Aldaize 2

20
ALdAiZe ETXEGARATEKO BIKOIZKETA: URTEBETEKO KRONIKA ELURRA Herria zuri; errepideetan egoera beltza 8 GAZTA EGUNA Maiatzaren 2an ospatuko da. Luis Kataraini elkarrizketa 14 ALdAiZe ALdAiZe Izalgo herri aldizkarie 2. alea 2004ko apirila

description

Idiazabalgo Herri Aldizkarie 2. alea

Transcript of Aldaize 2

Page 1: Aldaize 2

ALdAiZeETXEGARATEKO BIKOIZKETA:

URTEBETEKO KRONIKA

ELURRAHerria zuri;errepideetan egoerabeltza

8

GAZTA EGUNAMaiatzaren 2an ospatuko da.

Luis Kataraini elkarrizketa

14

ALdAiZeALdAiZeIzalgo herri aldizkarie 2. alea 2004ko apirila

Page 2: Aldaize 2
Page 3: Aldaize 2

Aldaizeren lehenengo alea urtarrila-ren 30ean aurkeztu zen. Ekitaldia osoxumea izan arren, bere sinpletasunakordu betez gustura egoteko aukeraeskaini zuen.Hirurogeita hamar lagune-tik gora elkartu ginen Pilar Eneako gan-baran.Goierri Telebistakoak eta ArgazkiPressekoak ere bertan izan ziren.

Ez genuen inondik ere espero herriakhartarainoko babesa emango zionikproiektu hasi berri honi. Horrek, duda-rik gabe, ilusio eta gogo handiz laneanjarraitzeko indarra eman eta dagoeneko2.alea argitaratu dugu.

Jakin badakigu,1.alea ez zela etxe guz-tietara iritsi. Hori dela eta, oraingoan1.000 ale inprimatzea erabaki dugu. Eaoraingoan denok esku artean izatendugun.

Bigarren ale honetan, gainera, hobe-kuntzak egin dizkiogu.Atal berria sortudugu eta lehendik zeuden batzuei lekugehiago eman diegu. Lehen hamasei,orain hogei orri guztira.

Aldaize aldizkari herritar eta irekiadenez, denok daukagu aukera bertanparte hartzeko. Gustura hartuko ditugukritikak, iradokizunak eta laguntza. Pix-kanaka bada ere, ari gara lanerako txo-koa antolatzen Kultur Etxean. Ea lanhoriek bukatu eta Illatik eta Aldaizekherrian bere txokoa izaten duten, edo-nork joan nahi badu ere.

Illatiri eta Aldaizeri laguntza emannahi dionak bazkide papera bete etaguri eman edo [email protected] bidali ditzala bere datuak.

Illati euskara elkartea

Illati . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3Iritzie . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4Saski-Naski . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .5Ze berri? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6Herriko plaza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7Erreportajea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8

KolaborazioakAita Iparragirre Ikastola . . . . . . . . .10Gaztetxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11

Ertzetik ertzeaArgentinatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12Izal Ezautuz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13

KirolakMendi irteerak . . . . . . . . . . . . . . . . .14Besteak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .15

HizketanLuis Katarain . . . . . . . . . . . . . . . . . .16

Zaharrak berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .17Iparrorratza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18Zeasma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19

ALDAIZEIdiazabalgo Herri Aldizkaria

Argitaratzailea:Illati Euskara ElkarteaKultur Etxea20213 Idiazabal

Tfnoa:943 18 70 99

e-maila:[email protected]

Erredakzio taldea:Eider Alustiza, Iñaki Arriaran,Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar

Mujika, Ion Telleria, Irune Urtea-ga eta Xabier Urteaga.

Ale honetako laguntzaileak:Uxue Mujika, Maitane Urteaga,Abel Goiburu,Ana Mari Ansalas,Aita Iparragirre Herri Eskolako3. zikloa, Gaztetxea, GermanMartinatto,Anttonio Berasategi,Leire Azurmendi eta Asier Oiar-bide.

Diseinua eta maketazioa:ZUM Edizioak.

Inpimaketa:Gráficas Ona.

Tirada:1.000 ale.

Lege gordailua:SS-0151/04

ISSN:1697-512X

Aldaizek ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak diruz lagun-dutako aldizkaria.

ALdAiZe 2 • 3

ZER NUN ILLATIREN TXOKOA

AURRERA GOAZ

Illati

Page 4: Aldaize 2

Udaberria etorri berri dela eta,laster utziko ditut neguko arropakganbarako armairuan gordeta.Udaberria zein ederra den! Txo-rien kantuek alaitzen dute eguna,zuhaitzak loretan eta eguzkia dis-tiratsuago esnatzen da...Ganbara-tik buelta egiten dudanean,ez naizesku hutsik itzuliko. Sasoi berriaridagozkion jantziak jaitsiko ditut,aurkitzen baldin baditut. Eta janz-terako orduan haserretuko naizaurreko urteko arropa arinek niknahi dudan hori disimuluan jar-tzen ez dakitelako eta inongomiraririk izango ez denez, zerbaitegin beharko dut.

Aldizkari batek baino gehiagoklau haizeetara zabaldu ditu errazbaino errazago eta egun batzue-tan bost kilo gutxitzeko errezetaezin hobeak.

Batetik, ia goserik pasa gabeargaltzeko dieta. Sagarra, azena-rioa, letxuga, tomatea, arraina etaxerra plantxan, patata egosia,jogurt naturala janez eta ura ugariedanez.Eta hori gutxi balitz,zeluli-tisa kentzeko gel poto bat izterrakargaldu eta atleten ipurmasail biri-bila hamar egunetan lortzeko.

Gainera, uda aurretik larruazala zaintzea eta edertzea kome-nigarria denez, gaztetu eta bizita-suna izateko, hormonez osatuta-

ko luxuzko krema, eta solariumsaio batzuk ederretan ederrenaegoteko.Guztia, x+x+x+x=500euro.

Edo hamar egun baino lehenedertze programa ordainduzgero, solariumeko azken saioadohainik,450 euro,beraz.Azkenik,hilabete barru, esandako guztiaegin duzula erakusteko zureargazki bat bidali aldizkarira etaKaribera joateko bidai baten zoz-ketan parte hartzeko aukera izan-go zenuke.Berriz, erositako eder-tze programaren emaitzarekingustura izango ez bazina, diruabueltatuko lizuekete .

Bestetik, aerobika egiteko au-kera eskaini dute ikasturtea ongiamaitzeko eta oraindik beranduez denez, ausartenentzako hama-bost ordutako ikastaroa, gerribuelta indartu, bular aldea tentejarri eta guri-guria egoteko. Igeri-keta ikastaro trinkoa eskaintzenduenik ere ez da falta,bizkar,bulareta tximeleta estiloko igeriketa,inoiz izan duzun hidromasai natu-ralik naturalena. Eta ni arropazaharrak kabituko ez zaizkidalakoarduratuta! Dendara joan eta uda-berri eta udako jantzi berria eros-tea izango dut onena, “argaldu”datorren urtean.

HEMENDIK Idiazabal

Zezenak,oso ezagunak etagarrantzitsuak direlako.Aldebatetik, onak eta kastakoakdira eta, bestetik, Salamanca-tik hainbat lekutara erama-ten dituzte:Sevillara,Madrile-ra,Valentziara... bertan "to-reatzeko".

Jakituria,Espainiako uniber-tsitate zaharrena dagoelako.

Artea, monumentu askobaitaude denak harri berezibatez eginak. Harri bereziada, bustiz gero lantzeko osoona delako eta monumentu-ko fatxadak tailatzeko osoerraza delako,zilarra bezala.

Salamanca ezaguna da,baitaere, gaueko giroagatik. Izanere, biztanlearen portzentajehandi bat ikaslea da. Salaman-can gutxi gorabehera 200.000biztanle bizi dira eta horieta-tik 50.000 ikasleak dira.

Hemen dauden tabernakoso ezberdinak dira batabestearekin konparatuz. Ho-rrela, ikasleak beraien gus-tuen arabera taberna bateraedo bestera joan daitezke.

Azpimarratu behar denada, egunero irten daitekeelagauez, baina batez ere, aste-

azkenetik aurrera ostegune-tan fakultate ezberdinetakofestak egoten dira-eta.

Esan behar da baita ere,Gasteizen,Arrasaten,... oste-gunetan izaten dela ikasleeneguna eta Salamancan berrizasteartetan.

Hemen, Salamancan, hanez bezala, edaria tabernetanoso garestia da. Adibidez,konbinatu batek 5,50€ baliodu. Horregatik, Salamancakoikasleek "botelloia" egitendute. Ez dago onartua kaleanedatea, poliziak ikusiz gero300€ko isuna jar dezake-eta.Hori dela medio, ikasleakpisuetan elkartzen dira ber-tan edateko eta ondoren,kalera irteteko.

Tabernak ordutegi batdute ixteko eta gutxi gorabe-hera goizeko 4:30-5:00 iza-ten dira. Horiek ixtean, jen-dea diskoteketara joaten dagoizaldeko 8ak arte.Diskote-kak ixten direnean, "after"izeneko lokaletara joatendira eguerdiko ordu batakaldera arte. Bertan amaitzenda parranda.

HANDIK Salamanca

@

4 • ALdAiZe 2

Maitane UrteagaUxue Mujika

ZEZENAK, JAKITURIA ETA ARTEA

KOMERIAK

iritzie

EUSKALTZALE KATALAN BATEN

OHARRAK

Euskal Herrira etorri nintzenlehen aldian,nire iloba Jon Andereta bere seme Jon Larros-tegikoarekin Bidarteko muinoraeta kobara -Aizkorriko SanAdrian tunel naturalera- joannintzen.

Harako bidean, hainbat men-dizaleekin egin genuen topo:Legazpiko batzuekin eta ez dakitnongoak ziren beste emakumebatzuekin.Azken horiek gurekinhizketan geratu ziren “kaixo”indartsu batekin agurtu nituela-ko.Emakumeak harrituta geratuziren ohartu zirenean euskarazhitz gutxi nekizkiela!

Han,mendian, Euskal Herria-ren adeitasuna ezagutu nuen.Egun hartan Goierrirekin maite-mindu nintzen eta orduan, eus-kara ikasten hasi nintzen!

Euskaldunen zintzotasuna

aurkitu nuen. Beraiek, Madrilgoprentsak eraginda uste dute,katalanok zekenak eta solidari-taterik gabekoak garela. BainaOtzaurteko euskaldun batekindartu ninduen betiko adiskide-ak! esanda agurtu ninduenean.Hark,betiko adiskideak,Bartzelo-nako Joko Olinpikoetako lemagogorarzi zidan.

Idiazabalgo eskolako irakaslegazte batek hau kontatu zi-dan:“euskaldun batzuk Bar-tzelonara iritsi ziren, hiri horrekartean izenik ez zuenean. Gurelagun euskaldunek hiriari eurek

jarriko ziotela izena erabaki etagoizean jaikitakoan esandakolehen hitzekin jarriko ziotelapentsatu zuten. Amets atseginbat izan zuen haietako batek.Lehen hitz hauek ahoskatuzituen,euskaraz noski:

Bart ze lo ona!.Bart ze lo ona,eta Barcelona geratu zitzaion!

Euskaldun baten ametsa hiribihurtua!

Joan Ferrerós i PibernatMestre de Català

La Bisbal d' Empordà (Girona)

(Erredakzioan itzulia)

Page 5: Aldaize 2

ZORION -AGURRAK

Zorionak Maddalen!! Egunona pasa eta opari asko jaso.

Zorionak Edurne! Ondo pasaezazu zure eguna eta segizure irribarre handi horrekin.

Zorionak Haritz! Ondo pasa-ko duzula espero dugu. Jarrai-tu horrela.

Kaixo Ianire:Zure urtebetetzea iristeardagoenez.Zorionak eta egunona igaro dezazula!!!Zure lagun,Xabier,Maite,Oihane,Maialen Aseginolazaeta Julen Iparragirrek.

Zorionak Amaia! Orainbezain umore oneko jarraidezazula.

Aupa Maite! Zorionak txapeldun! Aupa Erreala!Musu handi bat Aileen,Naia-ra, Jon eta Maialenen partez.

XabiZorionak! Zu Zoriontzekogaraia iritsi da.Zure lagun Julen.M.,Saioa,Ianire eta Anderren partez.

RZ

PASMO-BELARRA(Anagallis arvensis)

Pasmo-belarra ezaguna dabazter hauetan. Bere loretxolaranjengatik ezagutzen du-gu. 8-15cm-ko luzera izanohi du; gehienetan, etzanak.Ekainean hasi eta uda osoaloratzen da. Euskal Herrian,kostan zein barrualdean,batez ere leku hezeetan aur-kituko dugu.

Kontuz ibili behar da belarhonekin. Izan ere, neurriahartu behar zaio, bestela, kal-terako besterik ez da izango-eta. Pasmo-belarra hartzenhasten garenean eta hobe-kuntza nabaria bada, horrekez du esan nahi neurri han-diagoan eta maizago hartubehar denik. Gorputza ahulbadago, pasmo-belar askohartzeak ondorio oso larriakekar ditzake. Era honetakobelarrak kaltegarriak diraganaduarentzako ere.

ZERTARAKO ETA NOLA ERABILI

Zauriak sendatzeko: jarrilandarearen enplastoa edogarbitu pasmo-belar urarekin.

Infekzioak sendatzeko: har-

tu pasmo-belar ura.Eztarriko mina kentzeko:

egin gargarak pasmo-belarurarekin.

Pasmo-belarraren ura lan-darea hezea dagoenean edoaurretik bildu eta lehortuta-koarekin egin daiteke. Ezbota belar asko,bestela,ezta-rrian azkura jartzen du.Hartu hiru egunetan, egune-an behin. Horren ondoren,hartu atsedena beste hiruegunetan.

Zauria garbitu eta gero, ezlehortu inoiz gasa edo trapubatekin. Ile-lehorgailuarekinaskoz ere hobeto egiten da.

LILI-MAILLU

ALdAiZe 2 • 5

Ana Mari AnsalasAbel Goiburu(sukaldaria eta tabernaria)

COCHINITA PIBIL (Mexiko)

saski-naski

Bidali zuen gutunak eta agurrak gurera

[email protected] Etxea. 20213 Idiazabal

OSAGAIAK:• Kilo eta erdi txerri-giharre• 100 gramo atxiote (fruitu

gorri eta urtsua da,sendagaie-tarako ere erabilia)

• Edalontzi erdi bat limoi-zuku• Edalontzi laurden bat laranja-

zuku• Bi goilarakada gatz• Lau platano azal• Edalontzi erdi bat txerrigantz

uraTipula saltsa:• 400 gramo tipula gorri xeha-

tua• Edalontzi bat laranja zuku• Edalontzi bat limoi zuku• Gatz goilarakada bat• 6 piper pikante edo txiliak

Egin zati txikitan haragia etaipini ontzi batean. Beste ontzibatean ondo nahastu atxiotea-

ren ura, laranja eta limoi zukuaketa gatza. Bota gainetik haragia-ri. Utzi bere horretan hiru batorduz.

Gero, batetik, piztu labea165ºtara eta bestetik, hartuontzi bat eta estali platano aza-lez, barrualdea bistan duela.Ondoren, zabal-zabal botaharagiaz eginiko nahasketaontzi horretara eta busti guztiatxerrigantzez. Berriro estaliharagia platano azalez eta sartulabera. Komeni da zilarrezkopaperaz estaltzea.

Eduki labean pare bat orduzondo samurtu arte eta labetikateratakoan,gehitu tipula saltsa.

Plater mexikar hau oso errazaeta ona da.ON EGIN !

Page 6: Aldaize 2

Gazta Egunaren 7. edizioa bi nobedade-rekin dator. Plazako zubi berria jartzekolanak direla eta, postuek beste kokalekubat izango dute.Artzainak plaza bueltanjarriko dira (ordurako, plaza ingurukolanak aurreratuta egotea espero du Uda-lak). Gainerako produktuen salmentaguneak, frontoi zaharrean antolatukodituzte. Jai gunea osatzeko,Txomenanekoparkea ere erabiliko dute maiatzaren 2an.

Parkean egongo da jarrita, hain zuzenere, aurtengo bigarren nobedadea: gaztaketzeko txabola.Orain arteko edizioetan,gazta nola egiten den ikusteko aukera izanda. Modu tradizionalean eta gaur egungotresnak erabilita aritu dira artzainak gaztaegiten. Aurten aurrera urratsa emateaerabaki dute. Gazta horiek nola ketzendiren erakutsi nahi dute. Horretarako,

txabola berezia prestatu dute eta Txome-naneko parkean egongo da.

Aurtengo Gazta Egunean,Ondramuño-ko Antonio Imazi egingo zaio omenaldia.Herriko artzainei esker ona erakustea iza-ten da ekitaldi horren helburua. GaztaEgunaren ohiko osagaiak ere izango diraaurten: jendeak gazta onena eta postudotoreena zein diren erabakitzekomodua izango du. Aurrekoetan bezala,Euskal Herri osoko 20 artzain egongodira Idiazabalen.

Gazta Eguna dela eta, apirileko azkene-ko asterako ekitaldiak antolatzen ari dira.Besteak beste, Iker Markinez sukaldaria-ren erakustaldia eta kanpotarrek gureherriari eta turismoari buruz duten ikus-pegia aztertzeko hitzaldia egingo dira.

ZUBIAK BOTATA

6 • ALdAiZe 2

ze berri?

Iazko edizioak jende asko bildu zuen

Egunotan herriari argazkia eginez gero,erreka inguruan bi hutsune nabarmen iku-siko ditugu. Martxoan bota zituzten TokiTxokoko eta Plazako zubiak. Orain, zubiberriak jartzeko prestaketa-lanak egitenari dira langileak. Herritarrak berriz, Kul-

tur Etxera, iturrira edo frontoira joatekoohitura berriak hartu behar izan dituzte.Obrak aurreikusitako martxan doaz etahala jarraitzen badute, uda iristerako zubiberriak jarrita egongo dira.

GAZTA EGUNA MAIATZAREN 2AN OSPATUKO DAAntonio Imazi egingo zaio omenaldia

HAUTESKUNDEAKEAJk irabazi zituen martxoaren 14an

Espainiako Gorteak aukeratzeko egin zirenhauteskundeak. Plazako obrak direla eta,boto-kutxak Artzain Gaztaren lokalberrian jarri zituzten.Hauek dira emaitzak:

EAJ. . . . . . . . . . . . . . . . 487

EA. . . . . . . . . . . . . . . . . 411

Baliogabeak. . . . . . . . . 233

Aralar-Zutik . . . . . . . . . 86

PP . . . . . . . . . . . . . . . . . . 58

PSE-EE . . . . . . . . . . . . . . 57

EB-IU . . . . . . . . . . . . . . . 29

Abstentzioa . . . . . %21,67

ELURTEAOtsailaren bukaeran eta martxoaren

hasieran botatako elurrak Idiazabal zurituzuen eta paisaia polita utzi zuen. Bestela-korik ere izan zen. Etxegarateko bideabehin baino gehiagotan itxi beharra izanzuten eta kamioiei mendatea igotzea ga-larazi egin zieten.Kamioizale askok Idiaza-balen geratu beharra izan zuten. BentaTxiki aldean batzuk eta Iñausti inguruangainerakoak.

Bikoizketa lanak bukatu zirenetik, Etxe-garate itxi zuten lehendabiziko aldia izanzen.Elurra kentzeko makina prest zeudenbaina, antza eguraldi aditue ez zuten elur-tea aurreikusi eta horrek,ezustean harra-patu zituen.

Elurteak aspaldiko irudia ekarri zuen gogora

Page 7: Aldaize 2

ZE EINGO DEZUE ASTE SANTUN?

IERA ACINAste beteako Alpeta goazeskiatzea bost laun aparta-mentu batea.Ondo pasatzekoasmoz.

MARKELLIZARRALDELehenengo asteburun Itsason-doa jungo naiz Gazte Topagu-nea. Launekin juteko asmoadauket kanpinen.Gainontzekoeunetan haizek jotzen donaldea jungo naiz.

Mª PILARESNAOLASegurako prozesioa ikusteajungo naiz. Ta urtero bezelanire jaiotetxen bazkaldukodeu, Seguran. Aste Santutaneun asko darenez eunen batenkostaldea re jungo gea:Donostia,Zarautza…

ALdAiZe 2 • 7

herriko plazaARROPA ZAHARREN BILKETA

Erabilitako arropak biltze-ko zerbitzua jarri du martxanSasieta MankomunitateakIdiazabalen. Bilketarako ontzibakarra dago herrian, ApaizEtxearen ondoan. Janztekoarropak, oinetakoak, etxekoarropak eta osagarriak (kar-terak, gerrikoak...) utzi dai-tezke bertan.Galarazita dagogarbiketan erabilitako tra-puak edota alfonbra nahizmoketak ontzira sartzea.

Bildutako arropa Karitaseksortutako kooperatiba batenesku utziko du Sasietak.Haiek, bildutakoaren sailka-pena egingo dute. Erabiltzekomoduan dagoena behartsueiemango die edota bigarreneskuko dendetara (merkata-ritza justuko dendetara) sal-duko dute. Gainerakoa, birzi-klatu egingo dute.

Sasietak eliza ondoan jarritako ontziak

AEBKO SUKALDA-RIAK

Amerikako Estatu Batueta-ko (AEB) sukaldari onenekbisita egingo dute Idiazabalaapirilaren 20an. Ipar Amerika-ko sukalde adituak biltzendituen elkarteak antolatu dubisita Espainiako Gobernua-rekin elkarlanean. EuskalHerrian 3 egun emango di-tuzte. Horietako bat, Goierriezagutzeko erabiliko dute.Egun horretan, Idiazabalen,Ondramuñoko gaztandegiabisitatuko dute.

KASONGO LUNDA6 mila euro bildu ditu

Kasongo Lunda GobernuzKanpoko Erakundeak Gabo-netan hasitako kanpainarenbaitan. Sanblasetan erakuske-ta jarri zuten Kultur Etxean.

Aurrera begira ekimen gehia-go egiteko asmoa dute.

BIELORRUSIARABIDAIA

Sei herritarrek Bielorrusianpasatuko dute aurtengo AsteSantua.Bidaia Aguraingo IzadiGobernuz Kanpoko Erakun-deak antolatu du. Guztira 32lagun joango dira. Apirilaren2an abiatuko dira EuskalHerritik eta 10 egun emangodituzte kanpoan.Tarte horre-tan,Praga,Krakovia eta Berlinbisitatuko dituzte eta Minsken(Bielorrusiako hiriburuan) laueguneko egonaldia egingodute.Egun horietan,udan Idia-zabala,Goierriko beste herribatzuetara eta Arabara etor-tzen diren haurrekin eta haienfamiliekin egoteko aukeraizango dute.

JOSEBE ETA GEMAPiriniota goaz,Ainsara.Goizetan mendi bueltea eittekoasmoa deu ta illuntzan baakizu… bueltatxo bat.

Page 8: Aldaize 2

8 • ALdAiZe 2

Apirilaren 2an bete zen urtebeteEtxegarateko errepide berria ofi-zialki inauguratu zutela.Atzerapeneta gorabehera askoren ondoren,aspaldiko proiektua egi bihurtuaikusi zuten idiazabaldarrek eta egu-nero errepide hori erabiltzen dutengidariek. 12 hilabete geroago, jen-dea,oro har,konforme dago errepi-de berriarekin.Datuek ere hori era-kusten dute: Etxegaraten barrenaibiltzen den ibilgailu kopurua %28handitu da. Istripuak gutxitu egindira,baina Etxegaratek oraindik erepuntu beltz bihurtu daitezken tar-teak ditu.

O tsailaren 23an, elurrarenondorioz Etxegarate itxibeharra izan zuten. Bide

berria ireki zutenetik, estreinakoz,Etxega-rate kamiorik eta autorik gabe geratu zenune batez. “Horien falta ere somatu nuen”dio Pilar Imazek egun hari buruz hitz egite-rakoan. Etxegarate gainean, bide ertzeandagoen etxean, bizi da Pilar. Egun hartan,egunero bidea erabiltzen duten 16.098 ibil-gailuen hotsa eta zarataren falta somatuzuen. Iazko martxoaren 8an bide berriaireki zutenetik (inaguratu baino lehen irekizuten), trafikoa %28 handitu da Etxegara-

ten: urtebetean 3.529 ibilgailu gehiago.Bada zerbait. Inguruko errepideetan, Irur-tzungo autobidean, Otzaurten eta Liza-rraustin kontrakoa gertatu da. Ibilgailukopuruak behera egin du.

Etxegaraten eguna joan eta eguna eto-rri ibiltzen direnak gustura daude aldake-tarekin. “Gehienek itxarotea merezi izanduela diote” azpimarratu du Etxegaratendagoen Alai Jatetxeko Pepe Imazek.Urte-bete honetako balorazioa “baikorra” dela

dio. Gaztela, Portugal eta Ipar AfrikatikEuroparako atea da Etxegarate. Peperenesanetan, “herrialde ugarietako pertsonaketa mota guztietako ibilgailuak gelditzen dirahemen”. Bide berriak ez omen dizkiebezero gehiago ekarri.Hala ere, aparkale-kua handiagoa dute orain eta horrekkamioi gidariak erakarri ditu. Errepidea

8 kilometro, lau karril eta mila istorioETXEGARATEKO BIDEA IREKI ETA URTE BETERA GUSTURA DAUDE HERRITARRAK

ETA GIDARIAK

erreportajea

Trafikoa %28 handitu daEtxegaraten

Zati batzuetan aldaketa gutxi egon dira

Ursuarandarrek sarrera-irteera berriak dituzte

Page 9: Aldaize 2

ALdAiZe 2 • 9

bikoiztu ondoren Alai Jatetxeak duensarrerarekin kexu da jabea. Sarrera zuze-nagoa egitekotan direla dio,baina horreta-rako tramiteak geldirik daude.

Istripu gutxiagoBide berriak denbora aurrezteaz gain,

istripuak gutxitzea ekarri du.Etxegaratekoerrepidea seguruagoa da bidea bikoiztueta bihurgune ugari kendu dituztelako.Pepe Imazen ustez “istripu gehienak gida-rien hutsegiteen ondorioz izaten dira, ez erre-pidearen baldintzengatik”. Izan ere,ezin dai-teke ahaztu Etxegaratekoa mendiko erre-pidea dela eta gidatzeko modua ezaugarrihorietara moldatu behar dela.

Herritar askok bide berria ondo ezagu-tzen dute, ezinbestean.Agustin Insaustikegunero igarotzen du bidea eta lanak“merezi izan duela” dio.Altsasura joatendenbora asko aurreratzen da. Dena dela,behin halako neurriko lanetan hasita, zen-bait gauza hobeto egin zitezkeela iriztendio: “igotzerakoan dauden azken kurbaitxiak bere hartan geratu dira eta zenbaittokitan 3 karril beharko lirateke”. Ibilbidekozenbait toki gatazkatsu bihurtu omen dai-tezke denborarekin. Kamioilariekin bateginez, beste arazo bat ere ikusten dioAgustinek: “gehiegizko aldapa dago, batezere kamioientzat”. Etxegaratetik Idiazabalabidean %6ko aldapa dago.Larrialdietarakoarezko geldilekuak balizko arrisku horrenirudi. Gipuzkoako Foru Aldundia ere gus-tura dago eta istripu gutxiago daudeladiote.Dena den, estatistiketan ez da ager-tzen istripu gehienak bihurgune txikiareninguruan gertatzen direnik.

Aspaldiko ametsaEtxegarate erabiltzen duten gidari

askok ahaztuta izango ditu dagoenekomendatea bikoizteko izan ziren gorabehe-rak. Lanek hiru urte eta erdi iraun zuten.Aurreikusitakoa baino 18 hilabete gehia-go. 2002ko irailean eta urrian Nafarroakozatia eta Ursuarango sarreratik Nafarroa-ko mugaraino dauden zatiak ireki ziren.Diputazioak eguraldi txarrari eta obrakegiten ari ziren enpresen axolagabekeriariegozten zien atzerapena. Enpresek150.000 euroko isuna ordaindu behar izanzuten, lanak agindutako epean bukatu ezzituztelako.

Askorentzat ametsa zena, beste ba-tzuentzat amesgaizto bihurtu zen. Gehie-

nek hilabete haietako auto eta kamioi ila-rak ahaztu dituzte eta errepide berriakekarritako aldaketetara ohitu dira.Ursua-randarrak, esate baterako, auzora sartueta irteteko bide berriak dituzte. Oleabaserriko Alaitz Alustizak sarrera berriakerrepidera irteteko orduan arriskua gu-txitzen duela dio: “lehen hiru karril igarobehar genituen Ursuarango bidea hartzekobidea libre egon arte itxaron behar zen.Orainazelerazio karrilekin ez daukagu inolako ara-zorik auzora sartu eta irteteko”. Dena dela,errepidea gorago gelditzen denez, Ursua-randik errepide nagusirainoko bideanaldapa handiegia utzi omen dute eta elurraegiten duenean arazoak izan ditzaketelagaineratu du Alaitzek.

Pareko pistaHerritar batzuentzat,ordea,Etxegarate-

ko lanak ez dira bukatu. Errepide nagusiaklur sail eta pinudi askotarako sarrerakoztopatu egin ditu. Batzuk beraien jabe-tzetara joateko biderik gabe geratu dira.

Kostata, baina azkenean, herritar taldehorrek eta Udalak,Diputazioak pista berribat egiteko konpromisoa hartzea lortudute. Proiektua eginda dago. Pistak Gara-kolea ingurutik hasi eta ia Etxegarate gai-nera arte iritsiko da. Ibilgailuek eta oinez-koek erabiltzeko moduko bidea izango da.7 bat kilometrokoa.

Hura bukatutakoan amaituko dira era-bat Etxegarateren bikoizketa lanak.Ordu-ra arte, eta ziurrenera handik aurrera ere,etxean, lanean,autoan,dendan...gaudeneanherritar asko irratiari,egunkariari edo tele-bistari adi geratuko gara Idiazabal izenaentzun edo irakurri dugulako.Eta ziurrene-ra, herriaren izenaren atzetik Etxegaratenzerbait gertatu dela entzungo dugu. EtaEtxegarateko Pilar, berriro ere, harrituegingo da egunen batean etxean dagoelaibilgailuen soinua entzuten ez duelako. Etahala konturako gara, errepide zati horrek,nahita edo nahi gabe,gaztak bezainbestekosona eman diola Idiazabali.

erreportajea

Diputazioak pista berri bat egiteko konpromisoahartu du

Gaur egun jatetxe bakarra dago Etxegaraten

Dat

uak:

Gip

uzko

ako

Foru

Ald

undi

a

ETXEGARATEKO TRAFIKOA

Page 10: Aldaize 2

10 • ALdAiZe 2

2004ko otsailaren 20an ospatu zirenihauteriak Idiazabalgo Aita Iparragirreherri eskolan. Bertako ikasle eta irakasle-ak, kalderero eta ijitoz mozorrotu ziren.Goizean goiz ikasle eta irakasleak mozo-rroturik iritsi ziren eskolara. 9: 30etaneskola guztia herriko kaleetan zehar dan-tzan eta kantuan ibiliz, kolorez eta hotsezjantzi zuten ostiral goiz hotz hura.Herrianeta baserrietan zehar ibili ziren koplakantari. Entzuleek makina bat gaileta, txo-kolate, intxaur, goxoki eta beste zenbaitjanari (txerri hankak ere urte batean jasozituzten) ematen zituzten eta ikasle etairakasleak jaso eta iluntzean frontoianelkartuta jan egiten zituzten.

Kantari ibili ondoren,plazan elkartu etahan dantza saio txiki batzuk egin ondoren,denak etxeetara joaten ziren bazkaltzera.Arratsaldean gaur egun bezala eskolakoikasle eta irakasle guztiak eskola txikianelkartu eta jaialdi bat egiten zuten.Bertantaldeka beren emanaldiak egiten zituzten

(dantza, antzerki eta beste hainbat).Horren ondoren, jendeak txisteak botazituen eta pertsona batek bertsoa abestuzuen.Ondoren,Guraso Elkarteak eskaini-tako txokolate beroa hartzeko asmoare-kin,plaza aldera joan ziren.

Datorren urterako gutxiago falta da etahasi buruak nekatzen. Ohitura polit hauez dezagun galdu!!!

3.zikloko ikasleak

GENERO INDARKERIAAita Iparragirre Herri Eskola, emaku-

meen aurkako indarkeria ekiditeko pro-grama batean parte hartzen ari da. Ema-kundek bultzatutako ekimenak Nahikoaizena du eta bere helburua da, heziketatresna modura erabilita genero indarke-riari aurre egitea. Programa esperimenta-la da eta Herri Eskolaz gain, Euskal Auto-nomia Erkidegoko beste bi ikastetxe aridira lan horretan.

Bosgarren eta seigarren mailako irakas-leak eta ikasleak ari dira ekimen berrialantzen.Irakasleak urtean sei mintegi egin-

go dituzte gaia aztertu eta baloratzeko.Bilera horietan ikasleentzat materialberria prestatuko dute.Tartean, hausnar-ketarako saioak ere egiten dituzte.

Irakasleek, landutako guztia ikasleeiahalik eta modu errazenean helaraztendiete: jokoen bidez,edota pertsonai bere-zien bidez. Irakasleen helburua, haurrekizpiritu kritikoa garatzea da. Era berean,genero indarkeriaren inguruko sentsibili-zazioa landu nahi dute.Horretarako, hau-rren senitartekoak inplikatzeko ahalegi-nean ere ari dira.

ALBISTE LABURRAK• Maialen Aseginolaza, Oihane Unanue

eta Ibai Urkia Andorran izan dira Krossinternazional batean parte hartzen.

• Ikasturte honetan Emakundek antola-tutako NAHIKO proiektuan parte har-tzen ari gara.

• Datorren ikasturterako 2 urteko gela-rako 19 ikaslek eman dute izena.

• Eskola inklusiboaren azterketa egite-ko, gurasoz eta irakaslez osatutako taldeajadanik martxan dago.

IHAUTERIAK IDIAZABALGO ESKOLANAita Iparragirre herri eskolako haur eta irakasleak kalderero eta ijito jantzi ziren

kolaborazioak

Eskolako haurrak herriko kaletan giroa alaitu zuten

Page 11: Aldaize 2

5 urte igaro dira Izalen ordurako erdihilda zegoen Gazte Asanblada berpiztensaiatu ginenetik.Hamarkada erdiko ibilbi-dea egin dugu eta hasieran ezarri genituenzenbait helburu bete ditugu dagoeneko,baina oraindik ere lan handia dugu.Hasie-ra hartan, herriko gazte asko elkartuginen Idiazabalen faltan somatzen genuengure espazio propio bat sortzeko asmoz.Herrian gazteon boza entzun zedin nahigenuen, gazteok batu eta herriko bestesektoreekin elkarlanean aritu, gure aisial-dia gure erara antolatu, arazoez hitz egin,esperientziak konpartitu, ikasi...

Egunero-egunero egin dugu ahaleginaamets haiek egi bihur zitezen, eta mailabatean edo bestean, lortu ditugu. Lehe-nengo egin genuen ekintza Gazta Egune-ko postuak muntatzen laguntzeko deialdiagazteon artean zabaltzearena izan zen.Pentsa! Ia ezerezetik hasi ginen, bainabatera lan eginez eta makalaldi ugari izanarren,aurrera egin dugu beti.

Ordutik hitzaldiak antolatu,kanpamen-tuak egin, Gazte Egunak ospatu, Gaztet-xea sortu, irratia egin, akelarrea antzeztu,Olentzerori ongi etorria egin,ume jolasakprestatu, goitibehera txapelketa berres-kuratu, kontzertuak antolatu,.. zer ez otedugu egin.

IGA ez dugu ostiralero gaztetxean bil-tzen dugunok soilik egiten. 5 urteotakolana ezinezkoa litzaiguke laguntza emandiguzuen guztiok gabe. Lerro hauetatikgure eskerrona adierazi nahi diegu ekint-

zetan parte hartu duten denei, zuen pro-posamenak luzatu dizkiguzuen guztioi etaantolatutako guztia aurrera atera dadinlaguntza eman diguzuen guztioi.Zorionakzuei!

Urteak pasa ez, gelditu egiten omendira.Gelditu,bai oroimenean eta baita biz-karrean ere. Badakigu ez garela beti gazteizango, baina guk egindakoaren arrastoahor geratuko da eta apurka-apurka,ondo-ren datozenek hartu beharko dute leku-koa. Izan zirelako gara,eta garelako izangodira.

Alperrik da gazteokin zopizarrean ari-tzea, beti agertuko baikara berriro, baita

harria baino ez den lekuetan ere. Betiindarrez beterik etengabe sortzen, edo-zein baratzetan porru, aza edo eskarolaartean.Lurra denona delako, guk ere guretxokoa behar dugulako.

5 urteak ospatzeko jaia

Maiatza aldera ospatuko ditugu IGArenbost urteak.Bi asteburutan banatuko diraospakizunak eta oraingoz, besteak beste,AHTaren inguruko hitzaldi bat, eskaladaikastaroa, mahai inguru bat, okupazioariburuzko beste hitzaldi bat, afaria eta kon-tzertuak izango direla aurrera dezakegu.Zu ere gure artean izango zarela esperodugu.

IGAk 5. urte, belar gaiztorik ezta galtzen

kolaborazioak

ALdAiZe 2 • 11

IGAren 5. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldietarako karteleko argazkia

Page 12: Aldaize 2

12 • ALdAiZe 2

A rgentinako Idiazabal herrian,hemen bezala, ikastetxeabadago.Hasiera batean, Lehen

Hezkuntza soilik ikasteko aukera zegoen.1956. urtean, ordea, Bigarren Hezkuntzaezartzea erabaki zuten.Horrela, Idiazabal-go haurrei herrian bertan ikasten jarrai-tzeko aukera eman zitzaien.

José María Paz izena jarri zioten,Lehen Hezkuntzakoak ere hori zeukan-eta. Dena den, izen hori herrialdekoGobernu Nagusiak dekretuz ezarrita-koa da.

Hasiera batean, 1973. urtean besteeraikin bat erosi arte, bigarreneko ikas-leek gauez izan zituzten eskolak. Izanere,egunez bi txandatan (batzuk goizeaneta besteak arratsaldean) LehenengoHezkuntzako ikasleek behar zituztenikasgela guztiak.

1.996an Espainiako Hezkuntza Siste-ma oinarrian hartu (lehenagoko OHOa)eta derrigorrezko eskola-urteak aldatuegin ziren Argentinako Hezkuntzan.Oinarrizko Hezkuntza hiru ziklotanbanatu zuten.

Urtez urte proiektu eta ekintza ugariantolatu eta garatu dituzte: antzerki-lanak, udalekuak, bidaiak, zientziareninguruko azokak eta abar eta abar. Honahemen gaur egun José María Paz Institu-tuan lantzen ari diren hainbat proiektu:

Soja proiektua: elikadura ohituretaneragiteko egitasmoa da. Soja eurenkomunitateko nekazaritzan elikagairikgarrantzitsuena da. Nekazaritza tradi-zionala ordezkatzen hasi zirenean, 70.

hamarkadan, soro asko eta askotan sojalandatu zuten. Proiektu horren helburuada sojak osasunari dakarzkion onurenberri ematea eta eguneroko otorduetantxertatzen laguntzea.

Elikagaietatik jasotako gaitzak: hainbatelikagaiek sor ditzaketen gaitzen eta jen-deari beharrezko diren neurrien berriemateko proiektua da:behi eroen gaitza,shigelosia, salmonella, botulismoa, tenia-sia, toxoplasmosia...

Kirolak:ikastetxeen arteko kirol txa-pelketak egiten dituzte. Proyecto intertri-

bus deitzen diote. Kirol hauetan ibiltzendira: futbola, boleibola, atletismoa etamaratoia. Tribuek kirol bakoitzean ahaliketa puntu gehien lortu behar dituztegaraile izateko.

160 ikasle inguru joaten dira ikaste-txera gaur egun. Horien ikasketa proze-suan 24 bat ari dira irakasle-lanak egiten.Germán Martinattok, JM Paz Institutukozuzendariak, esan digunez, ikasturteahasi berri dute. Bai, horrela da.Argenti-nan uda oraintxe bukatu eta dagoenekoudazkena iritsi da.

ARGENTINATIK

ertzetik

http://www.southlink.com.ar/institutojmpaz

Euskara Elkarteko bazkide izan nahi al duzu?Bete koadroa zure datuekin eta utzi Udaletxean edo bidali [email protected] helbidera.

Izena: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Kontu Korronte Zenbakia (20 zenbakiak): . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Bazkidetza: • langileak: 30 €• ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5 €

Page 13: Aldaize 2

IZAL EZAUTUZ: Txuloko Iturri

E txe berri samarra dugu hau,1974-1975 urteen inguruanegina, Maugigoen zaharra

zegoen lekuan. Garai hartan egindakobeste askoren modukoa da, sei bizitza-ko etxe-blokea. Hazkunde handia izanzuen Idiazabalgo herri guneak 1960tikaurrera eta hainbat etxalde egin zirenorduan. Horien artean, etxe honekinbatera,Zigorreko auzo osoa.Baserrikojende asko kalera jaitsi zen garai hartaneta baita kanpotik beste asko bertara-tu ere. Etxe hau gaur hemen aipatzekoarrazoia, ordea, ez da etxea bera, bereizena baizik. Oraintsu hor, inguruhorretan, bota duten zubia izendatze-ko,“Txuloko iturriko zubia” esaten zen(lehenago,Torrezaarreko zubia omenzen).

Errekaren beste aldean zegoen Txu-loko iturria; harmaila batzuk jaitsi etaharrizko zubi zaharraren kontran,txulo-txuloan, jakina. 1.980 aldeanzubia bota eta inguru osoa eraberrituzen arte iraun zuen Txuloko iturriak.Harrezkero, etxe honek bakarrikgorde du izena nahiz eta kaleko etxeenizen gehienak bezala, guztiz ezezagunaeta ia ez den batere erabiltzen.

ertzeaAnttonio Berasategi

ALdAiZe 2 • 13

Etxeak eutsi dioiturriaren izenari

Page 14: Aldaize 2

U rtero bezala, aurten ere,Mendi Elkarteak aurkeztu du2004. urterako ibilaldien

egutegia. Hilean behin egingo dira mendiirteerak naturan murgildurik egun ederraigarotzeko asmoz eta bide batez, ingura-tzen gaituzten paisaia zoragarriak ezagutueta horiekin bat egiteko. Gure mendieta-ko lasaitasuna usaintzeko parada izangodugu baso eta belardietan aurrera eginahala, ikusmenaren gozamenerako pai-saiaz aldatzen dugun heinean.

Bi irteera egin dira dagoeneko. Lehenibilaldia otsailean egin zen La Lezera.Ara-bako Lautadan Altzania mendilerroandagoen koba dugu.Altua eta estua da etamendikatea zeharkatzen du iparretikhegoaldera.Kare-harrizko haitzulo horre-tan urjauzi eta tobogan ugari daude, urteosoan iraunkorra den urak eginiko lana-ren erakusle. Aitzinean ura ateratzekoerabili zuten ipar isuraldean eraikitakourtegira hodiekin bideratuta.

Bigarrena, martxoren 28an egin zenArabako mendialdean dauden Izkikomendietara. Gasteiztik hegoaldera dago,Trebiño ondoan. Inguru nahiko ezezagunada aspaldiko urteetan husten joan baita.Santa Kurutze Kanpezu,Maeztu eta Anto-ñana dira inguruko herri nagusiak. Izkikomendialdea parke natural izendatua dago.Oro har, arboladi ederrez osatua dago:

ameztiak dira gehienak,baina badira erka-mezti eta pagadiak ere.Dena den, ikusga-rriena hagin ikaragarri bat da. Goi aldeandauden harkaitzak ere ikusgarriak dira.Bertara inguratu ziren idiazabaldarrekbaso zabaletan paseatu zuten, eta parkea-ren hegoaldean dauden bi tontor ikusga-rrienak igo zituzten.Arabako herri zaha-rrenetakoa den Antoñanatik abiatu ziren.Defendatzeko leku estrategikoan kokatuadago herri hori, muino batean. Muela deSan Roman (1.056m) eta Soila (990m)mendiak igo zituzten. Batetik zein beste-tik, parke osoa nahiz Arabako bailarabegiztatu daitezke. Tartean Korres etaBuxandako herri txikiak ezagutu ahal izanzituzten.Amaitzeko Korresko haitzarteikusgarritik jaitsi ziren. Egun ederra pasa-tzeko beta izan zuten, ingurune ederreanbarneraturik.

Hurrengo irteera apirilaren 18an egin-go da: orientazio ibilaldia. Ibilaldia ArabanEntziako gainean izango da.Opakua men-datearen inguruko baso eta larreetan lekuezin hobea dago jarduera horretarako,gora-behera handirik gabeko inguruabaita. Iparra galdu gabe ibiltzeko arretaosoa eskatzen du.Ordainetan markaturi-

ko puntuak aurkitzeak ere poz handiaematen du. Lehiaketa ofizial asko egitendirenez, inguru honetan mapa oso onakdaude.Horietako bat erabiliko da ibilbidehonetan ere. Ibilbide berezi hau taldekaegingo da.

Talde bakoitzari 1:10.000 eskalakomapa bat emango zaio hasieran, etamapan markatuta hainbat leku. Ibilaldiatoki horiek aurkitu eta bakoitzean egongoden kode berezia txarteltxo batean ida-tziz osatu beharko da. Ibilbidea librea daeta talde bakoitzak ikusi beharko du zeinden motzena edo aproposena. Helburunagusia da mendian norbere kasa, galdugabe,ibiltzen ikastea,aldi berean goiz atse-gina pasaz.Hala ere, trebetasuna eta gaita-suna erakutsi behar direnez, horiekneurtzeko, talde bakoitzak behar izanda-ko denbora neurtu eta klasifikazioa egin-go da. Orientazio kirolean korrika egindaitekeen arren, gure ibilaldi hau entrete-nigarriagoa izan dadin, eta gutxienez ingu-rua ikusi eta ezagutu ahal izateko, oinezibili beharko da. Ibilaldira joateko goizeko8:30etan bilduko dira plazan. Joan-etorriaautoz egingo da, bazkalordurako berrirobueltan izateko. Bakoitzak bere iparro-rratza eta hamaiketakoa eraman beharkoditu. Joan nahi dutenek apirilaren 15erakotaldeak osatu eta izena eman beharkodute, erabiliko diren mapa kopuruarenberri jakitea ezinbestekoa baita.

MENDI ELKARTEAK 2004. URTERAKO IBILALDIENEGUTEGIA AURKEZTU DU

Araotz, Degurixan eta Andarton izan ziren iazko apirilean

Orientazio ibilaldianAraban, Entziako gainean,izango da

14 • ALdAiZe 2

kirolak

Page 15: Aldaize 2

kirolak

ALdAiZe 2 • 15

Herriko zenbait gaztek Herri Eskolakohaurrak entrenatzen dituzte arratsalde-tan. Euren helburua, bai eurek eta baitagaztetxoek ere,ongi pasatzea.

Kirolariak dira, kirola atsegin dute etaastero-astero elkartzen dira. ZelaakoKiroldegia dute topaleku.Astean zehar,Herri Eskolako haurrekin elkartzen diraeta futbola, saskibaloia eta atletismoanentrenatzen laguntzen diete herrikoneska-mutil talde honek. Kirola dutekomunean, bai haur txikienek eta baitazaharrenek ere. Hortik abiatuta lortzendute urtero eskolen arteko kiroletanparte hartu eta ongi pasatzea.

Goierriko beste herrietako taldeekinelkartu eta euren artean txapelketakjokatzen dituzte. Zapatu goizetan izatendituzte partiduak. Aste batean herrianbertan eta hurrengoan aurkarien herrie-tan jokatzen dute. Kanpora joan behardutenetan gurasoen laguntza behar izatendute autoz beste herrietara joateko.

Abendura arte futbolean aritzen diraeta ondoren, apirila arte, saskibaloian.Tar-tean-tartean atletismoko frogetan ereparte hartzen dute.

Entrenatzaile eta kirolari gazteen arte-ko erlazioa ona dela dio entrenatzaileeta-ko batek, Oihane Eliok:“lehenengoz has-ten direnean, zortzi-bederatzi urterekinedo, entrenamenduak eromena izan ohidira”. Hala ere, zaharrago egin ahala,orduan eta gogo gutxiagorekin ibiltzendirela zehaztu dute.

Benjaminak dira gazteenak, zortzi etabederatzi urtekoak. Hortik hasita, hama-bost urte ingururekin kadete mailara iritsiarte aritzen dira gaztetxoak eskolen arte-ko kiroletan.

Gogo handiz hartzen dute lan hau gaz-tetxo hauen entrenatzaile diren neska-mutilek.Gainera,herritarrak animatu nahidituzte eurekin batera Herri Eskolakohaurrak entrenatzen aritzeko.

ASTEROKO ZITA ZELAAKO KIROLDEGIANHerriko gazteak entrenatzaile lanetan aritzen dira

Argazkian, entrenatzailetako batzuk:Odei Agirre, Axier, Urtzi Iparragirre

eta Imanol Garcia.

Sanblasetan egin zen herri-kirol apus-tuak giro aparta sortu zuen eta izangodu jarraipenik. Izan ere, apirilaren 24-25aste bukaeran, oraindik non izango denzehaztu gabe badago ere,Euskal Herrikoherrialde guztietako herri kirol taldeentopaketak egingo dira. Euskal jolas, jokoeta kirolen topagunea-ren antolatzaileakIdiazabalen taldea sortu zitekeela-etaetorri ziren herrira. Orain arte hainbatbilera egin dituzte eta topaketa horietanparte hartzea erabaki da.Taldea, ordea,herriko jende gehiagorekin osatu beharda, neska zein mutil. Udalak Artzai Gaz-taren ondoan dagoen lokala utzi duentrenamendu saioak egiteko. Oraingozelkartu direnek herritarrei dei egin nahidie lokalera joan eta frogak egin ditzateneta nahi izanez gero, parte hartu deza-ten.Harremanetarako:Asier Santana etaAnartz Prados.

EUSKAL JOLAS, JOKO ETA KIROLEN TOPAGUNEANPARTE HARTZEKO TALDEA SORTU DA HERRIAN

Sanblasetako apustuak ikusmin handia sortu zuen

Page 16: Aldaize 2

16 • ALdAiZe 2

hizketan

B Badira 63 bat urte Luisek, ardiaklagun, bere bizia artzaintzarieskaini zionetik. Urtearen zati

gehiena Arantzumendin egiten du, bainauda iristerako,ALDAIZEk Aritz Ederrentopatu du Luis. Euria ari du eta sukaldekoepelean, bizi oso baten laburpena direnargazkiak erakutsi dizkigu, denetan ardiaedo astoa gertu duela.

Oso gaztea zinela heldu zenionartzaintzari, bizi osorako lantegibihurtuko zen lantegia. Nola edozergatik?

Hamalau bat urte inguru nituela, gureaita eta aitona feriara joan ziren. Han,Zegamako artzainen bat izan behar zuen,ardiak eraman eta ezin saldu zebilen.Gorakoan, gure zelaira etorri ziren etaesan gureei salduko zizkiela ardi zaharhaiek.Aita hartarainoko berotasun handi-rik gabe, baina gure aitona hori, jarri zenhartu egin behar zituela.Aitak behientza-ko-eta arazoa izango zela, larrea jan egitenzutela eta eginez; baina aitonak,“tira, tira,sei-zazpi ardirengatik hartuko ditugu!”esan zuen. Eta hala, ardi horiek ekarridituzte ba. Ni artean eskolan nenbilen,baina hauek ikusitakoan, kito! nire eskola-rako gogoa.

Igaro dira dezente urte,ardiekinere beti ez zinen berdin ibiliko,txa-bola ere eskuratu zenuen gerora.

Bai.Gogoan dut, nik aurrenetik, neguanbatzuetan etxean izan eta gero, mendiraHirumugata eta Atxurbira hasi nintzenardiak ateratzen, behin 30 bat buru elkar-tu nituenean.Aurrenetik, ardiak mendiraeraman eta atzera etxera etorriz ibili nin-tzen; egunean bi itzuli egiten nituen ardie-tara, marmita eskuan hartuta. Gora etabehera ere aspertu nintzen,ordea,eta hanArantzamendin ikusi nuen, txabola batnola zegoen libre.Huraxe jabeari eskatueta hark, baietz, libre zegoela eta har-tzeko. Gero, han hasi nintzen etaharrezkero, 63ren bat urte badara-mazkit artzain.

Urtearen parte gehienatxabolan igarotzen duzu;bakardadea ere presentizango da,ezta?

Bai, sentitzen da batzutanbakardadea, baina nire afiziohori,horretara eta…

Irratirik edo ez al zenuen inguratukonpainia egiteko?

Ez, geroxeago izan zen hura. Horrekinere,bada istorioren bat,bai.Zerbait beharnuela ba, zerbaiten hotsa edo txabolanentzuteko eta Ordizia joan eta erosi duttransistore hori.Artean hasi berria, men-dira eta astoarekin joaten nintzen asteaz-kenetan, zortzi bat egunerako jana erosi-ta. Zestoetan jarri jana eta hala joatennintzen.Hor, bidean banioan behetik goraeta transistore berria eta...probatu eginnahi pixka bat eta asto gainean nindoala,hasi naiz irrati hori atera eta puntu horiondo bilatu gabe eta tra tra tra… hotsaateratzen hasi zen. Orduan, astoa ikaratueta korrika, aurrera, korrikan astoa. Pixkabatean, hanka lepo gainean nuela “so, so,so…” hasi nintzen, baina transistorearenmuturra lokatzetan sartu eta han gelditunintzen lurrean.Astoa aurreraxeago,bainagelditu zen.Ai! estreinaldi ederra emannion transistore berriari!

Laster, berriz ere, gora joatekogaraia izango duzu.Maiatzean goraeta sei bat hilabete han igaroko ditu-zu.Hala ere,ez da aspertzeko beta-rik izango.

Ez, lagun baka-rrarentzakonahiko lanasortzen da.Ardien kon-tua,gaztaiaere egitenhasi… aurrenahasi nintzeneangainera,eznekien

gaztaia nola egiten zen ondo. Kanpoanardiak jetzi eta barruan,gaztaia egiten has-terako hoztu egiten zitzaidan esnea.Gero,ezin bittu gaztaia egiteko. Gerora, bestebatzuei entzun nien Aralarren-eta nolaegiten zuten.Artzainek esneari ura beroajartzen omen zioten eta gaztaia egitekodenboran, hura azpitik jarri eta berehala-xe biltzen zela.Hura entzunda, ni ere hasinintzen eta hala,asmatu!

Bestelako lantegiak ere izan ditu-zu.

Bai, galtzerdiak egiten hasi nintzen etagero beste traste horiek [egurrez eginda-ko figurak] ere hasi nintzen egiten. Gureaitona zenak esan ohi zidan, “artzainak,makila eta labana erabiltzen ditu berekin!”Eta ni ere hala hasi nintzen,makila koxkorbatzuk egiten aurrena; gero, ardiei ereegur zumitzarekin egindako uztaiak egitenhasi nintzen.

Labanarekin… lumarekin ere lanegin izan ohi duzu. Artzaintzareninguruko gogoeta batzuk idatzitadituzu.

Bai,nire artean,artzain lanetan denboraasko samar neramala eta horrelako isto-rio horiek-eta jarri egin behar nituela.Horrelaxe egin nituen, ardia zer zen etalatxa ardia eta… Aurreneko hasierahorretan, ardi arraza hori, latxa izeneko

hori, ez nuen entzuten eta gure horiekere hala omen ziren eta hasi nintzen,ardia zer zen aztertu behar nuela.Art-zaintzaren ingurukoak ere idatzi nituen.

Hainbat omenaldi eta esker on jaso dituLuisek bere ardi lanagatik eta berak idatzi-

takoetatik hasita ere, beste hamaikaletra badira, seguru, idatzi beharre-

koak. Aritz Ederretik alde eginaurretik, oraingo sukaldetiklehenagokora jaitsi gara etahan, Luisek uda mendian iga-rotzera doan artzainarijarritako bertsoak abestu

dizkigu, ardien zintzarrieieraginez. ALDAIZErenhurrengo alerako,beretxabolan izango daLuis Katarain, tran-sistore eta guzti!

LUIS KATARAIN: ”Artean eskolan nenbilen, baina,ardiak ikusitakoan, kito, nire eskolarako gogoa!”

LUIS KATARAIN– 77 urte, artzaina –

Page 17: Aldaize 2

Argazkian agertzen diren gehienak1965ean jaiotako idiazabaldarrak dira.Tar-tean urtebete edo bi gehiago dituztenak

daude. Dena den, guztiek bat egin zuten1975-76 ikasturtean. Orduko EGB-ko5.maila ari ziren ikasten.Maisua Don Hila-

rio Berasategi zuten, kosta ala kostaargazkian agertzeko eskatu omen zioten,baina ez zuen nahi izan.

Aste Santuak naturaren berrikuntzareninguruko antzinako erritoak ditu oinarri-tzat. Errito haiek udaberriko ekinozioareninguruan izaten ziren,antzina urte berriarenjaia izandako garaian. Jai horietan, Jesusenheriotza eta berpizkundea ospatzen dira.

Aste Santua ospatzeko modua aldatuegin da urteak pasa ahala. Idiazabalen oraindela urte batzuk, festa hauetan egiten zirenzenbait ekitaldi gogoratu nahi izan ditugu.Jada egiten ez diren ekintza ugari daude.

Aste Santuari Aste Sakratua deitzen zi-tzaion. Erramu Egunean hasi eta hurrengolarunbatera arte izan ohi zen.Bitarte horre-tan elizako santuak oihal more edo beltzezestali ohi ziren.Osteguna beti jai izaten zeneta Maitasun Eguna deitzen zitzaion.Arra-tsaldean meza egoten zen eta horren ondo-ren,prozesioa.Herriko mutil gazteek, solda-du erromatarrez jantzirik Ama Doloreta-koaren irudia eramaten zuten.

Gero,eliza barruan Gurutze Bidea egitenzen. Hau da, hamalau geldialditan poliki-poliki otoitzak irakurtzen ziren. Jarraian,Ordu Santua izaten zen, frantziskotar batekzuzendua. Egun horretan bedeinkatutakoostiaren zaintza egiten zuten herritarrekgauosoan zehar,bitartean otoitz eginez.

Ostiralean, goizean goiz, berriro ere,Gurutze Bidea egiten zen,baina bide ezber-dina eginez: elizatik Goiko-Kalbariora etaitzuli.Arratsaldean funtzioa egoten zen eli-zan: hankak garbitu, ebanjelioa, sermoia,otoitzak... Horren segidan, berriro ereOrdu Santua.

Larunbatean, gaueko 12etan,“Bijilia Pas-koal” funtzioa egoten zen:urte osorako urabedeinkatzen zen eta baita erramua erreeta bere errautsa jaso ere. Funtzio horigaur egun mantendu egiten bada ere,meza-ren ordua aldatu da.Amaitzean kanpaiakjotzen ziren Aste Santua bukatutzat emate-ko. Gainera, ostiraletan barau eta bijili egi-ten zen; hau da, ez zen gosaltzen ezta hara-girik jaten ere.

Epealdiaren arabera aldaketak izan zituenprozesioak ere. Elizako goiko atetik abia-tzen zen, goikotas deitzen zitzaion orduan.Irudiak tunika morez jantzitako apostolueketa erromatarrez jantzitako gizonezkoekeramaten zituzten. Irudien kopurua eregehitzen joan zen.

Ama Doloreetakoa, Jesus gurutzean etaJesus kristalezko hilkutxan zeudenean esa-terako, sakristian zegoen San Joanen irudiakonpontzeko eskatu zitzaion Zegamako

“Atxukarro”ri. Irudi hori berrituta, proze-sioan atera zuten.Gaurko aldean apaiz askoelkartzen ziren. Zazpi apaiz ere egon zirennoiz edo noiz.

Prozesioaren hasieran, apaizak paleoarenazpian joan ohi ziren. Paleoa sei makilenbidez eusten den oihal zatia da. Gaur egunere, ospatu ohi dira meza bereziak garaihonetan. Baina aldaketa nabarmenak izandituzte. Elizan esertzeko modutik hasita,gizonezkoak eta emakumeak bereizita ale-gia,Gurutze Santura arte.

Marsoaren hogeita bostean, Erromako plazan kantatzen doo kukuak

ARGAZKI ZAHARRA: 1965eko kintako herritarrak

zaharrak berriArgazkia orduan Eskola Nazionalak zeuden erai-

kineko gela batean eginda dago. Gaur egun, KulturEtxeko bideo gela da.

Argazkikoak goitik,ezkerreko aldetik hasita:Goran: Manuel Jose Minguez, Edurne Albisu, Mª

Jose Aseginolaza, Lurdes Urrestarazu,Alicia Mujika,Mª Eugeniea Aierbe,Loli Salinas,Eusebio Urrestara-zu, Juan Andres Alberdi.

Erdian: Fermin Ariztimuño, Mª Jesus Aranburu,Margarita Aizpurua, Mª Rosario Aierbe, EdurneIriondo,Bakarne Eziolaza,Belen Goia, Juan Mª Alda-nondo.

Beheran: Agapito Oiarbide, Jose Mª Aranburu,Miguel Angel Insausti.

Aste Santua, Aste Sakratua

ALdAiZe 2 • 17

Page 18: Aldaize 2

18 • ALdAiZe 2

iparrorratza

Harrigarria da, azken urte hauetanBartzelonak jasan duen etengabeko bir-moldaketa, bai itxurari baita bertako bizikalitateari dagokionez ere. Batzuk Euro-pako hiriburua dela diote.

Hiri bat baino gehiago herrixka ezber-dinen batura da,bertatik pasatako guztiekutzitako aztarnen ondorioz. Aitzinean,

oraindik ikusi daitezkeenhorma sendo eta zabalekinguraturiko erromatarhiri bat zen. Pixkanakahiria zabalduz joan zen,bai Eixample garaikideabezalako ingurune arra-zionalak eraikiz bai Gra-cia eta San Andreu beza-lako herrixkak barnera-tuz. Baina 1992ko JokoOlinpikoak izan zirenBartzelona mundu maila-ra jalgi eta gaur egundena izatera iristekoinflexio puntu. Azpiegi-tura ugari eraiki ziren:hiri olinpikoa, Montjuïc...

hiria gaztetu eta indarberrituz, sektoreguztietako kalitatean hobetuz. Dudarikgabe, aro berriko joko olinpikorik arra-kastatsuenak izan ziren.

Baina Bartzelonak ez du jokoen osteanatseden hartu. Garapen bidean aurrerajarraitu du, bertako kultura eta berrikun-tza nahia munduan zehar zabalduz. Izanere,Bartzelonan badago zer ikusi eta bizi:

Gaudi-ren lanikusgarriak, eza-gunenak ParkGüell eta Sagra-da Familia, Al-derdi Gotikoa, Rambletako kolore, musi-ka eta dibertsioa, Mediterranear Itsasoa,gastronomia,kataluniar sentimendua...

2004a ere Bartzelonako historian az-tarna utziko duen urtea izango dela diru-di,“Forum 2004.Kulturen bilkura uniber-tsala” ospatzen baita.Maiatzaren 9tik irai-laren 26ra munduko hiritar guztien topa-gune izango da hitzaldi, erakusketa etajaialdi ugarirekin.

Horra hor Europako hiriburu izatenjarraitzeko beste arrazoi bat.

BARTZELONARA NOLA JOANErrepidez: Iruñea, Zaragoza eta Llei-datik joanda,545 km eta 37 € peaje edobidesarian.Trenez (Renfe): Gauez Beasaindik (41€) eta egunez Zumarragatik (31,50 €).Autobusez: Andoaindik, Vibasa etaGasteiztik, Alsa (59 € joan eta etorri).

BARTZELONA: EUROPAKO HIRIBURU

LiburuakMantxut?, MantxutMantxut, Freexkue

Egileak: askoren arteanArgitaratzailea: Komunikazio Biziagoa Prezioa: 7,21€ eta 9 € (Freexkue-k)

Euskarazko lokuzio, esklamazio etaesamoldeak biltzen dituzten 3 liburuxkadira;batzuk zaharrak eta besteak,berriz,asmatutakoak.Marrazki eta mezu umo-retsuekin osatu dituzte. Euskarari gatzaeta piperra ematen diote, zalantzarikgabe.

Web guneahttp://www.hiru.com

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaksortu eta bultzatutako etengabeko ikas-kuntza ataria da. Bere helburua da hez-kuntzako zerbitzu publikoak internete-tik eman eta bere edukiak doan eskain-tzea:matematika,historia,euskara...Gai-nera, bertan, guraso zein DBHko 3. eta4. mailako ikasleentzat online tutoretzaemango da.Ez da akademia tradizionala,kontsultarako eta zalantza puntualakargitzeko txokoa baizik.

Diskoa Apartheid Hil

Trash metal musika ezagutzeko auke-ra paregabea eskaintzen digu Izalgomusika talde honek. Berna (kitarrra),Intsa (baxua), Garmen (kitarra eta aho-tsa ), Jexux (bateria) eta Joxepik (eztarrizimurtzailea) jotzen dute Apartheid Hil-en. Dagoeneko 1. maketa grabatu etapare bat kontzertu eman dituzte Altsa-sun eta Mutrikun. Salgai dago 3 eurorentruke.

Leire Azurmendi

Page 19: Aldaize 2

ALdAiZe 2 • 19

Doinua:Goardia zibilak hau dio.

Hamaika martxoak hilen:trenetan bonbak Madrilen,langile pila goiztar lanekobidean zebilen.Zenbat hilda ta erdi-hilen...gehiago ez al dira hilen !haientzat bertso minutu isil hauisil denetan isilen.

Asier Oiarbide

zeasmaNEURTITZ

MADR-HIL(bertso-minutu

isil bat)

BILATU SEI AKATSAK

AURREKOAREN ERANTZUNAK

Geldi-geldi ibiltzen naiz gainean etxea dudalaeta ez ibiltzeko minez,bidea markatzen zilarrez

ASMAKIZUNA:

Page 20: Aldaize 2