207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten...

32
Sanmartzialak 2013 207. zk. Bigarren aroa Ekainak 18 2013 Irungo euskarazko hamabostekaria Erreportajeak Ane eta Crisna Alberro, bi ahizpa kannera 5 Alarde Tradizionaleko Danbor Nagusi berria 7 Sagrario Arrizabalaga historialaria San Martzialeko 1813ko gudua 10 Alarde Publikoa: 4 partaideren esperientzia 26 Alarde Tradizionaleko kantinerak 30 Alarde Publikoko kantinerak w w w . i r u n e r o . c o m Irunero Sar zaitez web orrian eta Facebooken Kirolak Puntako kirolariak sanmartzialetan

Transcript of 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten...

Page 1: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

Sanmartzialak 2013

207. zk.Bigarren aroa

Ekainak 182013

Irungo euskarazko

hamabostekaria

ErreportajeakAne eta Cristina Alberro, bi ahizpa kantinera

5 Alarde Tradizionaleko Danbor Nagusi berria7 Sagrario Arrizabalaga historialariaSan Martzialeko 1813ko gudua

10 Alarde Publikoa: 4 partaideren esperientzia26 Alarde Tradizionaleko kantinerak30 Alarde Publikoko kantinerak

www

.irunero.com

I runero

Sarzaitez

web orrian etaFacebooken

KirolakPuntako kirolariak sanmartzialetan

Page 2: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

2

FESTA, SENTIPENA, HERRIA

Egutegi berria hartzerakoan, irundar askok be-zala, nik ere begiratzen dut ekainaren 30a zeinegunetan egokitu den. Egia esan, astelehenaedo igandea izan, beti moldatu izan naiz SanMartzial egunean Irunen egoteko. Erakarpenindar berezia dauka egunak irundarrekiko. Aha-legin berezia egiteko gai gara, San Martzial egu-nean ordu batzuz bada ere, herrian egoteko.Zalantzarik gabe, eta hi-tzaren esanahia azter-tuta, San Martzial FESTA da.

Hiztegiak dio poz handi eta dibertsioaren sino-nimoa dela festa, gertakari bat gogoratzeko jendea biltzen deneanematen dela, eta horrelakoetan bulegoak eta erakunde publikoak itxita egoten direla. Gureak beraz baldintza guztiak betetzen ditu. Aregehiago, SENTIPENA ere bada. Danbor hotsek, kanpoan bizi diren la-gunak ikusteak edo ekainaren 28ko afariak eragiten dizkiguten sen-tipenak. Uztailaren batean, buruko min pixka batekin, baina pozezgogoratzen ditugun sentipenak.

HERRIA hitzaren esanahia ere begiratu dut. Kultura edo ohitura beraduten gizaki taldeak osatzen du herria. Irungo ohitura eta kulturakaztertuko bagenitu leku berezia izango lukete San Martzialek etaAlardeak; beraz, esan genezake neurri batean herri egiten gaituenadirela. Irundar egiten gaituena. Leku berean bizi diren biztanleek ereosatzen dute herria; beraz, ohiturari atxikita egotea ez da derrigo-rrezkoa irundar izateko. Irun bezain anitza da festa eta hitzen inter-pretazioa. Guztiak ere baliagarriak, errespetagarriak eta zentzubaikorrez beteak. Ospa ditzagun beraz jaiak, aniztasunez, errespetuzeta baikortasunez!

Ander Arzak. Kazetaria

Aldatsa Baratzaekologikoarenkideek antolatuzuten Kakusaideituriko agro-

zozketa pasa den asteburuan. Dirudienez, Baztanaldean eta Sakana aldean ezaguna da agrozozketamota hori, hau da, herri txikiagoetan da ezaguna;ohikoa omen nekazaritzak oraindik ere presentzianabarmenagoa duen eskualdeetan. Baina Irunenhorrelakorik inoiz ez, eta sorpresa ederra suertatuzitzaigun agrozozketaren ekimena, bizitza kalekoohituretara eta asfaltura lerratua dugun hiritarroi.Zozketa honi esker jasotako dirua Aldatsa Baratzasortu zuten irundar taldearentzat zihoan, barazkiakauzolanean eta autokontsumorako laboratzen di-tuen kooperatibarentzat alegia. Sariak ere apartakziren. Zozketaren protagonistak, bi zaldi: Pertz etaDonibane. Bi zaldi hauek kaka egin behar zuten au-rretik zatika markatuta zegoen lur sailean zehar,ordu erdiko tartean. Eta, gorotza non, saria han. Se-kulako euripean, lur eremua jada marroi-marroiaageri zen, plast-plast txokolate-lokatz, zaldien mo-kordoak bereiziezinak izango zirelako beldur ginen.Euri jasaren konpainian aritu ziren bi bertsolarienbertsoek animatuta edo, Pertzek aurrena, gero Do-

nibanek bat batekotasun natural-naturalez eginzuten plosta-plosta: bola handi eta lodiak astunerori ziren lur sailera, bereizteko problemarik gabe.Gainera, gerora simaurra ongarri bezala erabiliahalko da beraz, zer gehiago eska ahal zaio zozketabati?

Pozgarria da oso, baserritarrez gain (geratzen direnbakan horiek), badagoela gizatalde bat behintzat,21. mende honetan, lurraren garrantziaz jabetudena, gizakiak landutako lurraren garrantziaz . Ete-kinak soilik bilatzen ez dituen laborantzaren ga-rrantziaz, laborantza iraunkorraz. Izan ere, ugaltzenhasi dira Euskal Herrian zehar elkarlanean eta au-togestioan oinarrituriko baratza ekologiko koope-ratibak, beren kontsumorako uztak lortzeko lanegiten dutenak .

Kontuan izanda gaur egun, Irunen bertan, jatekorikere ez duten hiritarrak existitzen direla eta Irun er-dialdeko auzo-elkarte batean astean behin, janariadohain banatzen hasiak direla, pentsa daiteke geroeta jende gehiagorentzat izango dela irtenbidea el-karlanean aritzea, baratza baten inguruan adibidez,edo beste zerbaiten inguruan. Kontsumitzera helduezinagatik, biziraupen hutsagatik, edota kontsumis-moaren hatzaparretatik ihes egiteko.

Ana [email protected]

Mikel MancisidorXabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Rosa Borrallo,Lara Cañizo

[email protected], [email protected],[email protected]

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua: SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 - 20304 IRUNTel: 673 39 84 57www.irunero.com

I runeroAldizkari hau Irungo Udalak

diruz laguntzen du

Irun atzoIrun gaur

Pertz eta Donibane

Artilleriako kantinera atzo Artilleriako kantinera gaur

Hona Artilleriako hiru kantinera, garai ezberdineta-koak. Goikoa Mari Carmen Garin da, 1958koa, Artille-riako kantinera kanoiaren gurtetxean eserita joan zenazken urtekoa, hain zuzen ere. 1959. urteaz geroztikzaldiz desfilatzen dute. Lehendabizikoa Pilar Garcia

izan zen. Argazkian, atzetik San Martzialen zutoihalaikus daiteke, eta bukaeran, elizgizonak. Hurrengo irudian, 1984an kantinera joan zen JunkalUrtizberea, eta azkenekoan, 2006ko Maria Garcia.

Yurre Ugarte

I r i tz ia

Lehenengo argazkiaren iturria: IUA: 21754

Page 3: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

3

“Noizbait aurkeztuko nintzela pentsatu izandut, baina iazko maiatzera arte ez nuen au-rrerapausorik eman, eta San Martzial egu-nean nire asmoa gauzatu zen”. Horrelagogoratzen du Gonzalo Fernández de Casa-devantek Alarde Tradizionaleko Danborra-daren danbor nagusi berria aukeratzekoirailean egin behar ziren hauteskundeetanaurkezteko erabaki zuen tartea.

Gure protagonista Irunen 1957an jaio zeneta orain dela hogeita hamar urte baino ge-hiago Alardearen unitate horretan desfila-tzen hasi zen: “Lehendik Buenos Amigoskonpainian atera nintzen, baina Danborra-dan izena eman nuen familian tradizioa ze-lako, eta hogeita bost urte nuenean lehenaldiz atera nintzen, nire anai batekin etadanborrarekin”. Alarde hartan taldearenazken-azkena zen eta “emozio handikoeguna izan zela” azpimarratzen du.

Horrela ere bizi izan zuen 2012ko irailaren22a, danbor nagusi berria izendatu zuteneguna: “Kontaketa bukatu eta nork irabazizuen jakin arte urduri nengoen, eta izenda-pena ofizial bilakatu zenean familia eta la-gunekin ospatzera joan nintzen. Egunbatzuk behar izan nituen sinesteko”. Hortikaurrera karguaren betebeharrekin hasi zen;hau da, Alardeko mando bezala Juntarenantolakuntza bileretan parte hartzen etaDanborraren barneko batzarren buru iza-ten. Eta zehazki, zer egin behar du SanMartzial Egunean? “Martxak hasi, zuzendueta moztu, kornetinaren ordenak jarraituzeta Bandaren zuzendariarekin batera”.

Dena entseatu behar daEgun handian hiruen koordinazioa ezinbes-tekoa da eta azken hilabete honetan bilerakegiten ari dira xehetasun guztiak ixteko.Gainera, Gonzalok jaietan makilarekin zu-zendu behar dituen bederatzi melodien(Danborradaren Diana, Himnoa, Arrankada,Tteiro, Jolo, Elizako Igoera, Rataplan, Des-karga eta Fagina) mugimenduak praktikatubehar ditu. Hemen ez dago ‘partiturarik’eta, onartzen duenez “Danborrada zuzen-tzeko makilaren mugimenduetan norbera-

ren nortasuna agertzen da. Estilo pertso-nala da, idaztean gertatzen den bezala”.Prestaketa modu pribatuan egiten du, baietxean, baita mendian ere: “Aurikularrakbelarrietan, makila bat eskuan hartu eta bi-deetan barna nabil nire paperean sartuta”.Erdi txantxetan onartzen du norbaitek men-dian ikusiko balu “burua galdu dudala pen-tsatuko luke, baina orain arte ez naizelainorekin topatu uste dut”.

Bestalde, alde fisikoa ere entrenatzen duAlardean bere kuadrillakoek oparitu diotenmakila etengabe astintzeko. Aipatutako ma-kila zur exotikoz egina dago, material gogo-rra baina arina. Ez du berezko tamaina edokolore finkorik, baina punta zilarrezkoa daeta zintak ditu bertan, jendartean ordenakeman ahal izateko. Aurreko danbor nagu-siek “konpainian ateratzen direnek zer eginbehar duten badakitela, beraz, lasai ego-teko esan eta eguna gozatzeko”, aholkatudiote. Argi dauka arduraz pasako duelaeguna, baina “ikaragarrizko momentuakere” biziko dituela. Gutxi falta zaio bere-ziena uste duen unean aritzeko, goizekoarrankadan…

Iñaki Goikoetxea

“Danborrada zuzentzekomakilaren mugimenduetannorberaren nortasuna

agertzen da”

Gonzalo Fernández de Casadevante Danborradako AlardeTradizionaleko danbor nagusi berria da eta kargu berri-rako prestatzen dabil.

Gonzalo Fernández de Casadevante, Alarde Tradizionaleko Danbor Nagusia

Danbor Nagusi berriaribere kuadrillakoek San Martzial egunean erabiliko duen makila oparitu diote

Page 4: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

“Lehenengo unetikgoza dezadala

aholkatu dit ahizpak”Maiatzak 12, igandea, Irun Sagardo Egu-naren ajeaz esnatzen zen, eskubaloiaz, txi-rrindularitzaz eta areto-futbolez beterikizan genuen asteburuan. Goiz hartan ereTxorimaloak Soinu Taldeak bere 25. urteu-rrena ospatzen zuen, Amaia Kultur Zen-troan egin zuen kontzertuarekin, etabertan Ane Alberrogazteak trikitixa jotzenzuen: “Eguerdi alderabukatu genuen etahandik pixka bateraizebak ama deitu zuen,etxera azkar joatekoesanez, konpainiakomandoak gure etxeanzeudela”. Cristina ereTxorimaloen emanaldian zegoen eta “deiajaso genuenean etxerako bidea inoizbaino luzeagoa” egin zitzaiola gogoratzendu.

Biek bazekiten Ane aurkeztua izan zela,baina ez zuten espero 2013ko Alarde Tra-dizionaleko Bidasoako kantinera bihur-tzea. Horrelako momentuak bizitzea,ordea, ez da berria Alberro-Agudo fami-lian, 2010ean bi urte helduagoa den bereahizpa, Cristina, konpainia berean kanti-nera izan zelako. Bestalde, ama, amonaketa izebak postu berdinean izan ziren au-rretik Bidasoa eta Olaberria konpainietan,guztira hamar kantinera familian izanda.

Ez da oso ohikoa bi ahizpa kantinera iza-tea, are gutxiago bakarrik hiru urteko tar-

tearekin, eta horregatik Anek onartzen duahizpa helduenak laguntza asko eskain-tzen diola: “Eskoriatzan ikasten ari naizeta asteburuetan bakarrik etortzen naizIrunera; gauza asko badaude prestatzekoeta astean zehar amarekin alde batetikbestera ibiltzen da, ni asteburuan itzultzen

naizenean leku zeha-tzetara joateko”.

Cristinak ahizpa gazteabere buruan bizi izan-dako prozesuan iku-sita, pasa zuenesperientzia gogora-tzen du, botak proba-tzen ikustean, soinekozuria erosten lagun-

tzean edo San Martzial eguneko jantziaprobatzean, eta une guztietan “ilusio han-dia bizitzen ari da” Aneren ondoan. Etazer aholku eman dio? “Lehenengo egune-tik gozatzea, aukeraketatik hasita guztiakbereziak dira eta”.

Bizitzan behin baino ezAitona 14 urterekin Bidasoa konpainiaateratzen hasi zen, eta oso berezia da fa-miliarentzat kantinera izatea. Horrela,Anek oso ondo gogoratzen du nola biziizan zituen orain dela hiru urteko san-martzialak: “Ilusio askorekin hartu genuenhasieratik albistea, eta harekin egotennintzen uneoro. Ekainaren 30ean Alardealeku guztietan ikusten saiatu nintzen, aldebatetik bestera korrika eta argazkiak ate-

ratzen”.

Cristinak urte horri buruz hitz egiten due-nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian:“Alaitasun eta momentu politez beterikofestak izan ziren, familia eta lagunak ingu-ruan nituen eta asko disfrutatu nuen”. Ziurdago aurtengo jaiak ahaztezinak izango di-rela berarentzat, ahizpa bakarra duelako,“horrelako gauzak bizitzan behin bizi dire-lako eta biok txikitatik izandako ametsa”bete dutelako. Ametsa egia bihurtzekoegun batzuk besterik ez dira falta eta poz-tasun handiena opa diegu.

Iñaki Goikoetxea

4

Ane Alberro Agudo Alarde Tradizionaleko Bidasoakokantinera izango da, 2010ean konpainia berean kanti-nera izandako bere ahizpa Cristinaren pausoak jarraituz.

“Deia jaso genuenean etxerako bidea inoizbaino luzeagoa egin

zitzaidan”

Goian, Cristina Alberro kantinera,

ahizpa Anerekin eta gurasoekin

2010eko San Martzial egunean.

Behean, Ane eta Cristina,

lehengusinarekin.

Page 5: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

Bertan, hizlariak San MartzialekoII. Gudua bukatu ostean Iruniemandako esker onak eta ehunurte geroago hiriak mendeu-rrena nola ospatu zuen izan zi-tuen hizpide.Arrizabalagaren esanetan, “adi-tuek 1813ko abuztuaren 31n bo-rrokatu zen San Martzialeko II.Gudua erabakigarritzat jotzendute Independentzia Gerra uler-tzeko. Baina garaiko udal agirie-tan begiratzen badugu ez dahorrelakorik agertzen; izan ereekonomikoki Irun guztiz honda-tuta geratu zen, Espainiako lau-garren armadari eta frantseseibai Udalak eta bai partikularrekjaten eman behar izan zietelako”.

Guduaren garrantziaUrteak pasa zirenean jakin izanzen benetan zein garrantzitsuaizan zen San Martzialeko Guduairabaztea. Frantsesek Donostiaeta Iruñea beraien menpe zuten,eta bakarrik zona hau falta zi-tzaien iparraldeko lurraldeabehar zen moduan lotzeko, bainaIrunen galdu zuten eta handikaurrera hasi zen haien porrota. Garaipenetik urte bat pasa etagero, Irungo Udalak Guduarenlehen urteurrena ospatzea era-baki zuen. Hildakoei omenaldibat egiteko, San Martzial men-dian meza bat eta beste oroigarri

batzuk eskaini ziren, baina ez zenespero beste urteetan ospakizunhauek errepikatzea. “Urte betegeroago Estatuko Guda Ministe-rioak Aipamen Bereziko Guru-tzea sortu zuen, guduanborrokatu zutenei esker onekoaemateko, eta San Martzial san-tuari ere ezarri zioten, Udalakhorrela eskatu zuelako. Orduan,1815etik aurrera Udalak erabakizuen urtero abuztuaren 31n SanMartzial mendian meza bat es-kaintzea, gudua irabazi zela oroi-tarazteko”, dio historialariak.

Udalaren eskariakBaina Udala ez zen harekin kon-formatu eta 1816an, hainbat ur-tetan erregetzari eskainitakozerbitzuengatik, erregeari bigauza eskatu zizkion: Iruni me-ritu oneko eta eskuzabal titu-luak ematea, eta guduazgeroztik Junkaleko elizan u-tzita zegoen kanoi bat kon-pontzea, San Martzialetiksalbak egiteko. Fernando VII.aerregeak eskakizunak onartuzituen. Kanoia konpondu zen,baina Irun herriari opari gisaemateko, eta salbak agintarimilitarrek utzitako beste kanoiberriekin egin ziren. Neurrihura segurtasun arrazoienga-tik hartu zen, eta 1882. urteraarte San Martzial eta San

Ramon egunetan salbak eginziren; hau da, Estatuak salbakegitea debekatu zuen arte.1913an jada salbak ez ziren egi-ten, baina Irungo Udalak gudua-ren mendeurrena ospatzekoargitaratu zuen programaren le-henengo orrian agertzen ziren,oroitzapen gisa. Mendeurrena1913ko abuztuaren 29an, 30eaneta 31n ospatu zen. Irunera ‘SanMartzial’ izena zuen armadarenerregimentua etorri zen, Espai-niako eta Frantziako agintari ba-tzuk ere mugako herri honetanegon ziren, eta bi herrialdeetakoordezkariek beraien artean zeu-katen bakea eta harreman onagoraipatu zuten. Mendeurrenak

hildako guztiei, bai irabazleei baigaltzaileei, omenaldia egitekobalio izan zuen.Hiru egun haietan hainbatekintza antolatu ziren: pilota par-tidak, dantzaldiak, danborrada,fanfarreak, Irungo Sporting etaIrungo Racingen arteko futbolpartida, bazkariak, prozesioa SanMartzial mendira (bertan SanMartzialeko II. Guduaren men-deurrenaren monumentua inau-guratu zen), mezak, bai etaMendibilen zegoen zezen plazanbanda batzuen kalejira musikalederra ere. Ekimen harekin bu-katu ziren mendeurrenaren os-pakizunak.

Hiri titulua ordainetan“Baina San Martzialeko II. Gu-duaren mendeurrena ospatzeakesker on asko ekarri zizkionIruni”, gogorarazi zuen Arrizaba-lagak. Izan ere, Alfontso XIII.aerregeak Iruni hiri titulua eman

zion 1913ko abuztuaren 15ean,eta Udalak, keinu hura esker-tzeko, mendeurrenaren oroitza-penerako sortu zuen dominaoparitu zion erregeari.Alfontso XIII.ak agintari irunda-rrei eginiko harreran, herriak zi-tuen behar larri batzuez hitz eginzen, eta Irun garatzeko ezinbes-tekoak ziren hainbat kontu des-blokeatu ziren. Mugareninguruan fabrikak eraikitzea de-bekatzen zuen legea bertan be-hera geratu zen, abere indarrezmugitzen zen tranbia elektrifi-katu zen, Estatuak Irungo Udala-rekin zuen zorra kitatu zen, etapaduren legeak aldatu ziren, ha-lako lurrak Estatuaren eskuetatikIrunen eskuetara pasatzeko etabertan eraiki ahal izateko. Handikaurrera sortu zen orain ezagu-tzen dugun Irun.

Mikel Mancisidor

5

San Martzialeko II. Gudua gogoratzen:esker onak Iruni

Aurten betetzen da San Martzialeko II. Guduaren berrehungarrenurteurrena, eta gertaera hori ospatzeko, Irungo San Martzial Alar-deko Agintarien Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Horie-tako bat Sagrario Arrizabalaga historialariak pasa den ekainaren7an eskainitako solasaldi-hizketaldia izan zen.

1- Kanpaina meza SanMartzial mendian 1913koabuztuaren 31n (Argazkia:Ricardo Campo).2- Guda Ministerioak sor-tutako Aipamen BerezikoGurutzea.3- Guduaren mendeurre-nean Udalak argitaratu-tako egitaraua (I.U.A 9591).

Page 6: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

6

ZALDIERIASan Juan plaza 15:50

URANZU Uranzu kalea 16:00

AMA SHANTALENUrdanibia plaza 16:05

BEHOBIAMª Juncal Labandibar 16:25

BIDASOA Alunda 16:45AZKEN PORTU

Dario de Regoyos 17:20BUENOS AMIGOS

Artiako zubia 17:35MEAKA Ibarrola 17:40OLABERRIA Estebenea 18:45SANTIAGO

Prudencia Arbide 18:55ARTILLERIA

San Juan 19:05LAPITZE

Alai-Txoko parkea 19:25BELASKOENEA

Belaskoenea ikastetxea 19:40BENTAK

Ezurriki Kalea 20:00ANAKA F. Iratxeta 20:20SAN MIGUEL A. Anguera plaza 20:35REAL UNIÓN

Zabaltza 20:50

DANBORRADA 25 27

BANDA 24 25 San Juan plaza 21:00

BEHOBIA 20 21 24 Kaiola taberna 21:00

BENTAK 21 23 Ongi Etorri taberna 21:30

MEAKA 20 21 24 Errota Zahar 21:00

BIDASOA 20 21 24 Alunda 21:00

SAN MIGEL 20 21 24 Geltoki kalea 21:00

OLABERRIA 21 24 26 Estebenea 20:30

AMA SHANTALEN 21 24 26 Urdanibia plaza 21:15

ANAKA 21 24 26 Aiako Harria kalea 21:00

BUENOS AMIGOS 21 24 26 Erromes plaza 21:15

URANZU 20 21 24 Uranzu kalea 21:15

SANTIAGO 20 21 23 Platanoen plaza 20:45

LAPITZE 20 21 24 Aduana, 58 21:15

REAL UNION 20 21 24 Zabaltza plaza 21:30

AZKEN PORTU 20 21 24 Auzokoen elkarteaPio Baroja kalea 21:00

BELASKOENEA 18 20 21 Auzokoen elkartea 21:00

KONPAINIA Ekainak Ekainak Ekainak Topalekua Ordua

Caser zaharren egoitzarasanmartzialak heldu dira

Alarde tradizionaleko entseguak eta armen ikuskatzea

Anakako zaharren egoitzan ere sanmartzialakospatuko dituzte, eta hartara egitarau bereziaprestatu dute.Lehendabiziko ekitaldia kantinera eta sarjentuhautaketa izan zen. Aurten 86 urteko EmiliaLoza Sotok eta 87 urteko Constantino Agirre-txek desfilatuko dute, bertako egoiliarrek halaerabakita. Emilia Haron jaioa da, baina ia bi-zitza osoa eman du San Migel auzoan.Constatino irundarra da eta betidanik auzoa-rekin harreman handia izan du, bertako San Vi-cente eskolako majoreteen ikuskizunetandultzaina jotzen baitzuen.

EGITARAUAEkainak 22: 18:00etan, entsegua Anaka kon-painiarekin.Ekainak 24: 17:00etan, San Juan sua terrazan.Ekainak 26: 18:00etan, Bentaseko Rondallarenemanaldia.Ekainak 27: 18:00etan, sanmartzialetako bin-goa.Ekainak 28: 18:00etan, kantinerei omenaldia.Ekainak 29: Armen ikuskatzearen erretransmi-sioa ikusi.Ekainak 30: Alardearen erretransmisioa etabazkari berezia.

Constantino Agirretxe eta Emilia Loza.

Armen ikuskatzea

Page 7: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

JUNkAL PEñA

Junkal Peñak Danborrada eratu zenetikegiten du Alardea. Gaur egun Anaka kon-painian desfilatzen du, betiere danborrajotzen, bere musikazaletasunari jarraiki.“Emakume batzuek Alardea egin nahi zu-tela baina oztopoak jartzen zitzaiezkielaikusita, ateratzea erabaki nuen, laguntzekoasmoz”, azaldu du Junkalek. “Atera ondo-ren Alardea barrutik bizitzeak ez duela es-paloitik ikustearekin zerikusirik konturatunintzen: askoz politagoa da barrutik”. Han-dik aurrera ekainaren 30ero festari lotzenzaio huts egin gabe. “Ateratzeko irrikitannago. Benetan merezi duen bizipena da”.

Alarde bakarra egitea, emakumezkoenzein gizonezkoen parte-hartzearekin, Jun-kalen nahia zen lehen. Gaur, berriz, “jendegehiegi izango litzatekeela pentsatzendut”.

BEñAT BLANcO

Beñat semeak duela bi urte arte kanpotikikusten zuen. Orduan, amak proposatuta,Alardea egitera deliberatu zen. Etxean etaentseguetan joaz ikasi eta halaxe urratsaeman zuen. “Egia esateko, hasieran lotsasentitu nuen, nire lagun asko tradiziona-lean joaten direlako. Orain, ordea, ez duthorrelakorik sentitzen, ez baitut arazorikizan. Konpainiako kideen laguntzak eroso

sentitzearekin zerikusi handia izan duelaonartzen du Beñatek. Gaur egun ezbairikgabe dio zorioneko erabakia izan zela.

JULEN BELTRAN

Julen Beltranek 1996. urtera atzera egitendu oroitzapenetan Alarde publikoarekikohartu emana azaltzean. Urte hartan ema-kume eta gizon talde bat Alardean sartzensaiatu zen. “Gogoan ditut udaletxeko ar-kupeetan gertatutako istiluak: emaku-meak harrikatzen ari ziren. Benetan latzaizan zen; oso gaizki pasa nuen, ezin nue-lako ulertu eta aldi berean lotsatuta nen-goelako”.

Julenen emazteak ere ez zuen zalantzaegin eta hasieratik soldadu joatea izan zenbere aukera. “Bakoitzak bere aldetik pa-rranda egiten du eta, bukatzean, biak el-

karrekin etxeratzen gara!!”, dio Julenekumorez.

Alarde mistoaren alde hastapenetatik en-gaiatuta ibili da Julen. Gauzak asko aldatudira eta horren lekuko “beharrezko pos-tuetarako boluntarioak lortzea errazagoadela orain. Kantinera joateko ere zozketaeta guzti egin behar da”.

MAIALEN BELTRAN

1996an Maialen Beltranek urtebete bes-terik ez zuen; hortaz, bere bizitza guztianzehar gurasoak desfilatzen ikusi dituengazte horietako bat da. “Niretzat gauza na-

turala zen. Duela urte batzuk jakin nuenhori ez dela betidanik horrela izan”. Haztenjoan den heinean polemikaz ohartu da.“Lagunen artean zorionez gai honek ez duarazo larririk piztu”.

Iaz Maialenek, txilibitua hartuta, estraine-koz desfilatu zuen, aitarekin batera, AmaXantalen konpainiarekin desfilatu ere. “Ba-rrutik Alardea oso emozionantea da, zirra-ragarria. Musikarekin pila bat gozatzen da.Buf, adrenalina igoarazten dizu!”.

Eta kantinera izan nahi zenuke? “Etorkizu-nean bai, baina hasiberria naiz eta orain-goz nahiago dut txilibitaria izan”.

7

“Alardea barrutik bizitzea oso esperientzia polita da”

Ezkerretik eskuinera: Julen Beltran, Maialen Beltran, Beñat Blanco eta Junkal Peña.

Junkal Peña eta Beñat Blanco

ama-semeak eta Julen Beltran

eta Maialen Beltran aita-alabak

Alarde publikoko partaideak

dira. Aurten ere ez dute huts

egingo.

Nork bere bizipenen berri ema-

ten du ondorengo erreportajean,

baina lauak bat datoz esaldi ho-

nekin: “Alardea barrutik

bizitzea esperientzia

oso polita da”.

“Hasieran lotsatu nintzen nire lagun askotradizionalekoak

direlako. Orain, ordea, ezdut halakorik sentitzen”,

dio Beñatek

Landetxa: 21ean, 20:00etan geldirik.23 eta 26an, 20:00etan, Bizilagunen el-karteanBidasoa: 21, 23 eta 24an, 19:30ean,Palmera-Monteron. Tahona ondoan.Olaberria: 19, 24 eta 26an, 20:30ean,Willy ostatuan. (*)Ama Xantalen: 21, 23 eta 25ean,20:30ean Peña kalean.Lapitze: 20, 22 eta 26an, 20:00etan, PioXII plazan. (*)Anaka: 18, 20 eta 24ean, 20:30etan,

Txanaleta plazan.(*) Olaberriak eta Lapitzek bateraegingo dute entsegua ekainaren 26an(asteazkena).Danborrada: Ekainaren 27an,21:00etan, Peña kalean.Banda: Ekainaren 29an, 20:00etan,Peña kalean. Herrian zehar.Banda eta Danborrada: Peña kalean,29an, 20:00etan "herriari buelta" ema-teko. Ondoren, 21:00etan, Urdanibiaplazan.

Entseguak

Page 8: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

k i r o l a k

Kirolari irundarrak sanmartzialetan8

“Urte osoa sanmartzialen zain egoten naiz. Berez, egitendiren ekintza guztiak ditut gustuko: kontzertuak, Alardea, uz-tailaren 1eko Santiagoko frontoiko bakarrizketak... baina egiaesan, San Martzial eguneko abiada da niretzako jaietako mo-menturik zirraragarriena”, adierazi du. Asier, eskopeta har-tuta, Buenos Amigos konpainian ateratzen da, eta beretzatoso berezia da denbora luzez ikusten ez dituen kuadrillako-ekin desfilatzea. Urtero familiarekin bazkaria egiten du etaAlardeko geldialdietan beti taberna berberetara joaten dira.Era berean, “grazia asko egiten dit Bidasoan taldekideak izan-dako kanpotarrak desfilatzera etortzen direnean, konpai-niako kideei espartinak oinetatik ateratzen dizkietelako”,azpimarratzen du.

“Sanmartzialak urduritasuna, alaitasuna, loezina, musika, eromena eta bolbora usaina na-hasten dituen jaiak dira”. Halaxe definitzen ditu Juanjo Aramburuk gehien maite dituenbestak. Aitortzen du ohetik alborada entzutea, bandaren eta danborradaren entsegua,San Pedro eguneko arma-ikuskatzea, eta elizarainoko jaitsiera direla gustukoen dituenmomentuak. Erredoblea joaz Uranzu konpainian desfilatzen du, eta lagunekin eta fami-liarekin urtero Goiburu Erretegian hamaiketakoa eta bazkaria egiten du ekainaren 30ean.“Urte batean nazioarteko txapelketa batetik San Martzial egunean arratsaldean iritsi nin-tzen. Ez nuen ezer bazkaldu urduritasunagatik. Jada Alardea hasita zegoen, espartinak es-kuetan hartu nituen eta korrika Junkalera joan nintzen Alardea han zegoelako. Nirekonpainiakoek galdetu zidaten espartinak gabe nola desfilatu izan nuen ordura arte”, umo-rez kontatzen du.

Lehen mailako jokalari ohiarentzat, “sanmartzialak musika eta zorion egunak dira, familiarekin etakuadrillarekin kalera ateratzeko aproposak, baita kanpoan dauden lagunekin elkartzeko ere”. IñakiBidasoa konpainian eskopeta hartuta ateratzen da, “argi eta garbi Alundatik (Bidasoa auzoa) kon-painia irteten denean gehien espero dudan momentua da. Lehenengo doinuak entzunez ibaiarenondotik desfilatzea eta egunsentia ikustea, guztiz atsegina da. Irungo bandera hartzen duguneanere oso une berezia da”. Ekainaren 30ean goizeko lau eta erdietan jaikitzen da, aitarekin eta lagu-nekin Alundara joateko, eta diana irratiaren bidez entzuten du. San Martzial mendira igotzen dahamaiketakoa egitera, eta gero familiarekin bazkaltzen du. “Duela urte gutxira arte lagunekin afal-tzen nuen, baina orain bi alaba izanda, Alardea bukatu ostean etxeratu egiten naiz”. Real Unionekoidazkari teknikoaren oroitzapen politenak dira aita konpainiako kapitain izandako urtekoak, “en-tseguen prestaketak, arma-ikuskatzeak… San Martzial egunean balkoitik suziriak botatzen genituenauzo osoa esnatzeko. Halaber, nire arrebak eta lehengusinak kantinera atera ziren urteak hunki-garriak izan ziren”.

Anerentzako oso garrantzitsuak dirasanmartzialak, “nire herriko jaiak dira,gehien hunkitzen nauten festak eta ge-hien disfrutatzen ditudanak. Nire urtezahar gaua partikularra da, atzerakokontaketa uztailaren 1ean hasten da”,azpimarratu du. Konpainien entseguakilusio handiarekin itxoiten ditu, “kanti-nera agurtzeko eroen pare korrika egi-ten duten horietako bat naiz ni”,onartu du. Familiarekin eta lagunekin bizitzen ditujaiak, “batez ere nire lehengusin Mai-terekin, txikitatik bera izan delako san-martzialekiko ilusioa kutsatu didana”,eta oroitzen da etxetik kanpo bizi izan-dako lehenengo Irungo jaiez ere: “Se-lekzioarekin txapelketa bateannengoen eta irratitik deitu zidaten, SanMartzial martxa jarri zidatenean negarzotinka hasi nintzen. Nire logelakokidea andaluziarra zen eta ez zuen ezerulertzen. Orduan konturatu nintzenzein garrantzitsuak ziren niretzat san-martzialak”, azaldu du. Ane 2009anBuenos Amigos konpainian kantinerajoan zen, eta aurtengo kantinerei mezubat bidali nahi die: “Izugarri gozatu etajar iezazkiguzue ileak tente”.

Teresaren esanetan, “sanmartzialak nire herriko jaiak dira.Horrekin dena esaten dizut. Nire ustez familiarekin eta lagu-nekin egoteko egunak dira, San Martzial eguna bereziki, nikbehintzat horrela bizitzen dut. Ekainaren 30a sentipen askokoegun luzea eta alaia da, eta ni gehien hunkitzen nauen uneaalardea Kale Nagusitik pasatzen denean da”, onartzen du guretxapeldunak. Hala ere, bandaren eta danborradaren entseguaeta alarde txikia asko gustatzen zaizkiola ere argitzen du.“Oroitzen dut nire izeba zalditerian kantinera atera zenean;oso egun berezia eta polita izan zen familia guztiarentzako.Nik sei edo zazpi urte nituen soilik, baina izeba zaldiaren gai-nean oso alaitsu gogoratzen dut”.

Iñaki Berruet, Real Unioneko idazkari teknikoa

Ane Saseta, hainbatetan Espainiako txapeldunaizandako igerilaria

Teresa Errandonea, 100 m hesietan Espainiako txapelduna

Bidasoa eskubaloi taldeko kapaitaina

Juanjo Aramburu, plater tiroan munduko txapelduna

Hona punta-puntako kirolari irundar zenbaitek nola ospatzen dituzten herriko jaiak

Page 9: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

208. zk.Bigarren aroa

Ekainak 182013

Irungo euskarazko

hamabostekaria

ErreportajeaLa Agrikolaren urtebetetzean, bakailaoa protagonista

6 Irungo jai egitarauak historianzehar7 Ventas konpainia, aspaldikoloria liburua, kalean8 Padel Indoor Bidasoa, Gipuzkoako pistarik onenak10 Haurren lanak Toki Alai LH11 Adituaren aholkuak: nola man-tendu harreman osasuntsu bat12 Gazteen lanak: Toki Alai BHI 13 Erreportajea: Martindozeneako Gaztelekua14 Gazte informazioa15 Kultur agenda

www

.irunero.com

I runero

Sarzaitez

web orrian etaFacebooken

KirolakSan Pedro eguneko klasikoa

Yurre Ugartek Itsasoa maletabatean liburua plazaratu du

Page 10: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

San Martzial kalea 1859an egin zen Irungo kaleenzerrendan jasota dago. Irungo kale gutxik dutehonek adinako oihartzun historikoa, eta denborarenjoanean gorabehera politikoen aurrean ere halaxejarraitu du.

San Martzial nor izan zen: Oso datu fidagarri gutxidago, haren bizitza kondairan galtzen baita. Limo-

geseko apezpikua izan zen eta Akitaniazeharkatu zuen, ongi antolatutako kristautaldeak sortuz. Autore ba-tzuen arabera,73. urtean hil zen; beste batzuek III. men-dean hil zela diote.

Manuel Pikabeak El Bidasoa aldizkarianhauxe idatzi zuen 1917an: "...Historialarizenbaiten iritziz, Martzialek Jesusi era-man zizkion bi arrainak eta bost ogiak,gero hark modu miragarrian ugaritu zi-tuenak. (...) Halaber, Martzial gazteakJaunari azken afaria zerbitzatu omenzion”. Artikuluan aipatzen da kartzelaratuere egin zutela “(...) Zerutiko leinuru

batek ziega argitu zuen, eta orduan Santuaren es-kuak zein oinak lotzen zituzten kateak erori eta pre-sondegiko ateak ireki ziren (...).

1936an, Gerra Zibilaren ondorioz, kaleko 8. zenba-kira arteko etxeak suntsitu ziren.

Iturria: Irungo kaleen izenak. Jose Monje.

2

IRUNGO ETXEZ ETXEkO LAGUNTZA ZERBITZUA

Hiru urte dira jadanik Irungo Udaleko etxez etxekozerbitzuko kudeaketarako enpresa aldatu zenetik. 2010eko urtarrileanArquisocial izeneko enpresak lortu zuen kudeaketa. Azken urteotanzerbitzuaren egoerak okerrera egin du, bai erabiltzaileei ezarritako bal-dintzetan, baita langileen lan baldintzei dagokienean ere.Iazko maiatzean, Udalak tarifen berrikuspena egin zuen eta erabiltzai-leek ordaindu beharrekoa aldatu zen, kasu batzuetan %300 ere igozela. Dependentzia legean ezarritako aldaketek ere eragina izan duteerabiltzaileen baldintzetan, askok prezioak ordaindu ezin dituztelarik.Bestalde, egiten den zerbitzuaren kudeaketak okerrera jo du izugarri,langileei etengabeko aldaketak aplikatzen zaizkie euren lan ordutegie-tan eta kudeaketa txarraren ondorioz (beste arrazoien artean) gerozeta ordu gutxiago kontratatzen dituzte erabiltzaileek.Apirilean enpresak langileen ordezkaritza deitu zuen bilera batera,egun indarrean dagoen Hitzarmenetik deskolgatzeko intentzioa jaki-narazteko. Enpresak komunikatu zuen soldata %20an jaitsi nahi duela,joan den urtean jasandako galerak gutxitzeko. Zuzenean jakinarazi zitzaion Udalari enpresak hasitako murrizketa pro-zedura, baina langileen ordezkaritzari komunikatu zaio Udalak legalkiezin duela ezer egin; beraz, berriro ere bakarrik daude euren lan bal-dintzak defendatzeko. Ez daude prest enpresarekin negoziatzeko; izanere, enpresaren erabaki honek ez du zerbitzuaren egoera konponduko,enpresaren beraren galerak gutxitzea du helburu. Langileak ELAren laguntzarekin mobilizazioekin hasi dira. Astero kon-tzentrazioak egingo dituzte arazoa gizarteratzeko eta soldaten murriz-keta prozesua gelditzeko. Horretaz gain, greba egiteko ere prest daudeeuren lan baldintzak eta soldata defendatzeko, hori baita zerbitzua de-fendatzeko bidea.

ELA SINDIKATUA

"Alardearen seme-alabak" dokumen-tala ikustekoparada izan genuenDonostian apirileanGiza Eskubideen Zi-nemaldiaren bai-

tan, eta hilabetegeroago Hondarribian;

Irunen, hau idazteko tenorean behintzat, oraindikez. Interesgarria, oso, hainbat alderditatik. Gomen-datzen dizuet. Gauza pila esaten da, zein baino zenmamitsuagoa. Orain historiari lotuko natzaio. Ho-beki esanda, historiaren pertzepzioari. Izan ere,historialaria naizen aldetik harri eta zur uzten nauAlardeetan ez ezik gainerako emanaldi folkloriko-etan ere haien zilegitasuna justifikatzeko historiakomen duen garrantziak. Alderantziz ez ote den...lehenago gure festak goratu eta gero jatorri noble-aren bila ez ote gabiltzan, hainen maite dugunakjatorri xume edo batere heroikorik ez duela ezin si-netsirik...

Harira: pertzepzio herrikoiak gora-behera, deiga-rria da, gero, dokumentalean Unibertsitateko ira-

kasle batek kantinerari buruz esana. Historiaz jakingabe ere, urteen poderioz ilea urdindua dugunok,eta batez ere gu baino zaharragoei entzuteko ohi-tura dugunok, badakigu nolako eraldaketa izanduen Alardeak oro har, eta hain zehatz kantinera-ren paperak, gutxienez gerraz geroztik.

Kantineren jatorria erromerietako neskatxa zerbi-tzariengan bilatzea ez zaio sinesgarri euskal folklo-reaz pitta bat bedere dakienari, baina tira,absurduagorik esan izan da. Hori bai, kantinerakonpainian dagoen elementu ez militar bakarradela argudiatzea gure historia ostikoka tratatzeada: bera da eta, janzkeraz eta jatorriz behintzat,"herritar armadunen konpainietan" elementu mi-litar bakarra, espainiar armadarena, hain zuzen.Hala dio, behintzat, duela ia hiru hamarkada gurealardeen jatorriari buruzko idazlan mardul batek,bide batez eta besteak beste kantinera apaingarribat baino ez zela zioena.

Hainbeste gauza aldatu da gure alardeetan azkenhamarkada eta erdian! Jatorriak ere pertzepzioenarabera aldatzeraino... denboran atzera egin etahistoria aldatzerik bagenu bezala.

Ana [email protected]

Mikel MancisidorXabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Rosa Borrallo,Lara Cañizo

[email protected], [email protected],[email protected]

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua: SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 - 20304 IRUNTel: 673 39 84 57www.irunero.com

I runeroAldizkari hau Irungo Udalak

diruz laguntzen du

Irun atzoIrun gaur

Alardearen aitona-amonak

San Martzial kalea atzo San Martzial kalea gaur

Xabier Kerexeta

I r i tz ia

Iturria: IUA 50381Kalea XX. mendearen hasieran.

Kalea gaur egun.

Page 11: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

3

Peruk bere aitaren maleta beltza gorrotodu, han sartzen baititu munduko gauza in-portanteenak, semearekin egoteko astirikez izatearen aitzakia direnak.

- Peruk irudimena martxan jartzen duihes egiteko, haurrek duten tresna preziatua.Irudimena denok daukagu, baina umeekpuri-purian dute. Hezkuntzak, kulturak, fa-miliak... mugak jartzen dizkio. Pertsonaaskok heltzean irudimena galtzen dugu.Istorio honetan gertatzen diren egoerabezain jasaezinetatik irteteko irudimenada tresna. Honen bitartez protagonistakbere bizitzari zentzua ematea lortzen du.Irudimenak abentura bat bizitzea ahalbi-detzen dio eta horretan bere nortasunafinkatzen du.Irudimena bizirauteko ezaugarri garran-tzitsua izan daiteke.

- Ura ere protagonista da. Zergatik?Umeak putzu batean sartu eta guztiazahaztu daitezke. Izan ere, umeek egune-roko elementu arruntenaren bidez ereabenturak bizi ahal dituzte.

- Istorioaren testuingurua oso errealada, hainbat haur Peru bezala sentizen direlako.Baldintza ekonomiko, sozial eta kulturaljakinetan gatoz mundura. Guraso gehie-nak, lana dutenak nahiz langabezian dau-

denak, lanaren etikan murgildurik daude.Horrek haurrekiko harremana baldintza-tzen du. Etekina bilatzen da, baina eteki-naz haratago haurren munduan jolasa etaesplorazioa nagusitu beharko lirateke.

- Abentura edo bidaia batean murgiltzendira bai haurra eta bai familia.Semeak bere bidaia egiten du eta familiakere bai. Bidaiak denei irakasten die zer-bait. Istorio on guztiek lilura pizten dute etaune batez besterik ez bada ere hori lortubadut, bada, pozik nengoke.

- Eneko Ugarteren ilustrazioek lagundutadator. Zein dira ezaugarriak?Oso zuzenak dira, ez dira batere barro-koak. Azaleko haurrarena poliziak egiten duenPeruren erretratua da: martziano itxuradauka. Halaxe ikusten dugu helduok sarri

haurren mundua.

- Nolako harrera izan du lanak orain artekoan?Jaso ditudan haurren iritziak, baita hel-duenak ere, oso onak izan dira. Zortzi ur-tetik gorakoentzat gomendatutako liburuada.

- Haurrei zuzendutako bilduma batenlehena izan da. Bai, DENONARTEAN argitaletxeak orainarte umeentzako ipuin ilustratuak plaza-ratu ditu. Nireak 8 urte baino gehiagokoeizuzendutako bilduma baten lehena da.

- Batik bat helduentzako lanak egin dituzu. Zergatik orain haurrentzakoak?Haurren mundua gertutik ezaguna dut.Maleta batetik abiatzen den istorio honekni aukeratu ninduen, ideia bat daukada-nean ez baitut pentsatzen haurrentzatedo helduentzat den.

Yurre Ugarte, idazlea

“Irudimena ezaugarrigarrantzitsua da bizirauteko”

Yurre Ugarte idazle tolosarra aspaldi errotu zen Irunen. Gurean hain hurbileko elementudugun ura Itsasoa maletan batean bere azken liburuarenharia da, hain zuzen ere. Haur literaturan murgildu daoraingoan, DENONARTEANargitaletxearekin eskutik oratuta.Erritmo biziko abentura irun du,ederra eta jostagarria.

Gurasook etekina bilatzen

dugu, baina haurren mun-

duan jolasa eta esplorazioa

nagusitu beharko lirateke

Ezkerrean, dagoeneko salgai dagoen liburuaren azala.

www.evapascual.com653 71 09 48

www.facebook.com/EvaPascualFotografia

Page 12: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

4

Urruntasunak zorabiaturik abiatu nint-zen. Bai bainekien, nire ustez noski, al-boan nuena baino ederragoa izango zela;zalantzarik, ala? Ibili nituen bideak, egu-nak… ezagutu nituen herri eta bazter mi-resgarriak, dastatu nituen janari eta edariexotikoak, baina azken egunean gureetxe ondoko mendiarekin egin nuenamets: Xoldokogaina. Iratzarri eta bertarajoan arteko onik ez nuen izan.

Zeren bila zabiltza, bada, turista, urrutiragabe ditugunak ezagutu gabe? BiriatukoLarretxeko bordatik abiatu naiz, ezker-es-kuin iratze erne berria lagun dudala. Kal-bariorako bidea ezkerrean utzita “Betigoiti”, eskuineko trikuharria behatu eta ait-zinerat. Usaitako lepora iritsi naiz; goraxe-ago dago bertako trikuharria. Bideankamamila bildu dut. Laino zegoen arren,gora iristerako eguzkia izan dut lagun.Ikusmira ederreko mendia: itsasoa, Bela-rra izeneko uhin berezia, Iparraldea, Lan-dak, Irun, Hondarribia, Jaizkibel, Hernio,Aiako Harria, Bianditz, Larrun… GR-10Hendaia- Catalunya GR-10aren lehenda-biziko gaina, mendebaldera Bidasoa ibaiadela. Granito-harria da bertako ikur; Eus-kal Herriaren antzinatasuna islatzen duenlekuko zaharra.

Iratzea, txilarra eta otea dira nagusi.Ortzian. berriz, sai edo putreak eta nonahiardi, ahuntz, pottoka eta behiak.

Ur-leku aparta; ipar isuriko ur-jauzia it-

sasoari begira dago eta lehorte handie-nean ere ez da agortzen; horregatik, ihiakindar handia du, baita gailur-gailurreanere.

Gaineko irudipean:Hire irri-parrakZabal ditzan

Hego eta iparrakIgoa´tar Iosune (97ko abenduaren 12an)Hormako txartelean: Xoldokogaina (486m.) Jaizkibel elkartea (Pasai Antxo).

Hegoaldera Osingo lepora jaitsiko gara;izenak putzua erran nahi duenez , berrizere, ihiek emango digute aztarnaren berri.Pittarreko harrespiletatik Manddaleko gai-nera (573 m.) joko dugu patarrean gora,gorostia bidezidorraren ezker-eskuin dela,Faalegi mendiko pagadiaren babesean.

Historiari lotuz, Bruselan 1940an na-ziengandik ihesi borrokalari aliatuei –ge-hienak ingeles abioi-pilotuak- alde egitenlaguntzeko sortu zen franko-belgikar orga-nizazio bat zen Cométe sarea. Hemen-dixe igarotzen omen zuten muga etaBidasoa, okupaturiko Europa gurutzatuondoren, Espainiako atzerriko enbaxadenbidez Gibraltardik zehar berriro ere be-raien sorterrira joan zitezen.

Gailurrean datza estatu arteko 9. muga-rria. Xoldokogaineko ikusmiraz gain, aregehiago edonora behatuta ere.

Iparraldean den urtegira jaitsikogara Xoldokogaina mendia inguratuz.

Arrola ibaiak eman behar lioke izena urte-giari, baina… Inguruan hurritza da errege.Urtegiaren hormako ezker aldeak erakut-siko digu ubidearen gainean doan bidea,Filtra deritzon trikuharria eta ehiza-leku-raino bitartekoa.

Kalbario gaina da gure hurrengo helbu-rua. Horretarako, argindar zutabe erral-doia dagoen Usaitako lepora abiatukogara, errekaldeko borda eta saroia eskui-nean dugula. Zertxobait igotzea besterikez zaigu falta, Kantauri itsasorantz begiraaparteko beste ikusmira-leku bat topat-zeko. Urruñako Kalbarioan gaude; base-liza eta guzti.

Duela hamarren bat urte tximistakzurezko gurutzea apurtu zuen. Gaur egunberrituta dago eta inguruan zenbait haritzeta urki ere landatuta daude.

Ibilaldi guztian zehar aipatu dugun ihia-rekin egingo dugu berriro ere topo. Gain-gainean, eguraldi euritsuen ondoren putzuedo osina sortzen da. Aitzinean itsasoaeta gibelean mendia; zer besterik nahi iza-ten du, bada, gizakiak?

Hurbil dugu abiapuntua. Nahi izanezgero, errekalde aldera jaitsi eta Biriaturaere joan gaitezke. Herriko etxea, plaza,frontoia eta hilarri zaharrez josita inguruakez digu kalterik egingo.

Jexux Aizpurua Barandiaran(Irun-Oiasso)

Bertatik bertara zergatik ez?

XOLDOKOGAINA (486 m)

Historia polita du baselizak. Di-rudienez, Erlandebaitako Four-cade ikerlariak XVIII. mendekopaper zaharretan topatu zituenzenbait aztarna: 1793. urtekoespainolen aurkako gerran sunt-situ egin omen zuten. Bertan er-mitau edo apaiz bat ere biziomen zen han bakar-bakarrik.1966an inguruan ez zegoen ba-selizaren aztarnarik eta 1967anudako bakantzez baliatuz etaikasle batzuen laguntzaz, kape-raren murru zimenduak (8,30 m./ 5,70 m.) eta zolako harlauzaketa aldarearen zati bat aurkituzituzten.

Aitzakia horrekin, SokorrikoAmaren Lagunak deituriko bata-sun edo elkartea egin zuten etaberreraikuntzari ekin zioten. Pie-rre Albizu izan zen hargina etaSokoako Jean Devin zurgina. 8metroko haritzezko gurutzea erezutikatu zuten.

1969ko ekainaren 8an inau-guratu zuten. 1990ean parro-kiak zera erabaki zuen:garizumako 1. igandean proze-sioa egitea bidean bi geldialdire-kin; geldialdi bakoitzarengunean alimaleko bi harri ezarriziren; batean BETI GOITI dioeta bestean JAINKOARENMENDIRAT.

Baselizaren historia

Page 13: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

5

Izozki antza zuen kornetea izanzen bazkaltiarrek dastatuzuten estreinako gutizia. Ton-torrean mahats-pasez bete-tako bakailao tripakia zeramaneta beste hiru geruza zituen:bakailao krematsua, parmi-giano gazta eta, kukurutxoa-ren bukaeran, txokolate pittinbat.

Kabrarroka-kremazko ogi txi-gorraren ondoren, bakailaorabuelta, hirukote batez lagun-duta: piper erreak, gazta etaintxaurrak, guztiak ekialdekozaporeen ukitua zeukala.Arrautza Arabako patata biole-tekin eta onddoekin aurkeztuzuten. Bakailao-azpizuna, be-rriz, errege-sagarrezko saltsa-rekin eta bizkaitarrarekin.Azkenik, kataluniar krema Ar-magnacez, platanozko izozkia-rekin eta almendrekin.

“Bakailaoa menuaren osagainagusitzat erabili dugu izugarriatsegin dudalako eta produktuhau sukaldatzen esku ona dau-

kadalako”, adierazi zuen CarlosSagastizabalek. “Oso gusturasentitzen naiz bakailaoa pres-tatzen”.

Bakailaoaren hautaketa"Bakailaoa Dasta Ezazu" Bida-soako bakailao enpresen el-kartea arduratu zen afarirakomaila goreneko bakailaoa au-keratzeaz. “Tripakia arrainhonek berezko duen maskuriada”, azaldu zuen Alberto San-tiago enpresariak. “Bertarasartzen duen aire kopuruarenarabera uretan igotzeko edojaisteko baliatzen du”. Bakai-laozko lehendabiziko plateralantzeko, kilo bat baino gehia-goko arrainen solomoak hau-tatu zituen, eta nagusirako, 2kilotik gorakoenak.

ArdoakLuxuzko menu hau laguntzekoardoen hautaketa Satrustegiardo banatzaileen enpresakoAlberto Estebanen lana izanzen. Onartu zuen ez zela kontuerraza izan, “bakailaoak ezau-

garritzen zuelako menua”.“Ohiko menuetan, ardo zuria-rekin hasi eta beltzarekin bu-katzen da, baina oraingoanjustu aurkakoa egin dut”. Ha-sierako urdaiazpikoarekin To-roko Madremia beltz-beltzauztartu zuen. Bi pintxoekErrioxako Martinez Alesancoardandegietako upelan hartzi-tutako zuria izan zuten lagun,“arrainari ongi dagokiolako”.

“Ondoren, arriskatu egin nin-tzen, aipatu ardandegietakoardo beltz gaztearen aldekoapustua egin bainuen; hau da,beltza eta arraina uztartu ni-tuen”. Arrautzarekin edateko,Laus gorria hautatu zuen, etabakailao-azpizuna bustitzeko,Albariño bat, Rias Baixas jato-rri-izendapenekoa.

“Postrearekin, Ruedako Yllerakmerkaturatu duen berrikuntzabat: verdejo frizzantea, gozoa,alkohol gutxikoa, oso errazedaten dena”.

La Agricolaren urtebetetze afarian, bakailaoa protagonista

Arabako patatabioleta frijituak.

Bakailaoa pipergorrien gainean,

gazta eta intxaurrekin.

Argazkiak:Eva Pascual

Sukaldean loreakmozten.l

La Agricolako nagusi Carlos Sagastizabali jatetxearen bigarrenurtebetetzea ospatzea otu zitzaionean, Gaztelumendi-Antxo-neko Felix Manso chefarekin harremanetan jarri zen. Handikaitzina, hilabete eta erdiz, sukaldean elkarrekin aritu ziren ba-kailaoa ardatz izango zuen menu berezia apailatzeko. Esplora-zioa, irudimena, jolasa, sormena. Lau hitzetan laburbil daitekeesperientzia. Ekainaren 12an La Agricolara bildu zirenek lana-ren emaitzaz gozatu zuten.Bi lagun elkarlanean, lagunak limurtzeko.

Barriolak urdai azpikoa moztu zuen

"Barriola Ebakitzaile Maisuak" enpresako Joxe Mari Barriolak, ape-ritifa gisa eskaini zen urdaiazpikoa hautatzeaz gain, bertan ebakizuen. "Kordoban jaiotako txerriarena da, gero Burgosen ondutakoa,hiru urte eta erdiz”. “Denbora hori igarotakoan urdai azpikoa bereheldutasunean dago”, esan zuen adituak. Mimo guztiarekin eta goimailako teknologiaren laguntzaz hazi eta ondutakoa dela azpima-rratu zuen. “Ezaugarri guztien gainetik produktua moztu berritanjatea da sekretua”.

Ezkerrean, Alberto Santigo, Sonia Garcia Olazabal, JoxeMari Barriola, Carlos Sagastizabal eta Felix Manso. Goian,mahaietako bat.

Page 14: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

6

Jaietako egitarauak

Irungo artxiboan gordetzen den jai egitaraurik zaharrena1906ko da. Orrialde honetara hamarkada guztietako iru-

diak ekarri ditugu.

1912. urtea

1948. urtea

1950. urtea

1960. urtea

1974. urtea 2007. urtea

1991. urtea

1983. urtea

1928. urtea

1931. urtea

1937. urtea

Iturria: Irungo Udal Artxiboa

BAKAILAUA DASTA EZAZU

Page 15: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

7

“Pertsonen bizipenak jaso eta za-baltzea merezi duela uste dut eta,bestetik, Alardearen funtsa etaizaera ezagutarazteko aukeraematen zidan lan hau egiteak”,azaldu zuen egileak aurkezpenekitaldian. Migeltxok Ventas konpainiako ka-pitan dagoen Antton Alzaga izanzuen lagun ekitaldian. Bere iritziz,jasotako material guztiaren argi-tan “hemendik urte batzuetaralan hau altxor txiki bat izango da”.Halaber, Iñaki ArruabarrenaAlarde tradizionaleko jeneralakegindako ahalegina eskertu zuen.“Bai, eskertzekoa da Alardean 365egunez pentsatzen duen jendeaegotea”. “Liburuak sentimenduakbiltzen ditu eta Alardea horixe da,sentimendua eta urte guztianzehar lanean diharduen jendea”.

Hiru zatiLiburua 3 zatitan banaturik dago.Lehenengoa euskaraz idatzirikdago, bigarrenak hainbat argazkibiltzen ditu eta hirugarrenak eus-karazko zatiaren gaztelaniazkobertsioa da. Hamabi atal dauzka lanak: Konpai-nia mantentzearen garrantzia, SanMartzial Alardearen historia, Alar-dearen kronologia, Bertan beherauzteko saiakerak, Nola bizi duAlardea gure konpainiak, ZapiaAlardean, Sasi Alardea 1939an, Baal zenekien?, Elkarrizketak, Kon-painien zerrenda, Alardeko partai-deen kopuruak eta Argazkiak. Liburuaren 400 aleak honako sal-tokietan eros daiteke, 15 eurotan: Ventaseko estankoanSuper LarreanOngi Etorri tabernanLandetxa liburudendan

Ventas konpainia, aspaldiko lorialiburua idatzi du Migeltxo Martiarenak

Duela bizpahiru urte Migeltxo Martiarena hainbat

bizilagunei bisitan joaten hasi zitzaien, Alardearen

inguruko oroitzapenez galdezka. “Gu hiltzean gu-

rekin joango dira bizipen ugari”, esaten zioten bi-

zilagunek. Bada, hori gerta ez zedin bildutako

informazio, pasadizo nahiz argazki haiekin liburu

bat apailatzera deliberatu zen.

Emaitza euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako lan

mardula da. Auzoaz eta auzoan idatzitako estrai-

neko lana dugu.

Antton Alzaga, Migeltxo Martiarena eta Iñaki Arruabarrena, liburua aurkezten.

Migeltxo Martiarenaren gurasoak, Patxieta Carmen, San Martzial egun batean. Eskuinean, liburuaren azala.

Page 16: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

k i r o l a k8

Padel Indoor Bidasoa, Gipuzkoako pistarik onenak

Lehen ez zegoen padelean joka-tzeko aukera askorik Irunen, etaegoera hura hobetzeko, zazpibazkideren artean sortu berri di-tuzte Landetxa auzoko Bidaurre-Ureder poligonoan Padel IndoorBidasoa instalazioak.Huntz Gartzia bazkidearen esa-netan, “ikusi genuen Gipuzkoainguruan bakarrik Donostianzeudela padel hutseko klubak,eta Espainian gora dihoan kiroladenez, bada, negozio hau sor-tzea erabaki genuen. Gainera,hemen euri asko egiten duelakoideia ona iruditu zitzaigun pistaestaliak eraikitzea. Hortik PadelIndoor Bidasoa izena”.Lau pistaz osaturiko pabilioia da,leku bikainean kokaturik, autobi-dearen eta N-1aren ondoan,hain zuzen ere. Aparkaleku pro-

pioak ditu eta atseden guneanWifi estaldura dauka. Hortaz,esan genezake erosotasun guz-tiez hornituriko instalazioak di-rela. Baina, horretaz aparte,teknikoki goi-mailako pistak dira.Huntz Gartzia negozioaren baz-kide izateaz gain, azpiegituren ar-duraduna ere bada. Besteinstalazio batzuen aldean, Bida-soakoek zenbait elementu ezber-din dutela azaldu du.“Normalean fokuak izaten diralurretik gora poste batzuekin ja-rriak, baina guk goitik beheruntzleku aproposean jarriak ditugu.Halaber, belarrak m2ko 63.000sastada ditu; pista arruntek, be-rriz, 47.000. Aipatzekoa ere badabelar bakoitzak zain bat duela,zapaltzen duzunean altxatu egi-ten dena, belarra zapaldua gera

ez dadin, eta hori oso ezaugarriberezia da. Bestalde, kristalak 10milimetrokoak izan beharrean 12milimetrokoak dira, segurtasungehiagorako. Gauza hauengatikguztiengatik esan dezakegu Gi-puzkoako pistarik onenak ditu-gula padelean jokatzeko”.Padel Indoor Bidasoak kirol el-karte gisara ere egiten du lan,baina bakarrik txapelketa federa-tuak prestatzeko. Izan ere, maia-tzaren lehenengo asteanGipuzkoako taldeen arteko txa-pelketa antolatu zuen, eta liteke-ena da etorkizunean mailaaltuagoko lehiaketak antolatzea.Instalazio hauetan jokatzeko ezda bazkide izan behar, ezta kuo-tarik ordaindu behar ere: izenaeman besterik ez. Jokalari bakoi-tzak web orrian pisten erreser-

bak ikusi eta web orritik bertatikerreserba egin dezake nahi duenorduan jokatzeko. Jokatu ostean,bertan ordaintzen da eta kitto.Orain arte 260 pertsona ingurukizena eman dute Padel Indoor Bi-dasoan, eta, egia esan, jaioberribatentzat ez da zenbaki makala.Huntz Gartziak zehaztu du 18 ur-tetik 65 urtera arteko jokalariekerabiltzen dituztela instalazioak.“Gu maila berdineko partidak an-tolatzen saiatzen gara: jokalariak

maila ezberdinetan sailkatzen di-tugu eta arduratzen gara bakoi-tzak bere neurriko aurkaria izandezan. Padela oso kirol erosoada, fisikoki ez duzu oso prestatuaegon behar ondo jokatzeko. Nireustez horretan dago kirol honenarrakastaren gakoa”. Instalazioakastelehenetik ostiralera 9etatik22:30era irekiak daude. Larunba-tetan, 9etatik 14etara eta 16eta-tik 21etara. Igandeetan 9tetaik14etara.

Ezkerrean, pisten ikuspegia. Goian, Gipuzkoako TxapelketaPadel Indoor Bidasoan jokatu zeneko irudi bat.

Ezaguna da Irunen kirol desberdin asko lantzen direla, espezialitateanitzen elkarteak badaudela eta beraz irundarrek kirola egiteko aukeraugari dituztela. Apirilaren 21az geroztik, gainera, Irunen badago bestekirol mota batez are gehiago gozatzeko parada: padelari buruz ari gara.

Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuen emakumetalde bat.

Page 17: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

k i r o l a k 9

Aurten Irungo elkarte honek San Pedro egunean, ekaina-ren 29an, lehiaketa klasikoaren 94. edizioa antolatuko du,1896. urtean lehendabiziko aldiz eginiko txapelketari ja-rraipena emanez.“Irungo Udal Artxiboan ageri den moduan, Kolon ibilbi-dean San Pedro egunean 1896. urtean jada egiten zirentxirrindulari lasterketak, eta guk dakigunaren ariora es-tatu mailan ez da existitzen zaharragorik”, dio Garagar-zak. Hori bai, aurtengoa 94. edizioa izango da, GerraZibilagatik urte batzuetan ospatu ez zelako. Guda ostean, San Migel auzoko txirrindulari elkarteak an-tolatzeari berriro ekin zion, eta elkarte hau desagertu zenarte San Pedro Klasikoa bere esku egon zen: 1990. urtera

arte, hots, Irungo Txirrindulari Elkarteak hartu zuenunera arte.125 kilometroko lasterketa polita da San Pedro Klasikoa.Irteera Irungo Kolon ibilbidean goizeko bederatzi eta er-dietan dauka, eta helmuga leku berean ordu bateanizango da. Irteera jaurtia Behobian emango da eta Nafa-rroako errepideetatik pasako da. Beratik, Sunbillatik, Do-neztebetik, Mugairitik eta Almandoztik igaroko danorgehiagoka Zigako mendatera heltzeko. Jarraian, Iruri-tatik jaitsiko da, berriro ibilbide bera egiteko, baina alde-rantziz, Irunera heltzeko.Juanjo Garagarzaren esanetan, “lehenengo zatia ez daoso gogorra, litekeena da Irunera arte tropela multzoan

joatea; baina Klasikoaren gogortasuna azkeneko kilome-troetan dago. Behin Irunen, Behobia pasa eta Udaltzain-goaren egoitzean ezkerretara joko du, Ibarlarako bideanbarna, eta Ola Sagardotegitik Erlaitz mendatea igoko du.Hortxe erabakiko da lasterketa”, azaldu du. Erlaitzetik Gu-rutze aldera egingo du eta Irunera Katetik sartuko da, etaondoren Letxunborro hiribidea eta Hondarribia kalea iga-roko ditu.San Pedro Klasikoa Euskal zirkuituan sartua dago, eta zir-kuitu honek berrogei bat lasterketaz osatua dago. EuskalAutonomia Erkidegoko eta Nafarroako taldeek partehartzen dute, eta eliteko eta 23 urtetik beherako txirrin-dulariak bertan lehiatzen dira. Hauez gain, baliteke SanPedro Klasikoan Iparraldeko taldeak ere egotea.Irungo Txirrindulari Elkarteko lehendakariak aipatzenduen bezala, “Café Baqué eta Seguros Bilbao bizkaitarrak,Debabarrena eta Azysa gipuzkoarrak, eta Lizarte eta CajaRural nafarrak dira Irunen egongo diren talderik hobere-nak. Pasa den urtean 90 txirrindulari eduki genituen, aur-ten espero dugu 100 bat lagun biltzea. Horrek esan nahidu 12 talde inguruk parte hartuko dutela”.Azken urteotan profesionaletara pasa diren txirrindularimordo batek irabazi du Kolon ibilbideko helmugan. Ri-cardo Otxoa, Igor Astarloa, Gorka Verdugo, Oscar Pujoleta Yelko Gomez dira horren adibide. 2012. urtean CajaRuraleko Antton Ibarguren lezotarrak irabazi zuen, Mi-guel Angel Benito taldekidearen eta Lizarteko AndresSanchezen aurretik. Aurten ere Irunen egongo da, garai-pena errepikatzeko asmoz.

“Irunen ospatzen da Espainiar estatuko txirrindulari-tzako lehiaketarik zaharrena, eta beste bat baldin bada,norbaitek frogak mahai gainean jar ditzala”, Juanjo Ga-ragarza Irungo Txirrindulari Elkarteko lehendakariarenhitzak dira, San Pedro Klasikoari buruzkoak.

San Pedro Klasikoa, 1896tik 2013ra pedalei eragiten

COMPRO ORO Y MÓVILES

Kolon ibilbidea, 41943 610932 IRUN

1.- Iazko podiuma: Antton Ibarguren (txapelduna), Miguel Angel Be-nito (2. sailkatua) eta Andres Sanchez (3.a). 2- Taldekideak: AnttonIbarguren eta Miguel Angel Benito. 3- Talderik onena: 2012an Li-zarte izan zen talderik onena.

Page 18: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

Haurren leihoa10

I runeroIrungo euskarazko

hamabostekaria

Iruneroko lantaldeak San Martzial jai zoriontsuakopa dizkie irundar guztiei

Toki Alaiko 6. Ako ikasleak gara. Gelan egindako esperimentu bat konta-tuko dizuegu. Tipularen mintzak nola aztertu izango da gure esperimentua.Helburua: Gure helburua tipula baten zelula nolakoa den ikustea da, eta mikroskopioaren erabileran tre-batzea.Materiala:Tipula, porta, pintzak, alkoholezko metxeroa, metileno urdina edo iodoa, mikroskopioa, uraeta papera.Prozedura:1.-Lehendabizi, hostoak barruan dituen mintzak pintza batekin kontu handiz atera.2.-Ondoren, portan txukun-txukun tolesturarik gabe ipini. Mikroskopioan ikusi, aire poltsarikgabe.3.-Orain, tipula azalaren gainean metileno urdina edo iodoa bota. Biak koloratzaileak dira eta horiei esker zelulen nukleoa ikusiko dugu.4.-Jarraian, metxeroarekin likidoa berotu baino lehen, ur tanta batzuekin garbitu, metilenogehiegi izanez gero.5.-Azkenik, gertakina mikroskopioan aztertu.Marrazkia:Goian azaltzen den marrazkia egin genuen gure koadernoan, eta gelan dugun argazki maki-narekin dauden argazkiak atera genituen. Puntu laranjak zelulen nukleoak dira. Politak, ezta!Gure munduan zientzia da dauden gauzetatik garrantzitsuenetako bat. Zientzilariek behin etaberriz aztertzen dituzte zelulak gure bizitza hobetzeko. Zientzialariek zelulak klonatzekomodu bat aurkitu dute, gure organoak gaixorik baldin badaude, sendatzeko eta botika berriakegiteko. Galzorian dauden animaliak klonatzeko eta ez galtzeko ere.Eskolan zientzia ikastea esperimentuen bidez oso garrantzitsua da, horrela mundua hobe-tzeko aukera izango dugulako.Nerea Lara, Iratxe Parra eta Julen Ansola.

Tipularen mintzak aztertzenToki Alai LH

Page 19: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

11

Zer da SEXUALITATEA? Sexualitatea garena da, sexu-dun jaiotzen gara eta. Beraz, sexualitatea gure bai-tan da, pertsona baten osasun-, ongizate-,

plazer-sorburua ez ezik eskubide bat ere bada. Puberta-rora iritsita, aldaketak gorputzean nabariak dira (ilearensorrera pubisean, ugatzen handitzea nesken kasuan, etaabar), eta iraultza hormonal horrek sexuarekiko jakin-mina ere areagotzen du (lehen musuak, lehen laztanak,lehen maiteminak...). Maitasun harremanek sentimena,emozio eta sentsazio positibo eta bizi biziak eragin ditza-kete, baina baita negatiboak ere, oinazea eta guzti. Denaden, beti sortzen dituzte ikaspen eta esperientzia berriak.Harremanetan alderdi positiboak eta negatiboak nahas-ten diren etapak iragatea arrunta bada ere, harreman batmantentzeak zentzua izango du gehien-gehienetan ekar-pen positiboak egiten badizkigu. Bi pertsonak harremanbatean gustura badaude, elkarrengandik gozatzen dute,elkarrekiko errespetua erakusten dute eta ziur aski ha-rreman osasuntsu bat mantentzen dute.

Zer da harreman osasuntsu bat?

- Beste pertsona den bezala gustatzen zaigu, berebertute eta akatsekin, ez dugu hura aldatzeko asmorikagertzen: harekin nago den bezala gustatzen zaidalako;horregatik, neuk ere ez dut garenaz beste agertu beharhari gustatzeko.

- Gustura egiten ditugu gauzak elkarrekin. Inposi-zioek harremana kaltetzen dute. Beraz, egin nahi dugunaadostu egiten dugu, ez dugu beti egiten bikotekideak

nahi duena. Bataren iritziak eta erabakiak bestearenakbezain inportanteak dira. Beste pertsonaren mugakerrespetatzen ditugu.

- Bakoitzak badu beretzako eta banandurik gauzakegiteko denbora: neure espazioa daukat, neure senideedo lagunentzakoa, edo nahi dudana egitekoa.

-Konfiantza eta zintzotasuna garrantzi handiko fak-toreak dira harreman batean. Gure sentimenak, sentsa-zioak eta emozioak konfiantza osoz adierazten ditugu,bestearen erreakzioaren beldurrik gabe.

- Gatazka bat sortuz gero, bioi komeni zaigun irten-bidea bilatzen ahalegintzen gara, elkarrizketa eraikitzai-leaz eta negoziazioaz, inposiziorik, mehatxurik edo xantaiafektiborik gabe ("benetan inporta banatzaizu...”)

- Komunikazio asertiboa oso inportantea da harre-manetarako, errespetuz komunikatzen garelarik.

- Harreman sexualak adostuta izaten ditugu, bioknahi ditugulako.

- Ez gaude zain beste pertsonak zoriona noizemango.

- Beste pertsonak aske izateko eta bere burua zaint-zeko eskubidea aitortzen dugu.

- Pertsona desberdinak garela errespetatzen dugu.Bestearen proiektuak eta erabakiak babesten ditugu.

- Genero-berdintasuna aitortzen dugu harrema-nean, menperatzailerik eta menperaturik gabe.

- Bietako batek harremana bertan behera utzi nahibadu, problemarik gabe plantea dezake, besteak iritziaerrespetatuko duelakoan, nahiz eta ez gustatu edo min-garri zaion.

Dena dela, oraindik harremanik ez baduzu, hartu patxa-daz, presarik gabe. Saiatu jende asko ezagutzen. Pentsaezazu, bakarrik egonda ere, ez zarela "zomorro" bat,inork ez duelako beste bat ondoan beharrik izaten erabatzoriontsu sentitu eta izateko.

Raquel Calvo Pérez

Sexologoa eta gizarte-hezitzailea

Nola mantendu harreman osasuntsu bat

Konfiantza eta zintzotasuna ga-

rrantzi handiko faktoreak dira

harreman batean

Page 20: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

gaztea12

Pinterest puri-purian dagoensarea da, askorentzat, emakumeaskorentzat bereziki, aisialdirakoezinbesteko baliabide bilakatubaita.Baina... zer da Pinterest?Gogoratzen dituzu nerabezaroko

karpeta haiek, aldizkarietako argazkiz eta irudiz beteta zure in-teresen edo nortasunaren berri ematen zutenak? Batzuetan lo-gelako hormak ere irudiz betetzen genituen. Bada, Pinteresthorrelako zerbait da: zure lagunekin partekatzeko erakusleihoak(boards delakoak), non edukiak alda ditzakezun.Batzuek argazkiak erakusteko erabiltzen dute; beste batzuek,gustuko arropak edo hobbien irudiak agerrarazteko.Argazki bakoitzak deskribapen bat eta komentarioak eraman ditzake; "atsegin dut" jar daiteke, edo web baterako esteka. Gai-nera, beste erabiltzaile baten irudi bat gustuko badugu (pin), gukere "berpinatu" dezakegu, geure erakusleihoetan irudikatzeko.Gauden egunotan gaudela, sanmartzialetako argazkiak parte-katzeko aukera galanta da.Hona hemen txukun erabiltzeko gako batzuk:

1. "Igo" zeure materiala, ez mugatu "birpinatzera". Azaldu zuresormena eta originaltasuna.

2. "Pinatu" toki desberdinetako irudiak, ez edan beti iturri be-retik. Zure erakusleihoak oparoak izango dira.

3. Ez sartu testu gehiegi deskribapenean; erabili hitz ma-mitsuak eta harira joan. Pinterest irudiak eta ikusgaiak parte-katzeko plataforma bat da.

4. Miatu Pinterest sarean eta ikasi zeintzuk diren erakartzenzaituzten pinak, eta zergatik, zure edukietara moldatu eta zurejarraitzaile kopurua handitu ahal izateko. Pinteresten, beste sa-reetan bezala, funtsezkoa da arretaz begiratzea eta ongi dabilenaikastea.

5. Elkarreragin zure jarraitzaileekin: komentarioak primerakobaliabidea dira gizarteratzeko eta lagunak egiteko.

6. Ez da beharrezkoa erabiltzaile baten jarraitzailea izateaharen erakusleihoetatik bakarra interesatzen bazaizu: hartan ba-karrik izenpetu zaitezke.

7. Txertatu Pinterest botoiak zure beste plataformetan, batikbat zure blog o webean.

8. Ba al zenekien bideoak ere "pinatu" daitezkeela? Tamalez,ezin dira Youtubenak baizik bideratu.Gure erakusleihoak ezagutu nahi badituzu, eta gure pinetanbarna paseatu, 3yMediak ia egunero igotzen du intereseko zer-bait.

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia. 3yMedia Comunicación Digital

Pinterest, irudien sare sozialaMunduko irririk politena

Munduko irririk politena bilatzera bidalininduten hona. Izarretatik jaistean, ilunta-suna besterik ez nuen antzematen nire au-rrean, zeruko distiraz itsututa bainegoen.Pertsonak triste zeudela ohartu nintzen, itzalita, hutsak baleude bezala. Eta behineta berriro errepikatzen ziren asteak, hila-beteak eta urteak. Baina ez nuen aurkitu bi-hotza ukitu zidan irririk. Izan ere, inork ezzirudien guztiz pozik.

Itsas-bazterrean nengoen, negar-malko ur-dinak egunsentiko olatu urrekaretan isuriz,kontsolatuko ninduen itsasneska irribarretsubaten zain. Orduan, ahots ezti bat entzunnuen oso hurbil, ulertu ez nuen hiz-kuntza batean mintzatzen zena.Momentu hartan ikusi nuenmunduko irririk poli-tena, ezpain goxobatzuetan ma-rrazturik. Lu-r r a l d eezezagun etaahoskaezinbatetik etorri-tako neska-txarena zen,egunero bizi-tzeko arrazoibat ateratzenzuenarena. Ez zendeusen jabe, ez zeninor, baina bizitzara iritsiberria zen arren askok hil au-rretik lortu ez dutena zeukan: irria aur-

pegian ipin-tzeko adina ausardia. Guk guztiok dugu geure barrenean mun-duko irririk politena, hor nonbait ezkutatuadagoen altxorra, baina gutxi batzuk soiliklortzen dute mirari hori bere buruari eta in-gurukoei oparitzea. Eguna alaitzen digutenpertsona berezi horien omenean, lokartuaurretik beti pizten dut izartxo zuri bat ilu-nabarrean, ametsak gidatzen dituen itsasar-gia balitz bezala, aldi berean ikustendutenei munduko irririk politena pizteko.

Nahia Perez de Villarreal 2. DToki Alai BHI.

Gaztelekua

Page 21: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

Antzerkia, komikia eta bideoa Gazte-ria Sailaren ardatz nagusiak izan diraorain arte, urtean behin antolatzenziren ekitaldi handietan gauzatzen zi-renak. “Gure eskaintzaren ingurukohausnarketaren ondorioz formatutxikiko jarduerak bultzatzea egokia-goa dela ikusi dugu”, azaldu du Fer-nando San Martin Gazteriaren udalordezkariak. Gogoetaren emaitzak abian jarri dirajada, Gazteartean adierazpen-pro-grama, horren lagin. Zinegotziarenesanetan, “Sormena, ikaskuntza etaaisia uztartzen dituen planteamen-dua da, sormenezko adierazpenetarahurbilduz eta esparru ezberdinetakojarduerak eskaintzen dituena: ikus-entzunezkoa, diseinua, ilustrazioa,IKT, moda, hiri-kirola, dantza...”Halaber, aterpetxeak, ludotekak etaudalekuek osatzen dute Udal Saila-ren bigarren zutabea. Azken hauetanere berrikuntzak egin dira, abentura-kirola baitute ardatz.

Gaztelekua Martindozenea Gaztelekua udal es-kaintzaren oinarrietako bat da, jadaoso finkatuta dagoena. Eunate Enci-

nas Gazteria teknikariak dio “filosofiaGaztelekua gazteena dela eta be-raiek kudeatu behar dutela. Hirita-rrak diren aldetik erabakiak hartzerabultzatu nahi ditugu”.

Eskaintza13tik 15era urte bitarteko gaztetxoekekintza sorta bat dute aukeran; gus-tukoenak aurrera eramaten dira.“Jarduerok hezitzea dute helburu”,zehaztu du Miren Emezabal Gaztele-kuko koordinatzaileak. “Beste ezau-garri bat ere nabarmentzekoa da: ezdutela ordaindu beharrik, ezta izenaeman beharrik ere”.16-17 urtekoek, berriz, hainbat gairi

buruzko aholkuak zein informazioaeskatu zituzten; hala nola, krisia,sexua, lana, ikasketak...18tik 25ra arteko urtekoentzat taile-rrak antolatzen dira eta espazio es-kaera (erakusketak apailatzeko...)nahiz proposamenak bideratzeandatza Gaztelekuaren jarduera. Aurtengo udarako aire zabalekoekintza programa prestatu du Gazte-lekuak.“Parte-hartzea indartu aldera, gaz-teen batzarra eratzeko prozesuaabiatu dugu”, iragarri du koordina-tzaileak. “Zeharo irekiak gaude etamalgutasuna eta eskaerei egoki-tzeko gaitasuna eskaintzen dugu”.

gaztea 13

Irungo Udalaren Gazteria Sailak bere jarduera eskaintza berritu du. Ekin-bideak alorren arteko lotura estuagoa izango du aurrerantzean. Gazteen-gandik datozen proposamenei erabat irekitzea eta erantzuna ematea dajomugarik behinena. Martindozenea Gaztelekua zutabe nagusietako bat dajorratzen ari den bide honetan.

Gaztelekuagazteriaren topaleku irekia

Gazteen lokaletara hurbiltzea helburu

Lokal bat alokatzea gazte-kuadrilla askoren irtenbidea da aisialdian el-karrekin egoteko. Gazteekin hartu-eman bide berriak irekitzeko filosofiaren testuingu-ruan, Gazteria Sailak, lehendabizikoz, gazteen topaleku horietara hur-bildu nahi du. Hartara, aisialdiko lokalak kudeatzeko eta bizikidetzarakoprotokoloa landu du. “Udalak gazte hauengana jotzea du xede, zer atsegin duten jakiteko eta guk eskaera horiek nola bidera ditzakegunerabakitzeko”, adierazi du Fernando San Martinek.

1- Dantza taile-rra Gaztelekun.2- Opil tailerra.3- Break, Be-laskoenekojaietan.

Irun Breakeko breakerak.

Txirrindaz Lekunberrin.

Gaztelekuko gazteak, piraguaz ibiltzerajoan zirenean.

Inauterietako konpartsa 2012an.

Page 22: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

414

- BIDEO LEHIAKETA. 18 eta 30urte bitarte badituzu, bilaezazu beste norbait etalandu zure bideoa irailaren30a baino lehen EuskadikoGazteriaren Kontseiluakabiatu duen RECacciona le-hiaketan. Mila euroko sariairabazdezakezu!

- MUSIKA ESKOLA. Irakasleenaldi baterako kontratazioaeta lan poltsa. Oinarriak:ekainaren 4ko GAOn.- Oboe irakaslea- Tronboi-Tuba irakaslea- Biola-Biolin irakaslea- Fagote irakaslea- Tronpeta irakasleaEpea: 2013/06/21

- LAN ESKAINTZAK. Dagoenekokontsulta ditzakezu eskaintza

guztiak zure mugikor / table-tetik.Besterik gabe, jo ezazu hel-bide honetara:www. i r un .o rg/ igaz te/ lanaeta sartu! Erraza, ezta?

- UDAN UNIBERTSITATEAN.Udan unibertsitateak ez diraixten! Irailera arte hainbat

Unibertsitate ezagut ditza-kezu. Ikastaroen eskaintzaoso ugaria da, eta kalitatez-koa. Unibertsitate publikoek anto-latzen dituzten udako ikasta-roak kontsulta itzazu!

Lehiaketak

Lana

Ikastaroak

EZEZ tailerrakMARTINDOZENEAGAZTELEKUAN EKAINEAN:EZEZ TAILERRAK

EZ dago izena eman beha-rrik EZ ordaindu beharrik.12 urtetik 15 urte bitartekogazteentzat +-18:00etatik 19:00etaraEkainak 19, asteazkena:MAHAI JOLASAEkainak 20, osteguna: CESAR ENTSALADAEkainak 22, larunbata: TTIPI TTAPA MERIENDAEkainak 26, asteazkena: GAZTE FESTA Urdanibian.

Informazio guztia: irun.org/igazte

Gazte Ibiltariak KIROLZALE, ABENTURAZALEETA KOMUNIKATZAILE TREBEAZARA? “Gazte Ibiltariak”abenturaren blogari izannahi duzu?Bizitako esperientzienberri Gazteaukera blogeaneta Ibilbideak atarianemango dute protagonis-tek, argazki, bideo, kronikaeta mapen bidez. Euskal Herrian zehar bizi-kletan, 7 eguneko ibilbideaegiteko prest dauden 8gazteren bila gabiltza.

Gastuak ordaindutaizango dituzte. Noiz: Abuztuaren 4tik11ra.Baldintzak : 18 eta 30urte bitartekoa izatea etaGazte-txartelaren titularra.

Informazio guztia: [email protected]

Gazte Informazioko ordutegi berriaDatorren ekainaren 24tikaurrera, UZTAILEAN,ABUZTUAN eta IRAILEAN,Gazte Informazio Bulegoak

udako ordutegia izango du:10:00etatik 14:00etara as-telehenetik ostiralera.Internet, 24 orduz irekita!!

BIDAIATUK gauzak erraztuko dizkizu. Zuretzat, gazte, bi-daia prestatzeko interesgarria izango den informazioabildu dugu: - Lekuak - Dokumentazioa- Deskontuak lortzekotxartelak - MasterCard Nx zordun-keta txartela doakoa da. - Garraioak- Ostatu hartzekoak- Aholkuak

Bidaiatui run.org/ igazte

g a z t e i n f o r

Autobusak sanmartzialetan

Ekainaren 22tik uztaila-ren 1era, GAUTXORIBENTAK eta GAUTXORIBEHOBIA. Ikus ordute-giak i r un .o rg webean.

Page 23: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

15

Ekainaren 27ra arteLuis Mariano, 27Azoka solidarioaTxingudi Vida GKEk merkatutxikia antolatu du. Helburuada elkartearen lana erakus-tea eta Burkina Fason gara-pen proiektuak bultzatzekoerabiliko den dirua biltzea.

Ordutegia: Astelehenetik osti-ralera: 10:00 -13:30 / 17:00 -20:00. Larunbat etaigandeetan: 11:00 -14:00h.

Uztailaren 14ra arteAmaia KZnErakusketaEspainiar Akuarelisten Elkar-teko zenbait kideren erakus-keta: Teresa Jorda Vito,Laurentino Marti, Anet Dun-can, Joan Coch, Josep Crua-ñas, Alberto Rafael deBurgos, Manolo Jimenez etaFrancisco Castro.

Uztailaren 24ra arteOiasso museoanErakusketa: Arkeologia garaikideaJavier San Martin “Shaf” artis-tak arte mota berritzaile ba-tean murgiltzera gonbidatzengaitu. Hainbat formatutakolanak ikusgai daude: ikus-ent-zunezkoak, eskultura, pinturaeta instalazioak.Artistak Irungo kaleetako pert-sonaia ezaguna totem gisahartzen du: Robert JuliusTorio. Jendeak sarri ikustendu, beti militarrez jantzita,baina inork gutxik ezagutzendu bere bizitza.

Uztailaren 7ra arteNestor BasterretxeaMenchu Gal gelanArtistaren 100dik gora lanikusgai Helena Elbustorenzuzendaritzapean apailatu-tako erakusketa honetan.Proiektua aurrera eramateko,Idurmendieta bere baserrikoartxiboa ezagutzera emateaonartu du.

Ordutegia Ostiraletan eta la-runbatetan, 18:00 - 21:00.Igande eta jai egunetan,11:30 - 13:30.Bisita gidatuetan parte har-tzeko, SAC-HAZera deitubehar da,

Ekainaren 21era arteIrun FactoryErakusketaIrun Factoryren egoitzan (J.A. Loidi kalea) Tutty Thus-berg Euskadin bizi zen finlan-diarraren lanak ikusgai dira.Artista honen obren ezauga-rririk behinena birziklapenada; hain zehatz, ehunak be-rrerabiltzen ditu bere lanakegiteko.“Wearable art” izeneko artemotari jarraiki, eskulturak, ar-gazkiak eta bestelako forma-tuko obrak burutzen ditu.

Ordutegia: Astelehenetik osti-ralera 18:00etatik 20:00etara.

Ekainaren 27anAmaia KZnZarzuelaLuis Mariano Lirika Elkarteakantolatuta, AmaiaKZn,19:00etan, Guridiren “ElCaserío” zarzuela.

Sarrerak: Kutxaneten, lirica-luismariano.org web gunean,leihatilean ikuskizuna buru-tuko den egunean eta Tu-rismo Bulegoan. 24 eurobazkideak eta 30 bazkide ezdirenak.

Uztailaren 2ra arteFicobanBarrakakEkainaren 14tik uztailaren2ra.Ohiko prezioak: - Haurrentzako atrakzioak:2,5 euro. 6 bidaiako bonoa:12,50 euro.- Helduentzakoak: 3,30- Atrakzio berezia: 4,40 Prezio merkeen egunak:Ekainaren 19an (asteartea)eta uztailaren 2an (astear-tea). 1,5 euro atrakzio guz-tiak.

BAKAILAUA DASTA EZAZU

Tunk aretoko kontzertuak

Ekainaren 22an22:00etanTUMBAUTOR FESTVol.5 + BORT + ATABA-LIANS + FATUOS FIRES+ KORUMBA+BLACKMOON

Ibilaldia belauntzian

a i s i aa

Noiz: Ekainaren 22anZer: Hondarribia-Getaria. Ibilaldia belaontzianAntolatzailea: Oiasso MuseoaHondarribia eta Getaria arteko Gipuzkoako itsasbi-deak aparteko paisaia eskaintzen du. Erraza da erro-matar nabigatzaileentzat ohikoa izan behar zuen irudihura berrosatzea. Bidaia belaontzian egingo da, garaihaietan bezala. Ontziaren patroia, Navega a Vela en-presakoa bera, eta Oiasso Museoko zuzendaria ardu-ratuko dira hainbat informazio emateaz; hala nola,nabigazio-teknika, historia eta kostaldearen erromatarantolamendua, arkeologia-aurkikuntza eta itsas-bi-daia berezi honen beste xehetasun batzuk. Taldebatek Hondarribia-Getariarako ibilbidea egingo du;beste batek, Getariatik Hondarribirakoa. Bidaia ba-koitzean 10 plaza eskaintzen dira.

Informazioa eta izen-emate orria: ww.irun.org/oiasso�

Page 24: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez
Page 25: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

Ohikoa izaten den moduan, San Pedro etaSan Martzial jaietako programazioak kirolekintza ugari jasotzen du, bai ikusteko,baita parte hartzeko ere. Irungo festak ofi-zialki ekainaren 23an hasten dira, bainalehenagotik izan da jarduera ugari. Hilaren 15ean eta 16an hasi zen MariñoKirol Elkarteak Landetxa-Ugaldeko futbolzelaian antolatu duen ‘Futbol Eskolen VI.Nazioarteko Txapelketa’. Datorren astebu-

ruan, hilaren 22an eta 23an, amaituko da.Ekainaren 22a, larunbata, hilabete osokoegunik kirolariena izango da. Zabaltza Pla-zan hasiko da Erroibidek zuzentzen duenbi eguneko XVIII. 3X3 Saskibaloi Txapel-keta. Bestalde, larunbaterako eta igande-rako Jaizubia Zaldi Klubak ‘XXIV. SanMartzial Zaldi Derbya’ proposatu du.Ekainaren 22an goizean, SantiagotarrakKirol Elkarteak abian jarriko ditu piraguis-

moko eta arrauneko VI. jardunaldiak.Arratsaldean denetatik egongo da. AzkenPortu kiroldegiko igerilekuetan BidasoaXXIek San Martzial Saria lehiaketa egingodu, Erlaitz Mendi Elkarteko ‘Erlaitzeko RollSki V. Igoera’ Errotazaharretik irtengo da,eta Uranzu pilotalekuan halterofiliako‘XLIV Nazioarteko Saria’ ospatuko da.Ekintza hauen guztien baimenarekin, Ur-danibia Plazatik irtengo da egun hartako

ekimen garrantzitsuena: Super Amara-Bi-dasoa Athletiko Taldeko ‘XXXVII. SanMartzial Igoera’ lasterketa. Hurrengo egu-nean, ekainak 23, igandea, San Martzia-leko tiro zelaian plater tiroko ‘Irun HirikoSari Nagusia’ egingo da. Handik gertu,Txingudy Tenis Klubean, padeleko Irun Hi-riko XI. Txapelketaren finalak jokatuko di-tuzte, eta Ramuntxo Berri Udal TrinketeanSan Martzialeko trinketeko XVIII. torneo-aren finalak izango dira. Era berean, Sta-dium Galeko erantsian futbol-7ko ‘AlbertoGorriz XIII. Txapelketa’ bukatuko da.Asteburu bizi horren ostean, ekainaren27ra arte itxoin beharko da Kurpil Kirolekotxapelketaren finalak ikusteko, Uranzu pi-lotalekuan, jakina. Eta leku berean amai-tuko dira uztailaren 1ean jaietako kirolekintzak, ohiko diren esku pilota profesio-nal partidekin. Baina ez dugu ahaztubehar bi egun lehenago, ekainaren 29an,goizean ospatuko dela Irungo TxirrindulariElkarteak antolatzen duen San Pedro Kla-sikoaren 94. edizioa.Dagoeneko egin dira Aurreratu Elkarteakegokitutako pala txapelketa, Azken PortunBidasoako Ehiztari eta Arrantzaleen Elkar-teak antolatu duen haurrentzako jaurtiarrantza lehiaketa eta Leka Enea MahaiTenis taldeak prestatuta Artaleku kirolde-gian burutu den San Martzial Torneoa.

9

Jaiek kirola erruz ekarriko dute

Ezkerrean, Super Amara BATek antolatzen duen San Martzial Igoera. Eskuinean, Ramuntxo Klubaren Trinkete Eguna.

Page 26: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

10

Alarde

tradizion

aleko

Kantinerak

2013

Ane González OlazabalDanborrada

Lorea Gurruchaga BengoecheaBanda

Ainhoa Saldías ReteguiZaldieria

Eneritz Varona ZaballaBehobia

Page 27: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

11

Olatz Gómez GuelbenzuBentak

Arantxa Alonso MoralesMeaka

Ane Alberro AgudoBidasoa

Ainhoa Ramiro GastañaresSan Migel

Maider Gajate AizpuruaOlaberria

Page 28: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

12

Nuria Aguilera PérezAma Shantalen

Eider Arretxe GonzálezAnaka

Maialen Arocena GarcíaBuenos Amigos

Ana Vergara OlazábalUranzu

Marta Urtizberea MerinoSantiago

Page 29: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

13

Nekane Fortuna PlaceresLapitze

Junkal Martínez SeisdedosReal Union

Ane García ArruabarrenaAzken Portu

Saray Puerta LopeteguiBelaskoenea

Arrate Otaegui SenosiainArtilleria

www.evapascual.com653 71 09 48

www.facebook.com/EvaPascualFotografia

Page 30: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

14

I runeroIrungo euskarazko

hamabostekaria

Eskura ezazu Irunero hamabost egunean behin zure auzoko hainbat gunetan

Alarde

publikoko

Kantinerak

2013

Maialen Andalurria CuñadoDanborrada

Jone González ArañaZalditeria

Ane Icardo IsasaBidasoa

Olatz Irastorza RiveraLandetxa

June Martín SagastumeBanda

Page 31: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez

15

Miriam Arroyo RamadaOlaberria

Arantza Vázquez LópezLapitze

Garazi Redondo DíezAnaka

Lur Echave LartigueArtilleria

Itxaso Bazterra PérezAma Xantalen

Page 32: 207. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Cristinak urte horri buruz hitz egiten due - nean, iribarre bat sortzen zaio aurpegian: “Alaitasun eta momentu politez