Ahozko azalpena lantzen
Transcript of Ahozko azalpena lantzen
Soraluze BHI-koSoraluze BHI-komaterialaz egokitutamaterialaz egokituta
Ondorengoak izango dira gure helburu nagusiak:
– Ahozko diskurtso koherente eta zuzen bat sortu. – Ideiak ahoz arrazoitu eta aurkeztu. – Informazio jakin bat entzuleei helarazi ulergarri moduan.– Ahozko azalpen bat ondo egituratu. – Ideia nagusiak eta osagarriak bereizi. – Antolatzaile egokiak erabili. – Ahozko azalpena hobetzeko hainbat baliabide erabili. – Modu kritikoan entzuten ikasi.
Ahozko jardunak elkarrizketak, debateak eta azalpenak izan daitezke:
• Azalpenean pertsona bakarrak hitz egiten du. – Azalpenetan, ez digu inork gure jarduna eteten. Gure hitzaldia ez dago
entzuleen menpe, hasieratik pentsatu bezala hitz egingo dugu, inork moztu digulako aldatu gabe.
– Azalpenak luzeagoak dira. Beraz, jarioa egituratu eta ordenatu beharko dugu, koherentzia zainduz.
• Elkarrizketa eta debatean, hitz egiten dugunean kontuan hartu behar dugu gainerakoek esan dutena.
• Kontaketa: ipuina zein bestelakoak .
• Azalpena: gai baten esplikazioa. • Iritzizko testua : zerbaiten inguruan
adostasuna edo desadostasuna agertzea.
• Sarrera : hiztunen arteko lehen kontaktua .
• Garapena : gure iritziaz entzulea konbentzitzeko arrazoi ezberdinak. Zerbait kontatzeko eta ezagutuarazteko.
• Bukaera : Ondorioa. Garapenean emandako arrazoiak kontuan izanda fenomenoa edo gertaerak izan zitezkeen ondorioak izendatu .
Emandako datuen laburpena egiten azaldutakoaren garrantzia azpimarratu,
Demagun gai pare baten artean aukeratu beharko duzuela bat azaltzeko:1. Langabezia eta pobrezia2. Jaki biologikoak (zer diren, zergatik kontsumitu, e.a.)
Betebeharrak?a) Informazioa bilatub) Informazioa antolatu eta barneratuc) Ahozko azalpena prestatu
• Sarrera: zure ideia aurkeztu eta argi utzi zure azalpenaren asmoa
Lagunduko dizuten hainbat baliabide:
– . ...kontatuko/esplikatu/azaldu nahi dizuet.– …..asmoa daukat.– ....egingo dut.– ...nahia dut.– Espero dut...– ...izango delakoan nago.– ...itxaropena daukat.– . ..esperantza daukat
• Zertaz hitz egin behar duzun entzuleek aurrez jakin dezaten, agertu zure eskemaren elementu nagusiak.
1. Sarrera: Nire burua aurkeztu Gaia eta duen garrantzia1. Garapena:
Azaltzea, ezaugarriak botatzen ordenean, adibideren bat jarri2. Bukaera: Gaiaren garrantzia azpimarratu, argudioen laburpena egin, ondorioak,….
• Horretarako honelako adierazpenak erabil ditzakezu:
- Lehenengo,...- Gero,... - Ondoren,... Ahoz azaltzerakoan - Azkenik/bukatzeko,...
Testu bat irakurtzen dugunean, zerbait ulertzen ez badugu, beti dugu atzera jo eta berriro irakurtzeko aukera; baina zure entzuleek ez dute horrelako erosotasunik izango.
Zuk, hizlari zarenak, esfortzu bat egin beharko duzu beraien arreta mantendu eta ulermena egiaztatzeko. Noizean behin begiratu eta galdetu:
- Bai?
- Ulertzen duzue?- Argi dago?- Aurrera segituko dut?
Norbaitek zerbait ez duela ulertu sumatzen baduzu, errepika ezazu esanahia ulertu ez den informazioari buruzko argibideak emanez. Horretarako honelako adierazpenak erabil ditzakezu:
- Esan nahi dudana...- Honekin esan nahi dut...- Esplikatu dizuet...- Alegia/hau da/adibidez/esate baterako...
• Irakur ezazu bizpahiru aldiz zure ekoizpen idatzia eta saia zaitez eskemaren laguntzaz ahoz esaten, buruz ikasi gabe, noski. Horrez gain, idatz itzazu eskemaren orrialdean azalpena ondo egiteko egokiak iruditzen zaizkizun oharrak, esaldiak, hitzak, adibideak... hitzaldiaren mamia barneratu arte.
• Azalpena nola amaitu ere presta ezazu. Zure agerpena asmo batekin egin duzu, beraz, amaitzean komeni da berriro gogoratzea, aurrez esandakoari lotuz. Horretarako erabil ditzakezu honelako adierazpenak:
- Hemen amaitu/bukatu dut nire azalpena. Espero dut...(asmoa adierazi).
- Ondorioz,............... izango elakoan nago.- Ondorioz, ............... itxaropena daukat.
- Hitz egin ezazu poliki eta zure entzuleei begira, erabil ezazu ahots bolumen egokia, denek entzuten dizutela ziurtatu.
- Kontrola itzazu zure gorputzarekin eta eskuekin egiten
dituzun keinuak. - Testuak prestatu ondoren, mapa, irudi, grafiko, gardenki,... egokiak hautatu eta presta ezazue zuen aurkezpena.
AURKEZPENAREN ANTOLAKETASarrera, garapena eta ondorioak/bukaera azaltzen dira. Oso ongi
3Erdizka
2
Antolaketarik gabe.
1
MOLDEAJariotasunik gabe: motel edota errepikatuz, ideien arteko lotura falta, egitura sinpleegiak, esaldi laburregiak, adizki sinpleak, esaldiak bukatu gabe, hiztegi urria...
Oso ongi3
Erdizka2
Gaizki1
ZUZENTASUNADeklinabidea (mutiletaz), aditza, morfologia (baino/baina), sintaxia (erdarakada ugari egituretan...)
Oso ongi3
Erdizka2
Zuzentasun falta.
1
AHOTSAOzentasuna, ahoskera, doinua(k), tinbrea(k), abiadura.
Oso egokiak
3Erdizka
2Desegokiak
1
KINESIAAURPEGIA.: begirada, ahoa entzulearenganantz, keinuak).GORPUTZA: itxura, kokapena, jarrera, keinuak, eskuak, mugimenduak.
Oso egokia
3
Erdizka2
Desegokia1
AURKEZPEN DENBORA Egokia3
Motzegia2
Luzeegia1
Ikasleen arteko eb aluazioa