talde dinamika

Post on 14-Oct-2014

571 views 8 download

Tags:

Transcript of talde dinamika

Talde Dinamika

1)NIK HORRELA BEGIRATZEN DUT

Helburuak:

Komunikazioaren elementu subjektiboa analizatzea.

Deskripzioa lantzea.

Komunikazioan deskribapena zatika egiten denean, ze ondorio

dituen.

Materiala: Liburua.

Garapena: Hiru pertsona kanpora atera, eta koordinatzaileak

deskribatzeko zerbait erakusten da. Bakoitzak bere interpretazioa

eginez, objektu hori deskribatu behar dute banaka sartuz gelan.

Gelakideek ze objektu den asmatu behar dute.

Eztabaida:

Guztien artean zer den asmatu behar dugu, denon artean

eztabaidatuz.

2)ZURRUMURRUA

Helburua:

Gauza bat adierazteko edo esateko orduan bakoitzak nola

esaten duen eta informazioa nola alda daitekeen horren arabera.

Materiala: ________________________

Garapena:

1

Talde Dinamika

Koordinatzaileak mezu bat irakurtzen du. Boluntarioetako bat

gelan geratzen da mezua entzuten. Gero beste bat sartzen da gelan

eta honi azalduko dio. Eta honek beste bati, horrela prozesua

errepikatuz azkena sartu arte. Orduan, aurrekoak azaldu diona

arbelean idatziko du. Ondoren, lehendabizi entzun duenak berdina

egingo du. Bi mezuen arteko ezberdintasuna alderatuko dugu.

Azkenik, koordinatzaileak mezua irakurriko du denentzat sortutako

aldaketez ohar daitezen.

Hona hemen adibide bat:

Mezu originala: “ Diotenez 438 pertsona geratu dira harrapatuta

lurrikara baten ondoren eta zikloia pasatu ondoren erreskate lanak

hasi dira. Milaka pertsona jarri dira martxan, medizina, benda eta

beste hainbat gauza eramanez. Baina diotenaren arabera,

harrapatuta geratutako jendea ez da istripuz geratu, bahiketa baten

ondorioz baizik, bertan dagoen jendea aberatsa baita.

Mezu distortsionatua: “Lurrikara egon da eta 400 pertsona baino

gehiago geratu dira harrapatuta. Baina bahiketa bategatik geratu dira

harrapatuta.”

3)KOMUNIKAZIOA, GALDEREKIN ETA GALDERARIK

GABE

Helburua:

Komunikazioa bi norabidekoa ( Igorlea ↔ Hartzailea)eta

norabide bakarrekoa ( Igorlea → Hartzailea) denean analizatzea.

Materiala: Arkatza, margoak… eta marrazki bat.

Garapena:

2

Talde Dinamika

Gelakide bat kanpora irtengo da koordinatzailearekin batera. Bi

irudi deskribatu beharko ditu eta gainontzeko gelakideek marraztu.

Lehendabizikoan, ezin izango da galderarik egin, azaltzen ari dena

buelta emanda dago eta marrazten igarotzen den denbora hartzen

da. Bigarrengo irudian, aldiz, azaltzen ari dena gelakideei begira

egongo da eta galderak egin ahal izango zaizkio( ezingo du ordea,

zeinuekin erantzun). Gelakideen artean ere aktibotasun bat

dago(baina ezin da kopiatu). Oraingoan ere denbora hartuko da

kontuan.

Eztabaida:

Gure artean galderak egingo ditugu. Bigarrengoan denbora

gehiago tardatuko da komunikazio gehiago egon delako, deskribapen

gehiago. Lehendabiziko irudian komunikazioa norabide bakarrekoa

izan da eta bigarrengoan bi norabidekoa edo beste modu batean

esanda, bidirekzionala.

4)KOMUNIKAZIOA, ZERI BURUZ JAKIN GABE

Helburua:

Taldeko lan bat egiterako orduan, komunikazioak duen

garrantziaz ohartzea.

Materiala: Arbela, klera, marrazkiak estaltzeko kartoi zati bat eta

zelo.

Garapena:

Hiru gelakide kanpora irtengo dira. Ondoren bat sartuko da

gelara eta nahi duena marraztuko du arbelean. Bere marrazkia orri

batekin estaliko du zati bat agerian utziz. Ondoren, bigarrena sartuko

da lehenengoak agerian utzi duen marrazki zatia marrazten jarraituko

du. Gero, bigarrengoak ere bere marrazki zatia estaliko du eta

3

Talde Dinamika

hirugarrenak aurretik egin den berbera egin beharko du. Azkenik,

marrazki guztia

agerian utziko da eta egindakoa ikusi ahal izango da.

Eztabaida:

Taldeko lanak egiterako orduan oso garrantzitsua da

taldekideen arteko komunikazioa, bestela bakoitzak bere erara egiten

ditu gauzak eta elkarrekin bat ez badatoz, ez da koherentziarik

egongo lanean. Lana bateratua eta koherentea izan dadin,

taldekideen arteko komunikazioa ezinbestekoa da

5)AUTOESTIMA ( 12 urtetik gorakoentzat)

Helburua:

Igorlea eta hartzailearen arteko komunikazio edo erlazioak zein

eragin duen autoestiman ikustea. Entzutearen garrantziaz, enpatiaz…

ohartzea.

Materiala: _______________________

Garapena:

Hiru gelakide kanpora irtengo dira. Koordinatzaileak gelara

banaka sartuko direla eta zerbait kontatu beharko dutela jakinarazten

die. Lehena sartzen denean, gainontzeko gelakideek adi entzungo

diote, era berean parte hartuz. Bigarrenari ez dote horrenbesteko

kasurik egingo eta hirugarrena sartzean guztiak hitz egiten arituko

dira inongo arretarik jarri gabe.

Eztabaida:

4

Talde Dinamika

Kanpora atera diren hiru pertsona oso ezberdin sentituko

gelakideek beraiei erakutsi dioten jarrera desberdinen ondorioz. Kasu

egin eta parte hartuz gero, pertsona hori gustura sentituko da,

alderantziz, ordea,ez zaio batere gustatuko eta haserretu egin daiteke

(autoestima jaitsiko zaio).

6)GALDUTAKO PERTSONAREN BILA

Helburuak:

Galderak egitea, komunikatzerako orduan galderek duten

garrantzia azpimarratzea. Nolako galderak egiten diren ikustea.

Materiala: _________________

Garapena:

Gelakide bat kanpora irtengo da. Gelan daudenean artean

pertsona bat aukeratuko da. Kanpora irten dena gelara sartuko da

berriro eta 5 galdera egin ahalko ditu gelan aukeratu den pertsona

zein den asmatzeko.

7)URTEBETETZE ILARA (7 urtetik gorakoentzat)

Helburua:

Kontzentrazioa lantzea, adi egotea, besteei arreta jartzea,

komunikatzeko beste era batzuk lantzea, elkarlana..

Materiala: ________________

Garapena:

Ezin da hitz egin. Parte hartzaileak ilara batean jarri beharko

dira, elkarrekin hitz egin gabe, egiten dituzten zeinuen arabera

5

Talde Dinamika

adinaren araberako ilara osatuko dute, zaharrenetik gazteenera edo

alderantziz.

8)ZOOA ( 6 urtetik gorakoentzat)

Helburua:

Bikoteen arteko erlazioa lantzea, ahalik eta azkarren bikotea

aurkitzeko. Era berean, entzumena eta sentsibilitatea lantzea.

Materiala: _______________

Garapena:

Paper zatietan animali ezberdinen izenak idatzi, animali

bakoitzetik bi. Paper zatiak nahastu eta gelakide bakoitzak zati bat

hartu besteei erakutsi gabe. Ondoren, begiak estaliko zaizkie guztiei

eta bakoitzak tokatu zaion animaliari dagokion zarata egin beharko

du, bere bikotea aurkitu arte.

9)ROTULOA ( 12-20 parte hartzaile, 7 urte

gorakoentzat)

Helburua:

Hitzik gabeko komunikazioaren lantzea.

Lekua:

Barruan edo kanpoan.

Denbora: 40 minutu.

6

Talde Dinamika

Materiala: Parte hartzen duen bakoitzarentzako etiketa bat ta

idazteko zerbait.

Garapena:

Gelakide bakoitzak etiketa batean zerbait idatziko du ( maite

nazazu, jatorrena zara, besarkatu nazazu, ez iezadazu kasurik egin…).

Idatzi eta gero, besteek irakurtzeko moduko nonbaiten itsatsi

aurpegian. Besteek etiketa irakurtzerakoan, bertan jartzen duena

adierazten saiatuko dira. Denbora igaro ondoren, guztiak borobil bat

eratuz jarri eta norbere etiketan zer jartzen duen esango da ia

asmatzen den.

Eztabaida:

Batzuk ez dute argi edukiko zer duten etiketan. Guztien artean

jartzen duena zergatik dela uste den azaltzeko ahalegina egingo da

eta ez bada asmatu berriro asmatzen ahaleginduko da.

10) KEINU EGIN ( 6 urtetik gorakoentzat)

Helburua:

Animazioa, keinu bidezko komunikazioa, arreta jartzea…

lantzea.

Materiala: Aulkiak.

Garapena:

Gelakide guztien artean bi talde egin. Talde bat borobil bat

osatuz aulkietan eseriko da. Eta beste erdiak hauen atzean zutik.

Aulki bat libre egongo da atzean zaindari bat duelarik. Zaindari honek

eserita dagoen norbaiti keinu egingo dio eta honek zutitu eta libre

dagoen aulkira iristen saiatu behar du zaindariek jartzen dizkioten

eragozpen eta trabak gaindituz.

7

Talde Dinamika

11) ZER DA?

Helburua:

Oztopoak gaindituz informazioa transmititu ahal izatea.

Materiala: _________________

Garapena:

Gelakide guztia borobil bat osatuz eseri. Koordinatzaileak bi

objektu desberdin edukiko ditu eskuen artean. Alde batera, objektu

bat pasatuko du, adibidez, “katua” ; eta bestaldera beste objektua,

“txakurra”. Alde batera esango du:

- “ Hau katua da”

- “ Zer da?” ( alde horretan dagoenak)

- “ Katua” ( koordinatzaileak)

Beste aldera berdina egingo da kasu honetan txakurrarekin.

Koordinatzailearen albokoak bere aldamenean dagoenari gauza bera

egingo dio. Galde-erantzunak beti koordinatzailearenganaino iritsi

beharko dira. Bi objektuek buelta osoa eman ondoren,

koordinatzailearenganaino iristean bukatuko da jokoa.

Eztabaida:

Puntu bat iritsiko da non informazioa gurutzatuko den. Puntu

honetan konfusioa sortuko da, eta ez dugu jakingo zein galdera edo

erantzun nora pasa.

12) MIKROFONO MAJIKOA ( 7 urtetik

gorakoentzat)

8

Talde Dinamika

Helburua:

Taldeko lotsatiak hitz egitera bultzatzea, kooperazioa

bultzatzea. Hitzen erabilera lantzea.

Materiala: Mikrofono funtzioa egin dezakeen edozein objektu.

Garapena:

Mikrofonoa eskuen artena daukagunean bakarrik hitz egin

daiteke. Mikrofonoa eska daiteke. Gelakide guztiak borobilean eseriko

dira eta mikrofonoa elkarri pasatuz joango dira. Nahi duenak nahi

duena esan dezake edo ez duenak nahi ez du ezertxo ere esango.

13) GORPUTZEKO MASAJEA

Helburua:

Erlaxazioa, kontaktua... lantzea.

Materiala: ___________________

Garapena:

Binaka jarriz, batak besteari masaje saio labur bat emango dio.

14) OINETAKO GALDUA

Helburua:

9

Talde Dinamika

Antolamenduaren garrantzia lantzea.

Materiala: Zapatak gordetzeko zerbait.

Garapena:

Bi talde osatu ondoren zapatak kendu eta zorroan, zakuan...

edo horrelako nonbaiten gorde, ondo itxiz. Ondoren, 3 minututan

gehienez bakoitzak bere oinetakoak berriro jantzi beharko ditu

ahalik eta azkarren.

Eztabaida:

Lehenengo alditik hurrengora gauzak aldatu dira. Lehenengoan

lasaiago hartu da, ez da hain antolatua izan; bigarrengoan azkarragoa

eta antolatuagoa izan da.

15) EGINBEHARRAK

Helburua:

Planifikatzea, logika erabiltzea eta juizio praktikoa erabiltzea.

Materiala: Erosketak egiteko planoaren fotokopia eta instrukzioak.

Garapena:

Instrukzio batzuk dituen orri bat edukiko dugu eskuartean (toki

desberdinen arteko distantziak, ordutegiak...). Instrukzio hauek

kontuan izanda, erosketa edo eginbeharrak egiteko antolaketa edo

planifikazio egokiena zein den asmatu beharko dugu.

16) BURUHAUSTEA

Helburua:

10

Talde Dinamika

Taldeko lanaren oinarrizko elementuak analizatzea.

Komunikazioa, laguntza eta taldeko kideen elkarlana azpimarratzea,

indartzea.

Materiala: Tangrama

Garapena:

Seiko taldeak egingo dira eta elkarrekin ezin izango dute hitz

egin. Koordinatzaileak tangram baten irudia erakutsiko die. Ondoren,

bakoitzak irudia osatzeko piezak dituen gutunazal bat hartuko du.

Baina ez dira pieza guztiak egongo. Hitzik egin gabe eta inolako

komunikazioa mantendu gabe piezak lotuz irudia osatzen saiatu

beharko dute . Talde batek irudia osatzea lortzen duenean bukatuko

da jolasa.

Eztabaida:

Taldekide batzuk piezarik geratuko dira. Printzipioz, tangrama

osatzeko pieza guztiak daude. Taldekideen antolamenduaren arabera,

jolasa era batera edo bestera aterako da.

17) ARGAZKIAK

Helburua:

Ondo pasatzeaz gain, memoria eta besteenganako konfiantza

lantzea.

Materiala: __________________

11

Talde Dinamika

Garapena:

Binaka jarri eta bikotean argazkilari eta argazki kamera rol edo

paperak banatu. Kamara denak begiak itxita edukiko ditu eta

argazkilariak belarritik tiratzen dionean, argazki kamerak begiak ireki

eta itxi egingo ditu, argazki bat aterako balu bezala. Horrela, 3

argazki aterako dira eta gero paperak aldatuko dira.

Eztabaida:

Nola sentitzen gara argazkilariak izanda?

18) PASA PILOTA

Helburua:

Ondo pasatzea, psikomotrizitatea lantzea...

Materiala: Baloia.

Garapena:

Borobil bat osatuz eseri. Batek baloia belaunen artean hartu eta

aldamenean dagoenari pasa beharko dio baloia erori gabe.

19) KATEA

Helburua:

Psikomotrizitatea, abilezia... lantzea.

Materiala: Partehartzaile bakoitzak oso pisutsua ez den objektu ba

eduki beharko du.

12

Talde Dinamika

Garapena:

Pertsona bat zutik jarriko da eskuan objektua daramala eta

beste norbaiti deituko dio. Biek batera, esku banarekin deia egin duen

pertsonaren objektua helduko dute. Ondoren, deitua izan denak beste

bati deituko dio eta aurretik egin den berbera egingo dute kate luze

bat eginez eta katea itxi arte.

Eztabaida:

Lehenengo pertsonak katean jartzen direnetik nekatu egiten

dira denbora igaro ahala eta objektuak eustea zaila gertatzen zaie.

20) HEGAZKINAK

Helburua:

Konpetentzia, eskuen trebezia, bizkortasuna... lantzea.

Materiala: Orri zuriak ( alperrik ez galtzeko, erabiliak hobe)

Garapena:

Gela hiru taldetan banatu eta talde bakoitzak ahalik eta

paperezko hegazkin gehien egitea lortu behar du.

13