27. ekarpena

4
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak [Guztira 350 bat hitz] Zure izena, banaka: Ibai Azpeitia Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua da): Pérez, M eta Pozo, J. I. (2009). Psicología del aprendizaje universitario: La Formación en competencias. In Monereo, C. Aprender a encontrar y seleccionar información: De Google a la toam de apuntes (89-97). Barcelona: Ediciones Morata, S.L. Eginbeharrekoa Lehenengo atalaren laburpena egin. Bizi garen aroa, informazioaren aroa dela esaten da. Informazio asko daukagu eskuragarri eta informazio hori ondo kontsumitzen ikasi behar dugu. Hori da gaur egungo konpetentziarik indartsuena. Hala ere, informazio gehiegik “intoxikazio” bat sortu dezake, infokxikazioa deitzen dena. Informazio asko dago eta guztia ez da benetakoa. Ondorioz, informazioa jasotzen ikasi behar dugu, baina ez hori bakarrik, jaso ondoren, selekzionatzen ikasi behar dugu. Izpiritu kritiko bat izan behar dugu. Helburua, “gatekeepers” edo bilatzaile eraginak formatzea

description

Aprender a encontrar

Transcript of 27. ekarpena

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak [Guztira 350 bat hitz]

Zure izena, banaka: Ibai Azpeitia

Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua

da):

Pérez, M eta Pozo, J. I. (2009). Psicología del aprendizaje universitario: La

Formación en competencias. In Monereo, C. Aprender a encontrar y

seleccionar información: De Google a la toam de apuntes (89-97). Barcelona:

Ediciones Morata, S.L.

EginbeharrekoaLehenengo atalaren laburpena egin.

Bizi garen aroa, informazioaren aroa dela esaten da. Informazio asko daukagu

eskuragarri eta informazio hori ondo kontsumitzen ikasi behar dugu. Hori da

gaur egungo konpetentziarik indartsuena.

Hala ere, informazio gehiegik “intoxikazio” bat sortu dezake, infokxikazioa

deitzen dena. Informazio asko dago eta guztia ez da benetakoa.

Ondorioz, informazioa jasotzen ikasi behar dugu, baina ez hori bakarrik, jaso

ondoren, selekzionatzen ikasi behar dugu. Izpiritu kritiko bat izan behar dugu.

Helburua, “gatekeepers” edo bilatzaile eraginak formatzea da.

Bigarren ataleko 1. faseko laburpena egin.

Lehenengo fasearen izena, “Kontsulta aztertzen” deitzen da. Fase honetako

helburua, bilaketari zentzua ematea da, hau da, informazioa zergatik eta

zertarako behar dugun jakin beharra dago. Hori gauzatzeko, hitz gakoen bila jo

behar dugu edota estrategia koherente bat sortu beharko da.

Honetaz aparte, errebisatu beharra dago gaiari buruz zerbait dakigun edota

aurretik antzeko bilaketarik egin izan ditugun

Zein da ezberdintasuna bilatzaile aktibo eta bilatzaile estrategikoen artean?

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Bilatzaile aktibo batek, ideiak argi ditu zer bilatzea nahi duenaren inguruan.

Hala ere ez ditu metodologia ezberdinak erabiltzen kasu bakoitzerako.

Bilatzaile estrategiko batek ordea, bilatzea nahi duena argi izateaz aparte,

metodologia ezberdinak erabiltzen ditu kasu bakoitzean, estrategiak aldatu

egiten ditu bilatzea nahi den informazioaren arabera.

Taulan agertzen diren taktiketatik zein da normalean egiten den azkena?

Eman azalpena.

Argi dago informazio bat aurkitu ostean, errebisatu egin behar dela aurkitu

duguna beharrezkoa edo benetakoa dela ziurtatzeko. Ondorioz azkenengo

erabiltzen den taktika Review deitzen dena da.

Dokumentuen kalitatea aztertzeko irizpideen artean, zein da zuk gehien

erabiltzen dituzunak? Eta zein gutxien? Azaldu.

Dokumentu bat kalitatezkoa den edo ez jakiteko jarraitzen ditudan irizpideak

ondorengoak dira: hasteko, egilea aztertu. Nor den eta ze intentzio dituen

informazio hori emateko orduan. Ez da berdina informazioa anonimoa izatea

edo gai espezifiko batean aditua den norbait. Bestalde, iturria. Hau da, non

aurkitu den informazio hori. Honetaz gain, noizkoa den jakitea ere komeni da

agian informazio hori zaharkiturik geratu delako. Bukatzeko, oso garrantzitsua

da informazioa kontrastatzeko aukera izatea, iturri edota autore ezberdinekin.

Dokumentua kalitatezkoa den edo ez jakiteko gutxien jarraitzen ditudan

irizpideak ondorengoak dira: Ez diot garrantzia handirik ematen googleko listan

zein posiziotan agertzen diren, informazio hobea egon daiteke 559. postuan

11. postuan baino.

Zer iruditu zaizu interesgarrien? Zerk deitu dizu atentzioa?

Oso interesgarria da gaia bere totalitatean. Gaur egun informazioaren aroan

bizi gara eta informazioz beterik gaude: Internet, irratia, prentsa, telebista...

Gaur egun ez du logikarik lehen moduan irakasten jarraitzea. Informazioa

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

eskuragarri daukagu, helburua, informazio hori batu eta izpiritu kritiko batekin

selekzionatzen jakitea da. Bilatzaile estrategikoak eratzea da irakaskuntzaren

helburua.