132 - 2012 urria

20
Txistuaren 2012ko urria 132 zk. Symphonia berritzaileak

description

deskribapena

Transcript of 132 - 2012 urria

Page 1: 132 - 2012 urria

Txistuaren

2012ko urr ia

1 32 zk.

Symphoniaberritzaileak

Page 2: 132 - 2012 urria

moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan

danbolin indartzen lagundu nahi?egin zaitez bazkide!

izena/bi deiturahelbideaherria tel.kontu zenbakia (20 digito)

posta kodeanortasun agiria

urtean25€

Page 3: 132 - 2012 urria

AA TT ZZ EE RR AA BB EE GG II RR AA EE DD OO 1808a data berezia da Zestoarentzat. Ez,ez naiz ari “independentzia gerra” dei-turikoaz. Zestoako Bainuetxearen (Bal-neario de Cestona) inaugurazioaz arinaiz. Gaur egungo perspektibatik ez di-rudi garrantzia handirik duenik, bainairaganean, izugarrizko eragina izanzuen gure herriaren eraikuntzan,1895ean Gran Hotel delakoa (egungoeraikina) eraiki zenetik, batez ere. Nik ezdut ezagutu bere garairik distiratsuene-an, baina nik baino urte batzuk gehiagodauzkazuenok oroituko zarete garai ba-teko Zestoako uda jendetsuez. Bainue-txea hotel soil bat baino gehiago izanzen bere sorreratik, hain zuzen, Zestoa-ren garapena bultzatu zuelako (garapenhori gustuko dugun edo ez beste kontubat da).Ugarte burdindegiaren hasierako urtee-tan, 50 eta 60ko hamarkadetan, tailerrez gain, hotelak izaten omen ziren haien be-zero nagusiak. Hala gogoratzen dute Joxe Ugarte eta Axun Solaberrietak, Ugarte za-harreko kontuez ari direla, hurrengo orrialdeetan aurkituko duzun elkarrizketan.Udara haietaz ere oroitzen dira, emakumeak etxean lan egitetik hoteletan lan egiterajoaten ziren garaiez, hotel azpiegiturak zestoarren bizitzan zuen eraginaren adieraz-garri.Bainuetxeagatik, eta honen eraginez XX.mende hasieran eraiki ziren hotelengatikizan ez balitz, nekez izango litzateke Zestoa orain dela hamarkada batzuk izan zena.Eta nekez egongo lirateke Gure Gipuzkoan Zestoako 250 postal, 1904 eta 1960 arte-koak. Agian internet erabiltzen duzuenok ezagutuko dituzue Zestoako argazki zaha-rrak aurki daitezkeen orrialdeak, ezagutzen ez dituzuenontzat hurrengo orrialdee-tan dauzkazue hainbat proiekturen xehetasunak. Historiaz edo ari garela, Garikoitz Mendizabalek gure herriko musika eta musika-rien inguruko liburu bat osatu du. XIX.mendetik hasi, eta gaur egunera arteko mu-sika kontuak bildu ditu bertan, eta laster argitaratzera doa. Zestoako musikaren his-toria dela esan genezake, halaxe baitio bere izenburuak ere; Zestoako musika histo-riaren konpasean. Danbolin-zulo Kultur Elkarteak kaleratuko duen bosgarrenliburua izango da. Horretaz, eta Txistu Symphonic proiektuaz galdezka joan ga-tzaizkio liburuaz gain disko bat ere plazaratuko baitu aurki. Txistua eta orkestra ba-tzen dituen lehen proiektua da, historia egin dezakeena, bide batez.

Ale honek badu halako atzera begira kutsu bat, eta atariko honi erehala eman nahi izan diot nik. Nik gozatu dut irakurtzen, goza eza-zue zuek ere!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Nerea Odr iozo la Larrañaga

34 6 10 12 14 18 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

JJAARRDDUUNNIIAANNGGAARRIIKKOOIITTZZ MMEENNDDIIZZAABBAALL

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

ZZEESSTTOOAAKKOO AARRGGAAZZKKIIZZAAHHAARRRRAAKK IINNTTEERRNNEETTEENN

diruz lagundutakoa

UUGGAARRTTEEKK EERREE BBAADDUU BBEERREEHHIISSTTOORRIIAA

PP II KK OO NN DD OO AA

egin zaitez bazkide!

AA GG EE NN DD AA

Page 4: 132 - 2012 urria

enbidoa I. N I K , I Ñ A K I ? E Z T E L E F O N O Z E T A E Z B E S T E L A

Baina, mutil, gure kuadrilla begiratu besterik ez daukak: erdiak pasasoltero/a gitxaudek eta! Hori bai, inoren beharrik gabe oraingoz, e! Inongo esplikaziorik

eman gabe inori, eta gure bizitzako urterik onenei zukua ondo ateratzen!Egia da, Iñaki, aurrekoan azaltzen zenuena edarien nahasketen gainekoa, baina,oro har, parrandan hasi eta hemezortzi eta hemeretzi urte bete arte izaten dahori. Ondoren, zuritoa edo kalimotxoa edaten hasten gara gazteak. Gu dagoe-neko fase horretan gaudela esan daiteke. Tristea izango da, baina, askotan, edarinahasketa horrek ematen du ligatzeko orduan bultzadatxoa.

Lehen, larunbatetan bakarrik irtetenginen parrandara, denak Azpeitira.Urteko larunbat bat bera ere hutsegin gabe. Orain, aldiz, ostegunetikhasita dugu parrandarako aukera“pintxo poteoa” dela eta. Egun ho-rren aitzakiaz, hainbat lagun taldeirteten gara kalera, eta Zestoako ka-leetan giro aparta izaten dugu. Nireustez, bazegoen halako zerbaitenbeharra herrian, mugimendu apurbat izateko. Lehen esan bezala, ai-tzakia ederra dugu kalera irten etalagun artean ibiltzeko. Nori ez zaiopasatu ostegun horietako bat beharbaino gehiago luzatzea? Orain, os-tegunetik hasita dugu aukera pa-rrandan ibiltzeko, eta, jarraian, des-kantsurik gabe ostirala eta larunba-ta. Izan ere, ostiralak Zestoakoegun “aztoratuak” ditugu, eta, on-doren, larunbata, nahikoa izan ezbadugu ere. Beti da zerbait Azpei-tian urte osoan, eta, nahikoa ez ba-litz, inguruetako edozein herrietanere bai tarteka. Hori bai, halako asteburu “kañero”

bat errekuperatzen hasi, eta, konturatzerako, hemen dugu berriz osteguna. Baina Zestoan ostegunetan nahiz ostiraletan gaztetik aurreraka doazen bestebatzuk ere baditugu gure artean, “komando zurito” izenarekin ezagutzen dugunkuadrilla esaterako. Haiek ere ez dute bat huts egiten. Asko diren arren, taldehorretan, gure kuadrillaren moduan, gutxi batzuk beti geratzen dira gauarenamaierara arte. Baina badut kuriositate bat. Elena Txapei, zer sentitzen da betigazte sentitzen zareten talde bateko kide izanda?

Lehenik etabehin aurrekogobernuaren la-na nolakoa izanden ikusi behar-ko nuke. Kon-tuak nola dau-den eta zein izandiren hartutakoerabakiak azter-tzea izango zenlehenengo eginbeharra zerbaitegin aurretik.Gero, jendea la-nean jartzekobeharrezko in-bertsioak egingonituzke etorki-zunean onuraga-rriak izango di-ren proiektuakbultzatuz.

Loren Nogales

51 urte

Orain artehartu diren era-baki denak deu-seztatu eta erro-tik aldatuko nu-ke gaur egungoildo politikoa.Egin diren mu-rrizketa batzukbaliteke beha-rrezkoak izateaeta ondo eginakegotea baina as-ko ez. Gizartea-rentzat onuraga-rria den modubatean egin zi-tezkeen gauzak.

Osane Larrañaga

35 urte

Z e i n i z a n g o z e nz u r e l e h e n e n g oe r a b a k i aL e h e n d a k a r i ai z a n g o b a z i n a ?

A inhoa Unanue I rure ta

Page 5: 132 - 2012 urria

TZEAN UTZIAK ditugu Amabirjinak. Guztiok egunerokotasunera itzuli gara. Aurtengo festa hauek, ordea, bizitza-ren legea zein den erakutsi didate: bizitza bat da, bakarra. Bai, umeen egunean izandako sustoazari natzaizue. Denbora behar izan dut gertatutakoa barneratu eta testu hau idatzi ahal izateko.Plazan geunden, haurrak txuri-gorriz jantzita, kalejira ostean, udaletxeko ekitaldira begira. Bat-batean txupinazoa bota zuten baina gaizki atera zen. Begiratu nuen albora eta nire ume-kotxe-txoan zegoen! Txupinazoa txinpartaka kotxetxoan ikusi eta kolpera ondoan zegoen nire alaba,Libe, hartu nuen eta korrika pauso bat ematean, pummm!!!! Libe negarrez belarriei eutsita, nirebelarrietan ere piiiii soinua ezin isildurik, plaza guztia kez, denak plaza ertzetara korrika babesbila, izugarria! Bi segundo ziren nire Libe txikia kotxetxotik atera nuela! Umearen zapi gorriatxupinazo txinpartaz zulatua zegoen. Kotxetxoa apurtua. Izua gorputzean txertatuta.Zorionez, dena horretan geratu zen. Segituan etorri ziren Leire alkatea, Eneko munizipala, Itsasopediatra eta gainerako herritarrak laguntzera. Dena ondo zegoen. Umea isildu zen. Ez zuen ezer.Txupinazoa gaizki ateratzea bezain harrigarria izan zen, hori gertatu eta inork minik ez hartzea.Festak jarraitu egin zuen. Egun horretan tentsioan baina ondo egon nintzen. Gauean hasi nin-tzen zer gerta zitekeen ikusten eta sentitzen. Ezin sustoari buelta emanda, negarra begietan, etabizitzaren krudeltasunaren atarian egon osteko minarekin, nire maitasun osoz eusten nion gureLiberi.Astelehenean ez nintzen lanera joan. Ez zen ajea. Eskapadaren kontzientziak eta bizitza zer denohartzeak ematen dizun beldur-poza zen. Zorionekoak gu ospitalera edo tanatoriora ordez, Li-beren lehen eskola eguneko egokitzapenera joan ginelako. Mila esker momentu horretan gure-kin egon zineten guztioi. Ulertuta eta babestuta sentitu ginen. Bizitza honetan zorionetik-zoritxarrera pauso bat dago. Izan gaitezen tarteka kontziente horre-taz eta balora ditzagun dauzkagun familia eta laguna eta herria. Festa ederrak izan ziren. Festaederrak jendeak egiten ditu, giroak. Mantendu dezagun Zestoako giro berezi, bakar eta apartekohori ahal den neurrian arriskuez eta bizitzaren ariaz ahaztu gabe.

5Ez nuen

inongo erabakirikhartuko ez baitutneure burua Le-hendakari bezalaikusten. Uste dutez naizela pertso-na egokiena kar-gu horretan ego-teko eta ez nin-tzateke lanhorretan hasiko.

Eider Bikendi

37 urte

Gauzak egi-teko garaian jen-dea kontuan iza-tea. Hasteko le-henik eta behinpolitikarien sol-datak jaitsi etabesteenak igokonituzke. Gero,sartuta gaudenegoerari bueltaemateko neu-rriak hartuko ni-tuzke. Inbertsio-ak egin jendea la-nean jartzeko.

Sonia Vega

33 urte

E nbido 2 . I z a r A r r e g i

Nire soldataigo. Alkate denekberdina egitendute, bizitza mai-lak urtetik urteragora egiten dueta orduan solda-tak gora egin be-har dute. Egia daez dela erraza al-katea izatea bai-na lehendakariaere ez. Hortik au-rrera jendearenalde egingo nukelan baina soldataigota.

Miguel Angel Diaz

40 urte

Jendea ba-bestuko luketenerabakiak hartu-ko nituzke bai-na kaleko jen-dea eta ez ban-kariak etaenpresariak. Ezdakit nola egin-go nukeen bai-na nire lana el-karri ez jateaizango zen etadenok hobetobizitzen lagun-duko dutenneurriak har-tzen saiatukonintzateke.

Imanol Salegi

35 urte

BIZITZAREN SUSTOAK HORRETAN GERATZEAN…

AIIZZAARRRREENN AALLAABBAA LLIIBBEE,, TTXXUUPPIINNAAZZOOAA BBAAIINNOO MMIINNUUTTUU BBAATTZZUUKK LLEEHHEENNAAGGOO

Page 6: 132 - 2012 urria

GarikoitzMendizabalekin jarduneanaritzeko edozein garai izan

daiteke egokia, beti baitaukazerbait buruan edo

eskuartean. Mutikotantxistua jotzen hasi zenetik

hamaika proiektutan ibili da.Gaur egun, Bilboko Udal

Txistulari Bandakozuzendaria da. Oraingo

honetan ordea, bi arrazoigarrantzitsu daude

Garikoitzekin jarduneanaritzeko. Alde batetik, hil

honetan bertan aurkeztukodu Bratislavan grabatutako

Txistu Synphonic diskoa.Bestetik, azaroan kaleratuko

da Zestoako musikahistoriaren konpasean liburua.

Hain zuzen, horixe izangoda Danbolin-zulo Kultur

Elkarteak kaleratuko duenbosgarren liburua. Horrela

bada, bi argitalpen horieiburuz mintzatzeko jarri

genuen Garikoitzekinhitzordua.

garikoitzmendizabalAzalduko al diguzu nondik nora sortu zen Txistu Symphonic

proiektua?Proiektua orain dela bi urte sortu zen, baina ideia bera aspalditik neukan

buruan. Izan ere, txistuaren errepertorio zabalean, egile jakin batzuen obrakorkestra batekin jotzeko modukoak direla iruditzen zait. Urteaga, Olaizola,Guridi, Sorozabal, Ansorena… horien perfila organistarena edo musika ban-dako zuzendariarena zen, eta txisturako idazten zutenean igarri egiten zen.Obra horiek guk txistuan bakarrik jo izan ditugu, baina iruditzen zitzaidanorkestra batekin oso politak izango ziratekeela.

Nolakoa izan da bi urte hauetako prozesua?Prozesua makala, baina oso interesantea izan da niretzat. Lehenbizi, finan-

tzazioa bermatu nuen. Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua ulertu zuen, izuga-rrizko erraztasunak eman zizkidaten hasieratik eta bultzada garrantzitsuaizan zen niretzat. Errepertorioa orkestratzeko berriz, Parisko bi mutilenganajo nuen. Bi gazte horiek txistua eta inguruarekiko aurreiritzirik ez zutenez,orkestrazioak originalak eta dinamikoak izan ziren, eta nik horixe nahi nuen.

Prozesu guztiaren emaitza 2011ko abenduaren 28an ikusi zen BilbokoEuskalduna jauregian. Nik sekula ahaztuko ez dudan data izango da hori,plazer izugarria izan zen niretzat. Alde batetik, orkestra batekin jotzen nuenlehenengo aldia zen, eta bestetik bertaratu ziren mila pertsona ingururen ar-tean herriko jendea eta txistu munduko jende pila bat ikustea, niretzat izuga-rria izan zen.

Zergatik erabaki duzu grabatzea?Nire hasierako asmoa Bilboko kontzertuko zuze-

neko disko bat kaleratzea zen, baina Enrique Ugarteorkestrako zuzendariak esan zidan oso arriskutsuazela. Beraz, hasierako ideiari buelta eman, eta musikamundu honetan dabilen jendearekin bildu ostean,diskoa Bratislavan grabatzea erabaki nuen. Inguruhartan modu honetako grabazioak egiten oso presta-tuta daude, azkar eta ondo egiten dute.

Nolakoa izan da Eslovakiako esperientzia?Diskoa hiru egunetan grabatu genuen, estresaga-

rria eta oso gogorra izan da, baina aldi berean espe-rientzia zoragarria. Hamasei ordurako alokatu geni-tuen estudioa eta orkestra, eta denbora horretan grabatu behar izan genuen70 minutuko diskoa. Enrique Ugarte orkestra zuzendaria, Mikel Fernandezsoinu teknikaria eta ni joan ginen hemendik, baina kontuan izan behar da 70pertsonako orkestra batekin lan egin genuela.

Hango musikariekin txundituta geratu naiz. Nik hamalau kilo partituraeraman nituen eta frogatu genuen hango musikariak oso onak eta azkarrakdirela grabatzen. Orkestrako partaideek aurrez partitura haiekin saiorik egingabe, hiru egunetan grabatu genuen diskoa. Oso esperientzia aberasgarriaizan da.

Jardunian

«txistuSymphonic

proiektuak ateberriak

irekitzendizkio

txistuari»

Page 7: 132 - 2012 urria

7Zergatik aukeratu duzu Eslovakian grabatzea?Bi arrazoi nagusi izan ditut kontuan erabaki hori hartzerakoan.

Alde batetik, nire helburua Txistu Synphonic Euskal Herritik kanporaere ezagutaraztea denez, pentsatu nuen Eslovakian grabatzea auke-ra ona zela. Eta bestetik, hango musikarien maila eta azkartasunaere kontuan hartu dut.

Emaitzarekin gustura gelditu al zara?Bai, oso gustura. Hala ere, orain desintoxikazio prozesuan nagoe-

la esango nuke. Proiektu bat amaitzean, segituan aurrera begira jar-tzen naiz eta hurrengoari heltzen diot. Bestalde, musika mundukojendearen partetik oso kritika onak ari zaizkit heltzen.

Txistu Symphonic berriz zuzenean ikusteko aukerarik izan-go al da?

Azken finean, Txistu Symphonic proiektuak ate be-rriak irekitzen dizkio txistuari. Orain arte ez

dugu sekula txistulari bat bakarlari mo-duan orkestra batek lagunduta jotzen

ikusteko aukerarik izan, eta nire as-moa orkestrekin kontzertuak ematea

da. Momentu honetan, berriz kon-tzertua emateko helburuarekin bi-

lera batzuk izan ditut. Hala ere,Euskal Herrian ez dago kon-

tzertu asko ematerik, eremutxikia delako eta bi edo hi-

ru orkestra daudelako.Nire asmoa Euskal He-rritik kanpora kontzer-tuak ematea da, etahorretarako hainbatorkestratara diskoakbidaltzen ari naiz.

···

Page 8: 132 - 2012 urria

Diskoa jaso duen jendea harrituta gelditu da, instrumentu berri bat delakohaientzat, hau da, tronpetak, pianoak, kantariak… orkestra batekin bakarla-ri moduan ikusten ohituta daude, baina txistulari bat bakarlari moduan or-kestra batek lagunduta ikustera ez daude ohituta. Osagai berri bat dute es-ku artean.

Espero dut, hemendik urte eta erdi edo bi urtera kontzertu batzuk ema-ten hastea, izan ere, orkestrek urte osorako ordutegiak programatzen dituz-te. Argi hitz eginda, orain komertzial lana egiten ari naiz, hazia jartzen arinaiz orain, eta horrek etorkizunean emaitzak ekarriko dizkit.

CDa noiz irtengo da kalera?Zestoan urriaren 27an izango da diskoaren aurkezpena udaletxeko ba-

tzar aretoan. Han, orkestraren playbacka aprobetxatuz abesti batzuk jokoditut, eta proiektuaren nondik norakoak azaltzeko,herritarrekin solasaldi txiki bat edukitzea da nireasmoa. Esan behar dut, Xabier Zabala Zarauzkomusikariaren zigilu propioarekin aterako dela kale-ra Txistu Synphonic diskoa, eta hura ere han izangoda. Aurkezpen horretaz gain, Bizkaiko Aldundiare-kin ere egingo dut beste aurkezpen bat.

Liburu baten proiektua ere amaitzear du-zu. Azaldu ezazu nola sortu zitzaizun asmoa.

Duela hamar urte baino gehiago, Joan Jose Zes-tonaren izena leku askotan topatzen nuen (partitu-rak, artikuluak…). Banekien XIX. mende amaiera-ko eta XX. mende hasierako txistulari hoberena edo hoberenetakoa izan ze-la, eta gogoa sortu zitzaidan Zestonaren inguruan gehiago jakiteko. Horrela,udal aktak irakurtzen hasi nintzen eta Joan Jose Zestonaren inguruan gauzaasko irakurri ahal izan nituen. Baina horrez gain, Zestoako musika banda-ren historia esku artean nuela ikusi nuen: partaideak, soldatak, izaten zirenistiluak… Akta haiek irakurtzen nituen bitartean, apunteak jasotzen joannintzen eta bost urte inguru pasa zirenean pentsatu nuen “ez dakit noiz etaez dakit nola, baina honek argia ikusiko du”.

Irakurleak zer aurkituko du?Hainbat ataletan banatuta herriko musi-

karien historia biltzen saiatu naiz, (organis-tak, txistulariak, dantzariak, pop-rock mugi-mendua…) bai dokumentatuta dagoena etabaita dokumentatu gabe zegoena ere. Azkenfinean, Zestoako historia musikala doku-mentatuta geratuko da liburuan, eta horioso garrantzitsua da. Beraz, iruditzen zaitZestoako etxe guztietan egon beharko luke-en liburu bat izango dela, gehiago edo gu-txiago herritar guztion familiakoak edo hur-

bilekoak bertan agertzen direlako.Zestoa herri txikia izanda, oso ekimenkultural handia izan du. Nahiz eta gurinormala iruditu, kanpora irteteanohartzen zara gure herrian badela zer-bait berezia, eta hori biltzen saiatunaiz liburu horretan.

Erronka handia izan da, baina libu-rua kaleratzen denean izugarrizkooparia izango da, bai niretzat eta baitaherriarentzat ere.

Noiz izango da aurkezpena?Azaroaren 23an izango da liburua-

ren aurkezpena, festa polita izango da, etaherritar guztiak gonbidatuta daude.

O ier Arreg i

«iruditzen zaitZestoako etxeguztietan egonbeharko lukeen

liburu batizango dela»

···

Page 9: 132 - 2012 urria

9UDAZKEN KOLOREAK IRAETANBete-betean egin du eztanda udazkenak Iraeta al-

dean. Eta, udazkenarekin bat, haren koloreen osota-suna agertu zaigu han. Koloreek beti dute zerbaitensinbolismoa, eta hori da Iraetan agertu zaiguna:

BERDEA – Berdeak direlako Iraetan prestatzenari diren baratze ekologiko berriak. Gaur egun hon-dakindegi traza hartzen ari den lurgune batean, ba-ratze ekologiko mordoa eratuko dira, iraetarrontzat,eta beste auzoetako jendea ere erakarriko dute. Ba-ratzekin bat, barazkiak eta barazkiekin bat, elikadu-ra subiranotasunerantz beste pauso bat.

BELTZA – Beltza ez da zertan beti kolore zatarraizan, eta, kasu honetan, beltza da Iraetako etorki-zun hurbila, konpostak ekartzen duen lur beltzarenkolorea. Laster dator konposta komunitarioa Iraeta-ra, eta, dagoeneko, hogeitaka lagun daude izenaemanda. Gure zabor organikoa lur beltz bihurtunahi dugu. Beltza, beraz, zorioneko kolorea Iraetanere.

HORIA – Horia baita argiaren kolorea. Argia, las-ter bidegorrian ikusiko duguna. Jada martxan jarriomen dute argiteria, eta gaur egun iluntasuna nagu-si den bidean, argia izango da nagusi. Horia, beraz,Iraetatik Zestoara.

GRISA – Grisa, kolore makala askoren ustetan,baina grisa, era berean, Iraetatik Arroagoiara doanerrepidearen kolorea. Bide grisa, astean bitan egiten

auzoetatik

duena Iraetako emakume talde batek Arroagoian integral fitegiteko. Aspaldi honetan, sendoak dira bi auzoak lotzendituzten harremanak. Harreman horietatik, Olentzerorenetorrera ere ari dira prestatzen. Errotzen ari den ohituradugu Olentzeroren etorrera, bi auzoen artean lantzen du-tena. Grisa da bi auzoak batzen dituen bidea. Bide motza,gero eta motzagoa…

GORRIA – Gorria, Iraetako parkearen kolorea ere. Gorrihorretan topatzen dira auzoko haurrak, gurasoak eta aito-na-amonak. Parkea dugu bizikidetzaren ardatz berrietakobat, Gure Ordekarekin batera. Orain, mahaiak eta guzti,guraso eta umeen topagunea bilakatzen ari da, eta hortiksorrarazi diren hainbat eta hainbat ideia: ludoteka, umeenudaleku irekiak, merendolak, jolasak… Gorria nagusi, Irae-tako parkean.

Koloreak, beraz, Iraetan nagusi, udazken koloreak. Beni-to Lertxundik kantatzen zuen eran, parkeko bankuan ese-rita, Berriro zuhaitzari so natzaiok; kezkaturik ote?... Joate as-kearen oparotasunean, betikotasunaren irria zirudik. Irria ziru-dik.

iraeta

i ban narba i za

Page 10: 132 - 2012 urria

Amancay Gaztañaga aktore zestoarrak Bernardo Atxagaren "Soinujole-aren semea" eleberriaren antzerki moldaketan parte hartu du bestehainbat euskal aktore ezagunekin batera. Tanttaka Teatroa konpainia-rekin, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean Bilboko Arriaga Antzokian estreinatu zen obra.

Txakurra delagizonaren la-gunik onenaesan izan ohida. Mara, Gi-sasola egoi-tzako txaku-rrak lagun as-ko ditu, PakoBidebieta Illur-dan da horie-tako bat. Ger-takizun bitxibat izan duteorain gutxi.Ia egunero be-zala txakurra-rekin pasiera-txo bat egiteraatera zen Pa-ko Iraeta alde-

ra. Otxaka baserri parean eskailera maila altu xamarra igotzen hasieta muturrez aurrera erori zen altxa ezinda geldituz. Egoitzan, gauairisten ari zela eta Pako oraindik itzuli gabe zegoela ikusita kezkatzenhasi eta bere bila atera ziren bertako langileak. Ertzantza eta suhil-tzaileei ere dei egin omen zieten. Pako erori eta lau bat ordura, gaue-ko hamaiketan aurkitu zuten zakurrak egiten zituen zaunkei esker.Mara ondoan eduki omen zuen Pakok denbora guztian babesa etaepeltasuna ematen.

U r r i a r e n 7 aGrises musika taldea disko berria grabatzen ari da

U r r i a r e n 1 5 aParkea eta kiroldegia arteko lorategia kendu dute

U r r i a r e n 9 aEAJ-PNVren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpainaren baitako ekitaldia

U r r i a r e n 1 4 aAgiro Mendi Taldekoak Tolosa- Zestoa zeharkaldian

I r a i l a r e n 2 7 aMurrizketen aurka, greba egunean manifestaldiaLABek deituta

ddaannbboolliinnzzuulloo

Page 11: 132 - 2012 urria

U r r i a r e n 1 9 a“Ontziratu zaitez” kanpainaren baitan haragi

eta arrainarentzat tupper banaketa

U r r i a r e n 1 9 aEH Bilduren Eusko Legebiltzarrerako

hauteskundeetarako kanpainako aurkezpena

U r r i a r e n 2 0 aGipuzkoako espeleologia laguntza jardunaldiak

kiroldegian

a l e / b a l eB A L E . UZTAPIDE

PLAZATIK, EZTIOLA KALERA JOATEKO ALDAPA-TXOAN, MAKALTZERA BEHARTZEN DUTEN BI HESI

JARRI DITUZTE HAURRAK AZKARREGI ERREPIDERA

ATERA EZ DAITEZEN

B A L E . LIBURUTEGIKO ALDE BATEN

KRISTALEZKO ITXITURA BAT EGIN DUTE HAU-RRENTZAT

Eusko LegebiltzarrerakoHauteskundeetako

Zestoako emaitzak:

11

k U r r i a r e n 1 8 aZukgua, gazte erakunde ezkertiar eta independentista

bat sortzeko prozesuaren aurkezpena

U r r i a r e n 2 1 aIraetako Gure Ordeka elkartean garagardo festa bazkaria

ErroldaBaliogabeak

EHBILDU

EAJ/PNV

PSE-EE

PP

UPyD

2012

2.7976

99674871196

2009

2.762429

795108214

Page 12: 132 - 2012 urria

zabaltzen joan den neurrian, argazki bildumaikaragarriak jarri dira sarean. Argazki zaha-rren kontuan, Gipuzkoako Foru Aldundiaksortutako bilduma (Gure Gipuzkoa) edo Ku-txarena (Kutxateka) dira aipagarrienak. Bi era-kundeak sekulako lana egiten ari dira berenaltxor ikaragarriak guztion eskura jartzeko.

Zoritxarrez, jendeak ez ditu oraindik ondoezagutzen bilduma horiek. Hori dela eta, honahorietako argazki batzuk ekartzea pentsatudugu. Herrigunea alde batera utzi eta auzoak,baserriak, ermitak… nabarmendu nahi izanditugu oraingoan. On egin dagizuela, bada.

Zenbat argazki zahar ote dago munduan Zestoako irudiekin? Mi-laka mordo bat bai. Gehienak etxeko armairu bazterretan gordetaegongo dira, kaxa edo albumetan; askotan, jakin ere egin gabe zernolako irudiak diren. Beste batzuetan, erakundeen esku daude ar-gazkiok, egoki zainduta eta txukun-txukun katalogatuta. Herritararruntarentzat, ordea, zaila izan da orain arte altxor horiek ezagu-tzea. Argazki liburu asko argitaratu dira, egia da, baina, hala ere,nahiko ezkutuan geratu izan da ondare zoragarri hori.

Gure herrira etorriz, duela hamar bat urtera arte, Zestoako osoargazki gutxi ezagutzen zituen jendeak: festetako egita-rauetan ateratzen zirenak, erakusketatan jarri-takoak, liburu batean edo bestean argi-taratutakoak… Azken urtee-tan, ordea, internet

narruondon

F ernando Arza l lus

internetenargazki Zestoakozaharrak

GUREGIPUZKOA.NET | AIZARNA. ETXEGARAI BASERRIA © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)GUREGIPUZKOA.NET | AIZARNAKO PLAZA (1914) © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)

GUREGIPUZKOA.NET | IBAÑARRIETA (1937) © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)

Page 13: 132 - 2012 urria

ARGAZKI ETA IRUDI ZAHARRAK IKUSTEKO BESTE TOKI

BATZUK INTERNETEN

- Webgunea: www.kutxateka.com - 500.000 argazki inguru daude bertan.- Zestoari dagokionez, hainbat bilduma daude (guztira

130en bat argazki):· Endoiako ermitaren inaugurazioa (65 argazki).· 1953ko uholdeak (50 argazki inguru).· Herriko txokoak: Lauiturrieta, Lili… (10 bat inguru).

- Webgunea: www.albumsiglo19mendea.net- XIX. mendeko 4.000 irudi inguru daude bertan.- Zestoako 20 bat irudi ikus daitezke.

31

GUREGIPUZKOA: DATU BATZUK

- Webgunea: www.guregipuzkoa.net - Duela 3 urte jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru

Aldundiak.- 130.000 argazki inguru daude bertan.- Zestoari dagokionez, hainbat bilduma daude (guztira 2.300

bat argazki):· Indalezio Ojangurenen argazkiak (90 bat argazki).· Marin fondoa: Endoiako ermitaren inaugurazioa (41

argazki).· Gipuzkoako Foru Aldundiko ondare zerbitzuko

teknikariek sortutako fondoa; ondare artistiko,arkitektoniko eta arkeologikoa (800 inguru).

· Herriko postalak, 1904tik 1960 ingurura arte (250 inguru). · Zestoako Udalaren enkarguz, Bizente Davilak, duela 20

urte, egin zuen Zestoa patrimonio histórico-artísticoikerlaneko argazkiak (800 inguru).

· Udalak 1989an antolatutako argazkilaritza ikastarokohainbat gaztek Urola behe aldeko zementu fabrikenaztarnei atera zizkieten argazkiak (100 inguru).

k

GUREGIPUZKOA.NET | ENDOIAKO ERMITAREN INAUGURAZIOA. (FOTO 16/38) © CC-BY-SA: FONDO MARÍN.PACO MARÍ (KUTXA FOTOTEKA)

GUREGIPUZKOA.NET | IRAETA © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

GUREGIPUZKOA.NET | ARROA. ARROAKOLA ETA BERE ARMARRIA © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN

(GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)

GUREGIPUZKOA.NET | ARROABEA. KARMENGO AMAREN ELIZA © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)

GUREGIPUZKOA.NET | SANTA ENGRAZIA © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)

GUREGIPUZKOA.NET | SAN LORENTEKO ERMITA © CC-BY-SA:INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)

GUREGIPUZKOA.NET | ARTALDEA ARROA ALDEAN (1940) © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN(GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)

Page 14: 132 - 2012 urria

Bide berriari ekiten1952aren aurreko urteetan, Jo-

xe Zarautzen ibili zen lanean. Ha-mar bat urte egin zituen osabarentailerrean, Industrias MecanicasRaza lantokian. Emakume eskuakbehar zituztela eta, Axunek pro-batzea pentsatu, eta hiru hilabeteeman zituen han lanean. Horrelaezagutu zuten elkar. Lantokia etajaioterriaren arteko mugen arteanibiltzen ziren orduan; non bizipentsatzen ari zirela, pare-parean,Zestoan, Ugarteneko etxe barre-nean zen zapata denda itxi eginzen, eta bertan negozioren batjartzeko aukera izan zuten. Axunprest zegoen Zestoara bizitzeraetortzeko, beheko lokal hartan ta-bernarik jartzen ez zen bitartean.Haren gurasoek taberna zeukatenOrion, eta aspertuta zegoen bixi-gu erretzen. Joxeren gurasoak adi-nekoak ziren, eta, haiei lagundubitartean, burdindegia ireki zutenetxepean. Joxeren anaia Legazpi-ko Bellota lantokiko bulegoan ari-tzen zen lanean, eta hark lagunduzien dendarako erremintak etaburdin gaiak modu onean lortzen.

Senar-emazteek, biek, egitenzuten lan burdindegian; Joxe beze-roekin harreman zuzenean egotenzen, eta Axun, dendako atzeko al-dean gehienbat. Axunen anaia ar-giketaria zen, eta hark erakutsizion konponketa txikiak egiten.Gaur egun, gehiago merezi du be-rria erostea, konpontzen hasteabaino, garai hartan ez bezala. Axu-nek aparatuak desmuntatu, kon-pondu eta berriro muntatzen zi-tuen, plantxak… Kristalarekin ereegiten zuen lan beheko sotoan,markoekin koadroak egiten…Gustuko lana zuen.

Hori da berritu aurretiko Ugartedenda “zaharraz” gogoratzen duguna. Denda haren azken

urteetako oroitzapena. Baina Joxe Ugarte (Zestoa, 1925) etaAxun Solaberrietak (Orio, 1929) hasierako urteak nolakoak

izan ziren kontatu digute. Usaindu ez ezik, dastatu ere egingodugu ordukoa. Ugarte dendaren sorrerak, maitasun istorioa dutartean, Joxerena eta Axunena, hain zuzen ere. Dendako ateak

ireki zituzten bere garaian, eta, oraingo honetan, ardura horidagoeneko utzita, etxeko ateak ireki dizkigute, ezagutu ziren

garaiko kontuak esateko eta guretzat herrian betiko dendaizan denaren hasiera kontatzeko.

60 urte pasatu dira, Joxe eta Axun ezkondu zirenetik.Duela gutxi ospatu dute urtemuga, ezkontza eguneko leku

berean, Itziarren. Gustura egoteko moduko ospakizuna da; aregehiago, mahai ingurua 4 seme alaba, 9 biloba eta 3 birbilobak

betetzen badute.

“Sarreran,bi erakusleiho

txiki ezker-eskuin. Ateaireki, koska

bat jaitsi, etaegurrezko mostradorea aurrean. Ertz batean, goraka altxatzen zen zati bat,

barrura eta kanpora, sartu-irtenerako. Albo batera, sukaldeko mahaietarakoplastikozko huleak, eta, aurrez aurre, tamaina ezberdinetako kaxaz beteriko

apala mordoa. Garai bateko denden usain berezia…”

Ugartekere badu

bere historia

Page 15: 132 - 2012 urria

51

Poliki hasi ziren dendako martxa hartzen. Nahiko hutsik omen zituzten den-dako apalak hasieran, eta, hori disimulatzeko, kaxa hutsekin betetzen zituztentarteak. Ez zen herrian zegoen burdindegi bakarra; frontoi aurreko Gaztañagaburdindegia ere bazegoen, Ugarteren aurretik irekia. Haiek iturgintza eta pinturagaietara jotzen zuten gehiago. Gogoan dute nola Udalak erosketak egin behar zi-tuenean txandaka egiten zituela, denda batean eta bestean. Dirua behar zen apa-lak beteta edukitzeko; beraz, lan asko egin behar, eta opor gutxi.

Castellano edo extremeñoak“Garai hartan, castellano edo extremeño mordoa etorri zen Arroara.

Ezer gabe etortzen ziren, eta denetik behar izaten zuten: platerak, ba-soak, sukaldeko sua, berogailuak… denetik. Kontua garesti izaten zenaskotan, eta zatika ordaintzeko erraztasunak ematen genizkien. Koa-derno batean apuntatzen genuen bakoitzak eramaten zuena. Guk fa-bore asko egin genien, baita haiek guri ere. Maiteak gintuzten”.

HotelakEderki dakigu edo entzuna dugu garai bateko Zestoak ez due-

la gaurkoaren antzik. Axun Zestoara etorri zeneko garaia, ekin-tza eta giro onez beterikoa gogoratzen dute. “ Oso oroitzapen po-litak ditugu. Laranjadi jendez betea egoten zen. Jendea dotore jantzita.Bainuetxeko orkestra saioak, pilota partidak eta frontoia beteta, musi-ka Laranjadin… Hotel asko ziren orduan, eta denak bete-beteak egoten ziren. Materialugari behar izaten zuten; platerak, mantelak, gomak, basoak, pinturak… Dena kantita-te handitan. Eta hoteletara etortzen zirenek eta etxeetan egoten ziren bisitariek ere opa-riak eraman nahi izaten zituzten”.

Iraila garai ontzat daukate go-goan. “Hoteletan, emakume mordoaibiltzen zen zerbitzatzen, eta, udaz-kenean, berek irabazitako dirua iza-ten zuten. Gainontzean, gizonakeramaten zuen dirua etxera, baina,uda buelta horretan, emakumeek erebere dirua izaten zuten. Udazkenhasieran, Aizarnazabalera joaten zi-ren San Migelak ospatzera”.

Urte oparo haiek baliagarriakizan ziren oso dendarako. “Garaionean tokatu zitzaigun denda ireki-tzea. Portugesak ere etortzen ziren,Legazpitik ekarritako Bellota mar-kako erreminten bila. Ez zuen betikoiraun horrek, baina, bitartean, goza-tu genuen eguneroko herriko saltsahartaz. Beste garai bat zen. Garaipolita”.

Tailerrak60 urte hauetan, tokatu zaie

krisialdirik, eta ikusi dituzte taile-rren itxierak ere: Egiguren, Guz-tiok bat… Lana egon zen bitarte-an, ordea, tailerrek asko ematenzuten burdindegian: torlojuak zi-rela, mailuak, zintak, erremintak,oro har…

Feria egunaEgun garrantzitsua herrian, hi-

leko azken asteazkeneko huraere. “Inguruko baserrietatik eta au-

···

Page 16: 132 - 2012 urria

···

zoetatik jende asko etortzen zen ga-nadua ikustera, eta txikiteora… Pla-za beteta egoten zen: herrikoak, base-rrietakoak, Errotazarkoak, Olazarko-ak, Etorrakoak, akoarrak…Baserritar askok enkargutxoak egite-ko aprobetxatzen zuen. Periodiko pa-perezko majina pakete kurioso egingenuen! Libra bat puntapax eta ho-rrelakoak, bakoitzak behar zuena.Ferian eroso ibili, eta etxerakoan pa-satzen ziren erositakoa jasotzera. Lo-karri bat jartzen genien paketeei es-kumuturretik zintzilik eraman ahalizateko”.

Ustekabeak beti

Sua eta ura belaune-tik behera hobe delaesaten da, baina gorago

igo zen esperientziarik ezagutzen dute Axunek eta Joxek. “Ez ditugu sekula ahaz-tuko 1953ko uholde haiek, autobusa urak eraman zuen hartakoa. Egundoko gaua izanzen. Jendeari dendako soka eta linterna mordoa eman genizkion egun hartan.

Horrelako eguraldi txarrak eta kazkabarrak izaten zirenean, luzeroak ere askotanpuskatzen ziren. Jendea kristala erostera etortzen zen orduan, eta, gero, masillarekinhartu eta konpontzen zituzten”.

Sutea gertuago eta aldi berean urrutiago bizi izan zuen bikoteak. Donostianzebiltzan 1976ko abuztuaren 13 hartan; Lina Morgan ikustera joan ziren. Ezus-tekoa etxerakoan izan zen. “Gaueko ordu bata eta erdiak aldera edo, etxera gentoze-la, suhiltzaileak ikusi genituen. A ze sustoa! Ordurako, sua itzalita zeukaten, baina bel-dur ederra pasatuta zeuden herrian. Etxe ondoko Hotel Blasa zen sua hartu zuena.Dendan zegoen material asko atera behar izan zuten badaezpada; kanpin gas urdin txi-ki horietakoak, pinturak, agoarrasak, gauza “inflamable” asko… eta gu Lina Morganikusten lasai asko! Gero, etxera etorri ginenean, a ze panorama…”

Ez daukate ahazteko herriak nola lagundu zuen, Iriondoko kamioia nola etorrizen, gauza denak nola atera behar izan zituzten. Etxeari ez omen zitzaion ezerpasatu; busti besterik ez. “Atzera ateratako guztia bere lekuan jarri, eta kitto” anek-dota moduko istorio bitxia dute kontatzeko. Gaur egun ezagutzen dugun etxeberria 1992an egin zuten.

Beste garai batArgi dago gauzak asko aldatu

direla. Badirudi Axunek eta Joxekbegiak ixtean ikusi egiten dutelagarai hartako errealitatea. Aipatudituzte gaur egun dagoeneko de-sagertuak dauden dendak; albokoMikaelaren janari denda, esatera-ko. Harekin bat eginda, zabalagoaegin zuten gaur egunean ezagu-tzen dugun Ugarte burdindegia.Denda barruko martxa ere ez da-go konparatzerik oraingoarekin,eta Joxek ezta nahi ere, bakoitzakbere garaikoa ulertzen du, eta ho-beto. Ezagutzen dugunarekin, ho-beto moldatzen gara. Haiek gau-zak eskuz apuntatzen ohitutazeuden; dena txukun-txukun, horibai. Fakturak ere itxurakoak, zirri-

borrorik gabe, eta, tinta edo zer-baitek zikintzen bazuen, berrirogarbi idatzi, eta kito. Garaian ga-raikoa. Idazteko makina erabiltze-ra ere iritsi ziren, baina gerora.

Orain ohikoak ez diren saleros-ketak ere kontatu dituzte. Tira-fondoena adibidez: “Tirafondoakeskatu, eta kaxa handi bat ateratzengenuen, tamaina eta mota askotakotirafondoz betea. Bezeroak beharzuen huraxe aukeratu eta ordaintzenzuen; huraxe izaten zen askotanerosketa guztia, tirafondo bat. Gauregun ulertzen ez ditugun kontuak”.

J one Bergara A lberd iMa ia len Kor tad i Iparrag i rre

Page 17: 132 - 2012 urria

71

mina

Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberria.Irakurritako kritikei jarraituaz heldu nion liburuari. Hasierankosta egin zitzaidan irakurtzea, esaldi korapilatsuak osatzenmaisua dugu Ramon. Bikote harremanak ardatz etaDonostiako Martutene auzoan kokatua, bizitzari eta geureerrealitate sozial eta politikoari buruzko erreflexioz gainezkadatorkigu Ramon obra handi honetan, geure gizartearenmetafora bailitzan. Ez da liburu erraza, beste gauza ederasko bezala.

GAUR ZORTZICarmen Gisasola. Alberdania, 2012

Andoni preso dago Kordoba-ko espetxean. Gaur, bestehainbat gutunekin batera,ezezagunen batek bidalitakogutun luze bat jaso du. Ema-kume batek sinatuta dator.

Gaur zortzi, gutuna idazten duen emakume ho-rren alabak ihes egin du organizazio armatu ba-tean militatzeko. Andreak luze kontatzen diogutunean zehar organizazio horretan militatzenduen preso horri beraren eta alabaren artekoharremana, konpromiso politikoari konpromisopertsonala aurrez aurre jarririk.

UR ARREAK, UR GARBIAKJoan Mari Irigoien, Elkar 2011

Nafarroako herri balizko batirudikatu du Irigoienek eleberrihonetan, bere mendi eta ibai,eliza eta eskola, ohitura eta xe-lebrekeriekin; geografiaren gai-netik, baina, hezur-haragizko

herritarrak dira erretratuaren protagonistak: gizon-emakumeen pozak eta negarrak, ilusioak eta atse-kabeak, eguneroko bizinahia eta politikaren borro-ka beharra...

irakurriberridut

Ekain makina bat artisten inspirazio iturri izan da. Nire-tzako kuttunenak dira Bernardo Atxagaren eta Pako Aristi-ren lerro batzuk eta Jesus Mari Lazkanoren margo hauxe.

Atxagak buruketa bat planteatu zigun: duela urte batzuk,gizon bat mendira joan omen zen marrazki batzuk egitekoasmoz. Ilunabarraren lehen itzalekin batera, Ekaingo atarianeseri zen zigarro bat erretzeko. Egoera horren aurrean hauxeda Atxagaren galdera: zer zeukan haitzuloaren aurrean eseri-tako gizon horrek, 20.000 urte lehenago hantxe bertan biziizandakoak ere bazeukana? Eta hara emaitza: “kea, basoak,ilargi-laurden horizta, mendiak, isiltasuna, pizti baten intziriaisiltasunean, neguko haize hotza, marrazki bat egiteko go-goa, bospasei inurri harri koskor baten gainean”.

Marrazki bat egiteko gogoa… Lazkano Euskal Herrikopintura errealistaren adibiderik bikainena da. Arkitekturaindustriala, eraikuntza klasikoak, antzinako negutegiak,lorategiak, basoak eta horrelakoak margotzen ditu bainaatmosfera edo giro berezi bat emanez, asmatutako errea-lismoa sortuz. Horregatik, koba atari hau ez da benetakoa(burdinazko hesirik ez du), ez da historikoa, alegia aurki-kuntza garian zen bezalakoa (azeri zulo bat besterik ezzen-eta). Zerbait misteriotsua du margoak.

Misteriotsua… Pako Aristi datorkigu burura, Oherakohitzak: “Ekaingo haitzuloan margolaria / lotara joan zen, /eta hogeita hamar mila urte geroago / ‘neoia’ deituko zu-ten / argi batekin egin zuen amets: / sua baino biziagoa li-tzatekeen / izotzaren antzeko dirdira bat.”

J o s e b a I l l a r r a m e n d i

oroimira

EEKKAAIINN.. JJEESSUUSS MMAARRII LLAAZZKKAANNOO.. AAKKRRIILLIIKKOOAA MMIIHHIISSEEAANN EETTAA ZZIINNKKAA.. 4433 XX 5500 CCMM..11999966 UURRTTEEAA.. IITTUURRRRIIAA:: LLAAZZKKAANNOO 11998899--22000033 ((EERRAAKKUUSSKKEETTAAKKOO KKAATTAALLOOGGOOAA)) ,,BBIILLBBAAOO BBIIZZKKAAIIAA KKUUTTXXAA FFUUNNDDAAZZIIOOAA,, BBIILLBBOO,, 22000033..

ikusF ernando Arza l lus

Page 18: 132 - 2012 urria

ZUHAITZAREN DESKRIBAPENA: hosto erorkorreko zuhaitz ezaguna da.Oso adarkatua da eta, normalean, ez oso handia. Enborreko azalaleuna eta grisa du. Esne itxurako zuku zuria jariatzen dute azalekozauriek. Hosto handiek azpialdean iletxoak dituzte eta biribilean bu-katzen dira bost gingil palmatu handirekin. Kristalak garbitzeko erabi-li izan dira hostoak. Fruitua, pikua, urtean bitan heltzen da, normale-an, baina ez beti. Lehenengoak udaberriaren amaieran heltzen dira,apirila eta maiatza artean (uztapikuak) eta bigarrenak uda amaieran,abuztua eta iraila artean (pikuak). Pikondoa edozein lurzorutan bizidaiteke eta, gehienetan, kultibatu egiten da. Baratzeetan eta soroetanoso ugaria da, hala ere, gune basatiagoetan ere arrunta da. Nahiagoizaten ditu harkaitzezko zoruak eta sarritan ikusten da horma zaha-rren babesean hazten ere.

ERABILERA: pikuak gordinik edo lehortuta jaten dira. Konfitura, mar-melada, mazedonia, edariak edo pastelak egiteko erabiltzen dira. Bita-mina, mineral eta antioxidatzaile asko dituzte eta aberatsak dira glu-zidoetan. Birikak garbitzen laguntzen dute arnasketa arazoak, bronki-tisa, katarroa, mukiak… ditugunean eta hostoak eta fruituak erabildaitezke horretarako. Familian erreumadunak dituztenentzat ere go-mendatzen da pikuak jatea, baita kirol asko egiten dutenentzat eta ar-tikulazioak asko lantzen dituztenentzat ere.

Zuntz edo fibra askodute, beraz, libratzenere laguntzen dute etabaita digestioa egiten,bihotzerrea leuntzeneta errefluxua hobe-tzen ere. Pikondoarenesnea zauriak eta gari-txoak sendatzeko ereerabiltzen da.

Pikondoa(ficus carica)

MILA ARISTI

Kanpotar batek esan zidan behin pikua zuhaitzetik mozteanateratzen zaion esne zuri hori erabiltzen zuela garitxoak ken-tzeko. Gure semeak mordoxka zituen eskuan eta hark esandabezala hamabi egunetan jarraian garitxoaren punta esne zurihorrekin busti eta utzi egiten nion. Lehen egunetan ez zen ezersumatzen baina azken egunetarako ikusten zen garitxoa erre-tzen zihoala. Ez dakit edozein garitxorentzat balioko duen bai-na gure semeari, behintzat, denak joan zitzaizkion. Pikondomota honek ematen duen fruitua ez da jatekoa, lehorra da etaez dakit edozein piku motak balioko duen garitxoak kentzeko.

zeerremedio

Page 19: 132 - 2012 urria

1

a g e n d a9

urRRIIAA

26 OOSSTTIIRRAALLAA

Hileko azken ostiraleroko elkarretaratzea20:00etan plazan “Preso eta iheslariak herrira” lemapean.

26 --2277 AASSTTEEBBUURRUUAANN

Gaztelekuan birziklapen tailerra; tetrabrikekinegindako diruzorroak.

27 LLAARRUUNNBBAATTAA

Garikoitz Mendizabalek, Txistu Symphonic (Ga-rikoitz Mendizabal & The Bratislava Symphony Orches-tra) lana aurkeztuko du 12:00etan udaleko pleno aretoan.Diskoko hainbat doinu eskainiko ditu.

28 IIGGAANNDDEEAA

“Barrura begiratzeko leihoak” dokumentalarenaurkezpena, Kultur Etxean 18:00etan. Txaber Larreategizine zuzendaria bertan izango da.•• Urola Kostako Odolemaileen intsignia eta diploma banaketa. Zestoako Eneko Kor-ta, Nikolasa Aldalur, Mertxe Merino, Jose Mari Uranga etaEdurne Arakistainek jasoko dituzte.

azAARROOAA

06 TTIIKK 11 22RR AA

Ingurugiro sailak antolatuta, Ibaialde erakusketaudaletxeko pleno aretoan.

08 OOSSTTEEGGUUNNAA

Zestoako udaleko Gazteri saila eta Puxka-MuxkaZirkusek antolatuta ludoteka ibiltaria Arroagoian arra-tsaldeko 17:30etatik 18:30etara.

13 AASSTTEEAARRTTEEAA

Agiro Mendi Taldeak antolatutako mendi astea-ren baitan, “Mendilerro Zuria. Peru 2012” emanaldia Ini-xio Aizpuruaren eskutik.

14 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Agiro Mendi Taldeak antolatutako mendi astea-ren baitan, “Bakarbistan. Zestoa-Istambul bizikletaz”emanaldia Jon Artanoren eskutik.

15 OOSSTTEEGGUUNNAA

Ludoteka ibiltaria Arroabean arratsaldeko17:30etatik 18:30etara.

16 OOSSTTIIRRAALLAA

Bertso afaria Iraetako Gure Ordeka elkartean.

17 LLAARRUUNNBBAATTAA

BTT irteera. Zestoa-Iturriotz-Alkiza-Zelatun-Zes-toa. 42 km inguru. 9:00etan Gurutzetik aterata.

18 IIGGAANNDDEEAA

Agiro Mendi Taldeak antolatuta, umeen irteera,Ertxiñan zeharkaldia goizeko 9:30ean Gurutzetik aterata.

21 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Arratsaldeko 18:30ean Ertxiña Musika EskolakoBanda txikia aterako da Santa Zezilia ospatzera denakkamiseta berdinak jantzita.

22 OOSSTTEEGGUUNNAA

Ludoteka ibiltaria Iraetan arratsaldeko 17:30etatik18:30etara.•• Kultur Etxeko gela balioanitzean solfeoko 2. mailabukatu duten ikasleei diploma banatzeko ekitaldia arratsal-deako 18:30ean.

2233 OOSSTTIIRRAALLAA

“Zestoako musika historiaren konpasean” libu-ruaren aurkezpena, Kultur Etxean 19:30ean. Egilea: Gari-koitz Mendizabal. Argitaratzailea: Danbolin Zulo KulturElkartea. Aurrez, trikitilari eta txistulariak ibiliko dira ka-leak girotzen.

24 LLAARRUUNNBBAATTAA

Bandak Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du20:15etan udaletxe azpian.

29 OOSSTTEEGGUUNNAA

Ludoteka ibiltaria Aizarna arratsaldeko 17:30etatik18:30etara.

San Martin jaiak

09 OOSSTTIIRRAALLAA

Arratsaldeko 20:00etan txupinazoa eta ondorenbertso afaria, Agin Rezola eta Julio Soto bertsolariekin. Tri-kitilariak Hitzeder eta Joseba.

10 LLAARRUUNNBBAATTAA

Arratsaldeko 17:30ean puzgarriak frontoian eta on-doren txokolatada.

11 IIGGAANNDDEEAA

Goizeko 11:30ean Idikaitz txisulariekin kalejira etaLasaoko abere eta nekazal produktuen azoka erakusketa.

••Gurutze Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak, azarokoasterako hainbat ekimen antolatu ditu; gaztaina erre-

ak, afariak, hitzaldiak, txapelketa ezberdinak… Besteak bes-te, asmoa gaur egungo egoera aztertu eta elkartearen betebe-har berrien inguruan hausnartzea izango da.

••Marrazketa eta pintura ikastaroa. Sei urtetik aurrera-ko haurrentzat nahiz helduentzat margotzen ikaste-

ko aukera. Ez da beharrezkoa maila bat izatea, bakarkakoarreta eskaintzen da. Astelehenetik asteazkenera 17:00etatik18:00etara eta 18:00etatik 19: 00etara. Txikienekin sorkun-tza, eskulanetarako dohainak, autoestima eta ondo pasa-tzea lantzen dira. Helduekin berriz marrazketa eta pinturaaukera ezberdinak; akrilikoa, oleoa, pastelak...Jostun ikastaroa: ostegunetan 17:00etatik 19:00etara. Oina-rrizko maila nahikoa da. Patroiak egiten, ume edo norbera-rentzat arropa josten, arropak moldatzen, etxerako gauzakegiten (kortinak, kojinak, mantalak...), disfraz bat edo base-rritar traje bat egiten ikas daiteke. Bi aukera hauetako infor-mazio gehiagorako deitu 627033231 telefonora (Cristina).

••Udaleko gizarte zerbitzuetatik dei berezi bat egiten dalehendik ere sortuta dagoen bolondresen taldea in-

dartzeko. Jende bizia, gaztea eta laguntzeko prest dagoenaanimatu nahi da, Gizaki Helburu, Atzegi, krisi egoerak jotajanari banaketan laguntzeko, gaixoei konpainia egiteko…Interesatuak gerturatu udaleko Gizarte Zerbitzuetara (Izas-kun).

Page 20: 132 - 2012 urria

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a