5.asteko lehenengo jarduera
Transcript of 5.asteko lehenengo jarduera
5.ASTEKO LEHENENGO JARDUERA
Bostgarren asteko jarduerari hasiera emateko, eta behin jardueran eskaintzen den web orrialdea ikusita, non PLE ezberdinak agertzen diren, ni neuk aukeratutako PLE-ak honako hauen izan dira:
1. Gretchens Frage - Personal Learning Environment (http://www.flickr.com/photos/gretchensfrage/3379888408/)
2. David Warlick, Personal Learning Network Concept Map (http://landmark-project.com/workshops/personallearningnetwork.htm)
3. Katherine Pisana (http://www.virtuallyscholastic.com/wp-
content/uploads/2009/07/my-ple.png)
Hasteko, esan beharra daukat, PLE hauetan fijatu egin naizela, nahiko
bisualak eta txukunak direlako. Askotan, PLE bat egiterako orduan
informazio pila jartzeko beharra sentitzen dugu, hortaz, PLE-a
eraikitzerakoan nahaste itzela suertatzen da. Beraz, honako ple hauek
nahiko positiboak eta baliagarriak direlakoan nago.
Lehenengo PLE-an ikus dezakegu nola teknologia berriak erabili ordez,
eskuz eginda dagoela, horrek nire atentzioa eskuratu egin du eta.
Lehenengo lan honek nahiko argi azalduta agertzen da, alde batetik, RRS-ak
aipatzen ditu, beste batetik @home etab. PLE honen oinarria bada, eskura
dituen baliabide teknologiak sailkatzea eta horretarako irizpide ezberdinak
erabiltzen ditu, aurretik aipatutakoak, alegia.
Bigarren PLE-ari dagokionez, esan beharra dago, nahiko bisuala dela
ere. Bertan argi eta garbi aurkezten dira, karratu hori batzuen barruan, PLE-
aren antolaketa nolakoa izango den. Horretarako, baliabideak 7 multzo
ezberdinetan sailkatzen ditu eta horietako bakoitzari egokitzen zaion izena
eskaintzen dio. Multzo ezberdin horien barnean dagozkion baliabideak
aipatuta agertzen dira eta horietan sakatuz gero, haiei buruzko informazio
osagarria jakinarazten da.
Hirugarren PLE-a erreparatuz, aipatzekoa da ere, nahiko bisuala eta
ulerterraza dela. Neska batek egindako PLE-a da eta argazkian ikus
dezakegun moduan, erdian ple hitzak kokatzen du eta bere ple-a osatzen
duten baliabide guztiak erdian dagoen elipsearen inguruan kokatuta
agertzen dira ez soilik haien izenarekin, baizik eta baliabide horri egokitzen
zaion ikonoarekin ere.
Halaber, gehien gustatu zaidan PLE-a 2.zenbakia egokituta daukana da
(David Warlick, Personal Learning Network Concept Map (http://landmark-
project.com/workshops/personallearningnetwork.htm). Nire ustez oso lan
egokia eta baliagarria da edozein pertsonari PLE bat zer den azaltzeko. Izan
ere, aukeratutako PLE-an informazioa era egoki batean antolatuta dago eta
forma ulerterraz batean agertzen da. Gainera, ple horren bitartez informazio
osagarria lortzeko posibilitatea daukagu, betiere multzo ezberdinak osatzen
dituzten baliabideak sakatuz.
Azkenik, nahiz eta nahiko berritzailea eta originala izan, gutxien gustatu
zaidan PLE-a aipatutako lehenengoa izan da (Gretchens Frage - Personal
Learning Environment
(http://www.flickr.com/photos/gretchensfrage/3379888408/) . Informazioa
nahiko era erakargarria batean aurkezten da baina pazientziaz aztertuz
gero, esan dezakegu zailtasunak sortu daitezkeela interpretatzerako
orduan. Hala ere, ikusi bezain pronto oso erakargarria eta baliagarria iruditu
zait eta.
Orokorrean, eskainitako web orrialdean agertzen diren PLE gehienak nahiko
erabilgarriak eta argiak dira, batzuk beste batzuk baino konplexuagoak,
noski. Beraz, esan dezakegu barietate ezberdina dagoela, eta aukeratzerako