Aldaize 9

20
ALdAiZe ANTZINAKO SINESMENAK GALBIDEAN 0-2 URTEKO GELA IRAILEAN IREKIKO DUTE 12 haurrek eman dute izena. Ekainean hasiko dira eskola txikia egoki- tzeko obrak. 6-7 SEBERIANO ARIZTIMUÑO (Jubilatuen elkarteko presidentea) “Jendea ez da etortzen guk antolatutako ekime- netara, erretiratuentzat direla uste dutelako” 5 ALdAiZe ALdAiZe Izalgo herri aldizkarie 9. alea 2005eko ekaina ANTZINAKO SINESMENAK GALBIDEAN Lurra bizibide zuten idiazabaldarrek zerua mirestu eta bizi-lege izan zuten

description

Izalgo Herri Aldizkarie 9.alea

Transcript of Aldaize 9

Page 1: Aldaize 9

ALdAiZeANTZINAKO SINESMENAK GALBIDEAN

0-2 URTEKO GELAIRAILEAN IREKIKODUTE12 haurrek eman duteizena. Ekainean hasikodira eskola txikia egoki-tzeko obrak.

6-7

SEBERIANOARIZTIMUÑO(Jubilatuen elkartekopresidentea)

“Jendea ez da etortzenguk antolatutako ekime-netara, erretiratuentzatdirela uste dutelako”

5

ALdAiZeALdAiZeIzalgo herri aldizkarie 9. alea 2005eko ekaina

ANTZINAKO SINESMENAK GALBIDEAN

Lurra bizibide zuten idiazabaldarrek zerua mirestu

eta bizi-lege izan zuten

Page 2: Aldaize 9
Page 3: Aldaize 9

Illati . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3Iritzie . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4Hizketan

Seberiano Ariztimuño . . . . . . . . . . . .5Ze berri? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6

Herriko plaza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7Erreportajea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8Kolaborazioak

Aita Iparragirre herri eskola . . . . .10Gaztetxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11

Ertzetik ertzeaArgentinatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12Izal ezautuz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13

Kirolak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14Saski-Naski . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .16

Zaharrak berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .17Iparrorratza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18

Zeasma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19

ALDAIZEIdiazabalgo herri aldizkaria

Argitaratzailea:Illati Euskara ElkarteaKultur Etxea20213 Idiazabal

Tfnoa:943 18 72 08

e-maila: [email protected]

Erredakzio taldea:Eider Alustiza, Iñaki Arriaran,Unai Begiristain, Eunate Elio,Maddi Garcia, Itziar Mujika, IonTelleria, Irune Urteaga eta Xa-

bier Urteaga.Ale honetako laguntzaileak:Idoia Imaz, Ainara Urteaga, AnaMari Ansalas, Aita IparragirreHerri Eskola, Gaztetxea, Mauri-cio Coccolo, Anttonio Berasate-gi, Iera Acin eta Tomas Aldasoro.

Diseinua eta maketazioa:ZUM Edizioak.

Inpimaketa:Gráficas Ona.

Tirada:1.000 ale.

Lege gordailua:SS-0151/04

ISSN:1697-512X

Aldaizek ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzko-ako Foru Aldundiak diruz lagun-dutako aldizkaria.

ALdAiZe 9 • 3

ZER NUN ILLATIREN TXOKOA

Illati

Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertze-ko Erakundeak (Eusko JaurlaritzakoHezkuntza Saila) DBHko 16 urtekoikasleen euskara maila aztertu, eta ho-rren inguruko hausnarketa joan denapirilean argitaratu du.

A, B eta D ereduan matrikulatutakoikasleei azterketak egin dizkie, etahainbat harritu egin badira ere, emai-tzak kaskarrak izan dira, txarrak ezesatearren.Norberak atera ditzala on-dorioak:A ereduko ikasle bakar batekere ez du gaitasunik euskaraz normal-tasunez komunikatzeko. B ereduko%67ri gauza bera gertatzen zaio etabeste hainbeste D ereduko %32ri.

Horiek hala, azterketa horrekEAEko Hezkuntza Sistemako eredueninguruan zalantza sorrarazi duela esandaiteke. Komunikabideetan oihartzunaizan du,eta Hezkuntza Sailak aldaketakegingo dituela adierazi du ikasle guz-tiek euskaraz ongi komunikatzeko(idatziz zein ahoz) gaitasuna lor deza-ten ikastetxeetan.

Ikusteko dago oraindik zein neurrihartuko dituzten.Argi dagoena da hiz-kuntzaren araberako hezkuntza-ere-duak herren egiten dutela, eta horiekaldatzeko premia dagoela. Hori ikasle-ei begira. Irakasleei erreparatuz gero,euskara kalitatez irakatsi dezaten ba-liabideak izan beharko dituzte. Ezindugu ikasleen eta irakasleen gain utziazterketaren emaitza kaskar horienardura osoa.Errazena horixe litzateke,dudarik gabe. Baina arazoaren erroaahalegin handiagoarekin aztertzen ba-dugu, tartean beste zerbait ere bada-goela ikusiko dugu. Administrazioakbadauka zer eginik euskara kalitatezeta kalitatezko euskara bideratzeko.

“A ereduko ikasle bakar batekere ez du gaitasunik euskaraznormaltasunez komunikatze-ko.B ereduko %67ri gauza beragertatzen zaio eta beste horrenbeste D ereduko %32ri”

A, B, D EREDUAK ERAGINKORRAK OTE?

Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Euskara, Gazteria eta Kirol

Departamentoa

Idiazabalgo Udala

Ikerketako lagina (DBHko 4.mailakoak)B eredua D eredua Guztira

Ikastetxeak 148 181 329Ikasleak 3.775 7.535 11.310

(Proba pilotua egin zutenean A ereduko inork ez zuenez gainditu,proba ofizialetik kanpo utzi zituzten)

Iturria: Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak argitaratutako txostena

Page 4: Aldaize 9

Jolasa denbora galtzearekin lotzenziren garaiak atzean geratu dira. Gauregun jolasa eta denbora librea haurra-ren garapenean oso garrantzitsuak dira.Alde batetik,jolasa ezinbestekoa da hau-rraren gorputza hazteko. Izan ere, jola-sean ari denean haurrak giharrak dan-tzan jartzen ditu. Bestetik, jolasarenbidez, haurrak gauza bat baino gehiagoikasten du:distantzia eta espazioa kalku-latzen,pentsamendua ordenatzen,etab.

Hori gutxi balitz, jolasean aritzekomoduaren bidez, herri baten nortasu-naren berri ere ematen dugu.Gure ka-suan, euskal jolasek, gure herrialdekoohiturak ezagutzeko aukera ematen di-gute. Estae baterako, garai batean nolaegiten zen jolasean; gure aiton-amonek,gurasoek, zer joko egiten zituzten, noneta zerekin… Euskal jolasek,beraz,Eus-kal Herriko historia hurbila ezagutzekobide interesgarria dira.

Hala ere, izenburuan ipinita bezala,nik EUSKARA aipatu dut. Horri, hots,hizkuntzari egin nahi nioke erreferen-tzia. Izan ere,aipatu ditudan aspektu po-sitibo horiez gain, jolasa hizkuntza bar-neratzeko tresna garrantzitsu ere bada.Alde batetik, hizkuntza formala lantze-ko erabil daitekeen teknika da.Beste al-detik,ordea,hizkuntza ez formala edotaarduragabea sustatzeko da baliagarriajolas aktibitatea.Azken batean, jolaseanari garean, euskara kalera ateratzen ereari gara: bateko abestiak, besteko esa-

moldeak,hiztegia dela,etab.Jolasaren bitartez hizkuntzaren era-

bilera ludikoa ahalbidetu egiten da, etahorrek berebiziko garrantzia du hiz-kuntzaren normalizazio prozesuan.Euskaraz jolasean eginez ondo pasatu-ko du haurrak, gustura sentituko da etajarduera atseginekin lotuko du euskara.Gainera, euskarak bizitzako arlo guztie-tan egon behar du normalizatuko bada,baita jolasetan ere.Haurrak ikusi behardu euskara bizitzako esparru guztietanerabil dezakeela, ez duela erdal erregis-troetara jo beharrik jolasean aritzeko.

Gure herrian, zorionez,euskal hiztu-nak asko dira, eta haurrek egunerokobizitzan euskaraz egiten dute;baita jola-sean ere. Hala ere, pixka bat errepara-tzen badiegu, berehala konturatzengara oraindik ere lehen aipatu ditudanerdal erregistro horiek indarrean direlaesku-jolasetan, hainbat esamolde era-biltzerakoan. Izan ere, te he pillado, porIñaki eta modu horretako esamoldeakoso sartuta daude gure hizkuntzan.

Hala eta guztiz ere, hezitzaile askogara jolasaren munduan lan egiten du-gunak, eta, era berean, euskararen nor-malizazioaren alde egiten dugunak.Ho-rixe bera da gure erronka, eta nik, be-hintzat, Idiazabalgo Ttipi-ttapa ludote-kan, hori lortzeko ilusio handiarekin ja-rraituko dut lanean.

HEMENDIK Idiazabal

Itsasoaren aurka borrokatu be-harrak izua sor dezake jende asko-ren artean, eta, are gehiago, lehorre-an ohituta gaudenon artean. Herbe-hereetan, mendeetan ari dira itsaso-ari aurre egin nahian (dikeak horrenlekuko), eta, gaur egun, herrialdehonen erdia baino gehiago itsasmai-laren azpitik dago. Bertako hiri etaherrien bereizgarri dira, era berean,kaleak gidatzen dituzten kanal uga-riak.

Lur zabalak eta lauak daude hiri-guneetatik kanpo, eta udaberria iris-tearekin bat, lur horietan postaletanagertzen diren kolorez jantzirikosoroak nabarmentzen dira. Eskuzmargotutako paisaien itxura har-tzen du inguruak horrenbeste lorekoloretsurekin, tulipan artetik al-txatzen diren haize-errota eta guzti.

Hainbat hiri zoragarri topatu dutbertan. Batzuk aipatzearren; sei hila-bete hauetan nire bizileku izangoden Rotterdam, munduko itsaspor-turik handienarekin, jaialdi eta gaugiro apartarekin eta arkitekturaarras bereziarekin. Gustuko dut oso600.000 biztanle inguru dituen hirihau, astearte eta larunbatetako

azoka egunetan sortzen den giroabatik bat.Amsterdamen, hiriburuan,pekatuaren hirian, kale guztietan ka-nalak eta arraza eta erlijio askotakojendea dago.

Aukera zabala dago esnekiak pro-batzeko garaian. Idiazabalen bezalahemen ere gazta da nagusi. Bertakoaniztasunak gazta gustuko duenariere aukera egitea zaildu egiten dio.Esan daiteke, ordea, guztiz ezberdi-nak direla hemengo gaztak Idiaza-balgoarekin alderatuta; baina hobe-rena zalantzarik gabe, gure betikoa.

Bizikleta da bertan ibiltzeko au-kerarik onena eta egokiena; biztan-leak baino bizikleta gehiago omendago.Adin guztietako jendea ikustenda batetik bestera ring-ring eginez,eta edonork pentsatuko luke bizi-kletarekin jaio direla. Eskerrak alda-parik ez dagoen Euskal Herrian be-zala, bestela batek baino gehiagokestutu beharko zituen hortzak!

Eta beste gauza asko kontatuzluza naitekeen arren, aukera izanezgero, inguru hau bisitatzeak benetanmerezi duela esango nuke, eta go-mendatzeko moduko bidaia dela, za-lantzarik gabe.

HANDIK Rotterdam

@

4 • ALdAiZe 9

Ainara UrteagaIdoia Imaz

HALLO ALLEMAAL IN NEDERLAND! (Kaixo guztioi Holandatik!)

EUSKARA ETA JOLASA

iritzie

KONTENEDOREA EDO“ALI BABAREN” ZULOA

Itengako lur sail batean Idiaza-baldik etorritako pakete eta tres-nak kamiotik jaisten. Bai, bazirenkomentarioak hemen nire Kinshasakoegonaldia luzea zela eta.... edukiontzibaten bila joana nintzela etab.Azkeneankamoia iristean hemen ehundaka zirenbegiak zorrotz deskarga ikusteko.Gureateak estu xamarrak dira eta kaxa handihoriek bertan ireki beharra, denen au-

rrean.... izozkailu, eguzki-plaka, bateriahandiak,“Yamaha” motorrak eta gerokartoi kaxa pila, nola ezagutzen ditu “elpadre'k” hainbeste kartoi?

Bada, are-hortzak pisuagatik bestepakete batzuk Kinshasan ireki eta ikusitakanpotik.Gitarrei azkar hartu zien tan-kera pakete luzetik,baita telebistari ere.Egun erdia pasa eta gero,hor itzultzendira pozik bakoitza periodista eginda,ikusitakoak Biblian bezela handitzekogogoaz.. “Itenga” parrokia goretsikodute eta bide batez ingurukoak gutxie-tsi....eta inbidi ez hain sanoak sortu.

Eta tximista gure arteanAtzo iluntzan presaka itzuli ginen

etxera. Laino beltz ugari zeruan etaeuri-zaparradak laister hasi ziren batbestearen atzetik.Bi ordu honetan gi-nela eta denok etxe barruan, norbaitate-joka eta behi-zaintzaile baten an-drea tximistak jo duela. Estu naiz nirebehi-zaintzailea delakoan baina laisterjakiten dut mojena dela.Gure medikuetxera ekartzen dute baina alperrik!seko da ! Hurrengo egunean hildakoaeta famili osoa euren herrira erama-ten ditudanean umeen erruki naiz.

Holakoetan, eta ohiturari segiz, txi-mistaren atzetik zein den jakin beharizaten dute, ez baita tximista naturala.Famili handi osoa aztoratuta izangoda, susmo txarrez minduta. Ganadumailan ere izan ditugu honelako istri-puak: orain sei urte 47 abere joanziren kolpean eta joan den urtean,be-lardi berdinean, beste hamazazpi. Bai,tximista bizi-bizia da hemendik etahildakoak bere atzetik.

Alejandro AldanondoPopokabaka (Kongo)

Gutunek gehienez 25 lerro izan behar dituzte, makinaz idatzita eta sinadurarekin.Emailez: [email protected] Betiko postaz: Aldaize herri aldizkaria, Kultur Etxea, 20213 Idiazabal

Page 5: Aldaize 9

ALdAiZe 9 • 5

hizketan

305 bazkide ditu Idiazabalgo Erretira-tuen elkarteak eta horien guztien buruda Seberiano Ariztimuño.Orain urtebe-te heldu zion karguari, beste ezer egite-korik ez,eta ezetz esatea ere nahikoa go-gorra egiten zi-tzaiolako,besteak beste

Orain urtebete heldu zenion kar-guari,zein balorazio egiten duzu?

Niretzat lan berri bat izan da,nahiz etaadinduna izan ni neroni ere.Bertara joanarte, zaila da jubilatuen elkartea ezagu-tzea.Ni joateko animo handiegirik gabeiritsi nintzen, baina orain gustura nabil;izan ere, inguru bat nahikoa ona daukat.

Jendeari kostatu egiten zaio ho-rrelako lanak hartzea;baina,zu ani-matu egin zinen…

Bai, ni animatu nintzen, baina nire mo-duko beste bat topatzea kostatuko zaitlan hauetan aspertzen naizen garaian…

Zein izaten da zure lana?Nik,elkarteko lana ez dut egiten,edarie-

na-eta egiten dut.Bileretara joan eta mugi-tu;bateko hitzaldiak direla,besteko irteeradela… Betiere jendearen gertu samarreandago ibili beharra. Gu, Idiazabalen, 305lagun gara eta datu bat emango dizut: kar-tetan, jokoan, aurten 40 lagunek partehartu dute, eta gutxi da oso; baina, herrihandiekin alderatuta,ez gaude batere gaiz-ki.Herri handietan ez da halako parte-har-tzerik izaten.Nire iritzian, erretiratuen el-karteek ez dute oraingo jubilatuekin bizi-rik,nire ustez eutsi egin behar zaie,eta ho-rrexegatik nago han.

Nola banatzen dituzue ardurak?Orain juntan gaude bost gizonezko eta

lau emakumezko. Emakumeek lan handiaegiten dute, luntxak prestatzen-eta lanasko izaten da. Nire lana izaten da juntanikustea ea gauzak ondo doazen,eta horre-lakoak. Diru kontuak, berriz, Arrondokeramaten ditu; lehendik ere, hogeiren baturte-edo badamaratza.Orduan, hark lanaikaragarri egiten du; irteeretan guk egunajartzen dugu eta berak lotzen du den-dena,ezagutu ere asko egiten du bazterre-tako jendea, eta autobusari ere deitu eginbehar izaten zaio,eta horrelakoak.

Lana beti izaten da: gaur (maiatzak 21)daukagu batzarra, hurrengo astean muse-

ko finalak, datorren hilean, berriz, badugubeste hitzaldi bat ere,eta gero beste irtee-ra bat dugu Trapagaran aldera…

Hitzaldietan, irteeretan eta horre-lakoetan jendearen erantzuna nola-koa izaten da?

Irteerak… ni sartu aurretik esatenzuten autobus bat eta beste hamar bat la-gunek ematen zuela izena; orain, berriz,Arrondo lanean aritzen da autobusa beteartean. Hitzaldietan jendetza handiegirikez da izaten; pixka bat belarriko lana egi-nez gero bai,ordea. Adibidez,herriko me-dikuak hitz egin zuenean jendea nahikopoliki joan zen. Idiazabal ez da ezberdina,eta inguruko herrietan ere antzekoa izanohi da parte-hartzea.

Nire lana izaten da hor behetik etor-tzen den lan hori aurrera eramatea, batezere.Aurten, abuztu berezia antolatu duteDonostian; erretiratuen munduko txapel-ketak daude atletismoan. Horra joatekoaspaldian gabiltza lanean.Abuztuaren 24ada Goierriri tokatu zaion eguna.Herrialdebakoitzetik ehunen bat erretiratuk eginbehar du lan txapelketa horietan, eta Idia-zabali bost tokatu zitzaizkion;hor lan per-tsonala egin dut eta sei pertsona batu etafitxak bete eta bidali ditut.Gero neurtuta-ko martxa ere izango da,eta horra ere joa-teko asmotan gabiltza.

Jendearen kexarik izaten al da ir-teeretan eta beste ekimenetan?

Beno, asko ez dira izaten, irteeraren ba-tean denbora luzez egon garela lekurenbatean eta halakoak baina, ez da asko iza-ten.Gainera, han ibiltzen den jendea askoere ez da,hogeiren bat lagun.

Orain lan batzuk egin, taberna jarri etakafe makina txukun antzekoa jartzen bal-din badugu eta norberak garbitzeko beha-rrik ez izateko garbigailua jarrita, asko ho-betuko da.

Erretiratuek antolatutako ekime-nak direla-eta, jendeak zuentzakobakarrik direla uste al du?

Bai, halaxe da. Jendeak berez badakihor antolatzen den dena guztientzatdela baina, jendea ez da joaten. Ikustendu hori jubilatuentzat dela eta ez diraetortzen. Erretiratuen artean ere, bakarbatzuentzat izaten direla uste duenikere izaten da.

Berez, betebehar gehiegitxo ereez ditu,bada,erretiratuak…

Bai hala da. Eta niri horrexegatik, lehenere batean eta bestean ibilitakoak gara,etaproposatu zidatenean ezetz esatea osogogorra egin zitzaidan.Beste zer eginik ez,eta ezin,bada,ezezkorik esan.

SEBERIANO ARIZTIMUÑO, Jubilatuen elkarteko presidentea“Jendea ez da etortzen guk antolatutako ekimenetara, erretiratuentzat direla uste dutelako”

Page 6: Aldaize 9

6 • ALdAiZe 9

ze berri?12 HAUR HASIKO DIRA IRAILEAN 0-2 URTEKO GELANEkainean hasiko dira eskola txikian gela berriak egiteko obrak

ERREKAKO LANAK BUKAUTA

Ekainaren 8an, asteazkenean, inaugu-ratuko dituzte zubi berriak eta errekatxukuntzeko egindako lanak. 15 hilabe-tean aritu dira lanean; lehendabizi Plaza-ko eta Toki Txokoko zubiak bota eta be-rriak egin zituzten, ondoren Bi Kabikozubia berritzea erabaki zuten. Zubiakegiten aritu diren bitartean erreka txu-kundu dute.Azkeneko obra, Bi Kabitikhasi eta Pilarrenerainoko paseoa izanda. Erreka bazterra jarraituz egin duteibilbide berria.

GAZTAREN MUSEOAABENDURAKO

Gazta Egunaren 8.edizioko ekitaldietanaurkeztu zen Idiazabalgo gaztaren inter-pretazio zentroaren proiektua. ArtzaiGaztaren alboko lokalean obrak hasitadaude.Gabonak baino lehen inauguratzeaespero dute.

Aurtengo Gaztaren Egunarekin gusturadaude antolatzaileak. Espero bezala au-rrekoetan baino jende gutxiago etorrizen. Hala ere, eguna espero bezala joanzen. Idiazabal gazta egiten duten 17 ar-tzain etorri ziren.Tomas Katarain artzai-nak jaso zuen aurtengo omenaldia.

Igarondo igerilekuko aldagelak berritzekoobrak egin ditu Udalak. Barruko aldea botaeta legeari egokitutako aldagelak,dutxak etakomunak ipini dituzte.Guztira 76 mila eurokoinbertsioa egin dute.Obrak ekainaren hasie-ran bukatuko dira eta eguraldia lagun,ekaina-ren 10ean irekiko dute igerilekua.

Aurten, lehendabiziko aldiz, ige-rilekuko lanak kanpoko enpresabatek egingo ditu.Orain arte herri-ko jendea kontratatzen zuen Uda-lak, hiru hilabeteko zerbitzu horieskaintzeko. Udalaren esanetanorain arte erabilitako formulalegez kanpokoa zen. Bestalde ura-ren zaintza eta igerilekuko segurta-suna bermatzeko bidea dela uste

du Udalak. Igerilekua ireki zenetik herrita-rrak aritu dira igerilekua zaintzen.Orain lauurte sorospen zerbitzua enpresa bati ema-tea erabaki zuen Udalak. Aurten zerbitzuguztiak kontratatuko dituzte. 27 mila euroerabiliko dira horretarako.

Irailean jarriko dituz-te martxan Idiazabalen0-2 urte bitarteko hau-rrentzako gelak. Laugela berriak eskola txi-kian egongo dira eta 21haurrentzako lekuaizango dute. Ikasturtehasierarako guztia prestegon dadin, ekaineanhasiko dituzte obrak.Orain arte eskola txi-kian egon diren ikasleakeraikin handira eraman-go dituzte.Hala, aurrerantzean 3 urtetik au-rrerako ikasle guztiak eraikin horretan egon-go dira.

0-2 urteko haurrei zerbitzua ematekoUdalak eta Eusko Jaurlaritzak partzuergoasortu dute.Bien artean eskainiko dute zerbi-tzua.Udalak gelak egokitu eta haiek behar be-zala zaindu beharko ditu. Jaurlaritzako Hez-kuntza Sailaren lana izango da langileak jar-tzea eta hezkuntza proiektua garatzea. Izanere zaintzaile eta funtzionamendu bereziakizango ditu zerbitzu berriak.

Goizeko 7:30etatik arratsaldeko 6:30eraegongo dira zabalik 0-2 urtekoentzakogelak.Gurasoei ahalik eta erraztasun gehienemateko, zubietan ere irekita egongo da.Abuztuan baino ez dute itxiko.Haurrak era-man eta jasotzeko ordu jakinak eongo dira.Gurasoen ardura izango da seme-alaben ja-naria eramatea.Hezkuntza Sailak ez du bere

gain hartuko haurrean elikadura. Udalahorri nola aurre egin aztertzen ari da. Unehonetan eskolan ez dago jangela zerbitzu-rik. Herri Eskola handitzen denean, lanakberehala hasiko dira,60 haurrentzako jange-la egingo dute.Orduan litekeena da 0-2 urtearteko haurrentzako bazkaria ere handikeramatea.

Irailean martxan jarriko den zerbitzua as-paldiko asmoa da.Gelak jartzeko leku apro-posik ez zegoelako atzeratu da ekimena.Ha-sieran, gela berriak Artzai Gaztaren alboandagoen lokalean jartzea pentsatu zuen Uda-lak.Herri Eskola hirutan (eraikin nagusia,es-kola txikia eta 0-2 urteko gelak) banatuta ge-ratuko zela-eta asmoa bertan behera geratuzen. Azkenean, Herri Eskola handitzekoproiektuaren alde egin zuen Udalak. Hala,orain arte eskola txikian zeuden ikasleak erai-kin handira eramango dituzte.

IGERILEKUA EGOKITZEKO OBRAK EGIN DITUZTEEkainaren 10ean irekiko dute eta enpresa batek emango du

zerbitzua

Page 7: Aldaize 9

Ekainaren 18an, larunbata,ospatuko du Illati euskara el-karteak bere bigarren festaeguna. Egun berean Herri Es-kolako festa egingo da.Batekoeta besteko arduradunek biospakizunak batzea erabakidute. Honenbestez,Aita Ipa-rragirre herri eskolak eta Illatieuskara elkarteak bien arteanantolatuko dute egun horre-tarako egitaraua. Besteakbeste, eskolako ikasleek AL-DAIZEren ale berezi bat egin-go dute. Beraiek egindakolanak bilduko dituzte aldizkarihorretan. Ekainaren 18rakoantolatutako ekitaldien berriale honen azken orrialdeanduzue.

Illatiren eguna Herri Esko-larekin batera egitea EuskaraElkarteak maiatzaren 7anegindako batzar berezian era-baki zuen.Bilera horretan Illa-tiren barruan lan taldeak

sortzea ere adostu zen. He-mendik aurrera 5 talde izangoditu euskara elkarteak: Zu-zendaritza taldea,ALDAIZE-REN erredakzio taldea, fi-nantziazioaz arduratuko dentaldea, azpiegiturena eta weborria landuko duena.

Maiatzeko batzarrean jaki-narazi zutenez bazkide be-rriak egiteko kanpainaren on-doren Illatik 90 bazkide ditu.Urtea bukatzerako ehun baz-kide lortzea da Euskara Elkar-tearen helburua.

ARATZ IMAZLangilea25 urte.

Landetxe bat jarri, adibidez.Ratzinger ekarri beharko gendu-ke, horrek jendea moitzen do!

JABIER LOIDILangilea38 urte.

Zerbait diferentea jarri, oain eztetuste gauza asko daunik jendeahonea ekartzeko, erakartzeko.Zerbait berrie eskeini beharko li-tzeke. Goierri nahiko politte dalaesaten do jendek, baino gauzaberrik jarri ezkeo, zerbait diferen-tea…

TERE BARRENA Dendaria51 urte.

Falta falta… ezta ezer falta, propa-ganda eittea. Katalan eta valentziarasko etortzen die, ta herrie askogustatzen zaie. Baño bultzadeafalta da, propagandea, herrie sal-tzea. Gazta Idiazabalen bakarrik ezdau, gazta jan eta ahaztu itten da!

JON ANDER MUJIKAIkaslea15 urte.

Gauza gehio jarri beharko litzeke,landetxek eta holako gauzak, jen-dea kanpotik etorri ahal izateko.

ILLATIREN EGUNA EKAINAREN 18ANHerri Eskolako festarekin batera ospatuko da ZER EGIN DAITEKE IDIAZABALEN

TURISMOA SUSTATZEKO?

HERRI ESKOLAK 25 URTEUrrian hasi-

ko dira HerriEskolaren 25.urteurrena os-patzeko ekital-diak. Perkusiokontzertu batekin hasiko diraospakizunak. Hilabetero eki-taldi bat egiteko asmoa duteantolatzaileek. Eskolaren 25.urteurrena ospatzeko ekital-diek ikasturte guztia iraungodute eta jaialdi handi batekinbukatuko dira.

Urteurrena prestatzenHerri Eskolako irakasleak,ikasleak,gurasoak, ikasle ohiaketa herriko taldeak ari dira.Oraindik egitaraua erabat ze-haztu gabe duten arren hain-bat ideia lantzen ari dira:mendi ibilaldi bat egitea, an-tzezlan bat prestatzea, gabo-netako kantuen emanaldiaegitea… ekitaldi horiek guz-tiak egunkari berezi bateanbildu nahi dituzte.

Aita Iparragi-rre herri esko-laren 25.urteu-rrenerako lo-gotipoa etalema aukera-

tzea izan zen antolatzaileen le-hendabiziko lana. Ondorenbeka deialdia egin zuten.Esko-laren 25 urteak bilduko zituenliburua egitea zen helburua.Lan hori Eunate eta OihaneEliok egingo dute.

Mende laurdena ospatzekoekitaldietan herritarrek partehartzea nahi dute antola-tzaileek. Horretarako idiaza-baldar guztiei dei egin die bile-retan parte har dezaten.Taldeahamabostean behin biltzen da,ostiraletan,Pilarreneko ganba-ran. Illatik eta ALDAIZEk ereparte hartuko dute Herri Es-kolaren 25. urteurrenean.Alehonetan hasi eta datorrenikasturtearen amaiera arte 25.urteurreneko albisteak eskai-niko ditu atal honetan.

ALdAiZe 9 • 7

herriko plaza

Page 8: Aldaize 9

8 • ALdAiZe 9

Gizakiok harreman zuzena dugu ze-ruarekin.Urteetan eguraldiaren menpeegon da gure biziraupena.Kolokan beti,etor zitekeenaren beldur. Errepikatzenziren egoerak ikasten zituzten aldez au-rretik neurriak hartu, eta, ahal zutenneurrian, emaitzarik onenak jasotzeko.Herrialde garatuetan gaur egun baldin-tzak alda badaitezke ere, segurtasunhandiagoa dugu.Lehen sektorean ari di-renak gutxi baitira.Ondorioz, ikasitakoagaltzen ari da.Gure inguruan eta Idiaza-balen zeruaren inguruan sinesmen etaohitura batzuei eusten diegu oraindik.

Zetazkoa dirudi urdin kolore apal etabizia ageri duenean.Kotoizkoa bestee-tan, jolaserako gogoa balu bezala.Gaue-tan,noizbehinka dotore janzten da fes-tarako duen soineko ederrenarekin,distiratsu barrenaren handitasuna era-kutsiz.Zakar samarra ere badaki izatenmaiz,munduarekin haserre balego be-zala. Baina ez dago amorratua, ama lu-rraren orekaren bila dabil.

Ortzi,jainkoaLurreko bizidun guztiek arreta berezia

diogu.Gizakiak betidanik erakutsi dio begi-runea.Antzinako euskaldunek ere Ortzigurtu egiten zuten.Ortzi deitzen zioten ze-ruari, beraien jainkoari. Horren inguruaneraikitako kultura zuten. Argia gurtzenzuten, gaueko eta eguneko argia: hortikdatoz, eguzkia (egu-ortzitik datorrela esa-ten dute) eta ilargia (hildako argia) hitzak.Ilargialdika kontatzen zituzten egunak,eta,Julio Caro Barojaren arabera,gau-tik datorgaur hitza.Horregatik ilargi egutegia zutelaesaten dugu. Ilargiaren bidez hilabeteakkontatzen zituzten,29 egun eta zertxobaitgehiago irauten zuten. Geroago, ikasketahorrek nekazaritzarekin zuen harremanazjabetu ahala, nekazal egutegia sortu zuten.Eguzkiaren presentziak garrantzia hartuzuen heinean,egutegian islatu zuten.Beraz,gaur egun dugun euskal egutegia ilargi-ne-kazal-eguzki egutegia dela esan dezakegu.Urte hitza ere ordutik datorrela diote adi-tuek:uraren zikloa adierazteko.Urte ur al-diari legokio, eta elurte litzateke aurkakoepea,urtze aldia.Gaur egun,lehenak hartu-

ko lituzke bi aldiak.Beste hainbat kulturek ere ilargia zuten

errefentzia:mediterraneokoetan edota su-meriarrenean,esaterako.Dena den,beste-etan ez bezala, euskaldunek eguzkia feme-ninotzat zuten, eguzki amandrea deitzenzioten ahozko literaturak gorde duenez.Euskaldunek garai batean behintzat matris-moa zutela erakusten du horrek.

Ortzi zenbait lekutan Urtzi deitua, jain-kotzat zuten alditik, hitzak ez diren bestezenbait ohitura eta sinesmen ere manten-du dira gaur egun arte.Nekazaritzak eutsidio horri. Landareak haz daitezen eta abe-reek zer jan izan dezaten,ez da nahikoa luregokia izatea. Eguraldia lagun izatea ezin-bestekoa da. Hortaz, zeruaren menpekoeta Ortziren gonbidatu sentitu da gizakiaurteetan.

Argiari diosala eginez,beren etxe eta so-roak babestu nahi izaten zituzten.Gaizkia

ingura ez zedin,hainbat errito egiten zituz-ten.Baserrietako ate askotan eguzki-loreaktopatzen ditugu. Sorgin eta lami gaiztoakuxatzea dutela helburu esaten dute.Sorgi-nak harrapatzeko modu bakarra eguzkiadela kontatzen dute Idiazabalen. Ingura ezdaitezen erramua eta gurutzeak ere jar-tzen dira. Ostiraletan (ortz-ilargi-eguna:gaueko argia gurtzen den eguna) bidaiarikez dela egin behar esaten zuten:hori dela-eta,orain dela gutxi arte behiak ez zituztenmendira eramaten asteko egun horretan.

Idiazabalgo ohiturakKristautasuna inguru honetara iritsi ze-

nean,tokiko bizimodura moldatuz,berarenjainkoari Ortziri eginiko antzeko eskaerakegiten hasi ziren: uzta aberatsak, eguraldionak, abereak osasuntsu egoteko...Neka-zal gizartearen nahiak dira. Idiazabalenbeste zenbait txokotan bezala ospakizunakegiten ziren egun jakin batzuetan eskaerakegiteko. Horietako batzuk gaur egun ereegiten dira:

• Kandelaria otsailaren 2an izaten da.Egun horretan, elizan kandelak bedeinka-tzen dituzte.Kandela horiek ekaitz egune-

erreportajea

Sorginak harrapatzeko modu bakarra eguzkia delakontatzen dute Idiazabalen

ORTZIREN GONBIDATUZERUA JAINKOA ZELAKOAN ARBASOEK ZITUZTEN ERRITOAK GALBIDEAN DAUDE

IDIAZABALEN

Kristautasuna baino lehenagoko ohiturak dira gehie-nak. Denboraren joanari eutsi diotenak, ordea, erlijioare-kin uztartu dira, eta Idiazabalen hala ezagutzen ditugugaur egun. Kandela bedeinkatzea, uzta ona eskuratzekoerritoak, erramu bedeinkatzea, euria egiteko errogati-

bak… Garai bateko idiazabaldarrek zeruari zioten mi-resmenetik sortu ziren. Zerua, Ortzi jainkoa zen be-raientzat. Baserria eta lurra ziren orduko bizibideak,gaur egun bizimodua aldatu egin da, eta ohitura horiekgalbidean daude.

Page 9: Aldaize 9

ALdAiZe 9 • 9

tan,estuasun garaietan edota abereek erdi-tu behar dutenean pizten dira gaizkia uxa-tzeko.

• Bedeinkazioak: maiatzean konjuroakegiten ziren Santa Barbaran,mendiaren laualdeetara arto eta indaba uztak onak izanzitezen.Horrela, inguruko soro guztiak be-deinkatuta geratzen ziren. Inguruko herrie-tatik ere joaten ziren bertara. Gazta etaarrautzak eramaten zituzten.

• Erramu Eguna: erramua bedeinkatzenzuten egun honetan.Emakumeek erramuasoilik eramaten zuten, eta gizonek, berriz,sahats makila bati puntan zuloa egin etaerramua bertan sartuta. Ondoren, sahatsmakilarekin Santa Kruz egunean gurutzeakegiten ziren eta soro eta larreetan ezartzenzituzten babesteko.

• Corpus Cristin erramu bedeinkatuare-kin gurutzeak egiten dituzte eta soroetanjartzen dituzte. Lizarraren adarrekin eregurutzek egiten dira, eta kanpora ematenduten etxeko ateetan ezartzen.Ikuiluan erejartzen dituzte animaliak zaintzeko. Egunhorretan, Ursuaranen ardoa banatzen

zuten eta festa izaten zen.• San Antonio eguna: animaliak bedein-

katzen dira egun honetan gaitzik harrapa ezdezaten.

• San Joanetan San Joan loreak (elorrizuria) bedeinkatzen ziren.Ondoren,harre-kin ezpata bat egin eta ate gainean jartzenzen babesteko.

• Erreguteak:lehorte aldietan euria egite-ko eskatuz egiten ziren otoitzaldiak. Ermi-taz ermita joaten ziren herritarrak otoitze-an.Lehenengo egunean,Elizatik Gorridirai-noko bidea egiten zuten.Bigarrenean,Go-rriditik San Inaziora. Hurrengoan handikEztenagara eta Eztenagatik Gurutzetara.Bertan bukatzen zituzten erreguteak.

Idiazabalen esaten den esaera zaharbatek zera dio: «Ebie etteko zazpi praileerrezon baino hiru haize burrukan gehiodii».

Lehorteak ez ezik, euri jasak ere izandira.Herriko zaharrek behin uholdeak he-rriko zubiak eraman zituela gogoan dute.Ekaitz egunetan, lehen aipatutako kandelabedeinkatuak pizteaz gain, ur bedeinkatuabotatzen dute airera eta erramu bedeinka-tua sutara eguraldia baretzeko asmoz.

Nekazaritzatik bizi direnek eguraldiarenadierazleak eta horien nondik norakoakhobeto ezagutzen dituzte. Idiazabalen esa-terako,kontuan hartzen diren zenbait ger-taera jaso ditugu:

• Goldaria Aizkorrin, ebie hurrengoeunen

• Tripaki lainok;ebie bi eunen• Birigarrok arbolan erdin,elurre• Atxurbitik behera behorra, egualdi

txarra• Eguraldi aldaketa etxeetako harriaren

hezetasunean neurtzen dela esaten da

Urteetako tradizioa duten sinesmen ho-riek balioa galtzen ari dira gizartean. Indus-trializazioak baserriak hustea ekarri zuten.Gaur, Idiazabalgo gehienek industrian etazerbitzuetan egiten dute lan. Ez da egural-diaren menpeko, eta lotura horren beha-rrik ez dugunez sentitzen, konturatu gabegure kulturaren zati garrantzitsu bat ihesidoa.

Dena den, aspaldikoen eta gertukoenantzera, zerura begira jarraitzen dugu.Ba-tzuek oporretara joan nahi dutelako eguzkibila, beste batzuek menditik bueltatxo batemateko haize leunak besoak laztantzendizkien bitartean. Sortzen ari garen kutsa-duraz arduratuta klimaren aldaketak non-dik jo dezakeen begira zorrotz eta kezkatu-ta dagoenik ere bada. Ardi galdua atzemandaiteke;aldi galdua ez.

erreportajea

Lehorte aldietan ermitaz ermita joaten ziren herritarrak otoitzean

HILABETEAKHilabeteak ezberdin izendatzen ditugu

euskara batuaren eragina izan dugunetik.Idiazabalen ordu arte ondoren aipatu be-zala esaten ziren.

• Ilbeltza • Uzta• Otsaile • Dagonile• Epaile • Agorra• Jorraile • Urrie• Loraile • Azaroa• Garagarrile • Abendue / Gabonile

“Hilbeltzekoa altzairue,otsailekoa bur-nie ta epailekoa ude”

IL BERRIA

- Egur zuria moztu (pagoa,hurritza, lizarra...)- Lur gainean sortzen diren produktuak landatu.- Lore asko eduki nahi baditugu ilberrian landatu.- Sagarrondoa landatu sagar asko eman ditzan.

ILBEHERA- Egur gorria moztu (gaztaina,haritza...)- Simaurra mugitu ez zuritzeko- Ilea moztu- Azkazalak moztu- Txerria hil- Abereei adarrak moztu- Zapore hobea izan dezaten, lurpean hazten diren

produktuak landatu

ILARGIALDI BAKOITZAK DU BERE ZEREGINA

“Ilberriko ostirala ilbera eta ilberako ostirala ilberri”

Agerreko ermita

Page 10: Aldaize 9

10 • ALdAiZe 9

kolaborazioakZABORRAK ETA SAILKAKETA AZTERGAI

HERRI ESKOLANGALDETEGI BAT ERANTZUN DUTE ESKOLAKO FAMILIEK

I diazabalgo herri-eskola, bertako zen-bait guraso, herriko Udala eta bestehainbat erakunde, Agenda 21 izeneko

proiektuan parte hartzen ari dira. Inguru-mena zaintze aldera,zaborrari ematen dio-gun erabilera aritu dira aztertzen, aurten,besteak beste.

Gaur egungo egoeraz jabetzeko,galdete-gi bat bidali zieten herri-eskolako familiaguztiei. Galdetegiaen helburua ondokoazen:Sasieta Mankomunitateak aurrez etxe-etara bidalitako txostenak eraginik izan otezuen, eta birziklatzeaz ditugun ohiturakezagutzea,batik bat.

Txostena herritarrei bidaltzea oso ideiaona izan dela iruditu zaigu; hala ere,bestekomunikabide batzuk erabiltzea ere kome-nigarria izango litzatekeelakoan gaude.

Adibidez, irratia, telebista, prentsa... Izanere, familia batzuek ez baitute irakurri ereegin txostena, eta beste batzuei, berriz, ezzaie etxeetara iritsi ere egin.

Inkestari erantzuna eman zietenak,guzti-ra,81 familia izan ziren. Gehien harritu gai-tuena zera izan da, %48'11k, ia erdiek,zabor mota guztiak ez dituela birziklatzen.Agian Idiazabalgo familia batzuek ez dakite,birziklatu ezean zein arazo sor daitezkeenetorkizunean gizartean eta ingurumenean.Erdiak baino gehiagok ez dute mota guztie-tako zaborra sailkatzen, eta bakoitza lekuaproposean utzi ere ez dute egiten.

Hori dela-eta,beste ideia bat izango litza-teke publizitate erakargarriren bat egiteaedota dokumental bat ordu aproposeanematea; lehen ingurumena eta herriak nolazeuden ikusteko,oraingo egoerez jabetze-ko,eta,horrela jarraituz gero,etorkizuneanegoera horrek sor ditzakeen arazo guztieninguruan behar bezala jabetzeko.

Ez birziklatzeko hainbat eragozpen dau-dela aipatzen dute erantzuleek.Hala ere,“aitzakia merkea” iruditzen zaigu eduki-nontziak etxetik urrun daudela esatea. Izanere, urrutien 200m-ra daude, eta, gainera,kirola egiteko balio du.Era berean, ibilaldi-txo bat egiteko, edota lanera joan behardenean zaborra leku aproposean uztekoaprobetxa daiteke.

Etxe gehienetan arazoa da sailkatze-pro-zesua.Hori da, behintzat, adierazi dutena;hainbat ontzi egoten dira sailkatzeko etatoki handia behar izaten omen dute.Horidela-eta, ontzi berezik egitea ez litzatekebatere ideia txarra izango.

Arazoak sumatzen dira,era berean,boti-kak,olioa eta inprimagailu kartutxoak birzi-klatzeko.Beraz,informazio-kanpainaren bategin beharko litzateke;noiz,non edo norabota behar diren zabor mota horiek jakina-razteko herritarrei.

Hala ere, guztiak ere ez dira berri txa-rrak; izan ere %21ek benetan pozgarriaden erantzuna bidali digu.Kopuru horrekohitura bezala dute sortzen duten zabo-

rrari beste erabilera bat ematea.Amaitzeko, gai honen inguruan aurten

egin dugun lana oraingoz bukatu dugulaesan nahiko genuke;baina datorren urteanarazo horiek konpontzeko lanean jarraitubeharrrean izango garela.

LABURRAK• Ekainaren 22a izango da aurtengo

azken eskola eguna. Ekainen 1etik au-rrera, ordutegia goizekoa bakarrik izan-go da Aita Iparragirre herri-eskolan.

• Datorren ikasturterako, bi urteko24 ikaslek eman dute izena Idiazabalgoherri-eskolan.

• Ekainaren 18an egingo da EskolakoFesta. Denok ganbidatuta zaudete ber-tan parte hartzera. Gurasoz eta irakas-lez osatutako batzordea ari da antola-keta lanak egiten.

• Datorren ikasturtean egingo duguherri-eskolaren 25. urteurrena.Ospaki-zunak antolatzeko, gurasoz, ikaslez(ohi), irakaslez eta edozein herritarrezosatutako taldeak martxan jarrita edojartzear daude jadanik. ANIMATU.

• Bi urtean lanean aritu ondoren,aur-ten amaituko da EMAKUNDEk bul-tzaturiko sexu-indarkeriaren aurka par-taide izan garen NAHIKO proiektua.

• Agenda 21 proiektuaren inguruanzenbait ekintza egin dituzte udaberrian:

- Foru Aldundiko teknikari batenlaguntzaz,Txomenaneko parke-ko zuhaitzak aztertzea.

- Zuhaitzak landatzea (ZuhaitzEgunean).

- Sasieta zabortegira bisitaldia.

Page 11: Aldaize 9

SU TA GARInkisizio molde berriak eta sorgin ehiza bueltatu diren arren, akelarreak

ugaltzen ari dira. Sanjoanetakoarekin nahikoa ez, eta orain eskualde mailanere suaren inguruan biltzen hasi gara. Maiatzean izan zen hori, eta oraindik

ajeak irauten badu ere,hil honen 23koari begira gara dagoeneko.

kolaborazioak

ALdAiZe 9 • 11

GAZTE AKELARREA:TRUKEA

Badira hilabete batzuk Goierriko gaz-teok gure beharrizanak asetzeko, elka-rren arteko koordinazioaz eta lagun-tzaz aurrera egiteko biltzen hasi ginela.Izan ere, orduan, Euskal Herriko gazte-on, gazte asanbladen eta gaztetxeenegoera aldatzen hasia zen: hain ugariaketa erreferenteak ziren gaztetxeak hu-tsarazten ari ziren (Euskal Jai edo Sor-gintxulo, besteak beste), beraien beha-rra herrietan sumatzen zen…

Errepresio egoera orokor horriaurre egiteko,Goierriko gaztetxe, gazteasanblada eta gazteok biltzeko beharraikusi genuen, erantzun bateratu batemateko eta, aldi berean, Goierrikogazteon aldarrikapenak aurrera erama-teko. Gainera, herrien artean komuni-kazioa eta harremana sakontzeko balioizan zigun: komunikazio bide berriaksortzeko eta kontrainformazioa anto-latzeko.

Maiztasunez egindako bilkurak jarrai-tuz, Goierriko gazteon arteko topake-tak egitea bururatu zitzaigun; batez ere,elkar ezagutzeko eta denon arteko ha-rremana eta komunikazioa naturalagoaizateko. Horrez gain, herriko gaztetxe,lokal edo edozein suren bueltan biltzengaren gazteon arazoak aztertzeko ba-lioko liguke. Horregatik, festaz gain,mahai-inguruak ere egin ditugu bi gai-ren inguruan: gaztetxeak eta okupaziomugimendua.

OKUPAZIOA gaiaren inguruan:Gaur egun Euskal Herrian etxeak

okupatzea eta gaztetxe bihurtzea ez dainorentzat kontu arrotza. Urteetanerreferenteak izan diren gaztetxeakhustean, behin eta berriro entzun dugu:«Hutsarazteak hutsarazte,okupazioa!!»Baina zer da? Zertarako okupatzen da?

Euskal Herriak barneratuta duen sis-tema honek gazteoi eskubide ugariukatzen dizkigu: etxebizitza edukitzekoeskubidea, biltzeko eta antolatzeko tokialternatiboak garatzeko eskubidea,gure aldarrikapenak aurrera eramateko

eskubidea…Okupazioarekin tresna hauek eskura

ditzakegu sistemari aurre egiteko; alter-natibak sortzeko eta garatzeko. Ingurupropioak sortu, etxebizitzak eskuratu,okupazio mugimendu zabala garatu…Hori guztia ere gure esku dago, etaokupazioarekin lortu egin dezakegu.

GAZTETXEAK gaiaren inguruan:Gaur egun makina bat gaztetxe dago

Euskal Herri osoan, eta oso onartutadaude gizartean. Gaztetxeak gazteokgeure kasa kudeatzen ditugun lokalakdira, lokal autogestionatuak alegia; insti-tuzioekiko erabat autonomoak dire-nak.

Gainera, modu asanblearioan biltzengara eta benetako parte-hartzea susta-tzen dugu, eredu parte-hartzailearenkontzeptuari erabateko zentzua ema-nez gure gaztetxeetan. Horrez gain, ko-lektibotasuna bultzatzen dugu, gazteonarteko harremanak sakonduz.

Giro horretan, gaur egungo sistemarialternatibak planteatzen dizkiogu hain-bat ekimen aurrera eramanez: aisialdian(kirola, kultura edo parrandari begira),auzolanean, ikasketetan (tailer nahizikastaroekin)… Gazteon beharrizaneierantzuten dien gaztetxeak dira, gureideiak garatu eta gure bizitza modu dui-nean aurrera eramateko. Inguru anitzakdira, mota guztietako gazteak bildu nahidituzten inguruak, alegia.

Goierrin badira zortzi bat GazteAsanblada, eta gehienek badute gazte-txea. Zenbat gaztetxe, hainbeste ezber-dintasun. Horregatik, oso aberatsa izan

da topaketa, herri bakoitzean ditu-gun beharrak eta gabeziak mahaigainean jarri baititugu. Gainera,

arazoei aurre egiteko norberakdituen esperientziak trukatze-ko aukera izan dugu.

EGUNA JAIO ARTE

Ekainak 23a heltzeko gutxi falta delakontuan hartzen badugu,eta,urtero be-zala, dantzan ez baino hankalatraba etaestropuzka ibili nahi ez badugu, behin-tzat, dantza entseguak hasteko garaiada. Entseguak egiteko egunak jarritadaude,eta ea oraingo honetan,egun ba-tean bada ere, denok agertzen garen.Dena den, badaezpada ere, azken egu-neko ikastaroa mantentzea erabakidugu,balkarlosa, sorgin-dantza eta san-joan-dantza urtero dantzatu arren,hainondo ateratzen ez zaien horientzat.

Arratsaldeko 6etan Gaztetxean el-kartu, eta azken entsegua egin ostean,poteotxo bat egingo dugu, edaberikgabe ez baitago akelarrerik. Barrenakpixka bat berotu ondoren,Mujikanerajoango gara afari-legea egin asmoz.Horibai, afarira joatekoak direnek, arren, ga-raian eman dezatela izena gaztetxean.

Plazan gaueko 10ak alde horretanpiztuko da sua,eta ordu erdi berandua-go hasiko dira txalapartaren ttakun-tta-kuna, txistu doinuak,dantza eta araoak.Gau magikoa goizeko erritoarekinamaituko da, ihintzetan oinutsik etxera-ko bidea hartzen dugunean.

Plana gustuko duen edonor etor da-dila gurekin, diberti gaitezen.Garrarenbueltan bildu,eta ondo asko ibiliko garaeguna jaio arte.

Page 12: Aldaize 9

12 • ALdAiZe 9

ARGENTINATIK

ertzetikIDIAZABAL: HERRIA, ARIMA ETA ERAKUNDEAK

G izartearen edozein mailatanegin ditzakegun galderarikarruntenak ondokoak dira:

Zein motatako gizonak eta emakumeaksorrarazten ditu gizarte horrek? Zein mo-tatako bizimoldeak sustatzen eta indar-tzen ditu?

Herri baten eta bertako biztanleen arte-an badira elkarrekin harreman estua dutenzatiak.Hiritar bakoitzak errealitatea eraiki-tzen laguntzen du,eta errealitateak izatea-ren moduak moladatu egiten ditu.Egunero-ko jardunaren ingurunerik eraginkorrenanortasun soziala garatzeko garaian, zalan-tzarik gabe, erakundeak dira. Hainbat etahainbat gizaki biltzen dituzten zentroak,ba-koitzak bere egoerak aintzat hartuta.Aten-tzioa ematen duten eraikinek,aurrealdearibegiratuta bakarrik, garrantzia handia har-tuko dute;herri bateko kulturaren eta ohi-turen funts bihurtuko baitira.

Idiazabalen,begi kolpe bakar batekin be-rehala ohartzeko moduko eraikin hauekdira herriko ardatz nagusi: lehen mailakoikastexea, bigarren mailako kolegioa etakirol-kluba. Badakigu establezimendu ba-koitzak zenbat metro koadro duen,eraikinhorietako bakoitza pintatzeko zenbat pin-tura-pote beharko genituzkeen ere lasteraterako genituzke kontuak, baita bertakobaldosak zenbat pertsonak zapaltzen di-tuen egunero-egunero ere.Dena dela, se-kula jakingo ez duguna zera da: nortasun

soziala eraikitzeko zentro horiek egitenduen ekarpenak duen balioa zenbaterai-nokoa den.

Ortega y Gassetek zera esaten zuen:«Elargentino siempre esta por delante de símismo: es promesa en estado latente,nunca acto.Ser acto lo expondría al fraca-so». Erakundeek porroten bidean egitendute aurrera,antza;eta horixe bera da,ge-zurra badirudi ere, arrakastarik handiena.Konkretu bihurtzen diren ideiak dira, etahortxe bertan ager daiteke frustrazioaere; baina horixe bera da, hain zuzen ere,arrakastara eraman gaitzakeen bide eman-kor bakarra.

Ikasle batek batere azterketarik egitenez badu, begi-bistakoa da ez duela notatxarrik sekula ere aterako; onik ere ez,ordea.Hasiera-hasierako hezkuntza da bi-zitzako ibilbidean aurrera egiten erakus-ten diguna.Lehen mailako hezkuntzan has-ten dira haurrak ardurak beren gain har-tzen: etxeko lanak egin behar direla,ordu-tegiak bete behar direla…

Kolegioa nahitaez eragiten dizkigutengauzaz osaturiko esparrua da (alde positi-boan); kluba, berriz, askatasunen babes bi-hurtzen da. Badira, dena den, bete beha-rreko arauak ere.Kontua da askoz ere sa-murragoa dela aurrelari bat jokoz kanpozergatik geratzen den ikastea,Grabitatea-ren Legea ikastea baino.

Kirola, antza denez, aisialdia da.Guraso-en iritziz, futbol-eskola txirrinak jotzenduen unetik aurrera, edo irakasleek hau-rrak zaintzen ez dituzten unetik aurreraumeak zaintzen dituzten haurtzaindegiakdira. Hala pentsatzeak zera esan nahi du:ikasi liburuak irakurriz bakarrik ikastendela. Klubak ikasarazten dizkigunak aldebatera uztea da hala pentsatzea

Sei kandelatxori putz egiten dienean

haur batek eta aurreskola garaia bukatzenduenean, lehen ardurak hartzen hastenden aroa hasten zaio haurrari ere, lehenmailako hezkuntzara joan behar duelako.Hasierako hezkuntza-zikloa bukatzenduenean,nerabeak kontu garratz antzeko-ekin egiten du topo:hamabost irakasle etahamabost gai; laurogei minutuko eskolaketa bost minutu besterik ez atseden har-tzeko, eta halako kontuak.Orduantxe,or-duantxe iritsiko da filmeko zatirik eraba-kiorrena:etorkizuna erabakitzea.

Bide zuzena aukeratzeko ezinbestekoada aldez aurretik hamabost irakasle hai-kein hamabost irakasgai haiek egin izan.Bi-garren mailako hezkuntzako kolegioak bi-deratuko ditu gerora mediku, ingeniari,poeta,okin,arotz,etab. izango direnak.

Bigarren mailako hezkuntza da unifor-me txurian estalita zegoen zirriborro hurafinduko eta landuko duena.Neska-mutilakhamabiren bat urterekin heltzen dira,baina ikas-mahai,mundu-globo, saio-hodieta ikasteko ordu luzeen artean hasikodira poliki-poliki mundu honetan gizon etaemakume moduan jaiotzen.

Zer gertatuko ote litzateke Idiazabalenlehen mailako ikastetxerik,kirol-klubik etabigarren mailako hezkuntzako zentrorikez balego? Erantzuteko ez da ezer askobehar:ez dago arimarik gabeko herririk,ezdago herririk gabeko arimarik, erakunde-rik gabe ez dago ez herririk ez arimarik,eta ez dago erakunderik arimarik eta he-rririk gabe.

MAURICIO COCCOLO, IkasleaGiza Komunikazio ikasketakHistoria Cordobako Unibertsitate NazionalaRadio Impacto irratiko esataria:www.radioimpacto993.com.ar

Mauricio Coccolo

Idiazabalgo (Argentina) kluba

Page 13: Aldaize 9

IZAL EZAUTUZ: Lardizabalene berria

I nor gutxik erabili izan du -gure garaian, behintzat- izen be-rezirik etxe honetaz hitz egitean; ez da harritzekoa, kaleanezagun eta erabilien izan diren etxe izenak galbidean daude

eta.Hala ere, behin baino gehiagotan lehenagokoa galdu eta be-

rria sortu den arren, kaleko etxe zaharrek, izan, izan dute izena.Gaurko egunean ere bizi-bizirik dagoen bidea erabili izan da ho-rretarako. Etxea norena den ikusi eta jabetasuna erakustenduen “-(r)en(e)a” atzizkia erantsi; beraren azpian,“-(r)en etxea”esamoldea daukagu.Makina bat izen osatu dira eta osatzen ditu-gu horrela.

Aztergai dugun etxe hau esandako guztiaren erakusgarri gar-bia da. Orain arte ezagutu dugun etxea baino lehen, beste batzegoen. Jose Antonio Urretak 1800 aldera egin eta berea zuela-ko,“Urretarenea” izan zen.

Ez zuen luzaz iraun,edozein moduz. Handikehun urtera, etxe handi-xeagoa egin zuten, besteehun urtean iraun duena,hain zuzen. Alboan ze-goen Lardizabalenearen jabeek eraikia izanik,“Lardizabalene berria” bihurtu zen... dokumen-tuetan behintzat. Ez dut uste, dena dela, jendegehienak izen oso ezaguna izan duenik. Berriroere,nor bizi zen ikusita etorri zitzaion hurrengodeitura. Joxe Galoren emazte izandako Manue-lak ekarri zion berri hori:“Manuelaanea” hau da,“Manuelarenea” (Manuelaren etxea).

Eta harrezkeroztik, zer? Bada, izena ia erabatgaldu zela eta jendeak beste zerbaiti begiratubehar izan ziola etxeaz hitz egiteko.Zeri? bertanegiten zenari. Hortaz,“Panaderiako etxea” izanzen aurrerantzean,bolada luze batean.

ertzea

ALdAiZe 9 • 13

Anttonio Berasategi

Etxea duela gutxi bota zutenEtxea duela gutxi bota zutenEtxea duela gutxi bota zuten

Page 14: Aldaize 9

14 • ALdAiZe 9

kirolak

M aiatzaren 17a da, asteartea, etaarratsaldeko 7:30ak dira.Arizko-rretako futbol zelaian erregional

mailako jokalari taldea entrenamendu-saio-rako prestatzen ari da.Gaurkoa ezberdinada,ordea.Taldeak etxeko lanak ondo bainohobeto bete dituenez aurtengo denboral-dian maila gorenera igoko da. Liga bukatudute,baina beste partida bat falta zaie,erre-gional mailako fi-nala. Hura pres-tatzeko saioa dahau. Dozena batjokalari eta XabiNuñez entrenat-zailea daude ze-laian.

Gaur bezala,d e n b o r a l d iosoan, astearte-tan eta ostegune-tan aritu diraArizkorretan en-trenatzen.Hasie-ran astelehene-tan ere izatenzuten entrena-mendua, AiertZufiria jokalaria-ren esanetan“zaila izaten zenhiru egunetanjendea biltzea,etaazkenean astele-henetakoa ber-tan behera uzteaerabaki genuen.Astean bitanetortzeko erenahikoa lan izaten dugu batzutan”.Taldekojokalari askok errelebotan lan egiten dute“arratsaldean lana dugun asteetan bakoitzabere kabuz aritzen da goizean entrenamen-dua egiten” dio Zufiriak.

Gaurko entrenamendua martxan dago.Jokalariak eta entrenatzailea zelaian daude.Bitartean, Arizkorretako bulegoan astebu-rurako partidak prestatzen ari dira. Presta-keta lana ezberdina izaten da,baina ezinbes-tekoa.Liga bukatzen ari den arren bestelakotxapelketa eta partidak antolatu beharraditu taldeak. Asteburukoak prestatu bai,baina bukatzera doan denboraldiko datuaketa argazkiak biltzen hasteko garaia erebada.Asteburuan erregionalek ateratako ar-

gazki ofiziala posta elektronikoz iritsi berrizaio Unai Azurmendi Kirol Elkarteko kidea-ri.Azken zortzi urteotako herriko futbol tal-deen datu eta argazkiak bilduta dauzkaUnaik.Erregionalen argazki horrek besteekez bezalako balioa du. Igoera lortu duen tal-dearen erretratua baita.

Zazpi urteko ibilbidea98-99 denboraldian erregionalen taldea

nola sortu zen gogoan du Azurmendik,“Ezo-

latzako futbol zelaian aritzen ginen artean,zelaia utzi aurreko hilabeteetan idiazabaldarbatzuk erregional mailan arituko zen taldeasortzea pentsatu zuen”. Zazpi urte pasatudira; erregionalen bigarren mailan jokatzenhasi zire arren, iaz 03-04 denboraldian,erre-gionalen lehenengo mailara igo ziren.

Erregionalek entrenatzen jarraitzen dute.Tarteka, gol izan behar zuen baloiak bulego-ko pareta jotzen du. Indarrez. Unai Azur-mendik aurtengo denboraldian taldeak izan-dako bilakaera buruan du. 04-05 denboral-dia ondo hasi zuen taldeak, astea joan etaastea etorri sailkapeneko aurreneko pos-tuetan ibili da Idiazabal.Hernanirekin Ariz-korretan jokatutako partidak argitu zituen

gauzak,“Idiazabalek 3-1 irabazi zion Herna-niri eta hor hasi zen Hernaniko taldearengainbehera. Denboraldi guztian Hernaniriaurre hartu ezinda ibili ginen eta egun horre-tan aurrera pauso handia egin genuen”dioUnaik.

Goren mailan arituko da Idiazabal dato-rren urtean.Herriko talde batek sekula jo-katu duen mailarik altuena da.Poza bai,bainaardura ere badute Kirol Elkarteko kideek.

Izen handiko tal-deen aurka aritubeharko dute:Anaitasuna, Tou-ring, AloñaMendi… gorene-an aritzeak, gaine-ra, diru gehiagogastatu beharraere esan nahi du.Maila horretan ari-tuko direnetatikherri txikiena izan-go da Idiazabal.Baina,hala ere gus-tura daude.

Entrenamenduabukatzen ari da.Jo-kalari batzuk ga-raia baino lehenalde egin behardute lanera joate-ko. Bederatzieta-rako ordu laurdenfalta da.Azkenekoentrenamenduada, bai, baina erre-gional mailakoa.Aurrerantzean go-

renean aritzeko prestatu beharko dute.Kronika hau idatzi ondoren jakin genuen

Idiazabalgo taldeak erregional mailako finalairabazi zuela.ALDAIZEK jarraitutako entre-namenduak zerbaitetarako balio izan zuenbehintzat.Zorionak !

IDIAZABAL XIBAKO FINALEAN

Edizioa isten ari ginela jakin dugu Idiaza-balgo herri kiroletako taldea Xiba,Euskaljoko eta jolasen lehiaketako finalerakosailkatu dela. Idiazabaldarrek Gipuzkoa-ko kanporaketa irabazi zuten. Finalaekainaren 18an,larunbata, jokatuko da.

AZKENEKO ENTRENAMENDUA… ERREGIONALETANHistorian lehendabizikoz Idiazabal preferente mailan arituko da

Argazkian ez dira guztiak agertzen,baina hauek dira erregionalen taldeko teknikari eta jokala-raiak:Xabi Nuñez (entrenatzailea), Joakin Ormazabal (ordezkaria),Karlos Turrientes (Ordizia), Ja-bier Zabalza (Beasain),Martin San Pedro (Idiazabal), Iñaki Goiburu (Idiazabal),Gorka Corada (Or-dizia),Arkaitz Vazquez (Beasain),Unai Santamaria (Beasain), Ion Mendia (Beasain),Garikoitz Nuñez(Legazpi),Antonio Alonso (Beasain),Ander Serrano (Idiazabal),Odei Agirre (Idiazabal), Ion Imaz(Idiazabal),Aiert Zufiria (Idiazabal), Sergio Serrano (Idiazabal),Unai Mendia (Beasain), Igor Serrano(Idiazabal),Dabid Camarero (Idiazabal), Ion Torres (Beasain),eta Migel Angel Blanco (Beasain).

Page 15: Aldaize 9

kirolak

ALdAiZe 9 • 15

REALAREN LAGUNAR-TEEN JARDUNALDIAK

Realaren 45 lagunarte bildu ziren Idiaza-balen maiatzeko bigarren asteburuan.Euskal Herriko bazter guztietako etakanpoko real zaleak bildu ziren. Sala-manka, Guadalajara,Tarragona eta Beni-carloko realaren jarraitzaileak etorriziren Idiazabala. Errealaren Lagunak tal-dea gustura dago lagunarteen 8. jardu-naldiak onak izan zirelako.

Neskak goi-mailako futbolean aritzea poli-ki baina etengabe hazten ari den fenomenoada.Gaur egun,Athleticeko taldeak erakutsidu neskek ere fubolean lorpen garrantzi-tsuak izan ditzaketela,eta,beraiei esker,urte-etan itzalean egon den kirol mugi-mendua gehiago azaleratzen hasida. Idiazabalen ere areto futboleanlehenengo federatu zen taldea nes-kena izan zen, 1994. urtean.Garaihartan,neskentzako kirol aukeranzegoen hutsuneari aurre egin na-hian sortu zen taldea.Aurten,aldiz,beste sari garrantzitsu bat jaso duherriko nesken futbolak; izan ere,areto futboleko jubenil neskek Gi-puzkoako Liga irabazi berri dute.Ekainean jasoko dute trofeoa.

Astean bitan entrenatzen dira17 eta 18 urte bitarteko neskak,Leire Iparragirre eta Gorka Zudai-re entrenatzaile dituztela.Leire etaGorka orain dela hiruzpalau urte hasi zirentalde hori entrenatzen, eta denbora horre-tan ekipoak heldutasun eta konfiantza mailaaltua lortu duela eta jokoak hobera eginduela diote.Emaitzak argiak izan dira:Gipuz-koako Ligako txapeldun.

Bederatzi taldeko liga jolastu dute Ordi-

ziako,Zaldibiako eta Zestoako talde banarenaurka,Tolosako biren eta Donostiako hiru-ren aurka. 16 partidu izan dira denera, etaidiazabaldarrek 12 irabazi eta bi bakarrikgaldu dituzte.Guztira,68 gol.Denboraldi bi-

kaina izan dela esan beharrik ere ez dago es-tatistikei erreparatuz gero.Ordiziakoen kon-tra izan dituzte partida gogorrenak eta bero-enak.Era berean, talde horren aurka etxean4-1 irabazi zuten partida izan omen zen de-netan onena eta politena. Ordiziarrekin,ordea, harreman tirabiratsua dute.Galtzen

ez dakien entrenatzailea eta taldea omen,eta,ondorioz, iskanbilak nahi baino gehiago-tan izan dituzte.

Orain jubenilak Gipuzkoako Kopa joka-tzen ari dira.Taldeak berdinak dira ordea,eta

ligaren hirugarren buelta jokatzenari direla dirudi. Horregatik,entrenatzaileek eta jokalariek,kri-tika egiten diote Areto FutbolekoFederazioari maila horretan ezbaitute behar adina arreta eta ba-liabide jartzen.Esaterako,Kopa jo-lasteko ez dute lehiaketa berezirikegiten,eta probintzia arteko parti-darik ere ez dago. Idiazabalgo tal-deak Gipuzkoako Liga irabazibadu ere, ez dute Arabako edoBizkaiako txapeldunekin jolastu-ko.

Dena dela, etxean aurkitzen ezdutena kanpoan bilatzea erabakidute.Aurtengo udan, txapelketa

berezi batean parte hartuko dute, sari gisa.Uztailaren 3tik 10era Italiako Cesenatico he-rrira joango dira Futbol 11ko txapelketa batjokatzera.Urte osoa daramate jokalariek etaentrenatzaileek itsulapikoan dirua gorde-tzen, eta Gabonetan errifak ere saldu zituz-ten.Zorte on Kopan eta Italiako abenturan!

ARETO FUTBOLEAN, NESKAK TXAPELDUN!Gipuzkoako Jubenilen Liga Txapelketa irabazi dute Idiazabalgo neskek

Zutik ezkerretik eskuinera: Leire Iparragirre,Aiora Arozena,Ohiane Zeberio,Aintzane Irizar,Rakel Aldasoro, Idoia Sarriegi etaGorka Zudaire. Eserita: Maite Zabalo, Nerea Aranburu, NaroaUnanue,Naroa Larrea,Nagore Elorza eta Maitane Mujika.

Page 16: Aldaize 9

16 • ALdAiZe 9

RZ

Euskal Herriko bazter asko-tan egingo dugu topo azeri-buztanarekin. Hezetasuna dugustuko eta erreka bazterretanzein laiotzetan atera ohi da.Belar bizia da eta metro betekoaltuera ere har dezake hainba-tetan.Zurtoina fina du;hosto-ak,berriz,ugari izan ohi ditu etapinu orrien antzekoak dira.

Konjuntibitisa badaukazu,40gramo azeri-buztan litro bate-an egosi,eta garbitu ur horre-kin begiak.

Diuretikoa ere bada. 40gramo litro batean egosi,eta ur

horretatik hiruzpalau kikaraedan egunean.

Hanketan izerdi asko izanezgero,azeri buztanaren urarekingarbitu hankak. Belarraren tin-tura ere erabili izan da horreta-rako (eta baita ekzema eta zau-riak sendatzeko ere): 150gramo azeri-buztan fresko etalitro erdi alkohol (70 gradukoa)nahikoa dira hura egiteko.Utziberatzen belarra alkoholetan15 egunean eguzkitan.Tinturaerabiltzerakoan,50 tanta basobete uretan disolbatu behar da.

LILI-MALLUAna Mari AnsalasJon Mujika Lazkano

saski-naski

OSAGAIAK:

- 2 orri hostore (hojaldre)- 8 porru- 2 tipula- 2 koilarakada irin- 3 arrautza- 200 ml esnegain- Porru salda- Olioa- Gatza

Garbitu porruak eta kenduberderik gehiena. Ondoren, 2cm puskatan zatitu. Jarraian,kazo batean ura eta gatza ipinieta porruak bertan egosi (15min). Gero, porruei ura kendueta gorde salda.

Tipulak xerratan moztu,etazartagin batean oliotanegin.Segidan,porrua botaeta dena ondo nahastu.Gauza bera esnegain etaporru saldarekin.Bexame-la loditutakoan,sutik ateraeta bi arrutzak bota etaondo nahastu. Utzi denapixka bat epeltzen gerohostorera botatzeko.

Moldea hartu eta olioedo margarinaz igurtzi,

eta gainean irin pixka bat botazabalduz (hostorea ez eranste-ko).

Hostore orriak ondo zabal-du. Orrietako bat moldeanipini. Bertara porru bexamelabota, eta beste hostore orria-rekin estali eta izkinak itxi be-xamelak ez alde egiteko. Labe-ra sartu aurretik, geratzen zai-gun arrautza irabiatu eta bro-txa batekin pastelaren gaindena margotu.

Aurrez, labea berotutaeduki (20 min - 200º). Ondoberoa dagoenean,pastela labe-an sartu eta utzi egiten (30-35min).Hostorea,gorrituta aterabehar da, beraz labeko denbo-ra gehiago izan daiteke.

PORRU PASTELA AZERI-BUZTANAEquisetum telmateia

Page 17: Aldaize 9

Urtsuaranen, Lunaarteko maldaren parean, eta Katorriagakoerrekastoaren ezker aldera harro zutitzen da txara baten erdianAitxorrotxaga. Haren itxurak katedral gotikoen dorre zaharrakekartzen dizkigu gogora.Harkaitz ikusgarri hau, inguruko mendirenbatetik Sansonek jaurti zuela esan izan da.

Sansonenaz gain, badira,ordea, bestelako kondairak Aitxorrotxinguruan,horietako bat Zegaman kontatzen dute.Peruren eta Mari-ren kondaira duzue.

Kondaira honen arabera,Urtsuarango baserri batean, Peru etaMari izeneko senar-emazteak bizi omen ziren.Behin batean,Aitxo-rrotxagatik gertu ahuntzak larrean ari ziren bitartean, Peruk har-kaitz horretantxe erlauntz bat ikusi zuen.Hura ikustean, Peru osopoztu zen,puska bateko egunak goxatzekoadina ezti,behintzat,izan-go baitzuen.Hala bada,Marirengana joan zen korrika zer aurkituzuen kontatzer,eta,segidan,biak Aitzorrotz aldera abiatu ziren.Ber-tara iristean,harkaitzaren gainetik,Marik goitik heltzen zion sokarihelduz-helduz behera jaitsi zen Peru.Peru erlauntza zegoen parerairistean,erlauntzetik abaraska bat atera, eta Mariri altxorra eraku-tsiz ohiuka hasi zitzaion:«Begira zeinen ederra!» Mari,orduan,poza-ren pozez txaloka hasi zen, soka heltzeari ahaztuta. Peru beheraerori omen zen,eta erlauntza ez ezik,bizia ere galdu omen zuen.

ARGAZKI ZAHARRA: Kantoikoa

zaharrak berri

AITXORROTXAGAKO EZTIA

ALdAiZe 9 • 17

OHARRA:Herriko baserriei buruzko atala eta argazki zaharrari eskainitakoa osatzeko argazki bila gabiltza. Edozein garai eta gairi buruzko argazkiakhartzeko prest gaude.Haren kopia egin eta itzuli egingo dizuegu. Argazkiak,erredakzio taldekoren bati eman edo Udaletxean utzi ditzakezue.

1950. hamarkadaren bu-kaeran egindako argazkia da.Elizaren ondoan dagoen etxeaKantoikoa da. Gaur egunGernikako arbolaren parkeadagoen lekuan zegoen etxea.Beheko aldean taberna zeu-kan.Garai batean ile-apainde-gia eta jatetxea ere egon zireneraikin horretan.

N1 errepidea herri gunetikpasatzen zen garai hartan.Benta Txikitik behera zetozenibilgailuek lanak izaten zituz-ten eliza ondoko bihurguneahartzeko. Bihurgunea hartuezinda geratu ziren bi ka-mioiek (1967an eta 1970ean)Kantoikoa etxea jo zuten.Ho-rietako istripu batean idiaza-baldar bat hil zen. Etxea1982an bota zuten.

Esaera

“Katu gizena, ehiztari txaharra”

Page 18: Aldaize 9

18 • ALdAiZe 9

iparrorratza

Liburua Hautsi da katea

Egilea:Toti Martinez de LezeaArgitaletxea:EreinPrezioa:18,50 €

Frantziako Iraultzagaraiko kontakizuna

da. Iraultzan Lapurdiko agintea zuen Bil-tzar Nagusia desegin zuten, Foruak kendueta lapurtarrek nahi ez bazuten ere, Biar-non sartu zituzten. Iraultzak Lapurdiko bi-zimoduan izan zuen berealdiko eragina is-latzeko asmoa du Saran jaiotako JoanttoIthurbide pertsonaia nagusi duen eleberrientretenigarri honek.eleberri interesga-rria eta irakurterreza.

Webguneahttp://www.hiztegia.net

Sarean dauden hiztegi eta terminologialaguntzagune ugari (eta ez euskarazkoakbakarrik) webgune bakar batean bildu dituArtez Euskara Zerbitzuak. Klik bakarraeginda eramango gaitu aukeratutako hizte-gira:euskara-gaztelania (Elhuyar,3000 hiz-tegia),hiztegi teknikoa (Euskalterm),euska-ra-katalana hiztegia, euskara-ingelesa hiz-tegia,euskara-txekiera hiztegia...

DISKOA Doktor Do Re Mi eta Benedizebra

Egilea:OskorriArgitaletxea:ElkarlaneanPrezioa:15,90 €Umeen kantu bilduma kaleratu du Osko-

rri folk talde ezagunak. Gipuzkoako 23herri-kantu moldatuta jaso ditu diskoan.“Katuen testamentua” (1993) eta “Marija-ne kanta zan” (1997) diskoekin hasitakobideari jarraitu nahi izan dio Oskorrik diskohonekin.

Danimarka Jutlandia penintsulaz eta IparItsasoaren eta Baltiko itsasoaren artean saka-banatuta dauden 400 uharte inguruz osatutadago. Ipar Europako Estatu honen menpedaude,bestalde,Groelandia eta Feroe uhar-teak ere. Kostaldea nahiko malkartsua izanarren, lurraldea,oro har,oso laua da.

Urte sasoiek eragin haundia dute egunero-ko bizitzan.Neguak luzeak eta gogorrak dira;termometroak zeropetik izatea normaltzatdute,eta euria,elurra eta haizea neguko egu-raldiaren parte dira.Gainera, egunean dutenargitasun urria ere oso kontuan hartzekoada; izan ere, eguerdiko ordubietarako ilun-tzen hasten da.Udaberriak, berriz, ez du pa-rerik.Egunak erabat luzatzen dira,goizaldekohirurak-laurak inguru argitzen hasten du,eta

ez du erabat iluntzen.Kaleak berpiztenhasten dira eta kale-ikuskizunak nonahitopa daitezke.

Herrialde honendesabantailarik han-dienetariko bat, zer-gen portzentaje altuada; izan ere, soldaten%50-%60 ingurukoada. Dena den, horriesker lortu dute,bes-teak beste, hezkun-tza-sistema parega-

bea izatea. Aarhus dugu Danimarkako hiririkgarrantzitsuenetariko bat; ikasketengatik, es-kaintzen dituen hainbat aukerarengatik,edota bertan dagoen ikasle atzerritar kopuruhandiarengatik.Ni izan nitzen esko-lan, Aarhus School of Business-en,urteko mila atzerritar inguruk partehartzen du bertako programetan.Esan beharra dago bertakoen izaeraaskea atzerritarrak integratzekolagungarria dela, nahiz eta hasierabatean itxi samarrak diruditen.Harremanak sakonagoak izandaitezen, atzerritarraketa danimarkarrak el-karrekin etxe bere-an bizitzea bezalako-

rik ez dago,nahiz etahasiera ba-tean guz-tion ohitu-rei aurree g i t e aerraza ez izan.

Eskandinaviako lurralde honek aisialdira-ko aukera politak ematen dizkigu. Ikusgarriada Skagen iparraldean, Ipar Itsasoak eta Bal-tiko Itsasoak biek bat egiten duten puntuaedota Legoland parkea, Danimarkako par-kerik ezagunena,45 milioi lego piezez osatu-ta dagoena. Eta, nola ez, Kopenage (Køben-havn), bertako hiriburua. Bizikletaz edotaoinez erraz bisita daitekeen hiria da,oso txi-kia baita eta zeharo lasaia. Nyhavn auzoaoso ezaguna da, kanal baten ertzean dago,

eta XVIII. mendeko etxe koloretsuz osa-tua dago; horietariko batean, Hans Chis-

tian Andersen (goian ezkerretara)ipuin-idazle famatua bizi izan zen.Azkenik, Kopenageko ezaugarririkospetsuena itsas lamia da, Ander-senen ipuin baten pertsonaia oi-narri moduan duen eskultura.

Horrelakoxea da Danimarka;sei hilabetez neure etxe bi-

hurtu zen herrialdea.

Til Aldaize fra Iera.

DANIMARKA GEHIAGO EZAGUTUZIera Acin

Itsas lamia

Nyhavn

Page 19: Aldaize 9

ALdAiZe 9 • 19

zeasmaBILATU BOST AKATSAK

NEURTITZ

AURREKOAREN ERANTZUNA

A N L A EE B I G A L T Z A K

E S U Z A O EO L G A K I L M A

T A L O A K N IZ U H O U S E LA A I T Z A K I A

N I R E A I S E NN A B A R I Z U A

Zeinen aberasgarria den

herritarren iritzia

hau gehiegitxotan dago

bazter batera utzia

horrek adierazten du

errespetu gabezia

Izalgo Udalak egin zun

bide horretan jauzia

errespetu falta baitu

eguneroko jantzia

beraien ikuspegiak

du bakarrik garrantzia

jarrera mespretxuzkoa

balego disidentzia

jauntxokeria nagusi eta

ez demokrazia.

Kultur Foruma daukagu

lehen esanaren lekuko

iritzi disidenteei

azkar egin zien uko

arrazoi zuten edo ez

ez baitute aztertuko

oinarrizko herrigintza

horrela dugu galduko

Agenda 21ak

berriz al gaitu bilduko

udaletxe aldaketa

dabilkite izkutuko

nolatan izan daiteke

horren ataka estuko

izan zaitezte umilak

zabal ta errespetuko.

BERTSOAKEgilea: Tomas Aldasoro

Doinua: Habanera

Page 20: Aldaize 9