Post on 07-Mar-2016
description
ikastolaIKASYS proiektua ikastolan
Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria · 2011ko otsaila
Irantzu Molerori elkarrizketa
Euskararen erabilpena
Ikasleen Saharara bidaia
“Langileen artean dagoen lan giroa txapela kentzeko modukoa da.”
Hizkuntzen irakaskuntza eta erabilera integrala sustatzeko hizkuntz proiektua.
Elorriotik El Aaiunera. Ikasle talde batek Tindufeko kanpalekuak bisitatu ditu.
ordenagailu bidezko norberaren trebakuntza sistematikoa
IKASYS Ikastolen Elkartea 2000. urtez geroztik garatzen ari den hezkuntza alorreko proiektua da. IKASYS martxan jartzearekin batera, Ikastolen Elkarteak azken hogei urteotan gogoan izan duen asmoa abian jarri du, hain zuzen ere, gela arruntean banakako ordenagailua sistematikoki sartzeak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan duen eragina egiaztatzea, beti ere curriculumaren garapenerako tresna gisa erabiltzeko helburuarekin.
Hezkuntza eskaintza
Gurea zeurea. Etorri, ezagutu gaitzazu eta egin zaitez partaide!
Txintxirri
Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria
Irantzu Molero
“herritik eta herrirako sortutako proiektuada hau”
Txintxirri Ikastolakozuzendaria
“ Langileen artean dagoen lan giroa txapela kentzeko modukoa da. “
Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria
2007an atera zuen Ikastolak urrezko Qa, prozesu guztiak martxan zeuden, beraz, eta langileen artean oso giro ona zegoen nik zuzendaritza hartu nuenerako. Hemengo irakasleen artean dagoen lan giroa txapela kentzeko modukoa da. Txikiak gara, baina handiek bezala funtzionatzen dugu, Ikastolen Elkarteko proiektu guztietan sartuta gaudelako eta hori irakasleen lanari esker lortzen dugu.
Zer da Ikastola?
Ikastola ikasleek, gurasoek, langileek
eta laguntzaileek osatutako hezkuntza-
komunitatea gara, eta bere bizkar-hezur den
ardatza, bere berariazko hezkuntza proiektu
euskalduna da, curriculum proiektua eta
hizkuntza-proiektua bere barnean dituena.
Aldi berean, mugimendu kolektiboa gara,
eraiki asmo dugun eredu komun baten
arabera. Hau da, Ikastola guztiok, bat egiten
dugu Euskal Herriko Ikastolak (EHI) deituriko
Europar Kooperatiban.
Gure xedea pertsonak bizitzarako heztea
da, hiru eremu nagusitan: norberaren
garapenari dagokionez, gizarteko kide
bezala eta naturarekiko duen loturan.
Euskalduntasunetik mundura kokatzen
dugu gure burua, identitatea eta aniztasuna
uztartuz eta bizikidetzarako baldintza egokiak
eraikiz. Zergatik Ikastola? Gurea delako.
Zein proiektutan hartzen duzue parte?Hainbat proiektu uztartzen ditugu: adimen
emozionala, haur hezkuntzako marko
teorikoa, hizkuntza proiektua, Ikasys,
bertsolaritza proiektua, bizikidetza…
Irantzu MoleroTxintxirri Ikastolakozuzendaria
Era horretan, ikasleak bere osotasunean
hezteko, ez dugu alderdi akademikoa soilik
lantzen, baizik eta baloreetan oinarritutako
alderdi emozionala eta bizikidetza ere
jorratzen ditugu.
Zerk bereizten du Ikastola?Alde batetik, izaera kooperatiboan antolatuta
egonik, familiak eta profesionalak auzolanean
aritzen gara. Bestalde, Ikastolan ikasleen
jarraipen hurbila egiten dugu hezkuntza
etapa guztietan eta aldi berean ikasleen
erritmoa ere errespetatzen dugu.
Nola moldatzen zarete hau guzti hau aurrera ateratzeko?Alde batetik, kalitate ereduan murgilduta lan
egiten dugu, eta horren adierazle lortutako
Urrezko Q-a da, etengabeko hobekuntzaren
saria. Ikastolan egiten dugun oro
erlazionatuta dago gure helburuak lortzeko.
Prozesuetan oinarritzen gara eta guztiok
parte hartzen dugu.
Bestalde, aitzindariak gara material
pedagogikoa sortzen eta erabiltzen, hala
nola, Urtxintxa, Txanela, Ostadar, Eleanitz…
Hori bideragarri izan dadin, gure lana
etengabeko prestakuntzan oinarrituta dago,
bai proiektuetan bai ikasmaterialgintzan.
Zeintzuk dira zuen erronkak?Ikastolaren ardatzak euskara eta euskal
kultura izanik, Euskal Herrian eta munduan
bizitzeko, kalitatezko hezkuntza-proiektua
eskaintzen jarraitzea da gure helburua.
Horretarako curriculum propioan eta
horren aplikazioan beti ere konpetentzietan
oinarrituta murgilduta gaude. Garatu
beharreko konpetentziak hauek dira:
pentsatzen eta ikasten ikasi, komunikatzen
ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, norbera izaten
ikasi, eta egiten eta ekiten ikasi.
UDAZKENEKO JAI ARRAKASTATSUAIkastolan elkarlanean funtzionatzen dugu. Horren adibide, udazkenari ongi etorria egiteko
ospatu genuen faroltxoaren jaia izan zen. Guraso, irakasle eta ikasleekin burututako ekintza
honen abiapuntua ikasgela izan zen, eta katearen amaiera gurasoekin batera ospatutako
jaialdia izan zen.
Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria
Euskara etaerabilpena2005ean hainbat ikastolekin batera Euskaraz Bizi proiektuan murgildu ginen. Proiektu honek ikastola barruan euskararekin zerikusia duen ororekin du lotura, bai arlo pedagogikoarekin bai arlo administratiboarekin. Lehenagotik proiektu honekin zerikusia zuten hainbat ekintza egiten genituen, beraz, proiektu honek horri guztiari forma ematen lagundu digu hainbat urtetan. Baina iaz haratago joan eta Hizkuntza-proiektua berrantolatu genuen. Hizkuntza-proiektua (Hizpro) Ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta, eskola barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia ematen dion tresna da.
Urtean zehar hainbat ikastolekin koordinazio saioetan parte hartzen dugu eguneroko hizkuntza-jarrerak, portaerak eta gatazka linguistikoei erantzuna emateko.
Hona hemen euskara sustatzeko egiten ditugun hainbat ekintza:
MURGILTZE ASTEAIkasturte hasieran, murgiltze astea burutu dugu DBHko ikasleekin. Ikastolen elkarteko bi begirale aritu dira lanean eta horrek ikasleak, horrelako ekintzetan gehiago parte hartzera bultzatu ditu. Euskara guztion hizkuntza den heinean, norbanakoa besteen eredu izan behar duela jabearazteko balio digu aste honek.
Jende askok Elorrio herri euskalduna dela uste du, baina bizi dugun errealitatea bestelakoa da. Jakin, jende askok dakien arren, egin gutxi batzuek besterik ez dute egiten. Horretarako datuetan oinarritu baino ez dago.
Ikastolan ere egoera hori gero eta gehiago nabaritzen dugu, eta horregatik lanean jarraituko dugu orain arte bezala, euskararen alde egiteko eta eragile izateko herrian. Ziurta dezakegu:
EUSKARA HERRITIK IKASTOLARA ETA IKASTOLATIK HERRIRA
IRAKASLERIAREN ARTEKO HARREMANA EUSKARA HUTSEAN DELA.
IKASLE – IRAKASLE ARTEKO HARREMANA EUSKARA HUTSEAN DELA.
IKASLE – IKASLE ARTEKO KOMUNIKAZIOA %90 EUSKARA HUTSEAN DELA DBHN.
Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria
ITZULPEN ZERBITZUA
EUSKARARENEGUNAAbenduaren 3an Euskal Herri guztian euskararen eguna ospatzen dugu eta guk ere gurean ekintza bereziak antolatzen ditugu egun horretan: alde batetik, DBHko ikasleak Zornotzara joaten dira. Bertan, Bizkaiko ikastola askotako adin bereko ikasleak elkartzen dira euskaraz jolastuz, abestuz, dantzatuz… Bestetik, Ikastolan, arratsaldean euskaraz bizi taldeko ikasleen laguntzaz jolasak, txokolatada, dantzak, abestiak… prestatzen ditugu. Guztiontzako egun polita izaten da.
ARGITXOUrtean zehar Ikastolara hainbat aldiz etortzen zaigu Argitxo. Bere eginkizun nagusia guztioi euskaraz hitz egin behar dugula gogoraraztea da; beti gogorarazi beharrik ez badago ere. Hori dela eta, euskaraz bizitzen jarrai dezagun askotan oparitxoak ekartzen dizkigu, mezuak bidaltzen dizkigu, Korrikan ere gurekin irteten da…
Duela urte batzuetako esperientzia positiboaren ondoren, aurten ere euskal jolasen ikastaroa antolatu dugu. Lehenengo eta behin umeekin burutu dugu ikastaroa eta ondoren gurasoekin. Ikastaroko partehartzaile guztiak oso gustura ibili dira.
UMEENTZAKO EUSKALJOLASEN IKASTAROA
Bestalde, gurasoak ere kontuan izaten ditugu eta informazioa ele bietan ematen dugu, horrela behar den kasuetan. Honen adibide, aurten batzar orokorrean erabili dugun itzultzailea da. Bertaratu ziren gurasoek gogo onez hartu zuten, bakoitzak bere ama-hizkuntzan bilera jarraitzeko aukera izan zuelako.
“ikastolak euskara ardatz duen eleaniztasuna sustatzen du”
Saharako bidaia honek nire bizitzako
ikuspuntua erabat aldatu du. Zorte izugarria
daukagu, eta ez gara konturatzen. Oso pozik
etorri naiz eta ni hemen nagoen bitartean,
beraiek han daudela pentsatzen dudanean
hunkitu egiten naiz. Bertan dagoen
laguntasuna faltan botatzen dut eta bertoko
jendea ere. Bidaia honek asko aberastu nau.
Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria
Bidaiatu, ezagutu...
...Saharazbat eginik!
Elorriotik Saharara egindako bidaiaren helburuak anitzak eta aberasgarriak izan dira ikasleentzat.Rabunirako zentro administratiboa, Danirako osasun zentroa, eskola...bisitatu zituzten. Gazteekin ekintza bateratuak egin eta inguruak ezagutzeko aukera bikaina.
Elkartasuna landu da, munduan dauden gatazken eta egoera larrien kontzientzia hartzeko.
Saharara joateko aukera izateak niretzat
asko suposatu du. Izan ere, aukera horrek
esperientzia berriak izatera bultzatu nau: leku
desberdin bat ezagutu, jende berria, etab.
Gainera, Saharara joan izanak pertsona
moduan ere asko lagundu dit, izan ere,
inguruko gauzak gehiago baloratzen irakatsi
dit; baita esperientzia berriak izatera bultzatu
ere.
Gurasoak: Gure alabak esperientzia hau
izatea oso ona izan da, inguruko gauzetaz
konturatzeko, etab. Gure alaba gainera,
bidaia honen berri izan zuenetik oso pozik
ibili da eta etorri zenean ere oso pozik
zegoen, bidaia hau espero zuena baino
hobea izan baita.
Guztiz ezberdina den lurralde eta kultura oso
ezberdina duen beste mundu bat ezagutzeko
aukera paregabea da. Eta gauza asko
ikasteko eta beste asko hobetzeko balio izan
du.
Gurasoak: Bidaia oso aberatsa da, eta adin
honetan honelako esperientziak bizitzeak
asko laguntzen du. Elkarbizitza ere aberasten
da, eta baita daukaguna ematen edo ahal
den neurrian besteei laguntzen ere.
MAIRUIKASLEA
ITZIARIKASLEA
UDANEIKASLEA
Elkartasuna landuz eta ikasleek munduko errealitateen ezagutza zuzena izan dezaten, Saharara bidaiatu genuen Elorrioko Udala eta Institutuarekin batera
Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria
Oso-oso polita izan da guztia, dirua eta
laguntza lortzeko, besteekin lan egin eta
elkarlanean ibiltzea. Lan handia egin dugu
guztion artean, sudadera, niki, tortilla, kafe,
eta laguntzak eskatzen, baina lan hori egiteak
sari bat eman digu, Saharako bidaia.
Nik banekien zer egoera aurkituko nituen
han, baina gauza asko pasa den urtekoen
oso ezberdinak izan dira, eta uste dut batzuek
sorpresa handiak izan zituztela.
Bertako egonaldia oso aberatsa izan
da, batez ere kultura ezberdinak eta
bizimodu guztiz kontrakoak ezagutzea oso
garrantzitsua delako, eta gauza asko eta
asko ikasten direlako: beste pertsona batzuk
nola lagundu eta minik ez egin batez ere.
Baina lanik garrantzitsuena, orain dator, guk
bertan ikasitako hura guztia herriko beste
pertsona guztiei azaldu eta irakasten.
Oso bidaia polita izan da, eta interesgarria
batez ere, egia esan, errepikatzea gustatuko
litzaidake, baina jende gehiago apuntatzea
ere ez litzaidake gaizki irudituko.
IKASYS ikaskuntzako hainbat prozeduratan trebatzen, edukiak memorizatzen eta ulermenaren garapenean laguntzen duten tipologia askotako jarduera sistematikoen bilduma da. Jarduera horiek LHko Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Ingurunea eta Matematika arloetan antolatu dira; DBHn hiru hizkuntzez eta Matematikaz gain, Gizarte Zientziak, Natur Zientziak, Biologia-Geologia eta Fisika-Kimika arloetan ere bai. Ikasle bakoitza norbere ordenagailuarekin eta ikasgela arruntean aritzen da lanean arloko eta asteko ordu erdiko saioetan LHn eta ordubeteko saioetan DBHn. Ikasle bakoitzari bere gaitasun eta beharrei egokitutako koskak esleitzen zaizkio, hau da,
proiektuak oso kontuan hartzen ditu aniztasuna eta dibertsifikazioa. Horrekin batera, ariketen zuzenketa automatikoa eta bat-batekoa denez, alde batetik, ariketak egin ahala emaitza jasotzen du ikasleak, haren ikasketaren autoerregulazioan eraginez. Bestetik, erantzun guztiak gordeta geratzen direnez, irakasleak unean bertan edo geroago emaitzak azter ditzake ikaslearen lanaren jarraipen zehatza eta behar diren doikuntzak eta egokitzapenak egiteko.
Tresna informatikoak, aplikazio informatikoak eta eduki kurrikularrak, hirurak batera, uztartzen dituen proiektua da.
IKASYS proiektua ikastolan
Ekaina inguruan geure izena eman genuen
bidaia honetan parte hartu ahal izateko. Izena
eman eta berehala prestaketa lanak hasi
RAKEL eta ESTIIRAKASLEAK
AMAIAIKASLEA
ziren: sudaderen eta nikien salmentak, bilerak
ikastolan zein ikastolatik kanpo, erakunde
eta enpresa ezberdinekin harremanetan jarri
beraien laguntza eskuratu ahal izateko…
Honenbesteko lana ez da alferrikakoa izan,
batez ere, Saharara heldu eta beraiekin elkar
bizi ondoren konturatu garelako egindako
lana zein garrantzitsua izan den. Inoiz ezin
izango dugu ahaztu ume baten aurpegiak
nolako alaitasuna har eta erakuts dezakeen
puxika edota margo batzuekin. Geuri, gure
eguneroko bizitzan arruntak egiten zaizkigun
ekintzak (adibidez: argia piztea, iturritik
ura edatea…) beraientzat ametsak baitira.
Geure esku dauden bitartean amets horiek
errealitate egiten saiatuko gara.
Alde pertsonalean bidaia honek asko
aberastu bagaitu ere, ezin dugu ahaztu bidaia honetara irakasle bezala ere joan garela. Bidaia hau egitea erabaki genuenean, argi genuen geure ikasleentzat zer nahi genuen. Ikasleek munduan zehar dauden errealitate desberdinen berri izatea funtsezkoa ikusten genuen beraien heziketan. Esperientzia aberasgarri hauek lehenengo pertsonan bizitzeak, ikaslea gertakari hauen inguruan iritzi propio bat edukitzera bultzatuko du eta.
Bidaia antolatzen aritu ginenean geure zalantzak izan bagenituen ere, zalantza hauek guztiak desagertzen joan ziren han egunak pasatu ahala. Orain argi daukagu, ibilbide luze honen hasierako urratsak baino besterik ez direla izan.
Hurrengo ikasturtean ere bertan elkartuko gara.
1914an lehen ikastola sortu zen, eskola libre
eta autonomo gisa. Herritarren ekimenez
abiarazi zuten, euskal sena pizten eta
indartzen ari zen garaian. Egun, 101 ikastola
daude Euskal Herrian.
· CURRICULUM PROPIOA· IKASMATERIALGINTZA PROPIOA· EREDU KOOPERATIBOA
Zerbitzuak:
Jantokia · Garraioa · Zaintza-zerbitzua (goizekoa, arratsaldekoa eta oporretakoa) · Familientzako aholkularitza psikopedagogikoa...
Eskola orduz kanpoko ekintzak ikasturte osoan eta udan:eskalada, helduentzako gimnasia, psikomotrizitatea, pintura
ikastoletako aisialdi-eskaintza:Enjoy English, azterriko egonaldiak eta udalekuak (euskal udaleku itxiak, kalearte, gazte egonaldiak eta ingeles udalekuak)
Helbidea: San Pio, 3- 48230 Elorrio · Tel. 94 658 22 61 Faxa: 94 658 34 54Ordutegia: 09:00-13:00 eta 16:00-19:00
elorrio@ikastola.net www.elorriokoikastola.net
Matrikula zabalik urtarrilaren 31tik otsailaren 11ra
Euskaldunak, herritarrak, irekiakeleaniztunak, aktiboak, berritzaileaketa autonomoak, lagunartekoak, solidarioak gara, hiztunak, eragileak...
EUSKAL HERRIARILOTUAK!
...zatoz ikastolara!!!