Alexandra eta joseba

12
Jurasikoa Joseba Eskuza Eta Alexandra Amis

Transcript of Alexandra eta joseba

Page 1: Alexandra eta joseba

Jurasikoa

Joseba Eskuza Eta

Alexandra Amis

Page 2: Alexandra eta joseba

Jurasiko Mesozoikoaren bigarren garai geologikoa da. Dinosaurioak nagusitu ziren. Narrastiak, lehen hegazti eta ugaztun txikiak agertu ziren.

Itsasoak lurra hartzen ditu. Europa gehiena urpean zegoen. Jurasioko materialak ere urriak dira Euskal Herrian. Garai horretako fosilak, Ammonitak, ugariak dira. Jurasikoaren bukaeran itsasoak atzera egiten du eta sedimentazio handiak gertatzen dira.

Page 3: Alexandra eta joseba

Paleogeografia

Behe Jurasikoan Pangea superkontinentea Gondwana, Ipar Amerika eta Eurasian banatu zen. Hasierako Atlantiar Ozeanoa eta Tetis itsasoa oraindik estuak ziren. Jurasikoaren bukaeran Gondwana hausten hasi zen.

Page 4: Alexandra eta joseba

Klima beroa zen eta ez dago inongo glaziazioren ebidentziarik. Triasikoan bezala ez dirudi poloetan lur masarik zegoenik. Europako mendebaldean itsas sedimentu ugari daude garai honetakoak eta beraz erregistro geologikoa ondo ikus daiteke bertan. AEBtan eta Kanadan itsaso epikontinental bat zegoen, Sundance itsasoa. AEBtan sedimentu asko kontinentalak dira. Errusia, India, Hego Amerika, Japonia, Australasia eta Erresuma Batuan leku ugaritan aurki daitezke Jurasikoko arrokak.

Page 5: Alexandra eta joseba

Jurasikoa Euskal Herrian

Jurasikoan itsas maila asko igo zen eta horren ondorioz ia lurralde osoa urpean egon zen. Urak beroak zirenez fauna ugari agertzen da fosil ezberdinetan eta ammoniteak ugariak dira.

Lehen azaldu bezala diapiroak keuper faziesko arroka triasikoz osatua dago eta hau hain moldagarria izanda, gero egon ziren esfortzuen aurrean hausturak egin zituen.

Bere gainean kokaturiko arroka jurasikoak dira, beraz, orogenia alpetarraren ondorioz azaleratzen diren lehenengo arroka gogorrak puntu askotan. Hala ere, beste leku askotan higatua izan da eta beraz zaila da serie osoa aurkitzea.

Page 6: Alexandra eta joseba

Garai honetan Burgos inguruan Asturiasko mendiei loturik zegoen altugunea sortu zen, baita Akitania eta Ebro inguruetan ere. Honek geroago Kantauri Itsasoa izango zenaren eta geroago Mediterraneoa izango zenaren urak bereizi zituen eta Eusko-Kantauriar arro berri bat sortu zen.

Arro guztian zehar eta orokorrean Mesozoikoan ofita ugari agertu ziren. Daniarrean zehar egoera estentsiboa izan zen eta horregatik agertzen dira arroan zehar. Pirinioetan magma toleitikoa agertzen da, Triasikoaren bukaeratik Jurasikoko Lias garairaino.

Garai honetan kareharrizko mazizoak sortu ziren, uharrien ondorioz askotan. Horietako batzuk Aralarren agertzen dira,bai eta Euskal Herriko arkuko mendietako batzuetan ere.

Behe eta Jurasiko Ertainean klima beroa eta hezea izan zen, sedimentazio karetsua sakonera handitan emanez. Jurasikoaren bukaeran klima lehorragoa bilakatu zen eta kareharriaren sedimentazioa eten egin zen.

Page 7: Alexandra eta joseba

Fauna: · Uretan

Jurasikoan itsasoan bizi ziren ornodun nagusiak arrainak eta itsas narrastiak ziren. Azken hauen barruan ichtyosaurioak, plesiosaurioak eta Teleosauridae eta Metriorhynchidae familietako itsas krokodiloak.

Page 8: Alexandra eta joseba

Ornogabeen barruan talde berriak agertu ziren, hala nola errudistak (molusku) eta belemnitesak (Zefalopodoa). Jurasikoan biohigadura areagotu zen eta hardground izeneko efektua askotan gertatu zen. Gastrochaenolites izeneko iknotaxa ohikoa da.

Jurasikoan zeuden hamabi klado planktonikoetatik lau edo bost lehenengo aldiz agertu edo erradiazio ebolutiboa izan zuten

Page 9: Alexandra eta joseba

· Lurrazalean

Lurrazalean narrasti archosauroak nagusi bilakatu ziren. Jurasikoa dinosauro belarjale handien urrezko garaia da; euren harrapakari nagusiak teropodo (bipedoak) handiak ziren, adibidez Ceratosaurus, Megalosaurus, Torvosaurus eta Allosaurus.

Page 10: Alexandra eta joseba

Jurasiko Berantiarrean lehenengo hegaztiak agertu ziren lehen aldiz, coelurosaure izeneko dinosauro txikietatik. Ornitischia motako dinosauroak ez ziren sauriskioak bezain ugariak. Stegosauroak ugariak ziren. Pterosauroak zeruan arruntak ziren, gaur egun hegaztiek betetzen dituzten esparru asko betez.

Page 11: Alexandra eta joseba

· Flora Triasikoan egon zen klima lehor eta kontinentala gutxinaka

arindu zen Jurasikoan zehar, batez ere latitude altuetan; klima bero eta hezea egin zen lekuetan oihanak sortu ziren, lurrazalaren hainbat zati estaliz. Gymnospermak ugariak eta anitzak ziren Jurasikoan zehar.

Page 12: Alexandra eta joseba

Koniferak (hosto iraunkorreko zuhaitzak) bereziki ugariak izan ziren, Triasikoan bezala; zuhaitz handien artean aniztasun handiena zuen taldea izan zen. Gaur egun dauden konifera familien artean honako hauek agertu eta ugaritu ziren Jurasikoan: Araucariaceae, Cephalotaxaceae, Pinaceae, Podocarpaceae, Taxaceae eta Taxodiaceae.

Cherolepidiaceae eta Bennettitales familiak (gaur egun desagertu direnak) behe latitudetako floran arruntak ziren. Zikadeak, ginkgoak eta Dicksoniacea ere nahiko ugariak ziren. Zuhaitzen azpian ziurrenik iratzeak izango ziren ugarienak. Hego hemisferioan podokarpoak ugariak ziren, baina ginkgoak eta Czekanowskiales arraroak ziren.