Bargota

5
BARGOTA OIER LANA ALAI RUIZ DANIEL WEINDLING

description

Bargota herriari buruzko informazioa

Transcript of Bargota

BARGOTA

OIER LANA

ALAI RUIZ

DANIEL WEINDLING

Bargota Nafarroako erdialdean kokatuta dago.Nafarroako mendebaldean hain zuzen ere, Lizarrako eskualdean. Bere inguruan “Sansol”,“Torres del Rio” eta Armañanzas herriak daude. Handik gertu “Viana” eta “Los Arcos” ere badaude.

.Kokapena Nafarroan

Bargota piska bat menditsua da. Kodeseko mendizerra hurbil dago eta ez da ibairik igarotzen.

Bargotako produktorik ezagunena mahatsa da eta bere armarrian agertzen da. Mundu osoan famatua da bere ardoa. Herrian ez dago lantegirik baina jendea Vianara eta Logroñora joaten da lanera. Esan genezake nekazaritza gehiago dagoela industria baino.

Bargotako klima mediterranearra eta kontinentala da. Horrek esan nahi du, neguan hotza egiten duela eta udan berriz, beroa. Bargotan euri gutxi egiten du udan. Leku hau lehor samarra da. Klima hau bikaina da mahastientzat.

Pasaiari dagokionez mendi ertainak ikus daitezke. Landaredia denetarik dago. Mahasti asko ere ikus daitezke.

Herriko argazkia

Gutxigorabehera 325 biztanle bizi dira Bargotan. Turista gutxi etortzen ohi da.

Bargotan hiru jai daude: lehenengoa, Irailaren 8tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira. Bigarrena, udaberrian ospatzen da,“El Poio”ko Ama Birjiniaren eguna. Eta azkenik, Uztailean Brujeriako jaiak ospatzen dira Joanes aztiaren omenez. XV. edo XVI.urtean hil zen bertako azti bat izanik pertsonai hau.

Bargotako Joanes aztia

Historiari dagokionez, herriko lehenengo aztarnak “Castejon” mendian aurkitu ziren. Zelta garaiko aztarnak dira, Nafarroako eta Gaztelaren arteko gerren eraginez. Bargotak independentzia galdu zuen 1219.urtean Santxo VII.a erregeak Vianari elkartu zizkion ondoko herri guztiak. Erregearen aginduak bete izan ez zuen bakarrak Bargota eta Aras izan ziren. Bargotak independetzia berreskuratu zuen 1818.urtean

.

Bargota herri zoragarria da, etorri bisitatzera eta ongi pasatuko duzu!.