1_ELIKATZE-ITURRIA

32
ELIKATZE- ITURRIAK 1

Transcript of 1_ELIKATZE-ITURRIA

Page 1: 1_ELIKATZE-ITURRIA

1

ELIKATZE-ITURRIAK

Page 2: 1_ELIKATZE-ITURRIA

2

ELIKATZE-ITURRIAElikatze-iturria ordenagailuaren zirkuitu elektroniko bat da, elektrizitate sareko 220Vko korronte alternoa, 5 eta 12V arteko korronte zuzenean transformatzen duena (hain zuzen ordenagailuarentzat egokia dena).

Page 3: 1_ELIKATZE-ITURRIA

3

Gure elikatze-iturriaren funtzionamendu oker batek barne elementuak mindu ditzake; horregatik, ordenagailuarentzat garrantzitsua da eta ordenagailuarentzat egokiak diren kontsumo elektrikoak eman behar ditu. Horrela, beharren arabera, 200 eta 700W potentziako elikatze-iturriak aurkitu ditzakegu.

Elikatze-iturriek bero handia sortzen dute, horregatik eta beroa gutxitzeko haizagailu bat izaten dute. Elikatze-iturri berriek haizagailu isilak izaten dituzte, diametro handiagoarekin baina erreboluzio gutxiagorekin haizeztatze berdina lortzen dutenak.

Page 4: 1_ELIKATZE-ITURRIA

4

ELIKATZE-ITURRI BATEN PARTEAK

Transformadorea: sarrerako tentsioa moldatzen du (220V) irteerako tentsiora (5 eta 12V artekoa).

Artezgailua: korronte alternoa korronte zuzenean transformatzen du, horrela tentsioan ez dira gora-beherik izango eta ez dira osagai elektronikoak kaltetuko.

Filtroa: seinalearen tentsioaren gorabeherak ekiditen ditu.

Erregulatzailea: sarrerako seinalearen gorakadak eta beherakadak irteeran eragin izatea ekiditen du.

Page 5: 1_ELIKATZE-ITURRIA

5

Page 6: 1_ELIKATZE-ITURRIA

6

ELIKATZE-ITURRI BATEN FORMATUAK

Bi formatu daude, bere teknologian eta oinarrizko xaflarako konektoreen kopuruaren arabera:

AT ATX

Page 7: 1_ELIKATZE-ITURRIA

7

AT ELIKATZE-ITURRIAAT oinarrizko xafla duten ordenagailuentzat sortua, hori dela eta jadanik ez dira erabiltzen.

Page 8: 1_ELIKATZE-ITURRIA

8

Orokorrean, eskema bera jarraitzen dute.

Kanpoaldean haizagailu batek elikatze-iturriko beroa zirrikitu batzuetatik botatzen du.

Gainera, AT xafla elikatzeko bi berezko konektore ditu eta bi kanpoko hargune: bat sare elektrikorako eta bestea monitorea elikatzeko. Azkenik, giltza bat izaten du elikatze-iturria piztu eta itzaltzeko eta ondorioz ordenagailua ere.

Page 9: 1_ELIKATZE-ITURRIA

9

ATX ELIKATZE-ITURRIAATX oinarrizko xafla duten ordenagailuentzat sortua

Page 10: 1_ELIKATZE-ITURRIA

10

Bi atal ditu, nagusia (aurreko ATri dagokiona) eta laguntzailea, beti piztuta dagoena, beraz pizteko giltzak bakarrik lehenengo parte hau bakarrik kontrolatzen du eta laguntzailearen bitartez software bidez egin daitezke piztu-itzaliak. Horrela, ATX xaflak etengabe daude elikatuak, eta barne osagaiak maneiatzeko orduan, erabat konexiorik gabe utzi behar dugu ordenagailua nahiz eta itzalita egon.

ATX elikatze-iturrian eskema anitzagoa da eta haizagailua leku ezberdinetan aurkitu daiteke

Page 11: 1_ELIKATZE-ITURRIA

11

Gainera hainbat konektore ditu: 20/24 pin dituen ATX konektorea:

oinarrizko xafla elikatzeko

12Vko ATX konektorea: prozesagailuaren elikadurarako

Page 12: 1_ELIKATZE-ITURRIA

12

4 pin dituen Molex konektorea: disko gogorrak, irakurketarako unitateak, grabagailuak eta batzuetan txartel grafikoetarako elikatzeko dira

SATA konektorea: gutxienez lau pin ditu eta SATA araudiren baitan dauden disko gogorrak, irakurketa unitateak eta grabatzaileak konektatzeko balio du

Page 13: 1_ELIKATZE-ITURRIA

13

PCI Express konektorea: elikatze zuzena behar duten txartel grafikoak konektatzeko

4 pin dituen Berg konektorea: disketera konektatzeko

Page 14: 1_ELIKATZE-ITURRIA

14

Page 15: 1_ELIKATZE-ITURRIA

15

ATX kutxa baino txikiagorako egokitutako iturriak diseinatu dira, hala nola µATX, Flex ATX, Mini ITX oinarrizko xafletarako elikatze-iturriak aurki ditzakegu.

Hala ere, elikatze-iturri hauek ATXaren estandarra mantentzen dute eta bere forma, gailuen konektoreen mota eta kantitatea aldatzen dituzte, oinarrizko xafla bakoitzaren beharren arabera.

Page 16: 1_ELIKATZE-ITURRIA

16

Page 17: 1_ELIKATZE-ITURRIA

17

ERAMANGARRIEN ELIKATZE-ITURRIAK

Eramangarriek ez dute barnean elikatze-iturririk. Elikatze-iturrien funtzio berdinak betetzen dituen korronte egokitzailea erabiltzen dute.

Page 18: 1_ELIKATZE-ITURRIA

18

Bi atal izaten dituzte: Kablea, ordenagailura konektatzen dena

marka eta modeloaren arabera berezko konektore baten bitartez.

Konektorea, korronte hargune datorren kablea jasotzen duena. Egokitzaile guztientzat berdintsuak izaten dira, orokorrean bi bertsio daude: Bi edo hiru kontaktuekin (kasu berezia da MagSafe konektorea, Macintosheko MacBook eta MacBook Proetarako, magnetikoki lotzen dira eta kable tiratzekotan askatzen da ordenagailua berarekin mugitu barik)

Page 19: 1_ELIKATZE-ITURRIA

19

Page 20: 1_ELIKATZE-ITURRIA

20

BATERIA ERAMANGARRIETANEramangarriek korronte hargunerik gabe lan egitea ahalbidetzen du. Hau bateriari esker da, egokitzaile batez bidez kargatzen dena.

Page 21: 1_ELIKATZE-ITURRIA

21

Bateriak gelaxka elektrokimikoz osatuak daude, non korronte elektrikoa pilatzen den. Gelaxka hauen edukiera milianperiotan (mAh) neurtzen da eta, orokorrean, gelaxka kopurua handitzearekin, modu berean handitzen da bateriaren iraupena. Dena den, hau ez da beti betetzen, eta ziur bateriaren iraupena markatzen duena energia dentsitatea da (WHr).

Page 22: 1_ELIKATZE-ITURRIA

22

Bateria modelo asko daude haien osagai kimikoen arabera, gutxi erabiltzen diren Nikel- Kadmiokoa edo Nikel-Hidruro metalikokoak, edo ohikoenak direnak: Litio Ionak dituztenak (Li-Ion). Azken honek ezaugarri bezala ditu bere osagaien arintasuna, bere energia ahalmen handia (9 orduko iraupena) edo bere deskargarako erresistentzia besteen artean.

Page 23: 1_ELIKATZE-ITURRIA

23

Eramangarri batzuek ez dute bateria ateragarria, Mac Book Proen antzera, baterien litio ion gelaxkak litio polimeroengatik aldatu dituzte, hauek eramangarri hauen karkasa estuetan ederki sartzen dira, eta bateria ateragarriak dituzten baliogabeko elementuak kendu egin dituzte.

Page 24: 1_ELIKATZE-ITURRIA

24

ELIKATZE-ITURRIEN AKATSAKElikatze-iturria gutxienez PC baten akatsen heren baten erruduna da. Arazoak orokorrean energia elektrikoaren faltagatik agertuko dira.

Page 25: 1_ELIKATZE-ITURRIA

25

Arazo elektriko horietan ohikoenak hurrengoak izango dira: Pikoak: tentsio altuko fluktuazioak dira, noiznahi

sortu daitezke eta epe laburra irauten dute. Itzalketak: korronte elektrikoaren erabateko

galera. Gaintentsioak: tentsioaren igoera maila

arruntetatik at eta berehala erortzen ez dena, mantentzen dena. Gerta daiteke hurbileko norbaitek energia handia behar duen aparatu bat erabiltzen egon eta bat-batean itzaltzea.

Tentsio erorketak: aurrekoaren kontrakoa, baino pikoa berehala desagertzen da, nahiz eta segundo edo minutu batzuk iraun dezakeen. Gehiegi edo epe luzez erortzen bada, itzalketa izan daiteke.

Page 26: 1_ELIKATZE-ITURRIA

26

Ordenagailuan hurrengoak sintomak ikusiz gero elikatze arazoren bat dagoela pentsa dezakegu (derrigorrean ez da izango elikatze-arazoa baina kontutan hartu behar da posibilitate hau): PCa blokeatzen da edo berpizten da arrazoi

argirik gabe. Disko gogorretan akatsak, idazketa akatsak,

sartzeko edo artxiboetan arazoak, etab Sare baten nodoen arteko datuen transmisio

akatsak. Barne osagai batzuek kale egiten dute. Argien intentsitatearen gorabeherak. PCa modu arraroan dabil goi kontsumodun

aparatu bat konektatzerakoan.

Page 27: 1_ELIKATZE-ITURRIA

27

Ordenagailua eta bere elikatze-iturria babesteko aparailu batzuk daude. Hauetako batzuk: Tentsionaron iragazkia UPS edo etengabeko elikatze-sistema Elikaatze-iturri erredundanteak

Page 28: 1_ELIKATZE-ITURRIA

28

TENTSIOAREN IRAGAZKIAHargune asko dituen konektore batzuk haiei lotutako osagaiak babesteko ahalmena izaten dute, piko eta gaintentsioaren aurka. Osagai bat dute gaintentsioaren energia lur hargune zirkuitu batera bideratzeko.

Page 29: 1_ELIKATZE-ITURRIA

29

UPS EDO ETENGABEKO ELIKATZE-SISTEMA

bateria handi eta honen kargadore moduan funtzionatzen dute. Korronte fluktuaziorik gabeko energia etengabea eskaintzen dute. Era berean, ordenagailuari piko, itzalketa, gaintentsioa eta tentsio erorketen aurkako babesa ematen dute.

Page 30: 1_ELIKATZE-ITURRIA

30

Page 31: 1_ELIKATZE-ITURRIA

31

ELIKATZE-ITURRI ERREDUNDANTEAK

Gaur egun zerbitzariek gutxienez bi elikatze-iturri izaten dituzte. Hauek sistema elektriko ezberdinetan egon behar dute konektaturik, elikatzea ziurtatzeko, bai iturrien akatsengatik, bai sistema elektrikoaren akatsarengatik.

Page 32: 1_ELIKATZE-ITURRIA

32