artehezkuntza

download artehezkuntza

of 17

Transcript of artehezkuntza

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    1/17

    Arte Hezkuntzaarlokoprogramazio didaktikoa.Proposamena

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    2/17

    Berritzegune Nagusia

    1

    ZIKLOKO PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA

    IKASTETXEA: KODEA:

    ETAPA: Lehen Hezkuntza ZIKLOA: BigarrenaARLOA: Arte Hezkuntza

    IRAKASLEAK IKASTURTEA:

    HELBURUAK EBALUAZIO IRIZPIDEAK

    1. Oro har, ikusizko kulturako eta

    musika-kulturako arteek eta

    produktuek ideiak, sentimenduak

    eta bizipenak jakinarazteko eta

    adierazteko eskaintzen dituzten

    aukerak ulertzea. Arte eta produktu

    horiek Euskal Herriko eta oro har

    herri guztietako ondarea eratzen

    duten elementutzat hartzea, eta,

    horrela, artea eta kultura ezagutzen

    eta gozatzen laguntzea.

    2. Arte-hizkuntzen tekniken,

    baliabideen eta arauen oinarrizko

    ezagutza eta jakintza izatea.

    Teknologiek eskaintzen dituzten

    aukerak irakastea, sorkuntzetan eta

    haien erantzunak egiten

    erabiltzeko, eta, horrela, maila

    bateko autonomia lortzea arte-

    hizkuntzaren bidezko

    komunikazioan.

    4. Pentsaera dibergentearen eta

    konbergentearen trebetasunak eta

    norberaren eta besteren ideiak eta

    sentimenduak berregiteko ekimena,

    1. Arte-gertaerak hainbat gizarte eta

    garai historikotako kulturaren oinarrizko

    elementutzat eta komunikazio- etaadierazpen-modu unibertsaltzat hartzea.

    - Arte-ekoizpenetan eta musika

    interpretazioetan, gai konkretu bati

    buruz, bere ideiak, behaketak eta

    bizipenak adierazten ditu, eta haien

    asmoak azaltzen ditu.

    - Euskal eta beste kultura batzuen arte-

    adierazpen musikal edo ikusizkoa artean

    ikerketak eta loturak egiten ditu eta horiek

    dituzten komunikatzeko eta adierazteko

    aukerak, adibide konkretuen bidez

    komentatzen ditu.

    - Ea arreta jartzen duen aztertzen ari diren

    artelana entzuteko edo ikusteko.

    - Hainbat arte-ekoizpenek, bai ikusizkoak

    bai musikalak, eragiten zizkion

    sentimenduak eta emozioak ahoz eta

    idatziz adierazten ditu.

    2. Adierazpen- eta komunikazio-asmoak

    garatzea, teknikak eta oinarrizko

    prozedurak jakinaren gainean erabiliz.

    - Materialak birziklatzeak zer adierazpen-

    aukera ematen dituen badaki.

    - Denbora eta espazioa irudikatzekokonponbideak probatzea eta aztertzea.

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    3/17

    Berritzegune Nagusia

    2

    irudimena eta sormena erabiltzea,

    beharrezko prozesuak antolatuz,

    arte-ekoizpeneko lanetan erabili

    ahal izateko.

    5. Gai izatea sorkuntza-proiektuak eta

    lanak garatzean emaitza jakin

    batzuk lortzeko egin beharreko

    prozesuen plangintza egiteko,

    ebaluatzeko eta doitzeko, eta

    horrek guztiak eskatzen dituen

    erronken jakinaren gainean egotea.

    Horrez gainera, arazoak sortuz

    gero, jarrera eraikitzailez

    konpontzea.

    6. Arteen eta ikusizko kulturako eta

    musika-kulturako produktuen

    funtzio sozialak eta erabilerak

    ezagutzea, eta norberaren eta

    besteen esperimentuetanezagutzea, produktu horiek hainbat

    garai eta kulturatan izan dezaketen

    eta izan duten zeregina ulertzeko

    eta norberaren kultura-ondarea eta

    inguruko beste kulturen ondarea

    ezagutzeko.

    8. Taldeko arte-jardueretan parte

    hartzea, besteren ekimenei eta

    ekarpenei laguntzea eta ekimen eta

    ekarpen horiek aintzat hartzea,

    errespetatzea eta elkartasunez

    jokatzea, arte-emaitza ona lortzen

    lagunduko duten lankidetzako eta

    talde-laneko trebetasunak

    garatzeko eta, gizartearen

    - Ea Hizkuntza musikalaren oinarrizko

    elementuak adierazteko eta

    komunikatzeko erabiltzen dituen.

    - Hainbat teknika probatzea teknologiek

    eskaintzen dituzten aukerak kontuanizanik.

    - Ea aukera desberdinak esperimentatzen

    dituen ahotsa, gorputza, tresna eta

    soinu-materialekin.

    - Ea haien erreprodukzioetan eta musika

    eta gorputz espresio-interpretazioetan

    kalitatea bilatzen dituen.

    4. Ideiak, sentimenduak, bizipenak...sormenez eta modu originalean

    irudikatzea.

    - Erabiltzen dituen elementuetan aldaketak

    egiten ditu, eta esanahiak eraldatzen

    ditu.

    - Bizipen eta aurkikuntza pertsonalak

    irudikatzeko irudimena dauka.

    - Beste pertsona batzuen ideiak bilatu eta

    berriro erabiltzen ditu, bere komunikazio-

    premien arabera.

    - Ea musika-lantxoak Inprobisatzen dituen

    bultzagarri desberdinetatik hasita:

    irudiak, soinuak, ideiak, kontakizunak..,

    - Ezohiko materialak bilatzen ditu eta material

    horien adierazpen-aukerak ikertzen ditu.

    5. Garatuko den proiektuari buruzgogoeta egitea, eta proposamenaren eta

    norberaren interesen arabera antolatzea.

    - Burutu duen prozesuaren ordena, hasieratik

    guztiz bukatu arte gordetzen du.

    - Garatu nahi duen lana kontuan izanik,

    nola ekingo dio lan horri pentsatzen du.

    - Akatsak aurkitzekotan, prozesua

    berrabiarazi edoberrantolatzen du.- Hainbat informazio-iturri erabiliz, bere lana

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    4/17

    Berritzegune Nagusia

    3

    alderditik begiratuta, garapen

    pertsonala izateko.

    9. Norberaren artelanetan konfiantza

    izatea, lanak egiten gozatzea etanorberaren eta taldearen

    hazkunderako egiten duen

    ekarpena aintzat hartzea,

    autoestimua sendotzeko eta ideiak

    eta sentimenduak adierazteko

    gaitasuna hobetzeko.

    garatzeko behar diren baliabideak bilatzen

    ditu.

    - Bere proiektuen emaitzak egoki

    antolatzen eta justifikatzen ditu.

    6. Ikusizko irudien eta irudi soinudunen

    esanahiak eta erabilerak identifikatzea

    eta bereiztea, alderdi kulturalak, sozialak

    eta pertsonalak kontuan hartuta.

    - Arte eta ikusizko irudiak, eta musikak

    dituzten funtzioei buruz galderak egiten ditu,

    ekoizpen-testuinguruak kontuan izanik.

    -Arte proiektu plastiko eta musikalakegiten ditu, azken hauetan funtzio

    konkretu bati egokitzen ditu teknikak eta

    oinarrizko elementuak.

    - Musikala edo ikusizko lan batek jatorrizko

    testuinguruaren arabera izan ditzakeen

    esanahiak aztertzen ditu.

    - Ikus eta entzunezko eremuan

    adierazpen-elementuak aurkitzen ditu.

    8. Taldean artelanak egiten parte

    hartzea, arauak errespetatuz,

    proposamenak eginez eta konponbideak

    bilatuz.

    - Taldeko gainerako kideen lanak eta baita

    bereak ere errespetatzen ditu.

    - Gelako material eta tresnen ordena eta

    garbitasunaz arduratzen da.

    - Jarduera antolatzen eta egiten laguntzen

    du.

    - Problemen ebazpenak lortzeko bere ideiak

    ematen ditu.

    - Taldeko kide guztiekin parte hartzea

    onartzen du.

    - Ea aintzat hartzen dituen musika-

    emanaldien koordinazioa eta

    sinkronizazioa mantentzeko mezuak.

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    5/17

    Berritzegune Nagusia

    4

    9. Arteen bidez adierazteko eta

    komunikatzeko aukerak balioestea, eta

    ongizatearen eta garapen pertsonalaren

    iturritzat hartzea.- Arteen bidez, bere adierazpen-aukerak

    adierazteko prest dago, eta desinhibitze-

    jarrerak hartzen ditu.

    - Bere mezuak sortzekoan, jakinaren

    gainean eta nahita erabiltzen ditu

    baliabide plastiko, ikusizko eta

    musikalak.

    - Ea baliabide tekniko eta espresibo

    desberdinetan baliatuz musikaltasunez

    ideiak birsortzen dituen

    - Ea dinamika eta agogika-baliabiadeak

    txertatzen dituen, Helburu

    espresiboentzako aukerak bilatuz.

    - Uste osoa du bere buruarengan, ideia

    pertsonalak emateko, taldeko problemak

    ebazteko.

    EDUKIEN SEKUENTZIAZIOA: unitate didaktikoetan, proiektuetan, ikasketaguneetan..antolaturik.

    Ondoren egiten den proposamena garatzeko hogeita zortzi lan saio inguru behar izango

    dira. Proposamenak ikasturtearen lehen ebaluaketan landuko den edukia adierazten du.

    Proposamena egiteko Berritzegune Nagusiko Musika eta Plastika eta Ikus-Hezkuntzaren

    Aholkulariek egindako ondoko hiru sekuentzia didaktiko hauek izango ditugu kontuan: Las

    estaciones del ao segn Antonio Vivaldi, Trabajando con las formaseta Trabajando con

    el color. Hiru sekuentzia didaktiko hauek, indarrean dagoen Arte Hezkuntza curriculumean

    garatzen diren lau blokeetako edukiak biltzen dituzte.

    LEHENGO EBALUAKETA

    1.sekuentzia: LAS ESTACIONES DEL AO SEGN ANTONIO VIVALDI

    Zortzi saio

    http://nagusia.berritzeguneak.net/gaitasun/docs/competencias/las_estaciones.pdfhttp://nagusia.berritzeguneak.net/gaitasun/docs/competencias/las_estaciones.pdfhttp://nagusia.berritzeguneak.net/gaitasun/docs/competencias/las_estaciones.pdfhttp://nagusia.berritzeguneak.net/gaitasun/docs/competencias/las_estaciones.pdfhttps://docs.google.com/file/d/0B8JyXAvuQ3yzMEpQdTl3WC1xMGs/edit?usp=sharinghttps://docs.google.com/file/d/0B8JyXAvuQ3yzMEpQdTl3WC1xMGs/edit?usp=sharinghttps://docs.google.com/file/d/0B8JyXAvuQ3yzMEpQdTl3WC1xMGs/edit?usp=sharinghttps://docs.google.com/file/d/0B8JyXAvuQ3yzU2VjTDJreXh0cFU/edit?usp=sharinghttps://docs.google.com/file/d/0B8JyXAvuQ3yzU2VjTDJreXh0cFU/edit?usp=sharinghttps://docs.google.com/file/d/0B8JyXAvuQ3yzU2VjTDJreXh0cFU/edit?usp=sharinghttps://docs.google.com/file/d/0B8JyXAvuQ3yzU2VjTDJreXh0cFU/edit?usp=sharinghttps://docs.google.com/file/d/0B8JyXAvuQ3yzU2VjTDJreXh0cFU/edit?usp=sharinghttps://docs.google.com/file/d/0B8JyXAvuQ3yzU2VjTDJreXh0cFU/edit?usp=sharinghttps://docs.google.com/file/d/0B8JyXAvuQ3yzMEpQdTl3WC1xMGs/edit?usp=sharinghttp://nagusia.berritzeguneak.net/gaitasun/docs/competencias/las_estaciones.pdfhttp://nagusia.berritzeguneak.net/gaitasun/docs/competencias/las_estaciones.pdf
  • 8/9/2019 artehezkuntza

    6/17

    Berritzegune Nagusia

    5

    1. eduki multzoa. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea

    Soinuen altuera eta iraupena entzunez bereiztea, izendatzea eta grafikoki

    irudikatzea.

    Musika-adierazpeneko kode konbentzionalaren erabilerak eta oinarrizko

    funtzioak ulertzea.

    Hainbat estilo eta kulturatako musika-konposizioak aktiboki entzutea, eta

    zenbait ezaugarri bereizgarri ezagutzea: melodikoak, erritmikoak,

    dinamika eta agogika.

    Melodiak, erritmoak, harmoniak, formak eta tinbreak musika-

    konposizioetan duten funtzioa ezagutzea.

    Barne-entzumena eta entzutezko barne-oroimena sendotzea.

    Tresnen tinbrea entzunez bereiztea, eta hainbat taldetan sailkatzea, soinuaren

    ekoizpen-iturriaren eta soinu-ezaugarrien arabera.

    Tresna- eta/edo ahots-taldeen soinu-ezaugarriak identifikatzea eta elkarren

    artean lotzea.

    Errepikatzen diren, elkarren artean desberdintzen diren eta azkenean

    abesti edo musika-adibide bihurtzen diren musika- esaldien eta -zatien

    identifikazioa.

    Kontzertuei eta musika-emanaldiei buruzko balorazioa eta iritzia.

    Musika entzuteko arretaz eta isilik egotea.

    Zarata-egoerako eta kutsadura akustikoko egoerak identifikatzea.

    2. eduki multzoa. Musika-adierazpena, -interpretazioa eta -sorkuntza

    Soinu gozatuen bilaketa, bereizketa eta emanaldia, eta jarrera egokia ahozko

    adierazpeneko eta tresna bidezko adierazpeneko jardueretan.

    Ahotsa, gorputza eta tresnak zaintzeko ohiturak.

    Abestiak, kanonak eta pieza instrumental errazak aho batez interpretatzea

    eta buruz ikastea.

    Gure ingurune soziokulturaleko abesti-bilduma bat lortzea.

    Ahozko interpretazioaren, tresna bidezko interpretazioaren, dantzen eta

    mugimendu-segida ezagunen eta asmatuen banakako eta taldeko

    koordinazioa eta sinkronizazioa.

    Hainbat motatako grafiak dituzten abesti eta pieza instrumental errazak

    irakurtzea eta interpretatzea.

    Musika zeinu konbentzionalen bidez irudikatzea: pentagrama, notak, nota-irudiak eta isiluneak, sol giltza, konpasa...

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    7/17

    Berritzegune Nagusia

    6

    Interesa eta ardura interpretazio- eta sorkuntza-jardueretan.

    Emandako musika-oinarrien gainean, erritmo- eta melodia-eskemen

    inprobisazioa.

    Erritmo- eta harmonia-akonpainamendu errazen sorkuntza, abestietarako eta

    pieza instrumentaletarako.

    Emandako elementuak konbinatuz, musika-piezak sortzea.

    Koreografiak asmatzea, abesti eta musika-pieza laburretarako.

    2.sekuentzia: SE MUEVE O NO SE MUEVE?

    Hamabi saio.

    3. eduki multzoa. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena,

    pertzepzioa eta interpretazioa

    Ingurunean edo museo batean dagoen lan batek sortzen digun

    esperientzia ahoz edo plastikoki adieraztea.

    Irudikapen-arazoak (hirugarren dimentsioa, mugimendua, denbora...)

    konpontzeko, gure kulturan eta beste kultura batzuetan emandako hainbat

    konponbideren ikerketa eta behaketa.

    Alderdi teknikoek eta funtzionalek artearen historiako irudiak eta lanak sortzen

    izandako egitekoa ulertzea.

    Irudiei eta arte-ekoizpenei buruzko informazio esanguratsua bilatzeko interesa.

    Ordena edo jarraibide bat ezartzea, behaketa- eta ahozko edo idatzizko

    komunikazio-prozedura jarraitzeko.

    Irudiak eta arte-adierazpenak aztertzeko eta balioesteko jarrera irekia eta

    malgua.

    4. eduki multzoa. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta

    sorkuntza

    Hiru dimentsioko irudiak edo formak egitea, hainbat teknika eta baliabide

    erabiliz, ideiak edo sentimenduak adierazteko.

    Baliabide digitalak erabiltzea, arte-ekoizpenak egiteko.

    Artelanetan ikusitako alderdiak erabiltzea norberaren ekoizpenetan.

    Lerroek dituzten adierazpen-aukerak probatzea.

    Hainbat iturritan ikusizko baliabideak (irudiak, eguneroko bizitzako edo

    arteko hainbat erreferente...) bilatzea, Interneten barne, lanetanerabiltzeko.

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    8/17

    Berritzegune Nagusia

    7

    Lanak bere gain hartzearen aldeko jarrera, bai eta talde-lanean ezarritako

    arauak errespetatzekoa ere.

    Norberaren adierazpen-aukerak balioestea, eta desinhibitze- eta

    naturaltasun-jarrerak hartzea. Horrez gainera, zailtasunak konpontzeko

    jarrera.

    Hizkuntza plastikoko eta ikusizko hizkuntzako elementuak antolatzeko eta

    erabiltzeko modu berriak probatzeko kezka.

    3.sekuentzia: IMAGINANDO UN MUNDO

    Zortzi saio

    3. eduki multzoa. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena,

    pertzepzioa eta interpretazioa

    Lan plastikoetan erabilitako materialen eta tekniken behaketa, eta loturak

    egitea intentzionalitatearekin eta ekoizpen-testuinguruarekin.

    Ingurunea, kultura-ondarea osatzen duten lanak, norberaren ekoizpenak eta

    besterenak errespetatzea eta zaintzea.

    Irudiei eta arte-ekoizpenei buruzko informazio esanguratsua bilatzeko interesa.

    Gertuko testuinguruko arte-ekoizpenetara hurbiltzeko eta ekoizpenen fakturari

    eta egileari buruzko xehetasunak eta informazioa jakiteko interesa.

    Ordena edo jarraibide bat ezartzea, behaketa- eta ahozko edo idatzizko

    komunikazio-prozedura jarraitzeko.

    Inguruneko elementuei begiratzea, objektuen arteko proportzioak,

    erlazioak, espazio-kokapenak... ulertzeko.

    Irudiak eta arte-adierazpenak aztertzeko eta balioesteko jarrera irekia eta

    malgua.

    4. eduki multzoa. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena etasorkuntza

    Hiru dimentsioko irudiak edo formak egitea, hainbat teknika eta baliabide

    erabiliz, ideiak edo sentimenduak adierazteko.

    Argazkigintzaren, collagearen, komikiaren, kartelaren... bidez, irudiak

    manipulatzea eta sortzea.

    Baliabide digitalak erabiltzea, arte-ekoizpenak egiteko.

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    9/17

    Berritzegune Nagusia

    8

    Banakako edo taldeko proiektuak proposatzea, hainbat gairi buruz

    ikertzeko eta konponbide plastikoa emateko.

    Hainbat iturritan ikusizko baliabideak (irudiak, eguneroko bizitzako edo

    arteko hainbat erreferente...) bilatzea, Interneten barne, lanetan

    erabiltzeko.

    Aurreikusitako asmoetan sorkuntza-prozesua banaka edo taldean doitzeko

    interesa.

    Lanak bere gain hartzearen aldeko jarrera, bai eta talde-lanean ezarritako

    arauak errespetatzekoa ere.

    Norberaren adierazpen-aukerak balioestea, eta desinhibitze- eta

    naturaltasun-jarrerak hartzea. Horrez gainera, zailtasunak konpontzekojarrera.

    Beste pertsonen iritzien eta lanen errespetua eta interesa, norberaren

    ezaguera-prozesuaren osagai gisa hartuta.

    METODOLOGIA: edukien antolamendua, jarduera motak, baliabide didaktikoak,ikasleen taldekatzeak, espazio eta denboraren antolamendua, irakaslearen etaikasleen rolak beti ere eskola inklusiboaren printzipioak kontuan harturik.

    Honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

    Edukiak hautatzeko eta antolatzeko irizpideak

    Sekuentzia didaktikoetan antolatuko dira edukiak eta ebaluaketa bakoitzan, gutxienez,

    bi sekuentzia didaktikoa garatuko dira.

    Sekuentzia didaktiko hauek, kurrikulumaren lau multzoetako edukiak izango dituzte,

    zera da, honako hauek jorratu eta erantzuna eman beharko diete:

    1. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea.

    2. Musika-adierazpena, -interpretazioa etasorkuntza.

    3. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta

    interpretazioa.

    4. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.

    Zera da, modu orekatuan landu beharko dira pertsonek ekintza artistikoei eta ikusizko

    kulturari aurre egiteko dituzten bi moduak: produkzioaren dimentsioa; irudien,

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    10/17

    Berritzegune Nagusia

    9

    musikaren, mugimenduarenbidez adieraztea, sortzea, komunikatzea...; eta

    hausnarketa-dimentsioa edo kritikoa; musikako eta ikusizko kulturako produktuak

    ezagutzea, behatzea, aztertzea; haiek artetzat jotako inguruneari dagozkion ala ez

    alde batera utzita.

    Sekuentzia didaktiko bakoitzaren proposatutako lanean, ikasleak bere interesa,

    ezaguera eta gaitasunen arabera, amaierako produktuan zerbait erabakitzeko aukera

    izango du.

    Amaitzeko, gelan egingo diren lan-planteamenduek irekiak izan beharko dutela;

    hau da, proposamenek ikasleei hainbat konponbide ematea ahalbidetu behar

    diete.

    Jarduera mota

    Etapa honetan bereziki garrantzitsuak dira ekoizpen- eta gogoeta-dimentsioak.

    Ekoizpen-dimentsioari dagokionez, funtsezko helburua ondokoa lortzea da: etapa

    honen amaieran marrazkiak egitea eta, ahosko eta instrumental musika-praktikak

    egitea jarduera atseginak izatea, oraindik ere, ikasleentzat. Marrazteko eta abesteko

    ahalmena gizakiok daukagun komunikazio- eta adierazpen-baliabide multzo zabal

    moduan ulertu behar dute ikasleek. Era berean, argi izan behar dute nerabezarotik

    aurrera ere marrazten, jotzen, abesten jarraitu daitekeela eta helduaroanmarrazkigintza eta musika pertsona gutxi batzuen ondare izateko arrazoirik ez

    dagoela.

    Irakasleen interesak aseko dituzteneta, aldi berean, musikaren eta ikusizko-

    artearen arloko hainbat alderdi ezagutzeko interesa piztuko dieten askotariko

    jarduerak planteatu behar dira.

    Horretarako, jarduerak ez dira gelari edo ikastetxeari soilik lotuta egongo, beste arlo

    batzuk ere hartu beharko dira kontuan, esaterako hiri-ingurunea edo ingurune naturala,

    artearekin eta arte jarduerarekin loturiko lana, eskaintza kultural urbila, hedabideak

    Sekuentzia didaktikoak programatzeko unean, jardueren proposamena ondoko era

    honetan egingo da:

    Jarduerak, helburu jakin baten arabera eta ikasleen ezaugarriak kontuan izanik,

    antolatuko dira, eta beti hautatutako helburuak garatzeko bideratuta egongo

    dira.

    Sekuentzia didaktikoak, sekuentzia horietan garatuko den gaiarekinerlazionatutako, motibazio jarduera batekin hasiko dira.

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    11/17

    Berritzegune Nagusia

    10

    Sekuentzia didaktikoaren lan-prozesuan zehar, kontuan izango dira ondoko

    hauek:

    garatu beharko duten lanari buruzko gogoeta-jarduerak: artelanen

    azterketak, ikerketak

    musika proiektuen barruan, banakako nahiz taldekako musika

    jarduera

    Behin betiko produkzioak berrikuzteko jarduerak izango ditu.

    Sekuentzia didaktikoek amaierako lan batera bideratutako jarduerekin bukatuko

    dute: talde baten aurrean aurkezpenak eta entzuketak egitea, horrela, iritziak

    trukatzea eta uste desberdinak eztabaidatzea errazten da.

    Beharrezkoa denean, bere ekoizpen behaketa eta berrikustea egiteko jarduera

    osagarriak proposatuko dira.

    Sekuentzia didaktikoko jarduera batzuk ebaluazio-jarduera gisa erabiliko dira.

    Beste diziplina batzuekin bat egiteak aberastu egingo luke irakasgai honen

    barruko lan-prozesuen garapena.Aipatu dugun bezala, irakasgai hau modu irekian

    ulertzeak begirada globala izatea eskatzen du, eta hortaz, baliabide teknikoak edo

    ikusizko lengoaiarenak jorratu eta garatzeko gai izan beharko dugu, baita gertakizun

    kulturalen ulermena jorratu eta garatzeko gai ere, betiere espazioak beste diziplina

    batzuekin partekatzeari beldurrik izan gabe. Diziplina arteko joan-etorri horiek

    irakasgaia beste diziplina batzuei lotuta dauden kultur ekoizpenaren beste arlo

    batzuetan sartuz eta haiekin harreman aberasgarri eta anitzakerabat beharrezkoak

    izanda jorratzen lagunduko dute. Izan ere, gaur egungo ekoizpen artistikoaren

    errealitatean zailtasunak daude ikus-erregistroak eta plastikoak hizkuntza idatzi,

    ahozko edo musikalekoetatik bereizteko, guztiak elkarren artean berez lotuta azaltzen

    baitira horrela gertatzen da goi mailako ekoizpen artistikoekin zein produktu

    mediatikoetan erabiltzen direnekin.

    Ikasleen taldekatzeak

    Oro har, talde heterogeneoa da ikasleen arteko elkarreragina eta integrazioa errazteko

    egokiena; gainera, taldearen aniztasunari arreta eskaintzea ere ahalbidetzen du. Dena

    den, aldi baterako talde homogeneoek ere curriculumaren zenbait alderdi lantzen

    laguntzen dute, batez ere irakasleen esku-hartze zuzenagoa behar duten alderdiak.

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    12/17

    Berritzegune Nagusia

    11

    Planteaturiko edukien eta jardueren arabera, hainbat ikasle-talderekin egin beharko da

    lan:

    Banakako lana, planteamenduak pertsona bakoitzaren erritmora,

    ikasketaeredura eta ezaugarrietara egokitzea eskatzen duenean. Adibidez,

    hainbat kontzeptu musikali buruzko analista eta hausnarketa bultzatzeko,

    musika interpretazioan hainbat ostopo teknikoa gainditzeko, irudi baten balizko

    esanahiak aztertzeko, beren proposamen artistikoetan esangurak aldatzeko

    aukerak aztertzeko...

    Talde txikitan lan egitea egokia da, adibidez, proiektu artistiko askok dituzten

    arazo teknikoak konpontzeko, edo proiektu kolektiboak garatzeko, esaterako,

    musika ekoizpen lanak, multimedia-produktuak, proiektu publizitarioak,

    logotipoak, film errazak eta abar egiteko.

    Talde handitan lan egitea aukeratu beharko da gaiak aurkezteko, eztabaidak

    antolatzeko, aldez aurreko ezagutzak antzemateko, lanak aurkezteko,

    proiekzioak eta entzunaldiak antolatzeko eta abarrerako.

    Erabiliko diren baliabideak

    Materialak eta baliabide didaktikoak

    Dokumentazioa eta inprimatutako baliabideak

    Arte-hezkuntza behar bezala lantzeko inprimaturiko baliabide eta material sorta

    zabala sistematikoki erabili behar da; esaterako musika eta arte-liburuak,

    erakusketen katalogoak, musika aldizkariak, partiturak, kontsertu-egitarauak, komikiak

    eta, betiere, kontsulta, hausnarketa eta eztabaida bultzatuko duten materialak. Material

    horiek guztiek eskaintzen duten informazioak eta aberastasunak lanproiektuen aurrean

    hainbat konponbide planteatzeko aukera emango diote ikasleari, edo aurretik bururatu

    ez zaizkion konponbideak aurkitu ahalko ditu. Lan proposamen baten aurrean, musika

    eta artelan aukera zabal batekin lan egiteakbertsio desberdinak eta hainbat toki eta

    garaiko soinu eta ikus-entzunezko grabazioak -, ikasleen interesen arabera hainbat

    azterketa eta konparaketen aukera emango du.

    Baliabide teknologikoak

    Edonola ere, plastikan eta ikus-hezkuntzan lekua dute bitarteko tradizionalenek

    (diapositiba-proiektagailu bat, erretroproiektagailu bat, eta abar) zein egungo

    teknologietara egokitzen joan diren bitartekoek (argazki- edo bideo-kamerak), baitateknologia berrienek eskaintzen dituzten erabilera eta lan aukera guztiek ere

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    13/17

    Berritzegune Nagusia

    12

    (baliabide informatikoaksoftwarea zein hardwarea, web-baliabideak, eta abar).

    Kalitatezko musika-ekipo bat erabiltzea berebizikoa da ikaskuntza-irakaskuntza

    jarduerak garatzeko, zehaztasunez hautemateko eta, horrela, proposatutako

    entzunaldien alderdi, abardura eta erregistroak ulertzeko.

    Baliabide instrumentalak

    Komenigarria da, hortaz, material eta tresna sorta zabala izatea gelan erabiltzeko,

    horiekin ikerketak egitea bultzatzen baita eta adierazpena eta sormena aberasten

    baitira. Horrek ez du esan nahi ikasleek erakusten diren material eta teknika

    guztiguztiak erabili behar dituztenik, dagoen material sorta eta haiekin egin daitekeena

    ezagutzea da helburua, beharrezkoen iruditzen zaizkienak edo beren lanari ondeen

    egokitzen zaizkienak aukera ditzaten.

    Instrumentazioak egiteko, abestien, beste tresna batzuek interpretatutako melodien eta

    entzunaldien akonpainamenduak egiteko edo sorkuntza musikaletan haiek bakarrik

    erabiltzeko tresna eta soinu-objektu ugari izatea komeni da. Teklatu edo gitarra bat

    izatea interesgarria da, entzunaldietan edo interpretazio bokal edo instrumentaleko

    jardueretan akonpainamendua egiteko. Gainera, ikasgela perkusiotresnen bilduma

    zabal batez hornitu behar da: danborrak, panderoak, klabeak, kutxa txinatarrak,

    triangeluak, xilofonoak, metalofonoak.

    Denbora eta espazio antolaketa

    Gelaren banaketak banakako lana zein taldekoa bultzatuko ditu, baita esperientzien

    trukea eta talde handitan erakusketak eta eztabaidak egitea ere. Espazio horrek

    musika jarduerarako oso akustika ona eduki beharko du, eta baita, ikusizko arte

    jarduerarako argiztapen egokia izan beharko du, bai naturala, bai artifiziala, eta erraz

    iluntzeko modukoa izango da.

    Ezin dugu ahaztu bitartekoa ez dela gela bakarrik, ezta ikastetxea eta bertako beste

    espazio batzuk ere; informatika gela edo proiekzio-aretoa, esaterako; kanpoaldea ere

    irakasgai honi dagokion lana garatzeko bitarteko horren zati izango da. Interesgarria

    litzateke, hortaz, jarduerak leku irekietan egitea, baita museoak, erakusketak,

    artegaleriak, jarduera grafiko-plastikoak egiten dituzten lekuak, antzerkiak,

    entzunaretoak, kontsertuak, jaialdiak bisitatzea ere. Horri esker, ikasleek beren

    ingurune naturaleko eta kulturaleko hainbat alderdirekin harreman zuzena eduki ahalko

    dute.

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    14/17

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    15/17

    Berritzegune Nagusia

    14

    Irakasleek ikasleen artean integrazio eta elkarreragin handia izatea ahalbidetu

    beharko dute, parte-hartzea, iritzi-trukea eta erantzunak azaleratzea bultzatuta,

    giro afektiboa saihestezina da eta.

    Ikasle guztiei aukera eman behar dieproposatutako helburuak erdiesteko, eta

    ahaleginak egin behar ditu ikasle bakoitzarengandik ahal denik eta etekinik

    handiena lortzeko.

    Eta musikan:

    Esperimentazioa eta praktika, lan kolektiboa, entzute kritikoa eta proiektu

    artistikoak erregularki gauzatzea bultzatzea

    Entzutea, interpretatzea, eta sortzea alde egin, baita lan garrantzitsuak,

    haien testuinguru eta erreferentziak, teknikak, lengoaiak eta adierazpideakezagutzea ere.

    Lan-metodoak ikertu edota jarduerak diseinatu, musika-hezkuntza

    orokorrerako, unibertsalerako sarbidea emateko, ikasleak aurretiaz aukeratu

    gabe.

    Ikasleek jardueretan parte har dezaten ingurune eta baliabideak antolatu eta

    lagundu

    Ikasleak modu sortzaile, ludiko eta praktikoan musitara hurbildu

    Uneoro ikasleen autonomia sustatu, hau da, lan bat albait laguntza

    gutxienarekin independenteki gauzatzeko gaitasuna garatzea.

    Ikasleek egindako musika eskaini, bokala, instrumentala, mistoa edo

    koreografiaduna izan, diziplina arteko proiektu baten zati gisa, bai ikastetxeko

    ikasleei, bai familiei edo hainbat instituziori, eta esperientzia-trukeak, ikastetxe

    arteko topaketak eta abar planifikatu.

    Zuzeneko kontzertu edo musika-emanaldietara joatea erraztu, horrek guztiak

    ikasleen bizitzako kultura musikaleko zenbait alderdirekin erlazio zuzena

    ahalbidetuz.

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    16/17

    Berritzegune Nagusia

    15

    EBALUATZEKO TRESNAK: ahozko etaidatzizko probak, galdetegiak, norbanakoeta taldekako lanak, behaketa eskalak,kontrol zerrendak, gelako koadernoa,portfolioa, kontratu didaktikoa

    KALIFIKATZEKO IRIZPIDEAK:ebaluatzeko tresna bakoitzaren pisua etabalioa.

    Ebaluazio-tresnak ikaste-prozesuari

    buruzko informazio esanguratsua

    jasotzeko erabiliko dituzten baliabideak

    dira; galdeketak, portafolioak, behaketa-

    eskalak, ahozko eta idatzizko

    produkzioak.

    Sekuentzia didaktikoan ebaluazio tresna

    anitzak erabiliko dira, bereziki, ikasleen

    prestakuntzazko ebaluazioa egiteko.

    Prestakuntzazko ebaluazio horri esker

    ikasleek bere ikasteko prozesua hobetu

    egingo dute.

    Ebaluaziorako tresna guzti hauek aukera

    emango dute: ikaslearen auto-erregulazioa hobetzeko, auto-

    ebaluazioak egitea; eta baita interakzioa

    eta akordia erazteko, alderdi batzuen

    koebaluazioak egitea. .

    Ekoizpen artistikoak neurtzeko,

    berrikusketa txantiloiak.

    Ikaste prozesurako autoebaluaziotxantiloiak.

    Talde lana baloratzeko

    koebaluazio txantiloiak.

    Ikasturtean zehar, berriz, honakoak

    erabiliko dira:

    Ikaslearen lan koadernoa.

    Portafolio bat, non egindako

    Ebaluazio-aldi bakoitzean eta irakasgaiaren

    amaierako ebaluazioan, ikasleen emaitza

    akademikoak kalifikatzeko erabiliko diren

    irizpideak honakoak hauek dira:

    Ikaslearen koadernoa: 20%

    Ikaslearen portafolioan jasoko diren

    artelanak: 40%

    Ebaluazio-kontrolak: 25%

    Behaketa txantiloietan jaso den

    gelan egindako lana: 15%

  • 8/9/2019 artehezkuntza

    17/17

    Berritzegune Nagusia

    16

    produkzio artistikoak bilduko

    diren.

    Behaketa txantiloiak, lanaren

    garapena eta lanean parte-

    hartzea neurtzeko.

    Ebaluazio bakoitzean:

    Kontrol bat egingo da, bi

    sekuentzia didaktikoa taldekatuz.

    EBALUAZIOAREN ONDORIOAK: indartze eta hedatze neurriak, antolamenduaren etametodologiaren egokitzapenak, emaitzen analisia, programazio didaktikoaren

    berrikusketa, errekuperazio sistema

    Arte Hezkuntza arloa irakasten duten irakasleek balorazio saioa egin dezaten

    proposatzen da. Saio horretan ebaluazioan garatutako plana berrikusiko da,

    aurkitutako gabeziak gainditzeko asmoarekin. Komenigarria litzateke birpasatzea,

    garatutako aktibitateen interesa eta eraginkortasuna, eta baita aurkitutako zailtasun eta

    problemak ere.

    Lortutako emaitzetatik definituko dira zeintzu aldaketa sartu beharko dira landutakoan.

    Era berean landutako sekuentzien adaptazioak garatuko dira, edo kasua bada, landu

    dituen taldearen barnean aurkitutako betebeharrei dagozkien sekuentzia berriak.

    OHARRAK: