ARRUPE TXIKI
description
Transcript of ARRUPE TXIKI
Zer da? 3
Zer egiten dugu? 4
Noiz egiten dugu? 5
Nortzuk dira antolatzen dutenak?6
Arrupe txiki aisialdi aukerako elkartea da. 1 go eta 2. mailako gazteok elkartzen gara Jesus Obreroko leku batean. Han jokoak egiten ditugu eta primeran pasatzen dugu guztiok monitoreekin batera.
MENDIRAJOAN
BIZIKIDETASUNATXANGOAKPRESTATU
UDALEKUAKANTOLATU
JENDEA EZAGUTU
Bi ostiralero egiten da eginkizun hau. Ostiraletan, lauretan hasten da, eta bostetan bukatzen da. Batzuetan data bereziak direnean, arrupe txiki bereziak egiten dira, gabonak, inauteriak….
Erlijio irakasleak dira gehien inplikatzen direnak gauza honetan. Mendira etortzen dira, udalekuetara joaten dira…
Besteak beste, batxilergoko ikasle batzuk ere monitore gisa joaten dira.
Igande batzuetan, hamarrak aldera, autobusa hartu eta mendira joaten gara. Ordu batzuk ibili ondoren, hamaiketakoa jaten dugu, eta eguerdia iristen denean, bazkaltzen hasten gara. Bazkaldu eta gero, menditik jaisten gara eta etxera bueltatzen gara bostak aldera.
Urtero, lehenengo eta bigarren mailakook Ordesara udalekuak egiten ditugu. Han oso ondo pasatzen dugu zazpi egun horiek. Nahi baduzu, zeharkaldia egin dezakezu, baina bigarren mailakook bakarrik. Zeharkaldietan, hiru egun oinez ematen duzu, eta mendian egiten duzu lo. Hiru egunak eman ondoren, kanpamendura itzultzen zara eta falta diren egunak guztiokin ematen dituzu.
Udalekuetaz aparte, bizikidetasun txangoak egiten ditugu Arrupe txikirekin. Adibidez, laster, Bilbora joango gara eta hango ikastetxe batekin egongo gara.