Aitasantutza

22
d] ZER DA AITASANTUTZA?

description

Aita Ssntua eta honen ingurukoa ikasteko unitate didaktikoa.

Transcript of Aitasantutza

d]

ZER DA AITASANTUTZA?

m 1

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

Sarrera Aita Santua katolikoontzat garrantzi handiko pertsonaia da, bera baita Kristoren ordezkaria

lurrean, Elizaren zuzendari eta gidari, San Pedro apostoluaren ondorengo eta finean egiazkoa

eta bakarra den gure fedearen nondik norakoak argitzen dituena.

Horrela bada beharrezkoa da Aita Santuaren izena zein den jakiteaz aparte Aitasantutzaren

inguruan zerbait gehiago jakitea, esaterako: nondik datorren aitasantutza, zer den eta nor den

Aita Santua, zeintzuk diren Aita Santuaren eskumenak, nola hautatzen den Aita Santu berri

bat… eta noski azken Aita Sainduen inguruko zenbait gauza.

Kristauen artean askotan katolikooi ez zaigu katoliko deitzen Papist edo Papista baizik. Ez beti,

baina askotan espresatzeko modu hori zentzu iraingarrian erabili dute gure kontra. Bai,

Aitasantuzaleak gara baina ez nahi dugulako edo horrela bururatu zaigulako, benetako Eliza

Kristoren borondatez aitasantuzalea delako baizik. Gauzak horrela eta gure fedea

defendatzeko gai izate hutsagatik gehixeago jakin beharko genuke gure Elkartea zuzentzen

duen pertsona eta instituzioari buruz.

Horrexegatik, eta ez delako nahikoa Benedikto XVI. tarteka telebistan agertzen dela

jakitearekin ondoko orrialde hauetan Pedroren ondorengoei buruzko informazio interesgarria

jasotzeko parada izanen duzu eta inoiz pentsatuko ez zenituen bitxikeri eta ohituren berri

jakiteko.

Nor da Aita Santua? Aita Santua, gauza guztien gainetik, Eliza Katoliko

Apostoliko Erromatarraren burua da. Ardura eta postu

hau San Pedro apostoluarengandik datorkio eta honi

Kristo berak emandako eskumenetatik ondoren ikusiko

dugun bezala. Gaur egun lan garrantzitsu honetan

diharduena Josef Alois Ratzinger da, Benedikto XVI.

Aita Santua izendatzeko izen ugari daude: Aita Saindu,

Erromako gotzain, Kristoren bikario, San Pedroren

ondorengo, Jaunaren zerbitzarien zerbitzari, Pontifize

goren edo Papa. Izen guzti hauek Aita Sainduaren

garrantzia azpimarratzen dute Elizako bertze gotzain eta pertsonaien artean. Esaterako

Kristoren Bikario tituluak Erromako gotzaina Jesus, Jainkoaren semearen, ordezkari dela

nabarmentzen du, hortxe ikus daiteke kargu honek daukan parerik gabeko garrantzia.

Esparru izpiritualaz aparte, hau da, Eliza Katolikoa zuzentzeaz gain, Aita Saindua Vatikanoko

Estatu independenteko burua da, beraz, munduko edozein herrialdeko presidentearen

eskubide, ohore, pribilegio eta betebeharrak dauzka. Horrexegatik edozein lurraldera joaten

delarik ez zaio soilik harrera munduko erlijio garrantzitsuenetako baten buru bezala egiten,

estatuburu ere badelako baizik.

Aita Santuak mundu mailara daukan autoritatea ukaezina da. Moral eta etika mailara izan

daiteke inork ez izatea Eliza Katolikoaren buruak daukan eragina. Bere iritziak eztabaidatuak

diren arren beti dira kontutan hartuak eta sona handikoak. Hortaz aparte kontutan eduki

m 2

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

behar da Pedroren ondorengoek izan ohi duten prestakuntza akademikoa eta maila

intelektuala.

Aitasantutzaren jatorria Aitasantutzak jatorria Jesukristorengan dauka. Jesusek

berak sortutako elkarte edo Elizaren buru San Pedro, bere

apostoluetan lehena, izendatzen duenean. Beraz

kristautasunaren zenbait adarrek erran dezaketenaren

kontra Jesus, Jainko eta Gizon, Mesias, munduaren

eroslearen borondatea izan zen berak sortutako

mugimenduak buru bat izatea. Mateoren ebanjelioak

honako hauxe erraten digu (Mateo 16,15-19):

Jesusek galdetu zien:

–Eta zuek, nor naizela diozue?

Simon Pedrok erantzun:

–Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea.

Orduan, Jesusek esan zion:

–Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-

mamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik. Eta nik hau

diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut

nik neure eliza; eta herioaren indarrak ere ez du menderatuko.

Jainkoaren erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu honetan lotua zeruan ere loturik geldituko da,

eta zuk mundu honetan askatua zeruan ere askaturik geldituko da.

Ederrak bezain adierazgarriak dira Jesusen hitzak. Jonasen seme Simoni izena

aldatzen dio eta Harkaitz izena eman, Jesusek berak sortutako etxe baten

giltzarria edo oinarria balitz bezala. Hau erranez Jesusek Pedrori zerurako bidea

erakusteko gaitasuna eta boterea ematen dio, Berri Onaren benetako maisu eta

aplikatzaile izateko, bere Elkartea antolatzeko eta mugatzeko, arautzeko beti

ere Kristoren izenean egiten duelarik lurrean egindakoa zeruan ere egina izango

delako. Momentu honetan Jainkoaren semeak Simon, Galileako arrantzale xume

bat, bere ordezkari izendatzen du.

Jesusek izendapen hau Feliperen Zesarea izeneko herri batetan egin zuen

apostolu guztiak aurrean zeudela. Horrela bada Jesusen ikasleek ere segituan

onartu zuten Pedro haien artean buruzagi bezala. Itun Berritik pasarte

desberdinak atera genitzake oraintxe errandakoa apostoluek benetan bizi zutela

adierazteko, hau da, Pedro lidertzat onartzen zutela adierazteko. Ederrenetako

bat eta agian sinpleena ere bai San Joanek kontatzen digu bere ebanjelioan eta

ondoko hauxe da (Jn 20,1-8):

Asteko lehen egunean Magdalako Maria hilobira joan zen goizean goiz, artean ilun

zegoela, eta harria hilobitik kendua ikusi zuen. Orduan, Simon Pedrorengana eta Jesusek

Bazenekien…?

Miguel Angelek diseinatu zuen

Vatikanoko San Pedro Basilikaren kupula

barrutik apaintzen duena irakurri berri

duzun pasartearen latinez eta grekoz

idatzitako zati bat dela?

harkaitz horren gainean:

Grekozko Petros izena

arameerazko Kefas

(harkaitz) hitzaren

itzulpena da. Aurrez ez

zen izen propio bezala

erabiltzen, eta I.B.an

Jesusek Pedrori

ezarritako izen berria

bezala bakarrik erabiltzen

da. Jatorrizkoan hitz-

jokoa dago Petros

izenaren eta petra

(harkaitz) hitzaren

artean; euskaraz,

Harkaitz zara zu, eta

harkaitz horren gainean…

esango bagenu bezala

m 3

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

1 Peruginoren margolana: Kristo San Pedrori giltzak ematen

maite zuen beste ikasleagana (San Joan bera)

itzuli zen lasterka, eta esan zien: «Eraman

egin dute Jauna hilobitik, eta ez dakigu non

ipini duten. Irten ziren, orduan, Pedro eta

beste ikaslea eta hilobirantz jo zuten. Biak

batera zihoazen korrika, baina beste ikaslea

Pedro baino arinago zihoan, eta lehenago

iritsi zen hilobira. Barrura begiratzeko

makurturik, oihal-zerrendak lurrean zeudela

ikusi zuen, baina ez zen sartu. Iritsi zen haren

atzetik Simon Pedro eta sartu zen hilobira.

Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baita Jesusen burua biltzen egoniko zapia ere; baina hau ez

zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste toki batean aparte bildua baizik. Orduan, sartu

zen beste ikaslea ere, hilobira lehenengo iritsi zena. Ikusi eta sinetsi egin zuen.

Pasarte honek garbi adierazten du San Joan bezalako apostolu batek, Jesusen ikasle

maiteenak, Pedroren buruzagitza onartzen duela. Hilobira lehenago ailegaturik atean itxaron

eta Pedro iritsi eta sartu arte ez da bera ere sartzen. Errespetuzko keinu aparta da, nolabait

Joanek Jesusek ezarritako mailakatzea erabat onartua daukala adierazten du.

Apostoluen Eginetara jotzen badugu bertan ikusiko dugu Pedrok daukan pisu eta garrantzia

erabatekoa dela, Judasen ordezkoaren hautaketa antolatzen duena bera da, beti agertzen

zaigu apostoluen bozeramaile bezala, bereak dira jendaurreko hasierako hitzaldi gehienak,

bera da Joanekin batera atxilotzen dutenean Anas eta Kaifasen aintzinean solasean ariko dena.

San Paulo agertzen denean ere eta Elizari bere ekarpena egiten dionean Pedro izanen du

aurrez aurre eta ez beti Tarsoko misiolariaren iritziekin ados. Hemen ere erran dezakegu

Paulok Pedro ez zuela inoiz Simon deitu baizik eta Cefas (hau da, Pedro Arameeraz), datu hau

ere Pedroren maila ulertzeko nahiko adierazgarri suerta daiteke.

Laburbilduz erran genezake nahiko garbia dela Simon Pedrok lehenengo krsitau elkarte hartan

izan zuen agintaritza eta postua.

Nor zen San Pedro? Historiako lehen Aita Santuari buruz dakigu Itun Berriak eta

Alexandriako Klementek zein Erromako Klementek erraten digutena.

Azken hau Pedroren bigarren ondorengoa izan zen eta seguruenik

pertsonalki ezagutu zuen.

Benetako izena Simon Bar Jona zuen eta ziur aski Galileako Betsaida

herrikoa zen nahiz eta Jesusen ikasle egin zenerako (K.o 28-29 urtea)

Kafarnaunen bizi amaginarrebaren etxean, beraz ezkonduta zegoela

ere badakigu. Alexandriako Klementek erraten duenaren arabera

semeak ere bazituen eta antza denez bere emazteak martiritza jasan

omen zuen.

Ogibidez arrantzalea bere txalupa propioaren jabe zela ematen du,

beraz egonkortasun ekonomiko bat bazeulaka ulertu dezakegu.

m 4

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

Bere Anaia Andresen bitartez sartu zen Jesusen taldean eta handik

aitzinera talde haren buru bilakatu zen Kristoren Berri Onagatik odola

isurtzeraino. Jesusen ikasle gertukoenetako bat izan zen bere anaia,

Joan eta Santiagorekin batera eta Jainkoaren Semearen historia eta

Mezuaren lekuko aparta izan zen izan ere Jesusen Antzaldatzean,

azken afarian, epaiketan… present egon baitzen.

Mendekoste ondoren misiolaritzari ekin zion Berri Ona zabalduz.

Lehenik bere lurraldean barrena ibili zen ondoren bertze lurraldetara

bere pastoraltza zabalduz harik eta Erroman bukatu zuen arte

Antiokiako elkartea sortu ondoren.

Inperioaren hiriburuan jadanik existitzen zen kristau elkarte bat

zuzentzen hasi zela erraten digu tradizioak. Heriotza bera ere

Erroman izan zuen Neronen jazarpenen garaian eta uste denez

Neronek Vatikanoko muinoan zeukan zirkuan hil zuten Pedro buruz behera berak hala

eskaturik. Uste denaren arabera 67.urteko ekainaren 29an izan zen.

Jesusek jadanik errana zion bere heriotza nolakoa izango zen

(Joan 21, 18-19):

Bene-benetan diotsut: Gazteago zinenean, zeuk

lotzen zenuen gerrikoa eta nora joan erabakitzen;

zahartzean, ordea, zuk besoak luzatu eta beste batek

lotuko dizu gerrikoa eta nahi izango ez duzun lekura

eramango zaitu.

Horrela, Jainkoari aintza zer-nolako heriotzaz

emango zion adierazi zuen Jesusek.

Kondaira batek dioenaren arabera Pedrok bere heriotza

hurbil ikusirik Erromatik alde egin nahi izan zuen.

Harresietatik atera berria zela Kristo bera ikusi omen zuen

gurutzea bizkarrean Erromara sartzen eta harriturik galde

egin zion:

- Jauna, nora zoaz?

- Erromara, gurutzean hil nazaten.

Momentu hartan Pedro ohartu omen zen bere zereginaz eta

adoretsu bere martiritza onartu zuen.

Hil ondotik gertu gelditzen zen eremu batetan ehortzi zuten

Simon Pedro. Mende pare bat beranduago lehenengo

erromatar enperadore krsitauak, Konstantinok, eliza bat

eraikiarazi zuen ustez Pedroren hilobia zegoen lekuan eta

toki hartan, gaur egun, Vatikanoko basilika dago.

Bazenekien…?

“Jauna, nora zoaz?” Pedrok errandako

esaldia latinez “Domine, quo vadis” da.

Tradizioak Pedro eta Kristoren arteko

elkarrizketa kokatzen duen lekuan

“Domine, quo vadis?” elizatxoa dago.

2 San Pedroren heriotza

m 5

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

Pedro Erroman egon zela zalantzan jartzea nahikoa zaila da. San

Sebastianen katunbetan I mendeko idazki bat dago “Pedroren etxea”

dioena. Damaso I Aita Sainduak III medean katabunba horiek San Pedro

eta San Pabloren etxetzat jotzen ditu. Erromako Klemente Aita Sainduak,

Pedroren bigarren ondorengoak honi buruzko datu zehatzak ematen

dizkigu ziur aski ezagutu zirelako.

Pedroren heriotzaren ondoren Pedro hil zenerako jadanik lehenengo kristau elkartea nahikoa zabalduta

zegoen erromatar inperioan. Erroman ere berak zuzendutako Eliza hura

ezaguna zen eta egonkorra nahiz eta

isilpean eta gorderik bizi behar izan.

Bai, Kristautasuna lehen garai haietan

oraindik judaismoaren sekta bat bezala

ulertzen zuten erromatar agintariek eta bide horretatik anitz

izan ziren modu desberdinetan erailak izan ziren Kristauak,

tartean eta erran dugun bezala Simon Pedro Apostolu eta

lehen Aita Santua.

Pedrok nolabait aurreikusia zeukan bere heriotz krudela eta

ez zuen Kristoren Eliza bururik gabe utzi nahi izan, gidatuko

zuen artzainik gabe. Horrela bada, hil aintzinetik, Erroman

egon zen artean bere laguntzaile fidela izan zen Lino

izendatu zuen bere oinordeko. Modu honetan San Pedroren

heriotzera Lino, Volterrako kristaua, Eliza Katolikoko II. Aita

Santu bihurtu zen.

Linori buruz dakiguna ez da gehiegi. Volterra hirian jaiotako

kristaua zela eta gazterik hasi zela Kristau Elkarte jaioberri

harentzako lanean. Pedro ezagutu zuelarik honek bere

laguntzaile estu izendatu zuen. Antza denez hiru apostolu

ezagutu zituen, baita San Markos eta agian San Lukas ere.

Bera Aita Saindu zelarik hil zituzten azken bi ebanjelista

hauek. Azkenerako Lino berak ere martiritza jasan zuen

beraz bere Aitasantutza 67-76 urteen artean eman zen. Aita

Saindu honi zor diogu, adibidez, gotzainen lehenengo

ordenazio formala eta kulturako lehenengo arauak.

Horrela bada Pedroren ondotik etorri ziren Papa asko eta

askok martiritza jasan behar izan zuten kristautasuna

Konstantino Handia enperadorearekin askea izan zen arte.

Lehen mende hauetan hasi ziren Aita Sainduak Elizari gaur

duen itxura edo antolakuntza ematen. Mezari forma

ematen, diakono, apaiz eta gotzainen ordenazioa

erregulatzen, elizak eta kulturako lekuak eraiki edo

Bazenekien…?

- Aita Santua izendatzeko erabiltzen den

Papa hitzak bere jatorria Petrus

Apostolus Potestatem Accipiens

esaldiaren acrónimoan izan dezakeela

jatorria?

- Benedikto IX. Hiru aldiz izan zela Aita

Santu?

- 263 Aita Sainduetatik 24k ez zuten urte

bete egin Aitasantutzan. 10 berriz hogei

urtetik pasa ziren.

- Historiako Pontifikaturik luzeena Pio IX.

Beatuarena izan zela 31 urte, 7 hilabete

eta 23 egunekin?

- Historiako pontifikaturik motzena

Urbano VII.rena izan zen, 13 egunez izan

zen Papa.

- Bere burua Aitasantu bezala izendatu

duenik ere izan da modu zilegian

aukeratua izan gabe. Hauei Antipapa

deitzen zaie eta 38 izan dira.

- 81 Aitasantu eta Antipapa bat izan

direla santu eginak?

- 212 izan direla italiarrak, 3 espainiarrak

eta 49 bertze lurraldetakoak?

3.San Pedroren hilobia Vatikanoan

m 6

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

berrerabiltzen, lehen parrokiak sortzen, kardinalak izendatzen… Elizako agintari haiek egindako

lanari eta emandako lekukotasunari esker jarraitzen egun Eliza Katolikoak hasieran zen hartan

izaten, Kristoren Eliza, Kristoren emaztea.

Kristok Pedro bere ordezkari izendatu zuenetik gaur arte 263 gizon izan dira Erromako gotzain.

Aitasantutza historian zehar 2000 urte inguru daramatza Elizak Kristoren mezua bizitzen eta zabaltzen. Debora tarte luze

honetan kontaezinak izan dira gure kristau elkarteak eta bere buruak jasan, gainditu eta

menderatu dituzten oztopo, gatazka, zailtasun eta liskarrak. Jazarpenak, desadostasun politiko

zein doktrinalak, gudak, konkistak, erbesteratzeak, hilketak, barne liskar ikaragarriak… Hala eta

guztiz ere Elizak aurrera darrai. Komeni da gogoratzea Napoleon eta Aita Santuaren arteko

elkarrizketa hura:

- Zure Eliza suntsituko dut.

- Zuk? Gu barruan gaude eta oraindik ez dugu suntsitzea lortu! Ez dut uste zuk lortuko

duzunik.

Nahikoa esanguratsua da erantzuna. Hau horrela izan dela ikusteko, Eliza eta Aitasantutza une

larriak bizi izan arren aurrera egin dutela ikusteko eta zalantzarik gabe guzti honen atzetik

Jainkoaren laguntza daukagula ulertzeko egin dezagun errepaso historiko txiki bat.

Lehenengo mendeak

Kristoren heriotzaren ondoren apostoluek Berri Ona munduan zabaltzeari ekin zioten.

Erromatar Inperio momentu gorenean zegoen eta kristauek hasiera hartan ez zuten batere

harrera onik izan ez erromatarren ez eta judutarren aldetik ere. Horrela bada jazartuak eta

etengabe zigortuak izan ziren. Gordeka eta isilean egiten zuten haien bizitza eta horren

adierazgarri ditu Erroman, esaterako, dauden katakonbak, lurpeko hiriak edota Kapadozia.

Konstatino Enperadoreak Milango ediktoa kaleratzearekin batera baretu ziren gauzak nahiz eta

Elizak boterearekiko nolabaiteko menpekotasun batetara lotu izan zen.

Erdi aroa

Gregorio Handia eta Bonifazio VIII. Artean dauden 7 mendeak sartuko genituzke historia zati

luze honetan. Hasieran Elizak Erromatar Inperioaren kontroletik aldendu nahiko du. Gregorio

Handia dugu asmo honetan aritutako Aita Santuaren irudia. Modu berean Inperioa barbaroek

erasotua izaten ari zen eta Elizak ere hori pairatu behar

izan zuen errege barbaroekin abilezia diplomatiko

trebeak erakutsiz.

Garai honek ere Islama jaiotzen ikusiko du eta laster

hasiko dira erlijio berria eta Kristautasunaren arteko

liskarrak gurutzadak tarteko direla. Ezin ahantzi

momentu honetan ere ematen dela mendebaldeko eta

ekialdeko Elizen arteko banaketa. Kristautasuna, Inperioa

bezala, bitan banatuko Historiako lehehngo zisma

handiari hasiera emanez.

4. Leon I. eta Atila. Algardiren lana Vatikanoan

m 7

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

Denbora tarte honek ere

Avignongo Aitasantutzaren

garaia ekarriko. Aita Santuek

Erroma utzi eta Frantziara egingo

dute salto, han Avignongo

jauregi-gazteluan ezarriz haien

gortea eta kristautasunaren

bihotza. Erromako gotzaina

Frantzian egoteak arazo itzelak

ekarriko dizkio Elizari. Puntu hau

hasieratzat harturik arazoak etengabe korapilatuko dira eta momentu batean Eliza Katolikoak

hiru Aita Saindu izango ditu aldi berean boterean, bata Avignonen, bestea Erroman eta bertzea

Pisan. Mendebaldeko zisma deituko zaio honi.

Erdi-aroak, bestalde, gauza positiboak ere biziko ditu. Aita Santuek begi onez ikusiko dute

ordena erlijioso mendikanteen sorrera eta hauek zenbait herejiarekin bukatzeko egingo duten

lana. Frantziskotarrak eta Domingotarrak garai honetakoak dira.

Aro modernoa

Mendebaldeko zisma jada konpondurik zegola bertze kolpe handi bat

jasango dut Eliza Katolikoak: Erreforma protestantea. Lutero fraide

agustindarraren proposamenek eta hainbat baldintzamendu politikok

Elizan haustura larria eragingo dute. Egoerari aurre egiteko Trentoko

kontzilioa deitu zen eta Kontra-errefoma edo erreforma katolikoari

eman zitzaion hasiera. Doktrina garbi utzi, elizgizonen formakuntza

bermatu eta Elizaren barne akatsak zuzentzeari ekin zitzaion.

Garai honetan ere sortzen dira Elizako ordena eta Santurik

handienetako batzuk. Jesuitak, Teatinoak, Kaputxinoak, Pauldarrak…

erreforma katolikoaren izpirituz beterik Elizaren bizimodu berria

markatuko dutenak izanen dira. Bestalde aro berekoak ditugu Xabierko

Frantzisko, Loiolako Iñazio, Avilako Juan eta Teresa, San Felipe Neri,

Karlos Borromeo…

Vatikanoko aparteko obrari orain emanen zaio hasiera. Artearentzat

aro oparoa, Erroma, Aita Santuen laguntzapean munduko kulturaren

hiriburu bilakatuko da eta bertara bilduko dira Miguel Angel, Rafael,

Bramante bezalako artistak lehehnik eta Bernini,

Algardi, Pietro da Cortona… bezalakoak ondoren.

Erreforma honen izaeraren adierazgarri den Aita

Santuren bat aipatzekotan Pio V.rena da hori.

5. Avignongo jauregia

6. Trentoko kontzilioa

m 8

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

Zientziaren aurrerapenek eta sistema ekonomiko,

politiko zein ideologikoek eragin nabarmena izan zuten gizartean

eta honek Eliza ikusteko izan zuen moduan ere.

Garai honetan azpimarragarriena Frantziako Iraultza dugu,

zalantzarik gabe eta hau bultzatu zuten printzipio eta ideien

zabaltzea.

Antiklerikalismoa gauza nabarmena izanen da eta zenbait

Aitasantuk kartzela pairatu beharko dute baita bertan hil ere, Pio

VI.ren kasuan bezala. Frantzian

kristauak, batez ere apaiz eta

erlijiosoak gogorki jazartuak izanen

dira.

XIX.mendean elizak irmoki kondenatuko ditu jaioz joanen

diren hainbat korronte politiko, filosofiko eta teologiko,

esaterako hain zabaldua eta egonkortua egonen den

Liberalismoa, zientzia positiboan zientzia sutsua egiten

positibismoa edo Elizaren barruan sortuko den korronte

heretiko berria, modernismoa.

Mende honetan ere Elizak desafio eta pastoraltza esparru

berriei ekin beharko dio eta momentu honetatik aintzinera

Elizaren doktrina soziala landua izaten hasiko da.

Bi Aita Santu izanen dira, bereziki eta motibo desberdinengatik, garai honetan nabarmenak.

Kartzelan hil zen Pio VI. eta Kontzlio Vatikano I. deitu zuen Pio IX.

XX-XXI.mendeak

XIX. mendetik zetozen arazoei, liberalismoaren kontrako borroka eta modernismoari aurre

egiten jarraituko du Elizak. Leon XIII.rekin hasieran eta batez ere PioX.rekin gero.

Historiako bi gerraterik handienen garaia izanen da hau. Benedikto XV. egin ahalak egin zituen

I.mundu gerra geldiaraztearren baina antzua izan zen bere lana. Larriagoa izan zen II.mundu

gerran Elizak jasan behar izan zuen trantzea. Katolikoak jazartuak izaten hasi ziren eta era

berean Elizak judutarren aldeko lan itzela

gauzatu zuen milaka eta milaka judutar

monastegi, komentu eta elizetan gordez. Pio

XII. Aita Saindua Eliza oso momentu latzetan

atera behar izan zuen aurrera eta jakina da

Hitlerrek Pio Aita Santua bahitzeko asmo oso

zeukala. Garaia nahasi hauen inguruan

oraindik asko dago argitzeko.

Bestalde XX.mendeko eliz gertakizun

handiena Vatikanoko II.kontzilioa dugu. Juan

XXIII. Aita Santu bakezaleak eman zion

Ilustraziotik

XIX.mendera

7. PioVI

8. Pio IX

9. XX.mendeko Aita Santuak

m 9

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

hasiera eta Paulo VI akitu zuen. Bi Aita Saindu

handi hauen lanak Elizaren “eguneratzea” ekarri

zuen eta denbora berriei aurre egiteko modu berri

bati hasiera ematea.

Joan Paulo I. 33 eguneko agintaldiaren ondotik

Joan Paulo II. Handia iritsi zen. Gazteekin

“Konektatzeko” zeukan aparteko gaitasunak,

edozein sistema totalitarioren kontra borroka

egiteko zeukan konbentzimendu eta asmoak eta

bere proposamen sozial zein izpiritualek Eliza eta

mundua aldatu zuten. Inor ez bezala bidaiatu zuen

Kristoren Ebanjelioa mundu guztian barrena

zabalduz.

2005 apirilean Benedikto XVI. hartu zuen lekukoa.

XX.mendeko bururik argienetako bat da gaur egun

Elizaren gidari eta gutxika gutxika tradizioa eta

modernitatea uztartzen dituen bidea irekiz doa.

Kontzilio Vatikano II.

Vatikanoko II. kontzilio ekumenikoa Vatikano Hirian

egindako Eliza Katoliko Erromatarraren kontzilio edo

batzar multzoa izan zen, Eliza eguneratzeko asmoz

sortua. Joan XXIII.a Aita Santuak deitu zuen 1962an,

baina handik urte betera hil zenez, bere ondorengo

Paulo VI.ak gidatu zuen 1965ean amaitu zen arte.

Guztira lau batzar multzo egin ziren, 1962tik 1965era

udazkenero.

Elizaren historiako kontziliorik handiena izan zen,

mundu guztiko herrialde eta kultura gehienetako

ordezkariak batu baitziren bertan. Gainera, Eliza

Katolikotik kanpoko beste talde kristauek ere beraien

begiraleak bidali zituzten.

2450 gotzainek parte hartu zuten bertan historiako

kontzlio handiena bihurtuz horrela. Txinatar komunistek

200 bat gotzainei parte hartzea galarazi zieten.

Historiko kontziliorik unibertsalena izan zen, lehen aldiz

Afrika eta Asiako gotzainak aritu baitziren bertan

lanean.

m 10

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

Aita Santua, erraten ari garen gisan, Elizako

burua eta agintari nagusia denez bertan botere

guztia dauka. Bestalde estatuburua ere badenez

Vatikanoko herrialdea ere bere eskuetan dago.

Horrela bada Pedroren ondorengoaren

eskumenak eta botereak bi multzotan banatu

genitzake: Elizan daukan boterea eta botere

politikoa.

Elizako buru bezala dauzakna eskumenak

- Kardinalak sortu eta postu

desberdinetarako izendatu

- Munduko gotzain guztiak izendatu

- Apaiz zein laikoei nahi hainbat distintzio

edo ohorezko postu eman

- Eskumikuak ezarri edo kendu

- Eliza zuzentzen duen araudia aldatu, arau

berriak sortu…

- Santuak eta Beatuak izendatu eta

kanonizazio prozesuei hasiera eman

- Entziklikak idatzi eta kaleratu

- Kontzilioak deitu

- Ex catedra, edo bere postuan bermaturik

erraten duen guztia akats gabea izatea, hau da

perfektua eta kontraesan ezina.

- Dogmak deklaratzea.

- Finean Eliza katolikoaren barruan botere

osoa dauka.

Estatuburu bezala dauzkan eskumenak

- Vatikanoko agintari gorena

- Edozein herrialdeetan Estatuburu bezala

hartua izatea

- Bertze herrialdeekin akordioak sinatzea

eta harremanak ezartzea

- Enbaxadoreak edo nuntzioak izendatzea

- Immunitate diplomatikoa

Aita Santuaren

eskumenak eta tituluak

Vatikanoa

Vatikano Hiria -Egoitza Santua ere deitua- munduko

estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza Katolikoaren

hiriburu eta egoitza nagusia. Erromako hiriaren barnean

dago. Estatu-burua Aita Santua da eta aginte sistema

Monarkia eklesiastikoa da. Mila biztanle izanik,

munduan jende gutxien duen estatua da.

Pio XI. Musolinirekin egindako Letrango hitzarmenei

garai batetan erromako Vatikano Muinoa zena lurralde

independiente bihurtu eta harekin batera Erroman

barnea dauden San Juan Letrangoa, Santa Maria

Nagusia eta San Pablo Extramuros.

Gorputz diplomatiko zabala dauka mundu osoan

banatua eta enbaxadoreei nuntzio deitzen zaie

normalean gotzain edo artzapezpikuak izaten direlarik.

Polizia eta ejertzito propioa dauzka: Vatikanoko

jendarmeria eta guardia suitzarra. Posta sistema,

bankua eta euro propioak ere badauzka.

Komunikabideen aldetik telebista, irratia,

hedabieentzako gabinetea eta egunkaria ere baditu

aken hau oso ezaguna delarik “osservatore romano”.

Hizkuntza ofiziala latina eta bertan kutxaren batetik

dirua atera nahi izanezkero pantaila latinez agertzen da.

Balio artistiko eta kultural ikaragarria dauka bai bere

eraikuntza, museo zein historiarengatik. Musika, kultura

klasikoa, arkeologia etb azetrtu eta sustatzen dituzten

hainbat erakunde dauzka.

Vatikonoko planoa

m 11

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

Tituluak

Mendeen joanean berez zeuzkan tituluei bertze hainbat gehitu dizkie Aita Santuak. Honako

hauek dira Aita Santuaren tituluak:

- Papa

o Petrus Apostoli Postestatem Accipiens: Pedro Apostoluaren boterearen

oinordekoa bezala itzuli daiteke.

- Bere Santutasuna

o Tratamentu mota bat da, Erregeari gorentasun edo maiestate esaten zaion

bezala.

- Erromako gotzain eta Artzapezpiku

o Erroma Erromako eliz probintziako hiriburua da eta eliz probintzietako

hiriburuetako gotzaina beti artzapezpikuak dira.

- Pontifex maximus

o Erromatar enperadoreen garaitik datorren titulua da, gazteleraz sumo

pontífice esaten zaio. Zubiegile gorena bezala itzuliko genuke.

- Kristoren bikario

o Honek zuzen zuzenean esan nahi duena Aita Santua Kirstoren ordezkaria

zuzena dela da.

- Apostoluen printzearen oinordeko

o A.S San Pedroren oinordekoa dela adierazten du.

- Jainkoaren zerbitzarien zerbitzaria

o Servus servorun Dei. Honela sinatzen dituzte Aita Santuek haien entziklikak.

- Ekialdeko Patriarka

o Gregorio Haundiak jarri zion titulu hau bere buruari. Benedikto XVI. uko egin

zion ohore honi.

- Italiako primatua

o Gotzain batzordeak existitu baino lehen herrialde bakoitzean Elizbarrutiko

jakin batetako gotzaina zen herrialde hartako gotzain guztien buru eta kasu

honetan Erromako gotzaina Italiako gotzain guztien burua zen. Espainian

Toledokoa primatua, Polonian Varsoviakoa, Portugalen Lisboakoa…

- Eliza katolikoaren buru

o Ezaguna da titulu honen zergatia.

- Vatikano Estatuko subirano

o Estatu horretako ahalguztiduna delako.

10. Ezkerretik eskuinera: Gregorio XVI, Leon XIII, Leon XII, Pio XII eta Paulo VI

m 12

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

Aita Santuaren ezaugarriak

Badira itxura aldetik edo janzkeran Aita Santuak soilik erabili eta eraman ditzakeen zenbait

elementu historian zehar forman, itxura eta funtzioan aldaketak jasan dituztena baina oraindik

ere dirautenak. Ikusi ditzagun.

Hauek bezala

Aita Santuak

bere-bereak

zituen bertze

hainbat jantzi

eta apaingarri

zeuzkan, denak

ere zentzu

batekin, esate

baterako:

Fanoia,

Kirotekak,

mantua, estola

pontifizioa…

gehienak

Vatikano II.

ondotik

desagertuak.

Arrantzalearen eraztuna

Pedroren oinordekotzaren erakusgarria

da. Eraztunean arrantzale bat ageri da

txalupa batetan. Aita Santu bakoitzak

berea darama eta hau hiltzen denean

eraztuna suntsitu egiten da. Lehen

agiriak sinatzeko edo argizariz

xeilatzako erabiltzen zen.

Ferula

Aita Santuak erabiltzen duen gurutze

formako bakulua da. Lehen oso

momentu konkretutan erabiltzen zen

arren Paulo VI. eta Joan Paulo II. oso

maiz erabiltzen hasi ziren ohiko gauza

bihurtuz. Ferula asko daude Paulo

VI.rena da ezagunena.

Solideo txuria

Solideoa gotzain guztiek

daramaten txapel txikia da. Aita

Santuak, bere arropa guztia

bezala, txuria darama. Soilik

Jainkoaren aurrean kentzen du:

Mezan edo Santisimoaren

aurrean.

Tiara

Hiru koroaz osatutako mitra berezia,

soilik Aita Santuak erabili dezakeena.

Paulo VI erabiltzeari utzi zion eta Joan

Paulo I. ez zuen honekin koroatu nahi

izan eta mitra arrunt batekin “koroatu

zuten”. Ez da erabiltzen.

Palioa

Santa Ines egunean bedeinkatutako

bildotsen artilez egindako bufanda

modukoa da. Artzapezpiku guztiek

daramate. Hau janzten diotenean da

Aita Santu berria Aita Santu.

m 13

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

Bazenekien…?

Aita Santua dagoen lekura

solideo zuri bat eramanez gero

eta bere idazkaria edo guardiaren

bati entregatuta Aita Santuari

jarri eta honek zeukana zuri

ematen dizutela?

Garai batetan Aita Santuen janzkera eta erabiltzen zituen hainbat objektu benetan ikusgarriak

ziren. Paulo VI.rekin eta batez ere Joan Pablo II.rekin guzti hau xumetzen joan da eta gaur

gotzain bat eta Aita Santua ia berdin janzten dira meza ospatzeko

orduan.

Bada ordea bertze berezitasun bat: Aita Santua zuriz

janzten da. Berez kleroaren mailaketan koloreak

adierazgarriak dira, esaterako apaizen janzkera berezkoa

beltza da, gotzainena morea, kardinalena gorria eta Aita

Santuarena zuria. Baina ez zen beti horrela izan, izan ere

pontifizearen arropa zuriak 500 urteko historia bertzerik

ez baitu. San Pio V izan zen zuriz jantzi zen lehen Papa

eta horrela egin zuen bera domingotar ordenakoa

zelako eta ordena honen abitua zuria delako. Hortik

aurrera moda moduko bat sortu zen eta gaur

eguneraino iritsi zaigu ohitura hori.

Aulki gestatorioa

Aita Santua alde batetik bestera eramateko

erabiltzen zen aulkia zen. Sedario izenenko

gizon batzuek bizkarrean hartzen zuten

plataforma gainean finkatuta zegoen aulkia

eta Aita Saindua bertan zegoelarik jende

artetik ibiltzen ziren. Joan Paulo I izan zen

hau erabili zuen azkena.

Ezkutu pontifizioa

Erdi Arotik datorren ohitura da gotzain guztiek haien ezkutu edo halako

armarri propioa izatea. Nola ez, Aita Santua gotzain ere baden aldetik bere

ezkutua ere badauka. Erromako gotzainen ezkutua Aitasantutza eta

Vatikanoaren ikur diren Zilarrezko eta urrezko giltzen gainean marraztua

agertzen da beti, gaineko aldean tiara bat eramaten duelarik.

Ezkutu hauek Aita Santu batek egiten dituen lan, monumentu neta oroigarri

guztietan agertzen da, nolabait zigilu pertsonala balitz bezala. Horrexegatik

Erroma guztia Aita Santu desberdinen ezkutuekin dago apaindurik, haiek

egindako jendeak gogoan har dezan.

11. San PioV

Joan Paulo II. ezkutua

Joan Paulo I. Aulki gestatorioan

m 14

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

Nola aukeratzen da Aita Santua?

Aulki hutsa

Gotzain guztiek haien sedea edo

catedra daukate, bakoitzak bere

katedralean. Aulki honek,

nolabait, autoritatea, boterea eta

erakusteko eskubide adierazten

du. Sede batetako gotzaina

hiltzen denean sede hori hutsik

gelditzen da. Kasu honetan Aita

Saindua hiltzen delarik Erromako

gotzainaren sedea hutsik

gelditzeaz gain Elizaren sede edo

aulki nagusia ere hutsi gelditzen

da. Vatikanoko eskudoak hildako

Aita Santuaren ezkutua kendu eta

kamarlengoarena jartzen du

“sombrilla” moduko batekin sede

vacante adieraziz:

Aurreko Aita Santuaren heriotza

Aita Santu bat hiltzen denean Vatikanoan ikaragarrizko protokoloa jartzen da martxan. Elizaren

burua eta Vatikanoko agintaria hil denez berria nor den erabi artean

norbaitek gobernatu behar du dena eta norbait hori Camarlengo

deritzon kardinal bat da, aurretik hil berriak izendatu duena.

Camarlengo honek Aita Santu berri bat iritsi arte bere esku dauka

Elizaren agintea, botere mugatua daukan arren.

Horrela bada Kardinal berezi honek daukan lehenengo zeregina Aita

Santua hil berria benetan hilda dagoela egiaztatzea da eta horretarako

hiru pauso ematen ditu. Lehenik eta behin zapi txuri bat jartzen du

hildakoaren aurpegi gainean, ea honek arnasten duen ikusteko. Ondotik

zilarrezko mailu txiki batekin buruan kolpatzen du hiru aldiz ea zenduak

erreakzionatzen ote duen frogatzeko. Eta hirugarrengoz, ohe ondoan

jarrita belarrira gerturaturik hiru aldiz bere

bataio izenez deitzen du hildako Aita Santua

alditik aldira hiru minutu utziz. Papa hilda

dagoela ikusirik bertze kardinalengana joan

eta erraten die: Vere Papa mortuus est!

Hau eginda segituan hildakoari arrantzalearen

eraztuna kendu eta lehendik erabilitako mailua harturik eraztuna

suntsitzen du, honekin Aita Santu horren boterearen amaiera

adieraziz. Jarraian zendutakoa gelatik atera eta Aita Santuaren etxea

itxi eta seilatzen du pontifize berria iristen den arte. Behin guzti hau

egin duelarik mundu osoari jakinarazten dio gertatutakoa. Momentu

honetan hasten da sede vacante edo aulki hutsa deitzen den

momentua.

Jauregi pontifizioko brontzeko atea itxi egiten da, hil ezkilak jotzen

dira. Hildakoari arropa aldatu eta Aita Santuaren jantziak janzten

zaizkio biharamunetik hasita eta hiru egiunez jende aurrean gorpua

erakusteko.

Epe hori pasata Hileta elizkizuna ospatzen da eta hiru hilkutxetan

sartu ondotik zendutako Aita Santua lurperatu egiten da Vatikano

azpian dagoen kriptan. 9 egunez hileta mezak ospatzen dira.

Hildakoaren

heriotza

egunetik

gehienez 20

pasa behar dira

Kardinalen

buruak

munduko

12Kamarlengoa PioXI heriotza egiaztatzen

13. Martinez Somalo Kamarlengoa Joan Paulo II.ren aurrean

m 15

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

kardinal guztiak Conclvavera deitzeko eta Pedroren ondorengo berria aukeratzeko.

Konklabea: Aita Santu berria aukeratzen

Esan bezala, ezin dira 20 egun baino gehiago pasa aurreko pontifizea hil eta konklabea

(giltzapean esan nahi du) hasi artean. Honi kasu eginik kardinalen buruak (dekanoak)munduko

kardinal guztiak deitzen ditu Erromara Pedroren oinordeko berria izango dena nor izango den

erabakiko duen bilera handi horretan parte hartzeko.

Konklabeko partaide izateko bi baldintza bete behar dira kardinala izatea eta 80 urtetik behera

edukitzea konklabea hasten den momentuan.

Bilkura honi hasiera emateko pro eligendo pontifice deritzon meza ospatzen da eta prozesioan

denak sixtotar kaperan sartzen dira. Behin fildeltasun zina egin dutenean kardinal ez den

pertsona orok sixtotar kapera uzten du. Hau adierazteko Extra omnes (denak kanpora) esaldia

erabiltzen da.

Kardinalak bakarrik gelditu direlarik botaketak martxan jartzen dira. Ezin dute haien burua

bozkatu eta papertxoetan jartzen duten izena letra deformatuz idatzi behar dute inork,

letraren bidez, botua

norena den jakin ez

dezan hau erabat

sekretua baita.

Aurretik aukeratuak

izan diren hiru

kardinalek botuen

kontaketa egiten dute.

Inork ez baditu bozken

2 herenak lortzen

paper guztiak bildu eta

sura botatzen dira

honek sortzen duen ke

beltza delarik jendeari

Aita Santu berririk

aukeratu ez denaren

berri ematen diona

(fumata negra). Egunean soilik 2 botazio egin daitezte: bata goizean eta bestea arratsaldean.

Aipatu beharra dago konklabeak dirauen artean kardinalak ezin direla inongo aitzakiapean

Vatikanotik atera, ez eta telebistarik ikusi, internetik, erabili, irratirik entzun, egunkaririk

irakurri eta kanpoaldearekin komunikatu. Lehen kardinal guztiak Jauregi pontifizioko

pasilloetan gelditzen ziren lotan ezin baitziren bertatik atera. Joan Paulo II Santa Marta

erresidentzian lo egiteko baimena idatzita utzi zuen eta beraz jauregitik ateratzeko baimena

eman.

Botaketan kardinalen batek botuen bi herenak lortuko balitu kontaketa lanetan ari direnak

zuzenean erranen diote irabazleari bera dela Aita Santu berria. Lehen, kardinalak gutxiago

14. Joan Paulo II. hil ondotik egin zen konklabearen hasiera

m 16

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

Bazenekien…?

Aita Santu izateko, berez, nahikoa

dela gizonezkoa eta bataiatua

izatearekin? Edozein gizonezko

katoliko izan daiteke Aita Santu

Apez, gotzain eta kardinal izateko

beharrik gabe. Nozibait halako

kasurik emango balitz

hautatutakoa Erromara deitu eta

diakono, apazi eta gotzain

ordenatuko lukete.

Kardinal izan gabe aukeratu

zuten azken Aita Saindua

Gregorio XVI. Izan zen gotzain

zelarik.

zirenean gizon bakoitza sonbrilla gisako baten azpian

jartzen zen eta irabazle suertatzen zenak bera Aita Santu

berria zela jakiten zuen sombrilla guztiak ixten zirelako

berea kenduta. Boto guztiak hartu, hauts zuri batekin

nahasi eta erre egiten ditzute. Su honek sortzen duen ke

txuria (fumata blanca), San Pedro Basilikako ezkil

jotzearekin batera Elizak berriro ere gidari bat daukala

aldarrikatzen zaio munduari.

Aukeratuari lehenik eta behin ea onartzen ote duen

galdetzen zaio eta honek baiezkoa erantzuten badu Aita Santu bezala zein izen izan nahi duen.

Izena aukeratua delarik malkoen gela deritzon gelatxo batera joan eta han txuriz janzten da.

Gelatxotik aterata Sixtotar kapera erdian jartzen da eserita eta han kardinal guztiek, banaka,

obedientzia zin egiten diote.

Ondotik, konklabean parte hartu duten guztiak San Pedro basilikako

fatxadaren balkoietan jartzen dira eta erdiko balkoi edo logiara

kardinal diakonoen (bertze gai batetan ikusiko dugu kardinalen

banaketa) burua azaltzen da munduari honako formula hau

aldarrikatuz (adibide bezala Benedikto XVI. Aukeratu zutenekoa

erabiliko dugu):

Anuntio vobis gaudium magnum, Avemus Papam!

Emminentisimun ac reverendisimum dominum, dominum

Josephum, sancte ecclesiae romanae cardinalem Ratzinger! Qui sibi

nomen impossuit Benedicti XVI

(Poz handi bat iragartzen dizuet, badaukagu Aita Santua! Hain

gorena eta ohoragarria den jauna, Jose jauna, Eliza santu

kotalikoako Ratzinger Kardinala! Zeinak Benedikto XVI. Izena

hautatu duen.)

Segituan Aita Santu berria agertzen da balkoian eta jendea

agurtzeko

hitz batzuk

erran

ondotik Urbi et orbi (hiria eta mundua,

hau da, Erromako hiria eta mundu

guztia) bedeinkazioa botatzen du.

Aste betera Erromako apezpiku

berriaren agintaldiari hasiera ematen

zaio meza handi batekin. Lehen

koroatze meza deitzen zitzaion. Meza

horretan Aita Santu berriari tiara jartzen

zitzaion eta horrek pontifikatu berriaren

15 Benedikto XVI. aukeratu zuten egunean Urbi eta Orbi bedeinkapena ematen

m 17

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

Bukatuz…

hasiera adierazten zuen.

Orrialde hauetan zehar Aitasantutzari buruz zerbait ikasiko zenuela espero dugu. 2000 urteko

historia ezin da orrialde gutxi batzuetan bildu, ez eta erakunde honen inguruan mugitzen den

guztia. Vatikanoa, Kardinalak… guzti honen azalpen egoki bat bertze gai batzuetan emango

dugu.

Aita Santutza gure fedearentzat funtsezkoa eta oinarrizkoa da. Historia zehar egon diren 200tik

gorako Aita Santu horien artean denetarik izan da, onak, oso onak, txarrak eta okerragoak

baina denak komunean zeukatena zera da: Jainkoaren zerbitzari izan direla eta haien lana eta

zeregina Jainkoak bakarrik epaitu dezakeela.

Akitzeko ideia batekin gelditzea nahi genuke: Aita Santua Kristoren benetako Elizaren benetako

burua da. Aita Santuaren aginduetatik, hainbat Papak erakutsi duten gauzetatik kanpo ez dago

Elizarik, ez dago Kristorenganako benetako federik. Katoliko izateak Aita Santua maitatzea eta

defendatzea dakar.

m 18

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

Eranskina Mitoak eta errealitatea

Papisa Juana

Joana “Aitasantusaren” kondaira berriz moda jarri da. Azken

urteetan jadanik bi filme egin dira kondaira honi sona

emanez.

Istorio honek dioenaren arabera Joana monje baten alaba

zen eta bere aitak garai hartan emakumeek jaso ezin

zezaketen hezkuntza eta kultura eman zizkion modu honetan

Joana neska jakintsu eta jantzia bihurtuz. Ikasketetan aurrera

egin nahi eta gizonez mozorrotu beharrean aurkitu zen.

Teologia alorrean oso jakintsua izaki Elizaren barruan postuak

igoz joan zen konklabe batetan Aita Santu bezala aukeratua

izan zen arte. Pedroren ordezko bezala Joan VIII. Izena jarri

omen zion bere buruari.

Jadanik Erromako gotzain kardinal batekin harreman

sexualak izan eta haurdun gelditurik meza ospatzen ari zela

erditu omen zuen.

Kondairak bertsio asko ditu baina zabalduenak dio erditu ondotik Aitasantutzari uko egin egin

eta monastegi batera erretiratu zela eta han eman zituela hil arterainoko bere urteak.

Mito honek erdi-aroan dauka oinarria eta bere booma Erreforma garaian izan zuen Luteranoak

Elizaren fama zikindu nahien zabaldu zutelako. Azken mendeetan noizean noiz eta ointeres

konkretuen arabera, modan jarri izan da.

Joan VIII. Aita santua existitu egin zen eta gizonezkoa zen. Papisa Joanaren kondairak ez dauka

funts historikorik eta historialariek ere onartezintzat jotzen dute.

Kontzilio “cadaverico”a

Formoso Aita Santuari egindako epaiketa bat izan zen. Formosok 6 hilabete zeramatzan

lurperaturik eta bere ondorengoa zen Esteban VI. lurpetik gorputza atera, Aita Santuz jantzi,

eta juzio bat egin zion. Errudun topatu zuen Estebanek bere aurreko Aita Santua eta bere

gorputza Tiber ibaira jaurti zuen.

Formoso Aita Santuaren hondakinak Tiber ibaitik

atera zituzten Erromako biztanleek. Gaur egun

Vatikanoan lurperaturik dago.

m 19

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

Ariketak_____________________ 1. Hasieran Jesusek San Pedro bere ordezkari nola izendatzen duen ikusi dugu. Ez da hori Biblian Aitasantutza

justifikatzen duen pasarte bakarra. Itun Zahar zein Itun Berrian Aitasantutzari erreferentzia egiten dioten

testuak dauzkagu. Ondoko koadroan ematen zaizkizun pasarteak bilatu eta ondoan jarri pasarte haietan

non azpimarratzen den Aitasantutzaren balioa:

Esaldia

Mt 16,15-19

Isaias 22,22

Lk 5,3

Lk 22,31-32

Jn 21,15-17

2. Erantzun ondoko galdera hauei unitatean irakurri duzuna erabiliz:

Nor da Aita

Santua?

Norengan dauka

oinarria

Aitasantutzak?

3. Talde lana:

a. Aitasantutzat historian zehar momento zailak bizi izan ditu. Bilatu ezazu pasarte hauei buruzko

informazioa eta klasekideen aurrean azaldu:

i. San Leon I eta Atila

ii. Mendebaldeko zisma.

iii. Napoleon eta PioVIb.

b. XIX.mede bukaera eta XX.mmende osoa garai konplexuak izan dira Elizarentzat. Ondotik ematen

zaizun zerrendatik izen bat hartu, informazioa bilatu eta klasekideen aurrean aurkezpen bat egin

(hitzez, power point baten bidez, hormairudi baten bidez…).

Pio IX Pio XII

Leon XIII Joan XXIII

PioX Paulo VI

Bendicto XV Joan Paulo I

Pio XI Joan Paulo II

m 20

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare

Jarduerak_____________________ 1. Aita Santuaren irudiarekin estu-estu lotuta dauden lekuak ezagutu nahi? Ondoko loturaren bidez

Vatikanoko leku ederrenak ezagutuko dituzu bertan egongo bazina bezala. Hemendik visita ditzakezu:

c. San Pedro basilika

d. Letrango San Joan edo Erromako katedrala

e. San Pablo Extramuros (San Pauloren hilobia)

f. San Maria Nagusia (Erromako patriaren basilika)

g. Redemptoris Mater kapera (Kardinalek 2000. Urtean Joan Paulo II.ri oparitutako kapera modernoa)

h. Scavi vaticani: Vatikano azpian dauden indusketak

Guzti hau hementxe: http://www.vatican.va/various/basiliche/index_sp.html

2. Aita Santu baten gora beherak, aukeraketa, ekintza diplomatikoak, Elizaren gobernua… nola diren ikusteko

filme hau ezin hobeto legoke:

a. Juan XXIII, el Papa de la paz. GloriaTv, web orrialdearen bidez ikusi dezakezu.

m 21

Lekaroz BHI Erlijio

Departamendua Egoitz Telletxea Etxepare