AURKIIDEA Fantasia arakatzen Jakin nahi al duzue ... · ireki zuenean ostadar kolorea ikusi zuen,...
Transcript of AURKIIDEA Fantasia arakatzen Jakin nahi al duzue ... · ireki zuenean ostadar kolorea ikusi zuen,...
1
2016ko apirilaren 26a
L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria
AURKIBIDEA
Fantasia arakatzen
Jakin nahi al duzue?
Gomendioak
Iragarkiak
Komikiak
L. I.A. hitza aurkitu
aldizkari barruan. Por-
tadakoak ez du balio.
28. zenbakia
Hil da gero salda bero
Nolako zura alako ezpala
Bista ona eta elkar ezin ikusi
Bere etxea pobrea, erregearena baina hobea
Abenduko eguna, argitu orduko eguna iluna
Aski ez duena, deusik ez duena
Askoen mina tonten atsegina
EGILEA: MARKEL GAZTELU 6.A
Apirilaren 13 eta 14ean 6.mailako ikasleak THE LION KING
antzerkian egin genuen. 13an C eta D taldeak egin zuten, as-
teazkenean. 14an , aldiz , A eta B taldeek egin genuen, ostegune-
an. Bi antzerkiak oso ondo atera ziren. Rut eta Aitorren laguntzari
esker lortu genuen ondo ateratzea
2
Behin batean, Mikel izeneko ume bat, Hernani herrian bizi zen, 11 urte zituen.
Egun normal bat zen eta Mikel esnatu egin zen, janztera zihoan eta armairua
ireki zuenean ostadar kolorea ikusi zuen, burua sartu eta beste mundu ikaragarri
bat ikusi zuen. Barrura sartu eta kolore argiko herri polit bat zen seinale batean
Iagsuan herria zela jartzen zuen. Iagsuan herriko pertsonak ez ziren gu bezala.
Beraiek , buru handia, lepo gabekoak eta hanka motzak. Gozoki dendaz beteta
zegoen eta adin ezberdinetako pertsonak ez diferentziatzen herri barruan sartu
eta beltzago jartzen zihoan zikin zikin zegoen dena, lapur pila bat dena poliziaz
beteta eta bat-batean polizia batek esaten dio:
-Sartu eraikin horretako azken pisura eta ekarri han dagoen antidotoa, zati
beltzeko guztiei pertsona normalak bihurtzeko!
Eta Mikel korrika joan zen igogailua hartzeko, baina, argindarrik zati beltzean
ez zegoen, pasillo atzeko leiho batean argia ikusten zen eta pasillo hori gauza
arriskutsuz beteta zegoen. Pixkanaka pixkanaka, eskailerak igotzen hasi zen
usain txarra eta oso iluna zegoen, ez zituen leihoak. Gora begiratu eta lau pisu
zituen, lehenengoan ez zegoen inor, bigarrenean ezta, hirugarrenean ere ez,
baina laugarrena diferentea zen. Pasillo handi bat zen eta bukaeran gela bat
argitasunarekin zegoen leiho bat zuen gelako ateak eta leiho horretatik antidotoa
ikusten zen. Pertsona asko zeuden gainera armekin despistatzen zirenean aurrera
egiten zuen Mikelek, denbora bat pasa eta gero, iritsi zen gela horretara baina
alarma bat zegoen. Gelako atearen ondoan, inibidore bat zegoen hori hartu eta
alarma inibitu zuen, gero antidotoa hartu eta leihotik saltatu zuen toldo baten
gainera.
Azkenean, Mikelek poliziari eman zion antidotoa eta Iagsuan herriko zati beltza
salbatu zuen bere onera bueltatuz. Mikel bere etxera bueltatu zen eta han bere
sekretua babestu zuen eta oso ondo bizi izan zen.
UNAX URRETABIZKAIA 6.B
3
Bazen behin, Madagaskarreko Maurizio uhartean, bi mutil Maurizio uhartean
bizi zirenak mendi batean. Bi mutil horiek Kebin eta Oier izenak zuten.
Egun batean, Kevin eta Oier buelta bat ematera joan ziren menditik beraien
txakurrarekin, ordu bat baino gehiago ari ziren ibiltzen egarri pila bat zuten
Kevin eta Oierrek, iturri bat ikusi zuten kobazulo baten ondoan, urak itxura
ona ez zeukan eta erabaki zuten ur hori ez edatea.
Oierrek kobazulo horretara nahi zuen sartu baina Kevinek ez zuen sartu nahi,
baina Oier hala ere sartu zen kobazulo horretara. Kevinek Oier aurkitu zuen
baina biak galdu egin ziren kobazulo horretan, ez zuen ikusi kartelean jartzen
zuena: “kontuz, kobazulo horretara ez sartu oso arriskutsua izan daiteke”.
Kevinek irakurri zuenean kobazulo horretara sartu zen Oierren bila abisa-
tzeko.
-¡Kevin galdu egin gara!-esan zuen Oierrek.
-¡Bai, zure erruz!-esan zuen Kevinek.
Kevin oso haserre zegoen Oierrekin momentu horretan, baina bat-batean zer-
bait distiratsua aurkitu zuten pausu batzuk eman ondoren, diamanteak ziren.
-Begira Kevin!-esan zuen Oierrek.
-Wuuaaauu!-esan zuen Kevinek.
Beraien aurrean ate bat bazelakoa zegon, Kevinek ireki zuen atea eta beste
toki bat zegoen Galaxia bazelakoa, toki horretara sartu ziren eta hor egon zi-
ren gaua izan arte.
Azkenean, toki horretan oso gustura egoten ziren Kevin eta Oier ia-ia hor
egoten ziren egunak joan eta egunak etorri.
GARAZI SARRIEGI 6.B
4
Jakin nahi al dezue?
1-Jakin nahi al dezue beh i batek lau urdail dituela?
2-Jakin nahi al dezue elefantea dala ugaztun bakarra ezin duena
salto egin?
3-Jakin nahi al dezue kokodriloak ezin duela mingaina atera?
4-Jakin nahi al dezue munduan diru gehien duena hacker bat dala?
5-Jakin nahi al dezue izurde batek begi bat irekita egiten duela lo?
6-Jakin nahi al dezue ugaztunen odola gorria dala, insektoen odo-
la horia dala eta langosten odola urdina dala?
7-Jakin nahi al dezue ekintza jokoek ikusmena hobetzen dutela?
8-Jakin nahi al dezue doministikua egiten danean ezin dala begiak
irekita egin
9-Jakin nahi al dezue jirafak bere belarria garbitu dezakela mingai-
nakin
10-Jakin nahi al dezue koala batek hogeita bi ordu egiten dituztela
lo eta beste bi ordu pisa egiteko eta jateko erabiltzen dituztela?
11-Jakin nahi al dezue jirafa batek ez dituela ahots kordarik?
12-Jakin nahi al dezue Ozeano Atlantikoa Ozeano Pazifikoa baino
gaziagoa dala?
13-Jakin nahi al dezue zeroa ezin dala zenbaki erromatarretan ida-
tzi?
14-Jakin nahi al dezue zure bihotzak zure ukabilaren tamaina ber-
dina duela?
Xabi Moreno
5
Jakin nahi al duzu Nik Esne Betzari buruzko datu batzuk emango dizkizuet.: Esne Beltza Euskal herrian sortutako talde bat da. Taldea sortzeko ideia Xabier Solanok izan zuen, Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak berak proposatutako paradoxa batetik dator: abeslari zuriak musika interpretatzen. Talde hau, musika reggea, ska eta hip-hopen nahasketa bat da trikitixarekin lagunduta. Talde honetan, kotrabanda taldeko musikari batzuz gain, Xabier Solanorekin lehenago Etzakit eta The Solanos taldeeetan partaide ziren musikari batzuk batu zitzaizkion. 2008an, talde honek lehenengo diska kaleratu zuen, Made in Euskal Herria izenekoa. Lehenengo diska honek 15 abesti ditu. Abesti hauetan euskara nagusitzen bada ere, abesti eta estrofa batzuk gaztelaniaz, ingelesez eta portugesez dira.
Beñat
MAITASUNA
NIK ZURI HAU ABESTEKO
IZAN DUT BORONDATEA
NAHI NUKE IREKITZEA
MAITASUNAREN ATEA
POLITENA IZANGO ZEN
BIKOTEA IZATEA
ILARGIAREN AZPIAN
MUXUTXOAK EMATEA
ETA BELARRI ERTZEAN
MAITE ZAITUT ESATEA
GONBIDATUKO ZINTUZKET
ZINEMARA JOATEA
NAHI NUEN EGI GUZTIA
NIRE BIDEZ JAKITEA
BERTSO HAU ENTZUTEARREN
ESKERRIK ASKO MAITEA
DOINUA:ABANERA
EGILEAK:ORKATZ ETA ELIZAZU
6
Neri estar wars eko pelikuletatik geiena gustatu zitzaidana izan zen pelikula.
Efektu berezi asko zeuden.
Oso istoria entretenigarria izan zen .Istorioaren elburua Luk Skai Walkerri aur-
kitzea zen.
Pelikularen amaieran Luk
Uarte batean aurkitu zuten uste danez rey bere alaba zen.
Asko gustatu zitzaidan pelikula!!!!!!!
Aber zuek ikusten duzuen AGUR!!!!!!!!!!!!
Markel perez
STAR
WARS
7
7
TRANSFORMERS 2
Bi urte pasa dira, Sam eta Autobots
-ak giza arraza salbatu zutenetik
Decepticonen inbasiotik, Sam
saiatzen da beraren , prestatzerruti-
na normalean jarraitzen.Orainen ari
da beraren bizitzako erreturik zaie-
nerako: Etxetik atera eta unibertsi-
tatera joatea. Baina horretarako,
egin beharko zuena da beraren an-
dregaia Mikaela eta lehenengo al-
diz beraren gurasoez separatzea.
Beraren objetiboa da unibertsita-
tean bizitza normala edu-
kitzea,baina, hori egiteko beraren helmuga haztu egin beharko zuen.
Bitartean Samek egin du ahalik eta gehien atzean uzteko Mission City-
ko gatazka eta bere eguneroko errutina itzultzeko. Autobots eta De-
cepticons arteko borroka, gauza su-
per sekretu bat izan arren,aldaketa
asko egin ditu: 7. sektorea desegin
egin da eta Simmons agentea lane-
tik bota egin dute. Beraren lekuan
agentzia berri bat sortu dute NEST
izenekoa. Esperientziadun eremu
Lennox bezala biografia erabiliz eta
Epps, NEST-en helburua da Auto-
bots-eri laguntzea horrela Decepti-
cons-en norgehiagoka hilgarriak ba-
tera saihesteko.
EGILEA:JULEN SANTAMARIA
8
9
Moto bat behar
baldin baduzue,
hementxe duzue !!!!!!!
Moto hau 3.600 €tan dago.
Moto hau erosi nahi baduzue
WWW.MOTOSGUAY.COMen
sartu!!!!!!!!
Patinete onek 450€tan erosi dezakezu MEDIAMARKEN
Azkar joan agortu egingo dira eta!!!!!
EGILEAK: L. I.A. Ekain Apaolaza eta Mattin amundarain
10