ABENDUAK 6 - Berbaro...Eskulanak: TXOTXONGILOAK Ordutegia 15:30 – 17:30 Lekua Saguganbarako halla...
Transcript of ABENDUAK 6 - Berbaro...Eskulanak: TXOTXONGILOAK Ordutegia 15:30 – 17:30 Lekua Saguganbarako halla...
-
Saguganbara areto nagusia Saguganbara areto txikia “Xaldun Kortin, jolastu gurekin!” Mahai-jolasen txokoa
12:30 - 13:30 0 – 5 urte 11:00 - 13:00 4 – 8 urte
Euskokultur Fundazioa eta Labrit Multimedia Berbaro Elkartea
“Tximeletrak airean” (Euskadi Saria 2013) Kantu-jolas tailerra
15:30 - 16:30 7 – 12 urte 16:30 - 17:30 0 - 3 urte bitarteko umeentzako, helduekin
Xabier Olaso – Pamiela argitaletxea Berbaro Elkartea
"Mundipurdiko ipuinak" “Ttunkuttunkun, hitzaren berotasuna”
17:00 - 18:00 4 - 8 urte 18:00 - 19:00 3-8 urteko umeen gurasoentzako hitzaldia
MAITE FRANKO ipuin kontalaria Juan Kruz Igerabide
"Afrika aldeko ipuin tradizionalen kontaketa"
18:00 - 19:00 3 - 10 urte Saguganbara hall ONGD AFRIC/´FORUM 15:30 - 17:30 Eskulanak: TXOTXONGILOAK
** Gainontzeko tarteetan irakurketa librea
ABENDUAK 6
-
MAHAI-JOLASEN TAILERRA Ordutegia 11:00 – 13:00
Lekua Saguganbarako areto txikia
Tailerra Euskarazko mahai jolasekin gozatzeko aukera izango dute 3 eta 8 urte bitarteko umeek. Izan ere,
Euskaraz jolasteko joko desberdinek memoria terbatzeko, gauza berriak ikasteko eta taldean jolasteko
aukera emango diete. Gai eta helburu desberdinetako euskal jolas desberdinak ezagutu eta aisia
euskaraz bizitzeko tartea izango dute etxeko txikiek.
Nori zuzendutakoa 3-8 urte bitarteko umeentzako, heldu baten laguntzarekin
Egileak Berbaro Elkartea
-
“Xaldun Kortin, jolastu gurekin!” Ordutegia 12:30 – 13:30
Lekua Saguganbarako areto nagusia
Aurkezpena DVDa: familia baten eguneroko bizitzan haurrendako kantuak eta kontuak nola erabil ditzakezuen
ikusiko duzue (10 min.). Horrez gain, Porrotx pailazoa Nafarroako haurrekin gure ondarea ezagutzera
etorri zen eguneko abenturak ere ikusgai dituzue (30 min.).
CDa: gure herrietako tradiziozko kantuak Nafarroako hainbat herritako haurrek kantatuak: Iruñea,
Atarrabia, Leitzaldea, Larraun, Bortziriak, Elizondo eta Ribaforada. Kantuez gain, ipuinak, jolasak eta lo-
kantak izanen dituzue entzungai (15 kantu).
Liburua: Nafarroako ondaretik bildutako kantuak eta kontuak (eskuekin eta behatzekin jolasteko,
trostan ibiltzeko, taldean jolasteko, memoria lantzeko, lo egiteko eta ipuinak), baita haur hizkeraren
hiztegia ere. Horrez gain, etxean euskara erabiltzeko gomendioak biltzen ditu.
Nori zuzendutakoa 0 – 5 urte
Egileak Euskokultur Fundazioa eta Labrit Multimedia
www.xaldunkortin.com / www.euskokultur.com / www.labrit.net
-
“Tximeletrak airean” (Euskari saria 2013) Ordutegia 15:30 – 16:30
Lekua Saguganbarako areto nagusia
Poema irakurraldia “Pupuan trapua” (Pamiela, 2004) eta “Tximeletrak” (Pamiela, 2004) liburuetatik aurrez hautaturiko
hainbat olerkiren deklamazioa.
“Tximeletrak” liburuak 78 poema biltzen ditu, bi zatitan banaturik. Lehenak Tximeletrak esnatzean du
izenburua, eta gai ugari jorratzen ditu: maitasuna, natura, hiria, jolasa.... Bigarrenak
ametsen mundua lantzen du, Tximeletrak oheratzean izenburupean.
Nori zuzendutakoa 7 – 12 urte
Egileak Xabier Olaso idazlea – Pamiela argitaletxea
-
Eskulanak: TXOTXONGILOAK Ordutegia 15:30 – 17:30
Lekua Saguganbarako halla
Tailerra Saguganbarako hallean eskulanak egiteko aukera egongo da. Atzamarretan erabiltzeko txotxongiloak
egin ahal izango dute umeek, ipuinetako pertsonaietan oinarritutako txotxongiloak sortu eta beraiekin
jolasteko aukera izango dute.
Nori zuzendutakoa publiko irekia
Egileak Berbaro Elkartea
-
KANTU-JOLAS TAILERRA Ordutegia 16:30 – 17:30
Lekua Saguganbarako areto txikia
Tailerra Gurasoek umeekin batera egiteko kantu jolas ezberdinak erakutsiko dira tailerrean, kantu jolasak
umeengan duten garrantziaren azalpena emango da eta euskerazko kantu eta jolas horiek praktikan
jarriko dira.
Nori zuzendutakoa 0-3 urte bitarteko umeentzako, heldu baten laguntzarekin
Egileak Berbaro Elkartea
-
MAITE FRANKO: “Mundipurdiko ipuinak” Ordutegia 17:00 – 18:00
Lekua Saguganbarako areto nagusia
Ipuin kontaketa Munduak ipurdirik bai? Ez? Zergatik esaten dugu, orduan, batzuetan munduko ipurdiraino joan garela?
Aa. Distantzia kontua baino ez da, beraz. Lasaiago gelditzen naiz horrela, izan ere, munduak ipurdirik
balu, aulki bat eskatuko luke atseden hartzeko, eta a zer nolako aulkia beharko lukeen, mundiala! Eta
munduak ipurdirik balu, burua ere izango luke, eta besoak, eta hankak; eta hankak izaki, korrika hasiko
balitz, denok erori egingo ginateke… Edota, larriago oraindik, munduak ipurdirik balu, bertatik aterako
litzatekeena ere mundiala izango litzateke.
Horrela Mundipurdiko ipuinak zera izango dira, urrutiko kontuak, han hemenkakoak (kontu argiak,
kontu ilunak; kontu garbiak edo zikinak; kontu berriak edota zaharrak, ipurdika ibiltzeak hori dauka,
ezta? Denboran atzera egiten dela). Egin dezagun, beraz, bidai munduan barrena ipuinez ipuin edo,
aulkia ibiltzen den bezala, ipurdiz ipurdi eta bizkarrez bizkar. Izan ere, batzuetan zenbat eta urrutiago
joan, orduan eta hobeto ulertzen dugu ipurdi azpian duguna; eta jakina, askoz hobeto hartu ere
ezezaguna.
Nori zuzendutakoa 4 – 8 urte
Egileak Maite Franko ipuin kontalaria
-
ONGD AFRIC/´FORUM: “Afrika aldeko ipuin tradizionalen kontaketa” Ordutegia 18:00 – 19:00
Lekua Saguganbarako areto nagusia
Ipuin kontaketa Afrikako hainbat ipuin tradizionalen kontaketa izango da, laguntza grafikoarekin (ilustratzailea) ipuin
kontalariak kontatzen duen ipuinaren irudiak agertuko dira pantailan, hitz egiten duen bitartean.
Nori zuzendutakoa 3 – 10 urte
Egileak Enrique Morente ilustratzailea eta Nagore Gonzalez ipuin kontalaria
ONGD AFRIC/´FORUM
-
“Ttunkuttunkun, hitzaren berotasuna” – Juan Kruz Igerabide Ordutegia 18:00 – 19:00
Lekua Saguganbarako areto txikia
Gurasoentzako
hitzaldia
Poesia, emozioen bideratzaile, jaiotzatik beretik ageri da. Era berean, gizakiaren lehen poemak,
emozioak adierazteko asmatuak izan dira; hitz beroak dira, afektibitatea adierazteko asmatuak.
Ahozkotasunaren funtsa ere horretan datza.
Hitzaldiaren bigarren zatian, denbora izanez gero, amandre-ipuinez jardungo gara: Amandre ipuinak,
bizitzako bideen erakusle.
Nori zuzendutakoa 3-8 urte bitarteko umeen gurasoei
Egileak Galtzagorri Elkartea
www.galtzagorri.org