berrittu 152. zenb

12
2011 // URTARRILA ENERO 152 UDALEKO BERRIAK 3 Xabier Lete agurtzeko jendetza bildu zen KULTURA 4 “Urnieta ‘59” ikuskizuna estreinatzear da KIROLA 8 Jarrera egokiak gogoratzeko dekalogoa Udalak 800.000 euro baino gehiago bideratuko ditu hainbat proiektutarako Horien artean Zabaletako aparkalekua dago HAUR ETA GAZTERIA 7 Nazioarteko 4. hezkuntza jardunaldiak

description

 

Transcript of berrittu 152. zenb

Page 1: berrittu 152. zenb

2011 // URTARRILA ENERO

152

UDALEKO BERRIAK 3Xabier Lete agurtzeko jendetza bildu zen

KULTURA 4“Urnieta ‘59” ikuskizunaestreinatzear da

KIROLA 8Jarrera egokiak gogoratzeko dekalogoa

Udalak 800.000 euro baino gehiago bideratuko ditu hainbat proiektutarakoHorien artean Zabaletako aparkalekua dago

HAUR ETA GAZTERIA 7Nazioarteko 4. hezkuntzajardunaldiak

Page 2: berrittu 152. zenb

UDALEKO BERRIAK 152URTARRILA ENERO // 20112

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Urnietako Udalak 800.000 euro pasabideratuko ditu hainbat proiektutarako400.000 euro 2-3 urteko umeentzako gela berriakegiteko eta haur-eskolako zerbitzuak osatzeko izangodira, 150.000 Oiamarko ur biltegiko araztegirako, eta 110.000 Zabaletako aparkaleku berria egitekoUdalak diru kopuru handia bideratuko duhainbat proiektutarako 2011ko lehen hi-labeteetan; 800.000 euro baino gehia-go, hain zuzen ere. Kopuru horren erdiaEtxeberri plazan dagoen haur-eskolarabideratuko da. Proiektuak plaza horre-tako 2. eta 4. etxeetako behe solairuan2 eta 3 urte bitarteko haurrentzako ge-la berriak egokitzeko lanak jasotzen dituaurren-aurrena, eta aldi berean, haur-eskola osatzeko beste hainbat lan: ira-kasle gelaren eta jantokiaren leku alda-keta, eta 1-2 eta 2-3 urteko haurrenjangela eta psikomotrizitate guneenzentralizazioa. Lan hauek 408.000 eu-roko aurrekontua dute guztira, etaepeak betetzen badira, irailaren hasie-ran bukatuta egon beharko lukete.

Etxeberri plazatik gertu, errepide na-gusiaren bestaldean, Zabaletako apar-kalekua egingo da. Lasarte-Oriara doanerrepidearen albo batean egingo daaparkalekua, Zabaleta auzoko parkea-ren ondoan, eta 77 aparkaleku atondu-ko dira. 110.000 euroko kostua izangodute lanek, eta gauzak ondo, martxoaerdialderako herritarrek autoa lasai nonutzi beste gune bat izango dute. Izanere, Idiazabal kalean autoa aparkatzeagero eta nekezagoa da, eta aparkalekuberriak asko erraztuko du gaur-gaurkozzaila den zeregin hori. Aintzat hartzekomodukoa da aparkaleku berritik apenasdaudela 100 metro oinez Egape ikasto-lara, eta gehixeago Xauxar, Goi-Mendieta Egur tabernetara.

Araztegia eta hainbat lan gehiagoEzin ahaztu Oiamarren egingo den urbiltegiko araztegia. Ur biltegi nagusitikdatorren ura garbitzeko sistema be-rria izango du, eta bere garaian Ar-munttoko ur biltegiarekin Xoxokan eginbezala, biltegi berri honek ere ingurukoherritarrek erabiltzen duten uraren ka-litatea hobetzea du helburu. 150.000euro baino gehiago erabiliko dira araz-tegi berria egiteko.

Diruz apalagoak dira ondoko lanhauek, baina ez horregatik garrantzi gu-txiagokoak: Salesiar ikastetxeko espa-loia, Etxeberri plazatik Idiazabal kalerai-no doan oinezkoentzako bide berria, edobere kabuz garbitzen den komun bat jar-tzea Etxeberri plazan.

Zabaleta ingurua izango da aparkaleku berriaren kokalekua. © SL

Page 3: berrittu 152. zenb

1522011 // URTARRILA ENERO 3

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

El Ayuntamiento va a destinar más de800.000 euros para diversos proyectosMás de la mitad se empleará para construir las aulasde los niños de 2-3 años en la plaza Etxeberri; se va aconstruir un aparcamiento de 77 plazas en ZabaletaEl Ayuntamiento de Urnieta va a desti-nar una partida económica importantepara diversos proyectos. 800.000 eu-ros en total, de los cuales la mitad sedestinará para adecuar aulas para losniños de 2 y 3 años en la plaza Etxebe-rri. Se van a acometer más trabajos endicho lugar, tales como el cambio de ubi-cación de la sala de profesores y el co-medor, además de otros trabajos me-nores que mejorarán los servicios que

se ofrezcan en la escuela infantil. Estostrabajos deberían finalizar para el co-mienzo del próximo curso escolar enseptiembre.

También son destacables los110.000 euros dirigidos a la construc-ción de un nuevo aparcamiento en lasinmediaciones de la calle Zabaleta, jun-to a la carretera que lleva a Lasarte-oria. Tendrá 77 plazas, y su finalizaciónestá prevista para mediados de marzo.

Algo superior es el montante destinadoa la construcción de la nueva depurado-ra de Oiamar (150.000 euros), que aligual que la de Armuntto, tiene comoobjetivo la mejora de la calidad del aguade los usuarios de la zona. Completan elgasto la construcción de una acera enlos Salesianos, un paso peatonal entrela plaza Etxeberri y la calle Idiazabal, o lainstalación de un aseo urbano autolim-piable en la plaza Etxeberri.

Jendetza bildu zenUrnietako elizanXabier Lete agurtzekoXabier Leteren heriotzak Euskal He-rri osoko jendetza ekarri zuen Urnie-tako Mikel Goiaingeruaren parrokia-ra, tartean kultura eta politika mun-duko pertsonaia ezagun asko. Letekazken 42 urtetan bizileku izan zuengure herria, eta haren errautsak gu-re artean eta bere emazte zenarenondoan dira dagoeneko.

Goian bego.

La escuela infantil, en Etxeberri. © SL

© AIURRI

Ya se trabaja para la nueva depuradora en Oiamar. © SL

Page 4: berrittu 152. zenb

KULTURA 152URTARRILA ENERO // 20114

Aste gutxi falta dira zuen hilabeteko lanakargia ikus dezan. Ze sentsazio dituzu gaur-gaurkoz?Oso pozik nago. Gauza batzuk falta diraoraindik, baina prozesua azkar doa. La-nean parte hartzen ari diren guztiek da-kite zer egin behar duten, gehienak“Marizulo” ikuskizunean arituak direla-ko. Herritarrak gogo handiarekin suma-tu ditut, zentratuago, eta eszenak az-karrago muntatu dira. Exijentziaren lan-ga goi samarrean zegoen, edo dago, bai-na gaindituko dugulakoan nago.

Pentsatzen dut gauza txiki asko geratzenzaizkizuela lotzeko. Urduritasunik bai?Ez. Musikariak, dantzariak konjunta-tzea, trantsizioak ondo egitea, atrez-zo-a, eszenografia… Entseguak egingoditugu azken orduko ezusteko horieksaihesteko.

Herrian giro berezirik sumatzen al duzu?Jakin-min handia sumatzen dut, Mari-zulo antzezlanarekin gertatu zen beza-la. Jendea galdezka ari zait, lana zer mo-duz doan, noiz den eta beste. Giro han-dia sumatzen dut, eta “Marizulo” bainoikuskizun hobea sortzeko halako presiotxiki bat ere bai. Bi emanaldi egingo diraUrnietan, 400 lagun, eta hirugarren batAndoainen, beste 500 lagun. Erantzu-kizuna sentitzen da.

Zergatik joan behar dute urnietarrek “Urnie-ta ‘59” ikuskizuna ikustera?Batez ere jende asko ikuskizunean ikusi-ko duenarekin identifikatuta sentitukodelako. Jende asko aritu garelako laneanserio, musu truk, antzerkia gustatzenzaigulako, eta oihartzun handia izangoduen lana izatea espero dugulako.

Herritar asko murgildu dira ikuskizuna pres-tatzen. Zergatik?Afizioa dagoelako, eta ikuskizuna sortueta garatzea herria egiteko modu batdelako. Herria aberasten ari garelaesango nuke, ekintza potente batekin.Giro herrikoi handirik ez dago Urnietan,azken urteetan festetan ikusitakoa sal-bu, eta gu herri giroan gabiltza lanean.60 gara, edo gehiago, baina denek taldebakar gisa funtzionatzen dugu: goikoek,eta behekoek. Ardura gehiago dituzte-nek, eta gutxi dituztenek. Batasuna, ko-munio handia dago gure artean, eta ho-ri islatu, erakutsi nahi genioke herriari.

Zer gertatuko da ikuskizunaren ostean?Afizioa daukanak ikasten jarraitzeko au-kera izango duela. Antzerki tailer batsortu da, eta horrek jarraipena izangodu. Pentsatzekoa da beste ikuskizunenbat sortuko dela, orain kanpoan geratudiren herritar batzuk parte hartzekodesioa agertu dutelako.

Aste batzuk baino ez dira falta “Urnieta ‘59” ikuskizuna oholtza gainera igotzeko.Mikel Agirregomezkorta da antzezlaneko arduradunetako bat, eta bere sentsa-zioen berri eman dio Berrittu udal buletinari.

Berrittu ha entrevistado a Mikel Agi-rregomezkorta, director de escena dela obra “Urnieta ‘59”. La obra de tea-tro es una continuación de la anteriorMarizulo: representará cómo era Ur-nieta en la década de los 60 y los 70, yademás tendrá un nivel de exigenciamás alto. Más de 60 personas llevanmeses trabajando en este proyecto queverá la luz este mismo mes. Agirrego-mezkorta asegura que mucha gente sesentirá representada en la obra, y quepor ello, “la obra es una forma de hacerpueblo, de enriquecer Urnieta y decrear ambiente”.

MIKEL AGIRREGOMEZKORTA “URNIETA ‘59” IKUSKIZUNEKO ESZENA ZUZENDARIA

“Antzezlanak herria egiten du, herri giroa aberastu”

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Mikel Agirregomezkorta eta Pablo Lusarreta. © SL

EMANALDIAK / ACTUACIONES

IURNIETA (SAROBE AEG)Urtarrilak 22 / 22 de enero

17:00 + 20:00Urtarrilak 23 / 23 de enero

17:00IANDOAIN (BASTERO)Urtarrilak 29 / 29 de enero

17:00

Sarrera: 4 euro. Salmenta, Saro-ben eta Lekaio kultur etxean, urta-rrilaren 3tik aurrera. Emanaldienegunetan Saroben eta Basteron(ordubete lehenago)Entrada: 4 euros. Venta en Sarobey Lekaio, a partir del 3 de enero. Losdías de las actuaciones en Sarobe yBastero (una hora antes).

Entseguetako uneak. © SL

Page 5: berrittu 152. zenb

1522011 // URTARRILA ENERO 5

Gabonetako etenaldia egin ondorenbeste gau musikal bat izango dugu urteberriaren hasieran. Eta hasteko kon-tzertu bikoitza. Javier Sun, Ainhoa Zin-kunegi eta Iñigo Munduate musikariekosatzen duten Mod Time talde donos-tiarrak powerpop estiloa ekarriko digu.Bestalde, garage-rock soinua egitenduen Gora Gora Kids talde andoainda-rra: Xabier Sagardia, Igor Astigarraga,Koldo Almandoz eta Arkaitz Villar.

Mod Time y Gora Gora Kids serán losdos grupos que inauguren el 2011 en elprograma Sarobe Kontzertuak. Power-pop y garage-rock desde Donostia y An-doain, respectivamente.

SAROBE KONTZERTUAK 2010/11

Emanaldi bikoitza urtarrilaren 14an:Gora Gora Kids eta Mod Time

URTARRILAK 14, OSTIRALA / 14 DE ENERO, VIERNES22:00 // Sarobe AEGISarrera / Entrada: 6 € (5 € flyer-arekin / con flyer)

Mod Time. Gora Gora Kids.

Errege Zaldiketarekin, Gabonei agurUrnietako haur eta gazteen partehartze handia izan dute Udalak antolatutako jar-duerek: Olentzeroren etorrera, jolas erraldoiak, gaztetxoentzako topagunea, zinea,ipuin-kontaketa, puzgarriak, ikuskizunak, zirko tailerra... “Olentzerorekin!” kanpai-naren barruan, esaterako, Gabonetako lehiaketa ezberdinek (Olentzeroak, jaiotzak,gabon-txartelak eta idazlanak) urteroko arrakasta izan dute eta sari ugari utzi di-tuzte herriko ikasleen artean.

Azkeneko hitzordua Errege Zaldiketa izango da. Urtarrilaren 5ean irtengo diraMeltxor, Gaspar eta Baltasar eta honako plana egingo dute: 16:00etan San Migelelizara helduko dira, eta umeen azken gutunak jasoko dituzte bertan. Ondoren,18:00etan, herrian zehar ibilbide bati hasiera emango diote, eta eguraldiaren ara-bera, San Juan plazan ala udal pilotalekuan amaitu eta egingo dute opari banaketa.

La Cabalgata de Reyes del 5 de eneropondrá fin a un extenso y muy partici-pativo programa navideño. Los ReyesMagos llegarán a la iglesia hacia las16:00; allí recogerán las últimas car-tas, y a las 18:00 saldrán para reco-rrer las principales calles de Urnieta.Dependiendo del tiempo, la cabalgatafinalizará en la plaza San Juan o en elfrontón municipal, donde harán lasofrendas y el reparto de regalos.

Gabonetako lehiaketetako sarituak. © Udala Jolas erraldoiak, Saroben. © SL

Page 6: berrittu 152. zenb

KULTURA 152URTARRILA ENERO // 20116

Laura Diez urnietarraren argazki erakusketahartuko du Lekaiok urtarrilaren 12tik 22ra25 argazki dira denera, eta gizakiak nahita edo nahi gabeeraldatu dituen paisaiak ditu ardatz erakusketak

Exposición fotográfica de Laura Díez en LekaioLa artista urnietarra expondrá una colección de 25 fotos

Urnietako Udaleko Kultura sailak hiruga-rren argazki erakusketa bat prestatu duurtarrilerako. Aurreko biak Pablo Lusa-rreta eta Marisol Yabenen argazkiekinantolatu zituen, eta oraingoa Laura DiezMinerren argazkiekin. Paisaiak dira era-kusketaren ardatz, 25 argazki denera.Gizakiak nahita edo nahi gabe eraldatuedo manipulatu dituen paisaiak, hain zu-zen ere. Erakusketa urtarrilaren 12tik

22ra bitartean egongo da ikusgai Lekaiokultur etxean, eta bertara hurbildu nahiduen herritar orok ordutegi honetanegin beharko du: astegunez 17:30etik20:30era, eta larunbatetan, hilaren 15eta 22an, 12:00etatik 14:00etara.

Laura Diez Miner berak prestatuta-koa da, ondoko testua, erakusketarennondik norakoak ezin hobe azaltzen di-tuena: “Gizakiak eta berezko paisaiak el-

kar eragiten dute. Gizakiak bere zigiluaematen die paisaiei eraldakuntza ba-tzuen bitartez, eraikitako paisaia sozialedo kulturala bihurtuz. Erakusketak gi-zakiak eraldatutako paisaiak erakustenditu. Batzuetan nahita, besteetan nahigabe. Gure paisaiek gure bizitzaren ga-rapena erakusten dute: gure indarra,gure negarra, gure aldarriak… Paisaiagara. Herria paisaia da, ezinbestean”.

Primero fue el turno de Pablo Lusarre-ta. Después el de Marisol Yaben, y porúltimo el de Laura Díez Miner. La fotó-grafa urnietarra cierra la trilogía de ex-posiciones organizadas por el Departa-mento de Cultura del Ayuntamiento deUrnieta. En total son 25 fotos quemuestran paisajes reales transforma-dos por la actividad humana, voluntariao involuntariamente. La exposiciónpodrá visitarse en la sala polivalente de

la casa de cultura Lekaio, del 12 al 22de enero; de lunes a viernes en horariovespertino, de 17:30 a 20:30, y en ho-rario matinal los sábados días 15 y 22de enero, de 12:00 a 14:00.

Este es el texto elaborado por la pro-pia Laura Díez Miner para explicar lospormenores de su exposición: “El hom-bre interactúa con el paisaje natural, leimpone su impronta inconfundible através de una serie de transformacio-

nes, convirtiéndolo en paisaje social ocultural construido. Estas son foto-grafías que recogen ciertos paisajes,hayan sido transformados por el hom-bre voluntariamente, o tal vez acciden-talmente, sin intención alguna. Nues-tros paisajes han acumulado el desa-rrollo de nuestra existencia, nuestrasfortalezas, nuestros llantos, nuestrosclamores... Somos paisaje. El pueblo noes sino paisaje”.

Page 7: berrittu 152. zenb

HAUR ETA GAZTERIA1522011 // URTARRILA ENERO 7

“Zure semeak ulertzen ikasi” nazioarteko 4. hezkuntza jardunaldiak antolatu dituzteBideokonferentziak eskainiko dira, eta guraso etahezkuntza alorreko profesionalentzat daude zuzenduak

IV jornadas internacionales de educacion ycrianza: “Aprende a entender a tus hij@s”

Udaleko Haurreria eta Gazteria sailak“Zure semeak ulertzen ikasi” izenburu-peko nazioarteko 4. hezkuntza jardunal-diak antolatu ditu. Otsaileko asteazkendenetan bideokonferentziak eskainikodira, guraso eta hezkuntza alorrekoprofesionalei zuzenduak. Besteak bes-

te, honako gaiak aztertuko dira: aitarenjarduna heziketan, eskolako porrota,psikomotrizitate emozionala… YolandaGonzález Vara, Arantxa Irastorza Zulai-ka, Hendrik Vaneeckhaute, MarcelBosch eta David Pla izango dira txos-tengileak.

El departamento de Infancia y Juventudorganiza las IV jornadas internaciona-les de educación y crianza “Aprende aentender a tus hij@s”. Están dirigidasa madres, padres y profesionales de laeducación, y se ofrecerán videoconfe-rencias todos los miércoles de febrero.

Estos son los principales temas que sevan a tratar: el papel del padre en lacrianza, el fracaso escolar, la psicomo-tricidad emocional… Entre los ponen-tes, destacan Yolanda González Vara,Arantxa Irastorza Zulaika, Hendrik Va-neeckhaute, Marcel Bosch y David Pla.

HAUR ETA GAZTE SAILA / DEPARTAMENTO DE INFANCIA Y JUVENTUD [email protected] · ✆ 943 00 80 33URNIETAKO GAZTELEKUA [email protected] · ✆ 943 33 39 72GAZTE INFORMAZIO PUNTUA / PUNTO DE INFORMACIÓN JUVENIL [email protected] · ✆ 943 33 39 73LUDOTEKA ✆ 943 00 98 50

agenda 2011 urtarrilaURTARRILAK 19 ASTEAZKENA

19:30 Diaporama: “Senegal. Urnietako bidaiariak”Zuzendaritza eta gidoia: Edgar Arruda eta Izaskun Uzkudun.

Urnietako Haurreskola 0-2 urteMatrikula epea: urtarrilaren 10etik 30era (biak barne)

2009/10/11 urteetan jaiotako haurren guraso eta legezko tutoreak Haurreskolak Partzuergoko zentroan plaza eskatzeko matrikulatzeko epea urtarrilaren 10etik 30era zabalduko du.Deialdi honetan izena ematen duten haurrak matxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasiko dira haurreskolan.

Matrikulatzeko eskaera egiteko inprimaki-eredua eta informazio orria, Haurreskolan bertan jaso behar da.Informazioa eta eskaerak jasotzeko ordutegia: 8:30-11:00.

Etxeberri plaza, 2-4 etxabea · ✆ 943 334 036 · www.haurreskolak.net

Page 8: berrittu 152. zenb

KIROLA 152URTARRILA ENERO // 20118

LABURRAK BREVESOlatz Odriozola urnietarra, ziklo kroseko Euskadiko txapeldunaAbenduaren 26an Elorrion jokatuta-ko Euskadiko Ziklo Kros Txapelketanalbiste ezin hobea izan genuen. Izanere, Olatz Odriozola urnietarra ema-kumeen elite mailan txapeldun izanzen. Urnietar gaztea, mountain-bikedenboraldia osatu ondoren ziklo kro-seko probetan parte hartzen ari daemaitza bikainak lortuz. Egoitz Mur-goitio bizkaitarra gizonezkoen ar-tean garaile izan genuen eta gainon-tzeko irabazleak, honakoak: 23 urtezazpiko mailan, Jon Ander Insausti;junior mailan, Jonathan Lastra etaEider Merino; kadete mailan, EnekoCorrales eta Lierni Lekuona.

Urtarrilaren 14an, herriko kirolarionenak saritzeko galaUrtero legez, Urnietako Udalak ur-tean zehar txapelketaren bat lortuduten herriko kirolariak saritzeko eki-taldia egingo du. Aurtengo hitzorduaurtarrilaren 14an izango da, Lekaiokultur etxean 19:00etan.

Mikel Izagirre alkateak banatukoditu sariak, eta kirolariei oroigarribat emateaz gain, esker mezua erehelaraziko die.

Eskola-kiroleko arduradunek jarreraegokiak gogoratzeko dekalogoa idatzi duteBertan jasotzen direnak umeei eta gurasoei helarazikozaizkie, ahal duten neurrian arauak bete ditzaten eskatuzBuruntzaldeko eskualdeko eskola-kiro-leko arduradunek euren jardueretan ja-rrera egokiak zeintzuk diren gogoraraz-teko ekimena jarri dute abian. Ikusleonen dekalogoa deitu diote ekimenari,eta dekalogo horren helburua garbia da:kirol heziketa txikienen heziketa oroko-rreko alorra den heinean, heziketa horiahalik eta zentzuzkoena izatea.

Hainbat jarrera jasotzen dira ikusleonen dekalogoan. Besteak beste, ani-moak denei ematea, errespetuz joka-tzea, haurrei modu librean disfrutatzen

laguntzea, emaitza bigarren maila ba-tean uztea, indarkeria alboratzea edogurasoen jokaera haurrentzat eredudela gogoratzea. Aholku horiek guztiakurtero jartzen dira mahai gainean, bai-na aurten, eta kanpaina horri indarraemate aldera, dekalogoa eskola-kiroleanhaurren bat duten guraso guztiei igo-rriko zaie etxera, irakur dezaten etapraktikan jartzen saia daitezen. Dekalo-go horiek kirol instalakuntzetan jarrikodira, eta herriko komunikabideetan erekanpaina berezia egingo da.

Ikusle onaren dekalogoa bat dator be-rriki Eusko Jaurlaritzak osatutako bes-te batekin: kirolarien dekalogoa. Txos-ten horretan jasotzen diren aholkueta-ko batzuk dira honako hauek: kirola aisiada, denak gara garrantzitsuak, arauakbetetzeko daude, errespetua taldekide,aurkari eta epaileei, irainak saihestu,eta irabazten bezala, galtzen ere jaki-tea. Eguneroko bizitzan eduki beharre-ko jarrerak, azken finean, eskola-kirola-ren funtzionamendu zuzena bermatzenlagunduko dutenak.

El Ayuntamiento firma un convenio de colaboración con las asociacionesdeportivas Adarra, Izurde y SansonarriEl Ayuntamiento de Urnieta firmó en di-ciembre un convenio de colaboracióncon Adarra Judo Elkartea, SansonarriHerri-Kirol Elkartea e Izurde GimnasiaElkartea. El Consistorio repartirá3.200 euros entre estas tres asocia-ciones deportivas sin ánimo de lucro.

Gracias al acuerdo, las tres entida-des participarán en encuentros depor-tivos en Urnieta y en nombre de la loca-lidad, siendo sus principales objetivos la

promoción del deporte vasco, la partici-pación de los urnietarras y la formaciónde nuevos deportistas. Sansonarri,Izurde y Adarra impulsarán el intercam-bio con otras asociaciones, y trabajaránjunto con la Comisión de Deporte anali-zando sugerencias para la mejora en elámbito deportivo. Además, entre otraslabores y objetivos, promoverán la par-ticipación activa de las mujeres y el usonormalizado del euskera.

El Concejal de Deportes Ramón Goikoetxea –a la izquierda–, el alcalde Mikel Izagirre –en el centro– y miembros de las tres asociaciones. © María Cortés / DV

Page 9: berrittu 152. zenb

1. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Ontzi zaharrak, zulo asko.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Casa vieja todo es goteras.”

2. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Ontzian denak kapitain, ontzia galdu.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Unos por otros, la casa sin barrer.”

Hezkuntza Arloko dirulaguntzak onartu dituGobernu Batzarrak

“Pepa ta Kutxo” pailazoak Saroben

EUSKARA1522011 // URTARRILA ENERO 9

1.- "Bera" eta "berdin"Gaur egun, nahasi egiten dituzte batek baino gehiagok, etabereizi egin beharko genituzke, bakoitzak bere balio propioabaitu. Adibidez, erka ditzagun honako bi esaldiok: "igandeaneraman nuen soineko berarekin joango naiz bihar". Eta besteesaldia: "zure alabak eta nireak soineko berdina dute". Lehenesaldiko "soineko berarekin" eta bigarrengo "soineko berdina"bereizi behar, alegia.

Jakina baietz! Lehen adibidean soineko bakar batez ari gara;soineko bakar hori da bi bider jantziko dudana. Bigarren adibi-dean, aldiz, bi soineko dira, eta horien arteko erabateko an-tza, "berdintasuna" adierazten dugu.

Beraz, "bera"-k behin baino gehiagotan errepikatzen dengauza edo pertsona bakarra adierazten du. Eta "berdin"-ek,ostera, gauza edo pertsona bat baino gehiago izanik, beraienarteko erabateko antza.

Honenbestez, kasu hemen! Ez esan "biok plater berdinetikjango dugu", baizik... "Biok plater beretik jango dugu". Eta ezesan "atzo kalean ikusi nuen gizon berdina aurkitu dut gaur ha-

rategian", baizik eta... "Atzo kalean ikusi nuen gizon bera aur-kitu dut gaur harategian".

2.- Belarririk gabeJarrai dezagun gizaki eta animalien atalak izendatzeko erabil-tzen ditugun zenbait hitzen beste erabilera batzuk azaltzen.Esate baterako, "belarri" hitzarena.

Entzumenaren organoa izateaz gain, belarri-itxurako bestezernahi gauzari ere deitzen zaio "belarria". Adibidez, norbaitharritu badaiteke ere, sagardotegiko pitxer bati belarritik hel-du diezaiokegu; goldean trakets dabilenak, berriz, hor nonbaitokertuko dizkio belarriak goldeari.

Era berean, "beso" hitza aipa dezakegu. Alkandorak ere "be-soak" ditu. Baita gurutzeak ere, eta, sarritan, itsas-lurrekere bai: "itsas-besoa", "lur-besoa".

Asko dira, beraz, tankera horretan erabiltzen diren hitzak.Gogoan izan, esate baterako, aulkiak "hankak" izan ohi dituela,eta teilatuaren goiko ertza, berriz, "etxe-bizkarra" dugula.

IEUSKALTZAINDIAREN ERANTZUNAK www.euskaltzaindia.net

IZAHARRA IKUSI, BERRIA IKASI

Herriko Gobernu Batzarrak 2010. ur-teari dagozkion hainbat diru laguntzaonartu ditu abenduaren 9ko bilkuran.Denera 7.184 euroko diru laguntzaematea onartu da, eta horietatik 5.000herriko ikastetxeetako guraso elkarteezberdinen artean banatuko dira.1.726 euro Egapeko Aballarri gurasoelkartearentzat izanen dira, 1.434,80euro Presentacion de Maria ikastetxe-ko Maria Rivier guraso elkartearentzat,944,80 euro Salesiarretako Bosko Tal-dearentzat, eta 894,40 euro EgapekoAzkorte guraso elkartearentzat.

Euskararen aldeko jaialdientzatemango diren diru laguntzak ere zehaz-tu ditu Gobernu Batzarrak. Sei jaialdihautatu dira, eta denei diru laguntzabera emango zaie: 364 euro. Kilome-troak, Nafarroa Oinez, Herri Urrats,Araba Euskaraz, Euskal Eskola Publiko-aren jaia eta Sortzen-Ikasbatuazen jaiaekitaldietako antolatzaileek jasoko di-tuzte laguntzak.

Euskara sailak antolatuta, urtarrilaren 30ean, 12:00etan hasita, “Pepa ta Kutxo”pailazoen emanaldia hartuko du Sarobe aretoak. Ohi denez, sarrerak mugatuakizango dira, eta urtarrilaren 24tik aurrera jarriko dira salgai Lekaio kultur etxean.Sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da.

Page 10: berrittu 152. zenb

Neguko Azoka Ikasturteko lehen hiruhilabeteari bukae-ra emanez eta urtero ohi duen bezala,abenduaren 22an Egape Ikastolak bereNeguko Azoka antolatu zuen, justu ne-gua hasten zen egunean. Bigarren ur-tez jarraian Lehen Hezkuntzako frontoiestali dotorean jarri zen eta, Goiz goi-zetik, ikasleak, irakasleak eta baita hain-bat guraso ere martxan jarri ziren dendena ongi prestatzeko. Horrela,10:30ean hasi zen aurtengo feria, ba-serriko produktuez eta artisautza tai-larrean landutako zeramika-ontziezosaturiko erakusketarekin. Ikastaldeezberdinek egindako txorimaloak erepuntualki bertaratu ziren, kolore bizizazoka-gunea apaindu zutelarik.

Goizean zehar feriara hurbildutakoguztiek aukera izan zuten txistorra,gaztainak eta etxeko postreak dasta-tzeko, nola ez sagardoaren laguntzare-kin. Sabelak zertxobait alaitu ondoren

jaialdiak jarraitu zuen Lehen eta Biga-rren Hezkuntzako ikasleen abestiekin,txalaparta emanaldiarekin, bertsolarie-kin eta irrintzi lehiaketarekin.

Eguerdi aldera momentu hunkigarrie-nak iritsi ziren. Ikastolak euskal kultura-ren erreferentea den Xabier Lete oroi-tu zuen, bere poema eta kanta ospe-tsuenak bertan entzun zirelarik. Ja-rraian, ikastolak urtero eskaintzen duenomenalditxoa aurten Pablo Lusarreta-rentzat izan zen, modu honetan berakhorrenbeste urtetan ikastetxearen al-de eta baita herriaren alde egindako lanparegabea eskertuz. Jardunaldia buka-tu zen txorimaloen sari banaketarekineta feriako protagonista izaten den txe-rritxoaren zozketarekin.

Ikastolak eskertu nahi ditu azoka au-rrera eramateko lana egin zuten guz-tiak: ikasle, irakasle, guraso eta Udale-ko zerbitzu ezberdinak.

1999 urtean hasi ginen Euskalit-era joan eta EFQM kalitaterako eredua ezagu-tzen, eta harrezkero eredua ikastetxean ezartzen. 2009-10 ikarturtean, hainbatautoebaluzio ostean, Euskalit-eko bi ebaluatzaileen kanpo kontrastea jaso etaEuskalit-ek ikastetxeak bikaintasunarekin zuen konpromisoaren ziurtagiria amanzion. 2010-11 ikasturtean Zilarrezko Q-ra aurkeztu zen eta Euskalit-eko 6 eba-luatzaileek ikastetxeak idatzitako 75 orriko memoria abaluatu eta 2 egunetako bi-sita eta elkarrizketak egin ondoren ikastetxeko pertsona, guraso eta ikasleekinZilarrezko Q-a eman dio.

El 22 de diciembre se celebró la Negu-ko Azoka - Feria de Invierno organizadapor Egape. La feria, en todo momentomuy animada, congregó a mucha genteen el frontón cubierto de la ikastola.

Ekarri dituen onurak: Kudeatzeko mo-duak hobetzea eta emaitza hobeak lor-tzea. Bikaintasunaren EFQM Eredua-ren 9 irizpideetan oinarrituz:1.- Lidergoa indartu (1. Irizpidea) lide-rrak jokatu behar duten paperean era-giten dutelako, hauen konpromisoak etalana aldatuz.2.- Ikastetxeko Politika eta estrategianeragin eta estrukturatu (2. Irizpidea)3.- Pertsonetan eragiten dute (3. Iriz-pidea) eta hauen jarrera, gaitasun eta

jokaeretan aldaketak sartu eta hobetu.4.- Mota bateko edo besteko baliabi-deen probetxamendu hobea ahalbide-tzen dute (4. Irizpidea).5.- Prozesu, zerbitzu eta produktu guz-tien efikazia eta efizientzia handitzendituzte (5. Irizpidea)6.- Bezeroetan emandako emaitzak ho-betzen dituzte (6. Irizpidea), pertsonak(7.irizpidea) eta gizartea (8. Irizpidea)eta, orokorrean, emaitza garrantzi-tsuetan ere eragina dute (9. Irizpidea).

Q-a daukaten beste erakunde batzuk:Salesiar Ikastetxea Urnieta, La SalleAndoain, Euskaltel, Axular Ikastola,Gautena, Eroski Bidaiak, Ulma, Sie-mens, Auzo Lagun, Fagor, MondragonEskola Politeknikoa, Robotiker, Eitb etaabar luze bat.

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

Presentacion de Maria ikastetxeak

Zilarrezko Q-a lortu du

IKASTETXEAK 152URTARRILA ENERO // 201110

Page 11: berrittu 152. zenb

AISIA ETA ZERBITZUAK1522011 // URTARRILA ENERO 11

OSTIRALA / VIERNES: 22:00 + IGANDEA / DOMINGO: 16:002 EGUN / 2 DÍAS

EGUN 1 / 1 DÍA IGANDEA / DOMINGO: 11:30 / 16:00 PREZIOA / PRECIO: 2,50 €

IZINE KARTELERA SAROBE AEG www.sarobe.info

MISTYKALEUSKARAZ

URTARRILAK 22 DE ENERO

TRON, EL LEGADO

URTARRILAK 7 / 97 / 9 DE ENERO

HARRY POTTER Y LAS RELIQUIAS DE LA

MUERTE

URTARRILAK 1616 DE ENERO

LAS CRONICAS DE NARNIA,LA TRAVESIA DEL VIAJERO

DEL ALMA

URTARRILAK 28 / 3028 / 30 DE ENERO

I Azken orduaI ArtxiboaI JaiakI KulturaI GazteakI ErreportaiakI Denboraren makinaI Zorion agurrak

ATALAK

I Última horaI ArchivoI FiestasI CulturaI GazteaI ReportajesI Máquina del tiempoI Zorionak

SECCIONES

IURNIETA TELEBISTA www.urnieta.org

IURNIETAKO KZ-GUNEA www.kzgunea.net

ABENDUKO ORDUTEGIA: 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA

· KOMUNITATEAK: ELKARTEENTZAKO WEB ORRIAK DISEINATU ETA GORDETZEA

· IT TXARTELA: TEKNOLOGIA BERRIETAN EZAGUPIDEEN EGIAZTAPENA

· IKASTAROAK: ASTELEHENETIK OSTIRALERA

✱ e-administrazioa KZgunea

✱ Internet + e-administrazioa KZgunea

· MINTEGIAK: INTERNETEN PRAKTIKATZEA (2-4 ordu)

✱ Skype ✱ Blogger

✱ Zuhaitz genealogikoa ✱ Lanbide bat lortu

✱ Gmail ✱ Google Maps eta Google Earth

✱ Paypal ✱ Youtube

✱ Picnik ✱ Software librea

✱ Blogger ✱ Sare sozialak

✱ Google Itzultzailea eta Euskalterm ✱ eBay

✱ Lana eta familia bateragarri egin

HORARIO DE DICIEMBRE: 16:00-20:00 DE LUNES A VIERNES

· COMUNIDADES: DISEÑO Y ALOJAMIENTO DE PÁGINAS WEB PARA ASOCIACIONES

· IT TXARTELA: CERTIFICACIÓN EN NUEVAS TECNOLOGÍAS

· CURSOS: DE LUNES A VIERNES

✱ e-administración KZgunea

✱ Internet + e-administración KZgunea

· SEMINARIOS: PRÁCTICAS EN INTERNET (2-4 horas)

✱ Skype ✱ Blogger

✱ Árbol genealógico ✱ Conseguir un empleo

✱ Gmail ✱ Google Maps y Google Earth

✱ Paypal ✱ Youtube

✱ Picnik ✱ Software libre

✱ Blogger ✱ Redes sociales

✱ Google Traductor y Euskalterm ✱ eBay

✱ Conciliación de la vida laboral y familiar

Page 12: berrittu 152. zenb

Asmatzaileen artean bi lagunentzako bazkaria/afaria zozketatuko da.Erantzuna 16. posta-kutxara bidali, hilaren 15a baino lehen.Oharra: bizileku bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da.

Entre los acertantes se sorteará una comida/cena para dos personas.Remitir la respuesta al apartado 16, antes del día 15 de este mes.Nota: sólo se admitirá una respuesta por cada domicilio.

16. posta-kutxa20130 Urnieta –Gipuzkoa–

[email protected]

AURREKO IRABAZLEA ETA ERANTZUNA GANADOR/A Y RESPUESTA ANTERIOR:EDORTA ILLARRAMENDI: ZAORDEGI BASERRIA

152 ERANTZUNA / RESPUESTA:

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:

BIZILEKUA / DOMICILIO:

Zein da argazkian ageri den etxea?¿Qué casa es la que aparece en imagen?

ERREGE ZALDIKETA URTARRILAK 5, ASTEAZKENA / 18:00San Migel elizatik hasita+ 5. ORRIALDEA

URNIETAKO HAURRESKOLAN MATRIKULATZEKO EPEAURTARRILAK 10-30Urnietako Haurreskola / Etxeberri plaza+ 7. ORRIALDEA

ARGAZKI ERAKUSKETA: LAURA DIEZ MINER URTARRILAK 12-22Lekaio kultur etxea+ 6. ORRIALDEA

SAROBE KONTZERTUAK: MOD TIME + GORA GORA KIDSURTARRILAK 14, OSTIRALA / 22:00Sarobe AEG+ 5. ORRIALDEA

URNIETAKO KIROLARIEN GALA URTARRILAK 14, OSTIRALA / 19:00Lekaio kultur etxea+ 8. ORRIALDEA

GALA DEL DEPORTEURNIETARRA 14 DE ENERO, VIERNES / 19:00Casa de cultura Lekaio+ PÁGINA 8

DIAPORAMA: “SENEGAL.URNIETAKO BIDAIARIAK”19 DE ENERO, MIÉRCOLES / 19:30Punto de Información Juvenil+ PÁGINA 7

“URNIETA ‘59” IKUSKIZUNARENESTREINALDIAURTARRILAK 22 / 17:00 + 20:00URTARRILAK 23 / 19:00Sarobe AEG+ 4. ORRIALDEA

ESTRENO DE LA OBRA“URNIETA ‘59”22 DE ENERO / 17:00 + 20:0023 DE ENERO / 19:00CAE Sarobe+ PÁGINA 4

HAURRENTZAKOIKUSKIZUNA: PEPA TA KUTXO PAILAZOAKURTARRILAK 30, IGANDEA / 12:00Sarobe AEGSarrera: 3 euro.

AGENDA URTARRILA / ENERO

LEHIAKETA

PAPER EKOLOGIKOAPAPEL ECOLÓGICO