Post on 27-Apr-2015
LITERATUR SOLASALDI DIALOGIKOAK
Birginetxe LHI2010eko maiatza
Kalitatezko literaturaren bidez balioak landu eta horrez gain, ikasketak sustatzen dira.
Berdintasunean
oinarritutako
solasaldi bat
ZER DIRA TERTULIA DIALOGIKOAK?
ZER EGITEN DA TERTULIA BATEAN?
Partehartzaileek testu literario batean oinarrituta, gizarteari buruz hausnartu, eztabaidatu, argudioak eman eta heuren esperientziak kontatzen dituzte.
.
Solasaldiaren helburua ez da besteak konbentzitzea, hausnarketa eta elkarrizketa oparoagoa bideratuko duten argudioak aurkeztea baizik.
ZELAN EGIN TERTULIA BAT?
Elkarrizketan oinarritzen da.
NORK HAR DEZAKE PARTE?
ZER LIBURU IRAKURRI?
.
ZER EGIN BEHAR DU MODERATZAILEAK?
Txanda emango du. Gutxien parte hartzen duten partaideak
lehenetsiko ditu. Berdintasunezko elkarrizketan oinarrituta,
partehartzaileek interpretazioak eta argudioak ematearen alde egingo du. Berak duen ikuspegia inposatu gabe eta
beste inork bere ikuspuntua lehenestea eragotziko du.
Irakasleen iritziak
Norberaren estimua handitzen da: ekarpen guztiek balio dute eta ikasle guztiek hartzen dute parte.
Elkartasuna bultzatzen da: elkarri laguntzen diote.
Irakurzaletasuna sustatzen da: beste liburu batzuk hartzen dituzte
Ahozko adierazmena eta irakurmena garatzen dira eta komunikazioari zentzua eta funtzionaltasuna ematen zaio.
Hiztegian aurrerapenak egiten dituzte.Balioak lantzeko aukera bikaina
eskaintzen du, bizikidetza hobetzen da.
Entzuteko gaitasuna handitzen da.Ikasle eta irakasleen arteko
komunikazioa hobetzen da.Jarrera kritikoa garatzen da.
Ikasleen iritziak
“Ni lehen oso lotsatia nintzen eta jendaurrean irakurtzean oso urduri jartzen nintzen. Tertuliei esker entzuten ikasi dut, ausartiagoa izaten eta besteen iritziak errepetatzen” 6.maila
“Niri gustatzen zait ematen duzun neurrian jaso egiten duzulako” 6.maila
“Oso polita iruditzen zait solasaldietan egiten duguna eta nahi nuke ume guztiek horrelako gauzak egitea” 5.maila
“Pilo bat gustatu zitzaidan oso interesgarria delako, gainera zure iritzia eman ahal duzu eta besteenak entzun arazo barik” DBH 4.maila
Institutu honetan egin dudan gauzarik onena da. Bakoitzak pentsatzen zuena esaten zuen lasai-lasai inor molestatu gabe, askatasun osoz. DBH 4 maila
SOLASKIDEAREN ESKU-LIBURUA
Tertuliara noanean ikasteko asmoarekin noa, ez noa
irakastera. Nik esango dudana ez da garrantzitsuena. Besteek esaten dutena entzun eta errespetatu. Ez mindu inor esaten ditugun hitzekin.
Bilera bideratzen duena errespetatu. Besteen sexu, azaleko kolore, sinismen eta arraza
errespetatu.
Metodologia hau beste arloetan
Hiru gauza azpimarratzea eskatzen
zaie:
•Ulertu ez duten paragrafoa, hitza edo esaldia.
•Ulertu duten edo aurreko urteetan emandako kontzepturen bat.
•Hirugarren aukera hau librea da, izan ahal du marrazkiren bat, edo hitz bat … Edo interesgarria iruditzen zaien zerbait.
.
Karrantzako BHI-ko 2. DBH-ko ikasleekin eginda, natur zientzietako ikasgaian. Olatz Madarieta Agirre
Eskerrik asko zuen arretagatik