berrittu 145. zenb

12
2010 // EKAINA JUNIO 145 UDALEKO BERRIAK 3 2010 urterako udal aurrekontuak KULTURA 4 55.000 euroko diru laguntzak elkarteentzat KIROLA 8 Kiroldegiak prest du udako kanpaina Gazte Jaiak Azken ekintzak, asteburu honetan HAUR ETA GAZTERIA 7 Gazteentzako egitarau erakargarria udan

description

 

Transcript of berrittu 145. zenb

Page 1: berrittu 145. zenb

2010 // EKAINA JUNIO

145

UDALEKO BERRIAK 32010 urterako udal aurrekontuak

KULTURA 455.000 euroko diru laguntzak elkarteentzat

KIROLA 8Kiroldegiak prest duudako kanpaina

Gazte JaiakAzken ekintzak, asteburu honetan

HAUR ETA GAZTERIA 7Gazteentzako egitarauerakargarria udan

Page 2: berrittu 145. zenb

UDALEKO BERRIAK 145EKAINA JUNIO // 20102

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Udal Gobernuak haurtzaindegiaren alboankokatu nahi ditu eskolaurreko gelakHezkuntza Sailaren erantzunaren zain dago ekimena bideragarria den jakiteko

El equipo de Gobierno quiere trasladar a los niños y niñas de pre-escolar a la plaza EtxeberriEl Departamento de Educación es quien debe dar el visto bueno técnico al proyecto

Urnietako Udal Gobernuak Etxeberriplazako haurtzaindegiaren ondoan ko-katu nahi du bi urteko haurren gela hu-rrengo ikasturtean. Txoritagaingo erai-kinean daude orain eskolaurreko umeak,eta matrikula egin duten 42 umeak ko-kapen berrira eraman nahi ditu 2010-2011 ikasturterako. Lanak hasi aurre-tik, ordea, proiektua bideragarria denedo ez jakin behar da. Lehenik eta behinJaurlaritzako Hezkuntza sailak emanbehar du oniritzia, haurtzaindegi ondo-

ko lokalak eskolaurreko ikasleentzatteknikoki egokiak diren edo ez. Udalakberak ere lanak ekonomikoki bideraga-rriak diren aztertu beharko luke.

Mikel Izagirre alkatea Hezkuntza Sai-leko teknikariekin batzartu zen maiatza-ren 24an, eta haiek, behin-betiko eran-tzuna lehenbailehen jakinaraziko dutelaesan zioten alkateari, ekaina erdirakoedo. Aldaketaren beharra argudio hone-kin defendatzen du alkateak: “Txorita-gaingo eraikina zaharkitua dago. 23 ur-

te ditu dagoeneko, eta eskolaurrekoumeek han jarraitzekotan, eraikina era-berritu egin beharko litzateke erabat.Udal Gobernu honek nahiago du dirutzahori Etxeberri plazako haurtzaindegi on-doko lokaletan erabili”. Zergatia, sin-plea. Guraso asko herrian gora eta be-hera ibiltzen dira haurtzaindegitik Ega-pe ikastolara, edo Txoritagaindik haurt-zaindegira, eta umeak Etxeberri plazanbaldin badaude, erosoago ibiliko dira gu-rasoak.

El equipo de Gobierno quiere trasladar alos niños y niñas de pre-escolar a la pla-za Etxeberri, junto a la guardería. Hoydía, los niños de 2 años están en el edi-ficio de Txoritagain, pero ese edificio tie-ne 23 años, y va a tener que ser remo-delado sí o sí. Por ello, el equipo de Go-

bierno prioriza invertir ese dinero en lanueva ubicación, porque está más cer-ca de la ikastola Egape, y sería muchomás cómodo para los padres y madres.

El equipo de Gobierno debe esperar alvisto bueno del Departamento de Edu-cación del Gobierno Vasco, ya que es

este departamento quien debe dar elvisto bueno técnico a la nueva ubica-ción. El alcalde de Urnieta Mikel Izagirrese reunió con los técnicos de educaciónel pasado 24 de mayo, y se espera quetomen una decisión para mediados delmes de junio.

Haurtzaindegia, Errekalde plazaren beste aldetik. © SL

Page 3: berrittu 145. zenb

1452010 // EKAINA JUNIO 3

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Edificio de la ikastola Egape en Txoritagain. © SL Edificio de la guardería municipal. © SL

10.771.000 euroko aurrekontua aurkeztukodu Udal Gobernuak 2010 urterakoKrisi ekonomikoa larria izan arren, %14,7 handituko dagastu sozialera bideratutako kopurua: 844.000 euro

El equipo de Gobierno va a presentar un proyectode presupuesto para el 2010 de 10.771.000 eurosA pesar de la crisis, se ha previsto destinar un %14,7 más de fondos a gasto social

Udal Gobernuak 2010 urterako aurre-kontu txostena prestatu du.10.771.000 euroko dirutza erabiltzeaaurreikusten du txostenak, eta bizitzenari garen krisia larria bada ere, Urnieta-ko Udalak gastu sozialean erabiliko dengastua nabarmen handitzea erabaki du.844.000 euro bideratuko dira deneraalor horretara, 2009ko aurrekontue-tan baino %14,7 gehiago. Mikel Izagirrealkatearen ahotan, udalak pasa den ur-tean baino diru gehixeago dauka. ForuAldundiak emandako dirua hazi egin da

apur bat, 400.000 eurotaraino, etauraren ordainketaren erregularizazioa-ren ondorioz ere 200.000 euro gehiagobildu ditu udalak.

Udal Gobernuaren txostenean jaso-takoaren arabera, milioi eta erdi euroluze bideratuko dira inbertsio ezberdi-nentzat. Kopuru horri Espainiako Go-bernuak Tokian Tokiko Enplegua Susta-tzeko kanpaina gauzatzeko emandako650.000 euroak gehitu behar zaizkio.Nabarmentzeko modukoa da Udalak559.000 euro aurreztu dituela aurrei-

kusi bai, baina egin ez ziren proiektu ez-berdinen bitartez. Dirutza hori ere in-bertsio ezberdinetara bideratzeko as-moa du Udal Gobernuak.

Inbertsio horiek zeintzuk izango direnikusteko dago oraindik, aurrekontuproiektua udalbatzan eztabaidatu, zu-zendu eta onartu behar delako. Urnie-tako Udal Gobernuaren lehentasuna dahaurtzaindegia handitzeko proiektuaburutzea aurten, baina baita landa bi-deetako berrikuntzak eta udal eraikinenerreformak ere.

El equipo de Gobierno ha preparado uninforme de presupuesto para el año2010 que recoge una cantidad totalde 10.771.000 euros. De ese mon-tante sobresale la cantidad que se pre-tende destinar a gasto social,844.000 euros, un %14,7 más que elaño precedente. En boca del alcalde,afirma que este año Urnieta dispondráde algo más de dinero que en 2009,porque ha recibido más fondos de la Di-

putación Foral, 400.000 euros, y200.000 euros más tras la regulari-zación del cobro de la factura del agua.

En lo que se refiere al capítulo de in-versiones, está previsto un gasto demás de un millón y medio de euros, a loque hay que añadir los 650.000 eurosdel Plan Estatal para la Promoción deEmpleo Local. Es también un aspectoa recalcar que el gobierno municipal haahorrado 559.000 euros de diversos

proyectos que por distintas razonesno se han llevado a cabo, y que se es-pera que se lleven a cabo cuanto an-tes. La principal inversión recogida enel proyecto es la ampliación de la guar-dería de la plaza Etxeberri.

El proyecto de presupuestos debeser discutido, corregido y aprobado enpleno, por lo que pasarán varias sema-nas antes de que se apruebe el textodefinitivo.

Page 4: berrittu 145. zenb

KULTURA 145EKAINA JUNIO // 20104

Urnietako Udalak 55.000 euro banatu-ko ditu herriko elkarteen artean, elkar-te horiek antolatzen dituzte ekitaldienantolakuntza laguntzeko. Dirutza ho-rretatik zati handiena hitzarmen bidezarautu da, 39.000 euro, eta geratzenden kopurua, konkurrentzia bitartez.Hitzarmenei dagokionez, Udalak Xoxo-ka, Iñistorra, Egape dantza, Txanbolin,Aurrera, Bosko Anitz, Salesiarrak, Ega-pe ikastola eta Poxta Zahar elkarteaklagunduko ditu diruz, besteak beste,gehienak 6.000 euro ingururekin. Elkar-te horiek dirutza horren %75 jasoko du-te orain, eta urte bukaera aldera beste

%25, euren jardunen memoria osatuaaurkezten dutenean.

Konkurrentziaren bitartez, elkarteekunean unean antolatzen diren ekitaldiaklaguntzen dira diruz. Horrela, 5.000 eu-ro pasa banatu dira momentuz gaztejaietarako eta urteko kultur ekitaldieta-rako. Eskaera guztiak aztertu, puntua-zioa eman, eta horren arabera ematenda diru laguntza handiagoa edo apala-goa. Sansonarri, Adarra, Eteneta etabaserritarren elkarteak lortu dituztediru laguntzak konkurrentzia bitartez.Sanmiel jaietako ekitaldiekin falta diren11.000 euroak banatuko dira

El Ayuntamiento repartirá cerca de55.000 euros en subvenciones entrediversas asociaciones de Urnieta.39.000 euros se han repartido median-te convenio, y el resto mediante concu-

rrencia. Las asociaciones han recibidoya el 75% del montante que les corres-ponde, y recibirán el 25% restante a fi-nales de año, cuando presenten la me-moria anual de sus actividades

Kultura sailak ekainaren 23an abiatukodu Sanmiel jaietako egitaraua zehaztenhasteko bilera erronda. Egun horreta-rako deitu ditu herriko elkarteak Lekaiokultur etxera (19:00). Jai egunak ze-hazten hastea da asmoa, baita elkarte-ek euren proposamenak egitea, jai ere-muak erabakitzea, musika eta txosnenkontuak… Elkarte bakoitzak posta elek-tronikoz helarazi beharko ditu bere pro-

posamenak [email protected] helbide-ra, uztailaren 7a baino lehen.

Bigarren bilera uztailaren 7an egingoda, leku eta ordu berean, eta bilera ho-rretan jai egunei izena ematea izangoda lehentasuna. Uztailaren 21ean egin-go da azken batzarra, eta uztailaren28an jai batzordean parte hartu dutenelkarteei aurtengo jaietako egitarau de-finitiboa bidaltzea da helburua.

El departamento de Cultura ha convocado a los distintosagentes que participan en las fiestas patronales a una pri-mera reunión en la que se empezará a dar forma a los San Mi-gueles de 2010. Se celebrará el 23 de junio, a las 19:00 enla casa de cultura Lekaio. Será la primera de tres reuniones;

las siguientes se celebrarán los días 7 y 21 de julio, a la mis-ma hora y en el mismo lugar. El objetivo es que las asociacio-nes que participen en estos encuentros tengan en sus manosun boceto bastante definido del programa de fiestas para el28 de julio.

Sanmielak prestatzeko lehen bileraegingo da ekainaren 23an

Ia 55.000 euroko diru laguntzak banatukoditu Udalak herriko elkarteen arteanHitzarmen bitartez eman da diru kopururik handiena, 39.000euro, eta momentuz konkurrentziaz beste bost mila euro pasa

El Ayuntamiento concede 55.000 eurosen subvenciones a diversas asociaciones

Iazko Sanmielak. © AS

Adarra judo elkartea. © Udala

Txanbolin banda. © Udala

Page 5: berrittu 145. zenb

Denda-Berri Zentro Sozialak jubilatua-ren eta pentsiodunaren aste kulturalaantolatu du ekainerako. Hilaren 17anhasiko dira ekitaldiak, hain zuzen ere,eta San Juan egunarekin bukatu, hila-ren 24an. Tarte horretan egunero izan-go da zer egina. Ekainaren 17an, oste-gunez, umore arratsaldea antolatu du-te, 16:00etan hasita. “Conectar desdeel corazón” emanaldia antolatu dute.Silvia eta Luis Mary izango dira hizla-riak. Emanaldia bukatu ostean merien-da prestatuko dute bertaratzen dire-nentzat. Ostiralerako ibilaldi neurtuaantolatu dute Oiartzungo Ardi-iturrimehazuloetara; 9:00etan da hitzordua,eta ibilaldia bukatzean, bazkaria egingoda Tolare jatetxean.

Larunbatean, eta 18:00etan hasita,dantzaldi handia egingo dute elkartekoegoitzan, eta igandean, Maritxu Rekon-doren omenezko bazkaria Oianume ja-

tetxean (14:00). Astelehen arratsal-dean Ostatxu De Andres filosofoak har-tuko du hitza “Filosofia para la vida” hi-tzaldia emateko (16:00), eta hitzaldiabukatzen denean, merienda egongo da.Astearte arratsalderako plana ere ezda txarra. Super Bingoa jokoarekin ha-siko da, egoitzan, 16:30ean, eta ilunt-zean, 19:00ak aldera, patata tortilendastaketa egingo da.

Asteazkena, ekainaren 23a, izango daegunik beteena. 16:00etan mahai-joko-ak egingo dituzte egoitzako kide etagaztelekuko gazteen artean, txokolatejatea zain dutela. 18:00etan dantzaldiaegingo da, eta 22:00etan, San Juansua Plazido Muxika plazan. San Juan sualuzatzen duenarentzat plan aproposaprestatu dute biharamunerako. Zu-maiara irteera, Zelai talasoterapiara,bazkaria eta guzti. Irteera goizeko10:00etan izango da.

1452010 // EKAINA JUNIO 5

Hona hemen Gazte Jaietako hainbat iru-di, izan ditugun ekintza anitz eta giroapartaren erakusle. Ekaineko aurrene-ko asteburuan badugu gehiago ere...

Gazte Jaiak,argazkietan

Arditurri.

Larunbata, maiatzak 29: Goitibehera jaitsiera.Ostirala, maiatzak 28: txupinazoa, San Juan plazan.

Igandea, maiatzak 29: musika eta dantza.Arratsaldez, haurrentzako herri kirol jokoak. Arratsaldez, besteak beste, herri kirolak.

Jubilatuaren eta pentsiodunaren Aste Kulturala antolatu dute ekaineanHilaren 17tik 24ra izango da; hitzaldiak,bazkariak eta irteerak prestatu dituzte

La asociación de jubilados y pensionis-tas Denda-berri ha organizado una se-mana cultural con diversos actos entreel 17 de y el 24 de junio. Habrá charlas,juegos de cartas, meriendas, dos sali-das y una comida homenaje a la que hasido la presidenta de la asociación, Ma-ritxu Rekondo.

Semana Cultural del Jubilado

Page 6: berrittu 145. zenb

Junio será el mes de cierre de la academia municipal de música Lourdes Iriondo, pe-ro los responsables ya están pensando en el curso que viene. La fecha límite paraformalizar las matrículas será el 15 de junio, y se anima a todo aquel que esté in-teresado, formalice la inscripción. Los urnietarras recibirán en sus domicilios uncompleto folleto en el que se explican todos los detalles. En el curso 2010-2011se van a incorporar las enseñanzas de dos nuevos instrumentos, el clarinete y elbombardino, que vendrán a complementar aún más la banda.

Sanna Duo,Saroben

KULTURA 145EKAINA JUNIO // 20106

Sanna Duo bikoteak kontzertua es-kainiko du Saroben, ekainaren 5ean,19:00etan. Sanna Duo Ana Garciak(pianoa) eta Susana Cencillok (akor-deoia) osatzen dute, eta Astor Piaz-zollaren obran sakontzeko sentitzenduten nahiaren ondorioz sortu da.Konpositore honen obrak jotzen le-henengo aldiz 2001. urtean egin zu-ten topo. Ondorengo urteetan bidedesberdinak jarraitu arren, Piazzo-llak elkartu ditu berriro; aukera hone-tan, proiektu askoz pentsatuago etahelduago batekin.

Sanna Dúo, grupo formado por AnaGarcía (piano) y Susana Cencillo(acordeón), ofrecerá un concierto elsábado 5 de junio. Será en Sarobe, apartir de las 19:00.

Uztailerakoikastaroak SarobenSarobe arte eszenikoen guneak hainbatikastaro antolatu ditu uztailerako. Es-kaintza hau da: yoga, batuka, pilates,funky-a, eta gazte funky-a. Izen-emateazabalik dago, eta ikasle kopuruaren ara-bera, hastapeneko eta jarraipeneko tal-deak osatuko dira. Informazio gehiago,bertan (943 00 80 42).

Ekaina da Lourdes Iriondo udal musikaeskolako azken hilabetea, 2009/10 ikas-turtea. Arduradunen ahotan, balantzeaona da, eta herritarrei hurrengo ikas-turtean izena emateko deia egin nahidiete. Ekainaren 15ean bukatuko da ma-trikula egiteko epea, eta interesa dute-nentzat, salneurriak bukatzear daudenikasturtekoaren antzekoak izango dire-

la esan behar da. Informazio xehatuaematen duen foiletoa jasoko dute herri-tar guztiek euren etxeetan.

Bi instrumentu berri irakatsiko dirahurrengo ikasturtean, klarinetea etabonbardinoa, banda osatuko duten ins-trumentuak biak. Beste aldaketa ba-tzuk ere egingo dira, gela baten insono-rizazioa, esaterako.

Musika eskolako 2010/11ikasturtean izena emateko epea,ekainaren 15a arte zabalikKlarinetea eta bonbardinoa, berritasunak

Piano klasea, © Asier Lizartza

Pilates.© Udala Yoga.© Udala

Page 7: berrittu 145. zenb

HAUR ETA GAZTERIA1452010 // EKAINA JUNIO 7

HAUR ETA GAZTE SAILA / DEPARTAMENTO DE INFANCIA Y JUVENTUD [email protected] · ✆ 943 00 80 33URNIETAKO GAZTELEKUA [email protected] · ✆ 943 33 39 72GAZTE INFORMAZIO PUNTUA / PUNTO DE INFORMACIÓN JUVENIL [email protected] · ✆ 943 33 39 73LUDOTEKA ✆ 943 00 98 50

Gazteentzako hainbat ekintza udan‘Uda gaztelekuan’, ‘udabentura’ eta ‘Done Jakue bidea:Gipuzkoako kostaldea’ kanpainak antolatu ditu UdalakUdaleko Gazteria sailak hainbat jardue-ra antolatu ditu udako aisialdiari begira.Adin guztietarakoak dira, doakoak bat-zuk, merke-merkeak besteak. Doakoakizango dira ‘Uda gaztelekuan’ kanpaina-ko ekitaldiak. Egunero antolatuko dituz-te, ekainaren 28a eta uztailaren 9a bi-tarteko goizetan (10:30-13:30). 12eta 16 urte arteko gazteentzat dira,eta eskaintza anitza da: Sing Star txa-

pelketa, kamiseten, makilen edo kome-ten tailerra, eskubaloi txapelketa, sca-lextric-a edo bi irteera, asteazkenetan.

‘Udabentura’ kanpaina ere adin bere-ko gazteentzat da, uztailaren 12tik16ra. Jarduera guztiek abentura ku-tsua dute: piraguismoa, surf-a, eskala-da, Leitzaran bailaran gaua pasatzea…Horietan parte hartzeko izen-emateepea ekainaren 18an bukatzen da, eta

salneurria 26 eurokoa da. Bukatzeko,Gipuzkoako kostaldetik doan Done Ja-kue bidea ezagutzeko aukera izango du-te 13 eta 16 urte arteko gazteek. Pa-saiatik Zarautzerainoko bidea egingodute izena ematen dutenek, lau egune-tan (uztailaren 19tik 22ra). Prezioa 60eurokoa da, eta ekainaren 18a baino le-hen eman behar da izena. Informaziogehiago, Gaztelekuan (943 333 972).

Gran variedad de actividades para jóvenes de cara al veranoEl Departamento de Juventud ha orga-nizado diversas actividades para el ve-rano, destinadas a los jóvenes de entreentre 12 y 16 años. Se han organizadotres campañas: ‘Verano en el Gaztele-ku’, que organizará actividades entre el28 de junio y el 9 de julio; ‘verano de

aventura’, con actividades al aire libreentre el 12 y el 16 de julio; y por último,‘Camino de Santiago: costa gipuzkoa-na’, en el que se recorrerá el famosocamino entre Pasaia y Zarautz en 4 días(19 al 22 de julio). Más información enel Gazteleku (943 333 972).

Ludoteka kaleraLudoteka kalera jaialdia antolatudute ekainaren 15ean eta 17an,astearte eta ostegunean. Hitzor-dua Plazido Muxika plazan izangoda, 17:00etan. Ludotekako jostai-luak txoko ezberdinetan jarriko di-ra, eta haurrek zein gurasoek go-zatzeko aukera izango dute.

agenda 2010 ekainaEKAINAK 3 OSTEGUNA18:00 Nazioarteko haziera eta heziketa jardunaldiak

Hitzaldia: “Hezkuntza garaian garaiko erritmora egokitzen da: paradigma sistemikoaren sorrera”.Hizlaria: Carles Parellada.

Page 8: berrittu 145. zenb

KIROLA 145EKAINA JUNIO // 20108

Udako kanpaina, hastearTenis eta igeriketa ikastaroak eskainiko dira

XVIII CAMPEONATO DE FÚTBOL SALA

CD Extremeño, campeón de Copa

Udal kiroldegiak ekainaren 12an, larun-batean, zabalduko du udako kanpaina.Igerilekuak ez ezik, irailaren 12ra arteegun osoan, etenik gabe, irekiko diragainerako instalazioak. Bestalde, udalkiroldegiak antolatutako ikastaroak biizango dira udako kanpainari begira, ige-

riketa eta tenisa. Bi asteko iraupenaeta ordubeteko klaseak izango dituzte,guztira 10 eskola-ordu. Izena ematekoepea zabalik da; izan ere, aurrenekotxandak ekainaren 28an hasiko baitira.Aurrera ateratzeko gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat izan beharko dute.

El 12 de junio comenzará la temporadade verano en las instalaciones depor-trivas municipales, con la apertura depiscinas y solarium y la ampliación dehorarios ininterrumpidos del conjuntode las instalaciones.

Además, el polideportivo ha organi-zado cursillos de natación y tenis paravarias edades, todos ellos de 10 horas.Se ofertarán en diferentes tandas apartir del 28 de junio. La inscripción yaestá abierta, de 09:00 a 13:00.

El CD Extremeño se proclamó campeóndel torneo de Copa tras vencer 0-2 enla final, disputada el 28 de mayo, al equi-po urnietarra Bar Belandi. Los locales,campeones de Liga, no pudieron hacerdoblete después de un partido fue muyigualado. Desaprovecharon buenasocasiones para abrir el marcador, so-bretodo en la primera mitad; tras eldescanso, el acierto de los donostia-rras les daría el trofeo. Al final, repartode todos los trofeos de los torneos deLiga y Copa.

Maiatzaren 28an jokatutako Kopako finalean, CD Extremeño talde donostiarrakBar Belandi talde urnietarra gainditu zuen (0-2). Urnietarrak Ligako txapelketairabazi dute aurten, beraz, sekulako denboraldia bete dute.

IUDAKO IKASTAROAK 2010· Tenisa: · Adina: 8-16 urte

· Prezioa: 40 euro· Txandak: ekainak 28-uztailak 9 / uztailak 12-23· Igeriketa: · Adina: 3-4 / 5-6 / 7-12 urte

· Mailak: hastapena / hobekuntza· Prezioa: 25 euro (3-4 urte) / 40 euro (5-12 urte)

· Txandak: ekainak 28-uztailak 9 / uztailak 12-23 / uztailak 26-abuztuak 6 / abuztuak 16-27

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK: UDAL KIROLDEGIA (09:00-13:00) · ✆ 943 00 83 28

Solariuma, iaz.© SL Igeriketa ikastaroak antolatu dituzte aurten ere. © SL

CD Extremeño y Bar Belandi, de amarillo, tras la final. © SL

XIII Open de TenisInscripción abiertahasta el 14 de junioLa inscripción para esta nueva edi-ción del Open de Tenis de Urnietaestá abierta, hasta el 14 de junio,en el polideportivo. El precio de lainscripción es de 25 euros para lossocios y de 35 euros para los nosocios. Señalar además que elcampeonato está estructuradopara 12 participantes, los doce pri-meros inscritos.

La competición comenzará el 21junio y cada semana se jugará unmínimo de 10 partidos. La primerafase será una liga entre todos y acontinuación se jugará la fase final,con eliminatorias a partido únicoentre los 8 primeros clasificados.La final del Open está prevista pa-ra el 24 de septiembre.

Page 9: berrittu 145. zenb

EUSKARA1452010 // EKAINA JUNIO 9

1.- "Aho batez" Hainbat iritzi entzun ondoren erabaki bat hartu behar dene-an, besteak beste, gauza bat gerta daiteke; hots, erabaki ho-rretan guztiak ados etortzea, inor ez kontra agertzea. Beraz,nola hartu dela esango genuke erabaki hori?

Badugu esaldi egoki bat euskaraz, adibidez, bilera bateanesku hartu duten lagun guztiak iritzi bereko agertu direla esa-teko; horrelakoetan, "aho batez" hartu dutela erabakia esatendugu. Alegia, iritzi batean guztiak ados jarri badira, erabakihori "aho batez" hartu dela esan dezakegu. Beraz, okertzateman beharko genuke beste hau: "denek batera erabaki dute".

Halaxe da; esaldi hori okerra genuke, besteak beste, eraba-kia denek une berean hartu dutela esan nahiko luke eta. Beraz,gaztelaniazko "por unanimidad" esapidearen euskarazko or-dain egokia "aho batez" dugu. Esate baterako: "biltzarkideekaho batez hartu dute erabakia".

2.- "Aipatu"Zerbait edo norbait ahotan hartzen dugula esan nahi izatendugu "aipatu" edo "aitatu" hitzarekin. Adibidez: "ez zaitu aipatuere egin". Baina, aspaldi honetan bada aipatu hitzaren erabil-pen kaskar bat gure artean... kazetariei-eta entzuten diegu-na askotan: "aipatu..." edo "aipatu behar da..." egia esan, nahi-

koa mintzamolde kaskarra. Baina, ez "aipaturekin" bakarrik.Gisa berean entzuten baita "esan...", "azkenik", "gogoratu...",edo "azpimarratu..."

Halaxe da, bai. Itsuskeria edo gehiegikeria bat dela esangogenuke. Beraz, ez dago esan beharrik "aipatu behar da... gaur-ko etapan Olanori atzeko gurpila zulatu zaiola", edo "esan...Goñi II.ak sekulako partida jokatu duela". Bi esaldi horien or-dez, dotore asko geratuko gara, soil-soilik, "gaurko etapanOlanori atzeko gurpila zulatu zaio" edota "Goñi II.ak sekulakopartida jokatu du" esanda.

3.- "Alde ederra dago"Jatorra baino jatorragoa euskaldun batentzat "alde ederradago" esapidea, bi gauzen artean dagoen tartea, ezberdinta-suna edota diferentzia adierazteko. Baina azken bi hitz hauekere ez dira erabat baztertzekoak.

Halaxe da. Argi dezagun hobetsi beharreko esaldia horixedela, "alde ederra dago batetik bestera", baina, hori esanik,onartzeko modukoak ditugu, baita ere, beste esaldiok: "dife-rentzia ederra dago batetik bestera", edota, hori bezalaxe,era berean, "desberdintasun edo ezberdintasun ederra dagobatetik bestera". Hortaz, "alde ederra dago" esapidea era-biltzen ahaleginduko gara.

IEUSKALTZAINDIAREN ERANTZUNAK www.euskaltzaindia.net

IZAHARRA IKUSI, BERRIA IKASI1. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Hobe oinez eta seguru eta ez zaldiz eta zulora.”

Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Vísteme despacio que tengo prisa.”

2. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Atzo sartu zen oinutsik, gaur egin da nagusi.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Entró de rodillas y ahora te zurra en las costillas.”

Eguzkitan blai!Programan izena emanduten haurren gurasoekinbilerak egingo diraekainaren 4anEuskara Zerbitzuak hainbat bilera anto-latu ditu ekainaren 4an Eguzkitan blai!kanpainan izena eman duten haurrengurasoekin Lekaio kultur etxean. Bile-ran taldeen zerrendak eta programa-zioak banatuko dira, eta elkar ezagutze-ko aukera izango da.

El próximo día 4 de junio se celebraránvarias reuniones informativas con lospadres y madres de los niños y niñasmatriculados en el programa EguzkitanBlai!. En las reuniones se repartiránlas diferentes programaciones y las lis-tas de los grupos, y podrán conocer alos responsables de las colonias y acla-rar sus dudas.

IBILEREN ORDUTEGIAK HORARIOS DE LAS REUNIONES: Ekainaren 4an, Lekaio kultur etxean / 4 de junio, en la casa de cultura Lekaio.

HH3-HH4-HH5 programazioa: psikomotrizitate programa17:00: euskaraz / 17:30: castellano.LH1-LH2-LH3 programazioa: natura eta jolas kooperatiboak programa18:00: euskaraz / 18:30: castellano.LH4-LH5-LH6 programazioa: abentura eta kirola programa19:00: euskaraz / 19:30: castellano.

Page 10: berrittu 145. zenb

Kasualitatea?... Kausalitatea?...Lan asko egin zuen On Manuel AntiakUrnieta eta euskararen alde. Horrega-tik, bere bizitzan zehar egindakoa omen-du nahian, urtero, Urnietako UdalekoEuskara Sailak, bere izena daraman Li-teratura Lehiaketa antolatzen du.Orain dela gutxi, XVI. Antia LiteraturaLehiaketaren sariak banatu dira, etaaurten ere Egape Ikastolako ikasleak sa-rituak suertatu dira. Kasualitatea ote?

Egape Ikastola jaio zenetik gauza as-ko aldatu dira, 43 urteko ibilbide horre-tan zehar: irakasle batzuk joan, bestebatzuk etorri; ikasle berriak, ikasle ohiaketa guraso bihurtu diren ikasleak; erai-kinek ere beren gorputzetan zenbaitmoldaketa eta hobekuntza bizi izan di-tuzte... Hala eta guztiz ere, Egape sor-tu zenetik badago gauza bat aldatu ezdena: hasierako ikastolaren izpiritua.Ikastolaren helburua bere sorreratikhaurrak euskal kulturatik abiatuta eus-karaz heztea izan da. Gaur egun ere,

gure xedeetako bat euskara gure ha-rremanetarako hizkuntza izatea da etahorretan saiatzen gara eguneroko lane-an. Horren froga bat da Antia Lehiake-tan izaten dugun parte hartze handiaeta lorpen mailan izaten duen arrakas-ta. Hemendik, zorionik beroenak partehartu duzuen guztiontzat, eta berezikiikastolako irakasle eta ikasleentzat, sa-ritu nahiz saritu gabekoentzat.

Dena den, hau ez da ikastolaren eus-karen aldeko agertzen duen argibide ba-karra. Aipamen berezia merezi dute,besteak beste, aspaldian ikastolak au-rrera eramaten ari den Hizkuntza Nor-malkuntza Proiektua (HNP), edota ikas-tolara urtero etortzen diren euskal kul-turarekin lotura handia duten idazleak:Kirmen Uribe, Unai Elorriaga, Patxi Zu-bizarreta, Xabier Mendiguren…

Izan ere, guk ez dugu uste kasualita-tearen fruitua denik, baizik eta kausali-tatearen ondorioa.

Aurten ere ahozkotasuna landu duteSalesiar Ikastetxeko DBHko 1. mailakoeta Presentacion de Maria ikastetxekoLHko 5 eta 6. mailako ikasleek. Egitas-mo hau Jokin Labayen bertsolari arra-satearra eta bi ikastetxeetako euska-rako irakasleen arteko lankidetzari es-ker eraman da aurrera eta astero ordubete eskaini diote bertsolaritzari.

Maiatzaren 13an, 17:30ean, lan ho-

rren fruituak ikusi eta entzuteko aukeraizan genuen guztiok Salesiar Ikastetxe-ko antzokian. Aipatutako mailako gazte-ek hartu zuten parte eta, bertsoa etamusika uztartuz, hainbat esketx eskai-ni zituzten. Saioa oso arrakastatsuagertatu zen eta gurasoen aldetik eran-tzuna ere ezin hobea, asko izan baitzi-ren saioa ikustera bertaratu zirenak.Saioaren amaieran agurra egin nahi izan

zioten ikasleek Jokini eta bertso batzukabestu zizkioten eskerrona azalduz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bertanparte hartu zuten guztiei, ikasle, ira-kasle, bertsolari eta gurasoei; esperodugu egitasmo honen fruituak hemendikurte batzuetara ere jaso ahal izatea etaea ikasle horietako batzuk bertsolari-tzaren munduan murgildurik ikusten di-tugun egunen batean. Eskerrik asko!

IKASTETXEAK 145EKAINA JUNIO // 201010

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

Ikastetxeetako ikasleak bertsolari!

Page 11: berrittu 145. zenb

Atal honen bitartez, herritarrok aukeraduzue zuen kezkak, jakin-minak, kexaketa abar Udalari galdetzeko. Galderahoriei ahalik eta garbien eta azkarrenerantzuten saiatuko gara.

PARTE HARTU!

Mediante esta sección, los ciudada-nos/as tenéis la oportunidad de pregun-tar, sugerir, etc. a la corporación muni-cipal. Se intentará responder lo másclaro y pronto posible.

¡PARTICIPA!

IUDALAK ZER DIO? EL AYUNTAMIENTO RESPONDE www.urnieta.org

IBidali zure galderak, iradokizunak eta zalantzak; interneten bi-dez ala gutun bidez. Udalak atal honetan erantzungo dizu.www.urnieta.org / [email protected] / 16. posta-kutxa

IEnvía tus preguntas, sugerencias y dudas; mediante interneto correo postal. El Ayuntamiento responderá en esta sección.www.urnieta.org / [email protected] / apartado 16

ZERBITZUAK1452010 // EKAINA JUNIO 11

IUDAKO ORDUTEGIAK HORARIOS DE VERANO

Lekaio kultur etxea / CC Lekaio Ekainak 21 > irailak 3 / 28 de junio > 3 de septiembre 09:00-13:00

Udal liburutegia / Biblioteca Ekainak 14 > irailak 10 / 14 de junio > 10 de septiembre 09:00-14:00

Abuztuak 9 > 22 / 9 > 22 de agosto itxita / cerrado

Sarobe AEG / CAE Sarobe Ekainak 28 > irailak 3 / 28 de junio > 3 de septiembre 09:00-14:00

Gazte Informazio PuntuaPunto de Información Juvenil Ekainak 15 > urriak 1 / 15 de junio > 1 de octubre 11:00-13:30

IURNIETAKO KZ-GUNEA www.kzgunea.net

EKAINEKO ORDUTEGIA: 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA

· KOMUNITATEAK: ELKARTEENTZAKO WEB ORRIAK DISEINATU ETA GORDETZEA

· IT TXARTELA: TEKNOLOGIA BERRIETAN EZAGUPIDEEN EGIAZTAPENA

· IKASTAROAK: ASTELEHENETIK OSTIRALERA

Internet + e-administrazioa KZgunea.

· MINTEGIAK: INTERNETEN PRAKTIKATZEA (2 ordu)

· Gmail; Google Calendar; Google Docs; Google Maps - Earth; Google Sites; Twi-

tter; Sare sozialak; Zure seme-alaba babestu; Bat-bateko mezularitza; TDT; GIMP.

HORARIO DE JUNIO: 09:00-13:00 DE LUNES A VIERNES

· COMUNIDADES: DISEÑO Y ALOJAMIENTO DE PÁGINAS WEB PARA ASOCIACIONES

· IT TXARTELA: CERTIFICACIÓN EN NUEVAS TECNOLOGÍAS

· CURSOS: DE LUNES A VIERNES

Internet + e-administración KZgunea.

· SEMINARIOS: PRÁCTICAS EN INTERNET (2 horas)

· Gmail; Google Calendar; Google Docs; Google Maps y Earth; Google Sites; Twi-

tter; Redes sociales; Protege a tu hijo/a; Mensajeria instantanea; TDT; GIMP.

Page 12: berrittu 145. zenb

Asmatzaileen artean bi lagunentzako bazkaria/afaria zozketatuko da.Erantzuna 16. posta-kutxara bidali, hilaren 15a baino lehen.Oharra: bizileku bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da.

Entre los acertantes se sorteará una comida/cena para dos personas.Remitir la respuesta al apartado 16, antes del día 15 de este mes.Nota: sólo se admitirá una respuesta por cada domicilio.

16. posta-kutxa20130 Urnieta –Gipuzkoa–

[email protected]

AURREKO IRABAZLEA ETA ERANTZUNA GANADOR/A Y RESPUESTA ANTERIOR:MERTXE OLAZABAL: BABILONI

145 ERANTZUNA / RESPUESTA:

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:

BIZILEKUA / DOMICILIO:

Zein da argazkian ageri den baserria?¿Qué caserío es el que aparece en imagen?

JORNADAS INTERNACIONALES SOBRE EL CRECIMIENTO YLA EDUCACIÓN3 DE JUNIO, JUEVES / 18:00Punto de Información JuvenilConferencia: “La educación sigue la-tiendo al compás de los tiempos”, acargo de Carles Perellada.+ PÁGINA 7

GAZTE JAIAKEKAINAK 5, LARUNBATA12:00 Paella lehiaketa.14:00 Herri bazkaria: paella.16:00 Mus txapelketa.

CONCIERTO: SANNA DUO5 DE JUNIO, SÁBADO / 19:00Sarobe AEG+ PÁGINA 6

CAMPAÑA DE VERANO ‘1012 DE JUNIOInstalaciones deportivas municipalesComienza la temporada de verano,con la apertura de la zona de piscinasy cursillos de natación y tenis.+ PÁGINA 8

XIII. TENIS OPENAEKAINAK 14, ASTELEHENAUdal kiroldegiaIzena emateko epea ekainaren 14anisten da. Txapelketa hilaren 21eanhasten da.+ 8. ORRIALDEA

CURSO 2010/11 EN LA ESCUELA DE MÚSICA15 DE JUNIOCasa de cultura LekaioSe cierra el plazo de matriculación enel próximo curso.+ PÁGINA 6

LUDOTEKA KALERA15 Y 17 DE JUNIO / 17:00Plaza Plazido Muxika+ PÁGINA 7

SEMANA CULTURAL DEL JUBILADO Y PENSIONISTA17-24 DE JUNIO+ PÁGINA 5

SANMIELAK PRESTATZEKO BILERAEKAINAK 23, ASTEAZKENA / 19:00Lekaio kultur etxea+ 4. ORRIALDEA

SAN JUAN SUAEKAINAK 24, OSTEGUNA / 21:45Plazido Muxika plazaSua, musika eta dantza ikuskizuna.

AGENDA EKAINA / JUNIO

LEHIAKETA

PAPER EKOLOGIKOAPAPEL ECOLÓGICO