Azokak hizpide, Tolosa EHUko Udako Ikastaroetako kokalekua … · 2017. 6. 8. · 21 proiektuaren...

8
Azokak hizpide, Tolosa EHUko Udako Ikastaroetako kokalekua gaurkoan ‘Azokak eta egungo gizarte urbanoaren beharrak’ jardunaldia Topic zentroan egingo da; Eduardo Malagon EHU-ko irakasleak aitortuta, Tolosa eta Ordiziako azokak, merkatu egun bakoitzean salmenta handiena dutenak dira // 2 ATLETISMOA URREZKO DOMINAK ETA SELEKZIOARI BEGIRA // 7 Amezketako kultur etxean wifi bidezko Internet librea jarri du udalak // 6 INGURUMENA URARI BEGIRA Tolosaldeko ikastetxeetako ikasleek Agenda 21 proiektuaren barruan euren eskoletan landutakoa beste ikasleekin partekatzeko aukera izan zuten atzokoan, «aukera bikaina esperientziak trukatzeko» // 3 IREBEKA CALVO Alegiako San Juan kalera sartzeko sistema berria 19an hasiko da Txartela eskuratzeko betekizunak San Juan kalean erroladatuta egotea eta autoa erabiltzea dira // 5 Villabonako euskararen erabilera %36,2koa da Soziolinguistika Klusterraren emaitzak kezkatu ditu herritarrak; azken hamar urteetan lau puntutan egin du behera erabilerak // 4 Villabonako udaletxeko bilkura aretoan egin zuten agerraldia. AINHOA AROZENA OSTEGUNA 2017/06/08 7. urtea, 698. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Transcript of Azokak hizpide, Tolosa EHUko Udako Ikastaroetako kokalekua … · 2017. 6. 8. · 21 proiektuaren...

Page 1: Azokak hizpide, Tolosa EHUko Udako Ikastaroetako kokalekua … · 2017. 6. 8. · 21 proiektuaren barruan ikasturtean zehar landutakoa Rebeka Calvo Tolosa «Aukera bikaina izan dute

Azokak hizpide, Tolosa EHUko Udako Ikastaroetakokokalekua gaurkoan‘Azokak eta egungo gizarte urbanoaren beharrak’ jardunaldia Topic zentroanegingo da; Eduardo Malagon EHU-ko irakasleak aitortuta, Tolosa eta Ordiziakoazokak, merkatu egun bakoitzean salmenta handiena dutenak dira //2

ATLETISMOAURREZKO DOMINAK ETA SELEKZIOARI BEGIRA //7

Amezketakokultur etxeanwifi bidezkoInternet libreajarri du udalak //6

INGURUMENAURARI BEGIRATolosaldeko ikastetxeetako ikasleek Agenda 21 proiektuaren barruan euren eskoletan landutakoa besteikasleekin partekatzeko aukera izan zuten atzokoan, «aukera bikaina esperientziak trukatzeko» //3

IREB

EKA C

ALVO

Alegiako San Juankalera sartzekosistema berria19an hasiko daTxartela eskuratzekobetekizunak San Juankalean erroladatuta egoteaeta autoa erabiltzea dira //5

Villabonakoeuskararen erabilera%36,2koa da Soziolinguistika Klusterraren emaitzak kezkatuditu herritarrak; azken hamar urteetan laupuntutan egin du behera erabilerak //4 Villabonako udaletxeko bilkura aretoan egin zuten agerraldia. AINHOA AROZENA

OSTEGUNA2017/06/08 7. urtea, 698. zenbakia107.6 fmwww.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Page 2: Azokak hizpide, Tolosa EHUko Udako Ikastaroetako kokalekua … · 2017. 6. 8. · 21 proiektuaren barruan ikasturtean zehar landutakoa Rebeka Calvo Tolosa «Aukera bikaina izan dute

02 TOLOSA EKONOMIA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2017ko ekainaren 8a

Betiko azokeneta ohituraberrien artekozubiak, TopiczentroanEHUren udako ikastaroetakojardunaldi bat ospatzen ari dira,gaur, Tolosan; Landaola elkarteaaritu da antolakuntza lanetan

Itzea Urkizu Arsuaga

Atzo hasi ziren 2017ko EuskalHerriko Unibertsitatearen uda-ko ikastaroak eta, gaur, bigarrenegunez, Tolosako Topic zentroaegoitzetako bat izaten ari da.Azokak eta egungo gizarte urba-noaren beharrak izenburupean,elikadura, landa eremua nahizgizartearen kontsumo ohiturakhizpide izango dituzte hainbatadituk.Landaola elkarteak EHUrekin

batera antolatu du mintegia, etaTolosako Udalaren, GipuzkoakoForu Aldundiaren, Hazirennahiz Elikaren laguntza izandute. Iker Karrera Landaolakokide da, eta jardunaldia presta-tzea «erronka txiki bat» izan deladio: «Maila handiko egitasmoada, eta uste dugu benetan egita-rau erakargarria osatzeko gaiizan garela, Espainian nahiz na-zioartean aritzen den jendeakparte hartuko duelako hizlarimoduan». Gipuzkoako sei landa garapen

elkarteren topagunea da Landa-ola elkartea eta, hain zuzen, ho-rretarako sortu zuten: indarrakbatuz, lurralde mailako proiektuberriak sortzeko. Horrela, beraz, Gipuzkoako

azokek duten eragin ekonomikoeta sozialari buruzko ikerketarenemaitzak plazaratuko dituztegaur. Azken urtebetean garatu-tako ikerketa da, eta EHUko Mi-rene Begiristain, Eduardo Mala-gon eta Aitzina Oñederra aritudira lanean. Besteak beste, Tolo-sako azoka izan dute aztergai. Bide beretik, Ipar Euskal He-

rriko Idoki etxe ekoizleen elkar-teko testigantzak ere mahai gai-nean jarriko dituzte, eta kontsu-mo ohiturez eta elikaduraz arikodira, esparruko hainbat profesio-nal eta akademiko.

Larunbateroko azoka aztertu zuten, Tolosaren kasuan; Gipuzkoako azoka garrantzitsuenen artean da. I. URKIZU

«Gipuzkoakoazoken urtekoeraginekonomikoa 80milioi eurokoa da»

EDUARDO MALAGONEHU-KO IRAKASLEA

I. Terradillos / I. Urkizu

Euskal Herriko Unibertsitatekoekonomia aplikatuko irakasleada, Donostian, eta Gipuzkoakoazoken eragin ekonomiko nahizsoziala aztertzen aritu da, Mire-ne Begiristainekin eta AintziraOñederrarekin batera. Ordizia-koarekin eskutik, Tolosako azo-ka lurraldeko goi mailan kokatudute. Zein ondorio nagusi atera ze-nituzten ikerketa horretatik?Gipuzkoan eragin ekonomiko

nabarmena dute baserritar azo-kek. Kontsumitzaileei eta ekoiz-leei galdetuta, ondorioztatudugu, azoka horiek guztiek 27milioi euro inguru mugitzen di-tuztela urtean. Bestalde, ikusidugu kontsumitzaile askok azo-karekiko lotura handia dutela,eta horrek fideltasuna dakar:maiztasun handiz bertaratzendira merkatura, eta azoka egunbakoitzean egiten duten eroske-ta 20 euro ingurukoa izaten da,batez beste. Urtean 27 milioi euro: nabar-mentzeko modukoa da? Bai, kopuru esanguratsua delaesango nuke. Gainera, azokakoesparruaz gain, azoka egunekmugitzen dutena handiagoa da.Kontuan hartu behar da azokaegunak, leku askotan, gainerakosektoreentzako dinamizazioegun bilakatzen direla. Azokekherriko merkatal bizitza mugi-tzen dute eta, hor, urtean, beste20 milioi euro inguru mugitzendirela ondorioztatu dugu. Area-go, efektu biderkatzailea gehitu-ta, Gipuzkoako azoken urtekoeragin ekonomikoa 80 milioi eu-rokoa da: Gipuzkoako Barne Pro-duktu Gordinaren %0,25, gutxi-gorabehera. Zenbaki horiek guz-tiek erdigunean jartzen duteazoka, zeresan handia dutelako,bai herrigintzan, bai herriko eko-nomian. Zein azoka baliatu dituzueikerketa egiteko? Donostiako Bretxa eta azoka ibil-taria, Tolosako azoka, Ordiziakoazoka, Arrasateko azoka, Azpei-tiko azoka, Eibarko azoka, Berga-rako azoka, Zumarragako azokaeta Zarauzko azoka.

Batetik bestera aldetik bada?Bai, hori ikusten da. Lehen mailabatean leudeke Tolosako eta Or-diziako azokak, merkatu egunbakoitzean salmenta handienaduten azokak baitira. Horiekinbatera, Donostiako Bretxan ger-tatzen dena ere esanguratsua da:nahiz eta egunero hainbeste ezsaldu, astean zehar egunero iza-ten da azoka, eta salmenta bolu-mena ere ugaria da bertan. Aldiz,kontrako emaitzak aurkitu ditu-gu Eibarko eta Zarauzko azoke-tan; gutxien saltzen duten azo-kak dira. Zein helbururekin ekin zenio-ten ikerketari?Helburua azoken eragin ekono-miko eta soziala aztertzea izanda, finean. Baina, aldi berean,ikusi nahi genuen, azoka ho-riek –salmenta zuzenarekin edoproduktu saskiekin batera– zernolako garrantzia duten lurraldemailako elikagai estrategian. Datuok ikusita, akaso, herri-tarrek ere garrantzi handia-goa emango diote azokari,ezta?Hala beharko luke, bai. Azokatradizionalak, oro har, gainbehe-ran egon dira azken hamarkade-tan, merktaturatze bide berria-goek aurrea hartu dietelako.Hala ere, azokek garrantzi han-dia dute, nekazal munduareneta herri nahiz hirien arteko lo-tura direlako, eta herriko merka-taritzari bizia ematen diotelako.Bide horretan, ikerketa honeketa errealitateak ematen du zerpentsa. Etorkizunari begira azo-kak espazio bizi moduan man-tendu nahi baldin baditugu, ga-rrantzi hori eman behar zaie.

AUDIO GEHIAGO

Azoken inguruan antolaturiko jar-dunaldiaz elkarrizketa gehiago:www.ataria.eus/irratia

Page 3: Azokak hizpide, Tolosa EHUko Udako Ikastaroetako kokalekua … · 2017. 6. 8. · 21 proiektuaren barruan ikasturtean zehar landutakoa Rebeka Calvo Tolosa «Aukera bikaina izan dute

Gazte eta haurrak,elkarrekin, Ibarrakolehen festetan Gazte Festak izango dituzte ibartarrek asteburu honetan, jaien barruan Haurren Alurr Eguna egingo dute;ostiral iluntzean manifestazio feminista egingo dute

Erredakzioa Ibarra

Bihar hasiko dira Ibarrako GazteFestak. Ez dira jai nagusiak, ho-riek abuztuan izaten dira, bainahauek ere ekitaldiz beteta datoz.Ibarrako gazte asanbladak anto-latu ditu eta haur, gazte zein hel-du guztiak gustura uzteko mo-duko egitaraua prestatu dute. Larunbaterako Haurren Alurr

Eguna izango dute eta dantzaritxikiak plazatik abiatuta, auzoguztiak pasako dituzte, 10:15etikaurrera. Lehen geldialdia Txu-mitxan egingo dute, hamaiketa-koa ere bertan egingo dutelarik.Ondoren, kalejiran, Euskal He-rria kalea zeharkatuko dute, pla-zarako bidea eginaz. Plazan fandango eta arin-ari-

neko erakustaldia egingo duteeta HH 2tik LH6ra bitarteko hau-rrak ariko dira ondoren, dan-tzan. Arratsaldean ere emanal-dia eskainiko dute, plazan,17:00etan, Ibarra bertako, etaZaldibia, Altsasu, Ordizia etaLazkaoko dantzariek.

EMANALDI HUNKIGARRIA ESKAINI DUTEIbarrako koroak ikasturte amaierako emanaldia eskaini zuen pasa den ostiralean. Kulturetxeko areto nagusia bete zuten eta emanaldi hunkigarria eskaini zuten. 21 lagunek osatzendute abesbatza eta horietako 6 ikasturte honetan batu dira proiektura. Abesbatzako kideakoso gustura aritu zirela esan dute. Emanaldia eta gero Xepla elkartean afaldu zuten eta giroonean agurtu zuten ikasturtea, irailera arte. Bideoa ikusi daiteke ataria.eus/ibarra webgune-

Urarengarrantziaz,taldeanTolosaldeko ikastetxeetako ikasleekZerkausian aurkeztu dute Eskola Agenda21 proiektuaren barruan ikasturtean zehar landutakoa

Rebeka Calvo Tolosa

«Aukera bikaina izan dute espe-rientziak trukatzeko. Gure erre-ka eta ibaiak zaintzea guztion ar-dura dela utzi dute agerian»,esan zuen Tolosako IngurumenZentroko Oihana Urkolagak.Besteak beste, uraren zikloaz,

landare inbaditzaileez eta ura-ren azpiegiturez aritu ziren atzo,Tolosaldeko ikastetxeetako ikas-leak, Zerkausian. Eskola Agenda21 proiektuaren barruan ura gaialantzen aritu dira ikasturte ho-netan, hainbat ikuspuntutatik,eta horren guztiaren berri emanzuten. «Ikasleak euren herrieta-ko udaletxeetara joanak dira jadaeuren lana erakutsi eta proposa-menak egitera, eta gaurkoan To-losaldea guztiaren ikuspegiaeman dute», esan zuen Urkola-gak. «Aitzakia izan dute elkartueta esperientziak partekatzeko,oso interesgarria izan da», gaine-ratu zuen. Izan ere, herri bateanegiten denak beste batean izan-go du eragina, ezinbestean, eta«denak lotura duela» ikusita,ikuspuntu orokorra ematen la-gundu zuten ikasleek.Hainbat dinamikaren bidez

aurkeztu dituzte ikasturteanegindako lana; uraren zikloa,etxeetan ura alferrik ez galtzeko

aholkuak, erreken egoera, landa-re inbaditzaileak, uraren azpie-giturak eta erreken ekosistemeninguruan aritu ziren.

INGURUMEN EGUNAAtzo aurkeztutako lanak larun-bateko Ingurumen Egunean ereikusi ahal izango dira, Izasku-nen. Horrekin batera MendiClown ibilbide bat egingo duteeta hainbat tailer eta ezustekoegongo dira. Intujai taldeak gida-tuko du ibilaldia. Ibilbidea 10:30ean hasiko da

goiko aparkalekutik eta bi ordu-ko iraupena izango du. Ibilbide-an Yurreamendiko bainuak etaur jauziak ikusi ahal izango dira,hain zuzen, Iñaki Alonso IndioAmarozko espeleologia taldekokidearen laguntzaz ezagutu ahalizango dira. Izan ere, Amarozkomendi taldeak aurkitu zituenbainu eta ur jauziak. Era berean, ibilbidera gertura-

tzeko autobus zerbitzua antolatudute. Autobusa Santa Klaratikabiatuko da 10:20ean eta14:00etan hartu ahal izango daitzulerakoa. Bestalde, Lurraldebuseko es-

karipeko zerbitzua ere egongoda, Ibarratik igotzeko, eta Lurral-debuseko webgunearen bidezeskatu ahal izango da.

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2017ko ekainaren 8a

Zerkausian egin zituzten atzo, aurkezpenak. REBEKA CALVO

EGITARAUABihar, ekainak 9

18:31.Txupinazoa eta ondoren sa-gardo dastatzea.20:28.Manifestazio feminista Sa-malda talde feministaren eskutiketa ondoren, gazte afaria, plazan.23:03.Kontzertuak: Otsein, TPR etaEgurra Ta Kitto. Tartean ekitaldiaegingo dute.02:01.DJ Bull, Gaztetxean.

Etzi, ekainak 10

10:14.Haurren Alurr Eguna.17:03.Hainbat herritako dantzaemanaldia.17:17.Txokolate eta patata tortillajatea. 17:58.Motxila Band elektrotxaran-garekin kalejira. 21:36.Afaria, barrikotea.22:02.Kontzertuak: Txakur Jana,Gaztetxean, eta Sukarra 37 eta Al-txa Gudar, plazan. Tartean GazteakKalean plataformakoen ekitaldiaegongo da. 02:04.Zesuma taldearekin dan-tzaldia eta DJ Txikilins, Gaztetxean.

Ekainak 11, igandea

11:04.3x3 futbol txapelketa.18:28.Pintxopotea Gaztetxean eta Erein taldearenkontzertua.22:09.Kontzertuak Gaztetxean: Estarlus, Nikotina music eta Little Martin Selektah.

Page 4: Azokak hizpide, Tolosa EHUko Udako Ikastaroetako kokalekua … · 2017. 6. 8. · 21 proiektuaren barruan ikasturtean zehar landutakoa Rebeka Calvo Tolosa «Aukera bikaina izan dute

Azken urteetan behera egin dueuskararen erabilerak VillabonanIaz egindako hizkuntza erabileraren kale neurketa egin du Soziolinguistika Klusterrak etabehatutako 1.389 elkarrizketetan jardundako 3.506 lagunetatik %36,2 aritu zen euskaraz

Jon Miranda Amasa-Villabona

Kezka agertu dute Villabonakoudaletxeko bilkura aretoan bil-dutako herritarrek. Kezka,2016ko hizkuntza-erabilerarenkale neurketak utzitako emai-tzengatik eta kezka, jende gutxikagertu duelako interesa emaitzahoriek ezagutzeko. Astearteanegindako aurkezpenera dozenaerdi lagun baino ez zen azaldu,nahiz eta eragile askori egina zi-tzaion gonbidapena.Datuak bere horretan gordi-

nak dira. 2016ko iraila eta urriabitartean Villabonako kaleetan,egun eta ordu ezberdinetan 20orduz behatutako 1.389 elkarriz-ketetan solaskide izan diren3.506 herritarrek osatu dute lagi-na. Euskaraz aritu dira %36,2,gaztelaniaz %60 eta beste hiz-kuntzetan %3,8. Eustatek 2011nemandako datuen arabera,Amasa-Villabonan euskaldunak%61,9 dira, %12 ia euskaldunaketa %26,1 erdaldunak.Soziolinguistika Klusterreko

Asier Basurtok eman ditu kaleneurketaren emaitzak eta Villa-bonakoei testuingurua ematekomahai gainean jarri du beste in-dize bat: erabilera isotropikoa.Jose Luis Alvarez EnparantzaTxillardegiren eredu matemati-koa aplikatu ondoren lortutakoada. Horretarako euskararen eza-gutza mailaren arabera esperozitekeen erabilera kalkulatzenda, hau da, ezagutza hainbeste-koa izanik (Villabonaren kasuan%62koa) bikotekako, hirukote-kako, eta laukotekako elkarriz-ketetan euskaraz hitz egitea esta-tistikoki zenbatean den posibleaztertzen da. Horretarako erabi-lera isotropikoaren hipotesian,euskaldunak euskaldunekin el-kartzen direnean beti euskarazmintzatuko direla suposatzenda; 2011ko erabilera isotropikoaVillabonan %37koa zen eta iazegindako kale erabileraren neur-ketak ez du kopuru hori gaindi-tzen.Inguruko beste herriekin ere

alderatu dituzte datuak. Usurbi-len eta Urnietan, adibidez, kale-an gehiago erabiltzen da euskara

Asier Basurto, Soziolinguistika Klusterreko kideak aurkeztu zituen emaitzak asteartean. AINHOA AROZENA

eta gainditu egiten da erabileraisotropikoaren ehunekoa. «Ho-rrek esan nahi du hiztun komu-nitatea trinkotuagoa dagoela he-rri horietan», esan du Basurtok.Hala ere, euren burua «ez zigor-tzeko» gomendioa luzatu zienSoziolinguistika Klusterreko ki-deak bertaratutako billabonata-rrei: «Aztertu, ondorioak ateraeta neurriak hartzeko balio be-har dute datuek».

ERABILERAN BILAKAERAHurrengo neurketei begira doi-kuntza baten beharra aipatu zu-ten aurkezpenera azaldutakoherritarrek. Bi ibilbidetan beha-tu dira elkarrizketak eta ia udale-rri osoa hartzen duen lehenen-goak «hobeto ordezkatzen» duherriaren errealitatea, beti ere,herritarren ustez. Azoka inguruamugatuagoa da (%23,3) eta ber-tan egin dira neurketen %40 in-guru. «Ibilbide nagusian erabile-ra %45,1koa da eta horrek hobetoislatzen du Villabonako erreali-tatea», esan dute.Ez da lehen aldia Villabonan

hizkuntza-erabileraren kale

neurketa egiten dela. Aurrez2001, 2003, 2006 eta 2011n eginizan dira. Bilakaerari begiratutaeuskararen erabilerak azken ha-mar urteetan lau puntutan egindu behera. 2011ko datuak aintzathartuz gero, beherakada nabar-menagoa da, %43,8tik %36,2rajaitsi baita. Duela bost urtekoemaitzak ordea, «tentuz» hartudituzte herritarrek, «puztutako-ak» direla iritzi baitiote.2016ko neurketaren emaitzak,

Basurtoren esanetan, «sinesga-rriagoak» dira, «lagina bera han-diagoa delako». Adinka ere ba-natu dituzte emaitzak eta beha-tutako 14 urtez azpiko haurren%55,5ek izan dituzte elkarrizke-tak euskaraz. Datuak aldatu egi-ten dira haurrak euren artean ba-karrik aritzen direnean (%52,1).Nagusiekin hitz egiten dutenokasioetan emaitzak ezberdinakdira, nagusiak hitza hartu (%43)edo umeak hizketan aritu(%65,2).Emaitzei erreparatuta, hel-

duek umeekin euskaraz hitz egi-teko ohitura gehiago dutela ikus-ten da, haurrek eta helduek osa-

tutako taldeetan euskararen era-bilera maila %54,6koa baita. In-guruan umerik ez dagoenean be-rriz, helduek euren artean ezdute euskara askorik erabiltzen,soilik %27,8ak. 15 urtetik 65 urte-ra bitarteko helduak dira, hainzuzen, adin tarte guztien arteaneuskara gutxien erabiltzen dute-nak kalean: heren batek baino ezdarabil. Hala ere, eta euskararen kale

erabileraren bilakaerari begira-tuz gero, Villabonan, pertsonaheldu gehiago dira orain euska-

04 VILLABONA-AIZTONDO EUSKARA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2017ko ekainaren 8a

NEURKETAREN GAKOAK

1 Ibilbideak. Bi prestatu dira.Lehenengoan: Kale Nagusia,Erreboteko plaza, Berdura

plaza, Salvadorako etxeak, Kirolde-gia, Errota, Arroa, Larrea, Oriamendi,Kale Berria, Malkar plaza, Txistula-rien plaza, Altzin, Txermin eta ikas-tetxe inguruak neurtu dira. Biga-rrengoan, azoka ingurua.

2 20 neurketa ordu. Lehenibilbidean urriko bi asteaz-kenetan arratsaldez egin zi-

ren neurketak eta bi larunbatetan,goiz nahiz arratsaldez. Bigarren ibil-bidean, astearte eta asteazken goi-zetan behatu ziren elkarrizketak.

3 Akats tartea. Erabat ausaz-koa den laginketei egoztenzaion akats tartea du neur-

katak +-%3koa elkarrizketen laginosoarentzat, %95eko konfiantzamailan.

raz aritzen direnak duela hamarurte baino (+%5,2). Justu alde-rantzizko joera ematen da haureta gazteen artean: 14 urtetik be-herakoen artean erabilerak hirupuntutan egin du behera2006tik, eta nabarmenago gazte-en artean. Ia %25 jaitsi da euska-raren erabilera adin horretan.

NEURRIAK HARTU BEHARRAAzken datu honekin eta neurke-tak eman dituen gainerakoekinkezkatuta, emaitzak herritarreijakinarazi beharra azpimarratudute aurkezpenera azaldutakoherritarrek, tartean, udaleko or-dezkari eta teknikariek. Bereziki,ikastetxe eta gazteekin lanketaberezi bat egin beharra aipatudute eta azken urteetan emanden «erlaxaziorekin» amaitu etaeuskaltzaleak aktibatzeko ekin-tzak antolatzeko beharraz hitzegin dute.Uztaila hasieran kaleratuko

ditu Soziolinguista KlusterrakEuskal Herriko neurketa oroko-rraren emaitzak. 129 udalerritanegin dira behaketak eta 450.000solaskideko lagina osatu dute.

%36,2EUSKARAREN KALE ERABILERA•Haurrek: %55,5Haurrek (bakarrik): %52,1 Nagusiek (haurrik gabe): %27,8Haurrek eta helduek: %54,6-Nagusia hitz egiten: %43-Haurra hitz egiten: %65,2 •Helduek: %33,3•Gazteek: %41,6•Adinekoek : %28,0Lagina: 3.506 solaskide.

Page 5: Azokak hizpide, Tolosa EHUko Udako Ikastaroetako kokalekua … · 2017. 6. 8. · 21 proiektuaren barruan ikasturtean zehar landutakoa Rebeka Calvo Tolosa «Aukera bikaina izan dute

Ekainaren 19an hasikoda San Juan kaleantxartel bidezko sistemaTxartela izatekoirizpidea, bestea beste, San Juan kalean erroldatutaegotea izango da

Imanol Garcia Landa Alegia

Alegiako Alde Zaharra zeharka-tzen duen San Juan kalean ibil-gailuekin sartzeko eta ateratzekosistemaren moldaketa ekaina-ren 19an jarriko da martxan. Le-hen mando bidez zen sistemaorain txartelekin egingo da, etahorien bitartez sarrera eta irteeramugatzen duten piboteak jaitsi-ko dira.Unai Iraola alkateak azaldu

duenez, txartela izateko irizpideorokorra San Juan kalean errol-datuta egotea eta auto baten era-bilpenaren beharra izatea izangoda. «Aurreko sisteman jabetzaedukitzearekin lotuta zegoen»,azaldu du Iraolak, «eta orain ber-tan erroldatuta egotea lehenetsida». Herri batzarra egin zutene-an jendeak txartela lortzeko es-kubidea herritar gehiagotara za-baltzeko eskaera egin zuen.«Udal taldetik hori onetsi da etaikusiko da zer-nolako erantzunaduen». Hori bai, txartela izatealotura izango du pertsona bate-kin eta matrikula batekin.Sistemaren moldaketa egun

zabalpen fasean dago. Txartelaeskuratu nahi dutenek, beraz,aste honetan edo hurrengoan

udaletxera joan eta eskaera eginbeharko dute. Mandoa dutenekere txartelaren ordez aldatu de-zakete. Urtero 30 euroko tasa or-dainduko da txartela eskuratze-ko.

Iraolak argitu duenez, txarte-lak ez du aparkatzeko eskubideaematen: «Igarotze eskubidea daematen dena, eta ordu erdikotartea du erabiltzaileak. Hortikaurrera neurri zuzentzaileakhartu beharko dira». Bestalde, orain arte moduan,

astelehenetik larunbatera eta07:30etik 13:30era arte kalea ire-kita egongo da, bertan erosketakegin edo sartu-irteera egin nahiduenarentzat.Txartel irakurleak jarrita dau-

de eta funtzionamendu probakere egin dira. Ekainaren 19an,beraz, dagoeneko sistema berri-tuarekin hasteko moduan izan-go dira Alegian.

HIRIGINTZAKO PLAN OROKORRAHirigintzako plan orokorrarenaurrerapen dokumentua bestehilabetez izango da jendaurreanikusgai. Planak gehien eragitendien jabekideekin hitz egiten aridirela azaldu du alkateak. «Ja-rrera ona aurkitzen ari gara, etagure asmoa da, dena ondo joa-nez gero, ekaina bukaeran edouztaila hasieran udalbatzak do-kumentua onartzea». Interesa dutenak udaletxean

zein webgunean dute ikusgaiplan orokorra, eta Iraolak herri-

tarrei beste behin dei egin die za-lantzak edo kezkak izanez gero,kontsulta egiteko udaletxean.

TREN GELTOKIAHirigintzako beste gaietako battren geltokiaren segurtasuna ho-betzeko eskaera da. Zenbait he-rritarrek sinadura bilketa mar-txan jarri zuten, eta 500 sinadu-retatik gora lortu ziren.Gipuzkoako Batzar Nagusietanbatzorde batean azaldu zutengaia, alkatearen babesarekin.Batzar Nagusien babesa jaso zu-ten, PP alderdiarena izan ezik.Batzar Nagusietatik adierazpenbat proposatu zen, Alegiako trengeltokiaren berrikuntza integra-la egiteko eskatuz, eta hori ezbada berehala egiten, behintzatsegurtasuna bermatzeko presaz-ko neurriak uda baino lehen har-tzeko eskatuz. «Beste dimentsiopolitiko batean, trenbideen kon-petentzia Eusko Jaurlaritzariematea ere eskatu da», azaldu duIraolak. Adierazpen hori onartu du

Alegiako udalbatzak azken oso-ko bilkuran, beste mozio propo-samen batekin, eta bi dokumen-tu horiek eta bildutako sinadu-rak Adif erakundera etadagokion Espainiako Gobernu-ko ministerioari bidali dizkiote.«Orain espero dugu erantzunajaso eta zerbait mugitzea», ze-haztu du Iraolak. «Egoera larriada, eta behintzat gaiak oihartzu-na izatea ona da».

Txartel irakurleak jarrita daude dagoeneko San Juan kalean. I.G.L.

Abian da San Inaziojaien III. KartelLehiaketaErredakzioa Altzo

Altzoko San Inazio jaiak iragar-tzeko kartel lehiaketa antolatudute aurtengorako ere, hiruga-rrenez, jai batzordetik. Lehiaketabi mailatan banatuko da, 12 urteartekoa eta 13 urtetik aurrerakoa,eta lanak aurkezteko azken egu-na ekainaren 29a izango da. Sariei dagokionez, haurren

mailan marrazteko material sor-ta jasoko du irabazleak, eta hel-duen mailan herri afarirako bisarrera. Aukera guztietako lanakonartuko dira lehiaketarako, hauda, marrazkiak , argazkiak, colla-geak, argazki muntaiak... Bestal-de, jai batzordetik azaldu dute-nez, originaltasuna baloratukodute.

AGUAZILARI LAGUNTZEKO BILANGILEUdal langileak garai hauetan etafestei begira lan asko izaten due-la-eta, bere zereginetan lagun-tzeko bi langile kontratatzekodeialdia egin du Altzoko Udalak.Ez dela ordezkapena izango gar-bi utzi dute udaletik, eta lanaldiagutxi gorabehera uztailaren 3tikabuztuaren 11ra bitartean izangodela, lan saio osoan eta festatanlarunbat eta jai egunetan ereegunero egin beharko luketelana. Bete beharko lituzketen bal-

dintzak hauek dira: euskara mai-la altua izatea (hitz egiten), lan-gabetuak izatea, gidatzeko bai-mena edukitzea eta

beharrezkoak diren tresnak era-biltzen jakitea. Altzotarrei lehen-tasuna emango zaie kontrata-zioa egiterakoan. Interesa dute-nek izena eman behar duteekainaren 19a baino lehen udale-ko 943 65 24 13 telefono zenbaki-ra deituz.

ABENTURA UDA 2017 Aurtengoan ere udarako AltzokoUdalak eskalada eta piraguaikastaroak antolatu ditu, 10 urte-tik aurrerako gaztetxoentzako.Interesa dutenek ekainaren12rako izena eman behar duteudaletxean.

UDA 2017, HAUR ETAGAZTETXOENTZATAltzoko Udalak aurten ere haureta gaztetxoentzat Uda 2017 lu-doteka antolatu nahi du. Aurten-goaren ezaugarri batzuk hauekdira: 3tik 10 urtetara bitarteko-entzat izango da; ekainaren26tik uztailaren 28ra, biak barne;ordutegia, 10:00etatik 13:00eta-ra; eta 42 euroko kuota ordaindubehar da haur edo gaztetxo ba-koitzeko izena ematen den une-an. Azken eguna izena ematekoekainaren 12a izango da.

EKUATORE GINEAKO IPUINAKEstrella Ndong eta Idoia Sanche-zek familia guztientzat eskaini-tako saioa egingo dute EkuatoreGineako ipuinekin eta jokoekin.Emanaldia bihar izango da, Ba-tzarremuñon, eta 17:00etan ha-siko da.

Ikasturtean ikasitakoaerakutsiko duteSutarrikoek, bihar I. Garcia Landa Alegia

Sutarri dantza taldekoek biharegingo dute Alegiako Elorri fron-toian ikasturte amaierako ema-naldia, 22:00etan hasita. 90 dan-tzari inguruk hartuko dute partesaioan, 6 urtetatik hasi eta 60 ur-tera arte. Eneritz Ugartemendia irakas-

leak azaldu duenez, «bere ga-rrantzia du emanaldiak, azkene-an ikasturtea ixteko modua baita

eta herrian hitzordu garrantzi-tsua izaten da». Izan ere, aurretikkultur etxean izaten zen emanal-dia eta lekua txiki geratzen zela-ko pilotalekura lekualdatu eginbehar izan zuten. Aurtengoa hi-rugarren urtea izango da bertanegingo dena. Dantza taldearen ikasturteak

sanjoanak arte iraungo du, etaSan Joan suan zein uztaileko he-rriko festetan ere dantzan arikodira Sutarriko kideak.

GIZARTEA ALEGIALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2017ko ekainaren 8a

Page 6: Azokak hizpide, Tolosa EHUko Udako Ikastaroetako kokalekua … · 2017. 6. 8. · 21 proiektuaren barruan ikasturtean zehar landutakoa Rebeka Calvo Tolosa «Aukera bikaina izan dute

Kultur etxean wifilibrea jarri eta argiteriaberritu du udalakAbiadura azkarreannabigatu ahalko dadoan Interneten;zenbait edukimugatuta egongo dira

Erredakzioa Amezketa

Amezketako Udalak azken aste-etan bi berrikuntza egin ditu kul-tur etxean. Batetik, edonoren-tzako wifi bidezko Interneterakosarbide librea jarri du eraikinosoan, eta bestetik, eraikin guzti-ko argiteria berritu du, led mota-koa jarriz.Wifi sistemari dagokionez,

edozein herritarrek smartphonemugikor bidez edo ordenagailueramangarriaren bidez Interne-terako sarbide librea izango du,abiadura azkarrean. Internet bi-dez ikus daitezkeen edukiei da-gokienez, muga bakarra «hel-duentzako web orri desegokiakikusteko aukera eza eta peliku-lak jaisteko aukera eza», izangoda, udaletik azaldu dutenez. Ba-liabide honen bitartez, udalakuste du kultur etxeko aretoan an-tolatzen diren zenbait ekintze-tan Interneta erabiltzea ahalbi-detzen dela, eta liburutegian, al-diz, kontsultarako nahiz etxekolanak egiteko erraztasun bat jar-tzen zaiela herritarrei.Eraikinaren argiteriari dago-

kionez, udalak 7.000 euroko in-bertsioa egin berri du, eta horrenbitartez 174 argi puntu aldatuditu kultur etxean, hauetatik 60hodi bidezko argi puntu eta 114lanpara, denak led teknologiako-

ak. Aurreko argiak fluoreszente-ak eta halogenoak ziren eta orainjarri direnak led izatean, argizta-pena hobetu ez ezik, aretoan ba-tik bat, argindarraren kontsu-moa ere asko gutxitzen da, etaberaz, argiaren faktura ere. Ho-rrela, espero da egindako inber-tsioa gehienez hiru urtetanamortizatzea eta urtero 16.000kw gutxiago kontsumitzea.

DESFIBRILADOREAERABILTZEKO IKASTAROAAmezketako Udalak kanpokodesfibriladore automatiko bateskuratu du Larrunarri pilotale-kuan jartzeko. Aparatu hau ohi-koa bihurtu da hainbat herrieta-ko eremu publikoetan (merkata-ritza establezimendu handiak,kirolguneak, hiriguneak…) etapertsona batek bihotzeko bat su-fritzen duenean erabiltzen dabihotzaren erritmo bideragarriaberrezartzeko.

Desfibriladorearen erabilpenazaila ez bada ere, beharrezkoakdira oinarrizko ezagutza batzukbere erabilpenerako. Ezagutza-rik gabe erabiltzea mesede bainokalte egin dezake egoera larri ba-tean. Horregatik udalak ordube-teko ikastaro laburra antolatu dudesfibriladorearen erabilpen zu-zena ikasteko, herritar guztieiirekia.Ikastaro labur hau ekainaren

20an egingo da kultur etxekoareto nagusian, 18:00etatik19:00etara, eta saioa Amezketa-ko osasun zentroko medikuaketa erizainak emango dute. Ikas-taro hau ondo antolatze aldera,egitera animatzen diren herrita-rrek izena eman beharko duteudaletxean ekainaren 16a bitar-te, bertaratuz, telefonoz edoemailez. Udaletik herritarrakanimatu dituzte bizitzak salbaditzakeen desfibriladorea erabil-tzeko ikastaroan parte hartzera.

Berrikuntzak egin ditu Amezketako Udalak kultur etxean. ATARIA

Nazioarteko sexuaskapenerako egunadela-eta, hitzaldiaantolatu du udalakErredakzioa Ikaztegieta

Ikaztegietako Udaletik zenbaithitzaldi eta ikastaro antolatudira datozen egunetarako. Ho-rietako hitzaldi bat, ekainaren28an ospatzen den NazioartekoSexu Askapenerako Egunarenharira izango da. Hilaren 9an,etzi, izango da hitzaldia,19:00etan hasita, udaletxekoerabilera anitzeko gelan. Sexugenero sistema, genero identita-teak eta transexualitatea izangoda gaia, eta hitzaldiaren ondorensolasaldia egingo da.

HAURREI DOLUA ESPLIKATUZBeste hitzaldia, datorren asteanizango dena, Gipuzkoako EskolaTxikitako Guraso Elkarteen Ko-ordinakundearen eskutik egingo

da. Izar Arregi psikologoak Do-lua haurrei nola esplikatu izene-ko hitzaldia emango du. Solasal-dia udaletxeko erabilera anitze-ko gelan izango da, ekainaren12an, 14:30ean hasita.

IKASTAROAK KZGUNEANHitzaldiez gain ikastaroak anto-latu dira Ikaztegietan. ZehazkiKzGunean egingo dira eta biikastaro izango dira. Horietakobat Internet basikoa izango da,eta uzta ilaren 3tik 14ra bitarteanegingo da, 09:00etatik 11:00eta-ra. Bestea Google aplikazioakizango da, eta hau ere uztailaren3tik 14ra egingo da, eta ordutegia11:00etatik 13:00etara izango da.Izena emateko udaletxera deitubehar da ekainaren 26a baino le-hen.

06 ALEGIALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2017ko ekainaren 8a

Asteburua Baztanenigarotzeko aukera,Mendi Asanbladarekin Erredakzioa Alegia

Alegiako Mendi Asanbladak as-teburu pasa antolatu du uztaila-ren 1 eta 2rako. Baztanera joangodira, Saioa mendia (1.418 metro)igoz eta Bertiz-Amaiur ibilaldiaeginez. Gaua Elizondoko Korta-rixarren igaroko dute.Baztanera autoz joango dira

eta 10:00etan aterako dira uztai-laren 1ean, Tonto-kalen elkartu-

ta. Itzulera igande arratsaldeanizango da. Asteburuaren prezioahelduentzat 28 euro eta haurren-tzat 25 euro izango da, eta lo egi-tea, afaria eta gosaria sartzendira barruan. Asteburuko irteeran parte har-

tzeko plazak mugatuak izangodira eta izena kultur etxean [email protected] helbidean eman daiteke,ekainaren 12a arte.

ESKELAK

Ataria Eskelak orain merkeago!TXIKIA (82mm X 64mm Harpidedunentzat 50 €

HANDIA (124mm X 64mm Harpidedunentzat 75 €

ESKERTZA (38mm X 64mm Harpidedunentzat 25 €bez barne

Page 7: Azokak hizpide, Tolosa EHUko Udako Ikastaroetako kokalekua … · 2017. 6. 8. · 21 proiektuaren barruan ikasturtean zehar landutakoa Rebeka Calvo Tolosa «Aukera bikaina izan dute

De Juan anai-arrebekurrezko domina lortudute Euskadikoan Espainiako Federazioan Arteko Topaketetan Tolosa CFAtletismo Taldeko hiru atleta joango dira, Euskadikoselekzioa ordezkatuz: Lasa eta De Juan anai-arrebak

Erredakzioa

Euskadiko Atletismo TxapelketaNagusia jokatu zen asteburuanDurangon. Tolosa CF AtletismoTaldetik 29 lagun joan ziren ber-tara. Guztien artean Paula deJuan eta Iñigo De Juan nabar-mendu ziren, urrezko dominabana lortuta. Horiez gain, es-kualdekoek beste bost dominalortu zituzten, zilarrezkoak: An-der Uranga, June Arozena, Eu-nate Martinez de Rituerto, UnaiArroyo eta Lander Gil izan zirenpodiumaren bigarren koskaraigotzea lortu zutenak. Tolosa CF-etik parte hartzaile guztiakzoriondu dituzte, «emaitza bi-kainak» lortzeagatik, «are gehia-go, asteburu osoan zehar izanda-ko eguraldi kaxkarra ikusirik».

EUSKADIKO SELEKZIOAREKINEspainiako Federazioen ArtekoTopaketak ekainaren 17an ospa-tuko dira Ciudad Realen. TolosaCF Atletismo Taldeko hiru kidebertara joango dira Euskadiko

selekzioa nagusia ordezkatzera.Proba bakoitzean atleta baka-rrak osatzen du selekzioa, eta es-kualdetik hiruk lortu dute ze-rrendan egotea. Iñigo De Juan tolosarra 5.000

metro martxan bere marka ho-betzeko intentzioarekin joangoda Ciudad Realera, eta bide ba-tez, puntu eder batzuk eskura-tzera.Paula De Juan tolosarraren

proba 400 metro hesiak izangodira. 1.01eko markara gertura-

tzen baldin bada, Espainiako eli-tean sartuko da. Tolosa CF-etikazaldu dutenez, horretarako ba-dauka ahalmena.Hirugarren ordezkaria Maria

Lasa irurarra izango da. Bere hel-burua 800 metrotan 2.10etikjaistea izango da. Bere taldetikazaldu dutenez, hori lortzen bal-din badu, oso aurrean ibiltzekoaukera izango du Lasak.Tolosa CF Atletismo Taldeak

zorte ona eta esperientziaz goza-tzea opa die.

Iñigo De Juan eta Paula De Juan Euskadiko txapelketako urrezko domina lepoan zintzilik dutela. TOLOSA CF ATLETISMO TALDEA

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2017ko ekainaren 8a @TOLOSALDEAKIROL

EUSKADIKO TXAPELKETAKO EMAITZAK

UrreaPaula De Juan (400m hesiak) 1.01,09Iñigo De Juan (10 km martxa) 49.53ZilarraAnder Uranga (200 m) 22,41June Arozena (5 km martxa) 27.50Eunate M. Rituerto (altuera) 1.50 mUnai Arroyo (5.000m) 14.46Lander Gil (400m hesiak) 53,53NabarmentzekoakMaddi Perurena (400m h) 1.06,61Libe M. Rituerto (400m h) 1.08,93

Ander Ortiz (5.000 m) 15.25Unai Hernandez (1.500m) 4.21Maria Lasa (400m) 1.00,19Izaro Perurena (400 m) 1.02,89Julen Martin (110 hesiak) 16,16Nora Ituarte (100m) 12,85Maddi Lillo (100m) 12,90Maddi Lillo (200 m) 26,69Ainara Lakuntza (100m) 13,30Ainara Lakuntza (200m) 27,15Aitor Zabala (100m) 11,28Aitor Zabala (200m) 23,76

Ostiralean,larunbatean etaigandean, pilotaZizurkil, Iñaki Artola eta Tolosa CFizango dira protagonistak asteburuan

Asier Imaz

Gipuzkoako Herriarteko EskuPilota Txapelketa final laurdene-tan dago. Joaneko partidak aste-buruan jokatu ziren, eta bertan,Zizurkilek 1-2ko garaipena lortuzuen Hernaniren aurka. Etxetikkanpo jokatu zuten eskualdeko-ek, eta bi garaipenak kadete etajubeniletan eskuratu zituzten:13-22 eta 21-22. Nagusien mailan22-6 galdu zuten. Itzulerakoakostiral honetan jokatuko dituzte,hilaren 9an, 19:00etatik aurrera.Jubenilen partidan egongo dagakoa, eta hor garaipena lortzenduenak, finalerdietara pasatze-ko aukera handiak izango ditu.Aurkaria, Astigarraga eta Oiar-tzunen artekotik aterako da.Kanporaketa horretan oiartzua-rrak 1-2 irabazten jarri dira. Gipuzkoako herriartekoan To-

losa final-zortzirenetan kanpo-ratu zuten, baina Tolosa CF-k au-rrera jarraitzen du Berria Txapel-ketan. Final-laurdenetakopartidak Lapke-ren aurka joka-tuko dituzte urdinek. «Lehia po-litak eta lehiatuak izango dira, bitaldeak maila oneko pilotariakdituztelako maila desberdine-tan», azaldu dute Tolosa CF-tik.Horrez gain, pilotazaleak Beoti-bar pilotalekura gonbidatu di-tuzte, kanporaketa horretaz go-

zatzera eta eskualdeko pilotariakanimatzera. Lapke eta TolosaCF-ren arteko partidak 11:00etanhasiko dira, kadeteen norgehia-gokarekin: Etxeberria-Goikoe-txeak osatuko dute etxekoen bi-koa. Aurkariak, Etxeberria-Gar-mendia izango dituzte. Ondorenjubenilen partida izango da: Za-lakain-Auzmendi Tolosa CF or-dezkatuz, eta Ruiz-Baztarrikalazkaotarren aldetik. Hirugarreneta azken partida nagusien mai-lakoa izango da: Eneko Labakaeta Xabi Telletxea Albizturko bi-koteak defendatuko ditu urdi-nak. Zubizarreta-Garmendiaizango dira Lapkeren ordezka-riak. Partida handia.

IÑAKI ARTOLA, BEASAINENLau t’erdiko San Fermin Txapel-ketaren final-zortzirenetako le-hen partida larunbatean jokatu-ko da Beasainen. Lasori irabaziondoren, Iñaki Artola alegiarrabertan egongo da, eta aurkari Ai-mar Olaizola izango du. Partidairabazten duenak Oinatz Bengo-etxearen aurka jokatuko du finallaurdenetan, hilaren 26an, Mus-kizen. Beasaingo pilota jaialdia

17:00etan hasiko da, eta lehenpartida Beñat Urretabizkaiak jo-katuko du, Bakaikoa lagun, Agi-rre-Taintaren aurka.

Xabi Telletxeak eta Eneko Labakak igandean jokatuko dute, Berrian. ASIER IMAZ

Page 8: Azokak hizpide, Tolosa EHUko Udako Ikastaroetako kokalekua … · 2017. 6. 8. · 21 proiektuaren barruan ikasturtean zehar landutakoa Rebeka Calvo Tolosa «Aukera bikaina izan dute

Blues erritmorasanjoanen ondorenBeste urte batez, tolosarrek nahiz bisitariek, blues doinuenzaleek, musika honekin gozatzeko aukera izango dutekalitate handiko talde eta bakarlarien kontzertuekin

Josu ArtutxaTolosa

Ekainaren 29tik uztailaren 2raospatuko da Tolosa&Blues Jaial-dia. Aurtengoa, 13. edizioa izan-go da eta Nuria Carbonell kultu-ra, jaiak eta gazteria zinegotziakazaldu bezala, «Tolosako plazaeta txoko ezberdinetan» entzunahal izango dira egitaraua osa-tzen duten bederatzi kontzertuak.Iñigo Martin jaialdiko antolatzai-leak gaineratu zuen, «pixkanakasendotzen doan jaialdia» dela etaaurreko urteetan bezala, «bi gunenagusi egongo direla, Plaza Berriaeta Euskal Herria plaza».Jaialdia ekainaren 29an hasi-

ko da, Maria Luisa Agirre dokto-rearen plazan, 20:30ean. Bertan,Star Blues gipuzkoar taldeak es-kainiko du emanaldia. «Etxekotaldea dela esan genezake», azal-du zuen Martinek. Bi musikaritolosarrek eta Goierriko beste bikidek osatzen dute taldea, eta ja-torrizko blues doinuei uko egingabe, rock estiloarekin ongi mol-datzen dira.Ekaina amaitzearekin batera,

Kataluniatik etorritako BigMama hirukotearen emanaldiazgozatu ahal izango da, hilaren30ean, Ilargi tabernaren kanpo-aldean. «Big Mama Atlantikoa-ren alde honetako bluesarenerregina kontsidera daiteke»,Martinen hitzetan. 25 urtetakoeskarmentua du, eta blues taldeugarirekin jo izan du orain arte.Gauean, berriz, aurtengo gonbi-datu bereziarekin gozatu ahalizango da, Euskal Herria plazan,Alex Schultz gitarra jotzaile esta-tubatuarraren eta Bizkaiko Tra-velling Brothers taldearen kon-tzertuarekin. «Hauek ez duteaurkezpenik behar».Uztaileko lehen egunean ere

blues doinuek Tolosa alaitzen ja-rraituko dute. Arratsaldean, So-lana 4 tabernaren kanpoaldean,

Animal Blues Iruñeko euskal tal-deak eskainiko du kontzertua.«Beraien lehen diskoa kaleratu be-rri dute, ukitu berriekin, jatorrizkoblues doinuak alde batera utzigabe; diskoa entzun eta berehalapentsatu nuen hona ekartzea»,esan zuen Martinek, «eta zuzene-an oso onak direla aipatu didate».Gauean, Plaza Berrian ema-

naldi bikoitzaz gozatu ahal izan-go dute ikusleek. Sortu berri denBluetrain taldeak eskainiko dukontzertua lehenik, gipuzkoarmusikariak daude bertan. «Batezere, 50. eta 60. hamarkadetakomusika jotzen dute, Chicagokoestiloa nabarmenduz». Ondoren,berriz, «Europa mailan dagoenharmonika jotzaile onenetako ba-tekin gozatu ahal izango da, hainzuzen ere, Joan Pau Cumellas ka-taluniarrak, The Teasers BluesBand taldearekin ariko baita. Zor-tzi musikariz osatutako taldea da,«ikuskizun hutsa izango da»,Martinek esan zuenez.Azken egunean, uztailaren

2an, Euskal Herrian dagoen pia-no jotzaile onenak, Paul SanMartin donostiarrak eskainikodu kontzertu akustikoa, Saikintabernan, Mingo Balaguer musi-kariarekin batera. Arratsaldean,

berriz, «ondo sendotu den» Txu-rreria tabernaren kanpoaldean,Tina Masawi hirukotea entzute-ko aukera izango da, tonu inti-mistago batean.

Bluesak berriro ere Tolosa alaituko du. JOSU ARTUTXA

OSTEGUNA 08AGENDA

Deialdiak

Amasa-Villabona.Landare exoti-koak baratzean. Doako tailerra izan-go da, eta baratze parkeko erabil-tzaileez aparte edozein gerturatudaiteke. Landare exotikoez gain,aholkularitza zerbitzua eskainiko da.Eta landare horietako batzuk opari-tuko dituzte. 18:00etan, baratzeparkean.Tolosa.Your name, filma. Jatorrizkobertsioan, zine foruma. Leidorren,19:15ean eta 21:45ean.Tolosa.The Skippers eta BurningHeads. The Skippers Japoniako tal-dea Europako bira egiten ari da Fran-tziako Burning Heads taldearekinbatera. Sarrera: 8 euro.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualdeko berriak, Ekokultura JonAnder Galarragarekin, MakrobiotikaAgurtzane Larrañagarekin, Quarkzientzia atala, eta lehiaketa, deitu943 698038ra edo whatsapp me-zua bidali 687410033ra 10:45etik10:55era. Aste honetako saria Ma-hala produktuez osatutako saskia.11:00-12:00. Hamaiketakoa.Alegialdeko albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.13:00. Erakutsiz ikasi. GaurkoanTolosaldea Lanbide Heziketa Institu-tua.17:00-20:00. Goizeko saioek utzitako onena. 20:00. Erakutsiz ikasi errepikape-na. Gaurkoan Tolosaldea LanbideHeziketa Institutua.21:00. Ataria iluna.

28 KANALA12:30.Ur eta lur.13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.21:30.Gaurkoan Tolosaldetik.22:00. Ikusi Irratia.22:30. Kulturrizketak.23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA.Egunekoa.

Mujika Martinez, E. Euskal Herria, 3. Telefonoa: 943 670915.Gauekoa.Morant Barber, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 673849.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Bero kontuak bueltanizango ditugu, egunaren le-hen zatian, hego edo hego-

mendebaldeko haizea ibiliko zaigu.Horrekin tenperatura asko igokozaigu, erdi mailako geruzetan osoaire epela sartuko da eta tenpera-tura altuena 30 graduren bueltankokatuko da eta Tolosaldeko puntu-rik beroenetan gorako ere geratukodira balio altuenak. Arratsaldeanipar-mendebaldeko haizea sartukodenez eta ezegonkortasuna pilatu-ko denez, ekaitzetarako joera na-barmen samarra hartuko du, batezere iluntzetik aurrera. Ekaitz zapa-rrada batzuk etorriko zaizkigu ,mendebaldetik eta hegoaldetik,tarteka handi samarrak izango diraeta kazkabarra botatzea ezin dugubaztertu. Haizeak ipar-mendebal-dera egiten duenean, tenperaturakazkar batean behera egingo du.Eguna bukatzerako, tenperaturaminimoa 15 graduren bueltan koka-tuko da. i. h ar, eguna 00

Bihar.Altxatzea kostaegingo zaio. Iparra nagusi-tuko zaigu egun osoan ze-

har, batez ere egunaren lehen or-duetan eta arratsalde erdira arte ze-rua estali samar eta ezin dugubaztertu euri tantaxkaren bat edobeste egingo duenik, batez ere egu-naren erdiko orduetan. Arratsaldeerdirako erabat atertuko du, ipar-ekialdeko haizea nagusitzen hasikoda eta ostarteak pixkanaka-pixka-naka geroz eta zabalagoak izatenhasiko dira. Tenperaturak hori bai,koxka dezente egingo du behera,21-22 gradutan kokatuko dira balioaltuenak.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2017KO EKAINAK 8Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

EGITARAUA

Ekainak 29, osteguna

20:30.Star Blues, Maria Luisa Agirredoktorearen plaza.

Ekainak 30, ostirala

19:30.Big Mama Trio, Ilargi taber-nan.22:30. Alex Schultz eta TravellingBrothers, Big Mama Trio, Euskal He-rria plazan.

Uztailak 1, larunbata

13:00.Big Mama Trio, Lopez Mendi-zabal plazan.19:00. Animal Blues, Solana, 4 ta-bernan.22:30. Bluetrain eta The TeasersBlues Band, Plaza Berrian.

Uztailak 2, igandea

13:00.Paul San Martin eta MingoBalaguer, Saikin 2 tabernan.20:00. Tina Masawi Trio, Txurreriatabernan.