira
Baionako ha-
rrera lokalean.
Sei hilabete iragan dira, Lesseps
kaian, Pausa egitura ireki zenetik.
Afrikatik hasi, Mediterraneoa ze-
harkatu eta Espainia utzirik, Eus-
kal Herritik pasatzen dira etorki-
nak Italiako mugak hetsi zirene-
tik. Baiona, beraz, migrazio
bideko hiri bilakatu da, eta han-
dik pasatzen diren etorkinen ko-
puruak gora egin du 2018an.
Joan den udan, Baionako Eus-
kaldunen Plazako autobus gelto-
kian hasi ziren herritar batzuk
etorkinei janaria, jantziak edota
mugikor kargagailuak banatzen.
Irailean, Diakite kolektiboa sortu
zuten, laguntza minimoa eskain-
tzeko betebeharrarekin. Urri bu-
kaeran, tokiko instituzio eta el-
karte berezituen laguntzari esker,
egitura berri bat abiatu zen: Pau-
sa. Lehen lokala, CCAS, Ekintza
Sozialerako Herriko Zentro ohian
izan zen, baina segurtasun arazo-
engatik, batetik, eta txiki geldi-
tzen zelako, bestetik, tokialdatu
ziren azaro erdialdera. Azken sei
hilabeteetan, utzia izan den ka-
serna militar batean daude, Les-
seps kaian beti, eta autobus gelto-
kia ere hara mugitua izan da. Ira-
gate zentroa da Pausa, eta hiru
egun pasa ditzakete etorkinek
Frantzia eta Europako hiri nagu-
sietarako bidaia segitu aitzin.
Proiektu atipikoaHiru eragileren besapean munta-
tu da proiektua. Egitura segurta-
sun neurrietara egokitzeko, Eus-
kal Hirigune Elkargoak ekarri du
finantzamendua; horrez gain,
hilabetero, 71.000 euroko kostua
du Pausak. Baionako Herriko
Etxeak, laguntza eta adimena
eskatu dizkio Atherbea elkartea-
ri, arlo sozialean aritzeko ohitura
baduelako —gauero, hirurehun
pertsona babesten ditu dauzkan
hamabi egituretan—. Diakite
kolektiboak, seiehun laguntzai-
lez osaturiko sarea ehuntzea lortu
du, Euskaldunen Plazan hogei
bat lagun biltzen zirelarik. «Has-
tapenetik, partaidetza aniztuna
da: batetik, Diakite kolektiboak
laguntzaileen kudeaketa erama-
ten du, Euskal Elkargoak medio-
ak eman ditu, eta guk profesio-
naltasuna ekartzen dugu;
atipikoa da, baina aberasgarria
da, guztiz» dio, Pantxika Ibarbu-
ru Atherbeako ordezko zuzenda-
riak. Horrelako funtzionamen-
dua duen egitura ezohikoa da,
parekorik ezagutzen ez zaiona,
eta antolaketa berezi bat eskatzen
du.
Nabarmentzekoa da Atherbeak
zazpi lanpostu ireki dituela, koor-
dinatzaile bat eta sei langile, gu-
nean gau eta egun presentzia bat
segurtatzeko. Antolaketa mailan,
bost polo nagusi dira Pausan: ha-
rrera, osasuna, garraioa, sukaldea
eta jantziak. Laguntzaileek kude-
atzen dituzte, osoki.
Bost mila etorkinetik goraEgunero, ehun eta berrehun per-
tsona artean aterpetzen ditu gu-
neak. Han egoteko hiru eguneko
epe muga finkatu badute ere, bi-
daia segitzeko ahalik ez dutenek
epea luzatzeko aukera dute. Hala
ere, batez beste, bi eta lau egun bi-
tarte egoten dira zentroan. Pan-
txika Ibarbururen ustez, eskaera
bati erantzun dioten seinalea da.
«Jendearen %90ek bere bidea se-
gitzen dute, eta Baionan pausa-
tzeko behar duten tokia atzeman
dute», haren hitzetan. Azken da-
tuen arabera —otsail bukaera—,
bost milatik gora etorkin pasa
dira Pausatik, eta horietako ha-
marrena adingabea da. Epe luze-
agorako Baionan egon nahi dute-
nek, berriz, luzaroko harrera se-
gurtatzen duen Etorkinekin
elkartera jotzen dute.
Pausan eskuratzen dituzten
premiazko beharrez gain, Cima-
de elkartearekin ere ari dira
elkarlanean, aholku juridikoak
jasotzeko. Elkarte hori, Frantzia-
ko Estatu osoan errefuxiatu eta
etorkinekin lanean ari da, urrats
administratiboetan sustengua
emanez. Adibidez, adingabeak
departamenduko prozeduretan
laguntzen dituzte, eta laguntza
tekniko bat eskaintzen epe luzea-
go batez. 18 urtetik beherako
neska mutilek, dokumentaziorik
ez dutenez, hainbat azterketa
pasa behar izaten dituzte, adin-
gabeak direla frogatzeko depar-
tamenduaren aitzinean. Adinga-
beak direla frogatzen delarik,
Frantziako Estatuak beregain
hartzeko betebeharra du bakar-
tasun egoeran direlarik. Baina
garai hauetan, adingabeek uka-
pen anitz jasotzen dituztela deito-
ratzen du Maite Etxeberrik, Dia-
kite kolektiboko lehendakariak.
Frantziako Estatuaren migra-
zio politika zuzenki bizitzen dute
Pausan. Jean Rene Etxegarai Eus-
kal Elkargoko lehendakariak, in-
bestimendu ekonomiko bat gal-
degin die departamenduari eta
Estatuari. Urtarrilean, ezezko
erantzuna jaso zuen. Herve Jo-
nathan Baionako suprefetak
«pasatzaileen aurkako borroka-
rekin koherentea» izan behar
zuela adierazi zuen. Era berean,
apiril hasieran, Christophe Casta-
ner Barne ministroak deklaratu
Pausa egiturak urrian ireki zituen ateak. Han, etorkineiegiten zaie harrera. Baiona, migrazio bideko hiri bilakatu da,eta, horri aurre egiteko, gizarte zibila eta tokiko instituzioakelkarlanean aritu dira ezohiko proiektu horretan. Seihilabete pasatu diren honetan, Atherbea eta Diakitekolangile eta laguntzaileek bilan bat egin dute.
Pausak erantzundio behar bati
«Jendearen %90ek berebidea segitzen dute, etaBaionan pausatzekotokia atzeman dute»Pantxika IbarburuAtherbeako buruordea
«Ohitura badugu EuskalHerrian estatuengandikdeus ere ez itxoiteko etakolektiboki aritzeko»Xan BidegainDiakiteko kidea
«Bilanaren egitekoordua ez da iritsi, gureproiektua hasi bakarrikez delako»Maite EtxeberriDiakiteko lehendakaria
4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aAstekoa
Pausan, gela berean
egiten dute lo etorkin
guztiek, gizonak eta
emazteak bereizirik.
GUILLAUME FAUVEAU
zuen «gobernuz kanpoko era-
kundeak, jende pasatzaileen kon-
plizeak» zirela.
Maite Etxeberrik oroitarazi
duenez, «ez da diru trukerik egi-
ten, Herrou jurisprudentziaren
baitan kokatzen da Pausa, eta, be-
raz, legezkotasun osoz ari gara».
Herrou jurisprudentzia, «anaita-
sun printzipioan» oinarritua da.
Diru trukerik eta muga pasatze-
rik ez den bitartean, etorkinei ha-
rrera eskaintzea legeztatzen du.
Pausa martxan jarriz, Euskal
Elkargoa eta Baionako Herriko
Etxea, estatuak jarri hertsaduren
gainetik pasatu dira, tokian toki-
ko proiektu bat muntatuz. Eus-
kaldunen Plazan etorkinak bil-
tzen hasi zirelarik, eta negua hur-
biltzen ari zela eta, hiru astez har-
tu zuten lokal bat irekitzeko era-
bakia. Diakite kolektiboak insti-
tuzioen konpromisoa eskertzen
badu ere, batzuetan «erritmo ez-
berdinak» dituztela ohartarazi
du Etxeberrik. Premiazko egoera
batzuetan, adibidez, «erabakiak
hartzeko denboran, desorekak
gerta daitezke».
Hala ere, Euskal Herriaren el-
kartasunerako mobilizazio gaita-
suna azpimarratu du Xan Bide-
gain Diakite kolektiboko kideak :
«Ohitura badugu Euskal Herrian
estatuengandik deus ere ez itxoi-
teko, eta horren aurrean kolekti-
boki antolatu eta aritzeko». Gi-
zarte zibilaren mobilizazioa «se-
gitu dute» Baionako Herriko
Etxeak eta Elkargoak. Jende oso
ezberdina bildu da Pausan. Bide-
gaini deigarrien egiten zaiona la-
guntzaileen aniztasuna da: «Gi-
zarte oso bat itxuratzen da Pau-
san. Betiko militanteak badira,
baina jende berria ere sartu da.
Estatuaren pasibotasuna ikusten
dute laguntzaileek, eta ohartzen
dira estatuak egiten ez duelako
egin behar dutela».
Etxeberriren hitzetan, «bila-
naren egiteko ordua ez da iritsi,
gure proiektua hasi bakarrik ez
delako». Sei hilabetez, bost mila
pertsonatik gora igaro dira iraga-
te zentrotik. Estatuaren geldita-
sunaren aitzinean, gizarte zibila
eta tokiko instituzioak elkarlane-
an aritu dira egoera larri bati
zuzenki erantzuteko. Elkarlan
horrek ingurumen ezberdineta-
ko jendea bildu du, eta, hiru era-
gileen arteko osagarritasunari
esker, etorkinek Pausan egiten
ahal dute beraien bidean geldialdi
bat. «Pausak behar bati erantzu-
ten segitu behar du», Ibarburu-
ren ustez.
Ondoko asteetan, bilan bat egi-
nen dute hiru eragileekin segida-
rako plan bat erabakitzeko. Eus-
kal Elkargoko lehendakari Etxe-
garaik, «laguntza humanitarioa
segitzeko borondatea markatzen
du», Ibarburuk dioenez, baina
gure eskariari segidarik ez dio
eman. Geroari begira, ez da se-
gurtasunik, beraz; baina Etxebe-
rri, Bidegain eta Ibarburuk, Pausa
gunearen ezinbestekotasuna az-
pimarratu dute. Oraingoz, Ather-
beako zazpi langileek maiatz er-
ditsura arteko kontratua dute.
Diakite elkartean laguntzaile
berriak xerkatzen dituzte. Ater-
petu etorkin kopuruak ez du be-
hera egiten, eta, funtzioname-
duak aitzina egin ahal izateko, la-
guntzaileen beharra dute.
Bestalde, behar materialak badi-
tuzte, astero zerrenda eguneratu
bat publikatzen dute laguntzaile
sareak eraman Collectif Diakite
Facebook orrialdean.
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2019ko apirilaren 26a AstekoaEgunerokoarenantolaketa,poloka
REgunerokoan, Pausa,
sei polotan antolatua
da. Harrerarenak, lehen
kontaktua egiten du etorki-
nen beharrak zein diren
ikusteko eta zentroko fun-
tzionamendu eta arauak
azaltzeko. Sukaldaritza po-
loak, janaria eta apairuak
kudeatzen ditu, han dagoen
pertsona kopuruaren ara-
bera. Eguerdiko bazkariak,
Elkargoak ekartzen ditu.
Gosaria eta bazkaria, berriz,
laguntzaileek prestaturiko
janariarekin kudeatzen
dute bakarrik. Garraioaren
poloak, autobus txartelak
erosteko Internet konexioa
eskura ematen du. Ez da
diru trukerik egiten: etorki-
nek erosi behar dituzte txar-
telak. Horrez gain, autobu-
seko ateraino laguntzen di-
tuzte, gidariekin istiluak
gerta baitaitezke. Bai baitira
gidariak dokumentazioa
galdetzen dutenak, nahiz
horretarako eskubiderik ez
izan. Osasun poloa, Baiona-
ko Ospitalearekin harrema-
netan da. Ofizioko erizain
eta medikuek kudeatzen
dute beren denbora librean.
Azkenik, jantziak biltzen
eta banatzen dituen gunea
ere bada. Espainian Gurutze
Gorriak emandako jantziak
aldatzen dizkiete, ondorio-
ak izan ditzaketelako beste-
la Frantziako hirietara iriste-
an.
Pausako polo guztiak la-
guntzaileek kudeatzen di-
tuzte osoki eta Atherbea el-
karteko langileek koordina-
zioa segurtatzen dute.
Poloetako arduradunak as-
tero segipen batzordean
biltzen dira eragile ezberdi-
nekin koordinazioa segur-
tatzeko, eta erabakiak el-
karlanean hartzeko.
Giza eskubideak
Duela 70 urte, 1948koabenduaren 10ean,Parisko Chaillot jau-regian, ONU erakun-
deko Estatuen gehiengo zabalezbozkatua izan zen La DéclarationUniverselle des Droits de l’Hom-
medelakoa, orai emazteen erres-petuz erran giniro des Droits Hu-mains, hots Giza Eskubideen Al-darri Orokorra.Zehaztu behar da munduko
Estatu subiranoak 58 baizik ez zirela ordu hartan, gaurko kasikberrehunetarik urrun: 48 agertuziren alde, bi aurka, batetik HegoAfrika, jende zuriak ez zirenenberdintasunik ez baitzuten nahi,bestetik Saudi Arabia, emakume-en batasunik ezin onartuz. Bestezortzi Estatuk zuri bozkatu zuten:Sobiet Batasuneko hirurek etahaien askaziak ziren DemokraziaPopular delakoek; Aldarria indi-bualistegia zitzaien eta liberale-gia: norbanakoaren askatasunadenen gainetik jarriz eskubidekolektibo eta ekonomikoak ez zi-tuen aski kontuan hartzen haienaburuz.Aldarriaren idazle nagusia Re-
né Cassin Baionako semea dugu(1887-1976), zeinen zirriborroaEstatu gutiz gehienek onartu zu-ten aldaketa txiki zenbaitekin.Aholkulari eta mugatzaile zuen
Eleanor Roosevelt anderea, Esta-tu Batuetako lehendakari zena-ren alarguna. Horrek diploma-ziaren beharra adierazten zion,proposamen ausartegiak bazter-tuz: idazkia Estatuei saldu beharzuten, beraz ezin zituzten gehiegi
behartu. Gainera gure baionarhandiak eskubideen parean egin-bideak ere jarri nahi zituen, bainahoriek ere kenarazi zizkion dela-ko andere puxant eta zuhurrak.Beraz ohore Cassin jaunari. Fran-tziak ospatu zuen Pantheoneansartüz 1987an, sortzeko mende-buruan, eta Sohüta / Sorhoetaherriak 2013an René Cassin traje-riaren arartez.Baina oroz gainetik aipatu be-
har dena Aldarria da, betetzetikurrun baitago erresuma gehiene-tan: aitzitik atzeraka ikus dezake-gu heren munduko leku franko-tan, baita Europako Estatu ba-tzuetan ere. Ez ditut izendatuko,denen gogoan baitaude. Gainerabazterretan entzuten da, gero etagehiago, mundu xuriko balioduela, haatik ez hori, beltzaraneta beltzendako.Astakeria ederra, ez baldin ba-
da zerrikeria! Eskubide politiko-ak asko aipatzen dira, eta beha-rrik. Baina betetzeko zailenak ezote dira eskubide ekonomikoak?Hori bera froga lezake zubererazkasabet holliakdeitzen ditugunfrantziar eta waloniar horien oldekexatiak.Segurki frantsesak plainizale
handiak dira, munduko handie-nak, iduri bailuke denetarik ma-lurusenak direla. Eta biribilgune-etan dauden guziak ez dira po-break. Behin bat entzun dut ku-rrinkaz, bere emazteak, erizainaskea, hiru mila euro baizik ezduela garbi ateratzen hilean; gi-zon horrek ere lana badu, seguruez Smic delakoan, bestela erra-
nen zuen. Ofiziale / artisau etaenpresari txiki andana bat eremintzo da hor. Eskuin muturrakeskua sartzen du tartean, suraufatuz, gaztain erreak ateranahiz. Baina badakit zinez beha-rretan daudenak ere badirelaugari edonon, bereziki biribilgu-netarik urrun: horiei behar beza-la erantzuteak lanak emanen diz-kio Macronen aginteari, eta ezgutiago horren tokia har lezakee-nari.Orokorki kezkagarri zait Fran-
tzian ere gorantz doan eskuinmuturraren eragina, erregimendiktatorialen aldeko irrika eta ti-rria hedatuz populuan. Badakiguzer beherapena gertatzen ari denmundu zabaleko demokrazietan,bereziki Estatu Batuetan eta Bra-silen, Errusian eta Turkian, hur-bilago Polonian eta Hungarian,giza eskubideak murriztuz politi-kan, informazioan, justizian etakulturan, mirari ekonomiko ge-zurtiak hitzemanez.Demokraturahorien biktima
handienak dira naski ekologiaeta migratzaileak, biak nahi alaez elkarri lotuak, ezen klimarenberotzeak desertua hedatzen duAfrikan eta Ekialdean, biztanle-ak trumilka haizatuz Europa-rantz. Harri batez bi txori, mehatxupean daude bi gizaeskubide premiatsuenak: haien-tzat eguneroko janaria, gureondokoentzat, hiri handietanbereziki, hatsaren hartzekoeskubidea. Kasabet holli askori,ni beldur, bost axola! Batzueibarkatu behar zaie, baita lagun-du, hilabete burura ezin helduzari baitira; baina beste batzuekboterea dute gogoan, eta boterebortitza!Kontuz eta kasu…
Ipar Euskal Herriko Hitzak
irakurleen eskutitzak plazara-
tzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-
raktere baino gehiago izan be-
har, tarteak barne, eta Ipar
Euskal Herriko Hitzak mozte-
ko eskubidea du. Helbide ho-
netara bidali behar dira, izen-
abizenak eta herria adierazita:
Lisses karrika, 3, 64100 Baio-
na. Eskutitzak Internet bidez
bidaltzeko: ieh@hitza.eus.
%
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aIritzia
IRITZIAJean-Louis Davant
Segurki frantsesakplainizale handiakdira, mundukohandienak, iduribailuke denetarikmalurusenak direla.Eta biribilguneetandauden guziak ez dira pobreak
Geant Casinokolangileek grebaeginen dute gaur
ANGELU bGeant Casino super-merkatuko langileek lanuzteaeginen dute gaur 09:30etik11:30era, haien saltegia Leclerckateari saltzeak izanen dituenondorioak salatzeko. Jabe alda-keta ekainaren 1erako aurreiku-sia bada ere, zuzendaritzak ez dieeman inolako informaziorik lan-gileei, eta CGT sindikatuak salatudu egoerak sortzen duen ondoezagero eta nabariagoa dela langile-en artean. CFDT eta FO sindika-tuek ere bat egin dute gaurkomobilizaziora deitzeko.
«Euskal Elkargoasortzea urrats bat da;ez gaitu asetzen, ez baitu bermatzenherriaren etahizkuntzareniraupena»Anita LopepeEH Baiko bozeramailea
MUSIKA
BAIGORRINafarroaren Eguna:
Izaki Gardenak, Eskean Kristo,
Kiki Bordatxo, Holako Deluxe
eta Diabolo Kiwi.
b Igandean, egun osoan, plazan.
BAIONABilliz, Rodeo
eta Black Stream.
bGaur, 21:00etan, Le Magneton.
BAIONABaionan Kantuz: 22 urte.
bBihar, 11:00etan Jacques Portes
plazan, 11:30ean merkatuan, eta
12:10ean Euskal Museoan.
BARDOZE Izarren hautsa ikuskizu-
na, Maialen Alfaro eta Philippe Al-
bor musikariekin, Xarnegu
Eguna festibalaren egitarauan.
bAsteazkenean, 18:00etan,
zineman.
KANBO Itsasoa abesbatza.
bGaur, 21:00etan, elizan.
SENPERE Izarren hautsa ikuskizu-
na, Maialen Alfaro eta Philippe
Albor musikariekin.
b Igandean, 17:00etan, Larrekon.
ANTZERKIA
BAIONAGiltzadun etxea, Tanttaka
teatroak antzezturik.
bGaur, 21:00etan, elizan.
IZTURITZEAxut konpainiaren
Zazpi senidekoantzezlana.
bAsteartea, 20:30ean, herriko gelan.
DANTZA
HAZPARNEKorrontzidantza
ikuskizuna, Elgar Oinka taldeak
dantzaturik. Lehen partean, talde-
ko haurren musika emanaldia.
bBihar, 19:30ean, Mendealan.
HAZPARNEDantza gaualdia.
Arberoa txaranga, Zarena Zarela-
ko taldearen Hariz Hari ikuskizuna
eta Patxi eta Konpainia.
bAsteartean, 19:30ean,
Mendealan.
HITZALDIAK
ARROSA Jacques Louvigne:
Arrantza Pirinio Atlantikoetan,
frantsesezko hitzaldia.
bBihar, 18:00etan, Bilgunean.
BESKOITZEBenoit Etxeberri:
Euskaldunen migrazioa munduan.
bBihar, 20:30ean, Bixintxo gelan.
SARAClaude Labat:
Begirada berri bat sorginkeria
auziez.
bBihar, 20:00etan, Harpeetan.
Irudia b Baigorri
Nafarroaren Eguna eta musikaldiaUdaberriko besta handien zerrendan, Baigorrikoaren aldi izanen da etzi. Bihar musikaldia izanen da, forma be-
reziarekin, film mutu bati soinua zuzenean gehituko baitio Xare Laborategia orkestrak (ikus agendan). Igande-
an, berriz, Baigorriko plaza hartuko dute ohiko dantzari, txaranga eta gaiteroek, besteak beste. Izaki Gardenak,
Eskean Kristo, Kiki Bordatxo, Holako Deluxe eta Diabolo Kiwi taldeak ere ariko dira. ISABELLE MIQUELESTORENA
Dilindan saioaren lehena.Kanal-
dude saio berri bat hedatzen hasi
da, asteazkenaz geroztik. Baiona-
ko Magneto aretoan lekuko talde-
en kontzertu «pribatuak» filmatu,
eta Dilindan saioan ikusgai izanen
dira, hilabetean behin. Fetiche
taldea izan da lehen gomita.
Gaur
20:00.Errugbia zuzenean:
Baiona-Massy partida.
Igandean
10:30.Nafarroaren Egunetik.
11:00.Berezkoen final,a zuzenean.
15:00.Errugbia, zuzenean:
Donibane Lohitzune-Valence.
KANBOZu ere kontalari, idazketa
tailerra Joseba Martin Ayalarekin.
bBihar, 10:30ean, mediatekan.
IKUS ENTZUNEKOAK
BAIGORRIHaurra (The Kid), Char-
lie Chaplinen filma, Xare Laborate-
gia orkestraren zuzeneko musika-
rekin. Baigorriko kulturaldia kari.
bBihar, 21:00etan, Plaza Xokon.
BARDOZEXarnegu Eguna kari,
Ta Que Cante Era Montanha,
Biarnoko mendiko laborantzaz.
bOstegunean, 20:30ean, zineman.
KANBOBlack is Beltza filma.
bOstegunean, 20:30ean, zineman.
BESTELAKOAK
AHURTIXarnegu Eguna festibala-
ren irekitze ofiziala eta Koldo
Ameztoiren In Vino Fabula.
bAsteartean, 19:30ean, La Galupe
jatetxean.
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26a Agenda
Joanes Etxebarria Biarritz
Dylan Inglis (Exeter, Ingalaterra,1998) fenomeno bat da. Uniber-tsitateko ikaslea, hizkuntzen za-lea; 20 urterekin beste zenbaithizkuntzatan bezala, euskaraz arida. Bizkaiera hobetu nahi dueladio, baina eskualdeetako ñabar-duretan barnatuz. Zubererazihardetsi die galdera batzuei.Nolaz deliberatzen du ingeles
batek euskara ikastea?
Nik uste dut erabakia ez zela era-batekoa; izan zen momentu batnon beste hizkuntza bati ekinnahi nion. Beste hizkuntza askozeuden aukeran; azkenean, hiz-kuntza interesgarri asko dagomunduan. Duela ia bi urte izanzen: gogoan neukan Iparralderajoan nintzenean —bi urte lehena-go— euskal mundua ezagutu nue-la nahiz euskara ez jakin. Hitz ba-tzuk baino ez nituen ikasi orduan,baina jendea oso harritua geldituzen, oso abegikorra izan zen. Ustedut hola hasi zela.Aita eskoziarra duzu, gaelikoa
hauta zenezakeen...
Bai, hizkuntza gutxitua da horiere, oso interesgarria. Aitak ezdaki oso ondo gaelikoz baina ezdakit... kasualitatea da. Euskaraksorgindu ninduen, eta ezin dutazaldu zehazki ez dakidalako zer-gatik izan zen.Zuberera ikastea ere ez da ohi-
koa, ezta euskaldunentzat ere.
Aspaldidanik daukat lurralde ho-rrekiko interesa. FamiliarekinHeletara egin nuen lehen bidaianZuberoara joan ginen egun-pasa,Santa Grazira. Lekua zirraraga-rria da. Ostatu batera iritsi gine-nean, uste dut euskaraz ari zirelafamilian; oso misteriotsua izanzen, zeren euskara gutxi entzungenuen Heletan. Munduaren er-tzera joan izan bagina bezala zen.Erraten da Zuberoa aski itxia
dela.
Lehen aldian, ez nekien euskaraz,eta frantsesez moldatuz euskarariburuzko galdera batzuk egin niz-kien pertsona batzuei; oso pozikgelditu ziren, zeren badirudi jen-de askok ez duela interesik era-kusten euskarari dagokionez. Bi-garren aldian, Zuberoara joannintzen lurraldea ikustera, bainabatez ere hango euskara bertatikbertara ezagutzera, ikasten arinintzelako. Batzuekin zubererazegin nuen, beste batzuekin ba-tuaz, ez nengoelako oso eroso.Egia da jasotako harrera desber-dina izan zela zubereraz eta ba-tuaz. Normala da, batua oso des-berdina da. Irailean izan zen hori,eta urtarrilean itzuli nintzen nire
zuberera maila nahiko hobeturik.Ederra izan zen, dena zubererazizan zen, hiruzpalau egunez ia eznuen frantsesez egin... Niretzat,oso esperientzia polita izan zenmaskarada bukatuta, ostaturajoan ginelarik, bi bilbotar euskal-tzale eta neska zuberotarrak elka-rrekin ari zirelako. Andana batekez daki gazteleraz, beste andanabatek ez daki frantsesez, hor ikusinuen euskarak zenbat balio duen. Irail eta urtarril artean maila ho-
betu zenuen, Ingalaterran.
Zubererari lotu nintzelarik, jada-nik maila bat banuen euskara ba-tuan. Radiokultura-k duela ho-gei bat urte egin ikastaro bat ba-liatu nuen, zinez ontsa dena.Gero, barnetegira joan nintzela-rik, denek uste zuten Iparralde-koa nintzela, hemengo hitzak ba-
liatzen nituelako. Oren anitz pa-satzen ditut, eta hiztegia ikastekoaplikazio oso ona baliatzen dut,Anki izenekoa. Askotan, paperaerabiltzen dut gauzak ikasteko,baina hori eraginkorragoa da,hiztegia ikasteko onena.
Euskara ikasi, eta bidaia bat bai-
no gehiago egin duzu Euskal
Herrira. Nola ikusten duzu he-
mengo gizartea?
Hasieran, misteriotsua, oso zerra-tua iruditu zitzaidan. Frantsesperfektua hitz egiten ez dugunezeta giza lege batzuk desberdinakdirenez Ingalaterran eta hemen,
desberdintasun batzuk agerianziren. Euskaldunak diferenteakziren, aitak oporretan beti aipa-tzen zuen Korsikan bezala zela,han egon ginelako lehenago. Des-kubritu arau, guztiz kontrakoada: oso jende jatorra, goxoa eta
beti laguntzeko prest.Batez ere hizkuntzareki-ko loturagatik, bistandago zenbat garrantzidaukan hizkuntzak hiz-tunentzat. Euskara ikasi
duen ingeles baten ikuspuntutik,hizkuntzak izugarrizko inpor-tantzia dauka euskal gizartean;horretaz konturatu naiz. Azken bidaia honetan, Korrikan
parte hartu duzu.
Orain dela bi urte nik ez nekienbatere euskaraz; batere ez. Barne-tegian kontatu zidaten Korrika
zer zen. Suertea izan dut oporre-tan nagoelako unibertsitatean,eta lagun batek deitu zidan erra-teko lekukoa eramateko edo ezdakit zer... Orain, badakit hori ezdela batere normala; pribilegiohandia da. Goizeko bostetan egingenuen Mutrikun, ehundik goraizan ziren Mutrikutik Debara ko-rrika edo lasterka egin zutenak.Lekukoa berrehun bat metrozeraman nuen, hunkituta, pixkabat urduri ere bai: iduri zitzaidanEuskal Herria nire gain hartzenari nintzela tarte batez. Gero, Gas-teizen amaiera ikustean, malko-ak begietara etorri zitzaizkidan.Ikustea pasioa hizkuntza baten-tzat, komunitate batentzat... az-kenean, ohartzen zara hizkuntzagizartea dela euskal hiztunentzat. Ondoko fasea zein izanen da?
Zuberera hobetu nahi nuke, orai-no zinez gutxi ematen baitut, etagero bizkaiera: ageri da bizkaiera-ren barnean badirela azpieuskal-ki anitz eta zinez diferenteak. Hi-tanoa ere egin behar da zubere-raz, Bizkaian ere baliatzen da...hori ikasi nahi nuke, maite baitutsortzen duen hurbiltasun handia.Eta ene desioa zinez euskaraz biziizatea da; oraingoz, Oiartzun daene ametsetako lekua, Donostiaeta Iparraldetik hurbil eta osoeuskalduna baita. Baina, lehenik,badut urte bat egitekoa unibertsi-tatean.Ohartzen zara euskara ikastea
zaila izan ohi dela? Batzuentzat
esperantza iturri zara?
Anitzetan uste dut gizartea zinezgaitza dela euskara etxean jaso ezdutenentzat, zeren eta oroek edofrantsesa edo espainola izugarriontsa ematen baitute. Gainera,iduri zait askorentzat —Iparralde-an, adibidez— frantsesa dutela be-ren hizkuntza, frantses sentitzendira. Azkenean, hori hala da; ez daona ez da txarra, baina gizarteahasten bada hizkuntza nagusiabere berezko hizkuntza gisa ikus-ten, hori oso txarra da. Nik bada-kit frantsesez eta gazteleraz, baina ez dira nire ama hizkun-tzak, eta uste dut horrek lagundudidala; beste egoera batetik sartunaiz.Egia da beharbada erakusten
dudala euskara ikas daitekeelabaina hori askok egiten dute, eznaiz bakarra. Askotan ezagutzenditudan euskaldunak euskaldunberriak dira: kazetari, irakasle, la-gunak... Euskaraz mintzatzengara, eta komunikatu nahi ditu-gun ideia guztiak komunikatzekogai gara. Ikasitakoan, beste mun-du bat agertzen zaigu, bai atzerri-tarroi, bai euskal herritarrei.
«Euskara ikasita,beste mundu batagertzen zaigu»
Dylan Inglis b Ingeles euskalduna
Epe laburrean euskara batua ikasi du, eta zuberera eta bizkaierahobetzen ari da. Duela bi urteko Korrika egin zelarik, ez zuen euskaraematen; aurtengoan, euskaldun berri gisa eraman du lekukoa Mutrikun.
J. E.
«Euskara ikasi duen ingelesbaten ikuspuntutik, hizkuntzakizugarrizko inportantzia daukaeuskal gizartean»
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2019ko apirilaren 26a b 0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: ieh@hitza.info