Aldaize 8

20
ALdAiZe EGUNA ZENTROAN, GAUA ETXEAN ZE BERRI? GAZTAREN INTER- PRETAZIO ZENTROA Urte bete barru irekiko dute turistei eskainitako lekua Artzai Gaztaren egoitzaren ondoan. 6-7 KIROLAK REALAREN LAGUNARTEEN JARDUNALDIAK Maiatzean egingo dira Idiazabalen eta 250 realzale etorriko dira 14-15 ALdAiZe ALdAiZe Izalgo herri aldizkarie 8. alea 2005eko apirila Eguneko Zentroak 5 urte beteko ditu aurten. 14 lagunek erabiltzen dute. EGUNA ZENTROAN, GAUA ETXEAN

description

Idiazabalgo Herri Aldizkaria 8. alea

Transcript of Aldaize 8

Page 1: Aldaize 8

ALdAiZeEGUNA ZENTROAN, GAUA ETXEAN

ZE BERRI?GAZTAREN INTER-PRETAZIO ZENTROAUrte bete barru irekikodute turistei eskainitakolekua Artzai Gaztarenegoitzaren ondoan.

6-7

KIROLAK REALAREN LAGUNARTEEN JARDUNALDIAK Maiatzean egingo diraIdiazabalen eta 250 realzale etorriko dira

14-15

ALdAiZeALdAiZeIzalgo herri aldizkarie 8. alea 2005eko apirila

Eguneko Zentroak 5 urtebeteko ditu aurten.

14 lagunek erabiltzen dute.

EGUNA ZENTROAN, GAUA ETXEAN

Page 2: Aldaize 8
Page 3: Aldaize 8

Illati . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3Iritzie . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4Hizketan

Santiago Guillamet . . . . . . . . . . . . . .5

Ze berri? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6Herriko plaza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7Erreportajea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8Kolaborazioak

Aita Iparragirre herri eskola . . . . .10

Gaztetxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11Ertzetik ertzea

Argentinatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12Izal ezautuz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13

Kirolak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14Saski-Naski . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .16Zaharrak berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .17Iparrorratza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18

Zeasma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19

ALDAIZEIdiazabalgo herri aldizkaria

Argitaratzailea:Illati Euskara ElkarteaKultur Etxea20213 Idiazabal

Tfnoa:943 18 72 08

e-maila: [email protected]

Erredakzio taldea:Eider Alustiza, Iñaki Arriaran,Unai Begiristain, Eunate Elio,Maddi Garcia, Itziar Mujika, IonTelleria, Irune Urteaga eta Xa-

bier Urteaga.Ale honetako laguntzaileak:Beñat San Sebastian, GurutzeAranburu, Ana Mari Ansalas, AitaIparragirre Herri Eskola, Gazte-txea, Anttonio Berasategi,AngelOiarbide, Errealaren lagunak etaRamon Aldasoro.

Diseinua eta maketazioa:ZUM Edizioak.

Inpimaketa:Gráficas Ona.

Tirada:1.000 ale.

Lege gordailua:SS-0151/04

ISSN:1697-512X

Aldaizek ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzko-ako Foru Aldundiak diruz lagun-dutako aldizkaria.

ALdAiZe 8 • 3

ZER NUN ILLATIREN TXOKOA

Illati

Ikastolak sortu eta herri eskolak za-baldu zirenetik, euskara geroz eta jendegehiagok daki.EAEko eskualde guztietandago oinarrizko hezkuntza eta batxiler-goa euskaraz egiteko aukera.Nafarroaneta Iparraldean, ordea, errealitatea bes-telakoa da. Baina ahaleginak ez dira txi-kiak, eta eskualde horietan, pixkanakabada ere, lortuko den esperantza ezingalduko dugu.

Argi dagoena da, herritarrek euskarazegiteko gaitasun gero eta handiagoa du-tela.Horren adibide dira belaunaldi gaz-teak.Dena den,eta gaurko gaiari helduz,euskaraz jakitea ezinbestekoa da euska-raz hitz egingo badugu. Jakite hutsak,ordea,ez du esan nahi herritarrek erabiliegingo dugunik. Hortxe dago euskarakaurrera egin dezan gako garrantzitsua,bakarra ez bada ere.

Ikastolek eta herri eskolek Euskal He-rria euskaldunduko zutela uste izanzuten herritarrek hasieran.Neurri bate-an,hala egin du.Urteen poderioz,ordea,emaitza horrekin ez dela nahikoa ikusidugu. Ikastetxeek lan handia egiten dute,ezin zaie leporatu euskararen erabilerakherren egitea. Euskara euskararen he-rrian gutxitua da: hots, lege aldetik fran-tsesak eta gaztelaniak baino eskubidegutxiago ditu gure hizkuntzak.Eta euska-ra euskararen herrian gutxienena da: bierdarek hiztun gehiago daukate euska-rak baino.Bi faktore horiek kontuan har-tuta, bi hizkuntza indartsu ditu euskarak

inguruan lehian.Lehiakide gogorrak dira,eta zaila da beste bien estatus berberalortzea.

Hiztunoi dagokigunez, berriz, gure ja-rrerei eta joerei erreparatu besterik ezdago. Euskaldunon hizketaldiak aztertuzgero,euskaraz egindakoak gutxiago dire-la nabarmena da.Eragile ugari daude tar-tean:ohiturak, joerak eta moda kontuak,esate baterako; baina ezin ukatu euskalhiztunok daukagun ardura izugarria delaeuskara garatuko bada.Hori horrela iza-nik, ez garela fin ari pentsatu beharkodugu behar bada.

Azken batean euskaraz jakitea beha-rrezkoa da; horrez gain, euskara hizkun-tza gutxitua eta gutxienena izatea gaindi-tu dago egin beharra.Baina,horretarako,hiztunok euskararekin daukagun kon-promisoa sendotzea ezinbestekoa da.Legeak euskaraz egin behar dugula esan-go balu ere (hori ere beharrezkoa da),ezlituzke herritarrak bultzatuko euskarazegitera. Giltzarria hiztunok, edo hiztunizan gaitezkeenok dugu; guk gure jarre-rak eta, batez ere, joerak aldatzen ez di-tugun bitartean, jai dugu.

Legeak euskaraz egin behardugula esango balu ere (hori ere beharrezkoa da),ez lituzke herritarrak bultzatuko euskaraz egitera.

EUSKARA JAKITE HUTSAK EZ DU ERABILTZEA ZIURTATZEN

Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Euskara, Gazteria eta Kirol

Departamentoa

Idiazabalgo Udala

Page 4: Aldaize 8

Helduen alfabetatze eta eus-kalduntzean lan egiten dut Laz-kaoko Maizpide euskaltegian,eta eguneroko lanak uzten diz-kidan memento libre horiekhausnarketarako uneak izatendira: eginiko lanaren nondiknorakoa beste ikuspuntu bate-tik ikusi ahal izateko, aztertze-ko eta datorren egunekoaprestatzeko.

Bada makina bat ikasle garaihonetan burubelarri lanean aridena, estu eta larri. Egun gora-beheratsuak dituena.Azterke-ten gertutasunak eragindaerronkari aurre egiteko inda-rrak ahituak dituena eta pre-sioaren eraginez erabat itotasentitzen dena. Urte hasieranedo aspaldian bere buruarijarri zion helburua lortu nahihorretan, euskara gertuagotikezagutzeko aukera eskaintzendugu; euskaraz bizitzeko auke-ra nola barnetegian,hala familiaeuskaldunetan.

Horrek guztiak ondoriougari sortzen ditu gure ingu-ruan. Ikasle batzuek euskaramaitatzen ikasiko dute etaberen bizitzan etengabe erabi-liko dute, bere egingo dute;beste batzuek, aldiz, titulu gisaerabiliko dute “titulitis” deri-

tzonaren ondorioz.Irakasleok ikaste prozesu

horretan bitartekari lanak egi-ten ditugu; euskara irakasteazgain, zenbaitetan animatzaileeta psikologo lanak ere bai.Azken finean, prozesu horiahalik eta erarik oneneanerraztea da gure lana. Horrela,“Eman eta zabal zazu” lanarenemaitza onak sortutako pozta-sunak eta esker onak aurrerajarraitzen laguntzen digu guz-tioi.

Hemendik maiatzaren 14rabitarteko egunak ez zaizkigunolanahi igaroko, eta ez zaizki-gu diot, aspaldiko “Bat, bi, hiruerantzun berriro” delako lehia-ketan kaioletan sartzen zituz-ten “sufridore” papera antzez-tea egokitzen zaigulako EGAikasle eta irakasleoi. Eta jada-nik, denok ere urduritzen hasi-ta gaude.

Izan ere, garai honetan joko-an dagoena asko da, eta he-mendik aurrera ahal izan dugunguztia eman dugula eta horrekbarne kontzientzian eragitenduen lasaitasunarekin, bakar-bakarrik kandelak piztea etaerrezatzea gelditzen da. Amen!

HEMENDIK Idiazabal

Ikasketak Madrilen egiteaerabaki izana aldaketa han-dia izan da niretzat.HasieranEuskal Herria uztea zail eginzitzaidan, baina zorionez nibezala leku guztietatik eto-rritako jende askorekin egindut topo unibertsitatean;horien artean euskaldunugari, eta ongi moldatzennaiz. Hala ere, hirira joateangauza askoren hutsunea su-matzen dut. Zerbitzu askoedota kultur aniztasunaegon arren Madrilen, ezdago herri txikietan dagoenlasaitasuna: jendea presakajoaten da lanera, autoak el-karri klaxona jotzen aritzendira, eta obretako garabi etakamioien zaratak etengabe-ak dira. Izan ere, hiriak eten-gabe aldatzen ari dira: haz-ten ari den biztanleriak hiribarruan tokia izateko kaleeta errepide berriak beharditu,baita leku berri horieta-ra iritsiko diren metroarenlineak ere. Hori horrela iza-nik, biztanleak berrikuntze-tara ohitzera behartuta

daude. Mugimendu ikaraga-rria dago, egunero unibertsi-tatera bidean pertsona des-berdinekin gurutzatzen naiz;seguraski berriz ikusiko ezdudan jendea, guztiak eremementoko jantzi etaorrazkerekin estaliak. Egiada etxera itzultzen naizenbakoitzean ere zerbait be-rria ikusten dudala: errekaaldatuta, kaleren bat erabe-rrituta, etxebizitza eta zubiberriak eraikita. Eta hala ere,herriak berdin jarraitzenduela iruditzen zait, bertakojendea eta giroa ez baita al-datzen. Haurrek futboleanedo jolasean jarraitzen dute,gazteek gaztetxean edo pilo-talekuan hizketan, eta hel-duak,berriz,Xumetik Batzo-kira poteatzen.Herritar guz-tiok elkar ezagutzen dugu,nahiz eta gutako batzuk kan-poan bizi.Azken finean, idia-zabaldarra izatea familiahandi bateko partaide izateada, eta herriaren itxura alda-tu arren, hori ez da egun ba-tetik bestera aldatuko.

HANDIK Madril

@

4 • ALdAiZe 8

Gurutze AranburuBeñat San Sebastian

HIRI HANDIETAKO GORABEHERAK

DITXOSOZKO EGA!

iritzie

CONGO ALDEKO HAIZEAK

Gure historia laburreko lehen edu-kiontzia iritsi da itsasontziz,Bilbotik ir-tenda.Bi hilabete eta erdi egin ditu bi-dean. Gauza guztiak ondo iritsi dira;“perfume” eta guzti, patata ustel ba-tzuk direla-eta.Barruan hamaika gauzaeder nire basamortuko lana errazteko:izozkailuari esker ez naiz berriz ume-zurtz izango jateko orduan; eta kez le-hortutako haragirik berriz jateko beha-rrik ere ez dut izango. Izozkailua eta e-txeko argia eguzki-plaka bidez ibiliko

dira, eta petrolioa aurreztuko dugu.Beste bi motor txiki ere bai; bat zen-troan (Idiazabalen) pelikulak pasatzeko,eta bestea, berriz, abelburuak diren in-guruetan (Atxun) telebista ikusteko.Horrela,Afrikako gau luzea, iluntzekoseietatik goizeko seietarainokoa, mo-tzago egingo da.Aisirako hiru kitarraelektriko ere etorri dira,gazteen ametshandienetarikoa betetzeko.

Abelburuekin ere izango da istiluederra behizain bakoitza goitik beherajantzitakoan:bota sendo-sendoak,euri-tarako zamarra, txapel eta betaurreko

beltz eta guzti; lehiaketarako argazkiakegin beharrean naiz. Azkenik, ea he-mengo ganadu biziak nolako ipursalto-ak egiten dituen pastorraren zartadahartzen duenean.

Dirua ba omen dago, eta kamioiezgain,Yamaha markako beste bi motorere erosteko bidean dira. 40 urte ingu-ru dituzten albaitarien ibilaldiak sa-murtzeko. Dirua eta dirua ahotan;nahiz eta dirua ez den bizitzan lehengauza, dirurik gabe ere martxa kaska-rra. Hankaz gora den herri honetan,oraindik gehiago.

Abelburuekin 2003an izan genuen“muturrekoa” konpontzeko bidean da,nahiz eta galdutako 1200 buruek urtepare bateko atzerakada eragin. Baina“muturrekoaren” ondoren,“bedeinka-zioa”! Iaz sekulako marka egin dugu,eta behien %97k umea egin dute.

Horra zuen laguntzaren ingurukoberriak. Jarrai dezagun “urruti” eta“gertu” borondate onarekin, ahalegi-nak egiten.Hurrengora arte.

Kinshasa (Kongo) 2005eko martxoaAlejandro Aldanondo

Gutunek gehienez 25 lerro izan behar dituzte, makinaz idatzita eta sinadurarekin.Emailez: [email protected] Betiko postaz: Aldaize herri aldizkaria, Kultur Etxea, 20213 Idiazabal

Page 5: Aldaize 8

ALdAiZe 8 • 5

hizketan

S antiago Guillamet Acuña orainhamar urte etorri zen lehenbizi-koz Idiazabala. Duela hiru urte

euskaraz ikasteari ekin zion.34 urteko ar-gentinar honek Legorburu abizena dauka,ordea, eta euskara ikasteak sus-trai horiei heltzeko balio izandiola uste du.Oraindik, elkarriz-keta gaztelaniaz egin dugu; hu-rrengo batean euskaraz egitekokonpromisoa hartuta.

Zergatik hasi zinen eus-kara ikasten?

Interesgarria iruditu zitzaidanhemen geratuz gero, euskarapixka bat jakitea. OrdiziakoAmonane tabernan lanean aritunintzenean tabernako hitzak ne-kizkien, zenbakiak eta lau kontugehiago.Baina,baten batek emanzidan AEKren berri, eta taldeaosatzen ari zirela esan zidan.Or-diziako lagun batek eta biok eus-karaz ikastea erabaki genuen.

Euskal Herrira etorri au-rretik euskararen berri baal zenuen?

Bai.Gure amonak erakutsita-ko hitzak eta abesti bat genekiz-kien. Euskal Herriaren erradio-grafia genuen. Bazkaritan, afari-tan edo hizketa egiteko aukerazegoen guztietan gure amonak eta izebakEuskal Herriaz hitz egiten zuten, guk isilduartean hitz egin ere. Eta begira azkeneannon bukatu dugun!

Euskara ikasita beste ezer ikasi alduzu?

Egia esan, hor gauden ikasle gehienenmoduan,oso zorrotza naiz neure buruare-kin, eta uste dut nahikoa alferrak garela.Buru-belarri has gintezke euskaraz hitzegiten, baina bada erdarara bultzatzen gai-tuen nolabaiteko tendentzia bat.Era bere-an, badira beti euskaraz zuzentzen zaizki-dan pertsonak; gustuko dut haiekin hitzegin ahal izatea.Dena den,ezin dut hainbatgairen gainean hitz egin euskaraz.Egunero-egunero gogotik saiatzea falta zait.

Garrantzitsua da ingurunea…Bai.Nik eguna Ordizian ematen dut.Nik

uste bizimodua erabat bestelakoa izangolitzatekeela Idiazabalen. Oro har, zenbateta txikiagoa herria, orduan eta gehiago

hitz egiten da euskaraz.Egia da,ordiziarrekberaiek ere esaten baitute,ez dela eukarazhainbeste egiten. Nire koadrilan ere%30ek hitz egiten dute euskaraz; jakin guz-tiek dakite,baina… gaztelaniaz hasten garahizketan, eta halaxe. Haiek ere badakite,baina asko kostatzen zaie.

Asko eta asko zarete euskara ikas-ten ari zaretenak; Euskal Herrian,hala ere,lautik batek baino ez daki.

Ni gehiago zirelakoan nengoen. Nireustez haurrak ikastolara joanez kopuruhori handitu egingo da.Gero,kontu politi-koak ere izango dira. Ni Nafarroan izannaizenetan bitxia egin zait nafarrek euska-raz bazekiten jakitea, galdetzea, etab. Ezdakit, Euskal Herriaren zati dira, bainaagian euskaldun kopuru txikiena dagoenherrialdea da.Baina,ez dakit,nik euskaldungehiago zegoela uste nuen.

Beste datu bat:euskal herritarren%13k soilik hitz egiten du euskaraz.

Ez dakit zergatik dagoen ohitura hori;zenbat eta handiagoa izan herria, orduan

eta nabariagoa. Nik uste dut jendeariburu-belarri hastea falta zaiola, urteak da-ramatza erabili gabe eta gero kostatu egi-ten da.Nire lagunengan ikusten dut.Ez du-tela hitz egingo esaten didate huts egingo

duten beldur direla-eta.Noski!Niri bost axola, ikasten ari nai-zelako; baina, beraiek ez dutegustuko hemen jaio direlakoeta hemen bizi izan direlako.

Argentinatik gehiagoetorri dira; baina, horiekguztiek ez ziren euskarazikasten hasiko…

Nik uste ez zutela argihemen geratu nahi ote zutenala ez. Nik ezagutu nitueneta-ko batzuk itzulita dira;denbo-raldi baterako etorri zirelako,edo paperekin arazoak izandituztelako. Nik uste dut eus-karaz ikasteko garaian sus-traiek ere garrantzia dutela.Amona euskalduna izateak,hemen bizitzeak… asko egi-ten du. Gabonetan amonarieuskaraz idazten diot, eta be-giak bustitzen zaizkio, hunkituegiten da eta hogei aldizirakurtzen du eskutitza. Jaki-teak ez du inoiz kalterik egi-ten, baina nagikeria izaten da

nagusi ikasten hasteko.

Hurrengo elkarrizketa,euskaraz?Halaxe esan zidan behin Benito Ler-

txundik. Musikariekin badut harremana,eta entsegu batean bera ezagutzeko auke-ra izan nuen. Gero, afaritan, esan zidanpozten zela euskaraz ikasten ari nintzela-ko.Berriro elkar ikusitakoan euskaraz hitzegingo genuela ere esan zidan.Oraindik ezdut berarekin topo egin.

Ausartu ausartuko nintzateke dena eus-karaz egiten, ez nuke gauzak nahi bezalaesaterik izango. Hizketan hasten banaizerrazera jotzen dut, zailtzen hasi gabe.Orri bat ematen badidazu,ordea, konpro-misoa hartzen dut laguntzarik gabe idatzi-ko dizudala. Akatsak egin egingo ditut,baina erantzun ere bai.

Buru-belarri has gintezkeeuskaraz hitz egiten,bainabada erdarara bultzatzengaituen nolabaiteko tendentzia bat.

Gabonetan amonari euska-raz idazten diot eta begiakbustitzen zaizkio.

Santiago Guillamet Acuña

SANTIAGO GUILLAMET ACUÑA: “Ausartuko nintzateke denaeuskaraz egiten, baina askoz gutxiago esan ahal izango nuke”

Page 6: Aldaize 8

6 • ALdAiZe 8

ze berri?

Urtebete barru gazta interpretatzeko etadastatzeko zentroa egongo da Idiazabalen.Artzai Gaztaren egoitzaren ondoko lokaleanegingo dute zentro berria.220 metro koadroizango ditu. Idiazabala gaztaren arrastoanetortzen diren turisten eskariari erantzuteada egitasmoaren helburua.Udalak otsailekoplenoan erabaki zuen proiektua eskatu, etalanak lehenbailehen hastea.

Leku berriak gaztaren inguruko informa-zioa emango die kanpotik bisitan etortzen di-renei.Horretarako,artzantzari eta Idiazabal-go gaztari buruzko xehetasunak jakinarazikodizkiete.Erakusketak eta ikus-entzunezkoakerabiliko dituzte.Turistentzako informaziogunea eta saltoki txiki bat ere egongo dira.

Gaztaren museoa egiteko lanean hasi etagero erabaki du Udalak gazta dastatzeko etainterpretatzeko zentroa antolatzea.Adituekegindako ikerketen arabera,museoa baino bi-deragarriagoa da proiektu hau.Zentro berriaegiteaz gain, Idiazabalen dauden gaztandegiakberritu, eta herria,oro har, turisten eskarieiegokitzea da egitasmoaren helburua.

Ekimena Goiturrekin (Goierriko Turismoa)eta Xabide enpresarekin aztertu du Udalak.Otsaileko plenoan egitasmoa garatzeko

proiektua lehiaketa publikora ateratzea onar-tu zuten.Laster jakingo da lanak nork egingodituen.Okerrik ez bada 2006ko udarako zen-troa irekita egongo da.Udalak diru laguntzaeskatu dio Eusko Jaurlaritzari lanak egiteko.

Aurkezpena, apirileanEgitasmo berriaren xehetasunak eta helbu-

ruak aurkezteko hitzaldia antolatu du GaztaBatzordeak. Apirilaren 26an,Gazta Egunekoekitaldien artean,Niko Osinalde Goiturrekozuzendariak Idiazabalgo gazta onaren izena:egitasmo turistikoaren aurkezpena hitzaldiaemango du.19:30ean izango da Artzai Gazta-ren egoitzan.

Hitzaldi hori izango da 2005eko Gazta Egu-naren inguruan antolatutako lehenendabizi-ko ekitaldia.Ostegunean,apirilak 28,mami le-hiaketa egingo da. Egun berean GanbarakoTertulietan gaztari buruzko mahai inguruaegingo da.Juan Mari Arzak eta Martin Berasa-tegi sukaldariak Idiazabalgo artzainekin hizke-tan arituko dira Pilar eneko ganbaran.GaztaEgunaren 8.edizioa maiatzaren 1ean egingoda.10:00etan hasiko dira ekitaldiak (egitarauakontraportadan duzue).

GAZTA DASTATZEKO ETA EZAGUTZEKO ZENTROA IZANGO DU IDIAZABALEK

Gazta eguneko ekitaldietan aurkeztuko dute egitasmoa

MEDIKU ZERBITZUAN HOBEKUNTZAK

KORRIKA IDIAZABALENKorrika 14 apirilaren 15ean, gauerdia

baino lehen, iritsi zen Idiazabala. Goardinhartu zuten lekukoa idiazabaldarrek. He-rrian ibili ondoren, Iñaustiko rotondanolaberriarrek hartu zuten lekukoa.

AGENDA 21Agenda 21en inguruan Idiazabalen

orain arte egindako lana azaltzeko,eta au-rrera begira zein lan ildo finkatu aztertze-ko herritarrekin bilera egingo da apirila-ren 21ean, osteguna, 19:00etan Pilarenean. Goierriko Agenda 21 taldeak Idia-zabali buruzko diagnosia egin du.Txostenhorri Udalaren zuzenketak gehitu dizkio-te, eta hurrengo urratsa herritarrei infor-mazio horren berri ematea izango da.Idiazabalen Agenda 21 betetzeko lehenta-sunak ezarriko dituzte herritarrek etateknikariek. Foroak iritzia emateko auke-ra izango du, baina azken erabakia Udalakhartuko du.

INKESTAIdiazabalgo arau subsidiario berriak egi-

ten ari da Udala. Arau horiek nola eginzehazteko herritarren iritzia bildu nahidu.Horretarako, etxeetara inkesta bat bi-dali du. Inkestak apirilaren 15a bainolehen eraman behar dira Udaletxera.

IDIAZABAL, LIBURUTE-GIEN SAREAN

Idiazabalgo liburutegia EAEko liburute-gien sarean sartu da. Eusko JaurlaritzakoKultura Sailak antolatutako sareari esker,Idiazabalgo liburutegiko bazkideek EAEko130 liburutegitako katalogoak kontsultatuahal izango dituzte. Horretarako txartelberezi bat behar da.Herriko liburutegikobazkide gehienek etxean jaso dute txartelberria. Jaso ez duenak liburutegian eskadezake. Idiazabalgo liburutegiak 10.000 li-buru jarri ditu liburutegi “birtual” horre-tan.

Zerbitzu hobea emate aldera, Idiazabalgoosasun etxeak bi langile gehiago ditu. Apirila-ren hasieraz geroztik, egunero,ordu batetikhiruretara, bigarren mediku bat aritzen dakontsultan. Administrari bat ere hasi da lane-

an 10:00etatik 12:30era.Langile horrek ondo-ko betebeharrak ditu:txandak ematea,Osaki-detzako txartelak egitea, zigilua behar dutenerrezetak bideratzea, gaixoaldiko agiriak egi-tea,etab.

Page 7: Aldaize 8

Soinujolearensemea eleberriare-kin aldi bat itxi on-doren, hurrengo li-burua idazteko biistorio lantzen aridela jakinarazi zuenBernardo AtxagakGanbarako Tertu-lietan. Kultura bat-zordeak antolatuta,Asteasuko idazleakhitzaldia eman zuenmartxoaren 17anIdiazabalen. Atxa-gak adierazi zuen biistorio ezberdin lantzen aridela. “Horietako bat, beharbada, hurrengo liburuaren ar-datza izango da”, esan zuenidazleak.New Yorken tragediaizan zuen artzainaren gerta-karia da bat, tartean Galiziakohegazkineko azafata bat dago.Beste istorioaren muina Ma-greben eskuratutako kaxa

txiki bat da: “Barnean hotsaateratzen duen zerbait dauka;baina sekula ez dut ireki, etahorrek zer pentsatu emandit”,kontatu zuen Atxagak.

Idiazabalen egindako hizke-taldian Atxagak jakinarazizuen Obaba filma (MontxoArmendariz zuzendaria ari dafilma egiten) datorren udaz-kenean estreinatuko dela.

JUNKAL MUJIKAEtxekoandrea

Nik eztet autobusik hartzen,baino nahikoa badarela uste det.Orduero eotea ondo dau. Eskolaeunetan gehio dare, ta hori onada.

IRAITZ IPARRAGIRREIkaslea

Oain asko ibiltzen ezpadete, ondodaula ikusten det. Gauetan festatajuteko autobusek eotea ondodau, jendek ibiliko badittu behin-tzet. Ondo etortzen di kotxeahartu behar ez izateko.

ALOÑA BARANDIARANLangilea

Autobuse eztet asko ebaltzen,baino, daun ordutegiako molda-tzen naiz. Ondo daula uste det.

ASIER URTEAGAIkaslea

Nahiko autobus badarela ustet.Nik asten behin hartzet, ta ordunondo; aukeran beandu xamaribiltzen badare.Autobusek mante-nimendu gehio beharko lueke,eta merkexeo eongo baliere,eskertuko genduke.

ATXAGA:“HURRENGO LIBURUAIDAZTEKO BI IDEIA DITUT

BURUAN”IZALEK DAUKEN GARRAIO

PUBLIKO ESKAINTZEA EGOKIEIRUITZEN AL TZAZU?

EUSKARA PLANA GARATZEKOMAHAIA SORTU DUTE

Herrirako Euskara Plananola garatu erabakitzekomahai teknikoa eratu dutehainbat taldetako ordezka-riek. Mahaiak ondoko taldeeta ekimenetako ordezkariakbiltzen ditu: komertzioak, in-dustria, elkarteak, kirol talde-ak, komunikabideak, alderdipolitikoak,Herri Eskolako Gu-raso Elkartea,Gazte Asanbla-da,etab.

Talde horren eginbeharraondokoa izango da:Udalak eta

Illati euskara elkarteak mar-txan jarritako euskara planagaratzeko ekimenak zehaztea.Idiazabalen euskararen egoe-ra hobetzeko egin daitezkenekintzak aztertu, eta egokie-nak aukeratuko dituzte.Uda-lak eta Illatik Eusko Jaurlaritza-ren Euskara BiziberritzekoPlan Nagusia eta Kontseilua-ren Bai Euskarari akordioa uz-tartzeko eta garatzeko kon-promisoaren emaitza da Idia-zabalgo Euskara Plana.

«EZETZ LEPOA JARRI»Illati euskara elkarteak an-

tolatuta, Ezetz lepoa jarri an-tzezlana ikusteko aukera izan-go da apirilaren 29an,ostirala,22:30ean pilotalekuan. Urta-rrilean antzeztu behar zuenlana Kanpingags taldeak,baina

elurra zela-eta emanaldia ber-tan behera geratu zen.Apirila-ren 29ko emanaldirako sarre-rak 8 euro balioko dute, etaaurretik ere egongo dira salgaiherriko tabernetan.

ALdAiZe 8 • 7

herriko plaza

Page 8: Aldaize 8

8 • ALdAiZe 8

Orain dela bost urte Idiazabalgo Egune-ko Zentroa ireki zutenetik hamaika per-tsona pasa dira bertatik.Gauza askotarakoastia izan dute,besteak beste aspaldiko la-gunak berriro topatzekoa.“Gaztetan bereautobusean egin nuen makina bat buelta.Ni German izena zuelakoan… Baina Ger-man bere aita zen. Urte asko pasatu etagero,hemen elkar berriro ikusi genueneanjakin nuen Manuel zuela izena!”,kontatu duirrifartsu Maria Telleriak.

Mariak kontatutako pasadizoaren mo-dukoak behin baino gehiagotan entzungodira eguneko zentroetan.Urteetan aurreraegin ahala, adineko jendeak lasai egotekobeharra ezinbesteko dutela diote adituek.“Etxean hamaika pertsonarentzako bazka-ria prestatu beharra izaten nuen,bakar-ba-karrik, gainera! Hemen alde ederreannago!”, kontatu du eguna zentroan pasa-tzen duen batek.“Oso gustura egoten garahemen, lagun artean kontu kontari”, gaine-ratu dute besteek.

Zentroa erabiltzen duten adinekoak goi-zeko bederatzi eta erdietan iristen diraPilar enera.Arratsaldeko seiak arte,bertanegoten dira.Anbulantzian egiten dute etxe-tik zentrorako eta zentrutik etxerako ibil-bidea.“Ederki ibiltzen gara,guk ezertxo ereegin beharrik ez dugu izaten,gosaldu baka-

rrik”, kontatu digu Maria Telleriak.Zortziordu eta erdian hainbat ekintza egiten di-tuzte; besteak beste eskulanak eta gimna-sia. Izan ere, adineko pertsonentzat ga-rrantzi handikoa da giharrak indarrean

mantentzeko ariketa egokiak egitea. Eraberean,memoria lantzeko ariketak ere egi-ten dituzte;baita elkarri kontuak esan ere.Horrez gain, zentrora joaten diren adine-koek bazkaldu eta kuluxkatxoa ere zentro-an bertan egiten dute.

Goierrin, hirurogeita bost urtetik gora-ko pertsona asko dago.Adineko pertsonahorietako askok ezgaitasunen bat daukaeta ez da gauza eguneroko bizitzan lagun-tzarik gabe moldatzeko. Senideren edozaintzaileren baten beharrean izaten diraegunero egin beharreko edozein gauza egi-teko: jantzi, jan, garbitu, kalera irten, etab.Edadetuentzat beraientzat ez ezik,etxeko-entzat ere egoera hori nekagarria izaten daaskotan. Izan ere, normalean, etxekoekzaintzen dituzte. Hala ere, familia askokezin dio egoera horri aurre egin.Horrelakokasuetan zaharren egoitzetara jotzen dujende askok.Aditu batzuen iritziz hori daerabakirik onena. Beste batzuentzat,ordea, har litekeen erabakirik okerrena.Errealitatea,ordea, bestelakoa da: 65 urtebaino gehiagoko ehun pertsonatik hiru-rentzat dago lekua EAEko zahar etxeetan.Zentro gehienek plaza guztiak beteta di-tuzte, eta itxaronzerrenda luzeak egotendira. Idiazabalen,aldatu egiten da hori:“He-mengo eguneko zentroan izena ematendenean, itxaron egin behar izaten da nor-

erreportajea

Gimnasia egiten dute, bakoitzak ahal duen neurrian

Iñauterietan, sorgin jantzita

“Hasieran errezeloa zuenjendeak zentro hau zerizango ote zen”

EGUNA ZENTROAN, GAUA ETXEANHAMALAU LAGUN JOATEN DIRA IDIAZABALGO EGUNEKO ZENTRORA;

ZORTZI IDIAZABALDARRAK

Pilar eneko Eguneko Zentroak bost urte beteko dituurrian.Hasieran bi pertsona joaten ziren,biak ere kanpoko-ak.Orain hamalau lagunek pasatzen dute eguna zentroan,horietatik zortzi idiazabaldarrak dira.Hasierako errezeloak

gaindituta,badirudi jendea zentroak ematen duen zerbitzu-ra ohitu egin dela.Herriko jendeak sortutako enpresa batekematen du zerbitzua.Aurrera begira,zentroa asteburuetanirekitzea aztertzen ari dira.

Iñauterietan, sorgin jantzita

Page 9: Aldaize 8

ALdAiZe 8 • 9

malean,baina ez gehiegi”, azaldu du MarianJauregi Idiazabalgo Udaleko gizarte lagun-tzaileak.

Idiazabalgo Eguneko Zentroaz gain bestehiru ere badaude Goierrin. 2.000. urtekourrian ireki zenetik,zentroa geroz eta jendegehiagok erabiltzen du. Hala kontatu duGema Bengolain eguneko zentroko langile-ak:“Jendeari kostatu egiten zaio horrelakotokietara etortzea. Erabakia hartutakoan,ordea, gustura egoten dira”. Lau urte etaerdian aldaketa nabarmena izan du zentro-

aren erabilerak:hasieran bi pertsona baka-rrik joaten ziren eguneko zentrora, eta hi-rurak ere kanpotik etorritzen ziren.Orain,berriz, hamalau lagunek erabiltzen du zer-bitzua,eta horietatik zortzi idiazabaldarrakdira.“Hasieran errezeloa zuen jendeak zen-tro hau zer izango ote zen”, azaldu du

Gemak.Etxekoak ez ezik,adinekoak beraiek eregustura daude zentroan.“Hemen oso ondo ego-ten gara, eta oso gusturaetortzen gara, gainera”,kontatu dute.

Eguneko zentroa idia-zabaldar talde batek sor-tutako enpresak zuzen-tzen du.Hasieran Udalakhartu zuen bere gain zen-troaren funtzionamen-dua. Martxan hasi etaurte betera zentroko lan-gileek enpresa sortuzuten Idiazabalgo Egune-ko Zentroa zuzentzeko.“Goiekin enpresen so-rrerari buruzko ikastaro-ak egin genituen.Horrenondoren, 2001eko maiat-zean, enpresa bezela hasiginen lanean”, kontatu duBelen Aseginolaza berta-ko langileak.

Idiazabalgo EgunekoZentroa jendearen eska-

riari moldatzen ari da. Badira zentrorabazkaltzera bakarrik joaten direnak ere.Jendearen nahiari erantzute aldera, Pilareneko zentroan jangela zerbitzua osatze-ko proiektua dutela adierazi du Udalekogizarte laguntzaileak. Horrez gain, proiek-tu handiagoak ere badituzte eskuartean,besteak beste zentroa asteburuetan ereirekitzea.“Asteburuetan eguneko zentroazabaltzea ere pentsatu dugu, baina horiproiektua besterik ez da”, gaineratu duMarian Jauregik.

erreportajea

Lau urte eta erdian aldaketanabarmena izan du zentroa-ren erabilerak

Hizketan aritzea gustatzen zaie

EGUNA ZENTROAN9:30: Anbulantzian heltzen dira Pilar

eneako eguneko zentrora adinekoak. E-txeko zapatilak jantzi ondoren, kontukontari, egunkariak eta aldizkariak ira-kurtzen dituzte.

11:00: Ariketak egiteko garaia:memo-ria eta giharrak lantzeko ariketak, jokoak,eskulanak,etab.

Eguerdia: Bazkaltzeko garaia.Zentro-koek eta bazkaltzera etortzen direnek el-karrekin bazkaltzen dute.

Bazkaldu eta gero: Siestarako garaia.Horretarako prestatuta dago gela bat.Siesta egin nahi ez duena gela nagusikoangera daiteke,“saltsa” dagoen tokian.Ku-luxkatxoa egiten dute “gizonezkoak be-rriketan hasten ez badira behintzat”.

Arratsaldean:Kartetan jokatzen dute.Nohizean behin, boloetan ere jolastendute.18:00etarako denak etxean edo e-txerako bidean izaten dira.

Page 10: Aldaize 8

B adirudi korrika eta presaka bizigaren gizarte honetan,haurrak in-tegratu ahal izateko, lehenbai-

lehen bidean jarri behar ditugula, eta guhelduok,horretan saiatzen gara.

Ohikoa eta egunerokoa da haur edogaztetxo bati entzutea, eskolatik irten on-doren musika eta ingelesa ikastera joatendela edota dantza,balleta,pilota etab ditue-la. Izan ere,orain dela gutxira arte haurrenhezkuntzarako eremua izan diren etxea,eskola eta kalea, nolabait esateko txiki ge-ratu zaizkigu eta ez omen dira nahikoa.

Egia da azkenaldian familian izan diren al-daketek -amak etxetik kanpora lan egiteakbatik bat- egoera berri batera eraman gai-tuela. Egia da baita ere, etxebizitzak geroeta txikiagoak direla eta askotan ez dutelaeskaintzen haurrek beren jolasetarakobehar dituzten baldintzarik egokienak.

Bestalde, lanpetuta bizitzera ohitu garengarai honetan, seme-alaben denbora libreaalferrik galdutakoa balitz bezala hartzendugula askotan.

Hori guztia egia izanda ere,haur eta gaz-tetxoen ezaugarri eta beharraz ohartzeaeta kontutan hartzea eta bere gustuak etanahiak aintzakotzat hartuaz jokatzea ez li-tzaiguke gaizki etorriko seme alabek esko-laz kanpoko jarduerak aukeratzerakoan;maiz gertatzen baita gurasook seme-alabeiburuz sortutako espektatibei erantzungodien ekintzetara bultzatzea eta ez benetanberaiei interesatzen zaizkienetara. Beraz,saia gaitezen eskolaz kanpoko ekintzakhaurrentzako borondatezkoak eta atsegi-nak izan daitezen.

Bestetik, familiak eta lagunarteak haurbati eman diezaiokeena ezin dugu gutxietsieta ahaztu.Ohitura bihurtzen ari baita gureartean,haurrak behar duen edozein mota-tako laguntzak profesionalen esku uztea.Pentsa zenbaiterainokoa den gure kezka,

haurrak jolas egin dezaten ludotekak sortuditugula! Bai, gurasoon denbora eskasiaizango dugu horren arrazoia askotan,bainadena den,seme-alabekin jolasean edo den-bora-pasa emandako orduen eragina ezindugu zalantzan jarri eta alde batera utzi,zeren:

• Denok, helduok eta haurrek, hartubehar dugu aisialdirako denbora, haurrek,beraien artean eta beren kabuz badute jo-lasak asmatzeko ahalmena eta guk gureseme-alabekin gozatzeko aprobetxatzenbadugu, giro atseginagoa lortuko dugu e-txean.

• Egoera atseginetan ematen dira komu-nikaziorako unerik aproposenak eta ko-munikazioak emango dio haurrari lagune-kiko harremanetan hain beharrezko izangoduen ziurtasuna.

• Txikiak diren bitartean, egun osoa iza-ten dugu beraientzat eta nahiz eta nekaga-rria gertatu badakigu txikiek behar gaituz-tela eta denok gustura azkenean.

• Handituz doazen neurrian eta lagunakindarra hartzen duten einean, gurasookdenbora gutxiago eskaintzen diegu,horre-gatik garrantzitsua da momentu txikihauek aprobetxatzeko ondo antolatzeaeta ahalik eta dibertigarrienak izan daite-zen saiatzea.

• Eta azkenik,haurtzarotik irteten direne-an, lagunak izango dira garrantzitsuenak,

baina hala ere, interesgune komunak bilatueta hauek familiarekin konpartitzeko uneakmantentzen saia gaitezen.

Ondorio bat atera dugu: aisialdia edodenbora librea denok behar dugula,eta haukonpartitzen ikastea izango litzatekela gureeginkizuna, nahiz eta beti ez erraza izan.Izan ere, ez al gara ari kontraesaneanerortzen? “Gu helduok, lan orduak murriz-tea eta aisialdirako denbora errebindika-tzen ari garen bitartean, gure seme-alabakjarduera anitzetara bultzatzen ditugu,aisial-dia libreki antolatzen eta honetaz gozatzenerakutsi ordez”.

Herri Eskolako irakasleak

10 • ALdAiZe 8

HAUR ETA HELDUON AISIALDIA

kolaborazioak

BEKA DEIALDIA

25. urteurrena dela-eta antolatutakoekintzetako bat herri eskolari buruzko li-burua egitea da; horretarako beka deial-dia egin dute antolatzaileek. Gaia ondo-koa da: Aita Iparragirre, herri muiñttegi,25 urtez. Lana euskaraz idatzi behar da.Proposamenak maiatzaren 8rako aurkez-tu behar dira.Beka 2.500 eurokoa da. Ar-

gibide gehiago nahi izanez gero udaletxera,herri eskolara,edo www.aitaiparragirre.netweb orrialdera jo dezakezue.

LOGOA ETA LEMA AUKERATUTA

Aita Iparragirre herri eskolaren 25. ur-teurrenerako logoa eta lema aukeratu di-tuzte. Logoa Nekane Aranburuk eginda-koa da; lema, berriz: Aita Iparragirre, herri

muiñttegi, 25 urtez Lierni Galarragak pro-posatutakoa da.

LABURRAK• Martxoaren 14an herri eskolako

hirugarren zikloko gurasoek Emakun-deko Nahiko proiektuaren barnean ko-katutako saio berezia aurrera eramanzuten. Horretarako Fernando OregiAholkulariaren laguntza izan zuten.

• Martxoaren 15ean, eskolako han-dintxoenak,Donostian izan ziren “Playthe game” ingelesezko antzezlana ikus-ten.

• Martxoaren 15ean,Herri Eskolakoikasle, guraso eta irakasleak Korrikatxikia ospatu zuten herriko kaleetanzehar korrikaldia eginez.Ondoren txo-kolatada eskaini zieten Guraso Elkarte-ak partaide guztiei.

• Nahiz eta martxoan egin beharre-ko ekintza izan,eguraldia tarteko, apiri-laren 6an hirugarren mailako neska-mutikoak lore lehorren erabilerariburuz trebatzera joango dira, Urre-txu/Zumarragako Martinmuino base-rrira.

Page 11: Aldaize 8

LAN BALDINTZAK ETA AHT-A DATOZENHILABETEETAKO LAN ILDO NAGUSIAK

kolaborazioak

ALdAiZe 8 • 11

H emendik uda bitartean lan bal-dintzak eta AHTren gaiak lan-tzeari ekingo diogu Gazte

Asanbladan. Bi gai horien inguruan gehia-go informatzeko hitzaldi eta eztabaidakantolatzeko asmotan gabiltza.

Egungo lan baldintza eskasek gazteoizuzenean eragiten digute.Azpikontratak,Aldi Baterako Laneko Enpresak (ABLE),lan istripuak, langabezia tasa altuak, ema-kumeek lan munduan dituzten desaban-tailak eta abar eguneroko ogi ditugu gureherrian. Egoera horren aurrean, gazteokbadugu zer esan. Horretan arituko gara

datozen asteetan.Bestalde, Euskal Y-a ere bertan dugu.

Urrutira joan gabe ekainean bertan omendira hastekoak trenbidea eraikitzeko txi-kizioak Itsasondo eta Ordizia bitartean.Hamaika interes ezkutu dituen munstro-tzar horrek, bidean milaka tona lur mugi-tuko du, espazio naturalak suntsitzea era-gingo du, baserriak eta auzoak eraitsikoditu, etab. Hori guztia banaka batzuenmesederako.

Bi gai horiez gain, ohiko aisialdi eta kul-tur ekintzak ere antolatuko ditugu. Askoaurrez aipaturiko bi lan ildoen ingurukoak

izango dira. Dozenaka ideia darabilzkiguburuan:argazki txapelketa,gantxilo ikasta-roa, feminismoari buruzko hitzaldiak, per-kusio tailerra,mendi irteerak… Hala ere,ekintzak zehazten ditugun heinean, izangoduzue horren guztiaren berri herriko ka-leetan ikusi ahal izango duzuen GazteAgendan. Agenda hori osatzeko motaguztietako proposamenak jasotzekoprest gaude.Ziur batek baino gehiago ba-duela egin nahiko lukeen zerbait. Halabada, ostiralero 6ak aldera gaztetxekobatzarrera etorri, eta proposatu besterikez du.

Iaz ere egin genituen AHT gaihartuta hainbat ekintza.

Argakian AHTri buruzko infor-mazio hitzaldia, eta AHTren

aurkako kontzertua.

Datozen hilabeteotan,uda bitartean,Idizababal-go Gazte Asanbladaren lan ildo nagusiak lan bal-dintzak eta Abiadura Handiko Trena izango dira.Dena den,orain arte bezala, kultura eta aisia jo-rratzen ere jarraituko dugu.

BESTELAKOAKAzken asteotan hainbat ekintza izan ditugu gaztetxean.Otsailean,esaterako,aurreko udan Peru aldean ibili ziren beasaindar gazte

batzuek bertan bizitako esperientziak kontatu zizkiguten.Horretarako, Andeetan ateratako argazkien laguntza izan zuten.Joxemi Zumalabe Fundaziokoak ere gurean izan genituen martxoan.Beren jardunaren berri emateaz gain, Euskal Herriko herri

mugimendua zertan den ere azaldu ziguten. Idiazabalgo herri mugimendua aztertzeko ariketatxo bat egiteko aukera ere izan ge-nuen.

Gaztetxean pixkanaka-pixkanaka liburutegia osatzen ari gara; batez ere, gazteen inguruko gaiak dituen materialarekin. Liburuezgain,bideo,aldizkari eta txosten sorta bat ere badugu dagoeneko.Dena den,gehiago biltzeko intentzioa dugu.

Page 12: Aldaize 8

12 • ALdAiZe 8

ARGENTINATIK

ertzetik

O tsailaren 7an hasi ginen eraiki-na berritzen, izan ere ikaste-txeak 60 urtetik gora dauzka

eta geroz eta zaharrago dago.Ikasturte be-rriak aldaketak eragin ditu hainbat espa-rrutan; natur eta gizarte zientzietan, arteeta kirol formazioan, esate baterako.Ar-gentinarrek Espezializazio Zikloa ere be-rriro antolatu dute.

Ikastetxea langile beharrean dago; ba-tzuek erretiroa hartu dutelako, beste ba-tzuek,berriz, lanpostuari uko egin diotela-ko.

Martxoaren 1ean Oinarrizko Ziko Ba-teratuko lehen urtean berrikuntza batjarri dugu abian (11 eta 12 urte bitartekonerabeak).Berrikuntza honekin Natur etaGizarte Zientziak sailka landu beharkodira; lehen gaika lantzen genituen. Era be-rean irakasle-tutore bat ere hartuko dugu.Irakasle-tutore horren lana ikasleen jarrai-pena egitea izango da, baita kanpotiketortzen direnean izaten dituzten arazoakgainditzen laguntzea ere. Ikasleek besteohitura batzuk hartu beharko dituzte:beste espazio eta garai batzuetara egokitu,irakasle gehiago izatera ohitu, txandakalan egiten ikasi,etab.

Ikasketa Plan berria, gure probintziako(Córdoba) Gobernuak ezarritakoa da, etaikastetxerik gehienak arau horiek indarre-an jarri dituzte.Hori dela eta Lehen Hez-kuntzako beste ikastetxeekin hitz egin,etahaiekin batera egin behar dugu lan dato-

rren ikasturteari begira.Irakasle guztiek gogoz eta ilusioz egiten

dute lan. Emaitzarik onenak lortzea dutehelburu,betiere Idiazabalgo gazteak ahaliketa ondoen hezitzeko.

Martxoaren 1ean hasi ziren eskoletaraetortzen lehenengo mailako ikasleak alda-ketekin ohitzen hasteko. Ikasleetako ba-tzuk gurasoekin joan ziren.Gurasoek ereizan zuten zer egin lehen egun hartan; Ar-gentinako bandera altxatu eta ereserki na-

zionala abestu genuen elkarrekin.Halaxe hasi dugu 2005eko ikasturtea.

Batzuk martxoaren 1ean hasi ziren;beste-ak, 2.mailatik 6.mailara artekoak,martxo-aren 7an. Guztiak ala guztiak lanerakoprest.

German MartinattoJosé María Paz institutuko zuzendariaIdiazabal (Argentina)(Erredakzioan itzulia)

IKASTURTE HASIERA MARTXOANNEGU AMAIERAN HASI DUTE IKASTURTEA ARGENTINAN

Page 13: Aldaize 8

IZAL EZAUTUZ: Olariaga

P entsatzekoa da gure herriko base-rri guztiak oso antzeko giroansortu zirela, eta bilakabidea ere

oso antzekoa izan dutela. Eta halaxe da,izan. Horregatik, Idiazabalgo beste baserriaskorentzat ere berdin-berdin balio dutengauzak esanez azal litezke Olariaga base-rriaren nondik norakoak.

Beste asko bezala,XVI.mendean, behin-tzat, ageri da dokumentatuta (1568:“casa de Olariaga”); kontuanizan behar da, gaurko egunean dauzkagun baserririk zaharrenak1500.urte inguruan hasi zirela egiten. Aurretik,haien lekuan,txa-bola moduko batzuk izan bide ziren.Txabola haiek zuten izenahartu zuten gerora egindako baserriek ere.

Hainbat baserri herri lur izandako saroietan egin zituzten.Bali-

teke Olariaga izenaren ola-lehen osagaiak jatorri horrekinzerikusia izatea; nolabait ere,lekua adierazteko erabili ohizen (txabola zela esateko ere bai,beharbada).Mitxe-lenaren ustez, hurrengo osagarria gertutasuna adie-razteko -iri izan liteke. Bukaerako -aga atzizkiak, be-rriz, lekua adierazten du.

Beste etxe izen batzuk bezala,Olariaga izena ber-tako bizilagunei ere jarri zieten (1560:“Domingo deOlariaga”), harik eta,XVII.mendean, handik sortuta-ko familien abizen bihurtu zen arte.

Beste asko bezala,hasieran familia ba-kar baten etxe izan-go zena, gehiagoren-tzako bizileku bihur-tu zen gerora. XVII.mendean hasi zengertatzen hori. Han-dikiak etxeak erdibi-tzen hasi ziren maiz-ter kopuru handia-goa, eta beraz, irabazihandiagoak eduki na-hian. Era berean,beste baserri ba-

tzuen ondoan egin duten bezala,gerora,etxe berriak egin dituzte(Olariaga txikia eta Olariaga berria, 1950-1960 inguruan). Hala,inguruak auzo itxura ere hartu du.

Gaur egungo Olariaga ez da, hala ere, hasierako etxe berbera.Orain ehun urte baino gehixeago etxe zaharra bota, eta ezagu-tzen duguna egin zuten.

ertzea

ALdAiZe 8 • 13

Anttonio Berasategi

Page 14: Aldaize 8

14 • ALdAiZe 8

kirolak

“O ndo pasatuz Reala anima-tzea”. Horixe da IdiazabalgoErrelaren Lagunak taldeko

zaleak elkartzen dituen leloa, eta halaxejasotzen dute beren estatutuetan ere.Aurten 15 urte beteko ditu Idiazabalgo la-gunarteak. Urteurren berezi hau izateazgain, herrian ekitaldi garrantzitsu bat ereantolatuko dute: Realaren LagunarteenVIII. Jardunaldiak Idiazabalen egingo diramaiatzaren 13tik 15era.

Azken bi urteetan Miranda de Ebron(Burgos) egin da batzarra; aurten, ordea,Idiazabalek hartu ditu bere gain antola-keta lanak. Jardunaldiaren helburuak on-dokoak dira: lagunarteek elkarren arte-

an dituzten harremanak sendotzea, Rea-leko zuzendaritzarekin elkartzea, futbo-laz gozatzea eta denboraldiaren balan-tzea egitea. Horretarako, 3 eguneanhainbat ekitaldi antolatu dituzte: turis-moa, kultura,gastronomia,parranda eta,noski, futbola.

Helburu horiez gain, antolatzaileekbeste bat ere badute. Jardunaldi hauekinAizkorpe bailarako herriak ezagutarazinahi dituzte. Idiazabal, Segura, Zegama,Zerain eta Mutiloa bisitatuko dituzte par-tehartzaileek. Bisitak antolatzeko eta ira-garkiak egiteko Goiturrek, eta Zegamakoeta Segurako lagunarteek lagundu dieteidiazabaldarrei. Era berean, dirua lortzeko

hainbat ekintza prestatu dituzte; besteakbeste, jardunaldiok babestuko dituztenaklortzea eta errifak saltzea.Karibera joate-ko bidaia zozketatuko da.

Euskal Herriko 80 lagunarteez gain,beste 70 talde inguru ere badaude Espai-nian; besteak beste,Kordoban, Jaenen,Te-nerifen,Teruelen... Munduko beste lekubatzuetan ere bai, Mexikon esate batera-ko. Jardunaldiok antolatzeak Aizkorpe bai-larako herriak ezagunago egiteko balioizango du, kanpotik datozenek gure herriizenetara jarri beharko dute eta. 250lagun espero dituzte eta dagoeneko ba-tzuek eman dute baiezkoa (Madril,Teruel,Alcoceber…).

REALAREN LAGUNARTEEN JARDUNALDIAK IDIAZABALEN

Maiatzean egingo dira eta 250 errealzale etorriko dira

Errealaren Lagunak peñaren lehen bazkideak

Page 15: Aldaize 8

kirolak

ALdAiZe 8 • 15

Errealaren Lagunak1990an sortu zen gure herriko lagunar-

tea. Hasiera hartan Richardson Peñakzuen izena. Reala ere atzerritarrak fitxa-tzen hasi zela-eta,eztabaida piztu zen garaihartan. Idiazabala ere iritsi zen eztabaida;hori horrela izanik, lagunartea osatzeaerabaki zuten.Taldeari jokalari baten izenaipini nahi, eta Kevin Richardson ingelesariomen egitea pentsatu zuten. Idiazabalda-rrek gazta bat oparitzen zioten gola sar-tzen zuen bakoitzean, baita gola sartzekopasea berak egiten zuenean ere.Gaztarenbidez gure herriaren izena ospetsu bihur-tzea zen lagunartearen helburua.Richard-sonek Realetik alde egin zuenean, gauregungo izena ipini zioten taldeari: Idiaza-balgo Errealaren Lagunak.

Harrez gero, urtero-urtero, lagunarteakbere ustez onena izan den jokalaria auke-ratu eta Idiazabala ekartzen du. Faenzatik(Italia) ekarritako zeramikazko pieza ema-ten diote oroigarri gisa.Era berean, saritu-tako jokalariak Idiazabalgo futbol taldeko

jokalaririk onenari saria ematen dio.Bildu-tako guztiek afari legea ere egiten duteAxari Elkartean.

Hala ere,“Ondo pasatuz Reala anima-tzea” leloa ondoen betetzen duen ekintza,urtero antolatzen duten bidaia da.Denbo-raldi guztietan Realak kanpoan jokatzenduen partidaren bat ikustera joateko bi-daia antolatzen du herriko lagunarteak.Txuri-urdinak animatuz bazterrak ikuste-ko aprobetxatzen dute. Udazkenean So-riara joan ziren 30 lagun inguru.Ederki pa-satzeaz gain, bestela bisitatuko ez lituzke-ten Espainiako hainbat leku ezagutzekoaukera izan dute. Huelvara, Extremadura-ra,Villarreala joan dira partidak ikustera,besteak beste. Badirudi, gainera, Idiazabal-go Errealaren Lagunak nora, zortea haraibiltzen dela. Izan ere, idiazabaldarrek kan-poan ikusi dituzten 8 partidetatik gehie-nak irabazi egin ditu Realak.

Realzale izatea fededun izatea ere bade-la uste dute Idiazabalgo Errealaren Lagu-nek. Fede horri euste aldera-edo, itxaro-

penak elkarrekin batzea pentsatu dute.Eajardunaldiek denboraldi amaieran taldetxuri-urdinaren zaleei animoak ematen la-guntzen dieten.

EGITARAUA:

Maiatzak 13, ostirala: Jardunaldienhasiera.Zegamako Lagunartearekin ba-tera Aitor Zabaletari omenaldia egingodiote Zegaman.

Maiatzak 14, larunbata: Turismogoiza. Idiazabalgo Aranburu gaztandegiaeta Segura herria bisitatuko dituzte.Ondoren bazkaria Zeraingo sagardote-gian.Arratsaldean,Realeko beteranoeketa eskualdeko selekzioak jokatukodute Arizkorretan. Iluntzean, Idiazabal-go Udalak eta Realak harrera ofizialaegingo diete lagunarteei.Afaria Igaron-do pilotalekuan.

Maiatzak 15, igandea: Eguerdian,paella-jana.Arratsaldean, Realak Mala-garen aurka jokatuko duen partidaikustera, Anoetara.

Page 16: Aldaize 8

16 • ALdAiZe 8

Amaia

Aritz

Ander

Garazi

Ibai

Ibai

Irati

Iñaki

June

Joseba

Maddalen

Uxue

Karolina

RZ

Zuhaixka aromatikoa daerromeroa. Metro eta erdikoaltuera izan dezake eta lorategiaskotan egon ohi da.Urte guz-tian ematen du lorea.

Kontuz! Erromerodun trata-mendurik haurdun daudenemakumeei ez zaie komeni,hi-pertentsioa eta giltzurrunetakogaitzen bat dutenei ere ez.

Depresioa,urduritasunaeta nekea arintzeko,zirku-lazioa hobetzeko eta eztu-la zein katarroa kentzeko.

Erraza da egin beharrekoa:20-30 gr hosto eta lore irakin

10-15 minutuz eta egunean 2basokada hartu otorduetan.

Azaleko erredurak arin-tzeko

Jarri oliba olioa eta errome-roa Maria bainuan,eta hainbatordutan eduki horrela.Bestela,eduki beratzen 200 gr errome-ro (lore eta guzti) litro bat olibaoliotan 30-40 egunez eta eguz-kitan.Egun horiek pasatakoan,iragazi eta gorde.

Usain ona izatekoLehortutako erromero lo-

rea telazko poltsatxo bateangorde, eta utzi usain txarrakendu nahi dugun lekuan (loge-lan,autoan...).

LILI-MALLUAna Mari AnsalasImanol García

saski-naski

OSAGAIAK (4 pertsonentzat):

- 16 txingar (xerra) urdaiazpiko

- 5 tomate- 2 tipula- 4 baratxuri ale- 4 arrautza- Azukrea- Pipermorro 1- Piper berde 1- Olioa

Tipula eta bi baratxuri alezuritu eta txikitu.Kazola bate-an egiten jarri hiru koilarakadaoliorekin.

Tomatea garbitu eta dado-

tan moztu.Kazolara gehitu etamaneiatu.Azukre pixka bat ge-hitu, eta su eztian 20-25 minu-tuz egin.Puregailuan pasatu etakazola zapal batean ipini.

Piperrak garbitu eta juliananmoztu, falta diren bi baratxu-riak ere xaflatan moztu. Oliopixka batekin zartagin bateanegiten jarri. Eginda daudeneantomate salda dagoen kazolaragehitu. Piperrak egiten direnbitartean, urdaiazpiko txinga-rrak frijitu, buelta eta buelta,eta kazolara gehitu.

Amaitzeko, arrautzak kras-katu eta 3-4 minutuz egitenutzi.Apaintzeko perrexil adar-txo bat jarri.

Bidali zuen agurrak gurera. [email protected] Aldaize herri aldizkaria. Kultur Etxea. 20213 Idiazabal

ZORION -AGURRAK

Zorionak guztioi!!

Esaera

“Biok uztarri batean jartzeko modukoak zerate”

URDAIAZPIKO TXINGA-RRAK TOMATEAREKIN

9

ERROMEROARosmarinus officinalis

Page 17: Aldaize 8

Idiazabalen bada kartzela deitzen dioguntxoko bat. Udaletxe azpian dago, plazakoatari bakarretik sartu, eta parez pare dago-en ate txikiaren bestaldean. Kartzela hau,ordea, ez da besteak bezalakoa;preso dau-denak mahaiak,aulkiak eta kale garbiketara-ko tresnak dira.Garai batean,ordea,tresnakez ziren hankabikoak ere egon ziren.

1955ean udaletxe zaharra bota eta be-rria eraiki zuten, gaur egun dagoena. Uda-letxe berria egin zuten arren, kartzela tokiberetsuan ipini zuten berriro ere.Kartzelazer nolakoa izan zen erakusten dute leiho-ko burdinezko hesiek. Kartzelan bi burdi-nezko ohe zeuden, baita komuna ere.Komun hartako dutxa da geratzen den az-tarna bakarra.

XX. mende hasieran asko ziren eskeanibiltzen zirenak, eskaleek kartzelan egitenzuten lo. Herriak lo egiteko ohea eskain-tzeaz gain, jatekoa ere ematen zieten:ardoa eta ogia. Eskale batzuk sarri etor-tzen ziren, eta ezagun egin ziren gure he-rrian.Eguna etxez etxe eskean ez bazen,ta-bernaz taberna ematen zuten ardoa eda-nez. Eskale horietako bat, herritarrek Co-rella deitzen ziotena, idiazabaldarren lagunegin zen. Kartzela ez zen, ordea presoen-tzako eta eskaleentzako bakarrik. Festanibili eta mozkortuta zegoena ere, haraxeeramaten zuten.

Atxilotua epaitzea eta zigortzea alkatea-ren betebeharra zen. Ondoren, gaizkileaaguazilaren esku uzten zuten. Garrantzitxikiko delituak zituzten gaizkileak erama-ten zituzten Idiazabalgo kartzelara; tokiabera ere hala moduz zegoen prestatuta.Behin, bi eskuak lotzeko bilurrik ez zegoe-

la-eta, Hermenegildo Legorburu erre-mentariari ahalik eta azkarren berriak egi-teko eskatu zioten.Garrantzia handiagokodelituak zirenean, kartzela garrantzitsua-goetara bidaltzen zituzten atxilotuak. Bi-daia oso garestia zen. Gastuei aurre egite-ko, Segurakoekin, Zegamakoekin, Zerain-goekin eta Mutiloakoekin bat egiten zutenIdiazabalgoek.

Gerra Zibilaren garaian, ordea, herrikokartzela txiki geratu zen, eta beste lekubatzuk ere erabili zituzten atxilotuentzat.Frankoren tropak herrira iritsi zirenean,errepublikanoak eta abertzaleak presohartu zituzten.Txomenareneko gela bate-an itxi zituzten emakumeak; gizonezkoak,berriz,Rikardo eneko etxean.

1960 inguruan mutil gazte bat egon zenkartzelan denbora luzez. Egunez plazaraateratzen zen, eta herriko haurrekin ari-tzen zen jolasean.

ARGAZKI ZAHARRA: Herriko mendizaleak Orhin

zaharrak berri

Herriko kartzela: mozkorren amesgaizto, eskaleen paradisu

ALdAiZe 8 • 17

OHARRA: Herriko baserriei buruzko atala etaargazki zaharrari eskainitakoa osatzeko argazki

bila gabiltza.Edozein garai eta gairi buruzko argaz-kiak hartzeko prest gaude.Haren kopia egin eta

itzuli egingo dizuegu.Argazkiak,erredakzio talde-koren bati eman edo Udaletxean utzi ditzakezue.

Bitxikeriak1670. urtea: ez zekiten gaizkile bati zein zigor jarri.Aguazila alboko herriko abokatuarengana

joan zen legeak kontsultatzera.Ordainsaria eman zioten.1678.urtea:Lazaro Arrizabalagak preso bat kartzela garrantzitsuago batera eraman behar izan

zuen.Laguntzaile bat eskatu zuen,bidean zer gerta ere…1694. urtea: bi atxilotu kartzela handiagoetara bidali behar zituzten. Bata Donostiara; bestea,

berriz,Soriara.Herriatarrek jantziak eman zizkieten.

“Txernobilgoa pasau zan ordun” go-goratzen du Maitane Urteagak. 1986koudaberri aldera-edo joan zen herrikomendizale taldea Zuberoa eta Nafarroalotzen dituen Orhi (2017 m.) mendira.Mendirako bidea elurtuta eta izoztutazegoenez, beldurrak airean ibili ziren.Frantsez batzuk ez igotzeko esan zieten;hala ere, igo egin ziren mendi puntara.

Hauek dira orain 19 urte “abentura”hura bizi izan zutenak: Jose Luis Alustiza,Anttonio Berasategi,Amaia Iriondo, JonAlbisu, Beatriz Unanue, Jabi IparragirreEtxezar, Juan Ramon IriondoWili, EgoitzZufiria Txufi, Josu Ormazabal.Oier Urte-aga,Elixabete Alos,Koldo Egizala,LurdesUrrestarazu eta Belen Aseginolaza.

Page 18: Aldaize 8

18 • ALdAiZe 8

iparrorratza

Liburua Ezinezko maletak

Egilea: Juanjo OlasagarreArgitaletxea:Susa Prezioa:14 €Idazle arbizuar honen lehenengo ele

berria da.Bi garaitan dago girotua:80.hamarkadan ezker abertzaleko lau militante gazte direnekoa eta handik 40 urtepasa eta gero elkartzen direnekoa.Herritxikietako “legeak ez betetzea” askokostatzen dela adierazten du: aukera se-xuala ezkutatzea, ideologia baztertzea...eleberri interesgarria eta irakurterreza.

Webguneahttp://www.kulturgida.net

Eusko Jaurlaritzaren ataria da eta Eus-kal Herriko zazpi probintzietako kulturagendaren berri ematen du. Praktikoada; bilaketa 3 irizpide kontuan hartutaegin daiteke: gaia (erakusketak, musika,antzerkia...),eguna eta hizkuntza. Asper-tuta zaudela? Sartu interneten eta ara-katu hemen; akaso zerbait interesgarriaeta gustukoa topatuko duzu.

DVDa Kutsidazu bidea,Ixabel

Egilea:Gorringo Antzerki TaldeaArgitaletxea:ElkarPrezioa:18 €Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlan arra-

kastatsua salgai dago DVDn. Joxean Sa-gastizabalek liburuan kontatzen duenaGorringo Antzerki Taldeak antzeztuzuen, eta orain etxean ere ikus dezake-gu. Idiazabala ere etorri ziren. Orduanikusi ez zuenak orain du aukera.

Internazionalista mugimendua aspaldikoada Euskal Herrian,baita Izalen ere.Sandinistagaraian, Nikaraguara, Venezuelara, Kubara,Txiapasa,… joandako herritarrik izan da.

Mugimendu hau herrien arteko elkarta-sun ekimenean oinarritzen da,hau da:borro-kan dauden herri edo mugimendu ezberdi-nen ezagutzan (beraien historia,kultura, gauregungo egoera, erakundeak…), gure herrieta mugimenduen berri ematen (gure histo-ria, kultura…), bi errealitate ezberdinak az-tertu eta antzekotasunak eta ezberdintasu-nak ikusi eta ekarpenak aztertzen, eta he-rrien arteko gertutasunean,babesean eta el-karrekin izan genitzaken lan ildoak sortzeneta sendotzen.

Globalizazioa indartsua da eta frenurikgabe dabil politika neoliberala inposatuz,kul-tura,ohitura, hizkuntza eta politika ezberdi-

nen homogenizazioa lortu nahian.Beraz, horren aurrean ez da ikasgaimakala, ohartzea munduan daudenerresistentzia gune ezberdinen behe-arrez. Gainera, gureak besteentzatduen garrantziaz ere jabetu behardugu eta horrela altxatu eta martxanjarri.Hortaz, internazionalismoa edoherrien arteko elkartasun ekimena,errespetu eta begirune osoz herriduin horietara gerturatzen den eine-an,norberaren herriaz jabetzeko erelagungarria izaten da.

Jendearentzat kanpora edo atzerrira ate-ratzeak esanahi ezberdinak ditu.Batzuentzat,beste herri, kultura, eta ohitura ezberdinakezatzutzeak esan nahi du begiak irekitzeabaina norberaren herriko arazoei garrantziakentzea.Abertzaletasun “kontu” horiek baz-terraratzeko balio zutela zioenik ere batzeneta oraindik ere egon badago; helburua, gugutxiestea izanik.Beste batzuk urrutiko dizdi-rak itxutzen ditu eta gertu edo bertan dituenizpiak ez ditu ikusten.

Zorionez,asko dira zaku horretan sartzenez direnak,esaterako brigadistak.Aniztasunaksortzen duen aberastasunean oinarritzendira.Herrien borroka zabaltzeko bozgorailudira eta globalizazioari aurre egiten diote;mundu koloretsuago eta aberatsago bat posi-ble egiten saiatzen direlarik. Zapatisten esae-ra batek dioen bezala: Egin dezagun mundu

denak sartzeko adinako mundu bat.Txiapaseko, Zinacathan bailarako, Apaz

komunidadeko zapatistekin 20 egun bizitze-ko aukera izan nuen eta bi irudi edo irudimultzo gelditu zaizkit: Bata; analfabetismoa,bazterketa, lur sail haundien jabe diren jaun-txo esplotadoreak,paramilitarrak,eskubide-en urraketak, militarrak, baliabide naturalhandiak baina ez bertakoentzat kanpokoent-zat baizik (adibidez,Mexiko osoko argi inda-rraren %35 Txiapasetik irtetzen omen da,bertako komunitate askotan argi indarrikgabe dauden bitartean)…Txiapas iluna. Etabestea; indigenak, kolorea (biziak, alaiak),umorea, irria ahoan eta dizdira begietan,abe-rastasuna (gabezia ekonomikoen gainetik gizaaberastasuna eta handitasuna…), auzolana,zintzotasuna…Txiapas koloretsua, txiapaszapatista: duintasunaren ikurra. Itxaropena-ren hazia.Gora herri errebeldeen arteko el-kartasun taupadak !

ASKAPENAKO BRIGADISTAAngel Oiarbide

Page 19: Aldaize 8

ALdAiZe 8 • 19

zeasmaNEURTITZ

HAMARREKO TXIKIANEgilea: Ramon Aldasoro “Kani”

BILATU ZAZPI AKATSAK

AURREKOAREN ERANTZUNA

Bi bertso moldatzeko

nere ahalegiñe

paper txuria eta

tintontzi urdiñe.

Sarritan osatzeko

nahi eta eziñe

zail da ateratzea

oso bertso fiñe

ez ahal zera izango

hurrengon berdiñe.

Bixkiak nahiz ez izan

bat eta bestea

hura lehen jakia zen

ni berriz postrea

nik ere badet noski

zuk dezun ospea

ika-mikan alperrik

da orain hastea

bakoitza izan dedilla

libre ta askea.

Page 20: Aldaize 8