AURRERA aldizkaria. 52. zkia. (2015eko ekaina) · begira jarriko gara, eta «ordenagailu» hitza...
Transcript of AURRERA aldizkaria. 52. zkia. (2015eko ekaina) · begira jarriko gara, eta «ordenagailu» hitza...
AurreraAurreraAurrera!!! BulegoTeknologikoakargitaratua
InformatikaetaTelekomunikazioetakoZuzendaritza
Aleguztiakeskuragarridituzueondorengowebgunean:www.euskadi.eus/informatika Bidalizueniradokizunak:[email protected]
G ure aldizkaria irakurtzen duzuen askok, seguruenik, IVAPenprestakuntza‐katalogoko online ikastaroren bat egin duzue
noizbait.Bada,Aurrera aldizkarihonetako lehenartikuluari esker
ikusiko duzue zenbat lan egin behar den informatika ikastaroakbestehizkuntzabateraegokitzeko.
Estatistiken arabera, interneteko kontsultak gailumugikorretatik (sakelakoak,
smartphone‐ak,tabletak...)egitendituztenpertsonakgeroetagehiagodira.Hori
dela eta, gaur egun, erakundeaskokbaliabideen zati bat (giza zeinekonomia‐baliabideak) erabiltzen dute, gailu horietarako bereziki pentsatuta dauden
aplikazioak –oro har, «app» esaten zaie– garatzeko. Hala eta guztiz ere, egunarte garatu diren aplikazio guztiak ez daude optimizaturik, adibidez,smartphonebatean erabiltzeko. Horren harira, arloko adituek gomendatzen
dute berariazko appbat sortu beharrean, askotan hobe genukeela gure web‐
orriarenedukiaetaestiloagailuhorietaraegokitukobagenitu.Buletinhonetakobigarren artikuluan gaur egun erabilgarri dauden aplikazio mota horiek
aipatukoditugu,baietabakoitzarenabantailaketadesabantailakere.
Alehonetako«Alboan» atalean«telelan»ariburuzkogaia jorratukodugu; eta,
zehatz‐mehatz,EuskoJaurlaritzanhorreninguruanzeregitenaridenazaldukodugu. Horren bitartez, besteak beste, honako datu hauek ezagutuko ditugu:
EuskoJaurlaritzakozenbatlangilektelelanaegitekoaukeraizangoduten,zenbat
denboraz egingo duten, eta zer ezaugarri tekniko bete behar izan dituzten,telelanaeginahalizateko.
Azkenik, «Berri laburrak» atalean iraganari, zehazki, duela 60 urteko garaiari,
begira jarriko gara, eta «ordenagailu» hitza nola eta noiz sortu zen jakingo
dugu. Bestalde, Mitzuli‐ren ezaugarri nagusiak ezagutuko ditugu; itzultzaileautomatikoa da, gailu mugikorretan ezar daiteke, eta software librea erabiliz
garatuda.
52. zk. 2015eko ekaina
BerrikuntzarenetaTeknologiaBerriendibulgaziozkoaldizkaria
AURKIBIDEA
Nolamoldatzendiraonlineikastaroak?
kasupraktikoa
2.or.
MobileWebsiteversusApp
6.or.
Alboan:
TelelanaEuskoJaurlaritzan
10.or.
Berrilaburrak:
«Ordenagailu»hitzak60urtebeteditu
Mitzuli:Androidsistemarakoitzultzaileautomatikolibrea
12.or.
2 2015eko ekaina
AURRERA! aldizkari dibulgatzailea 52. zk.
Nola moldatzen dira online ikastaroak beste hizkuntza batera? Kasu prak koa
Artikuluhonetanerrepasatukoduguzer‐nolakoprozeduraetaatazakbetebehar izandituen IVAPek informatikako online ikastaro batzuk euskaratu eta prestatzeko(Of ice2010etaWindows7,hainzuzen).Horriesker ikusikodugu,berez lokalizazioa1izanezdenarren,itzulpenazatibatbesterikezdelaizanprozesuosoan,etabesteatazabatzukeginbeharizandirelalanaosatzeko.
I VAPek aspalditik eskaintzen ditu laneanerabiltzen ditugun hainbat tresnatan
trebatzeko ikastaroak. Orain, gainera,
euskaraz zein gaztelaniaz eskaintzen hasi
da Word2010 (oinarrizkoa eta aurreratua),
Excel2010 (oinarrizkoa eta aurreratua),
Outlook2010, PowerPoint2010 eta Windows7riatarramentu handiena ateratzeko zazpi ikastaro.
Horiek guztiak IVAPen ikastaro‐katalogoaren
barruandaude,EuskoJaurlaritzakofuntzionarioen
etaEAEkogainerakoadministrazioetakolangileen
eskura. Aipatzekoa da, gainera, euskarazko
ikastaroak prestatzeko, ez dela itzulpen hutsaegin,baiziketaegokitzapena.
Ikastaro hauek Moodle2 online plataforman
eskaintzendira,etaikaslebakoitzakerosoenzaion
moduan antola dezake ikaste‐prozesua. Izan ere,
urratsez urrats landu daitezke ikasgaiak,
jarraibideak irakurri eta entzutendirenbitarteaninteraktibokipartehartuz, edo,bestela,materiala
gorde, eta behar denean kontsultatu. Gainera,
prestakuntza‐ikasgaiez gain, ariketak, ohiko
galderak eta aholkuak ere eskaintzen zaizkie
ikasleei.
ITZULPEN‐LANA
Bada,materialhoriguztiaIVAPekoIZOItzultzaile
Zerbitzu O izialaren bitartez euskaratu/moldatuda. Ziortza Garmendia IZOko itzultzaileak azaldu
digunmoduan, itzulgai gehienak BAKUN Itzulpeneta Argitalpen Zerbitzuak S.L. itzulpen‐enpresak
euskaratu ditu, nahiz eta IVAPek, gero, goitik
behera irakurri eta
orraztu dituen. Halaber,
ikasleak entzungo dituen
lokuzioak ere BAKUNenegindira.
IZOn, itzulpenak egin eta
gainbegiratzeazgain,asko
landuduteikastaroenedukia.
Batetik, ikastaroak alemanez sortu zirenez eta
IZOk gaztelania izan duenez zubi‐hizkuntza,
batzuetan susmoa izan dute gaztelaniazko testua
ez zela guztiz zuzena, eta ikerketa‐lanak egin
dituztejatorrianzeresannahizenjakiteko.
Bestetik, ikastaroetako ariketa guzti‐guztiak egin
ditu IVAPek, esaten dena benetan betetzen denegiaztatzeko. Horren adibide dugu tekla‐
konbinazio edo laster‐teklak egiaztatzeko
egindakolana. IZOkbanan‐bananaztertuzituen7
ikastaroetanaipatzendirenlaster‐teklak,etaasko
aldatu egin behar izan ziren, programek, zein
hizkuntzatan sortu diren, laster‐tekla batzuei edo
beste batzuei erantzuten baitiete (adibidez,
ingelesezko programetan, Ktrl+A tekla‐
konbinazioa testu osoa hautatzeko da, eta,euskarazkoetan,aldiz, itxategibatirekitzeko).
URRATSEZ URRATS
Hauek izan ziren 7 ikastaroak euskaraz eskaini
ahalizanarteemanzirenurratsak:
HIZTEGIA
1InternazionalizazioaetaLokalizazioa:Internazionalizazioasoftwareadiseinatzekoprozesubatda;prozesuhorretan,kontuanhartzendaproduktuahainbathizkuntzataraetaeskualdetaramoldatuahalizangodela,bainakodeaetaingeniaritzaezdiraaldatzen.Lokalizazioa,berriz,aplikaziobathizkuntzaedokulturazehatzbateramolda‐tzearenekintzada.Lokalizazioaitzulpenazharatagodoa:berebarnehartzendituhizkuntzarenezaugarrilinguistikoaketalurraldearidagozkionohiturakulturalak.Dataetaorduaematekoformatua,erabiltzendenmonetaedoalfabetokoletrenartekoordenaizandaitezkeezaugarrietakobatzuk.
Ingelesez,osoohikoadainternationalizationhitza«i18n»letrekinlaburtzea,18letradaudelakohasierakoiletrarenetaazkennletrarenartean.Antzekozerbaitgertatzendalocalizationhitzarekin,«L10n»baitaharenlaburdura.
(Iturriak:WikipediaetaLibrezale).
2015eko ekaina 3
52. zk. AURRERA! aldizkari dibulgatzailea
Kronologikoki aztertuz, adibideetan erabiltzendiren testuak jaso zituen IZOk lehenengo: bidaia‐
agentzia baten eskaintza, enpresa baten inantza‐
kontuak, erle‐espeziei buruzko informazioa,
langile baten bilera‐egutegia… Denetik! Saski‐
naski horretan, gainera, testuetako asko, itzuliordez, egokitu egin ziren. Horregatik diogu kasu
honetan egindako lana, beste lan batzuekin
alderatuta, askoz zailagoa izan zela. Toki‐izenak
eta izen‐abizenak agertzen diren testuetan,
esaterako, gure ingurukoak ikusiko dituguikastarootan: Andoni, Aitziber, Sergio; Mendiola,
Herrero, Ruiz de Apodaka; Elizondo, Basauri,
Fustinana,Maule…
Onomastikaz gain, beste testu batzuk ere egokitu
ziren. Adibidez, Don Quijote de la Manchaliburuaren laburpentxo bat irakurri beharrean,
Kutsidazu bidea, Ixabel3 liburuarena irakurriko
dugueuskarazkoikastaroetan,etawww.rtve.eseta
news.google.es web‐orrietan nabigatu ordez,
www.eitb.eus eta www.berria.eus web‐orrietanibilikogaraatzeraetaaurrera.
Adibide‐testuak itzuli ostean, ikasgaienizenburuak, gako‐hitzak eta gaiari buruzko
galderak euskaratu zituzten, testuingururik gabe
eta ikasgaia bera irakurri gabe. Itzulgaiak ikusi
zituztenean, argi izan zuten itzulpen horiek hala‐
holakoakizangozirela,etaezzutelaizangoIVAPek
beste lan batzuetan ezartzen duen kalitatea; izanere, ikuspegi zabalagoa behar zuten hori guztia
ganorazeuskaratzeko.Etahalaxejakinarazizioten
materiala bidaltzen zietenei; baina ez zuten ezer
lortu. Horixe zen ikastaroak itzultzeko zuten
prozedura, eta halaxe egin behar zuen IVAPek
lana. Jakina da gauzak atzekoz aurrera egitendirenean, emaitza ona lortu nahi izanez gero,
amaieran lan handia egin behar izaten dela
hasieranegindakolanazuzentzen.Etaoraingoaez
da salbuespena izan: aurrerago ikusiko dugun
bezala, ibilbidearen amaieran lan handia eginbehar izan zuen IZOk testuingururik gabe eta
ezagutzarik gabe itzulitako testuak goitik behera
berrikusteko.
Ondoren, ikastaroetako testuak itzuli ziren.
IVAPeko arduradunak orduan hasi ziren ulertzeneskuarteanzeukatenproduktua,etaorduanikusi
zuten zertarako erabiliko ziren aurreko faseetan
testuingururikgabeitzulizituztentestuetakoasko.
Of ice2010 eta Windows7 badaudenez euskaraz,
dauden‐daudenean izendatu ziren programetako
menuak, aukerak, elkarrizketa‐koadroak… Beraz,
IZOko teknikariek ez zuten ezer asmatu behar
izan: ikastaroetako urratsak bete, eta programanbertanidatzitakoarijarraitubeharzioten.Horrela,
programetan erabilitako jatorrizko nomenklatura
aurkitzen zuten eta, aldi berean, ikastaroetan
azaldutakoak ondo funtzionatzen zuen egiaztatu.
HIZTEGIA
2Moodle:ikastaroakkudeatzekowebplataformabatda,etaonlinebidezikastekotaldeaksortzekoaukeraeskaintzendieirakasleei.HorrelakoplataformakLCMS(LearningContentManagementSystem)ereizendatzendira.
(Iturria:Wikipedia)
3Kutsidazubidea,Ixabel:JoxeanSagastizabalek1994anargitaratutakoumoreeleberrilaburrada.Erabatarrakastatsua,euskarazko ikzio‐libururiksalduetarikoada.
Eleberrian,gaztedonostiarbat,1978kouztailean,Tolosaldekobaserribateradoaeuskaltegianikasitakoeuskarahobetzera,etabaserrianbizikodituengertaerakdiraliburuarenoinarria.
«IVAPek, besteak beste, ikastaro
hauek eskaintzen ditu bere
katalogoan, euskaraz eta
gaztelaniaz: Word2010 (oinarrizkoa
eta aurreratua), Excel2010
(oinarrizkoa eta aurreratua),
Outlook2010, PowerPoint2010 eta
Windows7»
4 2015eko ekaina
AURRERA! aldizkari dibulgatzailea 52. zk.
Hala ere, zenbaitetan, eragozpena izan zen hori,lokalizazioak egitean testuingururik gabe behar
bezala itzuli ez ziren formulei jarraitu behar
zietelako. IZOk hainbat akats topatu zituen
jatorrizko programetan, ziurrenik programa
horien lokalizazioak ere testuingururik gabe egin
zirelako. Horrelakoetan, bada, azalpen bat emanizanduteOf icendesegokiitzulitadagoenahobeto
ulertarazteko.
Esaterako, Wordeko ikastaroan, hitz‐zatiketa
egiteko aukerak «Automatikoa» (automático) eta«Eskuliburua» (manual) direla aipatzen da, baina
hitz‐zatiketa automatikoki edo eskuz egin
daitekeelaereazaltzendaaldiberean.
Bestalde, IVAPekoitzultzaileekbesteerronkabati
eginbehar izan ziotenaurre, euskaraz ezdauden
tresna batzuk ere azaltzen baitira ikastaroetan,
adibidez: Worden zuzentzaile gramatikala,Windows7koprogramabatzuk,birusenkontrako
programa,Of icen laguntza…Horrelakoetan, ohar
bat ipini da ikastaroan, aplikazioa euskaraz ez
dagoela eta, ondorioz, gaztelaniazko
materialarekin lan egingo dela jakinaraztekoikasleari.
Itzultzaileek bazekiten, beraz, zelan izendatu
beharzituzten itxak,atalak,menuak…Baina,nola
izendatuteklak?Batetik,kontuanhartuzutengure
teklatuakgaztelaniazdaudelaeta,hortaz,tekletan
idatzita ikusten ditugun hitzak Insert, Inicio, Esc,
Ctrl… direla. Burutik pasatu zitzaien, euskarazko
izenak erabili beharrean, teklatuan bertanirakurtzen ditugun hitzak erabiltzea teklok
izendatzeko. Izan ere, euskarazko izenak emanez
gero, nola asmatu «Ihes» tekla «Esc» tekla dela?Halaere,zalantzahausortuzitzaienberehala:nola
izendatuko ziren, orduan, ezer idatzita ez
daukatenteklak?Horiekeuskarazetagainerakoak
gaztelaniaz? Eta, bestetik, euskararen esparrua
aintzat hartuta, Iparraldeko ikasleen teklatuetanez da gaztelaniazko hitzik agertuko, baizik eta
frantsesezkoak…
Ondorioz, IZOren hasierako senari jarraituz, eta
librezale.eus, UZEIren lokalizazioak.com eta
Microsoft Language Portal (Basque Style Guide)4
oinarrihartuta,erabakiatekleneuskarazkoizenak
ematea izan zen, hau da: Txertatu, Ihes, Ktrl,
zuriune‐barra…Horrela, gainera, teklen izenakez
dakizkienak beste gauza bat ere ikasiko du bide
batez!
Ikastaroko testuak itzuli ondoren, pantaila‐
argazkiekin batera bidaltzen zioten IVAPi
itzulpena, urrats bakoitzean ikasleak zer ikusiko
HIZTEGIA
4Erakundeak:
IZO:IVAPekoItzultzaileZerbitzuO iziala.
http://ivap.euskadi.eus
Librezale.eus:taldeirekiada,etainformatikaarloaneuskarabultzatzeaduhelburu.
http://librezale.eus
Lokalizazioak.com:UZEIirabaziasmorikgabekoerakundeada.1977ansortuzen,etaberehelburuadahizkuntzaarloanzerbitzuakeskaintzea.Besteakbeste,lokalizazioakegitenlaguntzekowebgunehaueskaintzendu.
http://lokalizazioak.com
http://www.uzei.eus
MicrosoftLanguagePortal
https://www.microsoft.com/Language
«Zazpi ikastaro itzuli dira guz ra,
eta, egindako lan guz ak kontuan
izanda, urtebete iraun du
proiektuak»
2015eko ekaina 5
52. zk. AURRERA! aldizkari dibulgatzailea
duenetaeragiketabakoitzakpantailanzeineraginduenikusteko.Berrikuspen‐fasehonetan,aldaketa
ugari egin zituzten lokuzioetarako gidoiak
prestatuaurretik.
Hurrengo fasea, beraz, testuon lokuzioak egitea
zen. Bi lokutore egon dira testu hauekin lanean:
bata gizonezkoa eta bestea emakumezkoa. Izanere,ikastarooksortzean,kontuanhartuzengenero
‐ikuspegia, eta bataren eta bestearen ahotsak
tartekatzendiraikasgai,galderaetalaburpenetan.
Azkenik, lokuzioak prest zeudenean, Moodle
plataforman muntatzen zituen ikastaroak TT
KnowledgeForceenpresak,eta IVAPekolangileek
berriro egiten zuten ikastaroa goitik behera, eta,
oraingoan, lehenengoz, ordenan. Gainera, fasehonetan, IZOk aukera zuen hasieran ikasgaien
berri izan gabe euskaratu zituen galdera‐
erantzunakgoitikbeheraaldatzeko.Atzemandako
hutsak helarazi, lokuzioren bat errepikatu behar
izatekotan berriro lokutatu, eta hortxe amaitzen
zenIZOrenlana.
Zuzenketa horiek guztiak egin ostean, EJIEkoek,
IVAPeko informatikariak eta Prestakuntza
atalekoek egin zituzten azken berrikusketak,azkenukituakondogeratuzirelaegiaztatzearren.
ONDORIOA
Horixeizanda,funtsean,ikastarohauekitzultzeko
IZOk erabili duen prozedura. Zazpi ikastaro
euskaratu ditu: Word2010 (oinarrizkoa eta
aurreratua), Excel2010 (oinarrizkoa etaaurreratua), Outlook2010, PowerPoint2010 eta
Windows7; eta, gauza bat dela, bestea dela,
urtebetekolanaizanda.
Azpimarratzekoa da lan honetan ibili diren
teknikariek asko ikasi dutela, bai ikastaroan
landutako gaiei buruz, bai itzulpen‐metodologiaezberdineiburuz.
Beraz, zuek ere probetxu handiena atera nahi
badiezue programa hauei, ez galdu aukera
paregabe hau. Egin itzazue ikastarook5, eta asko
ikasikoduzue,zalantzarikgabe.
HIZTEGIA
5Ikastaroak:
Windows7riburuzkoeuskarazkoikastaroa,adibidez,10ordukoada.Onlinebidezkoautoprestakuntzaikastarobatda,etateoriaetapraktikauztartzenditu.Ikastaroak7ikasgaiditu,baitaariketak,norbereburuaebaluatzekoprobabatetaikasgaibakoitzarenamaierakoprobatxobatere.
Webgunehonetaneskuratudaitezkeikastaroguztiak:
http://autoprestakuntza.euskadi.net
IVAPekhainbatdeialdieskaintzendituurteanzeharikastarohauekegiteko.
«IZOn, itzulpenak egin eta
gainbegiratzeaz gain, asko landu
dute ikastaroen edukia»
6 2015eko ekaina
AURRERA! aldizkari dibulgatzailea 52. zk.
G ailu mugikorren erabilera moduesponentzailean handitu da. Gaur
egun, internetekin konektatzeko
gehienerabiltzendengailua telefono
mugikorra da, eta erabiltzaileak gero eta leku
gehiagotatik konektatzen dira. Horrez gain, gailu
mugikorren erabiltzaile‐kopuruak gora egin du,eta gailuok maizago erabiltzen dira interneten
sartzeko. Era berean, ohikoa da gailu
mugikorretatik informazioa bilatzea, edo web
mugikorretiknabigatzea.
ZERI DEITZEN DIOGU MOBILE
WEBSITE?
Mobile Website eta gainerako webguneakantzekoak dira. Hauxe da alde bakarra: webgunemugikor bat pentsatuta dago pantaila (display)txikiak dituzten gailuak eta ukimen‐interfazeakdituzten gailuak, hots, gailu mugikorrak, bertansartu ahal izateko. Gainerako webguneak bezala,webgune mugikor batean ere testua, datuak,irudiaketabideoakerakutsdaitezke.Horrezgain,badituzte ezaugarri batzuk, mugikorretarakoberezikipentsatutadaudenak:esaterako,telefono‐zenbakietara deitzea. Hona hemen webgune
mugikorrenabantailak:
Ez daude lotutawebgunean sartzeko erabiltzenden gailuari; independenteak dira. Beraz, gailubat interneten sartzeko prestatuta baldinbadago, eta nabigatzailea badauka, webmugikorrak funtzionatu egingo du gailuhorretan.
Behin bakarrik eraikitzen da, eta baliagarria dagailuguztietarako.
Oro har, aplikazio mugikorrak bainomerkeagoakdira.
Webgune mugikorretan erabiltzen diragainerako webguneetan erabiltzen direnargitalpen‐metodoberak.
Zerbitzuak argitaratu bezain laster, erabilgarridaude.
Ezdiragailuaninstalatubehar.
Edukiak erraz lokalizatzen dira bilatzaileenbidez.6
Lehenmailakowebgunetik,erabiltzaileabirbidaldaiteke gailu mugikorretarako optimizatutadagoenwebgunezehatzera.
ZER DA APLIKAZIO MUGIKOR BAT?
Aplikazio mugikor bat (app) diseinatuta dagozenbait gailutan (telefono adimendunetan,tabletetan, laptop‐etan, wearable‐etan, Smart TVdelakoetan...) exekutatu ahal izateko.Orokorrean,dendetan(stores7)banatzendira,etadendahoriekkudeatu ohi dituzte gailu horietako sistemaeragileen jabe diren enpresek. Hona hemenadibidebatzuk:Android (GooglePlaydenda), iOS(AppStoredenda),Blackberry(BlackBerryWorlddenda) eta Windows Phone (Windows PhoneStoredenda).
Erabiltzaileak aplikazioa deskargatzen du dendazehatz batetik, eta aplikazioak datuak eta edukiaatera ditzake internetetik, edozein webgunekegitenduenbezala.Horrezgain,edukiakdeskargaditzake, eta, geroago, erabiltzailearen eskuraegongo dira, internetekin konektatu beharrikgabe.
Honahemenapp‐enabantailak:
Mobile Website versus App Gailu mugikorretatik eskuragarriak izan behar duten edukiak diseinatu aurretik, biaukerarenarteanerabakibehardugu:batawebgunebat (mobilewebsite) sortzeada,etakasuhorretangailuaksartukodirawebgunehorretakoedukietanedozerbitzuetan;eta bestea berariazko aplikazioak (app) sortzea da, eta erabiltzaileek aplikazioakdeskargatu, eta gailumugikorretan instalatukodituzte. Ikusdezagunzeraldedagoenaukera bien artean, eta zer uste duen estandarrak ezartzen dituen nazioartekoerkidegoak.
HIZTEGIA
6Bilatzailea:web‐zerbitzarietaninformazioalokalizatzenduensistemabatda.Arlohorretan,honakoaldaketaberezihaueginda:Googlekiragarrizuenapirilaren21etikaurreraemaitzakaurkeztekoalgoritmoakaldatukozituela.Aldaketahorrenondorioz,bilaketakgailumugikorretatikeginezgero,emaitzetanpuntugehiagoizangodutegailumugikorretaraegokitutadaudenwebguneek,hortaz,posiziohobeaereizangodute.
7Stores:dendahorietanaplikaziomugikorraksaltzendira.LehenaAppleStoreizanzen,etadendahoriirekitzeagarrantzitsuaizanzenaplikaziomugikorrenarloan,lehengoaldizgunebereanaplikaziomugikorugaribildutazeudelako.Hiruhilabetegeroago,Googlekereberedenda(AndroidMarket)irekizuen,eta,pixkanaka,gainerakoenpresekberdineginzuten.
2015eko ekaina 7
52. zk. AURRERA! aldizkari dibulgatzailea
Efektuek eta animazioek ez dute mugarik,gailuaren gaitasunek (kalkulu‐potentzia etamemoria)ezartzendutenaezbada.
«Erabiltzailearen esperientzia»8 hobea da,aplikazioak gailu zehatz bakoitzerakooptimizatutadaudelako.
Hardwarearen funtzio guztiak (kamara,azelerometroa, mikrofonoa, satelite bidezkolokalizazio‐sistema...)erabiltzekoaukeraematendute.
ZER AUKERA HAUTATU?
Aplikaziomugikorrak(app)garatzendirenean,eta,zehazki, aplikazio mugikorrak diseinatzendirenean, kontuan hartu behar dira gailuarendimentsioak (pantailaren tamaina, batik bat) etagailuak izan ditzakeen beste ezaugarri batzuk(esate baterako, azelerometroa, geolokalizazioa,kamara eta ahotsa ezagutzea). Baina, batez ere,gailuan ezarritako sistema eragileari erreparatubehar zaio; sistema eragileak garatzaileeieskaintzen die lan egiteko tresna‐multzo (kit)
zehatz bat. Argi dago aplikazio mugikorrakdiseinatzea baino merkeagoa dela webgunemugikor bat sortzea; izan ere, aplikaziomugikorrak sistema eragile askotarako diseinatubehar dira. Bestalde, webgune mugikorrakerabiltzen ditugunean, gailuek eta sistemaeragileek berez dituzten funtzio edo gaitasunbatzuk (berezko gaitasunak) galtzen dira, eta,aplikazio mugikorren bitartez, ordea, erabilgarrijarraitzendute.
Eskaininahidenzerbitzumotazeinden,eta,batezere, edukietan oinarrituta dagoen, webgunemugikorrak erabili ohi dira. Erabiltzailearekinelkarrekintza handia sortu behar denean, aldiz,
HIZTEGIA
8Erabiltzailearenesperientzia:esperientziahorrekzerikusiaduerabiltzaileakingurunearekin,gailuarekinedozerbitzuzehatzarekinezartzenduenharremanarekin,baietaerabiltzaileakizatenduenpertzepzioarekinere(onaalatxarraden).Diseinatzaileekespezi ikaziofuntzionalakaipatzendituztejakitekozer«behatzen»duenerabiltzaileak,zerbitzuedoproduktuarekikoelkarrekintzan.Helburua«erabiltzailearenesperientzia»ahaliketahoberenaizateada.
Baliabide mugikorrak garatzeko gida teknikoa
Dokumentu hori gida tekniko bat da, eta Eusko
Jaurlaritzak estandarrei buruz egin duen
dokumentu‐multzoan dago. Bertan bildu dira
gidalerroak eta gomendio teknikoak, eta
kontuan hartu behar dira Eusko Jaurlaritzako
Administrazioko Korporazio Sarerako aplikazio
mugikorrak (app) garatzerakoan.
Gida zortzi ataletan banatuta dago:
1. Sarrera: bertan azaltzen dira gidaren
edukiak. Besteak beste, honako hauek:
aplikazio mugikorren deskribapen teknikoa
(motak deskribatzea); soluzioa
aukeratzerakoan, kontuan hartu
beharrekoak; eta aplikazioa entregatzeko
modua, bertsioak kontrolatzeko.
2. Baliabide mugikorren garapenaren gaineko
oharrak: atal horretan aztertzen dira
gailuaren jatorrizko gaitasunak (berezkoak),
bai eta garapen‐kostuak ere (portabilitatea,
berrerabilera eta plataforma motak
kontuan hartuta).
3. Aplikazio mugikorren motak: web‐aplikazio
mugikorrak (Mobile Web Applica ons),
berezko aplikazio mugikor egoiliarrak
(Na ve Resident Mobile Applica ons) eta
aplikazio mugikor egoiliar hibridoak (Hybrid
Resident Mobile Applica ons) (Ikus ar kulu
honetako «Aplikazio mugikorren
taxonomia»).
4. Garapen‐ingurunea: atal horretan zehazten
da aurre k deskribatu diren aplikazio
mugikorren mota bakoitzari lotutako
garapen‐ingurunea.
5. Bertsioak egitea: proiektuak zer egituraren
barne hartuko diren zehazten da, bai eta
bertsioak kontrolatzeko modua ere.
6. Ezartzeko eta argitaratzeko prozedura:
prozedura hori zehatz‐mehatz azaltzen da.
«Protagonistak» garapen mugikorra
garatzeko taldea, aldaketak kudeatzeko
taldea eta laguntza‐zerbitzua dira.
7. Garapen mugikorreko jardunbide egokiak:
aplikazioaren tamainari buruzko
jarraibideak, diseinu‐gidak, erabili
beharreko pografiak, etab.
8. Aplikazio bat argitaratzeko eman
beharreko datuak: argitalpena egiten duen
dendaren (store) araberakoak dira.
Gidan sartzeko helbidea («Estandar
teknologikoen dokumentua» atala):
www.euskadi.eus/informa ka
«2015ean, mahai gaineko
ordenagailuetarako baino aplikazio
gehiago garatuko dira gailu
mugikorretarako; zehazki, 1‐4
proportzioan»
8 2015eko ekaina
AURRERA! aldizkari dibulgatzailea 52. zk.
web‐aplikazio mugikorrak (app) gomendatu ohidira.
Horrez gain, kontuan hartu behar dugu soluziomistoa (hibridoa) ere erabil daitekeela. Soluziohibridoan konbinatzen dira aipatu ditugun bisoluziohoriek.
MOBILE WEB ETA W3C
Edozein webguneren bitartez lortu nahi daerabiltzaileekesperientziaona izatea,webgunekoedukietan eta aplikazioetan sartzen direnean; etahelburu bera lortu nahi da erabiltzaileak gailumugikorretatik sartzen direnean. Hori dela eta,WorldWideWeb Consortium (W3C9) erakundeakWeb Mugikorra deituriko ekimena abiarazi du.Horren bitartez, gailu mugikorretatikwebguneetara sartzerakoan sortzen direninteroperabilitate‐ eta erabilgarritasun‐arazoakkonpondu nahi dituzte. Izan ere, W3Cerakundearenhelburunagusietakoawebbakarralortzeada. Hauxe da asmoa:web osoa nonahikoplataformaizatea,etaerabiltzaileeizerbitzuguztizgardenakeskaintzea.
Helburu horiek lortzeko, interneteko edukiakegokitubehardiraerabiltzenarigarengailuenezaugarri zehatzetara, nondik sartzen ari garenetazergailuerabiltzenaridenaldebaterautzita.Aipatu bezala, helburua web bakarra lortzea da:gailu mota, nabigatzaile, sistema eragile edohornitzaile askoren ondorioz zatituta ez dagoenwebbat.
Zehaztutakohelburuaklortzeaerronkahandiada,batez ere, webguneen garatzaileentzat.Garatzaileek erabiltzaileei ziurtatu behar dieteedozeinlekutatiketaedozeingailutatiksartuahalizangodirelaedukietan.
Argi dago erabiltzaile « inko»ak eta erabiltzaile«mugikor»rak modu ezberdinean sartzen direlainterneten eskaintzen diren zerbitzuetan.Horregatik, bi erabiltzaile mota horiei erantzunegokiaemanahalizateko,hots,zerbitzuetaeduki
berberak eskaini ahal izateko, W3C erakundeanazpiegitura globalaren aldeko apustua egin dute.Azpiegitura global hori estandarretan oinarritukoda; horrez gain, interoperabilitatea oinarri hartueta ahalbidetuko du.Horrekin batera, «OneWeb»delakoaren aldeko apustua ere egiten dute. Webhoriguztientzat(WebforAll)izateanahidute,baieta edozein gailutatik eskuragarria (Web onEverything)ere.
Mobile Web arloan, W3C erakundeak berezikilantzendituhonakobialderdihauek:
1. Jardunbide egokiak sortzea: gidalerroak,kontrol‐puntuak eta jardunbide egokiakgaratzea; horren bitartez, eduki‐hornitzaileeilagundu nahi diete gailu mugikorretan ondofuntzionatzendutenweb‐edukiaksortzen.
2. Gailu mugikorrak deskribatzea: horren bidez,gailu mugikorrak deskribatzeko mekanismoengarapena gidatu nahi dute. Zehatzago esanda,deskripzioak jasotzen dituzten datu‐baseakegin nahi dira; horrela, garatzaileek datu‐baseakerabiliahalizangodituzte,edukiakgailumugikorretaraegokitzeko.
APLIKAZIO MUGIKORREN TAXONOMIA
Eusko Jaurlaritzaren gida teknikoaren arabera,
funtsean,hiruappmotaditugu:
1. Web‐aplikazio mugikorra (MWA, MobileWeb
Application):web‐aplikazioak dira, eta edozein
gailutan ( inkoa zeinmugikorra) bistaratu edo
erabili ahal izateko garatuta daude. Aplikazioaezdagailuanbertan instalatzen;horrenordez,
webgunebatenbidezerabilgarridago,eta,gune
horrekzehaztendituaurkezpenaeta formatua,
interfazearen dimentsioen arabera. Adibidez,
mahai gaineko ordenagailua baldin bada, 10zutabeko taula erakuts daiteke; tableta bat
baldin bada, 10 zutabe horiek horizontalean
erakutsiko dira, edo 5 zutabe baino ez; eta
telefono adimenduna baldin bada, baliteke
informazioa erregistroz erregistro bistaratzea.
Aplikazio horiek, gailu zehatzaren sistemaeragilea eta gaitasunak kontuan hartu
beharrean, gailuaren araberako web‐diseinu
moldagarria (responsive design10) erabiltzen
dute.
2. Berezko aplikazio mugikor egoiliarra (Native
Resident Mobile Application): aplikazioak
gailuan bertan instalatzen dira. Gainera,berariaz diseinatuta daude plataforma zehatz
batean erabiltzeko, eta garatu dira plataforma
horreksoftwareagaratzekoeskaintzenduenkit
‐a(SDK11)erabiliz.Horrenadibidedirahonako
HIZTEGIA
9W3C:webosoaepeluzeanhazteaziurtatzendutenestandarrakgaratzendituennazioartekokomunitateada.
10Responsivedesign:RWD(ResponsiveWebDesign,web‐diseinumoldagarria)siglezereezagutzenda.Web‐orriakdiseinatzekoiloso iabatda,etaorriakgailumotabakoitzeraetagailuarenezaugarrietaramoldatzeanoinarritzenda.
11SDK:softwareagaratzekokit‐a(SDK,SoftwareDevelopmentKitingelesezkoizenarenakronimoa)software‐tresnenmultzobatda.Garatzaileektresnahoriekerabiltzendituzte,sistemaeragilezehatzbaterakoaplikazioaksortzeko.Orohar,aplikazioakprogramatzekointerfazebatda,etabertanprogramazio‐lengoaiazehatzbaterabilibeharda.
2015eko ekaina 9
52. zk. AURRERA! aldizkari dibulgatzailea
hauek: Android ingurunerako AndroidDevelopment Tool eta Java programazio‐
lengoaia12; Apple iOS‐erako XCode, Swift
lengoaia eta Objective C; Microsoft Windows
Phone‐erako Windows Phone SDK eta .NET
lengoaia13;Blackberry‐rakoBlackberryRIMeta
Java lengoaia. Laburbilduz, garapen zehatzaegiten da plataforma bakoitzerako.
Plataformek,orokorrean,lengoaiazehatzadute,
baita berezko tresna‐multzoa ere. Horrez gain,
gailuarenprestazioakustiatzekoaukeraematen
dute.
3. Aplikazio mugikor egoiliar hibridoa (Hybrid
ResidentMobileApplication): izenak adieraztenduen bezala, web‐aplikazioen lengoaien eta
ereduen bitartez garatzen dira; horrez gain,
gailu mugikorraren berariazko gaitasunak ere
erabildaitezke.
APLIKAZIO MUGIKORRAK ETA
SEGURTASUNA
Jakinbehardaappdeiturikoaplikazioensoftwareaseguruaden.Besteaplikaziobatzuensegurtasunazerearduratzengara,eta,kasuhonetanaregehiagozaindubehardugu,ohikokreditu‐txartelenordez,gailu mugikorrak ordainketa‐metodo gisaerabiltzen hasi direlako. Hori dela eta, gureordainketa‐«txartel» mugikorrak beste aplikaziobatzuekin batera egon behar badu, une aproposada pentsatzen hasteko beste aplikazio horiensegurtasunanolahandidaitekeen.
Aplikazio mugikorrak seguruak izango badira,irizpide orokorrak (garapen seguruari buruzkoohiko irizpideak) ez ezik, irizpide zehatzak ereaplikatu behar dira. Irizpide zehatzek zenbait gaihartzen dute barne. Batetik,mugikortasuna: ezda gauza bera hotspotpubliko batetik, enpresakowi i‐tikedoetxetikkonektatzea.Horrezgain,gailumugikorra non uzten dugun zaindu behar dugu,gailu mugikorrak errazago galdu edo ebastendirelako. Beste alde batetik, ekipo mugikorreizerbitzu egiten dieten sistema eragileenezaugarriakkontuanhartubeharditugu:sistemaeragile asko daude, eta ekipoan instalatzen densistemaeragilearenbertsioazehaztendaterminalbakoitzerako. Sistema horietan gertatzen direnakatsak edo erroreak zuzentzeko, ohikoa bainodenbora gehiago eman behar da, eta, zuzendu
egiten direnean, ohiko konponbidea izaten dasistemaeragilearenbertsioberribateanzuzenketabatzukbiltzea.Horrezgain,egunartekojoerazenterminal horietan segurtasun‐aplikazio gutxi edobatereezezartzeko.
Aplikazio horiek garatu behar dira segurtasunabertan txertatuta duen metodologia baten bidez.Kodearenexekuzioaren zati handienabezeroarenarloan egiten da, gailuaren prestazio guztiakerabilgarriak izan daitezen, eta, hori da, hainzuzen, arazoarenmuina (ate bat irekita uzten dadatuak lapurtzeko, nahi ez dugunak edukietansartzeko eta abarrerako). Egoera horieksaihesteko,babes‐geruzabatzukerabilibehardira.Horrez gain, datu funtsezkoenak ziurtatu eginbeharditugu,erasotzaileenikuspegitikbaliodunakdiren datuak ez erabiltzeko logikari jarraituta(datu debaluatuak erabili behar dira, eta maisu‐datuak leku seguruetan gorde). Aldi berean,negozioan izango duen eraginari buruzkoazterlanakeginbeharditugu(BIA,BusinessImpactAnalysis). Segurtasuna txertatu ahal izateko,
komeni da self‐defending (auto‐babeserakosoftwarea) deituriko programa erabiltzea.Softwarehorrekaplikazioetanbertansartzenditusegurtasun‐neurriak: esaterako, osotasunaegiaztatzea; kodea ateratzeko aukerari aurreahartzea; datuak babestea; enkriptatzea;autenti ikazioahobetzea;etab.Horrekeskatzenduaplikazioaren kodean sartzea; horrez gain,software‐bertsio berri bat askatzen denbakoitzean, aplikazioa aztertu behar da, auto‐babeserako softwarea behar bezala ezarri denziurtatzeko. Horrela, besteak beste, oztopatukodugu iturburu‐kodea aplikazioetatik ateratzea(aplikazio mugikorreko reversing‐aesaten zaio).
HIZTEGIA
12Javalengoaia:helburuorokorrekoprogramazio‐lengoaiada,objektuetarabideratuta.Bezero‐zerbitzarimotakoaplikazioak,webeanoinarrituta,garatzekoerabiliohida.
13.NETlengoaia:Microsoftenegitura‐etateknologia‐plataforma(framework)da,aplikazioakgaratzeko.Inguruneaobjektuetarabideratutadago.
Eusko Jaurlaritzaren arloko aplikazio mugikorren
zerrenda
URL: h p://www.euskadi.eus/app
10 2015eko ekaina
AURRERA! aldizkari dibulgatzailea 52. zk.
ALBOAN:
Telelana Eusko Jaurlaritzan
E uskoJaurlaritzakaurtenere«telelana»abiarazi du, 2014ko esperientzia bizi
ondoren. Lan modalitate honi esker
langileek bizitza pertsonala eta
profesionalaerrazagobateratuahalizangodituzte.
Aurtengo edizioan, 100 pertsonak parte hartuko
dute esperientzian, beraz, aurreko urteko
datuekinerkatuta,%20,5handitudakopurua.
ARAUDIA
Urrutik lan egiteko aukera Eusko Jaurlaritzan
arautzen du maiatzaren 29ko 92/2012
DEKRETUAk.Dekretuhorrenbitartezonartzenda
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio
Orokorreko eta bere erakunde
autonomiadunetako enplegatu publikoekzerbitzua telelanaren bidez modalitate ez‐
presentzialean nola eman arautuko duen
Akordioa. [111 zenbakidun EHAA, 2012ko
ekainaren7koa].
Telelanaren bitartez lan egiteko aukera onartu
zaienek euren zerbitzuetako eta sailetako
arduradunekin adostuko dute zenbat denborazarituko diren telelanean, baita telelana noiz hasi
eta noiz bukatuko duten ere. Dena den, gehienez
ere urtebetea iraungo du, hori baita ezarri den
gehienezkoiraupena.
Aurtengo parte‐hartzaileen %66 emakumezkoak
dira,eta%34gizonezkoak.
Adinari erreparatzen baldin badiogu, 41 eta 50
urte arteko pertsonen tartea handiena da, eta
guztira 45 pertsona daude. Aldiz, hiru baino ezdira izangotelelanarenbidez lanegingoduten60
urtezgorakolangileak.
Hurrengo hilabeteetan telematikoki lan egingo
duten Euskal Administrazio Publikoko langile
gehienak –%85– A talde profesionaleko kideak
dira,hauda,goimailakoteknikarienkidegokoak.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP/
HAEE) izango da telelanean langile gehien izangodituen erakundea, 23 guztira (eta gehienak
itzultzaileak dira). Jarraian, hurrenez hurren,
Osasun Saila eta Herri Administrazio eta Justizia
Sailadaude.
BETEKIZUNAK
Telelana bidez lan egiteko eskaera egiten duten
langileekbetekizunbatzukbetebehardituzte(hau
da, «telelana» aukera ez zaio eskaintzen edo
onartzen lanpostu guztiei). Era berean, telelanaegiteko hautatu diren pertsonek betekizun edo
gomendioteknikobatzukerebetebeharkodituzte.
Lehenik eta behin, erabiltzaileak interneterako
sarbide ona eduki behar du etxean, hori
ezinbestekoa baita. Horren harira, Eusko
Jaurlaritza arduratzen da telelana egitekobeharrezko informatika‐ekipoak eta softwarea
inantzatzeaz.
Horretarako, Informatika eta Telekomunikazio
Zuzendaritzak (ITZ), Komunikazio Zerbitzuaren
bitartez, ingurune teknologiko egokiena zehaztu
ALBOAN
«Aurten 100
pertsonak parte
hartuko dute
Telelanaren
edizio berrian» Pertsonen banaketa, sailen arabera
Saila Guztira Emakumeak Gizonak
IVAP 23 17 6 Osasuna 16 11 5 Herri Adminis. eta Justizia 10 6 4 Hezkuntza, Hizk. Pol. eta Kultura
9 6 3
Enplegu eta Gizarte Pol. 9 6 3 Ingurumena eta Lur. Pol. 9 5 4 Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
7 4 3
Lehendakaritza 6 3 3 Emakunde 5 4 1 HABE 2 - 2 Ogasuna eta Finantzak 1 1 - Lehiaren Euskal Agintaritza 1 1 - Lanbide 1 1 - Segurtasuna 1 1 -
GUZTIRA 100 66 34
2015eko ekaina 11
52. zk. AURRERA! aldizkari dibulgatzailea
eta, audio‐periferikoek (mikrofonoak etaaurikularrak) bateragarriak izan behar dute
ordenagailuarekin, eta kalitateak egokia izan
behardu.
Izan ere, 2013ko azarotik 2014a amaitu arteko
esperientzia ona izan arren, funtsean ahotsari
buruzkoak ziren intzidentzia‐kopuru handia jaso
zen.
Horren harira, azpimarratzekoa da ahots‐
zerbitzua kritikoa dela, komunikazioa denbora
errealean egiten delako. Norbaitek, web‐orrialdebatdeskargatuarte,biedohirusegundoanitxaron
dezake; ahots‐zerbitzuan, ordea, 300
milisegundoan itxaron behar izanez gero, okertu
egitendaerabiltzailearenesperientzia.
Softwarea
VPN(*) bezero‐softwarea (VirtualPrivateNetwork
edo sarepribatubirtuala; langileek softwarehori
erabiliko dute Eusko Jaurlaritzako Korporazio
Sarean etxetik sartzeko) eta SoftPhoneprograma
paketeek(softwarehorierabiltzendadeiakbestegailu batzuetara egiteko, internet protokoloaren
gainekoahotsaerabiliz)homologatutaegonbehar
dute.Honakohauekdiraprogramahomologatuak:
VPNbezero:CISCOAnnyConnectSecureMobileClient 3.1.05160 [ordenagailu eramangarrien
oinarrizko kon igurazioan jada ezarrita dago
VPNbezero].
SoftPhone: Aastra Blustar 3.1.21472.0
[SoftPhone ez dago ezarrita lehenetsitako
kon igurazioan. Dena den, EJIEri eska dakiokeprograma hori instala dezan, edo sailetako
informatika‐arduradunek beraiek instala
dezakete].
Dekretuan ezarritakoaren arabera, sailetako
informatika‐arduradunekegiaztaditzaketealderdi
horiekguztiak.
ONDORIOA
Laburbilduz, Eusko Jaurlaritzako Funtzio
Publikokosailburuordeakzerbitzuaaurkeztuzuen
egunean azaldu zuen bezala, «telelana inkatuda
teknologia berriek eskaintzen diguten aukeraberri gisa, eta bizitzaren arlo profesionala eta
pertsonala bateratzeko erabiliko dugu, baldin etalangileen eginkizunak telematikoki egin ahal
badira, eta langileak lantokietan edo lan egiteko
lekuetan bertan agertzea beharrezkoa ez bada».
du,gidalerroetagomendiobatzuekinbatera.Honahemenzeintzukdiren:
Komunikazioak:
Langileak etxean (edo lan egiteko aukeratu duen
lekuan) eduki behar duen interneten sartzeko
lineakgutxienezedukibehardu20Mb‐komodem‐kable edo xDSL –edo horren baliokidea– zerbitzu
batenahalmena.
Denaden,erabiltzaileakerabilibeharduenEusko
Jaurlaritzako korporazio‐aplikazioren baten
ezaugarriak direla‐eta, baliteke datuak igortzeko
ahalmen handiagoa behar izatea; hortaz,
erabiltzailearen lineak ere ahalmen handiagoaedukibeharkodu.
Kasu horietan, sail bakoitzeko Informatika
Zerbitzuak txosten tekniko bat egin beharko du:
«baliabide telematikoen beharrei eta telelanaren
lekuaren konektibitate‐bideragarritasunari
buruzkoa. Txosten horretan aztertuko da, orobat,zer posibilitate dauden konexio hori erabiliz eta
horretarako eskatutako prestazio teknikoak
baliatuz eginkizunak betetzeko»; 92/2012
Dekretuanezarritakoarekinbatetorrita.
Hardwarea:
Dagozkion departamentuek «ordenagailu
eramangarri» bana emango diete baimendutako
pertsonei. Ordenagailu horrek ezarrita eduki
beharko du Eusko Jaurlaritzak zehaztu dituen
estandarteknologikoakbetetzendituenoinarrizkosoftwarea. Sistema eragileaWindows7 izango da,
eta4GB‐koRAMmemoriaedukikodu.
Periferikoak:
Batzuetan, gako da ahotsa telelanean. Hori dela
ALBOAN
(*)Informaziogehiagonahiizanezgero,
Aurrerabuletinaren29zenbakidunalea,2008komartxokoa,
kontsultadezakezue:«Sareseguruakvs.
Komunikazioseguruak».
[informaziogehiago]:
92/2012DEKRETUA,
maiatzaren29koa,
EuskalAutonomiaErkidegoko
Administrazio
Orokorrekoetabere
erakunde
autonomiadunetako
enplegatupublikoekzerbitzuatelelanaren
bidezmodalitateez‐
presentzialeannola
emanarautukoduen
Akordioaonartzekodena.
[111zenbakidun
EHAA,2012ko
ekainaren7koa.
BERRI LABURRAK!!
«Ordenagailu» hitzak 60 urte
bete ditu
Gaur egun, euskaraz eta gaztelaniaz oso hedatuta daude
«ordenagailu» eta «ordenador» hitzak, hurrenez hurren.
Hispanoen erkidegoan, ordea, «computador» edo
«computadora» esaten diote. Pertsona askok «ordenagailu»
terminoa erabiltzen dute informatikaz aritzen den «makina»
aipatzeko.
Gaztelaniazko «ordenador» hitza 1972an agertu zen idatzita,
lehenengo aldiz. Informatikari buruzko gaztelaniazko hiztegi
bateanjasotazegoen;zehazki,IBM‐renDiccionario‐GlosariodeProceso de Datos Inglés‐Español deituriko hiztegian. Baina,
noizedonolasortuzenhitzhori?
Hitzhorierabilizuenlehenpertsona,hots,asmatueginzuena,
Jacques Perret (1906‐1992) frantses ilologoa izan zen.
Jacques Perret Parisko Filologia
Fakultateko irakaslea izan zen
1948tik 1971ra. Frantsesezko«ordinateur» hitzetik dator, eta,
1955eko apirilaren 16an, IBM
enpresariari aipatu zion gutun
batean.
Teologiaren arlotik dator terminoa,
eta hauxe da jatorrizko esanahia:
«Dieu qui met de l’ordre dans lemonde» (euskaraz, «Jainkoak
ordenatzendumundua»).
1954an, IBM‐ren Frantziako iliala
izenbatenbilazebilen,merkaturatu
nahi zituen kalkulagailu
elektronikoak izendatzeko. «Computer» hitzaren itzulpen
literala («calculador» gaztelaniaz) ez zitzaien gehiegi
gustatzen; hortaz, enpresak Jacques Perret ilologoari eskatuzion proposamen batzuk egiteko, itzulpena eta frantsesezko
terminoaantzekoagoakizanzitezen.
Irudia: Christian de Waldner‐i, IBM‐ren Frantziako ilialeko
buruari,1955ekoapirilaren16anbidali ziotengutunaren zati
bat.[Iturria:http://ztfnews.wordpress.com]
52. zk. 2015eko ekaina
Mitzuli: Android sistemarako
itzultzaile automa ko librea
Duela gutxi «Mitzuli» itzultzaile automatiko librea argitaratu
da. Android sistema duten gailumugikorretan erabil daiteke,
eta50itzulpen‐norabidearteeskaintzenditu.
Elhuyar‐ek adierazi duen bezala, Mikel Artetxe ikertzaileak
(IXA taldekoa) sortudu aplikazioa, etaElhuyar erakundearensustapenaetalaguntzaditu.
Aplikazio/itzultzaile horretan garrantzi berezia eman zaie
gutxiengoen hizkuntzei;
merkatuan gehien saltzen
diren produktuek askotan
baztertzen dituzte hiz‐
kuntza horiek, hain zuzenere.Aipatzekoada,adibidez,
Mitzuli itzultzaileak iberiar
penintsulako hizkuntza
gehienak aintzat hartzen
dituela, eskaintzen dituen
norabideak honako hauekdira: portugalera, gazte‐
lania, katalana, galegoa, asturiera, aragoiera, okzitaniera, eta,
jakina,euskara.
Mitzulik testu idatzia, audioa eta argazkietako testua
itzultzenditu.Antzekoakdirenbesteaplikaziobatzuenaldean,
Mitzuliren abantailetako bat da onlineeta of linelan egiteko
aukera ematen duela (beraz, internet‐konexiorik ez baduguere,erabildezakegu).Bestalde,doakoa izateazgain,software
librearenbidezgaratuda,etahorierealderdigarrantzitsuada.
Hortaz, programatzailea baldin bazara, eta iturburu‐kodea
lortunahibaduzu,GitHubbiltegianeskuragarriduzu.Hauxeda
helbidea:https://github.com/artetxem/mitzuli
Mitzulirenwebgunea:http://www.mitzuli.com
MitzulideskargadezakezueGooglePlaydendatik:
http://play.google.com/store