Arrasateko manifa nazionalerako deia

14

description

AHT Gelditu! Elkarlanak 2007ko abenduaren 15ean Arrasaten deitu duen manifa nazionalerako deialdia. Aurkezpenean 2006-07 urteetako ekintza pila baten irudiak ikustea dagoen bezala, Luku, Retana eta Duranako eremuetan txikizio lanen egungo egoera ikustea dago.

Transcript of Arrasateko manifa nazionalerako deia

Page 1: Arrasateko manifa nazionalerako deia
Page 2: Arrasateko manifa nazionalerako deia

• EuskalY-rako aurreikusitako hondeaketa-lanak azken 20 urtetan EAEn azpiegitura berriak eraikitzeko izan den lur mugimenduaren parekoa da, ez gehiago ez gutxiago. Horrek, besteren artean, ibilbide osoan zehar hondakindegiak ezartzea dakar.

• Bereziki, lanen tamaina izugarriagatik eta tuneletan beharrezko diren hormigoi kopuru handiengatik, aurreikusteko modukoak dira harrobien esplotazio erritmoaren hazkundea eta harrobi berriak zabaltzea. Horren harira, Euskal Y-aren tunelen hormigoietarako kilometroko 39.000 tona hondar beharko direla aurreikusten dute (4,1 milioi tona hondar Euskal Y-aren 105 tunelak egiteko, alegia).

Page 3: Arrasateko manifa nazionalerako deia

• AHT-ren energia kontsumoa tren arruntarena baino sei aldiz handiagoa da. Hori dela-eta, zentral termiko eta nuklearretan energia produkzioak eragindako kutsadura maila izugarriak ekarriko lituzke, sustantzia kaltegarrien emisioak sorraraziz eta klima aldaketan eraginez.

• Inpaktu akustikoari dagokionean, Euskal Y-aren Azterlan Informatiboak kalkulatzen du trenbidearen bi aldeetara 250 metroko distantzian onargarri bezala ezarritako soinu mailak gainditu daitezkeela. Are gehiago, Atxondoko Udalak sustatutako Eraginen Azterketak ohartarazten duenez, AHT-ren ibilbidetik 200 metroko eremuan “soinu maila erabat osasungaitzetara” irits daiteke, “herritarren bizi kalitatea murriztea ez ezik, gizakien osasunean ondorioak eragin ditzaketenak (gorreriatik ondoeza maila desberdinetaraino)”.

Page 4: Arrasateko manifa nazionalerako deia

• Aldi berean, geltokiak ezartzen diren inguruak lurraren eta etxebizitzaren espekulatzaileen jomuga bilakatzen dira: AHT Frantziako hirietara iristeak %300 handitu zuen etxebizitzen prezioa. Haietan udalek hirigintza plan handiak sustatzen dituzte, multinazionalentzako zerbitzuen eskaintza hobetu egiten dute eta turismoari begirako “kultur” azpiegiturak ugaltzen dituzte.

• Sustapen Ministerioak berak dio finantza emaitzak “negatiboak” direla ustiakuntzaren eszenatoki eta hipotesi guztietan. Hau da, ez da bakarrik ez dela gai izango eraikuntzaren koste handiak amortizatzeko, baizik eta merkataritza ustiakuntza defizitarioa izango duela eta, beraz, finantzazio publiko iraunkorra beharko duela funtzionatzeko.

2007 azaroa

2006 Abendua

Page 5: Arrasateko manifa nazionalerako deia

argazkia: ezkerrean AHTren tunel. Eskuinean Eibar-Gasteizko autopistako tunelak “euskal Y”ko tramo bakarra lanean (2007/11/18) Lukun (Araba)

• Garraio alorreko arazoak konpontzeko bada, AHT-k ez du inongo justifikaziorik. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak emandako mugikortasun datuei erreparatuz gero, Euskal Y-ak EAEn egunean gertatzen diren desplazamendu motorizatuen %0,15 baino ez lituzke bere gain hartuko; aldiz, eskualde arteko desplazamenduak kanpoan utziko lituzke, hain zuzen ere, herritarrek egunean egiten dituzten gehienak (%97). Halaber, ez luke arinduko kamioien trafikoa, zeren Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoaren arabera, 1.000 kamioi hartuko lituzke egunero AHT-k. Gaur egun, baina, 10.000 baino gehiago dira Irungo mugatik igarotzen direnak, eta egungo hazkundeari jarraituz gero (%13 urtean) 20.000 kamioi igaroko dira leku beretik zazpi urte barru.

Page 6: Arrasateko manifa nazionalerako deia

AHT-k metropoli erako lurralde eredua bultzatu nahi du, gure herria hiri-mounstroa bilakatuko duena. EAEko Lurralde Antolaketarako Irizpideek diote “hiriburuak AHT bidez lotzeak bultzada handia emango diola Euskal Autonomia Erkidegoa, Europako hiri sistemaren barruan, nodo urbano handi bat bilakatzeari”. Halaber, Hego Euskal Herriko Hiri-Arkitektoen Elkarteko lehendakariak Euskal Megahiriaz hitz egiten du: “Irudika dezakegu Euskal Herria, etorkizun ez oso urrun batean, eskualde arteko megahiri handi bat bailitzan? Hori da abiadura handiko trenbideak dakarren abagunea eta berezitasuna: megapoli bihur ditzakeela baita lurralde transregionalak ere, batetik bestera ehunka kilometroko distantzian dauden lur edo hiriak, Japonian jadanik gertatu bezala. Bizkaiko Golkoa Txikagoko Badiaren modukoa izango litzateke”.

CHICAGO

Page 7: Arrasateko manifa nazionalerako deia

• Espainiako Gobernuaren Azpiegitura Planak (PEIT) berak dio abiadura handiak errazten duela “jarduera ekonomikoa hirigune handi gutxi batzuetan biltzea eta zentralizatzea, indar gutxiago duten inguruneak ahulduz haien onuran”.

• Nabarmentzekoak dira ere geografiaren puntu askotan AHT-ak izango lituzkeen paisaia eragin larriak, eta baita edertasun paregabeko zein zalantzarik gabeko natur balioa handiko inguruetan eragingo lukeen kaltea; hala nola, Udalaitz mendia eta Aramaioko bailara, Urkiolako Parke Naturalarekin (Durangaldean) eta Aralar mendilerroarekin mugakide diren espazio naturalak, kantauri-mediterraneo isurialdeen banalerroaren eremuko basoak, estepako hegaztien habitatak Nafarroa hegoaldean, eta abar...

Page 8: Arrasateko manifa nazionalerako deia

“Euskal Y”• 194km. • Kilometroak gainazalean “Euskal Y”: 73 Km;

ibilbidearen %37,6. • Kilometroak tunelean : 104km, 80 túnel• Kilometroak biaduktuan : 17km 71 biaduktu• AHT-ren trenbidearen gutxieneko zabalera :

23m • Lur mugimenduak :"Euskal Y"-a: 33 milioi m3. • Trenbidearen gutxieneko kurba-erradioa eta

gehienezko malda:3.200-4.000 metro eta 0,015 (ohikoa) edo 0,018 (ezohikoa) hurrenez hurren.

• Lur okupazioa :" Euskal Y": Trazaketak 671 hektarea eta hondakindegiek beste 518 hektarea

• Hondakinen kopurua : 16 milloi metro kubiko• Hormigoi eta harri kopurua :5,616 milioi tona

hormigoi tuneletan soilik. 8,1 milioi metro kubiko harri ibilbidean soilik.

• Zarata maila :79-94 dB 250 metrora • Energia kontsumoa: 5,8 litro (bidaiari

bakoitzeko, 100 kilometrotan, gasolinaren baliokidean neurtuta eta %50eko bidaiari okupazioa suposatuta.

• Eraikuntzaren kostea : "Euskal Y"-a: 6.000 milioi euro.

• Zuzenean kaltetutako udalerrien kopurua:112 Euskal Herria osoan(AHT).

• “Euskal Y”: 47.• Geltokien kopurua:4

2006 abendua

2007 azaroa

Page 9: Arrasateko manifa nazionalerako deia

• ABIADURA HANDIKO TRENAREN INGURUKO IRITZIEN AZTERKETA (EHU)• Lautik hiruk abiadura handiko trenaren inguruan informazio gutxi edo batere ez dutela (%23ak soilik

diote informazio asko edo zerbait duela) • Biztanleek duten informazio mailaren adierazgarri den datu bat: %35 ez dakite trenaren ibilbidea bere

udalerritik pasatzen denik ere (eta soilik %19ak ezagutzen dute trena bere udalerriko zein tokitatik pasatzea aurreikusten den

• Gehiengo zabal batek uste dute (%69) instituzioek eskaini duten informazioa ez dela nahikoa izan. Gainera, gehiengo absolutua dira ere instituzioek eskainitako informazioa

• Gehiengo zabal batek uste dute (%69) instituzioek eskaini duten informazioa ez dela nahikoa izan. Gainera, gehiengo absolutua dira ere instituzioek eskainitako informazioa alboratua eta interesatua izan dela uste dutenak

• Herritarrei ez zaie eskaini parte hartzeko tarterik; Hori uste dute proiektuak kaltetutako udalerrietan bizi direnen %71k

• Instituzioek herritarrei parte hartzeko eskainitako aukeren inguruan datu esanguratsu bat: soilik pertsonen %1a gonbidatu dute inoiz ahtren inguruko fororen batetan parte hartzera (gehienak udalerri edo jendarte mailako ekimenetan)

• Gehienek euskal y-a ez lukete behin ere erabiliko, edo ia inoiz ez; %0,3-ak egunero erabiliko lukeela dio eta %2-ak astero

• Aht-ri buruzko iritzi orokorra: elkarrizketatuen ia erdiek ez dute aldeko edo aurkako iritzirik adierazten, eta gaiari buruzko informazio eza nabarmentzen dute. Beste erdia ia erdibituta agertzen da proiektuaren aurkakoen (%25) eta aldekoen (%23) artean

Page 10: Arrasateko manifa nazionalerako deia

• AHT-k, Euskal Herriko 683 udalerrietatik %17 zuzenean kaltetuko ditu: Gipuzkoako udalerrien %40; Lapurdikoen %32; Bizkaikoen %15; Nafarroakoen %15; eta Arabakoen %6.

Azpimarratzeko moduko beste kontu bat da populazioaren sektore zabalenaren bazterketa. Izan ere, AHT garraio sistema garestia da, eta erosketa ahalmen handiena duen gizarte sektoreari zuzendua. Eusko Jaurlaritzak badio ere oraindik ez dakiela zein izango den bidai txartelaren prezioa, kontua da hipotesi honetan ari dela lanean: 18 eta 24 euro bitarteko prezioa izatea Donostia eta Bilbo arteko bidaiako txartelak. Beraz, apustu sendoa dago trenbide eredua errotik aldatzeko, zerbitzu publikoa izateari utzi, eta negozio pribatua bilaka dadin.

KONTZENTRAZIOAK GASTEIZENAZAROAK 22 NOVIEMBRE

19:00 frente ARABA BURU BATZAR aurrean (Abendaño)AZAROAK 29 NOVIEMBRE

19:00 frente a EUSKAL TRENBIDE SAREA aurrean (Pza América Latina -El Pilar)

Page 11: Arrasateko manifa nazionalerako deia
Page 12: Arrasateko manifa nazionalerako deia

Abenduak 15, Arrasatera joateko egongo dira bus antolatuak. 15etan Iparralde Gizartetxetik

aterako da.Galdetu:ostatu

txapelarriolarizumendisorgin edo

garraxin

5 euro3 euro ikasle eta langabetuak

irakurri eta zabaldu

Page 13: Arrasateko manifa nazionalerako deia

AHTari buruzko informazio gehio:

www.ahtgelditu.orgwww.sindominio.net/ahtez

www.blogak.com/ahtezguneaGELDITUKO DUGU!!!

Page 14: Arrasateko manifa nazionalerako deia