Aldaize 7

20
ALdAiZe GURASO ELKARTEA: HERRIKO HISTORIAREN ZATIA HIZKETAN LIDE LARRAÑAGA, TXIRRINDULARIA: “Zaila izango da emakume- ak eta gizonak parean iza- tea” 5 ZE BERRI? ILLATI EUSKARA ELKARTEA: Udalarekin adostasuna lortu du herrian Euskara Plana martxan jartzeko 6-7 ALdAiZe ALdAiZe Izalgo herri aldizkarie 7. alea 2005eko otsaila 40 urte eta gero desegin eta lokala Udalari utzi diote GURASO ELKARTEA: HERRIKO HISTORIAREN ZATIA

description

Idiazabalgo Herri Aldizkaria. 7. alea

Transcript of Aldaize 7

Page 1: Aldaize 7

ALdAiZeGURASO ELKARTEA:HERRIKO HISTORIARENZATIA

HIZKETANLIDE LARRAÑAGA,TXIRRINDULARIA:“Zaila izango da emakume-ak eta gizonak parean iza-tea”

5

ZE BERRI?ILLATI EUSKARAELKARTEA:Udalarekin adostasunalortu du herrianEuskara Plana martxanjartzeko

6-7

ALdAiZeALdAiZeIzalgo herri aldizkarie 7. alea 2005eko otsaila

40 urte eta gero desegin eta lokala Udalari utzi diote

GURASO ELKARTEA:HERRIKO HISTORIARENZATIA

Page 2: Aldaize 7
Page 3: Aldaize 7

Illati . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3Iritzie . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4Hizketan

Lide Larrañaga . . . . . . . . . . . . . . . . . .5Ze berri? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6Herriko plaza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7Erreportajea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8

KolaborazioakAita Iparragirre herri eskola . . . . .10Gaztetxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11

Ertzetik ertzeaArgentinatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12Izal ezautuz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13

Kirolak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14

Saski-Naski . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .16Zaharrak berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .17Iparrorratza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18Zeasma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19

ALDAIZEIdiazabalgo herri aldizkaria

Argitaratzailea:Illati Euskara ElkarteaKultur Etxea20213 Idiazabal

Tfnoa:943 18 72 08

e-maila: [email protected]

Erredakzio taldea:Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Eu-nate Elio, Maddi Garcia, ItziarMujika, Ion Telleria, Irune Urtea-ga eta Xabier Urteaga.

Ale honetako laguntzaileak:Irene Aldasoro, Kepa Oiarbide,Maria Luisa Mendizabal,Ana MariAnsalas, Aita Iparragirre HerriEskola,Gaztetxea, Anttonio Be-rasategi, Jaione Munarriz, AinitzeOtamendi, Ibon Urkia eta Krose-ko antolatzaileak.

Diseinua eta maketazioa:ZUM Edizioak.

Inpimaketa:Gráficas Ona.

Tirada:1.000 ale.

Lege gordailua:SS-0151/04

ISSN:1697-512X

Aldaizek ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzko-ako Foru Aldundiak diruz lagun-dutako aldizkaria.

ALdAiZe 7 • 3

ZER NUN ILLATIREN TXOKOA

Illati

Urtebete .Urtebete pa-satu da dagoe-neko Illati etaAldaize sortueta martxanjarri genitue-netik.Ezin uka-tu bai elkarte-ak eta baitaherri aldizka-riak ere harre-ra ona izanduenik. Ho-rrek, nola ez,indarra ema-ten digu 2005ean ere euskararen erabi-lera areagotzeko lanean aritzeko. Askozere erosoagoa da horrela lan egitea, ba-besik gabe aritzea baino. Eskerrik askoproiektu euskaltzale honi babesa ema-teagatik. Batez ere euskara eta “euska-radunak” gara lan guzti honen onuradu-nak.Merezi du esfortzuak.

Aldaizeren urteurrena ospatu asmoz,2005eko lehenengo ale hau berezia egi-tea pentsatu dugu. Zortzi orrialdetakogehigarria egin dugu, Sanblasei buruz-koa.Ea gustukoa duzuen.

2005ean iazkoari heldu eta indartzeaizango dugu erronka nagusia. Alde bate-tik, Aldaizeren beste sei ale argitaratukoditugu.Bestetik,ekainaren bukaera alde-ra Illatiren Eguna berriro antolatukodugu eta abenduaren 3a EuskararenEguna dela eta, izango da zer-eginik he-rrirako berriz ere. Hiru erronka horiekbehintzat izango direla ez izan zalantza-rik. Illatikoon nahia eskaintza hori urte-tik urtera areagotzea izango da. Iparrahorri begira jarri dugunez, norabideagutxienez, finkatuta daukagu eta horre-tara joko dugu.

Illatiren hasierako hausnarketetan el-karteak ahalik eta autonomoena izanbehar zuela ondorioztatu zen.Hori delaeta daukagu bazkideak lortzeko kanpai-na martxan.Gaur hirurogeita bi gara, eaurtea bukatzerako ehun bazkide inguruizatea lortzen dugun!

Batez ere euskara eta “euskaradunak” gara lan guztihonen onuradunak.Merezi du esfortzuak

ILLATI ETA ALDAIZEREN 1GO URTEURRENA :ZORIONAK !

Illatiren 2004ko Batzar Nagusia Pilar Enean egin zen

Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Euskara, Gazteria eta Kirol

Departamentoa

Idiazabalgo Udala

Illatiren 2004ko Batzar Nagusia Pilar Enean egin zen

Page 4: Aldaize 7

Sanblasak gainean ditugu,festa eta gozamenerako egu-nak iritsi zaizkigu. Gusturahartzen ditugu egun hauek he-rrian zehar ibili,ekitaldi desber-dinak ikusi eta beraietan partehartu eta besterik gabe, ondopasatzeko.

Baina jakina den bezala, guz-tion gozamenerako jartzendiren egun hauetan ere jendeaskok lan egin behar izaten du.Ekintzak antolatzen dituzte-nek, laguntzaileek, kale garbi-tzaileek, guztiek dute merituaeta nola ez, baita tabernariekere.

Goizean kafea eta boileria,eguerdian txakolin eta pintxo-ak, arratsaldean berriz ere ka-feak, iluntzean ardoa etagauean cubata, garagardo etakalimotxoak.Denen gusturakodugu gure tabernetan.

Zenbait ez dugu gauez ikusi-ko,beste batzuk berriz,egunez,eta bada gau ta egun aprobe-txatzen duenik ere.Guztiei ire-kita egoten dira hauek eta nolaez, ordu guzti horietan zerbi-tzua emateko ere jende ugari-ren lana behar izaten da.

Egun hauetan, guztiok gustu-ra gabiltzan bitarten, sekula

baina lan gehiago izaten dugu.Gogo onez hartzen dituguegun hauek baina aitortu beha-rra dago, festak bukatzerakoemateko guztiak emanda gel-ditzen garela. Egun bat gehia-goz lan egin behar izango bage-nu… ezt dakit nik gauza izangoote ginatekeen.

Gustuko tokian, ordea, alda-parik ez.Barraren barruan ego-nez gero, jakina da gustuko lanaizan behar duzula, bestela, ezi-nezkoa da hainbeste ordu ber-tan aritzea. Beti esaten denmoduan, denen gustura ereegiterik ez da izaten, baina tira,ahalegina egiten dugu behin-tzat. Batzuek ardoa epelegia,besteentzako hotzegia, hemenasmatuko duenik ez da.Musikaere eztabaidagai izaten da: hauegokia da, bestea ez, altuegidago, justu-justu entzuten da…zeinek asmatu? Tira,hortan be-hintzat, Idiazabalen aukera ba-dugu, era eta tipo guztietakomusika entzuteko aukera dugugure herriko tabernetan.

Ea ba, aurten ere,denen gus-tua egiten asmatuko ez dugunarren, batzuena behintzat egi-ten dugun.Ondo pasa!

HEMENDIK Idiazabal

ASTEGUN GOIZAAutoak, motorrak, auto-

busak, kamioiak –bai, ka-mioiak, eta ez suhiltzailee-nak bakarrik– hiribidea be-tean doaz erreka hazi batenuraren indarrez, burrunba-ka, lanlekura, unibertsitate-ra, industrialdera, ospitalera,Bilbora... Kale-garbigailuaere badator bere egunerokobuelta egitera, etxeko aspi-ragailua halako hogeirenhotsak abisatzen digunez.Oraintsu, adarrak kimatzekotresnaren motorrak jartzenzigun aparteko soinua kale-an. Orain kale bazterrak zu-latzen ari dira espaloiak ber-dintzeko. Alferrik luzatukodiozu belarria ondokoarizer esaten ari ote zaizun.“Zeeer? Ez dizut aditzen!”“Berandu datorrela gaur au-tobusa.” Bai, berandu datorgaur autobusa.Kalearen aldebatera begiratu, eta iturriurik gabearen inguruan ibil-gailuak, zein bere irtenbidea-ren bila, biraka. Beste mutu-rrera begiratu, eta garabiatzar baten besoa goian, kate-drala baino handiago, biraka.

JAIEGUN GOIZAEntzumena da atsegin

handiena hartzen duena pa-seoari ekitean.Lo daude ibil-gailuak. Geldi kaleak. Jendeaere bakan: lagun bat lasterka,taldetxo bat bizikletan, biko-te bat pauso arinean. Ogiusaina nonbaitetik. Okinde-giak eta elizak bakarrikdaude irekita. Begientzat ereharrigarria da Alderdi Ede-rreko muturretik Gros alde-ra begiratu eta zoruko ze-brabide eta gezi zuri guztiakikusi ahal izatea. Moilako ka-relaren alderik alde plasti-kozko poltsak, botilak etaedari-ontziak ilara perfek-tuan. Haruntzaxeago ari dirakale-garbitzaileak AlderdiZaharrerako ateari ura pre-sioan bota eta bota. Txizausaina ez da joaten, ordea.Itsasoaren ferekaz blaitu etaPaseo Berritik bueltakoan,txistuaren soinua gailentzenda. Zazpi txistulari doaz ka-lexka zahar garbitu berrie-tan kalejiran. Zahar-jendebanaka batzuk, berriz, SantaMariara bidean.

HANDIK Donostia

4 • ALdAiZe 7

Kepa OiarbideIrene Aldasoro

SANBLASEN BESTE AURPEGIA

iritzie

Page 5: Aldaize 7

ALdAiZe 7 • 5

hizketan

D ebabarrena Eus-kal Bizikleta tal-dera pasa da aur-

ten. Urtarrila hasieran bos-garren aldiz Espainiako Zi-klokros Txapelketetan izanzen Araba, Bizkaia eta Gi-puzkoako selekzioarekin.Sanblasetako ziklokrosa pa-satakoan errepideko lanarihelduko dio. Txirrindulariemakumea izanda, ordea,bere jardunean kirolari be-zain beste begiratu beharizan dio dagokiona borro-katzeari. Segur aski, inoiz to-patu duen lokatz aldaparikgogorrena.

Ziklokrosean zabiltzanemakumea zara,ez zau-dete asko.

Ez gara asko ez. Errepide-an gabiltzan neskak gutxigara eta ziklokrosean gabil-tzanak gutxiago. Ea orain al-txatzen den; ezagutaraztenari da eta ea honek anima-tzen duen kontua.

Iaz Federazioarekinizan zenituzten ika-mi-kak.Orduan eskatutako-etan lortu al duzue aurrerapausurik?

Egoerak hobera egin du. Denboraldiaurria aldean planifikatzen da,bilerak izatendira antolatzaileekin eta teknikoekin. Biordezkari joan ginen eta eskatzen genitue-netako gehienak lortu ditugu.Adibidez, sa-rietan jarrita ditugu lehen bostentzat sarizehatzak eta hortik aurrerakoentzat dietabat; lortu dugu torneo euskaldun bat ego-tea emakumeena, puntuak lortzen ditugudenboraldian zehar eta urte amaieran sa-riak egotea; gure irteera propioa izateaere lortu dugu,mutilak baino bi minutu le-henago irtenda; sailkapena ere aparte iza-tea lortu dugu...nahiz eta batzutan denbo-rak hartzen ez dizkiguten.

Berez,ez ziren halako astakeriakeskatzen zenituztenak, besteakadina izatea besterik ez.

Bai, hori da, geon lasterketa izango ba-genu izango genituzkeenak.Baina,mutilenartean sartzen gintuztenez ez zuten gurealasterketa gisa lantzen.Gero,aldagelen ka-suan ere gure aldagelak izatea besterik ezgenuen eskatzen eta beno, hori lortudugu.

Hala ere, oraindik lasterketa ba-tzuetan mutil kadeteekin batera ir-tetzen zarete.

Bai, erabaki genuen abendua arte kade-teekin batera irtetzea, antolatzaileek erenahiko zaila ikusten zutelako lasterketapropioa egitea. Baina, beno, Ermuan adibi-dez lasterketa propioa izan genuen etadozena bat neska irten ginen eta ea orain,antolatzaileak animatzen diren bide horriheltzen.

Emakumeen eliteko kirolean,bu-ruan ez duzue lasterketa egitea ba-karrik,bestelako lanetan aritu beha-rra izaten duzue,zuen bidea aldarri-katzen.

Fisiko aldetik mutilenpare ez gara inoiz izan-go, baina gure neurrianentrenamendu bera egi-ten dugu, sufrimenduabera da, dedikazioa berada... eta kirol arloari soi-lik begira egon ordez,egon behar zara begiraez dituzula baldintzaberberak, sariak ez dire-la berberak, aldagelakizango dituzun edo ez,ezduzula torneorik, komu-nikabideetan ez delaazalduko... Gero, taldeaere bilatu behar duzu...burua ez da soilik kirola-ri begira egoten, ez.

Aurrera begira,usteal duzu inoiz elitekokirolean gizonezkoeneta emakumezkoenarteko parekidetasu-nera iritsiko garenik?

Zaila izango da emaku-meak eta gizonak pareanizatea. Oraindik behin-tzat, gauza asko dago egi-teko. Baldintza berbere-tan aritzeaz gain, horren

errekonozimentua ere bera izatea osozaila dago momentu honetan.

Eta merezi al du sakrifizioak?Bizikletatik bizitzea orain momentuan,

ia ezinezkoa da. Gustukoa izan beharzaizu eta gauza asko sakrifikatzeko prestegon behar duzu.Mutilen kasuan, zaila da-goen arren orain momentuan, proba egindezakete balio duten edo ez, profesiona-letara iritsi daitezke... eta emakumeen ka-suan ez dago halakorik. Askotan iristenzara puntu batera lana iristen zaizuna etazeure buruari galdetu behar diozu “lanaala bizikleta?” Jan lanetik egingo dugu etaberaz, txirrindua utzi egin behar edo den-bora pasa hartu behar izaten da.

Izango da Idiazabalen ere zuk har-tutako bide horri heldu nahi dionneska gazterik.Zer esango zenieke?

Animatzeko, hasieran lehen pausu horiegitea kostatu egingo zaie, agian nondikhasi ere ez dute jakingo. Baina, esangonieke animatzeko,beldurra ematen du ha-sieran,baina heltzeko bide horri eta egoe-ra ere hobera egiten ari dela.

“Fisiko aldetik mutilenpare ez gara inoiz izango,baina gure neurrian entrena-mendu bera egiten dugu,su-frimendua bera da, dedika-zioa bera da...”

Lide Larrañaga, txirrindularia

LIDE LARRAÑAGA: “Zaila izango da emakumeak eta gizonak parean izatea”

Page 6: Aldaize 7

Datozen 10-15 urteetan Idiazabalek nolahazi behar duen,etxebizitzak non eta nolako-ak egin behar diren, industria non kokatubehar den edota kale eta bide berriak zein le-kutan ireki behar diren,hori guztia zehaztukoda Udala prestatzen ari den arau subsidiarioberrietan.

Idiazabalen gaur egun indarrean daudenarauak duela 17 urtekoak dira eta zaharkitutadaude.Orduan etxebizitzak egiteko izendatuziren lursail gehienak beteta daude,etxebizi-tza publikoak egiteko lurrik ez dago eta indus-triari zuzendutakoa ere agortzen ari dira.Ha-lako egoera ikusita,Udala arau berriak egite-ko lanean hasi da.

Horretarako lehen urratsa iazko azaroaneman zen, udalbatzak Hirigintzako txostenorokorra onartu zuen.Urtarrilean etxeetarabanatu den agiri horren helburuak hauekdira: herriaren egoera urbanistikoa aztertueta etorkizunean egon litezken arazoak ze-haztea, herrirako egingo diren arau berriekbeste erakundeek dituzten asmoei kaso egi-nez egitea eta arau berri horiek idazteko iriz-

pideak eta ildoak ezartzea.Txostenak arau berriak egiterakoan kon-

tuan hartu beharreko oinarriak ere proposa-tzen ditu. Horien arabera Udalak bultzatubehar ditu arauen antolaketa eta gestioa,baina herritarren iritzia kontuan hartuta.Da-tozen urteetako Idiazabal antolatzerako ga-raian, gaur egungo hirigintza ereduari eusteaproposatzen da, besteak beste dagoen lurguztia eraikinez ez betetzea aurreikusten da.Etxebizitza arloan arau berrietan etxeetakobeheko solairuak eta lokalak etxebizitza bi-hurtzeko aukera jasotzen da arau berrietan.Industriari dagokionez aurretik dauden in-dustria eraikinak aprobetxatzea gomenda-tzen du txostenak.

Arau berriak egin eta onartzerako urtebe-te pasatuko da.Udalak onartutako txostenajendaurrean erakutsi ondoren,dagozkion al-daketak egingo dira eta ondoren berriro ereudalbatzak onartu egin beharko du. Arau be-rriak onartu bitartean,behin behineko alda-ketak egingo dizkio Udalak dagoenari,herria-ren jarduna ez geldiarazteko.

6 • ALdAiZe 7

ARAU SUBSIDIARIO BERRIAK PRESTATZEN ARI DA UDALA

Hurrengo hamarkadan herria nola garatuko den zehaztuko da

EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN NAGUSIA GARATUKO DU UDALAK

Bai Euskarari akordioarekin uztartuko dute

AURREKONTUAREN %0,7 LAGUNTZARAKO

Udalak 2005. urteko aurrekontuaren%0,7 garapen bidean dauden herriei lagun-tzeko erabiliko du.12.600 euro banatukodituzte herritarrek aurkeztutako proiek-tuen artean. Alejandro Aldanondo Kongongaratzen ari den proiektuak 6.300 euro ja-soko ditu. Probidentziako ahizpek 2.520euro eskuratuko dituzte.Kiñewen izenekoekimenak eta Bielorrusiako haurrekin lane-an aritzen den taldeak, bakoitzak, 1.890euro jasoko dituzte.

ERREKA ONDOKO PASEALEKUA

Erreka txukuntzeko lanak eta herriko zu-biak berritzeko obrak aurrera doaz.Bi Ka-biko zubiko obrak bukatutakoan, zubitikhasi eta Pilar Eneara bitarteko pasealekuaegiten hasiko dira.

GOIERRI TELEBISTAGoierri Telebista herri guztian ikusi ahal

izateko antena berria jarri dute Altamiran.GTB UHF-ko 57.eta 39.kanaletan sintoni-zatu daiteke.Altamirako antenan egindakoaldaketak tarteko,telebista seinalea handikjasotzen dutenek Canal+ katea UHF-ko 25.kanalean aurkituko dute.

BIDEGORRIAAurten hasiko dira Idiazabaldik Segurara

joango den bidegorria eraikitzen.Obra ho-riek bi herrien arteko errepidea berritzekolanekin batera egingo dira. Bidegorriarenproiektua Luis Mari Oiarbide GipuzkoakoDiputazioko Garapen Iraunkorreko dipu-tatuak aurkeztu zuen Idiazabalen.

ze berri?

Idiazabalgo Udala Euskara BiziberritzekoPlan Nagusia (EBPN) abian jartzeko lehenen-go pausuak egiten ari da.EBPN Eusko Jaurla-ritzak bultzatutako ekimena da eta euskara-ren zabalkunderako neurriak hartzeko planada. Neurri horien helburua da euskaldunekeuskaraz bizitzeko aukera izatea.

Udala Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Po-litikarako Sailburuordetzarekin elkarlane-an ari da Euskara Biziberritzeko Plana ga-ratzen. Jaurlaritzako sailak Idiazabalen eus-karak duen egoerari buruzko txostenaegin du eta une honetan hura osatzeko

datu bilketa egiten ari da Udala.EBPN garatzeko lehen pausuak egin ondo-

ren ekimena Kontseiluaren Bai Euskari Akor-dioarekin uztartu nahi dute Udalak eta Illatik.Bai Euskarari ekimenaren helburuak erakun-de,enpresa eta elkarteen hizkuntza normali-zazioa dira.Hala, bi erakundeak bi ekimenakbatera garatzeko adostasunera heldu dira.

Biek batera egin beharreko lehenengolana mahai teknikoa sortzea izango da. Bil-gune horretan herriko kultura, gizarte, ki-rola,enpresa eta komertzioetako ordezka-riak egongo dira.

Page 7: Aldaize 7

Udala bultzatzen ari denEuskara Biziberritzeko PlanNagusia eta KontseiluarenBai Euskarari akordia uztar-tu eta garatzeko konpromi-soa hartu du Illati euskaraelkarteak.Abenduaren 18anegindako batzarrean elkar-teko kideak Udalarekin hi-tzarmena sinatu eta bi eki-menak lantzearen aldekoagertu ziren. Honenbestez,Illati EBPN eta Bai Euskarariakordioa garatzeko laneanarituko da Udaletxeko Euska-ra Batzordearekin.

Urteko batzarrean Goierri-ko Hitzaren bazkide egiteaere onartu zuen Illati elkarte-ak. Era berean bazkide kopu-rua handitzeko kanpainaabian jartzea adostu zen.Unehonetan euskara elkarteak 62bazkide ditu. Sanblasen ondo-ren martxan jarriko den kan-painaren helburua da bazkidebakoitzak beste bazkide berri

bat egitea. Hala, urtea buka-tzerako 100 bazkide izateanahi du Illatik.

Pilar Eneako ganbaran egin-dako urteko bileran Illatireneta Aldaizen diru balantzeenberri eman zuten zuzendari-tzako kideek. 2004. urteanegindako ekimenen errepasoaere egin zuten eta aurten ereIllatiren eta Euskararen egunaospatzea erabaki zuten. AL-DAIZE herri aldizkariak orainarteko martxari eutsiko dio.

LUISA MURILLOSanmieletako oroitzapen osoonak dauzket, baino nei gehiogustatzen zaizkit Sanblasak.Negu giroko festak beste xarmabat daukie eta festa tradizionalak,Sanblasak, kentzen badittuzte neipena haundie emango liake.

ELENA IPARRAGIRRENere etxen hoi bukau da, bainobakizue gazte jendei ze pasatzenzaion San Blas garaien, azterketakdiela eta etxen eon beharra.Gazte jende guztie ikasten eotenda eta eak die festea ein beharduenak. Batez e ikaslek behar dofestea, eta garai hortan ezin due.

ERIK DIEZNik nahiago det otsailen izateaherriko festak. Hola Gabonetanhasitako festak segi eitten doSanblasak arte eta jai asko daukeu segidan. Elurre eittenbado hobeto, beroki haundie jantzi ta kitto!

ANDONI KATALINANetzat Sanmieletan hobe.Otsailen azterketak, negue etaegualdi txarra eukitzen deu, etahorreatio herriko festak ez dieoso garai onen ospatzen. Negunizanda jendea errexago etortzenda beste inun festak ez dielako,baino halare aukeran nahiagonoke festak irailen izango balie.

ALdAiZe 7 • 7

herriko plazaHERRIRAKO EUSKARA PLANA

GARATZEKO UDALAREKIN ELKARLANEAN ARITUKO DA ILLATI

Urteko Batzarrean bazkideak egiteko kanpaina onartu zen

NOIZ NAHIAGO DEZU HERRIKOFESTAK OSPATZEA,SANBLASETAN EO

SANMIELETAN?

3.380 KILO LAGUNTZAKasongo Lunda GKE-ak

3.380 kilo materialez beteta-ko kontainerra bidali du Kon-gora.Abenduaren 13an abiatuzen Bilboko portutik materia-la zeraman itsasontzia. Iazkourrian Idiazabalen bildutakomaterialarekin bete zutenkontainerra: arropak,botikak,idazteko makinak,oinetakoak,eguzkitarako betaurrekoak,are hortzak,elikagaiak…

Gabonetan dirua biltzekokanpaina jarri zuen martxan

kasongo Lundak. Hilabetehauetan bildutako diruarekinKongorako ibilgailu bat erosinahi dute.Hori da 2005.urte-rako taldeak duen helburueta-ko bat. Hortaz gain, KongonGobernuz Kanpoko Erakun-de ofizial bat sortu nahi dute,bertan ganadu kooperatibandabilen jendea berritu etaurtea bukatzerako beste kon-tainer bat betetzeko adinamaterial biltzea dira KasongoLundaren helburuak.

Page 8: Aldaize 7

8 • ALdAiZe 7

60. hamarkadan etxebizitzarenarazoari aurre egiteko herritartalde batek kooperatiba bat osatueta etxeak egitea erabaki zuen.Gu-rutze Berri auzoa sortu zen. Itxurabereko 6 eraikin.Horietako batenbeheko zatiari erabilera bereziaematea pentsatu zuten. Jesus MariCollado Guraso Elkarteko sortzai-leetako baten esanetan “Idiazabalenez zegon lokal itxirik,pilotaleku za-harrean egiten ziren ekitaldi guztiak.Hala,etxe horietako baten beheko aldea egokit-zea pentsatu genuen”. Pentsatu eta egin“auzolanean aritu ginen. Batzuk eskulanaeginez, beste batzuk bonoen bidez edozozketak antolatuta dirua bildu zuten, etaahal zuenak interes baxuko maileguak es-katu zizkien lagunei” gogoratu du EugenioUrteagak. 1965-66 urteetan jarri zutenmartxan lokala.

Ordizian eta Beasainen lanean ari zirenGuraso Elkarteen babesean abiatu zenIdiazabalgoa. Gurutze Berriko etxeen a-tzetik Zigor auzokoak etorri ziren 70. ha-markadan. Kooperatiba moduan eraikiziren haiek ere,“Zigorren etxea hartu ge-nuen 27 lagunak elkarteko bazkide eginginen.Derrigorrezkoa zen” dio Martin Li-zarazuk.Hala, pixkanaka-pixkanaka taldeahanditu egin zen eta Guraso Elkartearenurrezko urteak hasi ziren.

Ekimenen bilguneaUrteetan herriko kultura, gizarte, eliza,

gazte eta bestelako taldeen ekimen bilgu-ne izan da Gurasko Elkarteko lokala. JesusAzurmendik gogoan ditu lokalean egitenziren hitzaldiak “Luistarrek eta Mariata-rrek antolatutakoak ba -tzuk, medikuaren hitzal-diak ere izaten ziren.Guztiak musu truk”.Azurmedik ongi ezagut-zen du lokalaren ibilbi-dea. Elkartearen sortzai-leetako bat izateaz gain,1970az geroztik, urteanhirutan Guraso Elkarteaelkartasunerako gune bi-hurtzeko lanean aritzenbaita. Lokalean egitendira Odol Emaleek anto-

latutako odol emateak.Elkartea sortu zenean 15 bat urte zituz-

ten herritarrek bestelako erabilera ema-ten zioten aretoari.“Guatekeak egiten ge-nituen jai arratsaldetan. Bonbilei zelofangorria jarri, sukaldean txokolatea egin etagero musika izaten zen.Koadrilla haundiajuntatzen ginen” Gema Burugainek eta Jo-sebe Iparragirrek ez dauzkate ahaztekogarai haiek.Orduan ere gortina granateakhan omen zeuden.Gemak gogoan du gai-nera entseguetan ibili ondoren sekula an-tzeztu ez zen antzezlana ere lokal horre-tan prestatu zutela.

Eszenarioaren babesean hasi ziren eus-karazko eskolak ematen eta eskulanak ira-kasten, eta eskailerapeko sukaldean ikasi

zuten idiazabaldarrek patatak in-portantzia erara prestatzen.Han-dik urte batzuetara dotriña ira-kasteko erabiliko ziren sukaldeeta mahai berean. Eta sukaldekolehiatila zine takila bihurtuko zenberandu baino lehen. Eta lehiohaietan bilduko ziren guateketanparte hartzen zuten neskak Eska-polien entseguak ikusteko “behe-ran ensaiatzen zuten eta gu leiho-tik begira egoten ginen.Hotz alabero,han,begira,Eskapoliak, los es-capados de la poli ikusten” dioteGemak eta Josebek.

Lazkao Txikiren omenaldia, abesbatzak,bilerak, ikastaroak, Gabon kantetako en-tseguak, afariak, danborradako entse-guak... Guraso Elkartean egin gabekorikizango al da? Ikastola ere izan zen.Lokala-ren sorrera eta ikastolaren hasierak den-boran bat egin zuten. 1972-73 urteetan

erreportajeaGORTINA GRANATEAK ITXI ZIRENEKOA

40 URTE ETA GERO GURASO ELKARTEA DESEGIN ETA LOKALA UDALARI EMAN DIOTEAntzeztokiko gortina granateek ikutu berezia ematen

diote Guraso Elkarteko lokalari. Zahartuta dago, onenakemanda.Idiazabalgo azken hamarkadetako historiari begi-ratuz gero,ordea,behin baino gehiagotan aipatzen den lekua

da:Guraso Elkarteko lokala.Azaroaz geroztik Udalarena da.40 urteko ibilbideari bukaera jarri dio Elkarteak.Hasierakoilusiotik azken urteetako gainbeherara,mila pasadizo eta is-torio utzi ditu lau horma altuen arteko gune horrek.

“Egon hadi lo eta jango diagu me” antzezten

Axari Dantza Taldekoa Guraso Elkartetik irtetzen

“Egon hadi lo eta jango diagu me” antzezten

Axari Dantza Taldekoa Guraso Elkartetik irtetzen

Page 9: Aldaize 7

Aparteko aipamena merezi dute Gura-so Elkartean egindako zine eta antzerkiemanaldiek.

Axari antzerki taldearen emanaldiektxiki uzten zuten Guraso Elkarteko loka-la.Garaiko euskal idazle ezagunenen lanakantzezten zituen taldeak, Nemesio Etxa-niz, Juan Mari Lekuona, Piarres Larzabal...idazleen obrak eraman zituen taula gaine-ra herriko taldeak. Iziartxo, Egiazko argia,Eun dukat...horiek Axari taldeak antzeztu-tako lanak. Guraso Elkarteko antzezto-kian Axarik eskainitako azkeneko lanakLaratzean sua eta Itzulera izan ziren.Taulagainean kanpoko talde asko ere izan dira.Herrikoak gutxiago, azkena 1993an. An-tzerki ikastaro bat antolatu eta han bildu-

takoek Egon hadi lo eta jango diagu me!lana antzeztu zuten.

Guraso Elkartea zinema areto ere izanda. Jesus Mari Colladok eta Joxe Basurtokzuten horren ardura. Guraso Elkarteasortu aurretik Apaiz etxean izaten zirenemanaldiak. Zentsura eta No-do garaiakziren haiek. “Lokala sortu zenean hasiginen zerbait jarri beharra zegoela.Goie-rrin bazegoen 8mm.ko pelikulak bota-tzeko makina bat eta hura eka-rriz ibiltzen ginen” azaldu duBasurtok. Baina Idiazabalekberea behar zuela eta halaBartzelonara pelikulak bo-tatzeko makina eskatuzuten,16 mm.koa. 63 mila pe-zeta ordaindu zuten Marin etxe-ko makina. Lokalean kabina batprestatu zuten erositako makinajartzeko.

Nobleza Baturra filmak es-treinatu zuen Guraso Elkar-teko zine aretoa. Bilbotikekartzen zituzten pelikulak“Pesako autobusak ekar-tzen zuen eta gu motorrahartuta haren bila joaten

ginen.Gero lanak pelikula txukuntzen iza-ten genituen. Goraizak hartuta aritzenginen” dio Basurtok. Horrela iritsi zirenIdiazabala Paco Martinez Soriaren La ciu-dad no es para mí, Sor Citroen, El secreto delas esmeraldas… Marisolenak eta mo-mentuko filma arrakastatsuenak.

Basurtok eta Colladok pazientziaz etagogoz hartzen zuten lana. Orduak ema-ten zituzten pelikulak prestatu eta jendea

etortzen zenerako pronto jartzen.Behin baino gehiagotan kabinanafaldutakoak dira. Sukaldeko taki-llan koloredun sarrerak saldu etajendea lokalera sartzerako guztiaprest eduki beharra izaten zen.

Neguko Larunbat iluntzetan etaigande arratsaldetan izaten zirenemanaldiak.Egurrezko aulkiak pres-tatu eta txirrinak jotzen zueneanhasten zen pelikula. Ondoren loka-

leko zoruan geratutako pipaazalak eta bestelakoakgarbitzen izaten zuten

lana.

ALdAiZe 7 • 9

jaiotakoak Guraso Elkartean ikas-tolan ibilitakoak dira. Eba IoneElortzaren hitzetan “zinea botatze-ko kabinaren alde banatara egotenginen eserita, alde batean gu etabestean gu baino urte bete gaztea-goak. Karlos Garaialde zen irakas-lea. Errekreo garaian panaderoaetortzen zen Gurutze Berri auzoraeta flauta eskuan genuela sartzenginen klasera”.

Ikastolan ibili zirenetako askoAxari dantza taldeko kide bihurtukoziren aurrerago.Eta Guraso Elkarte-ko lokalean ikasi zuten dantzan.Non bestela?.Axari dantza taldeak,aurretikherrian izan zen Arkaitz taldearen lekukoahartu zuen. Biek Guraso Elkartean egitenzituzten entseguak. Antton Irizar Axari

dantza taldeko arduradunetako bat izanzen “lokalean egiten genituen entseguak.Ehun bat lagun izatera iritsi ginen,taldeetanbanatuta aritzen ginen” azaldu du An-ttonek. 80. hamarkadaren hasiera zen eta

urte haietan dantza sueltoak indarrahartu zuen.Guraso Elkartean osatuziren dantza sueltoko bikoteak.

Gainbehera80. hamarkadaren bukaeran 90.aren ha-

sieran etorri ziren elkartearen geldialdiaeta gainbehera.Ordurako estatutuak alda-tu beharra izan zituzten, Martin Lizarazu-ren esanetan “Elkartea sortu zeneko lege-ek zioten Elkartea desegiten bazen lokalaSegurako erresidentziaren esku geratukozela. Hori gerta ez zedin aldatu genituenestatutuak. Hala, Elkartea deseginez gero

lokala bazkideena izangozela jasotzen zen arau be-rrietan”. Garai hartan hasizen Guraso Elkartea inda-rra galtzen.Herrian beste-lako taldeak sortu zireneta ordura arte lokalharen bueltan sortutakoekimenek beste bide bathartu zuten.

Azken urteetako geldial-diaren ondoren,iazko azaroan des-egin zen GurasoElkartea. Ehunbazkide baino ge-hiago zituen. 39bildu ziren azke-

neko batzarrean. Gehienak elkar-tea desegin eta lokala udaletxeari ematea-ren alde agertu ziren. Batzuk pena hartuzuten. Lana, ilusioa eta garai zoriontsuaketorri zitzaizkien burura. Antzezlan, jaialdieta bestelako emanaldien bukaeran hain-bestetan ikusi izan zuten bezala, lokalekogortina granateak isten ari zirela eta 40urte lehenago hasitako istorioa bukatzerazihoala irudituko zaitzaion behar badanorbaiti.

erreportajea

Azken urteetako geldialdia-ren ondoren,iazko azaroandesegin zen Guraso Elkartean

Zine proiektagailua GurasoElkartean dago oraindik

Zinerako sarrerak koloretakoak zirenZinerako sarrerak koloretakoak ziren

NOBLEZA BATURRA,SOR CITROEN ETA ITZULERA

Page 10: Aldaize 7

A Abenduaren 10ean, ostirala,goizeko hamaiketan sinatuzuten Idiazabalgo Udaletxean

Eskolako Agenda 21,Antton Irizar, herri-ko alkateak eta Mariaje Gonzalez deGaldeanok Aita Iparragirre Herri Esko-lako zuzendariak. Hitzarmenak GarapenIraunkorraren eta ingurumenaren ingu-ruko gaiak jasotzen ditu.

Sinatzaleez gain, ekimenera ikastetxe-ko bi irakasle, guraso bat eta sei ikaslehurbildu ziren; baita Edurne Huesa IIHII-ko aholkularia eta Ingurumen Sailekoordezkari bat ere.

Saio xume eta eder batean, denekizan zuten hitza hartzeko aukera etabaita ezohiko solasaldi hartan partaideizateko ere. Bertan, besteak beste,hauxe azpimarratu zuten: “Gure aroaazkena balitz bezala hartzen ari gara,ingurumena erabat zukutzen eta bi-rrintzen, hurrengo belaunaldienganbatere pentsatu gabe. Ingurumenarenongizatea kolokan dago, dena suntsitubaino lehen, hauxe da guztiok elkartu

eta lanean hasteko unea”.Ikastetxeak honako hau jakinarazi

zuen: Eskolako Agenda 21 programa-ren proiektua haintzat hartu dugu eta,haren filosofia eta metodologiari ja-rraituz, curriculum eta hezkuntzaproiektuen baitan abiarazteko konpro-misoa hartu. Gainera, eskola komunita-teko agente guztiak ordezkatuko di-tuen ingurumen batzorde bat eratukoda eta, aldi berean, partaidetza zuzenaeta irekia bultzatuz, gure umeak balo-re demokratikoetan heziz, ingurume-naren aldeko ohituretan eta baloree-tan bideratuko ditugu.

Bukatzeko,hauxe esan zuen Antton al-kateak: Ekimen berri, desberdin eta guz-tiz pizgarri baten aurrean gaude. Lehenaldiz,herriko agente guztiak,denak bate-ra, gurdi beretik tiraka jarri gaituen eki-men baten aurrean.

Han bildutako guztion konpromisozeta hasieran aipaturiko sinadurarekin,amaitutzat eman zen ekimen xume,esanguratsu eta eder hura.

10 • ALdAiZe 7

IDIAZABALEN, ESKOLAKO AGENDA 21Denok lotzen gaituen sinadura

kolaborazioak

Sinatu zuten eguneko argazkia

LABURRAK25.URTEURRENA

Datorren ikasturtean (2005-06) 25.urteurrena ospatuko dugu.Dagoenekobi bilera antolatu dira antolaketarakobatzorde bat osatzeko helburuarekineta logo eta lema lehiaketa antolatzeaerabaki da (proposamena aurkeztekoepea martxoaren 11 da).

Hurrengo bilera otsailaren 11n izan-go da, eta bertan biltzeko asmoa duguedozein eratako kolaborazioak egitekoprest dauden pertsonak.

Anima zaitezte eta prestatu zure la-guntza eskolako irakasleekin harrema-netan jarriz.

EMAKUNDEKOAK GABONAK ZORIONTZEN.

Emakunde erakundeak gabonak zo-riontzeko txarteletan Izalgo eskolakoumek ekoiztutako bertsoak txertatuditu.

ARTZAIN MUNDUA

Artzain Mundua erakundera IzalgoUdalak diru laguntza eman izan du ur-teetan.Horren ordainetan, eta nekazalmundua umeei hurbiltzeko helburua-rekin, filma batzuk aukeratu dituzte.Horietako bat “Baby, el cerdito valien-te” ren euskarazko bertsioa emangodute eskolan, otsailaren 2an eta gaine-ra,Nerea Aliasek aurkezle lanak egingoditu. Ekitaldi hau Donostiako hiru ikas-tetxeetako ikasleekin eta Izalgo Esko-lan egingo da Gipuzkoa mailan.

Page 11: Aldaize 7

GAZTETXEA ITXURA ALDATUTA

kolaborazioak

ALdAiZe 7 • 11

P intura poteak, ixipuak, zerrak,mailuak, iltzeak... a ze saltsa edukidugun azken hilabeteotan. Gaz-

tetxeak abenduan 4 urte betetzen zituelaeta, itxuraz aldatzea erabaki genuen. Ur-teurrenerako lan guztiak amaitu ez geni-tuen arren, festetarako den-dena prestegongo da. Orain lau urte Gaztetxeaatondu genuenetik, eraldaketa handirikegin gabe ginen eta garaia bazela eta, lana-ri ekin genion.

Orain arte, kontzertuak, antzerkiak, etaabar antolatzen genituenero, oholtzamuntatu beharra edukitzen genuen. Horidela eta eszenatoki finkoa jarri dugu, be-harreko argi eta entxufeekin.

Paretek ere, bazuten margotzeko ga-raia, marrazki guztiak ezabatu eta, koloreberriz jantzi ditugu paretak. Lehengo ber-

dearen ordez, defini-tzen zailak diren hirukolorez pintatu ditugupareta zaharrak. Ko-muna, xake taula bai-litzan margotu dugu.

Sukaldean plater,eltze eta zartaginakpilatzen hasiak ziren.Horiek denak txu-kun-demonio jartze-ko apal berriak jarriditugu sukaldean.

Sukaldeko ontzie-kin antzera, liburuaketa aldizkariak ere aldrebes antzean zeu-dela eta, apalak jarri eta liburutegi batosatu dugu barruko gelan.

Dena den, oraindik lanak ez ditugu bu-

katu, azken ukituak falta dira, eta aurrezesan bezala Sanblasetarako eraldaketaamaituta egongo delakoan gaude, eaemaitza gustuko duzuen.

FESTETAKO EGITARAUASanblasetarako, Gaztetxea eraberritzeaz gain, urtero bezala

IGAk hainbat ekitaldi prestatu ditu. Festei hasiera emateko, as-palditik gurera etortzeko irrikitan zegoen talde tolosar bat gon-bidatu dugu:Atila y los Huno.Talde hau ez da musika munduanatzo goizean hasitakoa,musika ona, katxondeoa eta txoua ikusiahal izango ditugu eszenatoki berriaren gainean urtarrilaren28an,gaueko 11:30etan.

Goitibehera txapelketak hirugarren edizioa izango du orain-goa.Gero eta ikusle eta partehartzaile gehiago biltzen ditu eki-taldi honek,herritarrak ez ezik, bazter guztietako jendea gertu-ratzen da.Txapelketan parte hartu nahi dutenak oraindik garaizdabiltza,Gaztetxera hurbildu eta izena eman besterik ez dute.

Arratsaldeko 4etan habiatuko dira goitibeherak kanposantu-tik behera.Otsailaren 5ean izango da.

Aurten, futbito txapelketaren antolaketa lana Gazte Asanbla-dak hartu du bere gain. Sariak dagoeneko Gaztetxeko biltegian

gordeta eta prest daude. Nork eramango ote du txapela? Pi-thuevo taldeak ez duela jantziko behintzat aspalditik dakigu,par-tidaren bat edo beste soilik utzi baitizkiote irabazten. Finala, o-tsailaren 6an arratsaldeko 5etan.

Koadrila Eguneko jolasak ere prest dauzkagu, beraz zuek erejoan prestatzen, froga gogorrak izango baitira aurtengo Sanbla-setakoak.

GABONAKInoiz baino egitarau osoagoa prestatu genuen aurtengo Ga-

bonetarako, tradiziozkoak diren ekintzez gain, nobedadeak eresartu genituen egitarauan.

Baserriz baserri abestera irtetea edo Urtezahar Gauean, or-dubatetako kanpaikadarekin topa egiteaz gain, bestelakoak ereizan ditugu aurtengo Gabonetan.Errege bezperan,sekulako afa-ria egin genuen Gaztetxean;Monarkiaren aurkako afaria izan daaurtengo berrikuntzarik garrantzitsuena.

Tabernetan salgai ikusi ahal izan dituzuen kantzontzilo etatangez gain, bestelako salmentak ere egin ditugu.Gabon bezpe-ran eta Urteberri Egunean, danbolinean erretako gaztainak sal-gai izan ziren herriko plazan.

Itxura hau zuen gaztetxeak 4.urteurrenen

Kantuan irten gineneko irudi bat“Gillotina” izeneko goitibeherak,

goitibehera ikusgarrienaren saria irabazi zuen

Itxura hau zuen gaztetxeak 4.urteurrenen

Kantuan irten gineneko irudi bat

Page 12: Aldaize 7

12 • ALdAiZe 7

ARGENTINATIK

ertzetik

I diazabalgo eliza aurrean auto bat etabi lagun agertzen diren argazki za-harkitua eta bikote baten erretratua

eskuan hartuta etorri ziren Silvina etaRaul Dinelli Idiazabala.Arbasoen aztarnenbila.Argazkiko gizon biboteduna DanielLardizabal da, Idiazabalen jaio eta Argenti-nara alde egin zuen ehunka euskalduneta-ko bat.

XIX.mende amaiera eta XX.mende ha-sieran Amerikara egindako emigrazioak fa-milia euskaldun ugari banandu zituen.Garai hartako komunikabide eskasei erre-paratuz Hego Amerikara fortuna bila joanziren asko inoiz gehiago ez zirela itzulikoargi zegoen,eta horrekin batera,familia ha-rremanak neurri handi batean eten egingozirela.Beharrak,ordea, bidai luze hori eki-tera bultzatu zituen pertsona asko. Idiaza-baldik ere izan ziren etorkizun oparo-ago baten bila Argentina,Txile edoPerura joan zirenak. Urteak pasaahala batzuk sorterrira bueltatu zirenpoltsikoa diru betez; horien adieraz-garri dira herrian ditugun indiano et-xeak.Beste asko,ordea, herrimina bi-hotzean,bertan gelditu ziren.

Gaur egun,Amerikan gelditu zire-nen oinordekoek, 3 eta 4. genera-zioek, beraien euskal jatorria ezagu-tzen duten arren, gutxi dira bertanizan direnak, harremanak ere urteenpoderioz galtzen joaten baitira.Orain,ordea, garraio eta teknologia balia-bideak oso bestelakoak dira eta euskaldunahaideak ezagutzea ez da ezinezko gogoa.

Birraitona-amonen argazkiaBirraitonaren izena eta argazki zaharra.

Informazio hori zutela etorri ziren Silvinaeta Raul Dinelli anai-arrebak argentina-rrak Idiazabalera, beraien birraitona izanzenaren familiaren bila. Bizitzaren gorabe-herek,Donostia eta Kanariar Irletara eka-rri dituzte bizitzera, eta hurbiltasunakematen dituen erraztasunak eta Gabone-tako oporrak aprobetxatuz beti gogoanizan zutena egitera etorri ziren: familiakohistorian murgildu eta ahaide euskaldu-nak ezagutzea.

Daniel Lardizabal deitzen zen beraienbirraitona idiazabaldarra. 1887an jaio zen

baina 8 urterekin Argentinara emigratuzuen bere familiako zenbait kidekin. Ber-tan hazi eta ezkondu zen eta Argentinanigaro zuen bere bizitza guztia. Silvina etaRaul Buenos Aires probintziako BenitoJuarez herrikoak dira. Han bizi zen izebabatek eman zizkien Daniel Lardizabaliburuz gordeta zituen agiri eta argazkiak.Hura izan zen abiapuntua. IdiazabalgoUdaletxean “gure birraitonaren (DanielLardizabal) heriotze agiria aurkitu dugu,5anai arreba ziren; bi berarekin Argentina-ra joan ziren eta besteak Euskal Herriangeratu ziren. Udaletxeko agirietan ager-tzen denez, gure birraitonaren anai bat 2urterekin hil zen” azaldu du Silvinak.Rau-lek eta Silvinak ez dute Lardizabal abize-nik “aitaren aldeko aiton-amona italiarrakziren,Argentinan, abizen italiarra izanezgero lehendabiziko abizenari bakarrik

eusten zaio, horrenbestez Lardizabal abi-zena ez da gure belaunaldira iritsi” azpi-marratu du Raulek.

Mende oso bat igaro den arren, familiaargentinarrak beti izan du gogoan Idiaza-bal eta Euskal Herria. Eta harremanak as-paldi eten baziren ere, jatorria ezagutzekogogoa gorde dute denek. Hori dela eta,Udaletxeko artxiboan pasa zuten goizosoa Silvina eta Raulek zuhaitz genealogi-koaren sustraietan murgildu eta gauregungo gertuko familia aurkitzeko.

Antonio Berasategiren laguntzarekinjakin ahal izan zuten beraien birraitonaEnpajolatzan jaiotakoa zela. Antoniokegindako ikerketaren arabera Lardizabal-darrak 5 anai arreba ziren,haien ondoren-go bakarra ageri da: Marzelai baserrianmorroi ibili zen Danielen iloba bat. Hark

bi arreba zituen, baina hil egin ziren.Handik urte batzuetara EnpajolatzanLardizabal abizeneko beste familia batbizi izan zen, agirietan agertzen denezgizona Idiazabalen jaiotakoa zen. Ziu-rrenera Danielen senitartekoak izan-go ziren

Raulek eta Silvinak ikertzen jarrai-tzeko asmoa dute.Behar bada egunenbatean jakingo dute eliza aurreko ar-gazkian, autoaren alboan daudenakzein diren.

Gai honen informazioa izango ba-zenu edo Raul eta Silvina Dinellirekin

harremanetan jarri, gurekin jar zaitezkekontaktuan Dinellitarren telefonoa etahelbidea ditugu-eta.

Silvina eta Raul Dinelli

Argazki batekin, ahaideen bilaDANIEL LARDIZABAL IDIAZABALDARRAREN AZTARNAREN BILA DABILTZA BERE

BIRBILOBAK

Silvina eta Raul Dinelli

Page 13: Aldaize 7

IZAL EZAUTUZ: Buztindegi

I zan zezakeen beste izen bat, baina–Idiazabalgo beste etxe askoreneangertatu den bezala- baserri honek

ere, azkenean, eraiki zeneko lekuarenizena hartu bide zuen.

Etxea egin zutenean, XVIII. mendearenerdi aldera,“Buztindegi” ez, baina “Cam-posechea nueba” (1752) esaten da doku-mentuetan, beraren berri emateko;XVIII.mendeko beste aipamenetan ere izena-ren molde berari eutsi zitzaion (“Camposechea”).

Campostarrek egin zutelako sortu zenizen hori etxearentzat (Joan BautistaCampos jabe, 1752an);Zelandieta aldeko“Ganbos”en izena ere horrelaxe sortuazen lehenago, baina haren kasuan etxeko-en deitura gorde zen bezala,kaleko etxea-renean, jendearentzat errotuago egongozen lekuaren izena nagusituko zitzaion.Hortik 1777an “Juan el de Bustindegui”agertzea eta, aurrerantzean ere, deiturahori bakarrik ikustea dokumentuetan.

Horrelako beste izen batzuetan eregertatu den eran (“Arizti/Aristi”,“Urriz-ti/Urristi”, Idiazabalen bertan), honetanere, bi forma ageri dira dokumentuetan:“Buztindegi” eta “Bustindegi”. Garbisamar daude –itxuraz,behintzat- izenarenbi osagarriak.“-tegi/-degi” atzizkia “buz-tin”i erantsita dator; ezin esan, ordea, a-tzizkia, bere hasieran, etxea adieraztekosortu zen edo –hori seguruago- jabetza

edota lekutasuna a-dierazteko bakarrikbalio zuen.

1964 inguruan ba-serri zaharra botaeta etxe berria eginzuten beraren le-kuan; gerora, berta-koek 1971 alderaegindako txalet be-rriak bereganatu duizena.

ertzea

ALdAiZe 7 • 13

Anttonio Berasategi

Page 14: Aldaize 7

14 • ALdAiZe 7

kirolak

B ola jokoa euskal kirolaren histo-rian oso garrantzitsua izan da,ezagutzen den kirolik zaharre-

netakoa da-eta.Horren adierazgarri badabolari zaharren ahotan istorio kuriosobat: Madrilgo Eskoriala (1563-1584 bitar-tean eraikia) egitera joan ziren argin gi-puzkoarrak, bertan eraiki zuten lehengoa,bolalekua izan omen zen. Sagardotegi etataberna inguruetan egiten zen kirola ereizan da mendeetan. Hori horrela izandaere, gaur egungo gazteen artean bolajokoa ez da kirol ezaguna. Ez dago kirolizar ezagunik eta telebistan ere ez dugumaiz ikusten. Horrek eragin handia dugazteengan eta kirol honetan hasten dire-nak geroz eta gutxiago dira.

Bola jokoa IzalenIndarrean baino gehiago konzentra-

zioan omen dago bola jokoaren gakoa.Hori dela eta beste kirolekin uztartu lite-ke. Entrenamenduak ez baitira nekezakezta luzeak ere, eta lesioak izateko auke-rak oso txikiak dira. Idiazabalgo taldeakostiralero entrenatzen du pilotaleku atze-an dagoen bolatokian.Ordu erdiko entre-namendua baino ez da izaten, teknika etaposturak ikasi eta lagunartean kirolaz go-zatzeko. Bola jokoan jarduten direnenesanetan, poztasun eta sari asko ematenditu, esfortzu txikia eta denbora gutxiren

truke. Dena den, beraien ustetan ez duherriko gaztedian toki bat egitea lortu etageroz eta gutxiago dira bola jokoan asmosendoz murgiltzen direnak.

Idiazabalen,dena dela, izan ditugu bolarionak, Gipuzkoako gazteen txapelketetanirabazle izan direnak.Andoni Berasategiadibidez, hiru aldiz izan da Gipuzkoakoirabazlea jubenil mailan eta Asier Katalinabeste bitan.Andonik aurreko urtean Eus-kal Herriko txapelketan gazte onenariematen zaion saria ere irabazi zuen. Hel-duetan Jose Kruz, entrenatzailea eta BolaJoko Federazioko ordezkaria da.

Txapelketa Sanblasetan Bola joko denboraldia Legazpin hasten

da urtero Errege Egunean, urtarrilaren6an. Egun horretatik aurrera astebururoospatzen dira tiradak, abuztu erdialdeandenboraldia amaitzen den arte. Bitarteanlehiaketa ugari ospatzen dira: taldekakotxapelketa, Gipuzkoako erregularitatea-ren txapelketa, bikotekakoa, eta Lehenda-kari saria edo banakakoa. Herriko jai ge-hienetan ere antolatzen dira tiradak.

Sanblasetan ere izango dugu urterolegez bola joko lehiaketa.Kirol hau orain-dik bizirik irauten duenaren erakusle daherriko festetako txapelketa. Idiazabalenurtero 60 bat bolari elkartzen dira.Sariak,bai herriko txapelketetan baita Federa-

Andoni Berasategi

BOLA JOKOA: TRADIZIOA ETA KIROLA Bola joko denboraldia abian da urtarrilaren hasieratik

BOLA JOKOA IZALGO HISTORIAN Garai bateko bolalekuak sagardotegi eta taberna inguruan jar-

tzen ziren. Jendearen aisia bete eta taberna inguruetan festagiroa jartzeko.Bolalekuaren jabeak prezio sinbolikoa kobratzenzuen, baratoa deritzona, lekua eta boloen mantenua ordainduahal izateko.

Izalen bi bolaleku garrantzitsu zeuden: bata Albitsun, bainadantzalekua handitzeko kendu zuten; eta bestea,Katea auzoan.Hura oraindik mantentzen da baina Segurara doan bidea kon-pontzen denean bota egin beharko da.Herrian bertan zegoenagaur egungo Kutxa dagoen tokian zegoen.Baserri batzuetan erebazeuden, baina hauek txikiagoak ziren eta jendeak entrena-tzeko erabiltzen zituen.

Katea auzoko taberna kentzean,bolalekua txukun mantendu-ko zuenik ez zen. Horregatik, herrian bolaleku itxi bat egiteaproposatu zen pilotaleku berria eraikitzen ari zela aprobetxa-tuz. Ekimena martxan jarri zutenak Idiazabalen bizi baina Muti-loa eta Zerainen jaio eta hezitako pertsonak izan ziren:Unanue,Etxaluze,Goia, Lekuona... Izan ere, herri horietan bola joko tra-dizio handia egon izan da betidanik. Denborarekin Jose KruzAranburuk hartu zuen bolari taldearen ardura. Gaur egun, 12

pertsona daude federatuta Idiazabalen, txapelketetan parte hartzen dutenak gutxiago diren arren.

Katea auzoko bolalekua Katea auzoko bolalekua

Page 15: Aldaize 7

kirolak

ALdAiZe 7 • 15

2004ko Sanblasetan herri kirolek izan zuten arrakasta iku-sirik, aurten ekitaldi bikoitza antolatu dute herriko zenbaittaldek. Larunbat gauean bi taldeen arteko herri kirolen nor-gehiagoka ikusi ahal izango dugu pilotalekuan. Igandean arra-tsaldeko 6:30ean, berriz, nobedade bat izango da: trontza

lehiaketa. 9 bikotek eman dute izena txapelketan eta burubelarri ibili dira Artzai Gazta ondoko lokalean entrenatzen.Irabazlea 5 korte azkarren egiten dituen bikotea izango da.Argi burua eta gogor besoak, neskamutilok!

zioak antolatzen dituenetan ere, beste ki-rolekin alderatuz egundokoak izatenomen dira. Bolari on batek soldata majoairabazi omen dezake urtean zehar ospa-tzen diren txapelketetan jolasten badu.

Bada arrazoi ugari bola jokoan hasteko,orain norberaren gogoa bultzatu behar.

Andoni Berasategi,bolariaAndoni Berasategi hiru urtez jubenil

mailan txapeldun izan ostean, helduenmailan dabil. Gaur egun oso gutxi dirakirol hau aukeratzen duten gazteak.

Noiztik jokatzen duzu bola joko-an?

15 urte inguru genituela, arratsalde pasa

joaten ginen lagunak frontoi atzeko bola-tokian nola entrenatzen zuten ikustera.Han jakin-mina sortu zitzaigun eta proba-tzen hasi. Ongi nenbilela eta gustatu eginzitzaidan. Horrela, entrenamendu bat etabeste bat,gaur arte.

Nolako entrenamendua egitenduzu?

Ostiralero elkartzen gara, bolo batzukbota eta kitto. Ez du esfortzu fisikorik es-katzen.Kontzentrazioa baino ez.

Beste kirolik egiten al duzu? Zereskaintzen dizu bola jokoak beste ki-rolekin alderatuz?

Ez dut beste kirolik praktikatzen. Etabolo-jokoa hanka geldikoa da! Horrelako-

ak ditut aukeran nahiago. Onartu dezaketikusteko aspergarri samarra gerta daite-keela baina jokalari baten begietatik entre-tenigarria da.

Nola animatu gaur egungo gazte-ak?

Gaurko gazteak ez dute bola-jokorakozaletasun handirik. Ez da ezaguna, eta kan-potik ikusita ez du arreta berezirik pizten.Nik esango nuke frogatu artekoa dela.Nork esango zidan niri hasiera hartan,bost urte beranduago bolatokira joatenjarraituko nuenik. Beraz, nahi duenak ba-daki non aurkituko gaituen.

AURTENGO JAIETAN ERE HERRI KIROLAK ETA TRONTZA

Page 16: Aldaize 7

16 • ALdAiZe 7

Aitor

Alaitz

Egoitz

Garazi

Garazi

Idoia

Iñigo

Irati

Irati

Janire

Joseba

Karmele

Karmen

Karolina

RZ

Bi metroko garaiera har de-zakeen sendabelarra dugu.Ekaina eta urria bitartean lora-tzen da. Ile asko ditu eta zurtoi-naren goiko aldean hori kolo-reko lore ugari ateratzen zaiz-kio.Lugorrietan eta belar asko-ko inguruetan aurkituko dugubatez ere.

Otsaila neguan bete-beteandago sartuta eta nahikoa lanizaten dugu osasuntsu egoteko.RZ-n sanblas opila proposatuizana ez da kasualitatea,eztulaeta eztarriko mina ere kentze-

ko direla esaten delako aipatudugu.

Apo belarra uda aldera bildubehar da eta honako infusiohau egin eta hartu behar da ez-tula arintzeko:

Zain belarra, eztul-belarra,bioleta (edo nahi izanez gero,malba zuria) eta apo belarra,lauak neurri berean nahastu.Nahasketa horren koilarakadabat botako diogu litro erdiurari infusioa egiteko.

Kontuz ibili apo belarrarekin.Izan ere,apo belarrarekin egin-dako infusio guztiak iragaziegin behar dira bere estaminekeztarria mindu egin dezakete-eta.

LILI-MALLUAna Mari AnsalasMaria Luisa Mendizabal

saski-naski

OSAGAIAK- 500 gr. irin- 5 gr. legami- Hiru arraultze- 150 gr.gurin- 250 gr.azukreAnis esentzia edo likore pixkabat

OPILA EGITEKOOndo garbitutako mahai edogain batean irina zabaldu,eta su-mendi baten forma emangodiogu. Erdian zulo bat egingodiogu.Zulo horretara gainontzekoosagaiak botako ditugu (arrau-tzak irabiatuta, legamia, gurinaurtuta, azukrea edo anisa). Pa-zientzia handiz, osagaiguztiak ondo nahastu-ko ditugu. Orea zen-bat eta gehiago nahas-tu,orduan eta hobeakirtengo zaizigu opilak.Gero, ore-arrabolazzabaldu, eta oreariforma borobila eman-go diogu. Gutxi gora-behera, hiru opil egin-go ditugu osagai ho-riekin.

Opilei koska borobilak egingodizkiegu apaintzeko.Labea berotu (180º) eta opilak,20 minututan gutxi gora behe-ra, bertan sartu. Begiratzenjoan.Atera eta berehala, hoztuaurretik, bainu zuria emangodiegu opilei, bestela, bainu zuriaez zaigu gogortuko.

BAINU ZURIA EGITEKOArrautza zuringoak irabiatuegingo ditugu,elur puntura iritsiarte.Poliki-poliki glas-azukrea nahas-tuko diogu.Loditzen denean, limoi tantabatzuk gehituko dizkiogu, bai-nuari distira emateko.

Bidali zuen agurrak gurera. [email protected] Aldaize herri aldizkaria. Kultur Etxea. 20213 Idiazabal

ZORION -AGURRAK

Zorionak guztioi!!

SAN BLAS OPILA

9

EZTULA KENTZEKO, APOBELARRAVerbascum tapsus

Page 17: Aldaize 7

Euskal Herriko txoko gehienetan ospa-tuko dira inauteriak garizuma aurretik.Hauster aurreko hiru egunetan, igande, as-telehen nahiz astearte, anonimatuan mur-gilduko da hainbat herritar.Aspaldidanikdatorren ohitura da honakoa.Kristautasu-na ezagutzen ez genuenekoa.Asko dira ho-rien oinarria aurkitzen saiatu direnak, etaondorioz makina bat hipotesi daude azalt-zeko.Dena den, onartuena euskal gizakiakaitzinean zuen ilargi egutegiarena da. Eus-kal kulturan ez ezik beste zenbaitetan ereospatzen dira modu honetako festak.

Herriz herri egun hauek bizitzekomodua aldatu egiten zen.Mozorroturik es-kean joan ohi ziren baserriz baserri astear-te inauterian,asteartinen. Idiazabalen Zurizeta Zatarrez mozorrotzen ziren. Zuriakzuriz jantzita joan ohi ziren, gerriko eta ge-hienetan borla berdea zeraman txapel go-rriarekin. Dantzarien antzera, prakek aldebanatan zintzarriak zituzten. Lepoan etxe-an zen zetazko zapi onenetakoa eramatenzuten.Han gordeta eraztun eta orratz do-tore askoak. Seriotasuna azaltzen zuten.

Zatarrak berriz, ezezagun egiten zituztentrapu zaharrez estaltzen ziren: zaku bat,trapu zaharrak eta txapel bat nahikoaziren. Eta posible zen heinean, hitz egitera-koan ahoskera aldatuz eta ibilera baldarra-goa antzeztuz. Aurpegia estalita zeramateneta aho eta begi pareetan zuloak egiten ziz-kioten oihalari. Bihurrikerietan aritzenziren, garrasika hitz egiten zuten eta sarri-tan zakar agertzen ziren. Goizez, adarraeta soinua hartuta kantuan ibiltzen zirenbatetik bestera. Janaria jasotzen zutenbatik bat:arrautzak,urdai zatiren bat,txori-xoak... Gaua iristear zela, iluntzean, plazanaurreskua eta soka dantza egiten zituzten.Alkateari dantzatu ahal izateko baimenaeskatu behar izaten zioten.

Urtsuaran igandean Zegamako mutilaketorri ohi ziren etxez etxeko itzulira. Ho-riek ere zuriz jantzita etortzen ziren kan-turako prest. Garai hartan zegamarrak in-guru honetara sarri etorri ohi ziren be-raien erromeriak ospatzera. Jai egun bere-zietan Uzkatzan bildu ei ziren. Handik he-rrira jaisten ziren eskean jarraitzera.

Ostegun gizena haurrentzako egunaizaten zen. Eta Idiazabalgo sukaldeek festausaina izaten zuten. Gustuko jakiak izatenziren,eta ez ziren falta izaten ogi-torradak.

Baina ospakizun hauek 1923an debeka-tu egin zituen Espainiako Gobernuak.Aur-pegia estalita eramatea delitua zen.Franko-ren diktadura garaian ere lege hori inda-rrean egon zen.Askotan jai hauek ezkutatunahian udaberriko jaien gisa izendatu zituz-ten gobernariek. Hori dela eta, tradizioaleku askotan ahoz mantendu da. Idiazaba-len ere izan zuen arau honek isla.

Frankoren heriotzak ordea, urte luzee-tako ohitura berreskuratzea suposatuzuen leku askotan. Beste zenbaitetan egu-neratu egin ziren inauteriak eta aldian aldi-ko pertsonaia edo gauzez mozorrotzeakindarra hartu zuen.Ala ere XX. mendekohutsunea nabari da oraindik. Idiazabalenesaterako Herri Eskolak lan bikaina egin duohitura hau mantentzen saiatuz. Baina ez-jakintasunak edo behar bada garaien alda-ketak, bizi izan zutenen oroitzapenetangorde ditu kantu haien soinu alaiak.

“Kandelero bero, negua gero”

ARGAZKI ZAHARRA: 1985eko ihauteriak.Herri Eskolako irakasleak

zaharrak berri

Zatarrak eta Zuriak

ALdAiZe 7 • 17

Esaera

Goiko ilaran,ezkerretik eskubira:NatiImaz, Mari Karmen Arostegi, KontxiAiestaran, Maite Lizaso, Juan ClaudioLópez,Miren Urteaga,Txema Mujika, In-makulada Ariztimuño,Peio Otaegi,Ber-nabe Herreros.

Aurrean: Belen, Gurutze Baztarrikaeta Jose Luis Elio.

OHARRA:Herriko baserriei buruzko atala eta ar-

gazki zaharrari eskainitakoa osatzeko ar-

gazki bila gabiltza. Edozein garai eta gairiburuzko argazkiak hartzeko prest gaude.Haren kopia egin eta itzuli egingo dizuegu.

Argazkiak, erredakzio taldekoren batieman edo Udaletxean utzi ditzakezue.

1985eko ihauteriak. Herri Eskolakoirakasleak.

1984an berreskuratu ziren ihauteriakIdiazabalgo Herri Eskolan.Haur, irakasleeta gurasoak mozorroturik goizez herri-ko giroa alaitzen zuten kantari; iluntzean,berriz,egunean zehar jasotakoaren afariaprestatzen zen pilotalekuan.

Errementariaren txabola bota aurretik

Page 18: Aldaize 7

18 • ALdAiZe 7

iparrorratza

Denbora-Pasa Liburuxka“Luma” eta “Lum@txo”

Argitaletxea:Komunikazio BiziagoaPrezioa: 3 €

Argiak hilero argitaratzen duen den-bora-pasa liburuxka da. Jokoen bidezmunduko eta Euskal Herriko berri ema-ten da. LUMA helduentzako etaLum@txo haur eta gazteentzako da,euskaraz dibertitu eta ikasteko aukeraparegabea.

Web guneahttp://www.ehkme.com

Hainbat eguraldi gizonek –tarteandira Peio Zabala eta Joxe Landa– sortu-tako Euskal Herriko Klimatologia etaMeteorologia Fundazioaren ataria da.Bertan eguneroko eguraldia, tenporak,herri-metereologia eta jakinduria, hain-bat esteka interesgarri (sateliteak, itsa-soa,iragarpenak...) eta produktuak salgaidituen denda ere aurkituko duzue.

Diskoa Keike: “Oinetan kea”

Argitaletxea: OihukaPrezioa:15,40 €Ondarruko boskotearen lehen diskoa

da hau.Musika indartsua eta lasaia da etametala, hardcorea eta popa tartekatzendute. Kantuen hitzak taldekide batenakdira eta barne sentimentu ugari plaza-ratzen dituzte. 2002an sortu zen taldeaeta 5 kantutako maketa ere badaukate.

Atlantiko Ozeanoaren, Karibe Itsasoa-ren eta Mexikoko Golkoaren artean igeridabil Kubako Errepublika.Airetik begira-tuta, luzexka, estua eta koloretsua duguirla hau. San Antonioko lur muturretikhasi eta Punta de Quemado lurmuturre-ra, tartean 1200 km luze.Bere alderik za-balenean 191 km-ra iristen da, eta estue-nean berriz 31 km-ra. Gure Euskal He-rriaren azalera bost aldiz biderkatuz,Kuba bat eraikitzen dugu. Bere osotasu-nean laua baldin bada ere, badira mendi-zerra eder eta garrantzitsu batzuk.

Airetik Kuba bakarra eta bateratuaikusten den arren, geografikoki 15 pro-bintzitan banatua dago, tartean Habana

probintzia, ir-lako hiribu-ruaren izenaeramanez.

Kuba ez dam u n d u k obeste uhartebat, Kuba ba-karra dagom u n d u a n .Bere histo-riak, politi-kak, geogra-fiak, kulturak,mus i k ak…

bakarra egiten dute. Gauza asko baldinbaditu ere Kubako irlak nabarmentzekoeta goraipatzeko, bertako jendea da irlahau haundi egiten dutenak.

Bertako gizarteak, Kuba koloretsu bat

eraiki du. Kolo-reek eta jendea-ren irrifarrakbustitzen duteuhartea. Hiriburuetako kaleak dominopartidez,zumezko ahulkietan exerita dau-den agure ximurtuez, umeen jolasez etagazteen arteko hizketaldiez aberasturikdaude. Hiriburuetatik kanpo, nekazal he-rrialdeetara inguratzen bagara, guajiroekirrifar zabal batez hartzen zaituzte berenetxeetan arroz eta frijole platerkada ederbatekin eta hizketaldi aberats bat tarte-katzeko gogoz. Hondartza aldeak berriz,janak, edanak, musikak eta dantzak alai-tzen dituzte.

Kuba ezagutzeko, Kuba bere osotasu-nean bizi behar da, bere lurretan galdu,bertako jendea ezagutu eta beraien mun-duan sartu.

KUBAJaione Munarriz

Habanako Independentzia PlazaHondartza ederra daude Kuban

Kartel politiko ugari dauzkate kaleetanKartel politiko ugari dauzkate kaleetan

Hondartza ederra daude Kuban Habanako Independentzia Plaza

Page 19: Aldaize 7

ALdAiZe 7 • 19

zeasmaBILATU ZAZPI AKATSAK

SAN BLASAKEgilea: Ibon Urkia

AURREKOAREN ERANTZUNAK:

AURREKOAREN ERANTZUNADoinua:Gure lurrean hedatua da

Krosa,pelota, futbol finala

Txirrindularik gainera,

Tanborrada ta bertsolariak

urtero ohi dan antzera

umeak jolas parkera

helduak poteatzera

eta aurtengon ihauteriak

datoz festekin batera

mozorrotu ta kalera

saltoz batetik bestera

beste behin ere izango degu

disfrutatzeko aukera (bis)

Ume nahiz heldu,zahar nahiz gazte,

Den-denak maila berean.

Ekintza asko, ta danantzako

Izango die kalean.

Parte hartu al danean

Animau besteik ezean

Ta juerga ere al degun arte

Lasai eingo deu gauean

Eta bien bitartean

Umek lo goxoz ohean

Ia beste behin izaldar danok

Asko dibertitzen gean (bis)

Page 20: Aldaize 7

2004an edukiontzi bat material eta traste pilabatekin bidali genuen. 2005erako beste erron-ka bat daukagu, zure laguntzarekin hau bidali

nahi dugu:

4x4 erako autoaGuztion laguntzarekin lortuko dugu!

Eskerrik asko.