2. Akta

1
AISIALDI TALDEKO AKTA DATA: 2012-01-13 ORDUA: 14:00-14:40 LEKUA: DBH1 gela EGUNA: Ostirala GAI ORDENA: 1. Dirulaguntzen egoeraren berri eman 2. Hurrengo irteeraren data zehaztu 3. Arduren banaketa 4. Aisialdi Taldeko kamisetak egiteko proposamena Beltzez dauden gaiak derrigorrezkoak dira, hortaz, bazkide guztiek etorri beharko dute. AKTA: 1. Dirulaguntzen egoeraren berri eman: aurreko hilabetean Nafar Gobernuarekin izandako bilera batean krisia dela eta hartutako neurrien berri eman ziguten. Aurreko urteko aurrekontuak onartuta dauden arren ez dago dirurik ordaintzeko baina hurrengo urteko diru-partidarekin zor hau garbitzen saiatuko dira. Hau da, aurreko urtean eman behar ziguten dirua beranduago itzuliko digute (baina ziurrenik ez digute eskatutako guztia emango) eta aurten behintzat ez dute inolako dirulaguntzarik emango irteerak egiteko. 2. Hurrengo irteeraren data zehaztu: hurrengo irteera Arnedilloko ur-termetara izango da Moncayon oraindik ere elurrik ez baitago. Datak aukeratzeari dagokionez, bertan geundenon artean data batzuk deskartatu ditugu baina nahikoa jende ez geundenez, erabaki dugu dataren aukeraketa Doodleren bidez egitea. Horregatik, Aisialdi Taldeko blogean izango duzue data aukeratzeko aukera. Apuntatzeko azken eguna datorren osteguna (URTARRILAK 19) izango da. 3. Arduren banaketa: gai hau ez dugu landu. 4. Aisialdi Taldeko kamisetak: ikasle batzuk proposatu bezala, Aisialdi Taldeko kamisetak egitearen aukera planteatu dugu. Gehienak prest agertu dira kamiseta batzuk egiteko eta horretaz gain kamisetak saltzeko Aisialdi Taldearentzat dirua ateratzeko asmoz (materiala, segurua, e.a. ordaintzeko). Nahiak prezioak galdetzeko ardura hartu du.

description

Aisialdi Taldeko 2. akta

Transcript of 2. Akta

Page 1: 2. Akta

AISIALDI TALDEKO AKTA

DATA: 2012-01-13 ORDUA: 14:00-14:40

LEKUA: DBH1 gela EGUNA: Ostirala

GAI ORDENA:

1. Dirulaguntzen egoeraren berri eman2. Hurrengo irteeraren data zehaztu3. Arduren banaketa4. Aisialdi Taldeko kamisetak egiteko proposamena

Beltzez dauden gaiak derrigorrezkoak dira, hortaz, bazkide guztiek etorri beharko dute.

AKTA:

1. Dirulaguntzen egoeraren berri eman: aurreko hilabetean Nafar Gobernuarekin izandako bilera batean krisia dela eta hartutako neurrien berri eman ziguten. Aurreko urteko aurrekontuak onartuta dauden arren ez dago dirurik ordaintzeko baina hurrengo urteko diru-partidarekin zor hau garbitzen saiatuko dira. Hau da, aurreko urtean eman behar ziguten dirua beranduago itzuliko digute (baina ziurrenik ez digute eskatutako guztia emango) eta aurten behintzat ez dute inolako dirulaguntzarik emango irteerak egiteko.

2. Hurrengo irteeraren data zehaztu: hurrengo irteera Arnedilloko ur-termetara izango da Moncayon oraindik ere elurrik ez baitago. Datak aukeratzeari dagokionez, bertan geundenon artean data batzuk deskartatu ditugu baina nahikoa jende ez geundenez, erabaki dugu dataren aukeraketa Doodleren bidez egitea. Horregatik, Aisialdi Taldeko blogean izango duzue data aukeratzeko aukera. Apuntatzeko azken eguna datorren osteguna (URTARRILAK 19) izango da.

3. Arduren banaketa: gai hau ez dugu landu.

4. Aisialdi Taldeko kamisetak: ikasle batzuk proposatu bezala, Aisialdi Taldeko kamisetak egitearen aukera planteatu dugu. Gehienak prest agertu dira kamiseta batzuk egiteko eta horretaz gain kamisetak saltzeko Aisialdi Taldearentzat dirua ateratzeko asmoz (materiala, segurua, e.a. ordaintzeko). Nahiak prezioak galdetzeko ardura hartu du.