288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
-
Upload
elhuyarolinpiada -
Category
Documents
-
view
3.934 -
download
12
Transcript of 288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
AURKIBIDEA:
LEIRE CRUZ Txakur printzea
SOIHARTZE
FERNÁNDEZRaitmundo mundua
NAGORE FRAILE Famarantz
KIMETZ GIL Peter espazioko gerlaria eta harri sakratua
JULEN HIERRO Otsoaren kasua
ANE IBÁÑEZ Futboleko partida
IVAN IGLESIAS Olatz eta bere txirrin magikoa
ADRIÁN LÓPEZ Soldadua eta printzesa
ANE LÓPEZ Baserriko futbola
ETHAN LUQUE Dragoiaren astakeriak
IANIRE MARTÍNEZ Ainhoa detektibea
BEA MERINO Mutil otsoa
IMANOL MUIÑOS Uraren inperioa nahi zutenak
AMAIA ORTIZ DE
SALAZARZelai madarikatua
JANIRE PEÑA Gisele printzesa
GONZALO QUERÉNDEZ Hoberena
AMAGOIA RUIZ Gnomoa herrian
UXUE SAGARNA Abenduaren 3a
JON SAINZ Avatar
ASIER SÁNCHEZ Inaxio eta zinemaren kasua
JONAITZ URRUTXUA Printze zuria
Erlantz espero dut ipuina zure gustukoa izatea, baita txakur
printzearekin identifikatzea. DBH1. Mailako Leire
3000.urtean martxoaren 5ean txakur printzea Abadiñon
zegoen, herrixka bisitatzen, bat-batean mila tiro entzun ziren.
Segituan Kin Kolgek salbatu zituen printzea eta Abadiñoko
animalia guztiak.
Tiroak bukatu eta animalia guztiak lurrera bueltatu ziren,
printzea izan ezik bera bere Durangoko palaziora bueltatu zen
Kin Kolgekin festa bat egiteko.Horrela zen gure
printzea festak gustatzen zitzaizkion eta baita
kirola egitea ere, beno kirol guztiak tenisa izan
ezik, baina hori beste istorio bat da. Txakur oso
polita zuri-zuri batek honela esan zion.
-Kin kolg etorri nirekin festa bat egingo dizut ezkertzeko.
-Ongi da.
Festan zeudela kin kolg emergentzia bat eduki zuen. Irtetera
joan zenean ezin izan atea
ireki, festako animalia
guztiak txarto jartzen ari
ziren. Ondoren, printzeak
mikrofonoa hartu eta:
-Animalia guztiak, entzun, lasaitu eta lagundu atea irekitzen.
15 minutu pasatuta atea ireki eta usain txarreko gas bat sartu
zen palaziora. Ateak itxi zituen printzeak, eta kin kolg atera
behar zen, baina nola? Orduan pentsatzen ari zen zer egin. Ideia
asko zituen baina onena zen kotxe bat hartu, atzeko atean jarri
eta kin kolg eraman puntu seguru batera. Baina zer pasatuko
zen gasarekin? Orduan kin kolgek iradoki zuen robot bat bota
ahal zutela eta ikusi zer pasatzen zen. Autoa irten zen kin
kolgekin, animaliek beste 15 minutu tardatu zuten atea
irekitzen, robota bota, 20 minutu pasatu eta berriro ireki zuten
atea, baina ezer ez. Dena segitzen zuen berdin. Berriro itxi
zituzten atek. Animalia batek honela esan zuen:
-Zergatik egiten dute hori? Ez diegu galdetu.
Denok egia eman zioten. Orduan printzea izara zuri bat hartu
eta kanpora irten zen.Bonbak botatzen zutenak ori
Ikustean ez zuten bota ezer.
-Zer nahi duzue? Galdetu zuen printzeak. Orduan honela esan
zuten:
-Bizileku finko bat eta baita soldata duin bat ere.
-Ondo da, laneko arduradunarekin hitz egingo dut soldatarena
eta bihar 9:30ean subastatuko dira 20 etxe bizitza.
Hori eskaintzean denak eskerrak eman zizkioten printzeari baita
festara gonbidatu zituen denak berdinak garelako eta denak
eskubide berdinak eduki behar genuke. Festan dena ondo joan
zen. Hurrengo egunean etxeak eta dirua eskatzen zutenak
subastara joan ziren dena ondo joan zen. Baita geroxeago kin
kolgek deitu zuen ume bat eduki zuela esateko.Denak oso pozik
joan ziren Laida ikustera.
Durangon ez daude orain ez txirorik ezta aberatsik ere, denak
direlako berdinak.
Raitmundo mundua
Aimar, espero dut liburu hau zure gustukoa izatea, ondo egiten saiatu
naiz eta zuk nahi zenuen gauzak jarri ditut. Orain liburuaz goxatu.
Soihartze
Etxe berria zen hori, nire etxe
berria. Handia eta marroia zen,
atzealdean igeritoki txikia baina
zabala zuen. Ondoan, mahai
batzuk zeuden marroi
koloredunak, biribilak eta oso
handiak. Niretzat etxe hori
handiegia zen, eta oraindik nire
logela ikusi gabe. Barrura sartu
nintzen, eskailerak igo eta han
nuen nire logela.
Arrosa kolorekoa oso-oso handia nire logela aharrarekin
konparatuta.
Telefonoa hartu nuen eta nire laguna Mikeli deitu nion. Mikel,
alboko etxeetan bizi zen, aspaldian ez genuen elkar ikusi eta
berarekin hitz egiteko gogoa nuen.
Pii-Pii… entzun zen:
-Bai?- esan zidan Mikelen ahotsak. -Mikel!Oihane naiz, nire etxe
berrian nago.
-Oraintxe bertan joango naiz, zu ikusteko irriketan nagoela eta.
-Etorri zaitez, mutiko, atean egongo naiz itxaroten. Baina azkar
etorri mesedez.
-Bai, oraintxe noa, agur!
Bost minutu itxaron nuen eta azkenean Mikelen aurpegia ikusi
nuen bizikleta baten igota
-Mikel kaixo!- esan nion nik irribarrez.
-Oihane! zenbat denbora! Oso aldatuta zaude, orain ile kizkurra
eta marroia duzu, gainera begi berdeak dituzu. Zelako aldaketa!
-Eskerrik asko. Nire logela ikusi nahi? Oso handia da.
-Goazen barrura- esan zidan Mikelek.
Logelara joan ginen, liluratuta ikusi nuen Mikelen aurpegia.
-Oihane zelako logela!- bat-batean nire ama sartu zen.
-Mikel polita, zenbat denbora!- esan zion nire amak.
-Kaixo!- esan zion pozik.
- Maletak desegingo ditut, nahi baduzue kanpora joan jolastera
baina zarata handirik ez egin mesedez.
-Bale amatxo- esan nion.
Kanpora joan ginen jolastera, igeritokia zegoen lekura.
Patinetera, harrapaketara, ezkutuetara…jolastu genuen. Oso
ondo pasatzen ari nintzen kanpoan baina logelara joateko
gogoak nituen. Logelara joan ginen eta han gauzak esploratu
nahi nituen. Han beste familiaren
gauzak zeuden, adibidez: argazkiak, koloniak, kaxa zahar bat…
baina zer zen kaxa zahar hori?
-Mikel, etorri azkar!
-Zer nahi duzu?
-Beitu kaxa zahar hau, zabaldu ahal duzu? Beldurra
Ematen dit zabaltzea…
-Benga Oihane kaxa bat baino ez da! Beitu.
Mikelek eskuak luzatu zituen eta kaxa zahar hori zabaldu zuen.
Kaxan ez zegoen ezer arrarorik, bakarrik mapa bat. Mapan
Jartzen zuen: RAITMUNDO MUNDUA
-Baina hau broma bat da?
-Eta benetakoa bada? Agian beste lurralde batzuk daude eta guk
esploratzeko aukerak ditugu.
-Ezan nahi didazu joan nahi duzula?- ezan nion nik
-Ba bai… benga Oihane anima zaitez
-Bale… gauzak hartuko ditut- motxila bat hartu nuen eta beste
bat eman nion Mikeli, nire motxilan ura, ogia, eta linterna bat
sartu nuen. Eta Mikelen motxilan soka eta iparrorratz bat sartu
nuen. Nire gurasoei ez nien ezer esan, seguru aski ez zidatelako
utziko, arratsalde bat baino ez izanda.
Mikel eta biok Basora joan ginen mapari begiratuz. Bost ordu
egon ginen ibiltzen eta ni aspertuta nengoen:
-Mikel, ez dugu inoiz aurkituko, benga goazen etxera- esan nuen
nekatuta
-Orain ez naiz joango, nahi baduzu lo kuluxka bat egingo dugu,
baina basoan izan behar da hemen ez dago beste gauzarik.
Motxilak almoada bezala erabili genituen eta arropa
gainetik jarri genuen. Oso azkar gelditu ginen lo. Goizean,
zortzietan altxatu nintzen. Mikel eta nik ez geunden lo gelditu
ginen lekuan, baizik eta animalia batzuek eramaten gintuzten
ohatila batzuetan, beldurtu nintzen eta berehala Mikel esnatu
nuen:
-Mikel, altxatu! Animalia hauek eramaten gaituzte.
-Lasai Oihane, Raitmundon gaude, ikusi zuhaitz arrosak, paisaia,
perretxiko etxea, eta animaliak zutik daude!
-Kaixo lagunok! Gu Raitmundoko animaliak gara, hemen
erregeak bezala egongo zarete. Orain zure etxea erakutsiko
dizuegu.
-Baina ez gara hemen geldituko betiko, guk gure familia dugu
herrian- esan nuen nik.
-Lasai Egon, hemen bi urte gelditzen bazarete zuen herrian
bakarrik pasatuko da arratsalde bat. Mundu hau ez da
benetakoa.
Gure etxea txikia baina polita zen. Perretxiko formarekin, oheek
odei forma zuten, eta han lagun asko egin genituen. Han ez
zegoen araurik, erregeak bezalakoak ginen. Egon ahal nintzen
hamabiak arte telebista ikusten eta inork ez zidan ezer esaten.
Hori benetako ametsa, nire ametsa:
-Noiz bueltatuko zara Oihane? Jadanik urte bat pasatu da- esan
zidan Mikelek arratsalde batean
-Hemen oso ondo bizi naiz Mikel… gainera benetako lagunak
egin ditugu eta gure herrian bakarrik pasatu da arratsalde bat.
Zuk joateko gogoak dituzu?- galdetu nion nik.
- Ba…Egia esanda nire gurasoak ikusi nahi ditut, hango arauak
eta ohiturak faltan botatzen ditut, bizitza
baimenik gabe ez da ezer, oso aspergarria
da.
-Hori Egia da. Ez da berdina zure gurasoen
oihuak entzutea edo hemengo animalien
mimoak entzutea. Nahi baduzu, hemengo
herritarrei esango diegu eta bihar goizean joango gara- esan
nuen nik. Hori egin genuen, arratsalde hartan beti elkartzen
ziren dendara joan ginen, Mikelek mikrofonoa hartu zuen eta
esan zuen:
- Herritar maiteak, pena ematen digu hau esatea baina bihar
goizean joan beharra dugu- animalien oihuak eta ez joateko
kexak entzuten ziren:
-Barkatu baina gure gurasoak ikusi beharra dugu-esan nuen nik
malkoekin.
-Hori egin nahi baduzue bihar iparrorratza berri bat eta bi
bizikleta emango dizkizuegu bidaia on bat edukitzeko.
Hurrengo goizean gauzak hartu genituen eta lagunei musuak
eman genizkienen, agurtu genituen herritar guztiak. Baina joan
aurretik Mikelek esan zuen:
-lagunok!beste egun batean etorriko gara, ez egon triste- denok
txaloka hasi ziren, nik triste agur esan nuen eskuarekin eta joan
ginen.
Bidaia orain bi ordukoa izan zen. Motzagoa izan zen, agian
iparrorratza miresgarri horri esker. Bidaia problemarik gabe egin
genuen. Gure herrira bueltatu ginenean Mikelek eta nik agur
esan genion elkarri. Nire etxera sartu bezain laster nire
gurasoei besarkada bat eman nien:
-Faltan bota zaituztet.
-Baina Oihane, bakarrik egon zara bost ordu kanpoan, Mikelekin
jolasten- esan zidan aitak aurpegi arraroarekin
-Ez duzue ezer arrarorik sumatu?
-Zer sumatu behar dugu, dena normala izan da.
Momentu batez pentsatu nuen dena amets bat izan zela, baina
eskuak poltsikoetan sartu nuen eta iparrorratza miresgarria
hartu nuen, begiratu nuen eta atzealdean jartzen zuen:
Mikel eta Oihanerentzat, zuen Raitmundoko lagunak eta
herritarrak.
Hau ez da amets bat izan, errealitatea zen.
AMAIERA
Famarantz
Zure ametsak jarraitu eta egun batean egia bihurtuko dira. Espero dut
egindako ipuina zure gogokoa izatea. Musu bat Maider, Nagoreren
partetik
Ba nengoen ohean etzanda, baina nire ama deitu zidan
gozaltzera jaitsi behar nintzela esanez. Arropa jantsi eta behera
jeitsi nintzen. Mahaian zerealak , esnea, zukua, opiltxoak,
tostadak mermeladarekin etab.... zeuden. Egun arrunt baterako
oso gozari gozoa. Gozaltzen nengoen bitartean , telebista pistu
nuen. Kasualitatez Hannah Montana agertzen ari zen
entrebisten programa batean.
Hain polita zegoen bere soineko gorriarekin.
Eta gainera bi pertsonalitate dauzka.
Eta disko asko egin ditu.
Baina ez bakarrik diskoak , filmak ere egin ditu.
Hain perfektua zenez inbidia handia ematen zidan.
-Baina ni ez naiz gutxiago izango, egun horretatik aurreara
famatua esango nintzela proposatu nuen ni baitan. Eta arro-
arro esan nuen:
-Maider deitzen naizelako, famatua izango naiz, jende guztia
maitatuko naute.
Horduan,arropaz aldatu, mikro bat hartu eta abestiak sortzen
hasi nintzen hondartzan.Baina ez bakarrik abestiak, ere abestiak
hobeto gelditzeko dantzak eta nire signatura. Seguraski famatua
egiten naizenean asko erabiliko nuelako. Dantzari on batzuei
deitu eta nire dantzak irakatsi nizkien. Beraiek egun horretatik
aurrera nire dantzariak izango ziren. Etxera bueltatu nintzen,
Egongelara sartu eta telebistan zer ematen zuten ikustera joan
nintzen. Programa bat ikusten ideiak etorri zitzaizkidan burura.
Programa Disney Channel deitzen zen.
Bertan disko bat grabatzeko aukera izateko sosketa bat
azaltzen zen. Segituan agertzen zen telefono zenbakia markatu
eta sosketa irabazi nuen. Egun batzuk barru diskoa grabatu
nuen, eta telesaio guztietan agertzen nintzen. Kontzertuak
egiten nituen hondartzan, posterrak nituen, nire signatura
berria erabili behar nuen, diru asko irabazten nuen etab...
azkenean, famatua izatea lortu nuen. Segituan disko gehiago
irabazteko esan zidaten. Hannah pertsonalki hitz egitera.
oso aserreturik zegoen ni bera baino famatua nintzelako. –
Baina zu ze uzte duzu egiten duzula nire jendea kentzen. Ni zu
baino famatua naiz eta izango nahiz beti. Zu nahi baduzu nire
atzekoa izan. Ez zara eltzen nire taloietara.
Diskusioa eta gero,nire etxeko atea gogor jo eta joan zen.Neska
hori munduko bakarra zela pentsatzen zuen.Horregaitik bere
argazki bat hartu, marrazki batzuk egin bere gainean eta diana
moduko bat egin nuen dardo eta guztiz.
Gero hondartzara joan nintzen. Jendez beteta zegoen. Neska
berri bat multitudearen erdian zegoela konturatu nintzen.
Jendea neskaren izena ohiukatzen zuen denbora guztian.
Jessica zuen izena. Biztanle guztiak berataz hitz egiten zuen.
Oso polita zelako.Bere aita aktore famatu bat zen. Hondartzara
zetorren film bat grabatzeko. Ez nuen ikusten nuena zinesten,
oso oso aserreturik nengoen.
-Baina zergatik niri, ni bera baino polita naiz, begi urdin- urdinak
ditut, edozein neska ni bezalakoa izan nahiko luke. Eta justu
momentu honetan etorri behar da neska zistrin haauuuu!!
Esan nuen oso altu, biztanle guztiek buelta eman eta ni
insultatzen hasi ziren. Ni korrika,Hannah deitu nuen berarekin
hitz egiteko. Barkamena eskatu nion mila aldiz, eta bera
segituan barkatu zidan dena, berriz ere lagunak egin ginen,
famatuak ez ginen izango,ez, baina munduan garrantsitsua den
zerbaitz geneukan , amistatea. Egun horretatik aurrera lagun
oso honak gara, nobio os polit batzuk ditugu eta bizitza oso on
bat. Zergatik nahiko dugu gehiago ???? Jessica famatua egin
zen bai, baina guk lagunak ginen, eta hori garrantzitsuagoa zen,
fama edozein egunean amaitu al da, baina amistatea ez.
Peter espazioko gerlaria eta
harri sakratua
Ainhize, espero dut nire ipuina gustatzea DBH 1. mailara heltzen
zarenean eta ipuina egitea tokatzen zaizunean, nitaz gogoratzea.
Besarkada handi bat. Kimetz
Bazen behin Peter izeneko espazioko gerlari bat. Bera eta bere
neskalaguna etorkizunean bizi ziren, espazioan hain zuzen ere.
Peter ia beti mundua zabaltzen zegoen eta horregatik ezin zuen
bere neskalagunarekin, Tiara izenekoa, egon. Peterren lagunik
hoberena Jack zen. Jack pixka bat arraroa zen baina Peterrek ez
zion garrantzi handirik ematen. Egun batean etxean zegoelarik,
bere base sekretuko alarma bat ari zen jotzen. Alarma horrek
esan nahi zuen mundua arriskuan zegoela eta ez bazuen
zabaltzen mundua desagertuko zela berarekin batera. Peter oso
azkar bere gauzak hartu eta ordenagailuari galdetu zion:
- Ze garaitara joan behar dut eta zer gertatu da?
- Ordenagailua: - Antzinarora joan behar duzu, konkretuki
“Jurazikora” harri sakratua berreskuratzera. Norbaitek
lapurtu du eta harri hori esku txarretan jausten bada, ez
dakit zer gertatuko litzateke.
Orduan, Peter bere denboraren makinan sartu eta 3.000.urtera
kristo haurretik joan zen. Jurazikora heldu zenean denboraren
makinatik bere tramankuluak hartu zituen eta horietako bat
denboraren GPSa zen. GPS hori gauzak aurkitzeko balio zuen
(adibidez: harri sakratua). Harri sakratua bilatzen zegoen
bitartean bere arbasoarekin aurkitu zen. Bere arbasoa oso
harrituta geratu zen, zeren ez zuen inoiz ere imajinatuko bere
etorkizuneko arbasoa ikusiko zuenik. Peter bere arbasoari zer
gertatzen zen azaltzerakoan biak harri sakratuaren bila joan
ziren. Harri sakratua aurkitu zutenean Peter konturatu zen harri
arraro hori lapurtu zuena bere lagun hoberenaren arbasoa izan
zela (Jack). Gero Jackekin borrokatu ondoren harri sakratua
jauretxera edo tenplura itzuli eta gero hantze bertan
konturatzen da harri sakratua dagoela eta ez ba zuen
konpontzen espazioko lerro denboralea apurtuko zela eta
iragana, orainaldia eta etorkizuna nahastuta geldituko zirela eta
horren aldaketa unibertsoa Lurra barne lehertuko zuela. Harri
sakratua apurtuta gutxi ez balitz, erdi aroko harri sakratua
berriro lapurtu dute. Baina lehenengo saiatu behar da
lehenengoa harria konpontzen.
Etxera bueltatzen zihoala bere denboraren makinan gauza oso
arraro bat ikusi zuen: liburu oso arraro eta zahar bat aurkitu
zuen. Etxera heldu zenean liburua irakurtzen hasi ondoren
gauza oso interesgarri bat ikusi edo irakurri zuen: “harri
sakratua gauzak konpontzeko edo sendatzeko ahalmena du”.
Momentu horretan iruditu zitzaion lapurtutako harria
berreskuratzen bazuela beste harria konpondu ahal zuela eta
horrela mundua salbatuko zuela. Erdi arora heldu zenean erdi
aroko bere arbasoarekin aurkitu zen, orduantxe Jurasikoko
Peterra, Erdi aroko Peterra eta espazioko Peterra harri sakratua
salbatzera joan ziren, Peterren GPSa apurtuta zegoenez eta ez
ziren gogoratzen non zegoen denboraren makina ezkutatuta
espaziora joateko eta GPSa konpontzeko Erdi aroko zientifiko
famatua Protochof Maisua izenekoarengana joan ziren. Bilatu,
bilatu eta bilatu zuten eta baina ez zutenez aurkitu Protochof
Maisuaren gaztelu madarikatua, amore eman zuten, baina ez
zituztenean ia esperantzak Protochof Maisuaren gaztelua aurkitu
zuten. Guztiak oso harrituta geratu ziren, zeren leku artatik edo
horretatik 10 bider pasatu ziren eta ez zuten ikusi. Gazteluan
sartu bezain laster Protochof Maisua ikusi orduko galdetu zioten:
- Protochof Maisua zergatik ez dugu ikusi gaztelua hemendik
10 bider pasatu bagara?
Eta maisua:
- Nire gaztelua sorginduta dagoelako, bakarrik ikusten da
pertzonaren bat etsitzen denean edo amore ematen
duenean.
Peter eta bere lagunak:
- Protochof maisua, zure laguntzaren beharrean gaude, gure
GPSa apurtu zaigu eta zuk konpontzea behar dugu.
Maisua baietz esan ondoren lanean jarri zen, material asko
behar zituenez Peter eta bere lagunei materialen bila bidali
zituen dragoiaren kobazulora!!!. Peter dragoiaren kobazulora
heldu arte egun bat pasatu zen eta erdi aroan etorkizuneko
tramankuluak, animaliak … agertzen hasi ziren: Kotxe-
hegalariak, telebistak, DSak… Peter dragoiari materialak eskatu
zizkion eta baiezkoa esan zion sorginaren edari edo edabe
miresgarria lortzen bazioten. Eta Peter:
- Zertarako balio du edabe miresgarri hori?
Dragoia:
- Edabea da katarroa kentzeko.
Hori entzun eta gero Peter eta bere lagunak oso azkar joan ziren
sorginaren gaztelura denbora agortzen edo bukatzen ari zelako.
Sorginaren gaztelura heldu bezain laster sorginari edabea
eskatzerakoan sorgina esan suen:
- Bai, baina salbuespen batekin: zuk (espazioko Peterra)
musu bat ematen badidazu ahoan.
Peter baiezkoa eman zion, sorgina asko alaitu zen. Peter
sorginari musua ematerakoan, Peter esan zuen:
- Mesedez eman edabe miresgarri ori orain, munduaren
iraupena edabe miresgarri orretan dago.
-
Sorgina edabea eman eta gero Peter oso azkar joan zen izkina
batera. Dragoiaren gaztelura eltzerakoan, erdi aroa ia guztiz
aldatuta zegoen!!! dragoiari edabea emandakoan han
kobazuloaren ondoan botata zegoen eskorga bat hartu, eta
Protochof Maisuaren gaztelura ziztu bizian joan ziren. Protochof
Maisuari materialak emandakoan 30 minututan konpondu suen
Peterren GPS arraro hori. Protochof Maisua GPSa konpontzen
bukatutakoan, Peterri eman eta Peter eta bere lagunak harri
sakratua salbatzera joan ziren. GPSari esker harri sakratua non
zegoen tokira oso azkar heldu ziren, hantxe bertan Peter eta
bere lagunak oso harrituta geratu ziren: zeren harri sakratuaren
lapurra etorkizuneko edo espazioko Jack- a izan zela!. Peter oso
harrituta geratu zen, ez zuelako espero bere lagun hoberena
lapurreta guztien atzean egongo zela.
Beranduago Peter esan zuen:
- Jack itzuli harri sakratua mesedez ez dut zurekin borrokatu
nahi.
Eta Jack:
- Harri sakratua nahi baduzu nire aurka borrokatu beharko
duzu.
Jack borroka hasi bezain laster Jurasikoko dinosauroak eta erdi
aroko xaldunak deitu zituen bere ondoan borrokatzeko. Jack ez
zekiena Peter ere zeuzkala lagun berriak zituela( Arbasoak,
Protochof Maisua, Dragoia eta Sorgina) Borrokan sartu bezain
laster Protochof maisua bere esperimentuekin borrokatu zen,
dragoia sua botatzen eta sorgina sorginkeriak botatzen hasi
ziren. 2 ordu beranduago Peter eta bere lagun berriak borroka
irabazi zuten, Peter Jack giltzaperatu zuen eta apurtuta zegoen
harri sakratua konpondu ondoren harri bakoitza bere tenplura
eraman zituen. Azkenean Peter mundua berriro salbatu zuen,
eta bere lagun berriekin espaziora joan ziren festa handi bat
egitera.
Otsoaren kasua
Beldurrezko ipuinak gustatzen zaizkion LHko ikasle azkarrenarentzat ,
Aitorrentzat, DBHko Julenengandik
Bazen behin, herri txiki batean ,ume bat, bere izena Xabier
zena. Xabier 12 urteko ume bat zen.Xabier izaeraz oso alaia eta
jatorra zen baina... pixka bat beldurtia.Xabierren lagun mina
Jone zen.Jone neska oso jatorra zen eta asko gustatzen zitzaion
egun guztietan Xabierrekin elizara joatea ama-birgiñari otoitz
egitera.Jonek eta Xabierrek behi bat zuten bere baserri txikian,
behia Milka deitzen zen.Xabier egun guztietan joaten zen Milka
ikustera,eta beti ekartzen zion bere biberoia esnearekin.
Egun batean Xabier Milka ikustera joan zenean, hilda aurkitu
zuen,burua falta zitzaion eta hainbat aginkada zituen
tripan.Xabierrek Milka ikusi zuenean azkar azkar joan zen
Joneren etxera.Xabierrek Joneri gertatutakoa kontatu zion eta
Milka hilobiratu zuten.
Hurrengo egunean Xabier eta Jone herri guztiari kontatu zioten
gertatu zena eta herria ikaratuta zegoen, inor ez zen ausartzen
kalera irteten.Xabierrek herriko soldadu guztiak deitu zituen
gaupasa egiteko.Gaua pasatu zenean, Xabier kalera atera eta
soldadu guztiak hilda ikusi zituen, denak bururik gabe.Jone
kalera irten zenean bere atearen aurrean soldadu bat ikusi zuen
bururik gabe,hildakoari buelta eman zionean, zintzilikari bat
zuen,hori ikusi zuenean berehala jakin zuen bere aita zela,Jone
eta bere amak, Xabierrekin, Milka lurperatu zuten leku hilobiratu
zuten Antonio(Joneren aita). Egun oso tristea izan zen herri
guztiarentzat.
Bi egun pasatutakoan, herriak berriro bere alaitasuna hartu eta
festa handi bat egin zuten hildakoen ohorez.Festa bukatu baino
lehen, soinu batzuk entzun ziren, denak korrika joan ziren
beraien etxeetara eta bat-batean otso handi bat atera zen
zuhaitzetatik,Xabierri hoska egin ostean, Jonek sastakaia
bihotzean sartu zion, berehala herritarrak beraien etxeetatik
kanpo atera ziren.Otsoa hilda ikusi zutenean, herriko pertsona
txiro batek esan zuen
-Zergaitik ez dugu eramaten otsoa herriko plazara hor denok
batera,otsoa erretzeko.Denok baietz esan eta otsoa herriko
plazan erre zuten amorruz, Xabier izan ezik.
Xabier etxean zegoela, konturatu zen otsoaren aginkada,tripan
ez zuela,berehala kontatu zion gertatutakoa Joneri. Jone
harriturik zegoen, baina susmatzen zuen Xabier otso batean
eraldatuko zela ilargi betea ateratzen zenean.
Jonek Xabierri pentsatsen zuena kontatutakoan, Xabierrek hauxe
esan zuen.
- Jone, baina gaur ilargi betea da, zer egiten dut?-Jonek Xabierri
bere etxean geratzea ezan zion.Gauean Xabier ohetik altzatu
zenean ilargiari begiratu eta gorputz guztietatik ileak ateratzen
hasi zitzaizkion, hortz handiak eta zorrotzak eta mokodun
belarriak ere... mounstro bat zen.Xabier etxetik atera eta herri
guztia esnatu zuen.Xabier txiro bat ikusi eta burua kendu zion,
bere aurrean jartzen ziren pertsonak hiltzen zituzten.
Hurrengo egunean mundu guztia Xabier hiltzera joan
zen.Xabierri ez zitzaion inporta jendea bera hiltzea eta plaza
erdian jarri eta zaztaka bat zeharkatu zuen bihotzetatik. Jonek
Xabier ikusi zuenean bere gainean jarri,eskua eman eta ezpata
handi batekin gurutzatu zen bera eta Xabier, hor biak hil ziren
eta herria konturatu zenean gertatutakoa plazara joan eta ez
zeuden Xabier ez Jone bakarrik ezpata ageri zen une hartan.
Futboleko
partida
Espero dut ipuin hau zure gustukoa izatea eta irakurtzean zu
identifikatzea. Besarkada bat. Ane
Egun eguzkitsu batean, baziren Bilboko plazan Asier eta bere
lagunak. Asier 7 urteko mutikoa zen, ile beltzarekin eta ez oso
altua. Futbolean jolasten ari ziren. Bat- batean June izeneko
neskatxo alai batek galdetu zion ea zergatik ez zuen jolasten
Athletic-eko taldean, eta Asierrek erantzun zion, ''bere lagunek
ez zutelako jolasten''.
Neskatxoak ez zuen ezer ulertu, zeren bere lagunek bai
jokatzen zuten. Juneri iruditu zitzaion mutilak ez zekiela bere
lagunek jolasten zutela eta esan zion. Asier harriturik joan zen
bere lagunei galdetzera ea egia bazen, eta bere lagunek esan
zioten baietz, egia zela. Unaik esan zion egun horretan bertan
eman behar zuela izena, eta arratsalde horretan
entrenatzailearengana korrika joan zen galdetzera ea jokatu
ahal bazuen talde horretan. Entrenatzaileak, ez zela bat ere ona,
esan zion ezetz. Hori entzundakoan etxera joan zen, ezer ulertu
gabe.
8:30ean bere ama etorri zen lanetik. Afaria prestatu zuen eta
Asier oheratu zen. Ohean zegoelarik, pentsatu zuen bihar joango
zela, berriro galdetzera, entrenatzaileari.
Hurrengo egunean altxatu zen ohetik, gosaldu zuen eta
Ikastolara joan zen. Ikastolan zegoelarik bere lagunei esan zien,
berriro joango zela galdetzera. Bere lagunei, ondo iruditu
zitzaien, eta Unaik esan zion baietz esaten bazion
entrenatzaileak agian Bermeotarren kontrako partida jokatu
ahal zuela. Asier pozik joan zen. Heltzean ikusi zuen ez zegoela
ume gehiagorik, orduan, entrenatzailearen bulegora sartu zen .
Hor zegoen, begi distiratsu horiekin galdetzen Asierri, ze
demontre nahi zuen. Asierrek esan zion taldean sartu nahi zuela,
eta partida jokatu. Entrenatzaileak, umore onarekin zegoelarik,
esan zion baietz, baina baldintza batekin, partida irabazi behar
zuela. Asierrek, bai esan, eta poz-pozik Bermeora joan zen.
Seiak heldu, eta partida hasi, zortziak heldu eta partida amaitu.
Markagailua 1-4 zegoen, hau da Asierren taldeak irabazi zuen.
Urrezko kopa handia jaso zuten Unairen taldekoek. Baina,
partida ikusten ari ziren bi gizon baila saltatu, eta Unairi kopa
kendu zioten. Unai harriturik gelditu zen eta Asierri esan zion.
Asier lapurren atzetik joan zen kopa hartzeko. Asirrek lapurrak
harrapatu eta kopa berreskuratu zuen. Toki seguru batean ondo
gorde zuen. Entrenatzaileak eta taldekoek eskertu zioten eta
Asier lotsaturik eskerrak eman zizkien.
Denok arropaz aldatu ziren, polita jarri eta partida irabazi zutela
ospatzera joan ziren parke alderantz. Han txirristetan jolastu eta
txisteak kontatzen aritu ziren.
AMAIERA!!!!!!!!!
Olatz eta bere txirrin magikoa
Olatz, espero dut nik egin dudan ipuina zure gustukoa izatea, agur
bero bat. Ivan
Gertakizun hau duela gutxi gertatu zen Bizkaiko herri batean.
Dena hasi zen Olatzek bere amari bizikleta berri bat eskatu
zionean:
-Ama, erosiko didazu bizikleta berri bat?
-Ongi da, joango gara zu eta bihok bihar azokara eta txirringa
merke bat badago erosiko dizut.
Hurrengo egunean joan ziren Olatz eta bere ama azokara
bizkleta berri bat erostera, orduan denda txinatar baten aurrean
pasatzean Olatzek esan zion bere amari:
-Ama, bizikleta hori nahi dut!
-Ea ba, ikusiko dugu nolakoa den.
Gelditu ziren ikusten eta amari bizikleta polita eta ona iruditu
zitzaion eta gainera merkea, bakarrik balio zuen 99 euro.
Berehala erosi zuten eta etxera joan ziren.
Bazkaldu orduko Olatz joan zen bere bizikleta berriarekin bera
bakarrik paseotxo bat ematera.Trankil-trankil zegoen bere
bizikleta berriarekin baina bere bizikletaren txirrina jotzean,
zas!! Dena aldatu zen bat-batean, oso arraro zen dena, kotxeak
zaldiez tiratutako gurdiak bilakatu ziren. Orduan Olatzek esan
zuen:
-Non nago? Zer demontre gertatu da?
-Jainko bat da, zerutik jausi da- oihukatzen zuen jendeak
harrituta.
Olatzek ez zuen ezer ulertzen. Jendeak Olatz harrapatu eta
erregearen jauregira eraman zuten. Erregeari eskatzen zioten
jainko bat zenez tronuan egon behar zela. Erregeak ez zekien
zer esan eta esan zuen:
-Ongi da, ongi da momentuz ez da izango erregina baina ni
hiltzen naizenean nire alaba izan beharrean tronuan egongo
dena bera izango da .
Une hartatik aurrera Olatz egon zen egun guztietan jauregi
horretan sartuta irten gabe, asper-asper eginda eta gainera ez
zekien nola txirrin simple bat ikutuz gauza hauek gertatuko
zirela.
Erregearen alaba berari enbidia zion eta kostata edo ez olatzez
libratu nahi zen.
Erregearen alabak plan bat egin zuen: hartu zuen pozoi txar bat
eta Olatzen edariari bota zion eta jauregian zegoen morroi bati
esan zion:
-Hartu eta eraman hau olatz printzesari.
Mutilak hauxe hartu eta olatzi eraman zion, baina olatz triste eta
ezertarako gogorik gabe zegoenez esan zion ezetz, orduan
morroiak edan zuen eta seko jausi zen lurrera. Gertakizun hori
erregearen aurrean gertatu zen justo momento hartan joan zela
Olatz ikustera.Erregea haserretuta joan zen bere alabarengana
momentu horretan jauregian guztiak zeuden urduri eta
urduritasun hori aprobexatuz Olatz eskapatu zen jauregitik bere
bizikleta hartzera bere amarekin itzultzeko. Lortu zuen
eskapatzea eta hartzea bere bizikleta orduan timbre berriz jo
zuen eta, zas! berriz bere herrira bueltatu zen.
Etxera itzultzean amak kezkatuta esan zion:
-Non demontre ibili zara? Ez dizut berriz zu bakarik ateratzen
utziko!
Baina olatz oso pozik zegoenez bere etxean berriz zegoelako,
ez zitzaion axola bere amaren errieta. Hori bai ez zuen berriz
txirrin madarikatu hori ikutu egin.
Soldadua eta printzesa
Nire hirugarren mailako lagunentzat, Eider eta Maria.
Musu handi bat. Adrián
Duela urte asko bazegoen Sabrina
deitutako printzesa polit bat, alaia eta
dibertigarria zena. Ile beltza,begi urdinak
eta komarkako mutil guztiak bere atzetik
joaten ziren. Oso konfiatua zen eta oso
erraz engainatzen zuten. Bera bere aitarekin (erregearekin)
gaztelu handi eta eder batean bizi zen. Gazteluak 9 dorre
zeuzkan, 101 logela, bakoitza bere neskarekin eta 52 komun.
Sabrinaren familia komarkako aberatsena zen, beraz,
pretendiente asko zituen, baina printzesak bere benetako
amodioa aurkitu nahi zuen.
Bazegoen horko itsusi eta petral bat guztia berarentzat nahi
zuena, komarka menperatu nahi zuen,
baina, ez zekien nola. Printzesak bere
gazteluan festa bat eman zuen
udaberria hasi zelako, orduan, horkoak
aprobetxatu zuen eta printzesa bahitu
egin zuen eta mendian zeukan
palaziora eraman zuen. Erregeak hau
entzundakoan 500.000.000 $-ko saria
jarri zuen bere printzesa maitea
berreskuratzen zuenarentzat. Mila eta
mila soldadu aurkeztu ziren, baina,
batzuk noren aurka borrokatu behar
zuten entzundakoan etxera bueltatu ziren. Geratu ziren ia
guztiak horkoak hil zituen eta etxera bueltatu zirenak mezu
batekin itzuli ziren: “Ez banauzu errege izendatzen, zure alaba
hilko dut eta gero zu, eta etortzen den edonor”. Lutoan jarri
zuen erregeak komarka hil zirenen omenez. Erregeak inor ez
zela aurkezten ikustean, saria igo zuen eta gainera bere
alabaren eskua eskaini zion berreskuratzen zuenari.
Edwar izeneko soldadu bat etorri zen bidaia oso luzea eginez.Ile
motza eta beltza zeukan, begi marroiak
eta altua eta indartsua zen, eta
printzesa berreskuratzeko gogoak
zeuzkan. Hurrengo goizean bertan hasi
zuen horkoaren palazioarako bidaia.
Ezpata eta eskudoa bakarrik zeukan,
eta zaldi bat, arina eta bizkorra.
Gaztelura heltzean Edwarek Horkoari
esan zion:
_Emadazu printzesa, edo bestela…
–Edo bestela zer egingo didazu? -bat-batean moztu zion
Horkoak.
_Hil egingo zaitut-esan zuen Edwarek
Orduan horkoak barrezka esan zuen-zuk ni hil, jajaja!
Horkoarekin borrokatu eta hil egin zuen,
gainera printzesa berreskuratu zuen eta
esan zion:
_Eskerrak eman nahi nizkizun
salbatzeagatik.
_Ez dago zergatik-esan zion Edwarrek-
Orain zure aitarengana joango gara eta
biharamunean helduko gara, nire kalkuluen arabera.
_Nola deitzen zara?-galdetu zion sabrinak
_Ni Edwar deitzen naiz- erantzun zion Edwarrek
_AH! Edwar, ze izen hain polita- esan zuen sabrinak.
Erregearen gazteluaren bidaian maitemindu ziren. Gau batean
bat-batean enperadore batek enboskada bat egin zien.
Enperadoreak nahi zuena hau zen: printzesarekin geratu,
erregeari eman eta dirua lortu eta printzesarekin ezkondu.
Baina Edwar esnatu zenean baso batean zegoen eta ez zekien
zer egin. Orduan gizon bat aurkitu zuen eta galdetu zion norako
bidea hartu behar zuen. Gizonak esan zion azti bat zela,
Merlinen lehengusua, eta Marlon deitzen zela orduan esan zion
bere etxean hauts batzuk zeuzkala eta nahi bazuen tokiraino
helduko zirela. Edwar Marlonen etxera joan zen eta hautsak
botatzean,plas!
Enperadorea zegoen tokiraino
heldu zen. Lepotik hartu zuen
eta esan zion:
_Emadazu printzesa oraintxe
bertan.
_Ez- erantzun zion
enperadoreak.
_Ez badidazu ematen
borrokatu beharko dugu-esan
zion Edwarrek.
_Noski, niri borrokak gustatzen zaizkit. Jarri ordua eta lekua eta
hor egongo naiz-esan zion enperadoreak.
_Biharko arratsaldean orain gauden lekuan-esan zuen.
_Noski hemen egongo naizela-esan zion enperadoreak.
Edwar oso gogor hasi zen entrenatzen. Borrokarako ordua heldu
zen, euria hasi eta borroka ere bai. Oso berdinduta zeuden,
baina, bat-batean enperadorea distraitu eta Edwarrek
aprobetxatuz ezpata bihotzean sartu zion.
Azkenean Edwarrek Sabrina printzesa erregeari eman zion eta
soldadua eta printzesa ezkondu egin ziren eta poza handiarekin
bizi egin ziren.
Baserriko futbola
Kaixo, nire hirugarren mailako lagun maitia, Iker. Espero dut egin
dudan ipuina zure gustukoa izatea, ipuina asmatu dut zutaz
gogoratzen.
Musu handi bat. Zure laguna Ane
Duela urte asko nekazaritza garaian, baserri txikienetako
batean... Iker izeneko mutikoa bizi zen. Bai zen alaia Iker, 19
urte zituen, ile laua eta marroia zeukan eta begi berdeak. Bere
azala beltzarana zen. Ikastolan nahiko argia eta azkarra zen.
Etxean oso alaia zen, batzuetan burugogorra, baina gorroto
zuena zen aitaren errieta jasatea. Bere eginkizunetako bat zen
baserria landu eta zaindu. Baina gehien gustatzen zitzaiona eta
maite zuena zen futbolean jolastea.
Udaberriko egun eguzkitsu eta bero bat zen, eta Iker
egunero bezala bere baserrian zegoen lurra lantzen.
Baserriko ortuan denetarik zeukan: uhazak, tomateak,
patatak, azenarioak, piperrak, tipulak, porruak… fruta
asko ere bazituen: laranjak, bananak, madariak,
sagarrak, meloiak, marrubiak, gereziak… baina guztiak kalitate
oneko eta zainduak. Ortuan zegoelarik esaten zion aitak
semeari:
Zelan guztia? Ondo? - aitak galdezka.
Bai - erantzuten zuen Ikerrek - oso ondo!!
Eta ezer gehiago esan gabe Ikerrek lanean jarraitzen zuen. Bere
aita Joxepe deitzen zen eta zahartzoa zen, 56 urte zituen, eta
arnas-aparatuan problematxo bat zeukan, beraz ezin zen asko
mugitu, horregatik egiten zuen lan guztia semeak. Ordu batzuk
pasatu eta gero, bere lagunak Anton eta Mikel etorri ziren, heldu
bezain pronto Ikerrengana hurbildu ziren galdezka:
-Kaixo Iker!! - Antonek eta Mikelek.
-Kaixo! - Ikerrek.
-Zer gaur futbolera zatoz? - lagunek.
-Ez ortua landu behar dut… - Ikerrek.
-Utzi guztia eta etorri gurekin gero jarraituko duzu -
lagunek.
-Ongi da!! - Ikerrek.
Etxetik ateratzen zegoela zerbaitez konturatu zen.
Bere aita leihotik begiratzean ez zuela inor ikusiko;
baina Iker oso azkarra zenez, panpina bat utzi zuen
lurrean . Orduan oso pozik eta alai etxetik atera zen
bere lagunekin. Athletic-eko zelai zaharrera abiatu ziren
lagunak. Heldu bezain pronto jolasten hasi ziren, han mutiko
batzuekin aurkitu ziren eta bi taldeek torneo bat jolastu zuten.
Torneoa jolasten zeuden bitartean baserrian aita leihora atera
eta galdetzen hasi zen:
-Zelan guztia? Ondo? - Aitak.
Baina ez zion inor erantzuten eta berriro galdetzen zuen:
-Zelan Iker, guztia ondo? - berriro aitak.
Ez zuenez inor erantzuten, aita jaitsi egin zen eta ortuan…
konturatu egin zen han zegoena panpina bat zela. Segituan Iker
etorri zen eta aita itxaroten zegoela konturatu zen. Eta esan zion
aitak:
-Zeeer? - Aitak.
-Emm kaixo aita - Ikerrek.
-Zigortuta zaude!! - aitak haserre.
-Bale, ondo da… - Ikerrek.
Guzti hau entzun orduko bere logelara zigortuta joan zen Iker.
Eta alai, nahiz eta zigortuta egon, lehen jolastutako torneoan
pentzatzen hasi zen.
Hurrengo eguna heltzean baserrira abiatzerakoan ilana pilatuta
zeukala konturatu zen: aurreko zein egun horretako lana egin
beharko zuen. Une hartan atea jo zuten, bere lagunak Anton eta
Mikel ziren. Biak bazetozen galdezka:
-Zer? Ba zatoz gaur? - Lagunek.
-Ez, ezin dut atzoko eta gaurko lana daukat egiteko eta
gainera zigortuta nago - Ikerrek - baina, sartu zaiztezte!
-Ongi da! - lagunek.
Mikelek lan guztia ikusi orduko ideia bat eduki zuen, biek
lagunduko ziotela hortuarekin azkarrago bukatzeko.
-Ongi da!! - Ikerri ideia ona iruditu zitzaion.
-Guztiak batentzat, eta bat guztientzat! - hiru lagunek
oihuka.
20 minutu pasa ziren eta hiruren artean lan guztia bukatu zuten.
Lan guztia bukatuta, pentsatzen hasi ziren futbolera nola jolastu
handik atera gabe. Bat-batean Ikerrek idei bikaina eduki zuen:
-Zer? Kontaiguzu! - Mikelek.
-Futbolera hemen jolastu ahal dugu -
esan zuen Ikerrek pozik.
-Bai? Nola? - Antonek.
-Etxeko beste aldean zelai libre, berde eta handi bat
daukagu - Ikerrek.
-Ongi da! - lagunek.
Futbolera jolasten pasatu zuten arratsaldea.
Orduz gero egun guztietan hiru lagunak hortua landu eta gero
etxeko beste aldera joaten ziren futbolera jolastera, etxetik
atera gabe eta aita haserretu gabe.
AMAIERAAAA!!
Dragoiaren astakeriak
Andoni, espero dut nire ipuina gustatzea, eskerrik asko ipuina
irakurtzeagatik. Nik ipuina irakurtzen duzun bakoitzean nitaz
gogoratzeko egiten saiatu naiz. Nahiko nuke DBH 1. mailara heltzen
zarenean nik baino ipuin hobeagoa egitea. Aio, beste baterarte.
Andoni maitea, zu bai ikasle zintzoa. Ethan
Bazen behin duela asko ume bat,12 urtekoa Muiños izenekoa,
ozeano barearen erdian itsasontzi handi eta beltz batean
nabigatzen ari zela bere aita eta tripulazioarekin.
Halako batean, Muiños gaixoa pilotarekin jolasten zegoenean
uretara jausi zen eta santamen batean desagertu zen.A ze zorte
txarra!
Itxasontziko inork ez zuen ezer ikusi. Baina beste bizidun
ezezagun batek bai ikusi zuen: dragoi oso handi eta gorri bat.
Animalia Muiños erreskatatzen saiatu zen baina ez zuen
ezertarako balio, dragoia oso zaharra zen eta ez zuen indar
askorik. Orduan biak itotzen hasi ziren.Oso zorte handia eduki
zuten bapatean hil baino lehenago izurde polit eta urdin batzuek
erreskatatu zituzten. Baina hor ez zen guztia amaitu, bat-batean
dragoiak oxigenoa hartu eta bi izurde adoretsuak erre zituen,
eskerrak eman beharrean.
Horrela, Muiños itxasontzira igo eta bere aita indartsuari esan
zion gertatzen ari zena .Umeak esan zion aitari:
-Aita, uretara jausi naiz eta dragoi batek ikusi nau eta
erreskatatzen saiatu da, baina ez du lortu. Orduan izurde batzuk
ikusi eta erreskatatu gintuzten. Baina dragoiak eskerrak eman
beharrean izurdeak erre zituen.
-Beno ba nik arkua hartuko dut eta dragoia ehizatuko dut.
-Mila esker, aita.
Geroago aitak arkua hartu eta dragoia ehizatu orduko ura ahotik
sartu zitzaion dragoiari ito arte. Orduantxe izurdei erredurak
kendu zitzaizkien eta pozik amaitu zuten. Hori bai, guztiak,
dragoia izan ezik!
Ainhoa detektibea
Ainhoarentzat, gogo handiz egin dudala eta espero dut asko gustatzea. Musu handi
bat.Janire
Istorio hau duela gutxi gertatu zen. Ainhoaren istorioa da. Ainhoa 8 urteko
neskatila bat zen. Altuera normala zeukan, ile marroia eta begi marroiak
zituen. Ainhoari kirola egitea gustazen zitzaion, irakurtzea eta margotzea.
Baina gehien gustatzen zitzaiona hilketak burutzea zen. Gainera oso ona zen
horretan oso argia zelako. Ainhoak oso lagun onak zituen, bera oso bihotz
onekoa eta barregarria zelako, eta ez zelako inorekin sartzen.
Ainhoa Santurtziko herrian bizi zen bere gurasoekin.
Egun batean Ainhoa etxean zebilela telebista ikusten, bat-batean albisteetan
entzun zuen:
“Gaur goizean hilketa bat egon da Santurtzin. Jose Iturralde bere etxean
zegoela hiltzailea etorri da eta hil egin du, oraindik poliziak ez daki ze erlazio
eduki dezakeen gizon honek hiltzailearekin, baina poliziak esan du kontuz
ibiltzeko kaleetan.” Hori entzun eta Ainhoa korrikan irten zen etxetik. Hilketa
egon zen etxera joan zen, arraroa iruditu zitzaion, ez zegoelako poliziarik,
orduan Ainhoa hilketaren etxera sartu zen, ez zegoen inor, bakarrik odola eta
zuriz margoturiko gizon baten irudia,
seguru aski poliziak eginikoa. Bat-batean norbait
sartu zen etxean, Ainhoak polizia zela pentsatu
zuen baina ez, gizon altu bat zen, oso argala eta
begirada gaixtoa zeukan. Ainhoa izuturik zegoen,
orduan esan zion gizonak:
-Kaixo polit hori, zer egiten duzu hemen? Badakizu zer. Ez zait inporta, ni gizon
honen hiltzailea naiz, eta ez dut nahi inork jakin dezan ni izan naizela gizona hil
duena, orduan hiltzailea naizela dakizunez, hil beharko zaitut. Pena da hain
txikia den neska bat hiltzea, baina horrela da bizitza, batzuentzat txarra eta
beste batzuentzat ona.
Hiltzaileak Ainhoa hartu zuen eta negarrez hasi zen. Berak ez zuen hil nahi.
Orduan polizia batzuk agertu eta hiltzailea lurrera bota zuten, hiltzaileak
Ainhoa solte utzi zuen eta gizon lodi bat agertu eta esan zuen:
-Banekien zu zinela honen atzetik zegoena. Gizon bat hil duzu baina ez duzu
neska hau hilko, zure bizitza osoa kartzelan pasatuko duzulako.
Beste poliziek hiltzailea hartu zuten eta hiltzailea oihukatu zuen:
-Zu, zu ez zara nitaz libratuko hain erraz, kartzelatik ateratzen naizenean hilko
zaitut!!!!- Azkeneko hori entzun zuenean Ainhoa oso beldurturik zegoen, baina
gizon lodia etorri zen, polizi burua zen, eta Ainhoari esan zion:
-Tranki, ez zaizu ezer gertatuko, hori kartzelan egongo de denbora luze, eta
ateratzen bada noizbait ez da zutaz gogoratuko.
Orduan Ainhoa lasaiago sentitu eta etxera bueltatu zen.
Egun batzuk geroago hiltzailea kartzelan zegoen pentsatzen ea nola ihes
egingo zuen, orduan idei bat bururatu zitzaion...
Santurtzin, Ainhoa bere etxean zegoen lasai liburu bat irakurtzen. Bat-batean
Ainhoak zerbait entzun zuen sukaldean. Sukaldera sartu eta norbait ikusi zuen,
Ainhoa hasieran bere aita edo ama zela pentsatu zuen baina argiak piztu
zituenean...
Hiltzailea zela konturatu zen eta Ainhoak esan zion:
Mesedez, ez egin ezer, faborez, oso gaztea naiz oraindik hiltzeko.
Baina hiltzailea bazirudien ez zuela bizirik uzteko asmorik, orduan eskua
poltsikoan sartu eta pistola bat atera zuen. Ainhoa lehen baino beldurtuago
zegoen, ez zekien zer egin, nora joan.
Hiltzaileak Ainhoa pistolarekin apuntatu zuen, baina ez zen konturatu lau
polizia zituela pistolekin apuntatzen.
Poliziek hiltzailea hartu zuten, etxetik atera eta polizi autoan sartu zuten. Polizi
burua Ainhoarengana hurbildu eta esan zion:
- Barkatu, gure errua izan de eta zu dena amaitu zela pentsatuz, begira
zer gertatu den, baina orain bai, ez zaizu gehiago pasatuko. Zin dagizut.
- Ainhoa eso pozik gelditu zen. Orduan polizi burua walkitalki bat eman zion
Ainhoari, zerbait gertatzen bazen beste batean, Ainhoak beraiei deitzeko.
Ainhoa oso pozik zegoen, bera beste hilketa batzuk burutu zituen , baina hori
beste historia bat da.
AMAIERA
Mutil otsoa
Kaixo Arkaitz, Espero dut zuretzat egindako liburua zure gustukoa
izatea eta mutil otsoaren ipuin honekin nitaz beti gogoratzea. Musu
handi bat, Bea
Duela urte asko, Euskal herriko mendi batean. Arkaitz izeneko
mutil batek, bere lagunekin jolasten zuen bitartean gaztelu
baten leihotik bere pilota sartu zen.
Arkaitzek bere adinerako altuera egokia zeukan, oso zintzoa,
bihotz onekoa eta esku zabala zen baina pixka bat gezurtia ere
bai.
-Arkaitz, zuk bota duzu, beraz, joan zu pilotaren bila.-ezan zuen
Manuk.
- Beno bale ...- erantzun zuen Arkaitzek pixka bat beldurtuta.
Orduan Arkaitz gaztelura sartu zen. Gazteluak barrutik kanpotik
baino beldur gehiago ematen zuen. Arkaitz pilotaren bila zegoen
bitartean, pilotaren jausiak entzun zuen, beraz soinuak entzun
zituen gelara sartu zen. Han ez zegoen pilotarik, bakarrik gela
apurtu eta desordenatu bat. Armairu polit bat ikusi zuen. kaxoi
hartan begiratu zuen han ur bezala zegoen, oso arraroa zen,
Arkaitzek zerbait ikusi zuen armairuaren barruan eta ukitu
bezain pronto zerbaitek bere gainera salto egin zuen.
Mutikoaren gainean zegoelarik koska handi bat sentitu zuen.
Animalia beldurgarri horrek koska egin zion. Oso txarto sentitzen
zen eta bere etxera joan zen. Han bere ama eta ahizpa bat
zeuden, familia aberatsa zen.
-Arkaitz zer gertatzen zaizu? odoletan zaude!-galdetu zuen bere
amak.
- Ba gaztelura sartu nintzen pilotaren bila, eta animalia arraro
bat nire gainera bota zen … esan zuen urduri.
-Zenbat aldiz esan behar dizut han ez sartzeko! Han nire ahizpa
hil zen!!- erantzun zuen oso haserretuta.
- Barkatu ama nik ez nekien … -esan zuen negarrez.
- Ea goazen zure aitaren ospitalera oso zauri itsusia da. -ezan
zion bere amak kezkaturik.
Han bere aita zegoen pertsonak sendatzen. Bere aitak zauri hori
ikusi zionean puntu batzuk jarri eta medizina bat eman zion.
Hiru egun geroxeago …
Ilargi betea zegoen. Arkaitz oso- oso txarto sentitzen zen. Bat-
batean ileak gorputz guztitik atera zitzaizkion. Mutil otsoa
bihurtu zen! Beldur handia zeukan, mutil otsoek filmetan oso
gaizoak ziren eta bera bihotz oneko pertsona zen. Une hartan
gauza bat pentsatu zuen. Bera gizon otso maltzurretatik
babestuko zuen pertsonak, eta horrela gertatu zen. Arkaitzi ez
zitzaion gustatzen mutil otsoa izatea pertsona normala izatea
nahiago zuen, bere lagunek munstro beldurgarri bat zela
pentsatzen zuten baina barrutik beraien laguna zen. Handik
egun batzuetara. Bere logelan sorgin bat agertu zen. Sorginak
berriz pertsona normala izatea ala betiko otso mutila izatea
eskaini zion. Arkaitzek berriz pertsona normala izan nahi zuen
eta horrela gertatu zen. Normala zen!
Baina ilargi betea zegoenean berriz mutil otsoa bihurtzen zen.
Mutikoa oso triste zegoen berak pentsatzen zuen bere gurasoek
gorroto ziotela baina ez, asko maite zituzten.
Sei urte geroxeago neska polit bat ikusi zuen kaletik oso
pertsona ona zirudien baina zerbait arraro zuen, beraz gauean
espiatzera joango zela pentsatu zuen. Bat-batean neska otsoa
bihurtu zen Arkaitz asko maitemindu zen eta beregana joan zen.
-kaixo … -esan zuen Arkaitzek- nola deitzen zara?
- Nerea … pentsatu nuen otso pertsona bakarra nintzela … esan
zuen neskatxoak oso txarto sentitzen baitzen.
Bat-batean neska lurrera jausi zen. Mutilak bere gaztelura
eraman eta han zaindu zuen ondo jarri arte. Oso bikote ona izan
zirela uste zuten eta hortik aurrera pertsona salbatzera eta
hiltzera joan ziren beti elkarrekin.
Ehun urte pasa ondoren. Oso pertsona txarrak bihurtu ziren eta
beti hiltzera joaten ziren …
Uraren inperioa nahi
zutenak
Aupa Jone, espero dut DBH 1ean zaudenean liburu hau gogoratzea
eta zuk beste bati egiten diozunean zure ipuina bere gustukoa izatea.
Besarkada bat. Imanol
Suaren eta Izotzaren erregeak Uraren erregearen bila zeuden,
beste dimentsio batean, bere inperioa beraientzako nahi
zutelako mundua kontrolatzeko. Suaren eta Izotzaren erregeak
oso gaiztoak ziren, maltzurrak, dena nahi zuten. Suaren
erregeak ile horia zuen eta oso altua, ia 2 metro zituen. Bere
begiak berdeak ziren. Izotzaren erregeak ile beltza zuen, baita
ere ia 2 metroko altuera zuen, begi marroiak. Eta Uraren
erregea, ostera, oso zintzoa zen, bihotz onekoa, altua baita ere
ia 2 metrokoa, ile marroia zuen, begi urdinak.
Uraren erregea hil egin nahi zuten eta beti beraietaz ezkutatu
egin behar zen bera eta bere armada baino askoz gehiago
zirelako. Gainera besteak gainditzeko ura behar zuen bere
ondoan eta ez zegoen urik dimentsio horretan.
Orduan Uraren erregea Bartzelonara joan zen ihes egiteko, eta
horrela Suaren eta Izotzaren erregeak denbora batez ez
aurkitzeko eta ondo egoteko.
Baina bat-batean Suaren eta Izotzaren erregeak bere bila
zeuden Uraren erregeak erloju bat zuelako eta ikusten zuen non
zeuden bere bila, konturatu zen Lur planetara etorri zirela eta
denbora gutxi barru Bartzelonan egongo zirela. Uraren erregea
jendea bilatzen hasi zen berarekin egon ahal bazen esaten:
-Aizu! Utziko al zenidake zure etxean egoten? Uraren erregea
naiz eta Suaren eta Izotzaren erregeak nire bila daude.
Hori esaten zuenean denek ezetz esaten zieten eta pentsatzen
zuten kalean bizi zen bat zela eta bere etxera nahi zuela joan lo
egiteko eta ez geratzeko kalean lo egiten.
Baina neska batekin topo egin zuenean zortea eduki zuen:
-Nola deitzen zara?
-Jone, eta zu?
-Ez dakit sinestuko didazun baina … Ni Uraren erregea naiz eta
Suaren eta Izotzaren erregea nire bila daude ez oso urruti eta
nonbait ezkutatu egin behar naiz.
-Ongi da sinesten dizut eta nik eramango zaitut nire etxera
ezkutatzeko.
-Eskerrik asko!
2 egun geroago Suaren eta Izotzaren erregeak Bartzelonara iritsi
ziren eta esan zion Uraren erregeak Joneri:
-Mesedez, esan zure lagun guztiei ahalik eta ur gehien
eramateko hondartzara, azkar, Suaren eta Izotzaren erregeak
Bartzelonara heldu dira eta!!
-Ondo da oraintxe bertan noa.
Orduantxe bizkor - bizkor Uraren erregea hondartzara joaten da
eta baita ere Jone eta bere lagun guztiak hondartzara joaten dira
urez betetako kuboekin eta orduantxe heldu ziren Suaren eta
Izotzaren erregeak hondartzara. Hiru erregeak altuagoak egin
ziren oso - oso altuak eta borrokan hasi ziren.
Uraren erregeak ur guztia gorantz eraman zuen.
Suari eta izotzari bota zien eta lehenengo izotza zegoenez
Izotzaren erregea atzerantz bota zuen eta Suaren erregearen
gainean jausi eta izotza ura bihurtu zen eta sua itzali egin zen.
Irabazi egin zuen borroka eta itsasora bueltatu zuen ur guztia
eta berak jarraitu zuen bere inperioa edukitzen eta mundua
kontrolatzen. Eta guztiak oso pozik jarri ziren eta erregea ere bai
eta bere dimentsiora bueltatu zen berriro ere eta bere
dimentsioan ospakizun handi bat egin zuten borroka irabazi
zuelako eta inperioa ez zela geratuko esku txarretan.
Zelai madarikatua
Unai, ume ausarta zara eta ez duzu beldurrik. Espero dut nire ipuina
zure gustukoa izatea eta beldur handia pasatzea. Musu handi bat.
Amaia
Gaur egungo bizitza oso ondo dago, baina antzinean hobeto bizi
zen. Ez zeuden hainbat bitxikeri. Dena hasi zen nire lagunak eta
ni futboleko zelai batera jolastera joan ginenean. Zelai hori oso
zaharra zen, eta hutsik zegoen.
Jubilatuak esaten zutenez, urte asko zeraman hutsik eta gainera,
madarikatuta zegoela esaten zuten. Baina, ez genien kasurik
egiten. Arratsalde horretan zelairantz abiatu ginen.
-David, bihozkada bat dut. Hau ez da ondo amaituko. Jubilatuei
kasu egin behar diegu-esan zidan Aitorrek.
-Beldur al zara, Aitortxu? Nahi baduzu pixontzi bat erosiko dizut-
erantzun nion.
-Jajaja- barrezka hasi ziren besteak.
Ni, beti bezala, nire taldearen liderra nintzen. Beraiek baino
altuago eta indartsuago nintzelako.
Zelaira heldu bezain pronto, futboleko partida bat jolasten hasi
ginen. Partidaren erdian geundela, euri-txaparrada bat hasi zen.
Ez genion kasurik egin euriari eta jolasten jarraitu genuen.
Amaitzean, 5-0 geratu ginen, nire taldea irabazle, noski.
Korrika batean, aldatu eta etxera bueltatu ginen. Nire etxea oso
handia zen, Beverly Hills egoten diren etxeak bezalakoa zen,
baina Euskal Herrian kokatua zegoen.
Ama, beti bezala atean itxaroten zegoen.
-Nolatan joan zarete futbol zelai horretara jolastera niri abisatu
gabe? Eta gainera busti egin zara !- esan zidan oso haserretuta.
-Ama, ez da izan hainbesterako. Bakarrik joan gara jolastera eta
bat-batean euria hasi da. Amaitzen geundenez, jarraitu dugu
jolasten amaitu arte- erantzun nion nik oso harro.
-Zu beti bezain harro eta arduragabea. Aste honetan zigortuta
zaude, ez zara zure lagunekin aterako.
-Baina, ama ! Nire lagunekin ez banaiz ateratzen aspertuko naiz.
-Ez zait inporta, zu bakarrik bilatu duzu zigorra. Orain joan zitez
zure logelara.
Nire logelara joan bezain pronto, ordenagailua piztu nuen.
Korreo elektrokino zabaldu nuen eta zera esaten zuen mezu bat
irakurri nuen:
“Gaur egin duzun zerbaiten ondorioz, gauza txar asko gertatuko
zaizkizu”. Ez nuen ezagutzen helbide hori. Rodi,nire txakur
txikia, sartu zen nire logelan eta niregana etorri zen.
Horrek despistatu ninduen.
Afaltzeko ordua heldu zenean, telefonoak jo zuen. Nire aitak
hartu zuen.
-Bai?
Telefonoko ahotsa entzun nuen, asko oihukatzen zegoelako.
“Kaixo, Aitorren ama naiz, zure semea etxera heldu al da? Nirea
oraindik ez, eta normalean askoz lehenago heltzen da.”
Nengoen lekuan gelditu nintzen.
-Bai, David duela bi ordu heldu da etxera.
-Aita, eman al didazu telefonoa?
-Itsaso, nire semarekin pasatuko zaitut-hori esan eta telefono
eman zidan.
-Nola Aitor ez dela heldu etxera? Hori ezinezkoa da, ni baino
lehenago heltzen da beti-erantzun nion oso kezkatuta.
-Ez dakit, baina polizia deituko dut, ea beraiek zerbait egin
dezaketen. Agur –eta moztu zen.
Gauen zehar, horrelako beste hiru dei eduki nituen. Oheratzean,
irakurri nuen mezua burura etorri zitzaidan. Bat-batean,
sentimendu ezezagun bat sentitu nuen, uste nuen beldurra zela,
baina ez nengoen ziur inoiz ez naizelako beldur izan.
Goiz osoan egon nintzen Rodi bilatzen, baina ez nuen ikusi eta
zerbait esaten zidan desagertu zela, nire lagunak bezala. Egun
guztia etxean sartuta pasatu nuen. Gaua heltzean, berriro deitu
ziguen Itsasok.
-David, arratsaldean polizia etorri da eta esan digu Aitorren eta
besteen gorputzak aurkitu dituztela.
-Hil egin dira?
-Bai- eta negarrez hasi zen.
-Barkatu. Hau ezinezkoa da, ezin da hori gertatu. Joan behar dut,
agur- eta moztu nuen.
Hurrengo egunean izan zen ehorzketa.
Poliziak ez zuen ezer misteriotsu aurkitu, esaten zuen hori
gertatu zela jolasten zeudelako egon behar ez ziren lekuetan.
Niri ez zitzaidan normala iruditzen , baina ez zuten egingo nik
nahi nuena. Orduan isildu nintzen.
Aste batzuk pasatu ziren eta ez zen ezer gehiago gertatu. Baina
nire urtebetetzea heldu zenean, amama, aitite eta lehengusuak
desagertu ziren. Oso tristen nengoen, 10 urte betetzen nituen
egunean nire familia ez egoteagatik. Goizean, ideia bat eduki
nuen. Nik ikertuko nuen ea zer gertatzen zen nirekin harremana
zuten pertsonekin. Egun guztian egoten nintzen nire logelan,
ordenagailuan bilatzen pista gehiago, baina ez nuen inoiz ezer
aurkitzen. Egun batean, duela denbora gutxi jolastu nuen futbol
zelaiari buruz informazioa bilatu nuen. Hor esaten zuten,
madarikatua zegoela eta horra joaten zenak madarikazio bat
edukiko zuela bere bizitza osorako.
Hori irakurri bezain laster, nire gurasoengana joan nintzen, baina
ez nituen aurkitu. Poliziei deitu nien eta berehala etorri ziren
etxera.
-Kaixo, agente batzuk bidali ditugu herri guztia aztertzera, baina
uste dugu ez dutela ezer aurkituko. Barkatu.
-Uste dut badakidala zer gertatzen den.
-Esan mesedez.
-Duela denboratxo bat, zelai madarikatura jolastera joan nintzen
lagunekin eta interneten ipintzen duenez, han sartzen dena
madarikatua dago betiko.
-Izan daiteke, oraingoz horra joatea debekatuko dugu. Zuk etorri
behar duzu gurekin komisariara. Ezin zara etxean bakarrik bizi,
ume-zurtegi batera eraman behar zaitugu.
Lehenengo, komisariara eraman ninduten. Han ume-zurtegi
batzuetara deitu zuten, ea lekua zegoen ume batentzat.
Azkenean, batean esan zuten lekua zegoela. Horra eramango
ninduten, baina esan nien nire auzokideak eta eskolako lagunak
agurtu nahi nituela. Zeren ume-zurtegia Estatu Batuetan
zegoen.
Agurtu ondoren, hegazkinera igo eta ume-zurtegirako bidea
hartu nuen. Heltzean, oso handia iruditu zitzaidan, baita polita
ere.
Hortik aurrera hor bizi behar nuela pentsatzean, polita zen
pentsamendua kendu zitzaidan eta barrura sartu nintzen, nire
maletekin.
Gisele Printzesa
Gisele, espero dut nire ipuina zure gustukoa izatea,
zure gustuen arabera eginda dago eta bihotzez
egin dut nitaz gogoratzeko. Musu bat. Janire P.
Bazen behin Gisele izeneko neska bat. Neska arrunta zen, bere
institutu neskak bezala. Ile marroi, luzea eta kizkurtua zeukan.
Bere begiak belarra baino berdeagoak ziren eta nahiko altua
zen. Betaurrekoak eramaten zituen eta nahiko gizena zen. 15
urte zituen hortaz, DBH 3. mailara zihoan. Neska alaia zen
baina ez zuen inorekin hitz egiten. Egun osoan bakarrik egoten
zen. Ez zituen lagunak, bere lagun bakarra bere maskota zen;
Zuri. Hamster bat zeukan eta oso txikia zen, ile zurikoa eta
hortz oso luzeak zituena. Gisele lagunak egiten saiatzen zen,
baina inor ez zuen nahi berarekin egon. Egun batean, saskibaloi
talde batean sartzea erabaki zuen. Lehenengo egunetan nahiko
txarra zen eta berarekin sartzen ziren. Nahiko gizena zenez, ez
zuen korrikarik asko egiten ere. Egunero, entrenamendua
amaitzerakoan, bakoitza bere logelara joan behar zen, eta
Gisele bere logelara joaten zen triste eta amorraturik. Bere
logela, 226a zen eta hormak arrosa kolorekoak ziren. Atearen
ondoan, mahai bat zegoen eta honen gainean, bere
ordenagailua. Eskuinean, armairu handi bat zeukan eta
ezkerraldean, bi ohe. Bat hutsik zegoen, inork ez zuelako nahi
bere logela-laguna izan. Ohearen ondoan mahai txiki bat
zeukan, eta lanpara txiki bat gainean. Bere ohean etzanda
zegoelarik, bere buruari galdetzen zion: Hain itsusia naiz?
Zergatik ez ditut lagunak? Egunero galdera berdinak egiten
zituen.
Hurrengo egunean, ohetik altxatu eta ikastolara joateko
prestatzen hasi zen. Prakak jarri eta handiak geratzen
zitzaizkiola ikusi zuen:
Argaltzen al nago? Saskibaloia izango da. Pentsatu zuen.
Orduan, pozik jarri eta ikastolara abiatu zen. Ikastolan, ez zion
inork kasurik egiten. Nahiko bizkorra zen Gisele, eta klasetik
irten zirenean berarekin sartzen ziren esanez:
Begira hortik doa Einstein gizena! – eta orduan denek barre
egiten zuten Gisele begiratuz.
Lotsaturik, bere logelara joan zen negarrez. Ohean etzanda,
bera hamsterra hartu zuen:
- Zergatik sartzen dira nirekin? Zer egin diet nik? Nahiago nuke
printzesa bat izango banintz…
Bat-batean bere hamsterra soinu arraroak egiten hasi zen.
- Zer gertatzen da, zuri? – galdetu zuen Giselek.
- Zu printzesa bat zara… zu printzesa bat zara…- esan zuen
hamsterrak.
- Nor dabil hor? – galdetu zuen neskak beldurturik.
- Neu izan naiz, Gisele printzesa.
- Aaaaaahh!! – oihukatu zuen Giselek. Zu al zara, Zuri?
- Bai. Neu naiz. Baina ez oihukatu!! Inork ezin du jakin nik hitz
egiten dudala.
- Ondo da. Baina, nolatan hitz egiten duzu?
- Ez dakit, baina gauza garrantzitsu bat esan behar dizut:
Zu printzesa bat zara eta egun batzuk barru gutun bat helduko
zaizu, Parisera joan behar zarela esanez.
Orduan Gisele barrez lehertzen hasi zen.
- Ni printzesa? Jajajaja!!
- Bai Gisele. Orain, nik joan behar dut eta ez ahaztu gutun bat
helduko zaizula.
- Joan? Nora? Baina… zu, nire maskota zara, ezin zara joan!!
Bat-batean hamsterra logelatik desagertu zen eta Gisele oso
harrituta geratu zen.
Egunak pasatu eta ez zen gutun bat ere ez heldu. Gisele bere
logelan zegoen, eta orduan bere logelaren atean jo egin zuten.
Neskak atea ireki eta gutun bat ikusi zuen lurrean botata.
Segituan gutuna hartu eta irakurtzen hasi zen:
Gisele maitea:
Pariseko erregina naiz eta gauza garrantzitsua esan
behar dizut.
Zu Pariseko printzesa zara eta bi egun barru, koroaren
eguna izango da.
Zu izango zara koroia eramango duzuna, eta horregatik,
bihar bertan hementxe egon beharko duzu.
Bihar goizean, hegazkin batek jasoko zaitu. Oso gauza
garrantzitsua da hau, beraz ez alde egin zure logelatik.
Musu handi bat: Erregina
Gutuna irakurri orduko, bere hamsterrak arrazoia zuela
konturatu zen. Gisele, gau osoa egon zen lorik egin gabe.
Hurrengo egunea, logelako leihoetatik begiratu eta hegazkina
zegoela ikusi zuen. Orduan kalera irten eta gizon traje belzdun
bati galdetu zion:
- Zu al zara ni jasotzera etorri dena?
- Bai – esan zuen gizonak ahots grabearekin. Zure maletak hartu
eta hegazkinean igo, mesedez.
- Maletak? Ez dut maletarik egin.
Gizonak goitik behera Gisele begiratu eta esan zuen:
- Berdin dio… sartu hegazkinean.
Orduantxe bertan sartu zen hegazkinean neska. Sei orduko
bidaia izan zen.
Giselek hegazkineko leihoetatik begiratu eta palazio handi bat
ikusi zuen. Oso handia zen eta lorategi handi bat zuen.
Hegazkina gelditu zen, eta berehala jaitsi zen Gisele. Han bere
amona itxaroten zegoen eta besarkada bat eman zioten elkarri.
- Gisele, faltan bota zaitut.
- Nik ere amona! Baina… zergatik ez didazu lehenago esan
Pariseko printzesa nintzela?
- Zera… Badakizunez, zure gurasoek automobilarekin istripu bat
eduki zuten, eta orduz gero ez nuen zutaz ezer jakin.
Jarraian, palaziora sartu ziren denak eta amona, printzesa bat
nola izan behar zuen irakatsi zion.
Biharamunean, Gisele oso alai eta pozik altxatu zen ohetik,
koroaren eguna zelako. Ezin zuen sinetsi!! Duela bi egun
institutuko neska arrunt bat zen eta orain, Pariseko printzesa!
Egun horretarako soineko luze eta polit bat jarri zen. Jarraian,
ilea orraztu eta behera jaitsi zen Gisele, zerbaitetan laguntzeko.
- Amona! Zerbaitetan lagundu dezaket?
- Ez laztana, dena ondo dago. Gaur zure eguna da eta lasai egon
behar zara.
Orduak pasatu ondoren, iritsi zen ordua. Palazio handia, jendez
beteta zegoen.
Gisele oso urduri zegoen. Momentu horretan musika bat entzun
zen eta gizon bat Giselengana hurbildu eta koroa jarri zion bere
buruan. Hortik aurrera, Gisele Pariseko Printzesa izan zen eta
oso alai eta pozik bizi izan zen bere palazioan.
Bere institutuko kideek egunkarian Gisele printzesa bat zela
irakurri zutenean, harriturik eta inbidiaz geratu ziren denak.
Urte batzuk pasatu ondoren, Giselek printze bat ezagutu zuen
eta berarekin ezkondu zen.
HOBERENA
Espero dut liburu hau gustatzea eta beti gogoratuko duzula.
Besarkada handi bat, Imanol. Gonzalo
Santurtzin gaude, 3000.urteko martxoaren 6an. Herriko hiru
gazte hilak topatu dituzte. Jendea harrituta dago, horrelako
zerbait ez da inoiz hemen gertatu. Hemengoak pertsona
lagunkoiak gara, alaiak eta lasaiak, gure auzokideak maite eta
errespetatzen ditugu.
Gerra nuklearraren ondoren urte asko bizi ginen lurraren azpian,
bizitza zaila eta gogorra izan zen, familia eta ezagun pilo bat
galdu genituen. Bizirik gelditu ginenek, azkenean berriro
kanpora ateratzen erabaki genuenean, lurra deseginda zegoen,
eta denon artean gure herria berregiteari eman genion.
Santurtzi berriak galdu ditu bere antzinako ezaugarriak, ez dago
kostaldea, itsasoak atzera egin zuelako, eta ez du bere Serantes
mendia. Eraikuntza gehienak desagertu ziren, mantendu direnen
artean Bihotz Gaztea ikastola hoberen gelditu den
bakarrenetariko bat da.
Herri berria ikastolako eraikuntzaren inguruan sortu dugu, eta
hemen bizi garenok Bihotz Gaztea izendatu dugu Jakituria
Historikoaren altxorra. Oraingo eraikuntzak titaniozkoak dira eta
forma bereziak dituzte, askoz altuagoak dira, teilatu gabekoak,
goian umeentzako parkeak eraiki ditugulako. Errepideak ez
ditugu gure garraioak airetik joaten direlako, desagertu dira
kotxeak eta espazioko ontzi txikietan bidaiatzen gara. Herrien
arteko distantziak oso luzeak dira planetan gutxi batzuk gelditu
garelako. Elikatzeko janari sintetikoa asmatu dugu.
Gure umeak ikastolara bidaltzen ditugu eta herriaren
jakintsuenak bihurtu dira bere maisuak. Gutxi gara eta denok
ezagunak. Mutilen artean jakintsuena eta indartsuena Imanol
dugu. Imanol, tamaina ertaineko mutil bat da, egokia bere
adineko batentzat, hau da ,9 urte. Indartsua da, 12 urteko mutil
bati aurre egiteko eta irabazle ateratzeko modukoa. Argala
bezain sendoa da. Bere aurpegia osatzen duen irudia oso polita
da, begi marroiak ditu eta beltzarana denez, atzean ditu neska
guztiak.
Ikasle ona eta langilea da. Ikasketetan matematika eta
irakurketa maite ditu.Ez da kide ona,ezta zintzoa ere .Gaiztoa,
maltzurra da, besteen zorte ona ez du aguantatzen eta inbidia
die Antzerkirako primerakoa denez, oso ondo ezkutatzen ditu
bere akatsak eta ez dago
lagunen falta.Kiroletan aditua da. Kirol gehienetan nabarmentzen
da, eta guztietan klaseko onena da. Imanolen familia herrian bizi
den bat da. Ezaguna eta famatua, beraiek esaten eta egiten
dutena kontuan izaten da. Garrantzia dute eta boterea ere bai.
Imanolek hiltzaileek utzitako pista bat topatu zuela esan
zuenean, mundu guztiak onartu zuen, eta, Imanol, bere lagunak,
poliziak, orokorrean guztiok pista jarraitzen hasi ziren.Gainera,
arrastoa, argia zen, hildakoen alboan, lepoko bat topatu zuen.
Imanolek bazekiela norena zen aitortu zuenean, bere bizitza
arriskuan zegoela pentsatu zuen bere familiak, eta babesteko
eskoltak jarri zizkioten.
Lepokoaren pista eta Imanolek zekiena jarraituz topatu zuten
ikastolako maisu guztiek horrelako lepoko bat zutela,
bakoitzarena forma eta ezaugarri bereziekin. Jakintsuak bildu
zuten eta beraien lepokoak erakustera behartu zituzten. Txanela
ematen zuen Manolik berea ez zuen, eta lapurtu ziotela esan
arren, berehala susmo gehienak bere gainean jausi ziren. Bahitu
eta kartzelara bidali zuten.
Herrian, nahiz eta hildakoengatik triste egon, lasaitasuna
berreskuratu zuten. Ikastolan, kontran, jakintsuenen artean ezin
zuten sinestu Manoli andereñoa erruduna zela, baina, dirudienez
poliziak zituen frogak eztabaidaezinak ziren, eta ez zegoen zer
egiterik.
Herriko umeak berriro ikastolara joaten hasi ziren, eta
eguneroko erritmoa laster lortu zuten. Baina ez zen asko iraindu.
Bi aste pasata, ikastolako komunean beste mutil bat, Imanolen
taldeko bat, hilda agertu zen.
Imanol eta bere lagunen familiak beldurtu ziren, eta hiltzailea
beraien atzetik zetozela pentsatu zuten. Baina mutilak oso
ausartak direnez, ikertzeari ekiten zioten.
Hildakoaren hurbil, kirola egiteko zapata baten aztarna zegoen,
hiltzaileak presaka ibiltzeagatik, bere irteeran, eta konturatu
gabe, odola zapaldu zuen.
Poliziak zapataren aztarna ikertuz, kirolari batena, 9 eta 10
urteko batena eta futbol taldeko batena dela ondorioztatu zen.
Polizia-etxera joan ziren lagun guztiak, futbol talde osoa.
Zapatak eramaten zituzten, baina guztienak aztertu ondoren ez
zirela inorenak zioten.
Baina, Imanol ez zela joan konturatu ziren, eta erregistro agindu
batekin beraren etxera joan ziren.
Bere zapatetan zegoen egindakoaren froga. Erruduna zen.
Bahitu eta polizia-etxera eraman ondoren konfesatu zuen.
Dirudienez Txanela azterketa baten nota izan zen Imanolek
egindakoaren kausa. Betidanik denetan hoberena izaten ohituta,
ezin zuen aguantatu bere klaseko inork bera baino nota
hobeago bat ateratzea. Manoli erruduna agertuz eta taldeko lau
mutilak erditik kenduz, bera klaseko nota hoberena izaten
jarraituko zuen. Baina lau lagunak hil egin behar zituen egunean
Gnomoa herrian
Iker, espero dut nire ipuina zure gustukoa izatea eta ipuina irakurtzen
zauden bakoitzean nitaz gogoratzea. Besarkada handi bat. Amagoia
Herri polit eta txiki batean, bizi
zen Iker. 8 urte zituen baina
altuegia zen bere adinerako.Nire
ikuspegitik ez zen ez lodia ez
argala,hau da, bere adinerako
pisu egokia zuen.Ile marroia
zeukan bere begiak bezalakoak,
eta betaurrekoak zituen.Oso bihotz oneko pertsona zen baina
batzuetan pixka bat gezurtia.Iker, bere auzoko lagunak bezala,
ikastolara joaten zen egunero.Oso aplikatua zen ikasketekin
baina ikasteko momentuan asko kostatzen zitzaion.Gogoko zuen
asteburuetan lagunekin parkera joatea. Batzuetan, bakarrik
egotea ere atsegiten zuen.
Iker bizi zen herria Santurtzi deitzen zen eta Bizkaiko kostaldean
zegoen.Santurtzin 40.000 pertsona inguru bizi ziren.Oso herri
polita zen, eta zorionez betea.
Iker bere gurasoekin bizi zen,baina ez zitzaion etxean egotea
gustatzen horregatik, arratsalde hartan paseo bat ematera
joatea erabaki zuen:
-Ama, gaur nire lagunekin joatea utziko didazu?-galdetu zion
Ikerrek bere amari.
-Bai lastan, bai, joan ahal zara baina 8:30ean etxean egon
beharko duzu bale?-erantzun zion bere amak.
-Ama, baina nire lagunak 9:00ak arte geratu ahal dira, zergatik
ez didazu zuk usten?-esan zion Ikerrek bere amari haserre.
-9:00ak oso berandu delako eta
bakarrik etorri behar duzulako!-
oihukatu zion amak.
Eta Ikerrek esan zion:
-Joee .. ama ze gaiztoa zaren …
-Ez bazara 8:30ean etortzen, ez
dizut ateratzen utziko!!-esan zion Ikerren amak oso haserretuta.
Ikerri ez zitzaionez etxean geratzea gustatzen amak esan ziona
egin behar izan zuen:
-Ongi da Ama, hemen 8:30ean egongo naiz.
-Oso ondo, lastan, ongi pasatzea espero dut.-esan zuen amak
oso pozik.
Etxetik irteterakoan Santurtziko parke berrira abiatu
zen.Parkerako bidean zegoelarik soinu bitxi eta harrigarri bat
entzun zuen Ikerrek.Atzera begiratu zuen eta ez zuenez ezer
ikusi orduan bere bidea jarraitu zuen.Hortik 2 minutura beste
soinu bat entzun zuen,bigarren soinu hori entzuterakoan
beldurrez korriketan hasi zen.Alboko lorategitik zetorren ahots
arraro hori:
-Ez joan, mesedez.Zure laguna izan nahi dut.
Hori entzuterakoan erantzun zuen:
-Eta zu nor zara? Atera lorategitik, mesedez!
Halako batean lorategietik gnomo txiki-txiki bat atera zen eta
Ikerri esan zion:
-Mesedez, ez joan, nik zure laguna izatea bakarrik nahi dut!
-Hala!! Baina zu gnomo bat zara!!! Ez dut sekularik inoiz
horrelako gnomo bat ikusi!-erantzun zion Ikerrek harrituta.
-Alajaina! Ez zara korrika joan! Nik gnomoen hiritik nator … nire
laguna izatea nahi dizu?-galdetu zion gnomoak harrituta.
-Nola ez!! Bai bai! Nola deitzen zara gnomo?-galdetu zion
Ikerrek.
-Nik Puk dut izena, eta zuk?-erantzun zion gnomoak pozik.
-Ni Iker deitzen naiz -esan zion Ikerrek.
Iker arratsalde hartan oso pozik zegoen eta Puken laguna
bihurtu zen.Ikerrek ez zuen parkera joateko gogorik eta kalean
geratu zen Pukekin hitz egiten.8:20ak ziren eta Iker etxera
joateko ordua zela gogoratu zen.Ez zuenez Puk kalean utzi nahi
beraz, etxera eraman zuen.
Etxera heldu bezain pronto bere logelara abiatu zen, baina bere
ama logelara sartu egin zen:
-Kaixo Iker! Zelan lagunekin?- galdetu zion bere amak.
-Oso ondo egon naiz- erantzun zion Ikerrek amari urduri.
Orduan bere amak harrituta galdetu zion:
-Iker, zerbait gertatu al zaizu?
-Ez, zergatik galdetzen duzu, ba?-erantzun zion Ikerrek
disimulatzen.
-Ba urduri ikusten zaitut- esan zuen bere amak.
-Ba.. ez urduri ez nago.- esan zuen ikerek urduritasuna
disimulatzen.
Ama afaria egitera joan zen eta Ikerrek Puk armairuan sartu
zuen.Ikerrek Puki zerbait jateko eman nahi zionez sukaldera joan
zen, han bere ama zegoenez berarentzat janaria hartzera
zihoala esan zion bere amari.Logelara heldu zenean Puki janaria
eman zion.Orduantxe bertan amak oihukatu zuen:
-Iker, afaria prest dago!
Eta Ikerrek erantzu:
-Oraintze noa, ama, itxaron momentu bat.
Amari erantzun bezain laster Puk armairuan sartu eta ez
ateratzeko esan zion.Puk armairuan sartu orduko korrika
sukaldera joan zen.Eta afaltzen hasi zen.
Afaria bukatu zuen eta berehala logelara joan zen, baina amak
galdetu zion:
-Iker, nora zoaz? Geratu hemen pixka batean zerbait esan behar
dizudala.
-Ez, ama, ezin dut! Naturreko lan bat bukatu behar dut eta!-
erantzun zion Ikerrek larrituta.
-Ongi da Iker ongi da, baina lana bukatu eta gero ohera joan … -
erantzun zion amak pixka bat triste.
Iker logelarantz abiatu zen eta Puk gnomoarekin gau osoa hitz
egiten geratu zen.
Hurrengo egunean ezin zen ohetik altxatu, oso nekatuta
zegoelako.Klasera joan aurretik Puki janari puska bat utzi zion,
nahi zuenean jateko eta klasera korriketan abiatu zen.
Klasetik irteterakoan etxera joan zen Puk nola zegoen
ikusteko.Baina etxean sartu zenean dena hankaz gora zegoen!
Ikerren ama berehala etorriko zenez ezin izango zuen desastre
hori batu.Amak atetik sartu eta desastre hori ikusterakoan oihu
izugarri bat bota zuen:
-Baina, zer demontre da hau? Zer egin duzu iker?
-Mm … ba nik ez dut ezer egin … -erantzun zuen Ikerre
ikaratuta:
-Nola ez!! Ez zait gustatzen gezurtiaketxean edukitzea!Hau ezin
dut sinetsi! Asteburu onetan ez zara lagunekin aterako etxean
geratuko zara asteburu osoa ikasten.-zigortu zion amak Ikerri.
Orduan Iker oso triste logelara abiatu zen.Logelan errieta handi
bat bota zion Pukeri ez zuelako asteburu osoa etxean ikasten
geratzea nahi.Puk oso damututa barkamenak eskatu zion Ikerri
baina iker ez zion oraindik barkatu.Etxerako lanak egin orduko
Iker, Puk oso triste ikusten zuenez barkatu egin zion baina
oraindik ez zegoen oso pozik.
Hurrengo egunetan Puk ez zuen horrelakorik gehiago egin eta
amak Ikerri zigorra kendu egin zion. Oso pozik zebilen Iker eta
Puk elkarrekin, eta hori ospatzeko ostiralean paseo bat ematera
atera ziren elkarrekin.
Kalean zeudelarik halako batean 5 gnomo ikusi zituen Iker, eta
Pukeri esan zion:
-Harrigarria Puk! Hau bai harrigarria! Zure adineko 5 gnomo
gehiago!
-Iker hauek nire lagunak dira -erantzun zion Puk.
Eta besarkada handi batzuk eman zituzten elkarri.
-Kaixo guk Puken lagunak gara eta bera bisitatzera etorri gara
esan zuen gnomo txiki bat.
-Kaixo lagunak! Nik Iker deitzen naiz eta Puken lagun bat naiz.-
erantzun zuen harrituta Iker.
2 orduz hitz egiten egon eta gero, 5 gnomoak Ikerren etxera
eramatea gonbidatu zituen eta etxera abiatu ziren.
Etxera heldu bezain laster bere amak afaria eginda zeukanez,
afaltzera joan behar izan zuen baina lehenengoz, 5 gnomo
txikiak bere logelatik sakabanatuta utzi zituen Iker.
Dena afaldu eta gero logelara joan zen eta 5 gnomoekin
kontaketak edo ipuinak kontatzen hasi ziren.
Egunak pasa eta egunak etorri eta dena normal zegoen Ikerren
etxean, baina handik egun batzuetara dena aldatzen hasi zen
eta gnomoak konfiantza hartu zuten eta etxea hankaz gora
jartzen hasi ziren.
Ikerren amak egunero errietak botatzen hari zitzaionez Ikerri,
Iker gnomoekin hitz egitea pentsatu zuen.Baina gnomoak Puk
barne ez zuten etxetik joan nahi eta etxean geratu nahi zutela
esaten zuten.
Iker ezin zuen 6 gnomo etxean eduki Ikerren amak susmatzen
hasi zelako eta bestela errieta botako ziolako.
Egun batzuen buruan gnomoak etxetik joatea erabaki zuten,
Ikerri molestatzen zutela pentsatzen zutelako.Baina Ikerri zin
egin zioten hurrengo urtean berriro bueltatuko zirela bere etxera
abentura gehiago elkarrekin edukitzeko.
87
Ipuin BildumaDBH 1A
ABENDUAREN HIRUA!!
Leire, espero dut liburu honekin gozatzea irakurtzen duzun
bakoitzean. Animatzen zaitut urte batzuk barru honelako ipuinak edo
politagoak egitea. Besarkada handi bat.
Juncal, gustatuko litzaidake DBH 1. mailara ailegatzean ipuin
zoragarriak idaztea, eta ipuin hau zure gustukoa izatea. Besarkada
handi bat.
uxue
Abenduaren 3a zen.
Ainhoa 19 urteko neska azkarra zen; ile marroia eta luzea zuen,
begi urdin- urdinak zituen itsasoa bezalakoak. Bere aita bezain
88
Bihotz Gaztea Ikastola2009-2010
altua zen. Ez zen oso lodia ezta oso argala ere. Oso alaia da, eta
oso zaila da bera norbaitekin haserretzea, horregatik lagun asko
ditu.
Jende guztia bezala astelehenetik ostiralera klase du; baina
klase pribatuak unibertsitate garrantzitsu batean. Asko
gustatzen zaio irakurtzea eta gogoko du dantzatzea eta nola ez
lagunekin egotea da gehien gustatzen zaiona.
Berak neba bat du Gorka izenekoa. Bera baino txikiagoa da.
Gorkak 17 urte zituen. Ez zen oso baxua ile marroia eta pixka
bat luzea zuen. Begi marroiak zituen. Ez zen oso lodia.
Negua zenez bere palazioan hotz handia egiten zuen.
Bere zaintzailea hurrengo egunerako
janaria egiten ari zen, oso ondo
usaintzen zuen. Gorka ohera zihoan,
bera bezala. Beraien gurasoak jatetxe
garrantzitsu batera joan ziren afaltzera
bere amaren urtebetetzea zelako.
Bere palazioak berrogeita hamazazpi
logela zituen; Ainhoaren logelako atetik
sartzerakoan ikusten zenuen ohe handi
erdi-erdian zegoela, eskuma aldean
armairu bat zegoen eta eskuina aldean leihoak eta mahai bat
zeukan.
89
Ipuin BildumaDBH 1A
Gorkaren logela oso desberdina da ohea eskuma aldean zuen
eta leihoak eskuin aldean ez du mahairik baina bai sofa handi
bat.
Ainhoa bere komunera joan zen hortzak garbitzera eta Gorka
ere bai bere komunera joan zen bainatzera eta hortzak
garbitzera. Ainhoak bukatu zuenean sukaldera joan zen eta
Mariari esan zion:
-Mmmmm... Maria oso ondo usaintzen duen!! Ni ohera noa bihar
klasea daukat eta. Gorka oraindik komunean dago baina orain
ere ohera joango da.
- Eskerrik asko, ondo da zure gurasoak oso berandu etorriko
direla esan didate orduan ez itxaron esnatuta. Bihar arte agur.
- Agur- esan zian Ainhoak Mariari.
Gorka bukatzean zegoen Ainhoak pijama jartzen zegoen. Laster
biak ohera joan ziren. Gauerdia heldu zenean Ainhoa zarata
arraro batzuen erruz esnatu zen. Lehenengo aldian ez zion
garrantzirik eman baina, zaratak oraindik entzuten ziren.
Orduantxe pixka bat beldurtu zen eta Gorkaren logelara joan
zen.
-Gorka, Gorka esnatu mesedez zarata arraro batzuk entzun
ditut- larri-larri kezkatu zen Ainhoak.
-Lasai ama et aita izango dira orain heldu direlako – esan zion
Gorka Ainhoa lasaitu nahian.
Momentu horretan zaratak errepikatu ziren momentu horretan
Gorka ohetik altxatu zen.
90
Bihotz Gaztea Ikastola2009-2010
Biak batera linterna bat hartu zituzten eta beheko solairura jaitsi
ziren ea zer
gertatzen zen ikustera.
Eskaileretatik jaitsi zirenean ez zuten
ezer ikusi bakarrik entzuten ziren
zarata arraroak. Pertsona batek
baxuan hitz egiten ari bazen bezala.
Ainhoa Gorkari galdetu zion:
- Bina nor demontre hitz egiten ari da?
-Etxean bakarrik gaude, beste bost zaintzaileak eta Maria
beraien etxera joan dira- asaldu zion urduri Gorkak Ainhoari.
Segituan Ainhoak itzal beltz bat ikusi zuen, hankarik gabeko
pertsona bat zirudien. Oso azkar pasatu zen aurreko pasillotik.
Jarraian Gorkari esan zion.
Baina nola ez Gorkak hori ezinezkoa zela erantzun zion. Ainhoak
pentsatu zuen ideiarik hoberena zela berriro ohera bueltatzera
badaezpada. Orduan lasai-lasai beraien oheetara bueltatu ziren.
Arazorik gabe lo hartu zuten. Bi hiru ordu pasata Ainhoak txiza
egitera komunera joan zen, noski linterna batekin nola ez.
Harrituta geratu zen ez zeuden ez soinurik ez itzalik ez ezer.
Bere logelara bueltatu zenean Gorka aurkitu zuen guztiz izututa.
-Zer gertatzen da Gorka?- galdetu zion guztiz kezkatuta.
- Bat-batean soinu arraro hori berriro entzun dut, orduan zure
logelara etorri naiz eta ez zeudenez susto galanta eraman dut.
Ainhoari arraroa egiten zitzaion bera ez zuelako ezer entzun.
91
Ipuin BildumaDBH 1A
Baina bere nebari sinetsi zion. Orduan bakarrik geratzen zen
posibilitate bat : bere amari deitu.
Telefonoa hartu zuen eta amari deitu zion:
- Kaixo ama!!
-Kaixo Ainhoa oso berandu da zer egiten duzu
esnatuta?- galdetu zion bere ama kezkatuta.
-Arazo bat dugu – azaldu zion amari.
-Zer arazo, oso larria al da?
-Daramagu gau guztia Gorka eta biok zarata edo soinu arraroan
entzuten, eta ez dakigu ez izan ahal den.
-Lasai haizea izango da; lasaitu zaitezte mesedez- eskatu zion
amak.
-Ondo da ama. Agur.
-Agur. Baina arazo larririk egonda deitu. Ondo da?
- Ondo da ama, ondo pasa!! Agur
Telefonoa eskegi eta gero Gorkak galdetu zion ea amak zer ezan
zion. Ainhoak azaldu zio:
-Esan dit lasaitzeko eta segur aski haizea izango dela eta
gainera bere urtebetetzea da ezin diogu nekarazi. Ainhoa eta
Gorka beraien logeletara bueltatu ziren eta lo hartu zuten.
Esnatzerakoan egun berria zen. Esnatu zirenean bere
zaintzaileak gosaria prestatzen, oheak egiten eta etxea
garbitzen zeuden.
92
Bihotz Gaztea Ikastola2009-2010
Gurasoak oraindik ez ziren esnatu. Ainhoa eta Gorka jaitsi ziren
eta gosaltzen zeuden bitartean Gorka galdetu zion Ainhoari:
- Azkenean zer gertatu zen atso gauean?
- Ez dakit baian espero du ez errepikatzea- esan zion Ainhoa.
Erlojua begiratu zuten eta oso berandu zebilen; orduan azkar
prestatu ziren eta
Autoa hartu zuten unibertsitatera eta ikastolara joan ziren.
Ainhoa klasera heldu zen eta irakaslea itxaroten hari zen; bera
gelako bakarra zen klase pribatuak zituelako.
Eta Gorka ia - ia ez zen sartzen. Bere gelan
ere oso gutxi ziren pribatua zelako 3
pertsona ziren klase osoan.
Arratsaldea heldu zen eta biak etxera joan
ziren. Beraien gurasoak ikusi zutenean beraiengana joan ziren
besarkada handi bat ematera. Ainhoak esan zien bere gurasoei:
-Eseri ahal zarete gurekin mesedez. Zuekin hitz egin nahi dugu
atzo gauen pasatu zenari buruz.
- Tontakeri bat dela pentsatuko duzue baina atzo gauean geratu
zena oso arraroa izan zen, benetan – asaldu zien Gorkak bere
gurasoei ezer esan baino lehen.
- Atzo gauean ohera joango ginen eta zarata batzuk entzun
nituen baina ez nien garrantzirik eman. Gauerdian esnatu
nintzen zarata edo soinu horiengatik.
Gorkaren logelara joan nintzen eta biok batera jaitsi ginen.
93
Ipuin BildumaDBH 1A
Bakoitza bere linternarekin pasillotik geunden; baina bat-batean
itzal beltz bat ikusi nuen – asaldu zien Ainhoak.
- Baina nik ez nion zinetu. Hori ezinezkoa delako. – esan zuen
gorka barrezka.
- Utzi mesedez Ainhoari bukatzen. – eskatu zion bere aitak.
- Eskerrik asko, azkenean logeletara igo ginen. Momentu
horretan aukeratu genuen zuei deitzea.
- Eta gero zer geratu zen? – galdetu zuen aitak harrituta.
- Ohera bueltatu ginen eta ez zen zara bat entzun gau osoan.
Eta gero esnatu gara – azaldu zion Gorka bere aitari.
- Ni uste dut badakidala zer geratu zen – esan zuen amak baxu.
Hirurak batera galdetu zuten:
- Nola? Mesedez asaldu hori!!
Ama hasi zen:
-Niri txikitan kontatzen zidaten beldurrezko historia bat eta
honela esaten zuen: Basen behin printzesako palazio handi -
handi batean bederatzi urteko ilehoria eta begi berdeak zituen
printzesa txiki bat bizi zen; egun batean bere lagunekin jolasten
zegoen bitartean ez dakite zergatik desagertu zen beraien
gurasoak oso kezkatuta zeuden baian zaharrak egin zirenez hil
ziren.
Oraindik esaten da bere fantasma palazio honetan dagoela bere
gurasoekin agoteko, oraindik bere bila dago bera ez dakielako
ezer.
94
Bihotz Gaztea Ikastola2009-2010
- Baina zergatik bakarrik gertatu da abenduaren hiruan? –
galdetu zuen Ainhoak.
- Gertakizun hau 1934 -ko abenduaren hiruan izan zelako. –
azaldu zuen amak denei.
Denak aho zabalik geratu ziren. Beraientzat oso harrigarria izan
zen istorio hori.
Gorka oso triste zegoen n ez zitzaion gustatu istorioa imajinatu
du neska horren kasuan zegoela eta egoera oso latza zela
konturatu zen. Ainhoa oraindik ez zuen sinisten nola hori
gertatze ari zen. Eta baita ere konturatu zen neska hori oraindik
pentsatzen du bere gurasoak bizirik daudela.
Gainera ez da inoiz konturatuko beraien gurasoak hilda
daudela.
Dena bukatu zenean Maria etorri zen esatera afaria prest
zegoela.
Denok sofatik altxatu ziren eta sukaldera joan ziren afaltzera.
Afaldu eta gero aitak mahaitik altxatu zen eta esan zuen topa
egin dezagun neskatxo horigatik. Segituan denak altxatu ziren ,
kopa hartu zuten eta topa egi zuten neskatxo horregatik.
Ohean sartu ziren eta Ainhoa gau osoan ez zuen lo egin.
Hurrengo egunean elurra egin zuen egun berezia iruditu zitzaion
Ainhoari eta horregatik bere lagunekin geratu zen kafe bat
hartzeko. Beraiekin hitz egiten zegoen bitartean bere logelara
95
Ipuin BildumaDBH 1A
joan zen gauza bat hartzeko. Heldu zenean gutun bat ikusi zuen
mahai gainean. Irakurtzen hasi zen:
Lagun maitagarria:
Ez dakizu zor naizen!! Desagertutako neska naiz. Eskerrak
ematen dizkizut nigatik egin duzunagatik. Atzo gauean zure
familiaren hitz egiten zeudenean ez nintzen oraindik palaziotik
joan et den dena entzun nuen. Zure laguntzarekin nire gurasoak
aurkitu ditut eta momentu honetan leku xoragarria batean
gaude denok batera. Eskerrik asko berriro ere. Muxu handi bat.
Horrela bukatu zen printzesa sorgarriaren ipuin hau.
Kaixo Ane, espero dut ipuina gustatzea eta irakurtzean nitaz gogoratzea, eta
handia zarenean ipuin hobeagoak idaztea. Jon
96
Bihotz Gaztea Ikastola2009-2010
Bazen behin, Jake izeneko avatar bat. Oso indartsua zen baita
azkarra ere eta salto oso handiak eman ahal zituen. Oso lagun
ona eta bihotz onekoa zen. Ez zitzaizkion gustatzen jendeari min
egiten zituzten pertsonak.
Bere gorputza urdina zen eta belarri puntadunak zituen. Begi
horien barruan beltzezko puntutxuak zituen, hortzak
puntadunak zeuzkan belarriak bezalakoak. Bera arduratzen zen
Pandora zaintzen eta bere biztanleak. Gehien gogoko zuena
Pandoratik saltoka ibiltzea, ikusten nola zeuden biztanleak pozik.
Pandora leku miresgarria zen. Zuhaitz handiak zeuden berdeak
eta landarez beteak zeuden, animaliak oso politak ziren eta ez
zeuden arazoak.
97
Ipuin BildumaDBH 1A
Egun normal bat zen, goizean, bere lagun batek esan zion bere
gurasoek gaixotasun larri bat zeukatela, Marinakoak jarritakoak.
Jakek ez zuen pentsatu eta azkar abiatu zen lur-plaetara hamar
pertsona gehiagorekin. Ailegatu ondoren, Marinakone basera
sartu ziren txertoa lapurtzera. Txerto hori gaixotasuna
sendatzeko kura zuen. Ez zitzaien asko kostatu eta lagun bat
kezkatu zen esanez:
Jake, ez zaizu arraro iruditu hain errez lapurtu dugula
sendatzeko kura?
Ez kezkatu, oso onak gara eta!- esan zion Jakek.
Hori uzten aparte, jarraitu zuten bidea Jaken gurasoen etxera.
Ailegatu zirenean jakek jarri zuen txertoa eta minutu batzuk
itxaron zuten eta ez zitzaien ezer gertatu, baina joango zirenean
txarrago ipini ziren eta pentsatu eta ezan zuten gustiok batera
98
Bihotz Gaztea Ikastola2009-2010
-Tranpa bat izan da, horregatik hain errez lapurtu dugu, leku
sekretu batean eukiko dute ondo gordeta.
Korriketan bueltatu ziren Marinakoen basera eta hor zeuden
guztiak beraiei itxaroten barrezka esanez:
- nola daude zure gurasoek?
Jakek pentsatu gabe salto handi bat eman zuen eta gorri gorri
jarri zen, suas Beteta lurrera jausi eta hasi zen erretzen horko
guztiei bere lagunak izan ezik. Sartu ziren guztiak, Jake kanpoan
eta hamar uzte minutu ondoren bueltatu ziren txerto miresgarri
horrekin eta bi salto eman zuten eta bat-batean Jaken gurasoen
etxera joan ziren.
99
Ipuin BildumaDBH 1A
Txertoa eman bezain pronto hazi ziren urdinak jartzen eta
avatar bihurtzen.
Guztiak espaziontzian sartu ziren eta pandorara bueltatu ziren
eta hor pozik bizi izan ziren bizitza guztirako.
100
Bihotz Gaztea Ikastola2009-2010
Inaxio eta zinemaren kasua
Espero dut liburu hau zure gustukoa izatea eta DBH 1. mailan
zaudenean nitaz gogoratzea. Asier
Duela 82 urte Euskal Herriko herrixka batean Inaxio deituriko
polizia bat bizi zen. Begi eta ile marroiak zituen, altua eta argala
zen. Egun batean hilketa egon zela zinema batean esan zioten
eta bera korrika batean joan zen.
Han pila bat jende zegoen eta 10
susmagarri hartu zituen.
Baina guztiekin erratu egin zen
eta hiltzaileak ihes egin zuen eta
gero eta zailago zen aurkitzea,
baina Inaxiorentzat ez zen ezer
ezinezkoa. Orduan bilatzen hasi
zen eta zinemara joan zen frogak
biltzera. Hilketa ezpata batekin izan zela ondorioztatu zuen.
Orduan aulkietako hatz markak bilatzera joan zen.
101
Ipuin BildumaDBH 1A
Baina hatz marka pila bat aurkitu zituen. Eta laborategira heldu
zenean hatz markak aztertu zituen, pertsonaz- pertsona joan
zen bilatzen baina ez zuen berarekin ematen. Konturatu zen
hatz marka bat falta zela eta eserlekuan ez zegoela ezer.
Korrika joan zen ea eserleku horretan nor esertzen zen
galdetzera, baina inork ez zekien ezer. Orduan zinemara joan
zen eta han bilatzen hasi zen. Lurreko palomita eta ile guztiak
aztertu egin zituen, baina ez zuen ezer aurkitu .
Halako batean horzdura bat aurkitu zuen eta lortu zuenean
hiltzailearen etxera joan zen atxilotzera. Tamalez, han ez
zegoen inor eta gutun bat utzi zuen:
Ez nauzue inoiz harrapatuko.
Orduan Inaxio txapela bota eta haserretu egin zen . Hurrengo
egunean beste poliziekin hitz egin zuen eta esan zioten Estatu
Batuetan aurkitu zutela. Orduan Inaxio lehen hegazkina hartu
eta hara joan zen. Heldu zenean galdetu zion besteari ea non
aurkitu zuen eta honek erantzun zion portuan ikusi zuela.
Beraz, portura joan zen eta han atso bat aurkitu zuen.
Komisaldegira eraman zuten eta han interrogatu zuten eta jakin
zuten bera izan zela hiltzailea. Erabili zuen arma bastoian
zeraman ezpata bat zen. Baina erratu egin ziren bera
hiltzailearen komplizea zelako eta hau Miamin bizi zen.
Hara joan eta zoritxarrez pila bat jende zegoen eta aitonari
deitu egin zion eta galdetu egin zion non bizi zen bere nagusia
eta kasinoaren ondoan bizi zela esan zion. Hara heltzerakoan
dorre handi bat zegoen, Inaxio gaixoa pisuz-pisu joan zen eta
102
Bihotz Gaztea Ikastola2009-2010
azkenean ez zuen jakin zer pisutan bizi zen eta esan zion
bosgarren pisuan bizi zela.
Orduan gizon bat atxilotu egin zuen baina interrogatzera joan
zenean jakin zuten bera ez zela eta berak
ere esan zion ez zekiela nor zen Joseba
(aitona) deituriko hori.
Eta orduan aitona hegazkin batean bidali
zuten eta hemen esan zuen bera ez zela
hori ez zela bere nagusia.
Berriro joan ziren beren etxera eta umea
zela esan zuen, eta Inaxio aho zabalik geratu zen, baina
komisariara eraman zuen. eta han azkenean lortu zuten
nagusia aurkitzea baina berak esan zuen bera beste nagusi bat
zuela eta Californian bizi zela orduan hegazkinez joan zen eta
heldu zenean etxe handi batean bizi zen eta kasu honetan ez
zegoen umerik uste zuen erraza izango zela eta Inaxio gizona
eraman zuen eta galdetu egin zion baina berriro erratu zen eta
umea ekarri egin zuen eta txakurra zela esan zuen eta Inaxio
oso nahasia zegoen. Umeak azaldu zion lepoko bat zuela
txakurrak eta horri esker hitz egin ahal zuela.
Orduan txakurra eraman zuen eta berataz barre egin zuten eta
azaldu zionean zer gertatu zen txundituta geratu ziren, eta
beste kasu bat eman zioten bere lanagatik baina hori beste
historio bat da.
Printze zuria
Kaixo Oihane, espero dut egin dizudan ipuina gustukoa izatea eta
DBH 1. mailara iristen zarenean nik egin dudan ipuinatik ideia batzuk
hartzea. Agur bero bat .Jonaitz
Bazen behin orain dela asko Bilbon (BIZKAIA) printze bat Hector
deiturikoa. Indartsua, argia, bizkorra, trebea, beti lortzen zuen
nahi zuena. Ile horia eta begi urdinak zituen.
Gau guztietan, printzesa baten gaztelura joaten zen neska
maite zuelako eta gau batean esan zion printzeak printzesari.
-Nola deitzen zara, polita?
-Ni Jasmin deitzen naiz. Zergatik galdetu didazu hori?
-Ez, jakiteagatik. Oso polita zarelako –esan zion Hectorrek.
Printzea pozik joan zen bere etxera esan zionagatik. Normalean
Hector dotore janzten zen baina momentu horretarako
dotoreago joan zen. Hector afaldu ostean ohera joan zen
Jasminekin pentsatzen.
Hurrengo egunean Hector Jasminen gaztelura joan zen bere
zaldi zuriarekin bisita bat egitera eta galdetu zion Hectorrek
Jasmineri.
-Nirekin buelta bat ematera etorri nahi duzu?
-Ongi da, eskerrik asko, baina ez duzu egin behar hori nigatik–
erantzun zion Jasminek.
-Oraintxe jeitsiko naiz, Hector. Aldatzera noa.
Jasmin jaitsi zen eta Hectorrek lagundu zuen Jasmine zaldira
igotzen eta esan zion Jasminek:
-Eskerrik asko zaldira igotzera laguntzeagatik.
-Ez da izan ezer ez, gutxi pisatzen duzu.
Zaldiarekin zihoazela, soldadu maltzur batzuek jarraitu zieten.
Hectorrek esan zion zaldiari gelditzeko. Hector zalditik jeitsi zen
eta galdetu zien soldaduei.
-Zer nahi duzue nitaz?
-Ez, zutaz ezer ez, neska hori nahi dugu? –esan zuten soldaduek.
-Ba neska hori hartzeko nirekin borrokatu behar duzue-esan
zuen Hectorrek.
Hector soldatuekin borrokatzen hasi zen. Bbanan-banan kentzen
zituen soldaduak erditik, orain indartsuena gelditzen zen beste
guztiak hil egin zituen. Hector oso nekatuta zegoen izerditan,
eta Jasmin oso urduri zegoen. Azkenean Hectorrek espata
iltzatu zion bihotzaren tokian eta borroka amaitu zen.
-Zuek bi hemen egongo ez bazinate oraintxe bertan hilda
egongo nintzateke – esan zion Hectorrek bere zaldiari eta
Jasmineri.
-Ez, zugatik izan da, horiengandik defenditu nauzuela.
Azkenean biak beraien etxeetara joan ziren ezer ulertu gabe.
Baina Hectorrek ez zion galdetu Jasmineri gauza bat eta esan
zuen Hectorrek:
-Jasmin, geldi hor!
-Zer nahi duzu Hector?
Hector belaunika jartzen da eta esaten du Hectorrek Jasmineri.
-Nire neska laguna izan nahi duzu Jasmin?
-Ez dakit, pentsatu behar dut, Hector. Bihar esango dizut ziur.
Hector bere etxera joaten da bere zaldiarekin biharko eguna
iritsi arte. Irrikitan zegoen bihar iritsi nahi zuelako. Hector ohera
joan zen eta ezin zuen lo egin Jasmine ikusi behar zuen. Hector
ohetik altxatu, jantzi eta botak ipini eta Jasmine ikustera joan
zen zaldiarekin, Jasminen gaztelura iritsi zen eta Jasminen
logelan sartu zen, Jasminen aitak zerbait entzun zuen Jasminen
logelan, aitak Jasminen logelako atea ireki eta Hectorri ikusi
bezain pronto susto galanta eman zuen zeren lapur bat zela uste
zuen eta. Hectorrek esan zuen Jasminen lagun bat zela eta
Jasmin esnatu zen eta Hectorri ikusi zuenean galdetu zion
Jasmin.
-Zer demontre zaude egiten hemen Hector?
-Etorri naiz ikusi behar zintudalako, Jasmin.
Aitak bakarrik utzi zituen biak hitz egiten.
Eta zertara etorri zara, Hector? Nire erantzuna entzuteko ez
dizut esango bihar arte.
Ondo da eta barkatu horrela etortzeagatik abisatu gabe, bihar
arte.
Hectorrek bere zaldiari deitu zion berak salto egiteko eta joan
ziren zaldia eta Hector etxera. Hurrengo egunean lehenengo
orduan pronto - pronto joan zen gaztelura Hector eta orain bai
txirrinari deitu zion eta ireki zion Jasminen aitak.
-Kaixo eta barkatu atzokoa –esan zion Hectorrek Jasminen aitari.
-Ez, ez kezkatu izan bada nire alabari ikusteko ez da pasatzen
ezer. Sartu, sartu ez eduki beldurrik.
Hector gaztelura sartu zen gosaltzera. Gosaltzen amaitu ostean
Jasmin eta Hector jasminen logelara igo ziren eta berriro
Hectorrek galdetu zion Jasmineri ea izan nahi bazuen bere neska
laguna eta esan zion Jasminek.
-BAIIIII izan nahi dut zure neska laguna.
Azkenean denak pozik bizi ziren eta hainbat ume eduki zuten
biok.