2 dinamika ariketak

2
Fisika eta Kimika 4. DBH 1 DINAMIKA 1. 10 kg-ko pisua duen gorputz bat igogailu bateko sabaiari lotuta dagoen soka batetik zintzilik dago. Kalkulatu zenbatekoa den sokaren tentsioa, kasu hauetan: a. Igogailua abiadura konstantez igotzen ari bada. b. Igogailua 0,80 m/s 2 -ko azelerazio konstantez igotzen ari bada. c. Grabitatearen azelerazio berberaz jeisten ari bada. Em.: a) 98 N b) 106 N c) 0 N 2. 40 kg-ko pisua duen kutxa bati bultza egin diogu, 80 N-eko indarrez. Marruskadura indarra 60 N-ekoa dela jakinda, zenbateko azelerazioz higitu da kutxa? Zenbateko abiadura zuen bultzatzen hasi eta 5 s-ra? Zenbateko indarrez bultzatu beharko genuke kutxa abiadura konstantez higitzea nahi izanez gero? Em.: 0,5 m/s 2 ; 2,5 m/s; 60 N 3. Irudian m1 = 4 kg-ko masa duen gorputz bat dago irukidatuta, mahai baten gainean, geldi marruskadurarik gabe, eta polea batetik igarotzen den soka baten bitartez beste gorputz bati lotuta. Gorputz horrek m2 = 2 kg-ko masa du eta zintzilik dago, aske. Kalkulatu zenbateko azelerazioz higitzen diren gorputzak eta zenbatekoa da sokaren tentsioa. Em.: 3,27 m/s 2 ; 13N 4. Zenbateko masa izan behar du objetu batek, 135 N-eko indar baten eraginpean 0,5 m/s 2 -ko azelerazioa har dezan? Em.: 270 kg 5. Kalkulatu zenbatekoa den 90 km/h-ko abiaduraz doan autobus baten masa, 20 s-tan geldiarazteko 12000 N-eko indarra behar dela jakinda. Em.: 9600 kg 6. Marraztu ondorengo egoera hauetan eragiten ari diren indarrak: a. Puxika bat bertikalki eta abiadura konstantez igotzen ari da (adibide honetan, airearekiko marruskadura hutsatzat hartuko dugu). b. Jauskari bat abiadura konstantez jaisten ari da. c. Auto bat abiadura konstantez doa, errepide horizontal batetik. d. Igerilari bat ur gainean dago. 7. 1,4 kg-ko masa duen kutxa bat abiadura konstantez higitu da, lurretik 5,8 N- eko indar baten eraginpean. Zenbatekoa da marruskadura indarra? Em.: 5,8 N m 1 m2

Transcript of 2 dinamika ariketak

Page 1: 2 dinamika ariketak

Fisika eta Kimika 4. DBH

1

DINAMIKA 1. 10 kg-ko pisua duen gorputz bat igogailu bateko sabaiari lotuta dagoen soka batetik zintzilik dago. Kalkulatu zenbatekoa den sokaren tentsioa, kasu hauetan:

a. Igogailua abiadura konstantez igotzen ari bada. b. Igogailua 0,80 m/s2-ko azelerazio konstantez igotzen ari bada. c. Grabitatearen azelerazio berberaz jeisten ari bada.

Em.: a) 98 N b) 106 N c) 0 N 2. 40 kg-ko pisua duen kutxa bati bultza egin diogu, 80 N-eko indarrez. Marruskadura indarra 60 N-ekoa dela jakinda, zenbateko azelerazioz higitu da kutxa? Zenbateko abiadura zuen bultzatzen hasi eta 5 s-ra? Zenbateko indarrez bultzatu beharko genuke kutxa abiadura konstantez higitzea nahi izanez gero?

Em.: 0,5 m/s2; 2,5 m/s; 60 N 3. Irudian m1 = 4 kg-ko masa duen gorputz bat dago irukidatuta, mahai baten gainean, geldi marruskadurarik gabe, eta polea batetik igarotzen den soka baten bitartez beste gorputz bati lotuta. Gorputz horrek m2 = 2 kg-ko masa du eta zintzilik dago, aske. Kalkulatu zenbateko azelerazioz higitzen diren gorputzak eta zenbatekoa da sokaren tentsioa.

Em.: 3,27 m/s2; 13N

4. Zenbateko masa izan behar du objetu batek, 135 N-eko indar baten eraginpean 0,5 m/s2-ko azelerazioa har dezan?

Em.: 270 kg 5. Kalkulatu zenbatekoa den 90 km/h-ko abiaduraz doan autobus baten masa, 20 s-tan geldiarazteko 12000 N-eko indarra behar dela jakinda.

Em.: 9600 kg 6. Marraztu ondorengo egoera hauetan eragiten ari diren indarrak:

a. Puxika bat bertikalki eta abiadura konstantez igotzen ari da (adibide honetan, airearekiko marruskadura hutsatzat hartuko dugu).

b. Jauskari bat abiadura konstantez jaisten ari da. c. Auto bat abiadura konstantez doa, errepide horizontal batetik. d. Igerilari bat ur gainean dago.

7. 1,4 kg-ko masa duen kutxa bat abiadura konstantez higitu da, lurretik 5,8 N-eko indar baten eraginpean. Zenbatekoa da marruskadura indarra?

Em.: 5,8 N

m1

m2

Page 2: 2 dinamika ariketak

Fisika eta Kimika 4. DBH

2

8. 0,400 kg-ko masa duen adreilu bat 0,25 m/s2-ko azelerazioz desplazatu da, azal horizontal batetik. Marruskadura indarra 0,8 N-ekoa dela jakinda, zenbatekoa da adreiluaren gain egindako indarra?

Em.: 0,9 N 9. 800 kg-ko auto bat 72 km/h abiaduratik 90 km/hra igaro da 10 s-tan. Marruskadura indarra 200 N-ekoa dela jakinda, zenbateko indarra egiten du motorrak?

Em.: 600 N