Aste txuria 2

4
ASTE TXURIA Aurten, 6.mailako ikasleak, Aste Txuria deitzen den kanpaldi batera joan gara. Otsailaren 6an, Aduanako aparkalekutik , Izabara abiatzeko autobusera igo ginen 15:30-etan. Ordu erdi bat gutxi gorabehera itxaron behar izan genuen gaztelaniako batzuk ez zirelako agertzen, baina azkenean 2 neskak autobusera igo ziren. Denok urduri-urduri geunden, autobusean algaraka hasi ginen; abesten. Denbora pasa zen eta pixka bat lasaitzen ari ginen (batzuk zorabiatzen hasi zirelako) baina beste batzuk hasieran baino irribartsuago zeuden. Seiak aldera ailegatu ginen Izabara, han eskiatzeko botak, eskiak eta makilak hartuta berriro autobusera igo eta Asolaze kanpinera abiatu ginen. Kanpina handi-handia zen, atarian bertan neska bat itxaroten ari zen, Aurora izenekoa hain zuzen ere. Autobusetik atera ginen, gehienak zorabiatuta, baina horrez gain denok poz- pozik jarraitzen ginen. Neskak araudia pixka bat azaldu zigun, gero logelak non zeuden esanda, denok maletak desegitera eta logela txukuntzera abiatu ginen. Neskei bi pisuko logelak tokatu zitzaizkigun, mutilei berriz, pisu txiki bat. 9-etan afaldu ondoren ohetara abiatu ginen leher eginda. Baino loak hartuta ere ez genituen begiak itxiko, horregatik hizketan jarraitzen genuen hamaikak aldera. Goizero 7:30 altxatzen ginen, ohea egin,

description

Belaguan iragotako 5 egunen kronika, ipar-eskia egiten

Transcript of Aste txuria 2

Page 1: Aste txuria 2

ASTE TXURIA

Aurten, 6.mailako ikasleak, Aste Txuria deitzen den kanpaldi batera

joan gara. Otsailaren 6an, Aduanako aparkalekutik , Izabara

abiatzeko autobusera igo ginen 15:30-etan. Ordu erdi bat gutxi

gorabehera itxaron behar izan genuen gaztelaniako batzuk ez

zirelako agertzen, baina azkenean 2 neskak autobusera igo ziren.

Denok urduri-urduri geunden, autobusean algaraka hasi ginen;

abesten. Denbora pasa zen eta pixka bat lasaitzen ari ginen (batzuk

zorabiatzen hasi zirelako) baina beste batzuk hasieran baino

irribartsuago zeuden. Seiak aldera ailegatu ginen Izabara, han

eskiatzeko botak, eskiak eta makilak hartuta berriro autobusera igo

eta Asolaze kanpinera abiatu ginen.

Kanpina handi-handia

zen, atarian bertan

neska bat itxaroten ari

zen, Aurora izenekoa

hain zuzen ere.

Autobusetik atera

ginen, gehienak

zorabiatuta, baina

horrez gain denok poz-

pozik jarraitzen ginen.

Neskak araudia pixka

bat azaldu zigun, gero

logelak non zeuden esanda, denok maletak desegitera eta logela

txukuntzera abiatu ginen. Neskei bi pisuko logelak tokatu zitzaizkigun,

mutilei berriz, pisu txiki bat.

9-etan afaldu ondoren ohetara abiatu ginen leher eginda. Baino loak

hartuta ere ez genituen begiak itxiko, horregatik hizketan jarraitzen

genuen hamaikak aldera. Goizero 7:30 altxatzen ginen, ohea egin,

Page 2: Aste txuria 2

eskiatzeko arropa jarri eta jadanik 8:00-ak puntu-puntuak zirenean

gosaltzera jaisten ginen. Hango sukaldariak, Alberto izena zuen eta

jator-jatorra zen, beste langile batek Aurora izena zuen. Berak

goizero eskiatzeko botak ematen zizkigun. Ere, janaria banatzen zuen.

Goizeko 8:30-ak aldera autobusa geurengana etortzen zen, txofer

jator eta zoriontsu bat tokatu zitzaigun (suerte ederra noski!),

Juanjo deitzen zen. Ska-P gogoko zuen eta goizero jartzen zuen.

Azken finean denok abesti bat ikasi genuen bereziki; “Niño soldado”

deritzo.

Lehenengo eguna eskiatzen

ez zen izan...beno... ez ziren

egon ez erorkera gutxi. Niri

eskiatzea mordo bat gustatzen

zait, kuña egitea, makilak ez

erabiltzea eta aldapa asko

jaistea bereziki.

Kolpe askoren ondoren, kanpinera abiatu ginen dutzatzeko eta

arropaz aldatzeko. Hori egin ondoren, botak utzi genituen, jan,

denbora libre pixka bat izan eta autobusa berriz etorri zen, eta nola

ez, Ska-P musika ere.

Astelehenean, igerilekura joan ginen. Hotz ikaragarri bat geuren

gorputzatik pasatzen zen, hau da; hotzikarak. Baina ez beldurraren-

gatik (sekula ere ez) baizik eta zelako hotzarengatik. 5 proba egin

genituen 5 taldeek; 1. stopera jolastu, 2. uretan zeuden plastikozko

arrain batzuk hartu, 3. erreleboak, 4. lasterketa, 5.barka bat egin.

Asteartean, jinkana bat egin genuen Erronkari herritik,

interpretazio zentro bat ikusi ondoren. Herri osotik ibili eta korrikatu

genuen, azkenean 1. postuan: oberenak, fraileziloak etb. geratu ziren

eta 2.postuan: garbantzuak. Gau horretan oso ongi egin genuen lo.

Asteazkenean, goizero bezala, jaiki, ohea egin, gosaldu, botak hartu

eta autobusera igo ginen Ska-P entzutera. Arratsaldean, herri kirolak

Page 3: Aste txuria 2

egin genituen beste ikastola batekin. Nire taldea bigarren fasera

pasatu zen, baina gero galdu genuen. Niri ez zitzaidan axola, joku bat

besterik ez zen!

Ostegunean, berriro eskiatzera, lehenengo egunean baino hobeto,

askoz hobeto, bai horixe! Baina jan ondoren, etxetxo txiki bat egiten

geundela Erikek izotz bat bota zidan burura, orduan momentuan

bertan “koskor” bat atera zitzaidan.

Arratsaldean bertan, diskoteka zegoen. Ez zen izan ametsetako

diskoteka baino primeran pasatu genuen, beno hiru lagunek izan ezik.

Unai Sebinek eta Hasierrek kolpe izugarri bat eman zuten elkar eta

Leandro, oso urduri jarri zen. Festa ondoren eskiko irakasle guztiek

diploma bat eskaini ziguten:

Ere komentario bat jarri ziguten bakoitzari. Oso pozik joan ginen

autobusera baina ere triste, azken gaua zelako.

Gau hartan hitzegiten gehiago utzi ziguten, eskiatzeko talde

bakoitzak marrazkitxo bat egin genion irakasleari, gure taldearen

irakaslea Patricia Viscarret deitzen zen.

Ostirala:

Azken eguna. Eskiatzera joan ginen eta..... EGUN HORRETAN EZ

NINTZEN ERORI!!! Aldapak geuren antzera jaistea utzi ziguten eta

jolastu ere egin genuen. Denbora bukatu zen, kanpinera bueltatu ginen,

DIPLOMA

2011

XXVII CAMPAÑA ESCOLAR

ESKOLA KANPAINA

Page 4: Aste txuria 2

bazkaldu eta ratotxo txiki bat jolasteko aprobetxatu genuen.

Baina goiz edo berandu autobusa etorri beharko zen, eta hala izan

zen. Txoferra ez zen Juanjo, baizik eta motel bat (oso mantso

zihoalako).

Iruñera iritsi ginen, hirira berriz, astelehenean berriz ikastolara

joateko... Baina oraindik larunbata ta igandea falta zirenez etxera

lasai lo egitera abiatu ginen.

BESTE URTE BATEAN ERREPIKATZEA ESPERO DUT, IKARAGARRI

GUSTATU ZAIDALAKO (KOLPEAK ALDE BATERA UTZITA,

NOSKI!!!!!!)